sarrera lurralde migrazioak hizkuntza / integrazioa historikoki migrazioa euskal herrian

33
•SARRERA •LURRALDE MIGRAZIOAK •HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA •HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN •EGUNGO EGOERA - Inmigrazioa Estatuan eta Euskal Herrian - Hizkuntza komunitatearen egituraketa •ZENBAIT EGITASMO ETA HAUSNARKETA •AZKEN GOGOETA

Upload: tammy

Post on 14-Jan-2016

69 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN EGUNGO EGOERA - Inmigrazioa Estatuan eta Euskal Herrian - Hizkuntza komunitatearen egituraketa ZENBAIT EGITASMO ETA HAUSNARKETA AZKEN GOGOETA. SARRERA. Egun, migrazioaren gaia pil-pilean dago . - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•SARRERA

•LURRALDE MIGRAZIOAK

•HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA

•HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•EGUNGO EGOERA

- Inmigrazioa Estatuan eta Euskal Herrian

- Hizkuntza komunitatearen egituraketa

•ZENBAIT EGITASMO ETA HAUSNARKETA

•AZKEN GOGOETA

Page 2: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

SARRERA

• Egun, migrazioaren gaia pil-pilean dago.• Euskal Herria ez da, jakina, fenomeno hau jasaten ari den

herrialde bakarra. Baina gurean,hizkuntza minorizatua izaki, eragin handiagoa izango du gure komunitatean.

• Beraz, badirudi indarrak batu eta ahaleginak egin behar ditugula giza talde honek erdal komunitatera hurbiltzeko duen joera natural horri buelta emateko.

• Haiek gurera hurbiltzeko guk ere ahalegin berezia egin beharko dugu haienganaino iristeko.

• Gizarte osoak (bere alor guztietan) landu eta kontuan hartu beharko duen afera bezala ikusi beharko dugu.

Page 3: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

LURRALDE MIGRAZIOAK

• Migrazioak

• Faktoreak

Page 4: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•Migrazioak:

•Mendebaldeko gizarteotan, gero eta gutxiago dira jaio, bizi eta hil leku berean egiten duten pertsonak.

•Emigratzaileak mota askotakoak izan daitezke;sozioekonomikoki maila ezberdinetakoak arazo pertsonalengatik, politikoengatik...lurraldea utzi behar izan dutenak...

•Nazio,udalerri,bizileku,lagun...eta kasu guztietan giza harremanen sareen aldaketa dakar.

•Gizabanakoaren eta bere giza ingurumenaren arteko elkargune berriak izugarrizko garrantzia hartu du.

Page 5: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•Mendeetan zehar sistema kolonialak Europatik Ameriketara jende ugari mugitzea ahalbidetu zuen.

•II.Mundu Gerratearen amaierak aldiz, kolonizazio sistemaren gainbehera ekarri zuen,eta horrekin batera Europako industriaren zabalkundea: migrazio mugimendu berriak alegia.

•Egun tradizioz emigratzaileak izandako herriak, inmigratzaileen helmuga erakargarri bilakatzen ari dira.

Page 6: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•Faktoreak.

•Arrazoiak oso ugariak dira; ekonomiaren globalizazioa, komunikazioen hobekuntza, bizi baldintza hobeen bila abiatzea...tentsio etnikoak...

•Egun migrazio gehienak 3.munduan egiten dira, bertan gelditzen dira asko eta asko.

•Aldaketa gertatu da; egun migratzen duten pertsonak orokorki gazteak dira eta askok familia dakarte haiekin.

•Horrek, gizarteko zerbitzu ezberdin asko erabiltzea dakar.“La nueva estructura de los grupos migratorios supone un coste social creciente, porque del emigrante temporal,adulto y con trabajo se ha pasado (…) a grupos familiares con necesidad de escolarización, atención médica, asistencia social y seguro de desempleo”.(Ignasi Villa)

Page 7: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Migrazioek ez dute logika zehatzik,eta aurreiritzi asko okerrak dira ( ez dutela hezkuntza mailarik, gizarteari garesti ateratzen zaizkiola...)

•Integrazioaz bi hitz:

•Hitz polisemikoa da. Asimilazioa eta integrazioa ez dira gauza bera.

•Etorkin hauen integrazioak gizartearen alor guztietan integrazioaren bidetik joan beharko luke.

Page 8: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

Zergatik da hizkuntza integraziorako bide?

• Hizkuntzaren teoria soziologikoek, hizkuntza komunikazio sistema izateaz gain, errepresentazio sistema gisa ere definitzen dute.

• Bakarra ez den arren, hizkuntza da komunikazio sistemetan beharrezkoena eta horregatik, giza-integraziorako bide da.

• Hizkuntzak giza talde baten mundu ikuskera islatzen du, eta beraz, hizkuntzak talde kontzientzia eta talde nortasunaren eraketarako funtsezkoak bihurtzen zaizkigu.

• Honenbestez, bere funtzio sinbolikoaren bidez, hizkuntza, giza integraziorako bide dela esan daiteke.

Page 9: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Euskal Herria historian zehar herri migratzailea izan da.• Euskal Herrian etorkinen afera ez da berria; joan den

mendeko datuak oso esanguratsuak dira ( Bizkaiko lantegietan adibidez izugarrizko proportzioan igo zen langileen kopurua)

• Industrializazioarekin batera, estatu espainoletik etorritako pertsonen kopuru handi horrek, gizarte mota berri bat ere ekarri zuen.

• Euskararen egoeran eta ordura arteko gizarte motan aldaketak izan ziren.

Page 10: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

•50-60.hamarkadan demografikoki garrantzi handiko inmigrazio fenomenoarekin egiten dugu topo beraz.

•Gizartearen egituraketa aldaketa komunitate osoaren nortasunaren krisia izan zen.

•Garai hartako pertsona horietako batzuk, (edo horien bigarren edo hirugarren belaunaldiak) hizkuntza ikasi eta euskal mundura hurbildu ziren (ikastolek egindako lana ezin ahaztu)

Page 11: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

Egungo egoera

• Inmigrazioaren fenomenoa ez da berria.• Datuak ez dira inoiz zehatzak, baina ideia orokorra eta joera ikusteko balio digute.• (iturria SOS Arrazakeria)

ESTATUKO DATUAK

1996 538.9841997 609.8131998 719.6471999 801.3292000 895.7202002 1.243.919

Page 12: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

1996 13.1351997 15.6471998 16.9951999 18.6222000 18.8222002 21.299

NONGOAK DIRA EUROPA BATUA 7.328 %34,4EUROPAKO BESTEAK 1.119 %5,25AFRIKA 3.885 %18,24LATINO AMERIKA 6.976 %32,75IPAR AMERIKA 490 %2,3ASIA 1.438 %6,75OZEANIA 55 %0,25APATRIDAK 4 %0,018BESTEAK 4 %0,018

Page 13: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

NAFARROA (2002KO ERROLDA)

EUROPA BATUA 2.857 %16,27EUROPAKO BESTEAK 1.605 %9,14AFRIKA 4.547 %25,89LATINO AMERIKA 7.952 %45,29ASIA 576 %3,28BESTEAK 20 %

Page 14: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Atzerritarren gehiengoa Europa Batua, Latino Amerika eta Afrikatik datoz.

• Euskal Herrian %1-2ko portzentaia inguruan gabiltza

• Etorzen diren petsonetariko asko, ikasketak dituztenak dira

Atzerritarren ikasketa-maila

Lehen mailakoak

48%

Bigarren mailakoak

21%

Goi mailakoak

20%

Ikasketarik gabekoak

11%

Page 15: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

HEZKUNTZAKO DATUAK

• Hezkuntzaren ikuspegitik fenomeno honek aldaketa eta moldaketa ugari dakartza:metodologia, didaktika eta lan ildoak...berrikusi beharko dira.

• Atzerritar gehienak ikastetxe publikoetan (%70)eta A ereduetan (%65)(EAEn) matrikulatzen ari dira.

• Horrek, A eredua indartzeaz gain, etorkizuneko biztanleriaren zati batek euskal kultura eta hizkuntzarekin izango duen harremana oso txikia izango dela ekarriko duela erraz aurreikus daiteke.

Page 16: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Hezkuntzaren ikuspegitik, bi arazo nagusirekin egiten dutela topo ikusten ari gara: ikasle atzerritarren konzentrazioa zenbait ikastetxetan eta hizkuntzen trataera.

• Kontuan hartzeko zenbait faktore:

• Etxebizitza merkeak, lan eskaintzak eta haien artean sorturiko elkartasun sareak direla eta, etorkinak zenbait auzo eta zonaldetan pilatzen ari direla dirudi.

• Normalean guraso horiek ez dakite Euskal Herrira iritsi arte hemen hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten denik eta normalean A ereduetako ikastetxeetan matrikulatzeko gonbitea jasotzen dute.

Page 17: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Administrazioa dagoeneko gaia aztertzen ari da eta zenbait egitasmo ere martxan daude: zenbait orientazio zerbitzu daude (Gipuzkoan adbz)familiei ikastetxeekiko harremanetarako orientazio zerbitzu gisa.

• Araban adbz harrera ikastetxe batzuk daude eta ikasleek bertan ematen dituzte hiru hilabete dagokien ikastetxera joan baino lehen.

• Hizkuntzaren irakaskuntzan, A ereduko ikastetxeek gaztelaniazko murgiltze eredu bezala funtzionatzen dute normalean.

• Zenbait ikastetxetan ikasle horrek irakasleren batekin zenbait ordu ematen ditu kalean edo gelan erabili beharko duen hizkuntzan gutxieneko trebakuntza lortzeko.

Page 18: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

1. B eta D ereduko zenbait ikastetxetan trebakuntza hori gaztelaniaz egiten dute, kalera irtetean hori izango baita ikasleak nagusiki erabili beharko duen hizkuntza.

2. Hala ere, askotan trebakuntza horrek iraupen motza du.3. A ereduko ikastetxe gehienek beherakada izan dute

aspaldian eta pertsona horiek etortzeak eredu hau indartzeko balioko du.

4. Hezkuntza arloan, bi giltzarriren inguruan garatu beharko litzatekeela gaia azpimarratzen dute adituek:kulturarteko hezkuntza eta hizkuntzen trataera egokian.

5. Kulturarteko hezkuntza:6. Hezkuntza sistema osora hedatu (ez bakarrik ikasle

atzerritarrak dituzten ikastetxeetara)7. Ohiko curriculumetan kultura ezberdinen inguruko edukiak

txertatu.8. Ezin alde batera utzi jatorrizko hizkuntzen eta kulturaren

irakaskuntza.

Page 19: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

1. Hizkuntzen trataera:

2. Osagai afektibo-emozionalak lantzea

3. Garrantzitsua da familiei haien hizkuntza erabili eta lantzeko aholkua ematea

4. Ikaslearen trebetasunen berri izatea

5. Eskola elebidunetan sartzea. Horretarako zenbait faktore hartu beharko dira kontuan:

-adina

-eskolako eta herriko egoera soziolinguistikoa

-dakizkien hizkuntzak eta zein mailatan ezagutzea

-eskolatua egon den ala ez eta zenbat denboraz

-etxekoen hizkuntza ezagupena

Page 20: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Soziolinguistikaren ikuspegitik arazo zenbait sortzen:• Pertsona hauek beste koordenada batzuetan mugitzen dira;

lehentasuna bizimodu duinago bat lortzea da.• Euskarak oraindik ez du lortu gizarteko funtzio guztietan

normalizazio egoki bat eta funtzio nagusienak erdarak ditu.• Horrek etorkinari funtzionaltasun eza azaltzen dio eta

ondorioz praktikotasun gutxi eta motibazio praktikoa gutxitu.

• Horren aurrean, badirudi seme-alabak euskarazko ereduetara hurbiltzea izan daitekeela modurik eraginkorrena haiengana hurbiltzeko eta aldi berean haiek gugana hurbiltzeko.

Page 21: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

HIZKUNTZA KOMUNITATEAREN EGITURAKETA

BAAB

AB

oraindik ez euskaldunakB: euskaldun berri (ikasten)A: euskaldun zaharra kulturizatu gabeaBA:euskaldunberri kulturizatua

Page 22: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”ek hizkuntza komunitatea nola egituratzen den azaltzen digu ikusitako grafikoaren bidez.

• Txepetxek, hizkuntza honako faktore nagusi hauengatik ikasten dela adierazten du: motibapena, ezagutza eta erabilera.

• Hizkuntza ikasteko motibazioak anitzak izan daitezke; batzuetan motibazio sinbolikoa da, maila afektiboan nolabaiteko interesa azaltzen dutelako; bestetan aldiz, kulturan edo komunitatean integratzeko modu eta behar gisa azaltzen zaigu hizkuntza ikastea.

“ La necesidad puede convertirse en una motivación simbólica, cuando se trata de una necesidad de aprender el idioma para sentirse integrado en una comunidad y en una cultura, o para integrarse en la vida social y cotidiana del espacio geográfico donde se habita” (Benjamin Tejerina)

Page 23: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Euskara erakargarria eta aldi berean funtzionaltasun maila bat esakini beharko die.

• Aldi berean, motibazio sinbolikoa oso garrantzitsua izan daiteke.

• Alde honetatik, euskal komunitateak eta gizarteak hauenganako hurbilketa egitea egokia ikusten da; ezagutarazi egoera, kultura, hizkuntza...

Page 24: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

SORTZEN-IKASBATUAZ

• Nafarroan egindako egitasmoa (Iruñerrian)

• Etorkinei D ereduren berri ematea

• Normalean ez dute egoeraren berri

3 arrazoi:

• Euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea

• Hezkuntza alorrean oso infomazio gutxi

• Gizartean benetan integratzeko bi hizkuntzak beharrezkoak

Page 25: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Europar batasunetik kanpo 15.000 pertsona inguru(Komunitateko biztanleriaren %2 inguru)

• Gehienak latinoamerikarrak(Kolonbia/Ekuador) eta magrebtarrak

• Erriberan magrebtar gehienak eta latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak eta gainerako afrikarrak nagusiki Iruñerrian.

• Gehienak bertan gelditzeko asmoa eta familia ekartzeko asmoa

Egitasmoa:

• D ereduaren inguruko informazio orriak banatu (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, inglesez eta arabieraz)

• Mezu positiboak:euskararen aurkezpen xumea, erabilgarritasuna,inglesa irakasten dela ohartarazi, bi hizkuntza ikastearen alde onak eta D ereduko ikastetxeak non.

Page 26: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

Jasotako erantzunak:• Jarrera positiboa baina lehentasunak beste batzuk.

• Talde nortasuna dutenen artean jarrera hobea izan zen

Zenbait arazo:

• Pedagogikoki; 3-4 urte bitarteko haurren euskarazko hezkuntza errazagoa, baina helduagoekin arazoak.

• Zonalde euskaldunetako A ereduak bultzatzea

• Koordinazio falta

Hurrengo urteetarako lana.

• Kanpaina auzoz auzo harreman zuzena

• Elkarteetan elebitasunaren inguruan hitzaldiak antolatzea

• Gurasoak ere euskarara hurbiltzea

Page 27: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

TAE (Taller de Adaptación Escolar/Eskolan egokitzeko tailerra)

• Kokapena:Katalunia betidanik pasalekua izan da;50-70.hamarkadetan Espainiako estatuko jende asko hurbildu zen eta horietako askok ez dute katalaniera ikasi.Horrek, hizkuntzaren ezagupenean eta erabileran ondorioak izan ditu.

• Egungo inmigrazioa bestelakoa da; beste ezaugarri batzuk ditu.

• Normalean, ikasturte horretan iritsitako ikaslek dira, alfabetatu gabeak eta gure alfabetoa ezagutzen ez dutenak.

• Tailer hauetan 9 hilabete pasatzen dituzte idazten eta iraurtzen ikasten.

• Astean 18 orduz eta gainontzekoak institutu arruntetan ikasgai zehatz batzuetara.

• Talde malguak dira, mugimendu handikoak.

Page 28: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Zer lortzen du TAEk:

• Katalaniera ezagutzea

• Hezkuntza sistemara hurbiltzea

• Egokitze prozesu bat

• Ze espektatiba dituzte:

• Hizkuntzaren ezagutza ona espero dute

• Ikasten jarraituko dutela pentsatzen dute

• Gerora lanean hasteko lagungarri izango zaiela

• Espektatiba hauen mugak:

• Askok TAE ondotik ikasketak utzi egiten dituzte

• TAEri esker hizkuntza iaksten dute eta hori ongi baloratzen, baina behin hizkuntza ikasita, beste espektatiba batzuk dituzte.

• Beraz, TAE hezkuntza akdemiko baten hasiera edo bukaera izan daiteke.

Page 29: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Alde negatiboak:• Administrazioak ez du egoera ezagutzen eta beraz laguntza eskasa

eman dezake

• Goizetan TAEn dauden guztiak etrokinak dira, arratsaldez bakoitza bere institutuetara doaz, eta asko ez dira joaten.

• Sarritan, TAEn egoera idiliko batean daude; arreta berezia jasotzen dute, paternalismoan erortzea erraza da eta hori ez da etrokinarentzat ona.

• Alde positiboak:

• 80.hamarkadan garatzen ziren egitasmoak eskoaltik kanpo egiten ziren, gaur aldiz eskolan bertan.

• Egoera berri honi aurre egiteko material berria sortzen ari da.

• Irakaslea erreferentziala da iakslearentzat eskolatik kanpoko bizitzan ere bai.

• TAEko emaitzak beti onak dira; ikaslearen egoera beti hobetzen baita.

Page 30: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Halaz ere zalantzak sortzen dira: TAE amaitu ondoren zer?

• Egun ez dute beste aukera edo eredurik.

• Lortu beharreko zenbati gauza:

• Institutu guztiek bere TAEa izatea

• Ikaslea beti institutu berean egotea

• Ikalse eta irakasleen egonkortasuna

• Irakasleen kontzientzia lantzea ikasleei transmititzeko.

Page 31: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

AZKEN GOGOETA

• Gai zabala eta korapilatsua da.• Giza talde hauek haien lurraldeetatik ateratzera bultzatzen

dituzten arrazoiak anitzak dira baina denak bizitza hobe baten bila abiatzen dira eta beraz, praktikotasunera jotzen dute.

• Egun Euskal Herriko datuek %1-2ko portzentaietan mugitzen garela adierazten dute eta haien hezkuntza maila uste duguna baina altuagoa da.

• Lehen kontaktua gizarte zerbitzuekin edo GKEekin izaten dute eta normalean ez dute gure ohitura, kultura eta hizkuntzaren berri.

• Gero eta gehiago dira etortzen diren familiak eta bertan gelditzeko asmoa dutenak. Zenbait alorretatik hasiak gaude gai hau lantzen (euskalgintza, kultura, hezkuntza...)

Page 32: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Hezkuntzak gai honetan duen garrantzia azpimarratzen dugu, baina ezin utz daiteke dena bere esku; gizarte guztiari dagokion lana da.

• Zenbait tokitan gertatzen ari den ikasle metaketak ez du integraziorako laguntzen.

• Zenbait irizpide lantzen ari dira hezkuntzaren alorretik, eta eskoletan harrera prozesua ongi bideratzeko lan ildoak eta beharrak markatzen ari dira.

• Zenbait zonaldetan euskarak pertsona hauentzat duen baliagarritasuna zalantzan jartzen da.Zonalde euskaldunetan faktore hau errazago bidera daiteke,gizarteratzeko euskarak duen baliagarritasuna oso erreala delako.

• Etorkinarekiko hurbilketak, hauek gerturatzea bultzatzen du.

Page 33: SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

• Euskarak eskaintzen ahal dien integrazioa; bi hizkuntza dituen herria izaki, biak jakinda izan dezakeen aukera zabalagoak eskaini.

• Giza alor guztietan esku hartzea proposatzen dute adituek; helduen irakaskuntzan, umeen eskolatzean, aisialdian, gizarte zerbitzuetan, udaletan, euskaltegietan, elkarteetan, euskalgintzan...eta eguneroko praktikotasunean behar dugun alor guztietan.

• Egiten diren plangintza, programa..e.a.guztietan haiek kontuan hartzea ezinbestekoa da; beste giza talde bat da (bakoitzak bere ezaugarriak eta kultura dituena) eta haiei egokitutako mezuak zabaltzea da eraginkorrena.