señe n1

9
Ander Deuna ikastolako aldizkaria SEÑE 01 Zk. 2014ko ABENDUA 2014 anderdeunaikastola.eus GAU ETA EGUN EUSKARA LAGUN!

Upload: ander-deuna-ikastola

Post on 06-Apr-2016

224 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Ander Deuna Ikastolako aldizkaria

TRANSCRIPT

Ander Deuna ikastolako aldizkariaSEÑE

01 Zk. 2014ko ABENDUA 2014 anderdeunaikastola.eus

GAU ETA EGUN EUSKARA LAGUN!

Agur t´erdi Ander Deuna Ikastolarekin lotura du-zuen guztioi, hezkuntza komunitatea osatzen du-zuenoi: ikasle, guraso, laneko pertsonak… Hemen

gatozkizue SEÑE aldizkari ale berri honen aurkezpena egi-tera.

Ikastolako estamentu ezberdinetan lanean ari garenon kezka izan da beti nola helarazi Ikastolako partaide guztioi Ikastolako egunerokotasuna, nola ezagutarazi eta iritsarazi modu atsegin batez bertan maila ezberdinetako ikasleek egi-ten dituzten lanak, ikerketa ezberdinen ondorioz proposa- tzen diren berrikuntzak, irakasle, ikasle eta gurasoen iri-tziak, eta abar luze bat.

Hainbat aukera aztertu ondoren, azkenean ikastolak as-paldian argitaratzeari utzitako SEÑE berriro ere plazaratze-ra animatu gara.

Aldizkari hau Ikastola eta Ikastolarekin lotura duten guztion arteko zubi izatea nahi dugu; beraz, zuen partai-detza ere beharrezko izango dugu helburua benetan bete dadin.

Ikasturtean zehar hiru ale argitaratu nahi ditugu; hiruhi-leko bakoitzaren bukaerarekin eta, hasiera batean, aldizka-riaren lanketaz irakasle talde bat arduratzen ari den arren, gustu handiz hartuko dugu interesa duen beste edozeinen laguntza. Zenbat eta lagun gehiagok parte hartu, orduan eta askoz aberatsagoa izango da azken emaitza.

Hau, eskuartean duzuen lehen ale hau, gure lankide ge-neukan eta abuztuan zendu zen Marta Susaetari bihotz-bihotzez eskaini nahi diogu. Bere semeak Ikastolan izan ziren bitartean gestio eta artezkaritza batzordeko kide izan genuen eta ikastolako hainbat zereginetan parte hartu zuen. Azken urteetan andereño izan dugu haurtzaindegian. Ez dugu ahaztuko ezpainetan zeukan irribarrea ezta erronken aurrean erakusten zuen kemena. Aurreko batean agertu le-gez, urtarrilaren 17an, nahi duzuen guztiekin batera, ome-naldi xumea eskaini nahiko genioke.

Nuestro saludo más afectuoso a toda la comunidad educativa que formamos parte de Ander Deuna: alumnas y alumnos, profesores y trabajadoras,

madres o padres... SEÑE, la antigua revista de esta Ikastola, vuelve para iniciar una nueva etapa entre nosotros.

Desde hace un tiempo, los diferentes estamentos de la Ikas-tola nos venimos preocupando por cómo hacer llegar nues-tra cotidianidad, nuestro día a día, a todos los miembros de la ikastola; por cómo dar a conocer de una manera agrada-ble los trabajos de todo nuestro alumnado, desde los más pequeños a los mayores; por cómo contaros las novedades que van surgiendo de distintas investigaciones; y por cómo transmitiros las opiniones de profesoras y profesores, o las colaboraciones y las preocupaciones de madres y padres... Y todo aquello que vaya surgiendo en nuestra comunidad.

Después de haberle dado muchas vueltas, nos hemos ani-mado a poner en marcha este proyecto. Estamos muy ilusio-nados en sacarlo adelante y creemos que servirá para cubrir nuestro objetivo.

Nuestro deseo es que esta revista sirva de puente entre la Ikastola y las personas relacionadas con ella; por ello, y para que este objetivo se cumpla verdaderamente, es necesaria vuestra participación.

En principio, se publicarán tres números a lo largo del cur-so, coincidiendo con el final de cada trimestre. También en principio, será un grupo de profesores y profesoras el encar-gado de poner en marcha esta revista; sin embargo, acepta-remos con mucho gusto la ayuda de cualquiera que tuviera interés en tomar parte, ya que la participación de otros es-tamentos supondría un claro enriquecimiento del proyecto.

Este número 01 que tenéis ya en vuestras manos se lo que-remos dedicar a nuestra compañera, recientemente fallecida, Marta Susaeta. Mientras sus hijos estuvieron en la ikastola, fue miembro de la junta de gestión y de la junta rectora y participó en varias de las tareas del centro. Estos últimos años ha estado de andereño en la guardería. Siempre nos quedará el recuerdo de su sonrisa y su ímpetu ante los retos. El próximo 17 de enero queremos ofrecerle nuestro afecto en un pequeño acto al que está invitada toda la comunidad.Ongi dakigu bizi dugun deusek ere

ez duela zentzurik pertsonen bihotza ukitzen ez badugu

Ander Deuna Ikastola

Legeak lege...

Un curso importante el que estamos viviendo. En Iparralde se quiere aplicar la Ley Falloux. Ley de 1850 que entre otros aspectos prohíbe subvencionar con dinero público la enseñanza privada. Aquí se impone la LOMCE, Ley centralista. En Nafarroa la caza de brujas contra los libros de texto. Intentan ocultar y distorsionar la historia de Euskal Herria.Por otra parte, hay también indicios positivos. Los posibles cambios que se pudieran dar en la zonificadora ley del euskera o la renovación educativa que parece promover el proyecto del Departamento de Educación y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Heziberri 2020. Para empezar el proyecto curricular que se publicará a primeros de año deberá pasar el filtro de la LOMCE o habrá que hacer frente a Madrid. Veremos qué se nos propone.Euskal Herriko Ikastolen Elkartea demanda dar nuevos pasos para la consecución de un sistema educativo propio, aunque en un principio solo abarque la CAV. Se propone el debate, la aprobación y el desarrollo de una nueva Ley de Educación que requiere trabajo en común con los agentes sociales y organizaciones y se construya un muro protector para que no se apliquen aquí la LOMCE o leyes externas que pudieran llegar en el futuro.

2014-15 ikasturtea, Hezkuntza ikus-pegitik, garrantzitsua delakoan nago. Badira oso kezkagarriak diren lege bi. 1850ekoa bata, irakaskuntza pribatuari diru publikoa emotea galarazten duen Falloux Legea, eta elkarte autonomoetako hezkuntza sistemetan estutuaren eskume-nak handitu asmoa duen LOMCE bestea. Zein baino zein estatuaren, estatuen, ber-zentralizazioa bilatzen duten legeak.

Nafarroan ere, euskarazko testuli-buruen kontrako sortu den sorgin ehiza. Badirudi orain arte ez dela Euskal Herri-rik izan, azken unean sortutako kontzep-tuaz ari garela. Ehunka urteetan zalantzan izan ez diren gauzarik oinarrizkoenak ere ezabatu nahi dira. Gure arbasoen, bizi garen lur eremu honetako historia bera

ere ezkutatu gura zaigu, beste errealita-te bat agertu.

Bestalde, eta besterik ezean, positibo-tzat hartu beharko ditugu eremuen artean bereizketak sortzen dituen Nafarroako Euskararen Legean emon daitezkeen al-daketak zein hezkuntza berritzeko asmoa ei daukan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailaren Heziberri 2020 egitasmoa.

Azken honen garapenean ere, hor daukagu urte berria hasi orduko abian ja-rriko den eta hezkuntza eragileei helarazi zaigun curriculum proiektuaren zirribo-rroa, aurretik aipatutako LOMCEren ba-hea pasatu edo Madrilekin mokoka aritu beharra izango da. Laster ikusi ahal izan-go dugu zer gura zaigun proposatu.

Euskal Herriko hezkuntza sistema-rantz urrats berriak emoteko unean gau-dela aldarrikatzen da Euskal Herriko Ikastolen Elkartetik, EAEko hiru lurral-deetara mugatua izanda ere. Hezkuntza Lege berri baten eztabaida, onarpena eta garapena sustatzea eskatzen da. Horreta-rako hezkuntza eragile, erakunde eta, oro har, eragile sozialen arteko elkarlana bide-ratzea ezinbestekoa izango da.

LOMCEren zein etorkizunean izan daitezkeen kanpoko legeen aurrean ha-rresi handi bat eraiki behar dugu, gu-rean ez daitezen gureak ez diren legeak aplikatu.

Beraz, mehatxuak batetik, erronkak bes-tetik eta, zergatik ez, aukerak ere. Hasieran esan legez, ikasturte garrantzitsua benetan.

• El personal de servicios en comedor, autobuses, guardería, re-creos, mantenimiento y administración.

• El equipo directivo estaría entre el personal de trabajo y suya es la responsabilidad del funcionamiento de la ikastola.

• El alumnado de secundaria tiene dos personas delegadas en la junta de gestión y una delegada por aula.

Breve descripción del organigrama de la ikastola: • Tres son las principales bases de la ikastola: alumnado (ob-

jetivo principal), familias y personal de trabajo (profesorado / monitores / servicios).

• Por mandato de los estatutos, tres órganos decisorios: asamblea general de la cooperativa, junta rectora y comisión de vigilancia. Los tres órganos están compuestos al 50% por las familias (socias usuarias) y personal de trabajo (so-cias y socios de trabajo).

• Como complemento de la Junta Rectora, la junta de gestión (seguimiento del área pedagógica) y las comisiones (algunas fijas y otras se organizan en momentos o situaciones con-cretas).

• De cada aula un o una delegada de las familias en la comi-sión de padres/madres.

• El personal de trabajo se reparte entre profesorado y servi-cios.

• El profesorado se organiza en ciclos-etapas y departamen-tos.

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

(6 lan bazkide eta 6 erabiltzaile)

GESTIO BATZORDEA

(6 langile / 6 erabiltzaile/ 2 ikasle)

IKASLEAK (ordezkariak)

ZERBITZUAK (autobusa eta jantokia)

ADMINISTRAZIOA

MANTENUA

KOOPERATIBAKO BATZAR OROKORRA

(erabiltzaileak %50—lan bazkideak %50)

ZUZENDARITZA TALDEA Zuzendari orokorra

Zuzendari PedagogikoaIkasketa buruak

Administraria

ZAINTZA BATZORDEA

(2 erabiltzaile / 2 lan bazkide)

LAN BATZORDEAK

Ekonomia Eskolaz kanpokoak Familien lanak Jaiak Komunikazioa Harremanak ...

EBATZORGANOAK Erabaki Hautatu Zuzendu Ebaluatu ...

FUNTZIONAMENDU ORGANOAK

Plangintza egin Sustatu Jarraipena egin Jakinarazi Proposatu ...

(GURASO BATZORDEA)

IRAKASLERIA

DEPARTAMENTUAK / ETAPA ETA ZIKLOAK

KEI TALDEAK

HIZPRO

EUSKARAZ BIZI

IKT

HAMB MATEMATIKA ZIENTZIAK ETA

TEKNOLOGIA GIZA ZIENTZIAK MEDIATEKA

AGENDA 21

I K A S L E R I A

FAMILIAK

SEÑE 54 SEÑE

Haur HezkuntzaUdazkenaz gozatzen

GUK BETI JAI!Azaroaren 11an San Martin egu-na ospatu genuen Haur Hezkun-tzako bigarren zikloko hiru, lau eta bost urteko umeok.Argitxok, urtero legez, Euskal He-rriko jai, tradizio eta ohiturak eza-gutarazteko eta bertan parte har- tzeko, txistorra ekarri zigun, egu-na behar den moduan, hau da, ondo janez, ospatzeko.

Aurretiaz unitatean landuta-ko Ibarrolaren lanari osotasuna emateko txangoa antolatu genuen Omako basora, eta han abiatu ginen ikara pixka batekin, 4 urteko umeekin 3 kilometrotako ibilaldi luzea egitera.

Esperientzia paregabea izan zen. Autobusez bertaratu eta tipi-tapa, tipi-tapa, batzuk azkarrago, beste batzuk animo beharrean, baina guztiok heldu ginen basora eta aho zabalik geratu ginen In-terneten bidez ikusitakoa txiki ge-ratzen baitzen bertan aurkitutako ikuskizunaren aurrean.

Hemen... Naielen ostadarra, hor... milaka begi gure begira, han... gizon zatiak guk osatzeko, bestetik... motorrak, han behean… biribila...

Bokatak atera eta jangela zo- ragarri batean bazkaldu ondoren, jolastu eta beste 3 kilometrori ekin genien. A zer txapeldunak!

Gure txikiek asko disfrutatu zuten eta ziur gara gogoan izango dutela esperientzia.

Haur HezkuntzaOmako basoa

TendinitisEsgintzeakOsteopatiaBizkerreko minaGiharretako lesioak

TendinitisEsguinces

OsteopatíaDolores de esoalda

Lesiones musculares

Partikularrak eta aseguru konPainiakParticulares y comPañias de seguros

Loitzun IzaolaFisioterapeuta

Kol. zb./col. n. 459

Iratxe OlabarrietaFisioterapeuta

Kol. zb./col. n. 589

Sabino Arana 30 atzean trasera • 48600 Sopela94 676 0560 • 617 67 45 36

Orain arte izan dugun eguraldi ona aprobetxatzeko eta gelan “udazkena” gaia lantzen ari garela kontuan hartuta, au-rreko egunean ikastolatik ibilalditxo bat egin genuen Ander Deuna ikastolako urte biko gelakook, hostoak, gaztainak, etab. biltzeko xedearekin.

Oso ondo pasatu genuen, adin ho-netan gauza berriak ikusteko irrikan baikaude beti. Ondoren, bildutako gau-zatxoekin lan batzuk egin genituen.

Baita egin ere!! Begira zein langile ibili garen! Eta zein politak geratu zaizkigun gure muralak!

Para aprovechar el buen tiempo que hemos tenido hasta ahora y teniendo en cuenta que en clase estamos trabajando “el otoño”, hace unos días los alumnos del aula de dos años dimos un paseo por la ikastola, para recoger hojas de árboles, castañas, etc.

Disfrutamos muchísimo ya que a esta edad nos encanta conocer cosas nuevas. Después, con todo lo que habíamos reco-gido hicimos unos trabajos.

¡Y cómo nos quedaron! ¡Mirad cuánto hemos trabajado!¡Y qué murales más bonitos hemos hecho!

4 SEÑE

6 SEÑE

LH-ko lehen mailako ikasleok ur-duri baina gogotsu eta jakin minez hasi genuen ikasturte berria. Irailean irakasle eta arlo berriak ezagutu genituen eta baita ikasturte honetan ikaskide eta bidaia-la-gun izango ditugun Maddalen eta Fermin ere (Txanelako lagunak). Bi lagun hauei esker, eta beraiekin bidaiatuz, gauza in-teresgarri asko ikasiko dugula esan digute irakasleok. Baina pentsatuko duzue…Zer nolako bidaiak?. Ba begira:

Urrian, Fermin eta Maddalenen ere-dua jarraituz ,“denboraren makina” batzuk sortu genituen taldeka. Birziklatzeko ma-terialak erabiliz eta lan gogorrari ekinez, makina ederrak lortzeko gai izan ginen.

Horren ostean Ferminek hauxe esan zigun: “Sartu barrura, eman botoiari, atzera, atzera, atzera... Denboraren maki-nak eramango zaitu nahi duzunean dino-sauroen artera, diplodoko baten bizkar gainera.” (Joxan Ormazabal)

Hara abiatu ginen poz-pozik eta di-nosauroei buruz gauza asko ikasteko irrikaz. Eta horrela izan zen: Dinosauroak ehun milioi urtez bizi izan zirela lurrean, baina duela 65 milioi urte desagertu zirela; mota askotako dinosauroak zeudela; de-nak ez zirela erraldoiak, eta hori guztia pa-leontologoen aurkikuntzei esker.

Hainbeste gauza ikasi ondoren eta gaiari dagokion bukaera biribila emateko, irakasleek ekintza bi proposatu zizkiguten. Enkarterrietan dagoen Faunaren parke tematikoa eta babes zentrora (Karpin) irteera egitea eta bestetik, guztion artean dinosauroen garaiko maketa egitea eta gurasoak erakusketara gonbidatzea.

Karpinean “Dinosauroen harana” izeneko paleontologia-kanpamentuan dinosauro-espezie ikusgarrienak ikusi geni-tuen eta lau ikertzailerekin batera dinosau-roen bizimodua birgogoratu genuen.

Baina parke horretan beste era bateko

animaliak ere bazeuden: abandonatutako maskota exotikoak, hazkuntza-abeletxeak ixtearen ondorioz jasotakoa espezieak, legez kontrako trafikoagatik konfiskatuak, etab. Guztiak jasotzen dituzte bertan, bi-zimodu duina izan dezaten eta bisitariak haien historia tamalgarriak eragindako arazoez kontzientziatzeko.

Asko ikasi genuen! Baita asko disfru-tatu ere!

Eta bukatzeko, noski, gure maketa sortu genuen! Zenbat disfrutatu genuen gure lagunekin lanean! Eta emaitza MUN-DIALA, BIKAINA izan zen.

SEÑE 7

Ikastolako bigarren mailako ikas-leok, berriro ere “denboraren makina” martxan jarri eta Erdi Arora abiatu gi-nen, Erdi Aroari buruzko gauza asko ikusi eta ikasteko.

Gure “txoko zurian” Erdi Aroari buruzko informazioa bildu genuen, hala nola, liburu, aldizkari, panpina, argazki, gaztelu, jantzi, idazki, etab.

Gaia bukatzeko eta gelan egindako maskarak erabiliz, Butroiko gaztelura

abiatu ginen eta ber-tako biztanle bilakat-zeaz gain, gizarte-piramidea ere osatu

genuen: erregeak, noblezia, zaldunak, kleroa eta herri xehea.

Goiza primeran pasa genuen. Gaz-telua kanpotik aztertu, bertako biztanle bilakatu, eta bukatzeko, benetako ma-rrazkilari-lanak eginez, gaztelu ederrak marraztu genituen.

Gure etapan Txanela proiektu glo-balizatua daramagu aurrera aspaldidanik. 3. mailako curriculuma lantzeko gelako jardueraz gain, ekintza osagarriak ere egiten ditugu. Horietako batzuk antola-tzen ditugun irteerak dira, eta Txanelako proiektuko lehen unitateari: “Nire herria” unitateari hain zuzen, bukaera emateko, Sopelara joan ginen.

Ikastolara heldu bezain pronto, eta gure irakasleek argibide batzuk eman ostean, Sopelarantz abiatu ginen. Udale-txeko plazan, Leire, Turismoko arduradu-na, izan genuen zain. Hiru talde egiteko

eskatu zigun eta talde bat udaletxera joan zen, beste bat Kultur Etxera eta azkena liburutegira. Toki horietan bertako ardu-radunak izan genituen zain.

Asierrek Kultur Etxeak eskaintzen di-tuen zerbitzuak azaldu zizkigun, eta an-tzokira eraman gintuen ikusteko antzerki talde batek hurrengo asteburuan herriko jendeari eskainiko zion antzerki-lana nola entsaitzen zuen.

Liburutegiko arduradunak, Amaiak, liburuak mailegutzat hartzeko prozedu-raren berri eman zigun, eta azaldu zigun baita, liburutegian, liburuez gain , DVD-

ak ere eskaintzen direla. Joan baino lehen liburutegiko bazkideak izateko eskae- raorri bana eman zigun.

Udaletxean Leirek berak azaldu zigun saila bakoitzaren eginkizuna, eta gero alkate-andrearengana hurbildu gintuen. Saioa, gure alkate-andrea, oso atsegina iruditu zitzaigun eta udalbatzak zelan egiten diren azaldu zigun. Udalbatza ba- ten “simulakroa” egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.

Joan baino lehen, opari bana eman ziguten eta oso pozik abiatu ginen ikas-tolarantz.

Lehen HezkuntzaGure herria hobeto ezagutzen

Para dar por finalizada la primera unidad de Txane-la (el proyecto que se lleva a cabo en toda la etapa de Primaria), los alumnos de 3º de Primaria hici-mos una salida al pueblo, a Sopela. Allí nos encon-tramos con Leire, la encargada del Departamento de Turismo, gracias a la cual pudimos conocer me-jor el funcionamiento de tres de los servicios más importantes del pueblo: la Biblioteca, la Casa de Cultura y, por supuesto, el Ayuntamiento. En este último estuvimos con la alcaldesa, Saioa, que nos explicó cómo se hacen los plenos.

Lehen HezkuntzaTxikienak martxan!

Lehen HezkuntzaErdi aroan

En segundo de primaria, este año también hemos vuelto a poner en marcha nuestra fantástica “máquina del tiempo” y nos he-mos dirigido a la Edad Media, donde hemos podido ver y aprender muchas cosas.En nuestro “txoko blanco” hemos recogido información muy diversa: libros, revistas, fotos, castillos, ropa, escritos…Al final, y como colofón y utilizando las máscaras que habíamos creado antes en cla-se, hemos ido de visita al Castillo de Butrón, donde nos hemos convertido en habitantes de la Edad Media y hemos recreado la pirá-mide social de aquella época: reyes, nobleza, caballeros, clero y pueblo llano. Esta bonita mañana ha sido de auténtico disfrute, como muestran los preciosos castillos que hemos dibujado para poner punto final al tema.

Leku erakargarria, ez duzu uste?¿No le parece un espacio atractivo?

T 94 676 02 66

anderdeunaikastola.eus

SEÑE

SEÑE 9

Lehen HezkuntzaEuskal Herria Museoa eta Gernikako Juntetxea

Joan den azaroaren 18an, 5. mailako ikasleok Gernikan dagoen Euskal Herria Museoa eta Juntetxea bisitatzeko aukera izan genuen.

Alde batetik, Gernikako Juntetxeko batzar-gela eta aldameneko gelak zein li-burutegia ikusi genituen. Horietatik be-reziki batzar-gela gustatu zitzaigun, duen garrantziagatik batik bat. Hala ere, bene-tan gure arreta osoa izan zuena Gernikako Arbola izan zen, gure aberriaren benetako ikur dena.

Bestetik, Euskal Herria Museoa ere bisitatu genuen. Museoa oso handia da, eta bertan Euskal Herriko hainbat es-parru daude ikusgai, esaterako musika, historia, kirolak, dantzak, etab. Ez ge-nuen denbora lar izan bertan dagoen guz-tiaz gozatzeko baina itzultzeko gogoekin geratu gara.

Hori bai, goiza gosez hilda bukatu ge-nuen eta, sarri gertatzen denez, eguneko

unerik goxoena heldu zen, bokata jatekoa, hain zuzen ere!

8 SEÑE

Lehen HezkuntzaEuskararen etxera bisita

Urriaren 17an Ander Deunako Ikas-tolako Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasle eta irakasleok Bilboko San Inazio auzoan kokatzen den Euskararen Etxea bisitatu genuen.

Kopuru handia garenez, bisita egi-terako orduan bi taldetan banatu behar izan ginen.

Lehenengo taldea goizeko 10etan sar-tu zen eta bigarrena 11:30etan.

Lehenik eta behin, Euskara eta eus-kaldunoi buruzko bideo labur bat ikusi

genuen umeak oso adi egon zirelarik. Bideoa bukatutakoan, Euskararen bidaia-ri ekin genion Euskararen Interpretazio Zentroan barrena. Honen ostean, Euskal-Play-k eskaintzen dizkigun jolas desberdi-netan aritu ginen euskaraz eta teknologia berriez gozatuz. Topera aprobetxatu ge-nuen goiza!

Bertako langileek harrera ederra es-kaini ziguten eta euskararen historiari buruzko azalpen oso argiak eta gainera, adinerako egokituak izan ziren.

Egun interesgarri hau biribiltzeko, eguraldia lagun, Sarrikon dagoen musika parkean eduki genuen otordua, jateko giro bikainean. Ondoren, umeek jolaste-ko aukera paregabea izan zuten.

Erabat asetuta geratu ginen, beraz, zinez gomendagarria deritzogu Euskara-ren Etxea bisitatzea, edozein adinerako egokia baita. Horrela, gure historia eza-gutzeko aukera dohain eta interesgarriaz gozatzeko aukera izango duzue.

El pasado 17 de octubre el alumnado y el profesorado de cuarto de primaria visitaron la “Euskararen Etxea”, situada en el barrio bilbaíno de San Ignacio.El objetivo de la visita fue conocer el recorrido histórico de nuestro viejo idioma. Para ello, vieron un vídeo explicativo de diez minutos. Después, en el Centro Interpretativo, realizaron un viaje en el tiempo y en el espacio para aprender la historia de nuestro idioma. Y por último, jugaron al “EuskalPlay” con los ordenadores para conocer las características especiales de nuestro idioma.a

Egun ahaztezina

Lehen HezkuntzaBarrikako hondartzara irteera. Irteera geologikoa

Aurreko azaroaren 7an, 6. mailako ikasleok Barrikako hondartzara egin genuen irteera. Bertan ikastolan landu dugun geologiako gai batekin zerikusia zuten adibide piloa aztergai izan genitu-en.

Zorionez, EHUko irakaslea den Ar-turo Apraiz izan genuen gidari; bere azal-penei esker hainbat gertaeren zergatia ulertu genuen, failak eta tolesturena esate baterako.

Zuek ba al dakizue silex harria identi-fikatzen, harri bolkanikoak ezberdintzen, Euskal Herrian itsas maila noraino iris-ten den edo flysch bat zer den? Ba, guk, irakasleari esker, hori guztia barneratu dugu.

Eskerrik asko, Arturo!

!

SEÑE 11

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO… EUSKAL MUSIKA!

Abenduaren 3an, euskararen egunean ale-gia, DBHko 4.mailakook Sopelako Kur-tzio kultur etxera hurbildu ginen BAGA, BIGA, HIGA emaldiaz gozatzera. Eñaut Elorrieta (Ken 7ko kantaria), Mikel Mar-kez eta beraien gitarrak topatu genituen taula gainean. Kontzertu baten aurrean geundela ematen zuen, baina bestelako

esperientzia izan zen: multimedia forma-tuan eskainitako hitzaldi-kontzertua. 60. hamarkadatik hasita, euskal musikaren erretrospektiba eskaini ziguten, hamarka-daz-hamarkada talde eta kantarik esan-guratsuenak aipatuz, aurretik hamarkada bakoitzeko testuinguru historikoa bideo bitartez azaldu ostean. Tartekatuta, Baga Biga Higa, Urepeleko artzaia eta Lau teila-tu kanten bertsioak ere eskaini zizkiguten; eta nola ez, bakoitzak bere kanta bat jo eta abestu ere egin zuen: Eñautek Gernika eta Mikelek Zure begiek mintzen naute. Euskararen eguna ospatzeko modu polita benetan aurtengoa.

10 SEÑE

Aurreko urriaren 10ean, Eusko Jaurlaritzaren emakumearen erakunde autonomoa den “Emakunde” bisitan etorri zitzaigun Ander Deuna ikastolara bere autobus interaktiboan.

Autobusa, emakumeen eskubideen aldeko informazioa eskaintzen zuten pa- nelez josia zegoen. Hauek miatuz eta bideo ezberdinen bitartez, egungo gi-zartean ematen diren egoera desegokiak aztertu eta horien inguruko hausnarketa

egin genuen DBH 2. mailako ikasleok.Bisitaren zergatia, berdintasunaren

alde egin daitezkeen ekintzei buruzko informazioa eskaintzea izan zen, ez soilik nerabeoi, baizik eta edozein pertsonari. Hartara, egungo gizartean ematen diren makina bat egoera matxista ezagutarazi zizkiguten, hala nola, iragarkietan, fil-metan, hezkuntzan, etab. “mikromatxis-moa” eguneroko bizitzako faktore askotan antzeman baitezakegu oraindik ere.

Bisitaren ostean, hainbat ondorio atera genituen, bereziki oso argia den bat:

Begiak irekiz gero, mikromatxismoa ekidin dezakegula, pertsona indartsu eta autonomo bilakatuz, emakumearen eguneroko arazoak konponduz, eta bi-degabekeria eta sektore askotan dagoen injustizia desagerraraziz, bai eremu profe-sionalean eta baita etxean ere.

SURF

Goizeko 8:00etan, ikasleak ikasgai ez-berdinak jasotzeko prest badira ere, ordu bi beranduago hondartzarako bidean daude urriko eguraldi eguzkitsuaz goza-tzen.

Ikasle guztiek izan dute aukera surf-ohola hartu eta uretan olatuekin jolas-teko. Ikasleen trebezia ezberdina bada ere, guztiek aurkitu dute beraien gustuko ekintzaren bat. Parte hartze handia eta giro bikaina sortzea lortu dute.

Nahiz eta itsasoa beraien alde izan ez duten, olatu izugarriak izan baitituzte, itsasoan tentuz ibiltzeko eta itsasoaren korronteei buruzko hizketaldia jaso dute jakintsu baten eskutik. Oholarekin olatu-etan aritzearekin batera, sorospen ikasta-ro teorikoa jaso eta ezagutzak praktikan jartzeko aukera ere izan dute.

Behin itsasoa bere baretasunera buel-tatu dela, olatuetan barrena ibili dira, hiru egun iraun duten ekintzei bukaera emanez.

Hiru orduz naturan ekintza ezberdi-nez gozatu ondoren, autobusa izan dute zain ikastolara bueltatu, bertan bazkaldu eta jarraian etxera joateko.

Urtean zehar batek baino gehiagok gogoratuko ditu hiru egun horietan bu-rututako ekintzak eta askok ikasturtea az-kar igarotzea nahi izango dute, hurrengo-an ere eguzkipean olatu artean murgildu ahal izateko.

DBH 4. mailako ikasleok itsasbazte-rrak dituen berezitasunak ikasi ditugu AZTERKOSTA proiektuaren bitartez. Besteak beste, itsasbazterraren ara- zoak ezagutu nahi izan ditugu eta baita kostaldeko gune naturalak babesteko gure gizarteak duen beharraz kontzien-tziatu ere.

Azaroaren 20an, ikastolako biolo-giako ikasleok Sopelako hondartza bisi-tatu genuen, baina oraingo honetan es-kuoihal eta eguzkitarako kremarik gabe. Gure helburu nagusia kostaldea aztertzea zen. Bertan uraren frogak egin genituen, PH-a, eta fosfato eta nitratoen neurketa eginez. Ondoren, iturriak eta horien in-gurunea nolakoak diren, emariek duten kokapena, pertsonak sar daitezkeen edo ez, halako datuak bildu eta uraren kali-tatea ere zehaztu genuen.

Horretarako, aldez aurretik irakasleak banatu zigun materiala erabili genuen. Ikasleok bi talde nagusitan banatu ginen eta azterketa egiteko tresneria eskuratu ge-nuen. Talde bi horiek hiru edo lau ikaslez osaturiko beste talde txikiagoetan banatu ziren, egin behar ziren zortzi frogak ahal bezain modu egokienean gauzatzeko.

Ikasleak hondartzan zehar banatu eta bakoitzak bere eginkizunari ekin ge-nion; batzuek ura pote handietan hartu eta hodi txikiagoetan sartu zuten. On-doren ura horri pilulak gehitu eta behin erreakzio kimikoa eginda, emaitzak taula batean alderatu genituen. Beste ikasle batzuek, ordea, txostenak betetzeari ekin genion, hondarraren egoera, hondartzako sarrera, gizakion eragina eta beste faktore batzuk aztertuz.

Behin emaitzak alderatu genituela, olatu batek motxila pare bat eta arropa batzuk eraman zituen. Aurreikusita ez zegoen bainu hura hartu ondoren, egin-dakoaz mintzatu ginen. Oso esperientzia polita iruditu zitzaigun nahiz eta gure-tariko bi edo hiru mela-mela eginda itzuli ziren etxera. Izan ere, itsasoko ura azter-tzeko modu asko dago!

DBHSurfean

DBHAzterkosta

DBHEmakunderekin arratsalde pasa

Ikasturte berria hasteko modu ezin hobea izan dute aurten DBHko 1. mailakoek, urriaren 2, 3 eta 6 egunak hondartzan eman baitituzte surfa eta lehen sorospen ikastaroak jasotzen, udalak eskainitako programan barrena, Peña-Txuri Surf Eskolaren eskutik.

12 SEÑE SEÑE 13

Beste urte batez itzuli dira Ikastolako eskolaz kanpoko ekin-tzak. Urtero bezala gure haurrek hainbat jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute eta ikastolan bertan denbora gehiago igaroz, balio eta hezkuntza eredu bera ardatz izango dute, euskara bultzatuz, balio hezigarriak landuz eta umeek go-zatzen ikasteko aukera izanik.

Aurreko urteetako ekintzak eskaintzeaz gain, hala nola saskibaloia, futbola edo zeramika, jarduera berri bat ere badau-kagu, HEZIKI izena duena, 6-7 urte bitarteko neskamutilen-tzako eskaintzen dena. Ekintza berri hau Bizkaiko Foru Aldun-diak, Athletic Klubak eta hainbat eragilek bultzatutako jarduera da, umeen motrizitatea garatze aldera. Ikastolak filosofia berari heldu dio eta lehen aldiz antolatuko diren topaketetan parte har-tuko du.

Eskolaz kanpoko jarduerak zenbakitan:

Bertsolaritza 17 lagun 2 taldeBoleibola 15 lagun 2 taldeDantza modernoa 19 lagun 2 taldeEuskara errefortzua 6 lagun Talde 1Euskal dantza 9 lagun Talde 1Futbola 38 lagun 3 taldeGimnasia 29 lagun 2 taldeHipika 15 lagun 3 taldeIngelera 24 lagun 3 taldeIrristaketa 12 lagun Talde 1Kung fu-a 7 lagun Talde 1Kirol anitzak / Heziki 19 lagun Talde 1Psikomotrizitate hezitzailea 12 lagun Talde 1Saskibaloia 37 lagun 3 TaldeSkate/Surfa 15 lagun Talde 1Zeramika 64 lagun 4 taldeEGA 8 lagun Talde 1Bai & by 11 lagunGUZTIRA 357 parte hartzaile 31 talde

Los hábitos de trabajo en educación primariaLan-ohiturak lehen hezkuntzan

(6-12 urte bitarteko ikasleak)

ExtraescolaresEskolaz kanpokoak

Ya están en marcha las actividades extraescolares de este curso. Entre sus objetivos más destacables, como viene siendo habitual, se encuentran la utilización del euskara, la adquisición de valores educativos y el disfrute de nuestras niñas y niños.Este año, como novedad, se introduce la actividad de HEZIKI, dirigida a los alumnos de 1º y 2º de Primaria. Una actividad diseñada por la Diputación y con la participación del Athletic Club y otros agentes deportivos de Bizkaia.

BATXILERGOANZALANTZAK ARGITZEN

Askorentzat hauxe izango da gure azken urtea ikastolan. Hemendik au-rrera jarraituko dugun bideari ekitear gaude, prestakuntza profesionalago bati, alegia. 17 urterekin, ordea, ez dugunez gure etorkizuna bideratzeko behar besteko ezagutza eta informazi-orik, aukeraketa-prozesu honetan hainbat zalantza sortzen zaizkigu. Hori dela eta, azaroaren azken as-tean gai honen inguruan sakontzeko aukera izan genuen ikastolan bertan. Deustuko Unibertsitateko ordez-kari baten bisita izan genuen, eta luze egon ginen harekin hizketan, informazioa jasotzen eta baita za-lantzak argitzen ere. Hizketaldia la-gungarria izan zenez gero, hemendik aurrera Deustuko Unibertsitatetik ez ezik, beste hainbat Unibertsita-tetatik ere jasoko ditugu hitzaldiak. Bai zientzietako eta baita letretako formakuntzei dagokienez ere. Presioa handituz baitoa, eta gero eta den-bora gutxiago geratzen baitzaigu gure bizitzak norabait bideratzeko.

Sasoi hau da egokiena lan-ohiturak hartze-ko. Ikasleak adin honekin autonomiaz jokatzea eta lan-ohiturak bereganatzea lortzen badugu, aurrerantzean, ikaste-prozesu eta autoestimua-ren garapen egokiak ere lortuko ditugu.

Lan-ohiturak ez dira berez garatzen, izan ere, erabiltzen eta lanaren eta irmotasunaren bitartez ikasi eta lortzen dira.

Hona hemen zenbait jarraibide:• ������� ������ ������� ������������� ���Egunero egiten ditugun ekintzetarako or-

dutegi bat jarraitu, hau da, otorduetarako, lotaratzeko, jolas-solasaldietarako, etxerako lanak egiteko, irakurtzeko, etab. Ordutegi bat jarraitzeak barne-egituraketa ahalbidet-zen du.

• Ziurtatu seme-alabak atseden hartzeko eta baita jolas egiteko denbora duela.

• �������������� ������� ������ ����� ���� ���Lan-baldintzak zaindu: tokiak isila izan be-har du, argitsua, tresna egokiak izatea, giro lasai eta ordenatuan egotea, etab.; horiek guztiek lan egiten lagunduko digute.

• �������� �������� ����������� ��������� �����Ziurtatu ikasleak ikastolatik dakartzan etxe-rako lanak beti ordu eta toki berean egiten dituela.

• Ikaslearen ezaugarriak edo maila kontuan hartuta, atseden hartzeko uneak aurreikusi (20 minutuero, 5 minutuko atsedena hartzea komeni da).

• �������� ����� �������������� �������� ����Etxerako lanak aurreikusitako denboran egi-ten dituela jagon. Denbora mugagabea utziz gero, ez da behar beste zentratzen eta sarri denbora galtzen du. Egunero aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izango balu, tu-torearekin komentatu.

• Lanak egiten ari den denboran zehar ez da mahaitik jaiki behar. Horretarako, aurretiaz, erabiliko duen materiala prestatu.

• ������ ������� ������� ��������� ���� ����Lanean jartzen denean, egokiena, erdi mai-lako zailtasuna daukan zereginarekin hastea da, ondoren, lanik neketsuenarekin jarrai-tzea, eta azkenik, errazena egitea.

• Ikasitakoa bereganatu duela ziurtatu, izan ere, batzuetan, ikasleak edukiak ezagutzea eta bereganatzea gauza bera direla uste bai-tu. Nola lagundu ikasitakoa ulertzen eta go-goratzen? Edukiaren eskema buruz garatzen lagundu; pausuak, ahoz eta bere hitzekin, marrazkien edota eskemen bitartez azaltzeko eskatu. Antzeko ariketen adibideak bilatzeko eskatu eta ikasitakoaren laburpentxoak ida-tziz egin ditzala eskatu.

• Behatu ikastolan landutako ikas-teknikak erabiltzen dituen eta horiek aplikatzera ani-matu eta lagundu.

• �������� ���� ����� ���� ���� ��������� ����Egindako lana zuzen egin duen begiratu: gar-bitasuna eta zehaztasuna mantendu dituen, agendan idatzita zekarrena egin duen ziurta-tu, etab.

• Ez onartu era ezegokian aurkeztutako lanak edota edozein modutan eginikoak. Ikasleak berak amaitu eta konpondu behar ditu bere lanak.

• Ondo egindako lanak baloratu.• �������� �������� ���������� �������� ��������Ikasteko material gehigarria euskarri ezberdi-

netan eskaini.

Los deberes escolares Este es el mejor periodo de tiempo para instaurar y automatizar los hábitos de trabajo en los niños. Si logramos que desde que son pequeños estos hábitos se vayan integrando de modo autónomo en su vida conseguiremos que tanto el desarrollo de la autoestima y el del aprendizaje sean los adecuados.Es importante recordar que los hábitos de trabajo no se consiguen de forma espontánea, sino que se logran de forma consciente y llevándolos a la práctica a través de la experiencia del trabajo y la constancia.Aspectos a tener en cuenta:

• ����� y ���� p��fi�����.• P������� �� ���c����.• T���p� ����p����� p�� �� �����.• O�������� ��� ������ p�� ��fic������ ��������� �á� ��fíc���� y �á� ���c�����.• C��p����� �� �p�������� ��q������ ������� y c�� ��� p�������.• O����v��� �y���� y ������ � �������� ��� �éc��c�� �� �������.• C�������� �� �������� ���p����� c��c��c�ó�� �� �p������ �� �� ������...• ������ y v������ �� ��f����� y �� ������� ���� ��c��.

Para probar si son válidas estas indicaciones… animaros a ponerlas en práctica, el objetivo merece la pena!.

SEÑE 15

Ainhize ZaldegiGurasoa

Josu Elosegi Gurasoa

Gorka MorenoGurasoa

Guillermo: Lehenengo gauza euskararen garran-tzia baloratzea litzateke, bai arlo kulturalean, bai arlo akademikoan ere. Guk euskara egunero era-biltzen ez badugu, etorki-zunean zailtasunak izango ditugu euskaraz adierazte-ko, eta kontzientzia hori

gure barnean sartu arte gauza gutxi egin dezakegu; euskararen aldeko kanpainak eta egiten dira baina gauza komuna izan beharko luke, ez pertsona bakanen gaia. Garrantzitsuena norberak euskararekiko sentimendu positiboa izatea da, bestela oso konplikatua litzateke.

Sabin: Nire ustez, egin beharko litzatekeen lehe-nengo gauza diagnostiko argi bat da: euskara zenbat erabiltzen den, zein adin tartean erabiltzen den ge-hiago, zeinetan gutxiago, zergatiak, zergatik auke-ratzen den hizkuntza bat eta ez bestea, eta bertan az-tertzea zeintzuk liratekeen

ez ikastolan soilik, baizik eta gizartean ere, agertzen diren ahuleziak. Behin diagno-si hori eginda, sendagaia bilatu beharko litzateke, ez da erreza, ohiturak oso erratu-ta baitaude eta nahiz eta ohiturak aldatzea oso zaila den, agian dinamika espezifikoak

sortu beharko genituzke, talde txikietan la-nean hasi, talde txiki dinamizatzaile horiek ikasleen artean egokitu eta horiek zabalduz agian lortuko genuke apurka-apurka bes-teengan eragina izatea.

Irune: Euskara gure hizkuntza dela barneratu, eta ondorioz, hizkuntza horretan hitz egin.

Guillermo Meabe LHko ikasketa burua

Sabin Ibazeta DBH eta Batxilergoko ikasketa burua

Irune Iturregi HHko ikasketa burua

Zer egin daiteke... ikastolan euskararen erabilera indartzeko klase orduetatik kanpo?

Josu: Klase orduetatik kanpo euskara indartzeko egin behar dena lehenik eta behin erabiltzea da, eta ikasleak, langileak eta gurasoak kontzientzia-tu. Horretarako, euskaran sinetsi behar dugu, gure ama hizkuntza baita. Eta horren inguruan mezu bat zabaldu daiteke, guraso, langile eta ikasleen ar-tean.

Unai Mendiburu: Lagunen artean euskaraz egitera bultzatu; kuadrilla itxien artean beti dago norbait gaztelaniaz mintzatzen hasten dena. Pentsatu behar duguna da, talde horietan guztiok dakigula euskaraz hitz egiten, guztiok gatozela ikastolara, eta ondorioz, jabetu, egoera geldiarazi eta euskaraz mintzatu.

Josu Barbarias Mantenuko arduraduna

Unai Mendiburu Batxilergoko ikaslea

14 SEÑE

Bienvenida al renacimiento de la revista SEÑEOngi etorria SEÑE aldizkariaren ernaberritzeari

Gaur egun komunikabide ugari daukagu eskura, batzuk onak eta beste ba-tzuk hain onak ez direnak. Batzutan ez gara gai ondo antolatzeko, informazioaren oihanean murgildu eta iparra galtzen baitugu sarri. “Sarea”, hau da, teknologia berrien mundua, benetako armiarma-sare bilakatu daiteke, benetako tranpa.

Guraso Batzordetik ongi etorria eman nahi diogu SEÑE aldizkaria ernabe-rrituko duen proiektu honi; jakin badakigu ez dela lan arina, baina, maiz elemen-tuen kontra egiteak ere badu bere fruitua.

Betiko formatua, hurbileko informazioa, geurea, geure artekoa; hauxe izan daiteke ikastolako estamentu guztien arteko dinamika biltzeko behar dugun bultzada (ikasle-familia- eta hezitzaile artekoa).

Aldizkariaren xedea komunikazioa erraztea eta giza-kontaktua ahalbidetzea izan beharko litzateke, hain zuzen ere, gure seme-alabon bizitzetan hain garran-tzitsua den une honetan beraien hezkuntzari begira interesgarri suertatu daitekeen edozein gaitaz aritzeko.

Hoy en día tenemos a nuestro alcance muchos medios de comunicación, algunos buenos y otros que no lo son tanto. A menudo somos incapaces de orga-nizarnos y nos perdemos en la selva de la información. Cuando en el mundo de las nuevas tecnologías se habla de “la red”, esta, como la telaraña, puede convertirse en una trampa.

Desde la Junta de Madres/Padres queremos darle la bienvenida al proyecto de reeditar la revista “SEÑE”. Somos conscientes de que no es un trabajo baladí, pero a menudo ir contra corriente tiene su recompensa.

En formato clásico, información cercana, nuestra, entre nosotros; este pro-yecto puede ser el revulsivo que necesitamos en la Ikastola para unir las dinámicas de los diferentes estamentos (familias, alumnado y educadores).

El leitmotiv de la revista debería ser el facilitar la comunicación y la cercanía de la información. Abrir un canal donde se pueda poner en común cualquier tema que pueda afectar e interesar a la educación de nuestr@s hijos en esta etapa tan importante.

Mila esker, Guraso batzordea

Leire Sarasola eta June Santos ikastolako ikasle oihek, ikastolan izandako bizipenak kontatuko dizkigute, bide batez, oraingo ikasleei zenbait aholku emanez. Eurak izan ziren, aurreko selektibitate frogan Bizkaian emaitzarik hobeenetariokoak lortu zuten ikasleak.

Jakinmina ?1. Zelan bizi izan zenuten zuek batxilergoa?

LEIRE SARASOLA: Egia esan, batxiler-goari buruz pentsatzen jartzen banaiz, oroi-tzapen onak, eta baita nostalgia etortzen zaizkit burura nagusiki. Gutxi dira urte bi horietan bizitako une txarrak. Oso gustura ibili naiz kla-sekoekin, lagunak gehienak, eta azterketa asteak nekagarriak ziren arren, ondo igarotako denbora gisa gogoratzen dut batxilergoa.

JUNE SANTOS: Egia esan nahiko oroitza-pen onak gordetzen ditut batxilergoan egondako urteez. Ilun irudikatzen ziguten 4.DBH-tik lehengo mailarako saltoa, eta ohikoa den legez, urduritasuna eta beldurra lagun izan nituen le-hengo asteetan. Baina ez zen hainbesterako izan.

Aldaketa, batik bat, lagun taldean nabaritu nuen. Izan ere, 5.mailatik batxilergora igaro arte talde bakarra izan ginen eta pertsona berak izan ditut beti alboan. Urte horretan, ordea, 20 bat ikasle berri etorri ziren San Nikolas eta Betiko ikastoletatik nagusiki, eta bi gelatan banandu gintuzten. Hasieran taldeak antzekoak ziren eta bakoitza bere kideekin erlazionatzen zen, baina ikasturtea aurrera zihoala eta bereziki ikas-bidaiaren ostean, harremanak nabarmen estutu ziren guztion artean.

Horretaz gain, eta ikasketei dagokienez, saiakera handiagoa egin behar dela garbi dago, baina ez larritzeko esango nieke ondoren dato-zenei, ez da esaten duten bezain latza. Gogoan dut, lehengo mailan “gazte” izan zela, behar-bada, ikasgairik astunena, nahiko ikasi behar baikenuen, baina bigarren mailan gustua har-tu nion. Batzuetan halakoak geratzen dira, eta orotara, uste dut, etekina atera niola ikastolan ikasitakoari.

Zenbaitetan eta bereziki batxilergo amaie-ran askotan mintzo ginen ikastola utzi ondoren gure bizitzek eta ezagutzen genuen munduak ja-sango zuten aldaketen inguruan. Ikastolan hezi izan gara eta ikastolak ez beste inork ikusi gaitu nola gutxika haziz joan garen. Lotura horiekin apurtzea ez da batere erraza izan. Gure lagun taldea ikastolan jaio zen eta egun, lagun asko

kanpora joan dira ikastera. Oroitzapenak, ordea, hor daude, eta haiei esker hurbil senti ditzakegu aldamenean ez ditugun horiek ere.

2. Horren espektatiba onak zenituzten emaitzen inguruan?

LS: Egia esan, ez. Nahiko nota onak izan ni-tuen DBHn, baina ez nuen espero media horrek jarraituko zuenik. Batxilergoa hasi baino lehen gehien beldurtzen ninduten ikasgaiak, filosofia, adibidez, azkenean gustatu egin zitzaizkidan eta uste dut gainerakoetara, baita irakasle berrietara ere, ondo moldatu nintzela.

JS: Ez zait gustatzen helburuak edo itxaro-penak oso urrun dagoen etorkizun bati begira zehaztea, normalean ez dizkiot halako helburuak markatzen neure buruari. Alegia, emaitzei dago-kienez ez nuen “espektatibarik” zentzu hertsian. Uste dut hobe dela astiro joatea, pausozpauso, hel-mugak ahal diren neurrian lortzen. Harri-koskor batetatik gaztelu bat eraikitzeko asmoa baduzu, etxearekin hastea hobe. Hori esaten omen dute. Nik ez dut gaztelua eraiki, ezta gutxiago ere, ez doa hortik ideia; esan nahi dudana da, batxiler-goa hastean nire eta edonoren kezkak ez direla soilik noten ingurukoak, eta bizitzako beste edo-zein alorretan bezala, noski ezartzen diogula he-lbururen bat geure buruari, baina aparteko ezer. Horrez gain, “espektatiba onei” dagokienez, ni behintzat nahiko ezkorra naiz eta ilun ikusten ditut gauzak sarri askotan.

3. Zer ikasketa burutzen ari zarete?LS: Orain ADE ikasten nago Deustun. Na-

hiko pozik nago bai ikasgaiekin, baita klaseki-deekin ere; dena den, irakasle batzuen inguruan ezin dut gauza bera… Argi dago irakasle-ikasle harremanak ez duela batere antzik ikastolan da-goenarekin, baina honetara ere moldatu beharra dago.

JS: Zuzenbideko gradua egiten ari naiz eko-nomia espezialitatearekin, Deustuko Unibertsi-tatean. Oraingoz gustura, uste baino gusturago, egia esan.

4. Aldaketa handia nabaritu duzue ikas-tola utzi eta unibertsitaterako saltoan?

LS: Hasiera batean bai; eta, egia esan, oraindik ez nago guztiz ohituta. 16 urtez egon naiz Ikastolan, irakasle guztiak ezagutzen nituen eta “etxean bezala” sentitzen nintzen. Bat-batean inor ezagutzen ez duzun leku batera salto egiteak zirrara sortzen dizu, normal. Dena den, klaseak berez ez dira hain ezberdinak; gehien bat eus-karaz ematen ditugunak. Batxilergoan materia guztiz ezberdinak ematen ditugu etengabe, ba-tzuek besteekin zerikusirik ez dutenak. Uniber-tsitatean, berriz, ikasgai gehienek antzeko bidea jarraitzen dute, eta horrek batzuetan nekatu egi-ten zaitzake.

JS: Aldaketa nabarmena izan da, bai harre-manei dagokienez eta baita ikasketei dagokie-nez ere. Lehen aipatu bezala, gure lagun-taldea ikastolan jaio zen eta egunero ikusten genuen

elkar, ordu piloa igarotzen genituen batera. Orain ordea, asteburuetan soilik dut aukera haiekin elkartzeko.

Klaseko giroa, dena den, nire kasuan oso atsegina da, eta irakasleak ere nahiko hurbilak dira talde txikia garelako: 40 bat ikasle. Beraz, ikastolako giro bera arnastu ezin dudan arren eta tratua “hotzagoa” den arren, pozik nago. Dena den, aitortu behar dut hasieran arraroa egiten zitzaidala asteak igaro eta irakasleek ikasleon ize-nak ez jakitea.

Ikasgaiei dagokienez, salto handia nabaritu dut, lan asko bidaltzen digute, bai bakarka zein taldean egiteko eta nahikoa azterketa partzial izan ditugu. “Pirei” dagokienez, batxilergoan ez zen ohiko gauza, azterketa-astea hurbil ze-goenean soilik gertatzen zen. Hemen, uniber-tsitatean ordea, fenomeno hori orokorragoa da.

5. Bizi zenuten presioa ikusita, zein go-mendio emango zenieke oraingo batxiler-goko ikasleei selektibitateari begira?

LS: Hasteko, eta nota oso altua eskatzen duen graduren bat ikasi ezean, ez dago zertan larritu. Ikastolak ondo prestatzen gaitu selekti-bitaterako, eta ikasturtean zehar nahiko ondo joan bazara, selektibitatea ere ondo joango dela ziurra da. Selektibitaterako ordu pila sartu ordez, garrantzitsuena ikasturtean emandakoa ondo ulertzea da (zientzietan bereziki). Dena den, norberak ezagutu behar ditu bere lehentasunak, “palo” handia baita benetan egin nahi dituzun ikasketak ezin egin izatea.

JS: Batxilergoa lasai hartzea da. Ez larritu. Izan ere, ikasturtean zehar ondo joan denak sele-ktibitatean ere nota onak aterako ditu. Ikasturtea bera zailagoa da selektibitatea baino. Maiatzaren amaieran nerbioak eta beldurrak airean egongo dira asko, eta egia da ikasle batzuek ikasketa ja-kin batzuk burutzeko nota konkretu bat behar izateak presio izugarria sortzen duela. Baina horretarako prestatzen dituzte ikasleak batxi-lergoan, ikasturte osoan zehar, lehen egunetik azkenera arte.

Bestalde, ez nioke inori gomendatuko “ikas-ketak egunean eramatea”; batetik badakigulako inork ez dituela gauza guztiak zehatz-mehatz egunean eramaten. Eta bestetik ezinezkoa de-lako. Badaude ikasketez gain beste hainbat gauza. Hala ere, honekin ez dut esan nahi dena azken unerako utzi behar denik. Horrexegatik uste dut oreka aurkitzean dagoela koxka, eta ho-rretarako bakoitzak hobeen datorkion ikasteko metodoa aurkitu behar du.

Oroitzapenik kuttunenaLS: Agian ikastolatik, eta bereziki batxiler-

gotik daramadan oroitzapenik kuttunena ikas-bidaia da. Benetan, beste ezerekin konpara ezin daitekeen astea izan zen guretzat, eta behin eta berriro bizi ahalko banu… jajaja. Dena den, mi-laka oroitzapen on ditut ikastolarekin loturik, eta ez nituzke ezerengatik aldatuko.

Gurasoei euskaraz egitera behartzea eta erdaraz egi-ten badute, ez erantzutea. Klaseak amaitzean hasten gara erdaraz egiten, eta hori gelditzeko, isilik geratzea, euskaraz galdetu arte.

Lehenik eta behin, na-gusiek, hau da, batxiler-gokoek eta DBHkoek, jolas-orduetan euskaraz egin beharko lukete; eta bultzatzeko, ba inor er-daraz entzutean, euskaraz mintzatzera bultzatzea.

Kirolean, jolasean eta zuen arteko harremanetan eus-karaz hitz egitea.

BAGOAZ...

Gatzarriñe, 47 | 48600 SOPELA (Bizkaia)T 94 676 02 66 | Faxa 94 676 41 87@mail: [email protected]

...BAGATOZ