sukarrietako egoitza

6
1 Sukarrietako Egoitza Sentsibilizazioa Nahiz eta berton, Urdaibaiko bihotzean, kokaturik dagoen gutxi dira Urdaibaiko biztanleen artean egoitza honetan benetan zer egiten den dakitenak. Egia da nolabaiteko ideiaren bat badagoela eta galdeketa bat egingo bagenu “kolonia” hitza adieraziko luketela gehienek bertan eskaintzen diren udako jarduerak burura ekarriz. Baina oso pertsona gutxik dakite ze nolako beste ekintza batzuk jorratzen diren edo zein den egoitza horren erabilera edota zenbat eta zenbat langile, enpresa eta instituzio dauden inplikaturik Sukarrietako Kolonietan. Hau da, orokorrean, Sukarrietako egoitza horrekiko dugun ezagutza maila usteetan oinarritutakoa da eta ez gara ohartzen duen benetako dimentsioaz; hezkuntza eremuan, kultural, sozial eta laboral mailan. Egoera paradoxikoa benetan. Nola da posible 85 urteetan zehar gure paisaiaren irudietariko bat izatera heldu den egoitza horren baitan zer egiten den eta honen dimentsioaren inguruan hain gutxi jakitea eta dakigun hori hain kalitate gutxikoa izatea? Nola da posible guztion eta guztiontzat den ondare honetaz dugun ezagutza usteetara mugatzea? Sarritan zoritxarrerako den ustezko komunikazio eta informazio garai honetan bizi izanda nola da posible Sukarrietako Egoitzaren dinamikak herrialde osoan duen eraginari dagokion hedapena ez eskaintzea? Erantzukizuna beharbada neurri batean denona izango da baina gehiena zalantzarik gabe ondare publikoa erabat pribatua balitz kudeatzeko hautua aspaldi egin zutenena da.

Upload: zain-dezagun-urdaibai

Post on 18-Nov-2014

118 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

TRABAJO SOBRE LAS LABORES DE ENSEÑANZA QUE SE PRESTAN EN LA COLONIA DE LA BBK DE PEDERNALES.

TRANSCRIPT

Page 1: SUKARRIETAKO EGOITZA

1

Sukarrietako Egoitza

Sentsibilizazioa

Nahiz eta berton, Urdaibaiko bihotzean, kokaturik dagoen gutxi dira Urdaibaiko

biztanleen artean egoitza honetan benetan zer egiten den dakitenak. Egia da nolabaiteko

ideiaren bat badagoela eta galdeketa bat egingo bagenu “kolonia” hitza adieraziko

luketela gehienek bertan eskaintzen diren udako jarduerak burura ekarriz.

Baina oso pertsona gutxik dakite ze nolako beste ekintza batzuk jorratzen diren edo zein

den egoitza horren erabilera edota zenbat eta zenbat langile, enpresa eta instituzio

dauden inplikaturik Sukarrietako Kolonietan.

Hau da, orokorrean, Sukarrietako egoitza horrekiko dugun ezagutza maila usteetan

oinarritutakoa da eta ez gara ohartzen duen benetako dimentsioaz; hezkuntza eremuan,

kultural, sozial eta laboral mailan.

Egoera paradoxikoa benetan. Nola da posible 85 urteetan zehar gure paisaiaren

irudietariko bat izatera heldu den egoitza horren baitan zer egiten den eta honen

dimentsioaren inguruan hain gutxi jakitea eta dakigun hori hain kalitate gutxikoa izatea?

Nola da posible guztion eta guztiontzat den ondare honetaz dugun ezagutza usteetara

mugatzea?

Sarritan zoritxarrerako den ustezko komunikazio eta informazio garai honetan bizi

izanda nola da posible Sukarrietako Egoitzaren dinamikak herrialde osoan duen

eraginari dagokion hedapena ez eskaintzea?

Erantzukizuna beharbada neurri batean denona izango da baina gehiena zalantzarik gabe

ondare publikoa erabat pribatua balitz kudeatzeko hautua aspaldi egin zutenena da.

Page 2: SUKARRIETAKO EGOITZA

2

Ezagutza

Deskripzioa=Descripción

� Busturialdeko itxasadarrean kokatua

Biosferako Urdaibai Erreserban

� 78.000m2 lur dauka

� 200 bat umerentzat lekua

� Kirol instalazioak eta igerilekuak

� Nekazaritzako eremua, korta, ortua, negutegiak

Sukarrietako egoitza bizitzaz beteriko lekua da. Beharbada, herrialde mailan ekintza eta

jarduera gehien batzen duen egitura izango da. Urtean zehar oso gutxi dira zenbait

ekintza edo jardueretarako erabiltzen ez diren egunak. Gabonetako eta Aste Santuko

egunak izango dira ziur aski Egoitzako ateak itxita dauden bakarrak.

Izan ere, ugariak eta erabat ezberdinak dira bertan garatzen diren hezkuntza proiektuak.

Ezberdinak hezkuntza xedeetan, helburuetan, asmoetan, konpromisoetan,

dimentsioetan, arduretan, egituran...

Baina, ezberdinak izan arren denek dute eginkizun eta funtzio bat. Bizkaiko herrialdeko

biztanle orori zerbitzu bat eskaintzea bertako kudeatzaileak, BBK, herriarekiko duen

giza konpromiso dela eta. Konpromiso honen nondik norakoak BBK eta instituzioen

artean eratutako akta fundazionalean batzen dira. Konpromiso honen jarraipena,

errebisioa, ebaluazioa...eta ondorioztatutako erabaki hartzea langai interesantea bezain

korapilatsua izan daiteke.

Gaur egun, lau proiektu dira, denek era batera edo bestera hezkuntzarekin lotuak baina

era berean denak ezberdinak eta euren artean zer ikusirik ez dutenak, Sukarrietako

Egoitzaren egunerokotasuna betetzen dutenak:

HEZKUNTZA JARDUERAK

SESZ-CEEP. SUKARRIETAKO ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA-

CENTRO DE EXPERIMENTACION ESCOLAR DE PEDERNALES.

BBKko Gizarte Ekintza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuarekin orain

dela 27 urte egindako hitzarmenaren ondorioz eratutako Ingurumen Hezkuntzako

hezkuntza proiektua. Gaur egun Bizkaiko herrialdean ez ezik Estatu eta Europa mailan

bere eremuan- Ingurumen Hezkuntza- erreferentzia den hezkuntza proiektu erabat

konsolidatua.

Izan ere, hamaikatxo dira SESZk bere historian zehar Ingurumen Hezkuntza arloan

egindako publikazioak, kongresuetan aurkeztutako ponentziak, formatutako irakasleak,

emandako hitzaldiak eta proposatutako hezkuntza esku-hartze ereduak

Page 3: SUKARRIETAKO EGOITZA

3

Bere jarduera irailetik ekainera, biak barne, garatzen da eta Bizkaiko hezkuntza

komunitate osoari Ingurumen Hezkuntzako lan proiektuak garatzeko eskainitako bost

egunetako egonaldian zehar bataz beste 110 ikasle eta 6 irakasle hartzen ditu astero-

astero ikasturteko 30 asteetan zehar.

Honela bada, Bizkaiko hezkuntza errealitatean duen dimentsioa eta presentzia

erabatekoa dela bistako gauza da.

UDALEKUAK

Aisiarekin lotutako ekintza hauek Bizkaiko (BBKko aurrezki kontua) duten umeei

eskaintzen zaie eta uztaila eta abuztuan zehar garatutako programa da.

Bataz beste, 160 ume izaten dira astero eta beraiekin batera 20 bat monitore izaten dira.

Bizkaian eskaintzen den aisialdi proiektu sendoena, ezagutuena eta eskaera gehien

jasotzen duena da. Klasiko bat.

Erantzukizun osoa BBKrena da

ASTEBURUAK

Asteburuetan ere hezkuntza proiektuak garatzen dira Sukarrietako Egoitzan. Hezkuntza

proiektu hau hain zuzen ere, Guraso Elkarteen bitartez kudeatzen da eta bataz beste 50

ume izaten dira astebururo egoitzan. Urdaibaiko ekosistema, nekazaritza eta arrantza

izaten dute hezkuntza jardunen ardatz eta beste monitore talde ezberdin batekin

garatutako programa berezitua da.

TRATU ONA BERRI ONA

Ikasturtean zehar eta astelehenetik ostegunera bitartean genero trataeraren inguruan

garatutako hezkuntza programa. DBHko ikasleentzat zuzendua eta enpresa pribatu

batekin batera kudeatutako programa. Bataz beste, Bizkaiko ikastetxeetako 45 ikasle

hartzen ditu astero eta iaz martxan jarritakoa da.

DIMENTSIOA LAN EREMUAN

Jakina hau guztia garatu eta posible egiteko zuzenean proiektuen atzean dauden

profesionalez gain beste asko eta asko dira lanean jo eta ke dabiltzanak. Hala nola,

idazkaria, zerbitzuko arduraduna, mantenuko arduraduna, garbitzaileak, jantokiko

arduradunak, nekazaritza eremuko langileak...

ERAKUNDEA GIZA

BALIABIDEAK

FUNTZIOAK

HEZKUNTZA

DEPARTAMENTUA

Zuzendari

Pedagogiko bat

11 Irakasle

Hezkuntza proiektuaren diseinua eta lidergoa

Gobernu Batzordean onartutako lan ildoak

garatzea

BBKko GIZARTE

EKINTZA

6 monitore Irakasleriarekin kolaboratu hezkuntza

proiektuan

Page 4: SUKARRIETAKO EGOITZA

4

Nahiz eta enpresa errealitate ezberdinetakoak izan Sukarrietako Egoitzak lan eremuan

duen dimentsioa azalarazteko hone hemen hurrengo datu hauek:

Urtean zehar Sukarrietako egoitzan ari dira lanean BBKko 16 pertsona, Hezkuntza

Departamentuko 12, EUREST enpresako 8 pertsona, Lantegi Batuak enpresako 3,

“Tratu ona berri ona” proiektuko 4 pertsona eta asteburuetako 4.

Guztira: 47 langile (udalekukoak zenbatu gabe)

*DIMENTSIOA ERABILERAN

* Ez daude zenbaturik “Tratu ona berri ona” genero trataera proiektukoak. 1.200 ikasle eta 60 irakasle

gehiago.

10.485Erabiltzaileak=Usuarios/as

4545Ikastetxeak= Centros

904Neskak=Niñas2.050

1146Mutilak=Niños

58Irakasleak=Profesorado

ASTEBURUAK

FINES DE

SEMANA

35003.500Familiakoak=Familiares

794Mutilak=Niños1597

803Neskak=NiñasUDALEKUAK

COLONIAS

1497Mutilak=Niños3.100

1603Neskak=Niñas

180180Irakasleak=Profesorado

105105Ikastexeak=Centros

SESZ

CEEP

GUZTIRA

TOTAL

ARLOA

SECTOR

EKINTZA

ACTIVIDAD

Bistan da Bizkaiko herrialdeari dagokionik behintzat Sukarrietako Egoitza errealitate

sendoa eta etorkizunez betea dela gizarte ekintza esparruan. Erreparatzerik baino ez

dago Sukarrietako Egoitzak zenbait eremutan duen dimentsioa, eskaintzen duen

zerbitzua, gauzatzen duen hezkuntza ehuna, sortu eta mantentzen dituen lanpostuak,

ahalbidetzen duen erabiltzaileen kopurua...

Nola ulertu orduan dimentsio hauetako errealitatea desagerrarazteko hautua? Nola

ulertu orduan gure historia eta ibilbidearen parte den proiektu integral honen suntsitzea?

Egia da badaudela tartean Bizkaiko Aldundia eta BBKren arteko negoziazio batzuk

Eako etxe eta lur batzuen inguruan.

Baina egia da era berean, dimentsioa, proiekzioa eta tangibleak ez diren arren,

Urdaibaiko giza dimentsioan Egoitza honekiko loturik dauden pisu handikoak diren

beste aspektu eta baloreak ordezkaezinak direla.

Zergatik orduan Guggenheim-a Sukarrietako Egoitzan? Edo hobeto esanda, zergatik

Sukarrietako Egoitza okupatzen duten lur sailetan?

Hurrengo datu eta galderekin klabe hipotetiko batean behintzat, beste parametro bat

mahai-gaineratuko dugu gai honekiko hausnarketaren inguruan.

Page 5: SUKARRIETAKO EGOITZA

5

1. Jakina da Sukarrietak Egoitzako lur sailak BBKrenak direla (BBK zer den ere eztabaida genezake!!)

2. BBKko egiturak bi atal ditu, finantzieroa eta gizarte ekintzakoa. 3. Aspaldiko urteetan gizarte ekintza arloa pairatzen ari den murrizketa maila oso

esanguratsua da.

4. Bi dira murrizketa honen gibelean dauden arrazoiak � Liberalismo ekonomizistaren paradigmatik dariona. BBK gero eta gehiago

ohiko banku baten parametroetan murgildurik dago.

� Gizarte ekintzarekiko konpromisoak “ulertzeko” beste era bat.

5. BBKk gizarte ekintzari eskaintzen dion dirua gero eta murritzagoa da eta gainera paradigma aldaketa bat sumatzen da diru honen kudeaketan.

6. Gizarte Ekintza egituran baitan dagoen pertsonala, egoitzak, ekipamenduak... hau da, “kapital inmobiliarioak” Gizarte Ekintzako diru asko eta asko eramaten

du eta beharbada horren isla ez da gizartean “behar beste” ikusten.

7. Nola islatu ahal da gehiago “gizartearekiko konpromisoa” diru partida berdintsuak edo urriagoak izanik??

8. ..............................(hausnarketarako unea) 9. Zer ikusirik du honek Sukarrieta eta Guggenheim museoaren kokapenarekin? 10. ...........................(hausnarketarako unea)

DATU BATZUK

Las tres cajas vascas destinan a la Obra Social una proporción de los beneficios superior a la media

• El 27% de los resultados de la BBK para fines sociales está por debajo del 37,5% de Kutxa y del 35,2% de Caja Vital

• En números absolutos, los 82 millones de euros destinados a iniciativas sociales de BBK apenas superan a los 81 millones de euros de Kutxa

• El apartado que recibe más fondos de la BBK es el dedicado al ámbito asistencial y sanitario

La normativa, vigente desde 1992, exige a las cajas de ahorro dedicar como mínimo la mitad de sus beneficios para el fondo de reservas que garantice su solvencia y futuro económico. En el caso de la BBK, esa partida supuso el 73% de sus ganancias en 2007. El 27% restante se destinó para financiar la Obra Social de la entidad vizcaína durante 2008. Así, de los 307 millones de euros de beneficios, 82 millones se dedicaron íntegramente a sufragar las actividades que se realizaron como parte de su Obra Social durante el año

Page 6: SUKARRIETAKO EGOITZA

6

2008. Si se comparan estas cifras con las obtenidas en el anterior informe realizado por CONSUMER EROSKI en 2004, la BBK invirtió entonces menos dinero (algo más de 57 millones de euros). Sin embargo, la proporción de ese presupuesto en comparación con sus beneficios era de un 30%, tres puntos por encima.

Aunque la proporción de beneficios que fueron a parar a la Obra Social de la BBK se ubica en la media del resto de cajas de ahorro analizadas (un 26%), se halla, sin embargo, por debajo del dedicado al mismo fin por las otras dos cajas vascas, Kutxa y Caja Vital. Ésta última destinó el año pasado el 35,2% de sus resultados (25 millones de euros de los 71 millones que ganó) a Obra Social, mientras que el porcentaje de Kutxa ascendió al 37,5%. En el caso de la entidad donostiarra, pese a la diferencia de tamaño y de beneficios respecto a la BBK (307 millones euros de la entidad vizcaína frente a 216 de la guipuzcoana), las cantidades para fines sociales apenas se diferenciaron con la caja vizcaína (82 millones de euros la BBK y 81 millones de euros la Kutxa).

Pese a todo, en el estudio se ha constatado que el compromiso de BBK con las acciones no lucrativas es mayor si se compara con el de cajas de ahorros con ganancias similares, como Unicaja (327 millones de euros en ganancias y un 20,8% para Obra Social); Bancaja (369 millones de euros de beneficios y un 22,8% para acciones no lucrativas) o la Caja de Ahorros del Mediterráneo (CAM), con 386 millones de euros de ingresos, de los que destina la mitad del porcentaje de la BBK a iniciativas de índole social. BBK también sale bien parada si la comparación se establece con las dos principales cajas del país, La Caixa (18,7% de sus 2.488 millones de euros de beneficios para obra social) y Caja Madrid (8,7% de sus 2.861 millones de euros de resultados positivos).