surfa pasio - · pdf filenez hasi nahi dut gaur, nora, izan ere, ... dago mundu honetan...

24
ELGOIBAR - 1032. zenb. XXIV urtea - 2017-04-28 Surfa pasio Nora Pedrosa

Upload: lykhuong

Post on 05-Feb-2018

236 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

ELGOIBAR- 1032. zenb. XXIV urtea - 2017-04-28

Surfa pasioNora Pedrosa

1032 azala:Maquetación 1 27/04/17 11:33 Página 1

Page 2: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

1032 azala:Maquetación 1 27/04/17 11:33 Página 2

Page 3: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

3ZOZOAK BELEARI

Kaixo, Nora! Zer moduz Aste Santuan? Grezian egonomen zara; a zer zortea zurea! Niri herrian gelditzea to-katu zait, herria zaintzen! Eta zaintzaren inguruan hitz egi-nez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, batez ere

emakumeoi loturiko jarduera izan da beti zaintza. Ingurukoen ar-dura izaten ikasi dugu, eta horren eredu izan dira guretzat, eza-gutzeko zortea izan dugunontzat behintzat, gure amamak. Zenbatjakinduria transmititu duten, belaunaldiz belaunaldi, eta zer gutxiaitortzen eta eskertzen zaien lan hori! Askotan adinekoak umeakbalira bezala tratatzen ditugu, goi-mailako ikasketak ez edukitze-agatik gutxietsi, eta oso jarrera pobrea iruditzen zait, jakinduriahandia transmititzen diguten pertsonei buruz ari garelako. MirenAmurizak idatzi zuen behin gai honen inguruan, eta askotan per-tsona nagusiak kolektibo “dependiente eta inutil” gisa tratatzen di-rela aipatu zuen, ez zaiela iritzia eskatzen, eta iraganari buruzgaldetzeko bakarrik jotzen dela eurengana. Izan ere, gizarte “hel-duzentrista” batean bizi garenez, helduen iritzia da kontuan har-

tzen dena, adinekoen eta umeen iritziaren gainetik. Amamei, ge-neroaren karga gaineratzen zaie, emakume izaterakoan beti bi-garren planoan egon direlako, zaintzaren ardura ia guztiabereganatuz, kexatzeko ere denborarik eta eskubiderik ez balutebezala. Horregatik aipatzen ditut gaur, horietako bakoitzak emandigun jakinduria eta maitasuna eskertzeko. Gogoan ditut amama-ren kontakizunak, txisteak, anekdotak, kantuak, ipuinak, gomen-dioak, irakaspenak… Gustuko dut egunkaria goitik beherairakurtzen duen bitartean parean aldizkari batekin eseritzea, biokirakurtzen, isilik, baina elkarri konpainia eginez. Heldu zaio hain-beste urte lanean eman ondoren lasai bizitzeko ordua, eta tekno-logiaz eta presaz beteriko mundu honetatik ihes egiteko oasi batiruditzen zait momentu hori niri. Noizbehinka egunkari zatiak gor-detzen dizkigu: “Hau Nereak irakur dezala! Interesatuko zaioeta!” Ez dakit zure esperientzia nolakoa den, Nora, baina segurunago baduzula zer esana gai honen inguruan, izan ere, ba aldago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik?

NEREA GURRUTXAGA

NORA KORTABERRRIA

“Horregatik aipatzen ditut gaur amamak, eman diguten jakinduria eta maitasuna eskertzeko”

Kaixo, Nerea! Aste Santuan Mediterraneoko olatu ar-tean ibili naiz bai, alde batetik bestera leku berriakbisitatzen oporretako egun bakoitza aprobetxatunahian. Bueltan etorri eta lehenengo besarkadak ai-

txitxa eta amamei eman dizkiet gainera. Historial handiaduten pertsonak dira, eta etxeko gazteenok ikustean beti irri-barre alai eta begirada magiko bat pizten zaie.

Burura etorri zait behin baino gehiagotan egin didatengaldera: Zer aukeratuko zenuke irla bakarti batera gauza ba-karra eraman ahalko bazenu? Orain arte objekturen bat au-keratu izan dut, baina pentsatzen hasita, imajinatu aitxitxaeta amama eraman ahalko bagenitu. Horiek bai izango zi-rela laban multiuso-ak baino hobeak! Irla bakartiari bizitasunaemango liokete, beraien magalean pasatzen dugun denbora,eguneroko presaz beteriko mundu honetatik ihes egitekobidea bihurtzen duten bezala.

Zuk esan duzun bezala, eurengana iraganari buruz gal-

detzeko bakarrik jotzen dugula dirudi, bizitzak erakutsi dienguztiarekin denontzako aholkuak dituztelako. Baina kontuanhartu behar dugu gizarte honen etorkizuna gu izan arren, be-raiek direla kopuruz nagusi. Gainera, duten historialak era-baki zentzuzkoenak hartzera eramaten dituzte. Orain arteiritzia emateko aukera gutxi izan dute, amamek batez ere,aipatutako zaintzako bigarren plano horretan egon direlako.Beraz, zergatik ez diegu etorkizuneko erabakietan ere partehartzeko aukera ematen?

Adibidez, jakingo duzun bezala, Nerea, elgoibartarrokmaiatzaren 7an erabaki garrantzitsu bat hartzeko aukeradugu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako beste 50 herritan be-zala. Gure Esku Dagok galdeketa egingo du herritarrok eus-kal estatu independentea nahi dugun bai edo ez esandezagun. Hortaz, aprobetxatu ditzagun horrelako aukerakgazte, heldu edo adinekoen indarraren balioaz ohartzeko.Guztiok batera bide berriak zabaltzea lortuko dugu eta!

“Beraz, zergatik ez diegu etorkizuneko erabakietan ere parte hartzeko aukera ematen?”

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 3

Page 4: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Kontatzen denez (bertsio diferenteakbadiren arren) aintzinako Indiakomatematikari batek asmatu ei zuen

xake jokoa, ajedreza. Behin bere asma-kizuna Ekialde Urruneko herrialde batekoerrege bati erakutsi zion. Hainbeste gus-tatu zitzaion joko berria erregeari eze, es-katutako saria emango ziola agindu

baitzion asmatzaileari.Gure gizonak, oso jakintsuabaitzen, zera eskatu zion:xake taulako lehen laukiaga-

tik gari ale bat, bigarren lau-kiagatik bi gari ale,

hirugarrenagatik lau, laugarrenaga-tik zortzi eta horrela lauki bakoitzagatik

aurreko gari ale kantitatearen bikoitza.Erregeak, ez baitzekien aritmetika askorik,barrezka, handikeriaz hartu zuen erantzunxelebrea, eta agindu zion bere altxorzai-nari kalkuluak egin eta eskatutakoa lehen-bailehen emateko gizon hari: hainasmakizun bikaina, halako huskeriarentruke eskaintzen zion dohakabe hari.

Erregearen harridurarako astebeteluzea behar izan zuen altxorzainak

gizon hari zor zitzaion gari ale kantita-tea kalkulatzeko, xake taulak ez baititualferrik 64 lauki. Erregeak itxaronaldia-ren luzearen arrazoiagatik galdetuta, al-txorzainak kalkulatutako kantitatea emanzion: 18.446.744.073.709.551.615(18 triloi t’erdi) gari ale, zehazki. Bertsiobatzuen arabera, erregeak, zorra or-daindu ezinda, erregetza eman zion as-matzaileari. Bada zigortu egin zuteladioen bertsio errealistagorik, dena den.Gaur egungo munduko gari ekoizpenaoinarri hartuta 20.000 urtetik gora be-harko lirateke gari ale kantitate horretarairisteko.

Kontuz, bada, hazkunde esponen-tziala deitzen duten horrekin: inoiz ez daematen duena.

Askotxo aukeran

ENETZ EZENARRO

“Kontuz, bada, hazkunde esponentziala deitzen duten horrekin:inoiz ez da ematen duena”

Matematika irakaslea EHUn

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 4

Page 5: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

GUTUNAK 5

u BATZUK BAINO GEHIAGO20. Korrika bukatu zenetik egunak pa-

satu badira ere, oraindik ez zaizkiguahaztu apirilaren 5ean, astegun buruzu-rian, goizeko 6:30ean bizi izan genituenemozioak, euria izan arren, hura giroaTxarriduna aurrean, Mauxitxa txarangaklagunduta! Ordurako beste asko Azkarategainean ziren, azkoitiarrek zekarten leku-koaren zain, logurerik gabe, Sarrionain-diak idatzitako mezuan zioen bezala, eztitanta ezpainetan zutela. Herriari bueltaeman eta mendaroarrak zain ziren leku-raino eraman zuten lekukoa hainbat era-kunde, lantegi, eskola..... ren ordezkariekBATZUK euren eginda. Mendarokoek erebeste horrenbeste egin zuten, Sasiolan De-bakoei lekukoa eman arte, eurak ere BA-TZUK direla ederki asko adierazita.

Hau guztia “karrerari “ berari dagokio-nez, baina ezin dugu ahaztu, honek guz-tiak aurretiko isileko lan eta parte hartzehandia duela. Hori dela-eta, era bateanedo bestean, lagun izan zaituztegundenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:AEK euskaltegiko ikasleei; Udal Euskarasailari; diru ekarpena egin duzuen guztioi;Elgoibarko Izarrari; Mauxitxa txarangari;

Azkue argazki dendari;... eta, bereziki,Mendaroko Irene, Lurdes eta Borja lagu-nei, euren gain hartzeagatik Mendarokoantolaketa.

Aurtengo edizioan, baina, bi hutsunenabaritu genituen, batetik Jose Gurrutxa-garena, eta bestetik Hasier Etxeberria-rena, jakin badakigulako, bi izan arren,BATZUK zirela.

20. Korrikak bereak eman baditu ere,BATZUK izatea eguneroko kontua da, etaSarrik mezuan zioen bezala, erabiliz geroez da agortzen eta dohainik erabil deza-kegu. AEK euskaltegikook gure lana egi-ten jarraituko dugu herritarrei erabiltzekotresnak ematen, behar guztietarako esko-lak ematen ditugu-eta.

Elgoibarko AEK euskaltegia

u PRESO GAIXOAKFrantziako epaitegiak onartu eta pu-

bliko egin du Oier Gomez preso gaixoa-ren zigorraren etetea, egun duen osasunegoera larria dela-eta. Horrez gain, Oie-rrek bere gain zituen hiru euroagindu ereeten ditu. Ewin sarkoma du Oierrek, bu-ruan eta pelbisean metastasiarekin.

Azken hilabete eta asteotan larri gai-

xorik dauden presoen egoerak nabarmenegin du okerrera; izan ere, ospitaleratzeeta eraso berriak egon dira... eta ze-rrenda hori handituz doa: 10 preso gaixoegotetik 13 egotera pasatu gara, eta ho-riei publikoki agertu nahi ez duten beste9 presoren kasuak gehitu behar zaizkie.

Apirilaren 8an, Baionan, ETAren de-sarmea gauzatu zen, bakegileen ezinbes-teko laguntzarekin. Euskal gizarte iaosoak begi onez jaso zuen albistea.Baina sentimendu bat orokortu zen: lortudugu galtzaile eta irabazlerik gabeko de-sarme bat; jo dezagun aurrera herri honekdituen arazoei irtenbidea ematen. Presoenegoera, eta preso gaixoena kasu hone-tan, urgenteenetarikoa da. Edo laster askaditzaten lortzen dugu edo espetxetik ia ze-rraldo irteten ikusiko ditugu. Maiatzaren6an, Gasteizen, herriaren borondateaadierazteko aukera izango dugu. Baio-nako izpiritua hedatzen jarraitu behardugu. Animatu eta parte hartu! Elgoibartikautobusa irtengo da 16:00etan, Txanka-kuako autobus geltokitik. Izena ematekolekuak: Jai Alai eta Iturri tabernak.

Elgoibarko Sare

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

I. URTEURRENA

Manuel Rey Quiroga2016ko apirilaren 27an hil zen, 78 urte zituela

Urte bat hegan pasatzen da, baina zu gabe, luze egiten da.

Maite zaitugu.

Zure familia osoak

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 5

Page 6: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

MOTZIAN6

Maiatzaren 7an botoa ema-tera deitu du Gure EskuDago erabakitzeko eskubi-

dearen aldeko mugimenduak Elgoi-barren ere. Erroldatuta dauden 16urtez gorako guztiak deitu dituztebotoa ematera. Maiatzaren 7an,9:00etatik 20:00etara egongo dirahauteslekuak zabalik, Kalegoen pla-zan, Maalan eta Gure Esku Dagorenlokalean, San Frantzisko kaleko 11.zenbakian. Botoa emateko agirihauetakoren bat aurkeztu beharkoda: NAN Nortasun Agiri Nazionala,pasaportea, gidabaimena, EHNAEuskal Herriko Nortasun Agiria eta bi-zileku txartela (agiriak iraungita iza-nez gero, edo helbiderik ezbadakarte, errolda agiria erakutsi be-harko da).

Maiatzaren 7an botoa eman ezindutenenentzat, baina, boto aurrera-tua emateko aukera ere ari da eskain-tzen Gure Esku Dago. Apirilaren23an hasi ziren, Aiastian, eta astehonetan ere izango da botoa ema-

teko aukera, ondorengo leku eta or-duetan. Maiatzaren 1ean, Idotorbeauzoko plazan, 11:00etatik13:00etara, eta Altzolako lokalean,18:30etik eta 20:30era. Maiatzaren2an, Gure Esku Dagoren lokalean,11:30etik 13:30era eta 18:30etik20:30era. Maiatzaren 3an, SanRoke kalean, Meka parean,11:00etatik 13:00etara, eta maia-tzaren 4an, Gure Esku Dagoren loka-lean 11:30etik 13:30era eta18:30etik 20:30era, eta gaur zortzi,maiatzaren 5ean, Gure Esku Dago-ren lokalean, 18:30etik 20:30era.

Maiatzaren 7an botoa ematera joan ezin dutenei boto aurreratuaemateko aukera eskaintzen die Elgoibarko Gure Esku Dagok

‘Baserri ibiltaria’ egingo dute bihar hileko azken zapatuko ferian

Hileko azken zapatuko feria egingo da bihar Elgoibarren.Ohiko legez, 8:00etan zabalduko dute azoka eta Elgoibarko ba-serrietan ekoiztutako produktuak erosteko aukera izango da Kale-barren plazan. Eguerditik aurrera, berriz, gure baserrietakoanimaliekin gozatzeko aukera izango dute neska-mutilek baserriibiltarian. Ardiak, ahuntzak,untxiak, oiloak, txerriak, ahateak, an-tzarak... ekarriko dituzte kalera baserritarrek. Era berean, eguer-ditik aurrera kale kantariak ere irtengo dira, kaleak girotzera, etaAita Agirre plazan ohiko ganadu feria eta tresneria postuak jarrikodituzte. Elgoibarko Udalak jakinarazi du biharko ferian ez delatxosnarik egongo.

Mendaroko udaleku irekietarakoizena emateko epea, zabalik

Udaleku irekietarako izena emateko epea za-baldu du Mendaroko Udalak. Uztailaren 3tik21era egingo dira, 9:30etik 13:00etara, eta bitaldetan banatuko dituzte haurrak: HH4-LH1 etaLH2-LH6. Maiatzaren 5a arteko epea dago izenaemateko. Horretarako fitxa bat bete beharko daeta dagokion diru zenbatekoa sartu ondorengokontu korronte honetan, kontzeptuan izen-abizenakzehaztuta: 2095 5054 011061225891. Haurbakoitzeko 80 euro ordaindu behar dira (familiaugariei %25eko deskontua egingo zaie hirugarrenumeagatik). Mendarokoak ez diren umeak 110euro ordaindu beharko dituzte.

Kartelak, leihoetanGure Esku Dagok kartelak

atera ditu maiatzaren 7ko herrigaldeketaren harira eta herritarreieskatu die etxeko leiho eta bal-koietan esegitzeko. Ahalik etajende gehienak botoa emateanahi dute, eta giroa berotu nahidute horretarako. Era berean,egunean bertan ere festa izangodela aurreratu dute, nahiz orain-dik ez duten egitaraua jakinarazi.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 6

Page 7: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

MOTZIAN 7

Udalak 38.000 euro baino gehiagokolaguntza emango die aurten ikastetxeei

Erorikoak saihesteko tailerra antolatu dute Mendaron adinekoentzat

Maddalen Iriarte Elgoibarren izango da hilaren 5ean

Elgoibarko Udalak 38.237,99 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei2016-2017 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. Aste-artean sinatu zuten hitzarmena ikastetxeetako ordezkariek eta Ane Beitia

alkateak. Diru-laguntza hori Udaleko Gizarte Ongizate, Euskara, Haur, Nera-beek eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, eta hona hemen ikastetxebakoitzak jasoko duena: Ikastolak 9.833,24 euro, Herri Eskolak 6.284,02,Institutuak 10.191,98 eurokoa, Mekak 5.928, 75 eta IMHk 6.000 eurokoa.

Diru-laguntza horiez gain, Gizarte Ongizate Sailak, Udaleko BerdintasunSailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletansail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Osasunaren Hez-kuntza programa gauzatzeko, esaterako, 17.999 euro emango ditu OngizateSailak, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekintza eta egitasmoetarako16.200 euro emango ditu Euskara Sailak, eta gaztematika-Gipuzkoako hau-rrentzako eta gazteeentzako sustapen sistema garatzen laguntzeko 4.038 euroHaur eta Gazteria Sailak.

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak Gipuzkoa, Araba etaBizkaiko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoenarabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako per-tsonen erdiak, eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoak eta so-zioekonomikoak ere izaten dituzte. Horregatik, erorikoaksaihesteko tailerra antolatu dute Mendaroko Udaleko Gizarte Zer-bitzuek, osasun zentrokoekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sai-larekin lankidetzan. Lagun Betikoak jubilatuen elkartean egingoda tailerra, maiatzaren 8an, 16:00etatik 18:00etara. Tailerragaztelaniaz izango da, eta doakoa izango da. Hori bai, izenaeman beharko da aurrez ondorengo lekuetako batean: Osasunzentroan (943 756 143), Jubilatuen elkartean edo udaletxean(943 033 282).

Maddalen Iriarte EHBildurenlegebiltzarkidea Elgoibarrenizango da hilaren 5ean. Alder-diaren bersortze prozesuaz, Eus-kal Herrian hasi den aro berriazeta etorkizuneko erronkez aritukoda, Kultur Etxean, 19:00etatikaurrera. Ondoren, talde argaz-kia aterako dute. Horrez gain,maiatzaren 7an Gure EskuDagok antolatuta egingo denherri galdeketa babestera ereazalduko da Iriarte Elgoibarrera.

‘Nerabezaroan laguntzen’ formazio saioa gurasoentzat

Nerabezaroan laguntzen izenburupean gu-rasoentzako formazio saioak antolatu dituzteKalamua Guraso Elkarteak, Elgoibar IkastolakoGuraso Kontseiluak, Arreiturre Institutuko GurasoBatzordeak eta Ongizate Sailak (gaztelerazizango dira). Teresa Alonso psikologoak eskai-niko du formazio saioa, bi egunetan: maiatza-ren 4an eta maiatzaren 11n. Kultur Etxekohitzaldi gelan izango dira, 18:00etatik aurrera.Hitzaldietan parte hartu nahi duten gurasoekmaiatzaren 3a baino lehen eman behar duteizena ikastetxeko idazkaritzara joanda edo/[email protected] helbi-dera idatzita.

Udaberriko belarrak ezagutzeko irteera

Udaberriko belarrak ezagutzeko irteera an-tolatu dute maiatzaren 6rako. King Kongen el-kartuko dira 10:00etan eta oinez egingo duteibilaldia Aiastia aldera. Bidean, landareak ba-tuko dituzte eta praktikak egingo dituzte haiekin.Irteera doan izango da, baina izena emanbehar da aurrez Surya belar dendan edo 943742 534 / 630 878 054 telefonoetara.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 7

Page 8: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

ELKARRIZKETA8

w Nola hasi zinen surfean?Nire Debako lagun batek, Bitorrek,

surfa egiten du eta behin bera ikusterajoan nintzen. Pila bat gustatu zitzaidanikusi nuena. Olatu gainean zutik ibiltzeaizugarria iruditu zitzaidan, eta surfarenbueltan ikusi nuen giroa ere asko gustatuzitzaidan. Argi neukan surfa probatu eginbehar nuela. Zarauzko Pukas surf eskolaneman nuen izena, eta han egin nuen nirelehenengo surf ikastaroa orain dela hiruurte. 12 urterekin hasi nintzen, eta ordutikez naiz geratu.w Surfa probatzen duten askok bere-hala lagatzen dute, tabla gainean zutikjartzea oso zaila delako eta horrek frus-tazioa sortzen dielako. Ez al zenuen ho-rrelakorik sentitu?

Ez. Esan zidaten hasieran hori gerta-tuko zitzaidala, baina guztiz kontrakoagertatu zitzaidan. Pila bat gustatu zitzai-dan! Egoten dira egun txarrak, hala ere.Askotan orduak eta orduak pasatzen di-tugu uretan eta ez dugu olatu bakar bat

ere hartzen, eta egun horietan triste itzul-tzen naiz etxera. Baina badakit hurrengobatean egun hobea izango dudala. w Gogoan al daukazu zure lehenengoolatua hartu zenuen eguna?

Bai! Zarautzen egin nuen lehenengoikastaroko lehenengo egunean izan zen.Monitoreak bultza egin zidan olatu bate-

tan eta zutik jarri nintzen. Bitsa zeukan ola-tua zen, ez pentsa sekulako olatua zenik,baina zutik jarri eta olatu batek eramatenzaituela sentitzea izugarria da. w Asko entrenatzen zara?

Bai, asko. Dirudiena baino askoz go-gorragoa da surfa, eta konstantzia handiaeskatzen du. Berehala konturatu nintzen

u NORA PEDROSASURFLARIA

“Zaletasuna baino gehiagoda niretzako surfa: bizitzeko modua”

Debako lagun baten bitartez deskubrituzuen Nora Pedrosak surfa orain dela hiruurte. 12 urte zituen orduan. Etxekoek ha-siera-hasieratik eskaini zioten babesa etalaguntza, eta horri esker, eskubaloia, dan-tza eta ordura arte zeuzkan bestelako za-letasun guztiak baztertu eta bere denboralibre guztia surfari eskaintzea erabakizuen. Ez da damutu hartutako erabakiaz.Surf tabla hartuta, udan zein neguan joa-ten da surfa praktikatzera Debara. “Lagunasko eta onak” egin ditu surfari esker,aina bereziki, Bitor Garitaonaindia, XubanLoiarte eta Debako Zurrunbilo taldekoeieman nahi dizkie eskerrak, beraiei eskerlortu duelako surfean barneratzea.

- AINHOA ANDONEGI -

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 8

Page 9: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

ELKARRIZKETA 9

surfean aurrera egiteko ordu asko sartubehar nituela, eta nik ez neuzkan hain-beste ordu libre. Eskubaloian jokatzennuen eta balleta ere egiten nuen, eta eznion nahi beste denbora eskaintzen sur-fari. Orain dela bi urte dena uztea era-baki nuen, ahal nuen denbora gehienasurfari eskaintzeko. Egunero joaten naizDebara surf egitera, udan zein neguan.Orain, Ibon Amatriainekin hasiko naiz en-trenatzen Zarautzen. Ikastaro asko eginditut, Haritz Larrañaga eta Axi Muniaine-kin ere ibili izan naiz ikastaroak egiten etaSantoñako (Cantabria) surf udalekuetaraere joan nintzen. Atzerriko jende asko bil-tzen da udaleku horietan, eta gauza pilabat ikasten da. Kanpoko lagun asko eginnituen! w Fisikoki sasoian egotea ere garrantzi-tsua izango da, ezta?

Bai, nik entrenamendu zehatzak egi-ten ditut surferako. Debako kirol hezitzailebatekin egiten ditut entrenamendu saioak.Korrika, flexioak... entrenamendu gogo-rrak dira. Apneak ere egiten ditugu, ur az-pian arnasa hartu gabe ahalik etadenbora gehien egon ahal izateko. Mi-nutu bateko apnea egitea lortu izan duturetatik kanpo. Baina normalean ez zaradenbora luzez geratzen ur azpian. Egia

da, baina, luze egiten dela tarte hori. Ho-rrez gain patinetean ibiltzen naiz, azkenbatean, mugimenduak berberak direlako.Uretatik kanpo entrenatzeko modurikonena patinetean ibiltzea da. w Etxean nola hartu zuten surfean has-tearen kontua?

Ondo, hasieratik eskaini zidaten eurenbabesa eta pila bat animatzen naute.Etxekoak asko inplikatu dira nirekin, etagehienetan beraiek eramaten naute De-bara autoz. Taula ere eraman behar iza-ten dut, eta trenez ez da batere erosoa.Gustatuko litzaidake kostaldera joatea bi-zitzera! Azken batean, ia han bizi naiz!Elgoibarren oso gutxi ibiltzen naiz kalean.Denbora librea daukadan bakoitzean ure-tan nago! w Zein urte sasoi da zure ustez surfaegiteko onena?

Udaberria eta udazkena gustatzenzaizkit gehien. Neguan hotz handiegia

egiten du, eta olatuak oso handiak izatendira normalean. Udan, aldiz, tenperaturaoso ona da, eta olatuak ez dira handiakizaten, baina hondartzan jende gehiegiegoten da. Bainua hartzen duen jendeasko surfisten gunean sartzen da, eta arris-kutsua izaten da. Bainua hartzen dutenekuste dute gu sartzen garela beraien ere-muan, baina nik esango nuke surflariokgehiago errespatzen dugula euren ere-mua. Ikuspuntu desberdinak ditugu! Gure-tzako udan bainulariz beteta egoten dahondartza, eta eurentzat, aldiz, surfistazbeteta. Hortaz, udaberria eta udazkenagustatzen zaizkit gehien. Tenperatura ezda neguan bezalako hotza, hondartzetanez da jenderik egoten eta olatuen tamainaniretzako egokia da. w Zein tamainatakoa izan da hartuduzun olatu handiena?

Bi metro azpitik izango zituen. 1,8edo 1,9 metro ingurukoa. Ez da oso han-dia, baina uretan zaudenean sekulakoaikusten da. w Surfa zuretzat zaletasuna da ala txa-pelketetan ere hartzen duzu parte?

Momentuz ez naiz txapelketetan lehia-tzen, baina Debako herri txapelketanhartu izan dut parte, jakiteko zer sentitzenden lehiatzerakoan. Aurten ere hartuko dut

“Olatu bat hartu etaondo surfeatzeak

sekulako satisfazioaematen du”

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 9

Page 10: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

ELKARRIZKETA10

parte Deban. Gustatuko litzaidake egu-nen baten txapelketaren batean parte har-tzea. Oraindik ez daukat lehiatzenhasteko maila nahikorik, baina iritsiko daeguna. Dena dela, surfa ez dut lehiaketamoduan hartzen. Debako entrenatzaileaketa Zarauzko surf eskolako kideek itsasoaezagutzen eta maitatzen ere erakustendute: korronteak non dauden, nondik sartubehar den uretara... Beste eskola batzukdena lehiaketan oinarritzen dute, bainahauek itsasoarekiko errespetuan oinarri-tzen dira. Niri surfak ematen dit behardudan poztasun guztia. Olatu bat hartueta ondo surfeatzeak sekulako satisfazioaematen du. w Mundakako ezker olatuak ospe han-dia dauka surflarien artean. Probatuduzu sekula?

Ez, niretzako handiegia da olatu hori,baina egia da oso olatu ona dela. Niriere ezkerrerantz doazen olatuak gustatzenzaizkit gehien: Taula gainean ezkerrerabegira eta hondartzari bizkarra ematen.Mundakara joan izan naiz surf txapelketaikustera, eta aho zabalik geratu izan naizsurflariek duten mailarekin, baina ni eznaiz han sekula sartu olatuak hartzera.Egunen baten probatuko dut. w Zer sentitzen duzu olatu gaineanzoazenean?

Sekulakoa da! Olatuaren zainegon, olatua hartu eta taula gaineanzutik jartzea izugarria da. Baina halaere, niri gehien gustatzen zaidana dasurfaren bueltan sortzen den giroa.Lagun oso onak egin ditut surfari esker.Deban oso jende jatorra aurkitu dut.Zurrunbilo surf taldekoek pila bat la-gundu didate, eta eskerrak eman behardizkiet. Surferako erraztasun guztiakeman dizkidate. Klubeko bazkide egi-teko itxaron zerrenda handia dago, etaherrikoek daukate lehentasuna, berazzaila daukat, baina beraien dutxak etaaldagelak erabiltzeko aukera ematendidate, eta hori, neguan bereziki, askoeskertzen da. w Izan al duzu sustorik inoiz?

Bai. Zarautzen behin olatu azpirasartu nintzen eta ez nekien nora egiten

nuen igeri, gora ala behera. Ama kan-poan zegoen ikusten eta esan zidan iauretara salto egin zuela. Taularekin kol-peak ere hartu izan ditut, baina lesiogogorrik ez dut izan momentuz. Horre-lako uneetan ingurukoek beti laguntzendute. Deban ere izan nuen beste sustobat, ezin nintzen ur ertzera itzuli, etaXuban Loiartek lagundu zidan irteten.Surfean garrantzitsua da beti norbaitizatea inguruan. Ni ez naiz sekula ba-karrik sartzen uretara. w Zure surf taulak zein ezaugarriditu?

Txikien multzokoa da, arina eta ma-niobrak egiteko egokia. Nik ez ditutmaniobra asko egiten, baina nire tau-lak horretarako balio du. Taula handiakhasi-berrientzako dira, egonkorragoakdirelako, eta maila hobetu ahala, taulatxikiagoak erabiltzen ditu jendeak. w Surflari ezagun gehienak gizonez-koak dira. Neska gutxi zabiltzatesurfean?

Batzuk bagabiltza, baina gehienakmutilak dira. Deban esaterako, 20 ur-tetik beherakoen artean bi neska gabil-

tza bakarrik. 30-40 urte bitartekoetanbadaude gehiago, baina ez gehiegi.Eta ez da Debako kontua soilik, Gipuz-koan eta Euskal Herrian gauza beragertatzen da. Ez dakit zergatik izangoden, baina mutilak gehiago animatzendira surfa egitera neskak baino. Nikanimatuko nituzke neskak surfera, be-netan merezi duelako probatzeak. La-gunei ere esaten diet, baina beraieknahiago dute eskubaloia. Nire ahizpaorain hasi da surfa probatzen. w Itsasoa handia da, eta berez ezdauka jaberik, baina surfak baditubere arauak. Nola erabakitzen daolatu bakoitza nori dagokion?

Gai konplikatua da! Leku askotanhaserre handiak sortzen dira. Berta-koak direnei ez zaie gustatzen kan-poko jendea etortzea “beraien” olatuakkentzera eta asko haserretu egiten dira.Berez, olatuaren bitsetik gertuen dago-enak dauka lehentasuna. Horrez gain,olatuak hartu gabe denbora gehien da-ramanak ere lehentasuna dauka. w Etorkizunera begira, zein dira zureasmoak?

Gustura joango nintzateke Austra-liara surf egitera! Maldivak ezagutzeada nire ametsa! Oso serio hartu dutsurfa, zaletasuna baino gehiago, bizi-tzeko modua da niretzat. Dena dela,hankak lurrean ditut eta badakit surfetikbizitzea ezinezkoa dela, baina zaleta-sun bezala ahal dudan denboragehien irautea gustatuko litzaidake.

“Surfean garrantzitsua da

beti norbait izatea inguruan”

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 10

Page 11: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

SEMAFOROA 11

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Sigmako aparkalekuan idi probetarako erabil-tzen duten harriak uzten dituzte: “Sigmako proba-

lekua aparkalekua ere bada, eta idi probak ez daudenean harriatrabatik kendu beharko lukete. Autoa gaizki aparkatzeagatik isu-nak jartzen dituzte, baina harria edozein lekutan utzi daitekeeladirudi”. Udaleko arduradunek esan dute harria erabiltzen dutenenardura dela harria trabarik egiten ez duen lekuan lagatzea. Horiez badute betetzen, neurriak hartu beharko dituztela adierazidute.

Mendaroko Garagartza kalean asfaltoa ego-era txarrean dago: “Mendaroko Garagartza ka-

leko lurra. Landa erretegitik beherakoa, ez dago batere ondo.Zuloak daude eta komeniko litzateke lantzea. Erori dira dago-eneko bi lagun, eta batek, gainera, sekulako kolpea hartuzuen. Beste inor erori aurretik eskertuko genuke konpontzea.

Zergatik kendu dute Interneterako WiFi konexioa kiroldegian?: Kiroldegiko gimnasiora joaten den erabil-tzaile batek esan digu lehen WiFi konexioa zegoela kiroldegian, eta gimnasiora joaten zenean musika jartzeko erabiltzen

zuela. Duela pare bat hilabete WiFia kendu zutela esan du. Ramon Mujika kirol patronatuko zuzendariak erantzun du zerbitzu-hornitzailearekin arazoak izan dituztela.

Urazandiko haur parkean iturria jarri dute::“Urazandiko haur parkean ume asko ibiltzen dira jola-

sean, eta bazegoen iturriaren beharra. Azkenean jarri dute,beraz, txalo bat eta eskerrik asko Udalari”.

Santiago Ansola Arrieta“Azkube”

2017ko apirilaren 10ean hil zen, 92 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 11

Page 12: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

12

“Sentitzen abilak izan diren guztiektopatu diote zerbait Arantzazuri”

Ofizioz irakaslea da Joseba Longarte (Mendaro, 1965), baina biurteko eszedentzia hartu eta erronka berri bati heldu dio. Aran-tzazun zabaldu berri duten aterpetxea kudeatuko du, baina osta-laritzan bidea egin baino gehiago bizi-estilo bat bilatzen du han,euskal kulturgintzaren altzoa izan den inguru hartan. Eta hain justuere horixe du helburu nagusia: Arantzazu zer izan den eta zer denezagutaraztea.

w Zabaldu duzue aterpetxea Arantzazun. Ez da motza izanbidea.

Ez da izan, ez. 2015ean Gandiaga Topagunea zabalduzuten, baina ez bere osotasunean. Proiektua aspaldikoa da, iamende hasierakoa. Orduan, Telesforo Zubiarrainen, fraileen or-duko buruaren, burutazioa zen Arantzazu berritzea, Arantzazurijite modernoago bat ematea, eta ez espiritualtasunari begira ba-karrik, nahi zituelako kultura eta natura ere potentziatzea. Hala,fraileen kolegio zaharra zena topagune izateko proiektatu zuten,kultura, natura eta espiritualtasunaren gune izateko. Eta proiektuhorretan, 2001eko aurreneko planoetan, Gandiaga topagunekoizkina hau, gaur egun aterpetxea den hau, aterpetxe izenarekinizendatuta ageri da. Gero, aurrekontu kontuengatik-eta, pusketakajoan ziren egiten: lehenengo, Gandiaga Topagunea egin zuten,gero parketxea, eta azkenean, hamabost urte geroago, aterpe-txea zabaldu dugu.w Aterpetxea zabalduta osotu da beraz Arantzazuren erabe-rritzea. Bai. Zubiarrainek ez zuen bere ametsa beteta ikusi, duela bi urtehil zelako, baina gauzatu da haren nahia, lankidetzan. Elkarlanhorretan parte handia izan dute, batetik, frantziskotarrek, eta bes-tetik, Gipuzkoako Parketxe Sareak. Frantziskotarrek ArantzazuGaur fundazioa dute sortuta Arantzazu berritzeko, eta horko par-taide dira frantziskotarrez gain, Mondragon Taldea, Diputazioa,Oñatiko Udala eta Kutxa Fundazioa. Eta gero parketxearen ku-deatzaile moduan, Diputazioa eta haren baitako Gipuzkoako Par-ketxe Sarea daude. Denen arteko elkarlanaren emaitza da gaurkoArantzazu.w Zerk lotu zaitu zu zeu Arantzazura?

Fase ezberdinetan iritsi naiz ni hona. Umetan, gurasoekin.Arantzazu, Urbia, Aizkorri... inguru hau da arreba eta bion ume-

tako aberria. Gero, handitzen gindoazen heinean, urruntzen erehasi ginen Arantzazutik, besteak beste ez genuelako erlijioa guregurasoek sentitzen zuten eran sentitzen. Hala, nahikoa apartatuginen gure umetako aberri honetatik, baina gertatu zen, –bizitzansarri gertatzen diren eran–, kasualitatez, Andoni Egañak gonbi-datu zuela gure aita hemen egiten den bazkari xelebre batera.Artzainak, trikitilariak, bertsolariak, ostalaritzako jende ezaguna...batzen dira, eta mahai horretara batu ziren orain hemezortzi baturte gure aita eta arreba. Eta hain gelditu ziren liluratuta hemengogiroaz, hemengo jende eta inguruaz, erabaki nuela neuk ere bizi

K ilibarren

Joseba Longarte ARANTZAZUKO ATERPETXEAREN KUDEATZAILEA

- AINARA ARGOITIA - Ar

g.: M

aria

Long

arte

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 12

Page 13: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

KILIBARREN 13

behar nuela hori. Ama hil berria zen gurean, eta nahikoa garaizaila bizi genuen, baina etorri ziren hona eta halako argitasunbat topatu zuten aitak eta arrebak. Eta pikatuta, etorri nintzen hu-rrengo urtean ni bazkaltzera, ezagutu nuen hemen gaur nire biko-tekidea dena, itzuli nintzen umetako aberrira eta erabaki nuenArantzazu izango zela nire bizitokia. Arantzazu eta Oñatin sus-traitu nintzen, eta orain hamabost bat urte, Oñatin irakasle ofizioanari nintzela, Arantzazu berritzeko proiektuaren berri izan nuen. Etaekin nion burubelarri proiektua idazteari.w Bistan da Arantzazuk asko esan nahi duela zuretzat. Ez du-zula hau ostalaritzan bidea hasteko aukera hutsa.

Ez. Ni ez naiz ostalari sentitzen. Neure buruarekin trankil bizi-tzeko eta konforme bizitzeko bizi-estilo bat aukeratu dut. Irakas-kuntzan bi urteko eszedentzia hartuta heldu diot erronka honi,Gipuzkoako Parketxe Sarearekin bi urterako kontratua sinatuta.Dena den, nik ez dut hau negozio gisa ikusten. Nik ez dut ardurahau hartu aberasteko, ez behintzat ekonomikoki. Auzoak lagunakditut, eta garbi daukat ez naizela ni haientzat kon-petentzia izango. Beste bezero tipologia batda gurea. Hau aterpetxe bat da, 56 la-gunentzako, eta esan gabe doa gonbi-datuta zaudetela denok etortzera. Literakdauzkagu lotarako, eta surik gabeko su-kalde bat, etxetik dakarten jatekoa berotueta jateko. Batzuek ekarriko dute etxetik ja-tekoa, baina beste askok ez eta auzoko ja-tetxeetan jango dute. Hori da asmoa, etaproiektuan argi jaso dugu: proiektua au-zoari zabaldu nahi diogu. w Arantzazun egin den guztiak estilo batierantzuten dio, eta iruditzen zait oso zeure egitenduzula estilo hori.

Bai. Arantzazun sentitzen dudan hori hitzetara ekartzeak bel-dur pixkat ere ematen dit, baina lasaitasuna, patxada, barrukobake hori... dira nik hemen sentitzen ditudanak. Ez da Hollywoo-dek saltzen digun zoriontasun edo lilura hori; gehiago da neuretokian nagoela jakitea. Gandiaga poetak esaten zuen bera Aran-tzazun sustraitutako zuhaitz bat zela, eta nik halako zerbait senti-tzen dut.w Eta zer du ba Arantzazuk?

Anekdota bat kontatuko dizut. Behin etorri ziren hona Chiapas(Mexiko) inguruko hiru chaman, eta pasiaran ibili ostean, esan zi-guten: ‘Hemen baduzue puntu teluriko bat lurrari imantzen edo lo-tzen zaituena’. Eta puntu horretan, Arantzadikoek Gipuzkoakoaztarnarik zaharrenak aurkitu dituzte. Beraz, duela 12.000 urteere bazeukan inguru honek zerbait jendea inguratzeko. Esatendute 500 urte direla hemen Ama Birjina agertu zela, baina kon-paraziora 500 urte ez dira ezer inguru honek daukan historiare-kin. Mendebaldeko haizeak jotzen duenean ere, hemen batzendira inguruko abere guztiak. Badu, beraz, leku honek babeslekutik

zerbait. Altzoa esaten zion Gandiagak honi, eta umetoki kosmi-koa, Oteizak. Sentitu eta sentitutakoa plasmatzen abilak izan direndenek topatu diote zerbait inguru honi. Oteizak hemendik eramanzuen bere ideia estetiko guztia ere. w Arantzazuk jendea erakartzeko osagai guztiak ditu, bainaaldi berean, urtaroei horren lotua dagoen leku batean aterpe-txe bat kudeatzea ez da erronka makala izango ba, ala?

Egia da Gabonetatik otsaila amaiera arte hemen ez dela mu-gimendu handirik izaten, baina dagoen lekuan egoteari nik onuragehiago ikusten dizkiot trabak baino. Estilo kontua da. Garai ba-tean egon ziren bi korronte. Batzuek proposatzen zuten hau Lour-des bihurtzea eta Arantzatzutik Urbiara bidea zabaltzea eta hanparadore handi bat eraikitzea. Fraga Iribarne bera ere etorri zenTurismo ministro zela proiektu hori gauzagarria zen ikustera. Bestebatzuek, berriz, nahiago izan zuten azpiegitura handirik sortugabe honek bere izaerari eustea, eta gure zorionerako, bigarrenkorronteak irabazi zuen.

w Zer perfiletako bezeroak bilatzen dituzue?Frantziskotarrek erromesak erakarri nahi di-

tuzte, eta Gipuzkoako Parketxe Sareak,eskola-umeak. Eta horiez gain, nireerronka pertsonala da Arantzazura gazteakerakartzea. Aste Santua iritsitakoan, honaetortzen ginen gu, lehengusu zaharrek era-kutsi moduan, umetasunetik heldutasunerakojauzi hori ematera. Etortzen ginen Arantza-zura, joaten ginen Urbiara, pasatzen ge-nuen gaua han eta egiten ginen nagusi.

Badago beste kontu bat ere: Niri gertatu zaitIkastolan hezitako 20 urteko ikasleei Oteiza-

ren Apostoluen argazkia erakutsi eta haiek ez jakitea noren lanaden. Nola liteke, baina, Euskal Herrian hezitako neska-mutilek ezjakitea hori edo ez jakitzea Joan Mari Torrealdai bat edo Ikastoleimusika jarri zien Manolo Urbietarena hemendik pasatakoak di-rela; edo ez jakitzea euskal sindikalgintzan edo kulturgintzan itzalhandia izan duten beste batzuk edota ETAn ibilitako zenbait erehemen batzen zirela eta ez jakitzea Euskaltzaindia bera ere he-mendik sortua dela. w Transmisioa landu nahiko zenuke beraz.

Bai, ni bokazioz irakaslea naiz eta. Baina transmisioaz ari nai-zenean ez naiz ari kultur maila handiko jendearen lana edo haienbiografia handiak ezagutarazteaz; bakarrik ari naiz bizikera battransmititzeaz. Euskal Herrian ume askok ez dakite kilker bat ha-rrapatzen ere. Gure umeek bai, Mendarokoak direlako eta zortehori izan dutelako, baina askok ez dakite txotx bat hartu eta kilke-rretan ibiltzea zer den. Eta kilkerrana txikikeria bat da, baina badubere zera ere. Euskal Herrian baserritik kalera jaisten hasi zire-nean, baserriko jendeak kilkerrak eramaten zituen kalera eurensustraiak sentitze aldera. Kalean, fundizioan lanean jardungoziren, baina kilkerra baserri ondoko sorokoa zuten.

“Neure buruarekintrankil bizitzeko etakonforme bizitzeko

bizi-estilo bat aukeratu dut”

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 13

Page 14: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

GARAI BATEAN...14

1965

Eulogio Astigarragak ekarri digu 1965. urteko erretratu zahar hau. Azkarate bailaran aterata dago argazkia, Ekaitz mendian. Gizontalde hau pinuak landatzen aritu zen egun horretan. Gogora ditzagun zeintzuk diren: Zutik: Lorenzo Badiola (=), Bittor Zubizarreta

(=), Jose Mendikute, Ramon Osoro (=), Bittor Elortegi (=). Behean: Felix Agorria (baso-jabea) eta Jose Mari Astigarraga (=).

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 14

Page 15: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

KULTURA 15

Debabarrenean krisitik irtetengaudela esateko zantzuak ikusi

dituzte ‘Ekonomia gurean’saioan parte hartu duten

aditu eta arituek

BARREN astekariak eta Soraluzeko Pil-pilean aldizkariakEkonomia Gurean izeneko saioa antolatu zuten atzo-rako, Tokikomekin eta IMHrekin elkarlanean, eta Gi-

puzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Debabarrenekoindustriaren argazkia osatu zuten atzo IMHn egin zen Eko-nomia gurean saioan parte hartu zuten aditu eta arituek:Josu Agirrezabala Mendaroko Egile enpresa taldeko sal-menta arduradunak, Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak etaMiren Estensorok, Orkestra, lehiakortasunerako euskal insti-tutuko kideak. Lehiakortasunari dagokionean, Debabarrenaerdi aldean dagoela jakinarazi zuen Estensorok, Barne Pro-duktu Gordinaren aldagaia kontuan hartuta. Langabeziatasa, aldiz, %13koa du Debabarrenak eta horrek ez du ho-rren leku onean uzten gure eskualdea, Gipuzkoako batazbestekoaren gainetik dabilelako. Hala ere, itxaropentsu ego-teko arrazoiak egon badaudela aipatu zuten guztiek. IxakaEgurbidek esan zuen IMHk apenas duela lan-poltsan ikasle-rik eta horrek esan nahi duela enpresak ari direla gazteakkontratatzen; gazte kualifikatuak. Bai Egurbidek eta bai JosuAgirreazabalak aipatu zuten horixe dela hain justu ere en-presek behar dutela orain: langile kualifikatuak eta horretanLanbide Heziketa egiten ari den ekarpena nabarmenduzuten. Egile taldearen argazkia ere egin zuen Agirrezabalaketa esan zuen eurek ez dutela horrenbeste igarri krisia, eurenproduktuak prezisio handikoak direlako eta bezeroak nahikodibersifikatuta dituztelako. Eta hor ikusten du etorkizuna: es-pezializazioan, lan kualifikatuan.

Elgoibarko Udalak 183.000 eurokodiru-laguntza emango dio

Elgoibarko Izarrari

Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntzaemango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea el-karteari, 2017an euskararen erabilera sustatzeko ekintzaketa haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.Aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da diru-laguntza:Euskara Sailetik, 123.000 euro, eta Haur, Nerabe eta Gaz-teen Sustapenerako Sailetik, 60.000 euro. Euskara Sailakondorengo laguntzak eman ditu: Hedabide Sailerako60.100 euro, Aisia-Erabilerarako 50.400 euro, eta SantaAgeda, Eguberrietako Bertso saioa, udazkeneko kultur es-kaintza, Euskarak 365 ekimena eta nazio mailako ekimene-terako 12.500 euro. Haur, Nerabe eta GazteenSustapenerako Sailak Atxutxiamaika egitasmoa finantzatzenlaguntzeko eman ditu 60.000 euro. Elgoibarko Izarrak es-kerrak eman dizkio Elgoibarko Udalari, eskaintzen dion la-guntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa daElgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurreran-tzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu du. Izan ere,Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioa-ren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, gure herrian eus-kara eta euskal kultura sustatu eta haurrentzako aisiahezitzaileko eskaintza osatu ahal izateko.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 15

Page 16: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

16 KIROLA

‘Kirola eta Osasuna’ hitzaldi zikloa, maiatzean

Elgoibarko Udalak Kirola eta Osasuna ize-neko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzerako.Ohitura osasuntsuez, elikaduraz, guraso eta en-trenatzaileen arduraz kirol heziketan edota gureosasuna eraikitzeko Elgoibarrek eskaintzen dituenaukerez hitz egingo dute Unai Arrietak (Kirol Psi-kologoa eta 60 + programako arduraduna) etaAngel Maria Lopezek (Kirol Fisioterapeuta eta psi-koneuroinmunologian espezialista). Hitzaldiakeuskaraz izango dira, maiatzeko lau martitzene-tan, Kultur Etxean. Saioak 19:30ean hasiko diraeta sarrera doan izango da. Era berean, UdalKirol Patronatuak bizkar hezur arazoak dituztenpertsonentzako ikastaroa antolatu du. Maiatza-ren 3an hasiko da, astelehenetan eta asteazke-netan eskainiko da, 19:00etan, Mintxetan.

Udako Kirol Campuserakoizen-ematea

Udal Kirol Patronatuak antolatzen duenUdako Kirol Campusean izena emateko epeamaiatzaren 2tik ekainaren 2ra egongo da zaba-lik. Ekainaren 26tik uztailaren 21era, astelehe-netik barixakura, 9:30etik 12:30era, kiroldesberdinak (ur-jolasak, atletismoa, BTT, orienta-zioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoikojolasak, mendizaletasuna, buzeoa, patinajea,e.a.) egiteko aukera izango dute 2006 eta2010. urteen bitartean (biak barne) jaiotako hau-rrek. 2002-2005. urteen bitartean jaiotako gaz-teek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetanmaila handiagoko kirola egiteko aukera izangodute. Olaizaga kiroldegian eman behar daizena.

Kromoak trukatzeko zita

C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, apirilaren30a, domeka, izango da aurten atera duten ko-romo bilduma betetzeagatik opariak jasotzekoazken eguna. Hori dela-eta, Kalegoen Plazara ir-tengo dira egun horretan, 18:00etik 19:30era,hala nahi edo behar dutenekin kromoak aldatzeko.

Borja de Miguelek irabazi du Mugertzakroseko argazki lehiaketa

Cristal Cup Kopa Elgoibarrera ekarri dute C.D. Elgoibarreko jubenilek

C.D. Elgoibarreko Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak Cristal Inter-national Cup txapelketa irabazi du. Praia de Vieran (Portugal) jokatu da txapelketahonen bigarren edizioa Aste Santuan. Elgoibartarrek bi partida irabazi eta bestebat galdu egin zuten lehen fasean. Kanarietako Atletico Apolinario eta PortugalekoVierense taldeen aurka irabazi egin zuten, eta,Portugaleko Marinhense taldearenaurka, berriz, galdu. Finalerdietan Leiria talde portugaldarra kanporatu zuten, pe-naltietan. Finalean Pinto talde madrildarra izan zuten aurkari. Arauzko denborahusnako berdinketarekin bukatu ondoren, penalti jaurtiketatan erabaki zen txapel-keta, eta elgoibartarrek madrildarrek baino finago ibili ziren jaurtiketetan.

Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, 26 argazki aurkeztudira Mugertza krosari buruzko hirugarren lehiaketara, iaz baino ha-mabi gutxiago. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Tantaka

tabernan egon dira ikusgai azken hilabeteetan, eta argazki gustukoenari botoaemateko aukera izan dute herritarrek. Jokin Zubiaurre elgoibartarrak aurkeztu-tako argazki batek irabazi du sari hori. Epaimahaiak, berriz, Borja de MiguelIriondo elgoibartarrak aurkeztutako argazkiari eman dio lehen saria (200 euro).Bigarren saria (100 euro), berriz, Luis Epelde azkoitiarrak jaso du.

Argazki lehiaketako sarituak antolatzaileekin.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 16

Page 17: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLA

Haundi 1 – Mondragon 2 (Oho. Erreg.)

ARETO FUTBOLAIbarra 5 – Concepto Egile 3 (Naz. B)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2911:00 Elgoibar – Real Union (Infantil Txiki)16:30 Haundi – Vasconia (Oho. erreg.)18:30 Elgoibar – Amaikak Bat (Oho. jub.)17:00 Elgoibar – Zarautz (1. erreg.)Domeka, 3016:00 Elgoibar - Antzuola (Aleb.)

ARETO FUTBOLA (IMH kiroldegian)Domeka, 3012:30 Concepto Egile – Guadalajara (Naz. B)

Garaipenak eta sailkapenak eskuetatik ihes egin zion Tecnifuelleri

Jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketakoko bigarren fasea jokatu zuten lautaldek, tartean Sanloko Tecnifuellek, aurreko asteburuan, Olaizaga kiroldegian. Faseairabazteko aukerekin ailegatu zen Tecnifuelle Kataluniako Handbol Sant Quirze tal-

dearen aurka jokatu zuten hirugarren eta azken partidara. Partida parekatua jokatu os-tean, partida amaitzeko hogei segundoren faltan, norgehiagoka berdintzeko jokaldiaizan zuten elgoibartarrek, baina ez zuten golik sartu eta 29-30 irabazi zuten Sant Quir-zekoek. Hala, Elgoibarko faseko lehen postua eskuratzeaz gainera, Espainiako Txapel-ketako azken fasea jokatzeko sailkapena lortu zuten kataluniarrek. Kantabriako EmancipaPerera taldeak lortu zuen bigarren postua Elgoibarko fasean, eta hirugarrena Tecnifue-llek.

Iñaki Konde eta Iñigo Ortuoste txapeldun Euskadiko Duatloi Kros Txapelketan, beteranotan

Euskadiko Triatloi Federazioak antola-tuta, Euskadiko Duatloi Kross Txapelketajokatu zuten Galdakaon joan den dome-kan. Duatloi modalitate honetan, errepi-deak alde batera utzi eta mendi bideetanbarrena ibiltzen dira kirolariak mendiko bi-zikletarekin. Parte hartzaileek lau kilometroeta erdi egin zituzten korrika lehenik.Gero, mendi bizikleta hartuta, 13,5 kilo-metroko ibilbidea osatu zuten, eta 2.250metroko antxitxikako probarekin amaituzuten duatloi kros lasterketa. Iñigo Ortuos-tek 20. postuan amaitu zuen proba,1:14:45eko denbora eginda, eta garai-pena eskuratu zuen beteranoetan, 50-60adin tartekoen mailan. Era berean, IñakiKondek 60 urtetik gorakoen mailan lortuzuen Euskadiko txapeldun izatea, proba1:43:20ko denboran amaituta.

Maite Maiora nagusiAloñako Igoeran

Maite Maiorak aurkari gogo-rrak zituen Aloñako XIII. Igoeran,Oihana Azkorbebeitia etaMaria Zorroza, besteak beste,baina sasoi betean dagoela era-kutsi zuen eta zortzi minutukoaldea atera zion Azkorbebeitiarihelmugan. Gainera, probakoerrekorra ondu zuen, 22,6 kilo-metroko proba 2.20.40ko den-boran eginda. Mayi Mujikaelgoibartarrak ere parte hartuzuen proban eta zazpigarrenpostua eskuratu zuen emakumez-koetan, 2.47.42ko denboraeginda.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 17

Page 18: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

MERKATU TXIKIA18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure komunitateko eraikinak sei solairu dauzka. Lehenengo

bostetan etxebizitzak daude, eta azken solairuan, ganbarak. En-

presa sustatzaileak aparte saldu zituen ganbara hauek, eta

beraz, badira batzuk eraikin berean bizi diren etxe-jabeenak di-

renak, baina, beste zenbait ganbararen jabeak eraikin honetatik

kanpo bizi dira. Jakin nahiko nuke ia posible den ganbaren jabe

guztien artean beste komunitate bat eratzea, eskrituretan ez

baita esaten ezer horren inguruan.

Aukera dago ganbaren jabeak beste azpi komunitate bat osatzeko

euren gastu eta ardurak kudeatzeko. Lehendabizi, baina, zehaztu behar

da balizko komunitate horretako jabeek ba ote duten zehaztuta ganba-

rarentzako partaide-kuotaren bat, partaide-kuota orokorraz gain.

Ganbarentzat aparteko partaide-kuota bat zehaztuta dagoen kasue-

tan, aukera dago bi komunitate bereizteko, baina hori zehazturik ez bal-

din badago, ezingo da azpi komunitaterik sortu. Bestela, batzarraren

gehiengoak onartuz gero aukera legoke komunitate hori sortzeko.

AHOLKUA: Azpi komunitate hori eratuko balitz, kideek au-

kera izango lukete euren diru-sarrera propioak eta gastuak ku-

deatzeko, bai eta euren interesekoak diren edo eurei eragiten

dieten kontuak kudeatzeko.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAdinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka. ( 600 319 516-----------------------------------------------------------------------------------------Parketa jarri eta etxeak margotzeko prestnago. Esperientzia handia daukat. ( 635 005 513-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Interna. ( 612 493 242-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Interna. ( 662 430 951-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka zein interna moduan. ( 632 417 241-----------------------------------------------------------------------------------------Ingelesezko klase partikularrak ematendizkiet, 3 urtetik aurrerako umeei. ( 632 417 241-----------------------------------------------------------------------------------------Neska gaztea, haurrak zaindu etaetxeko lanetan laguntzeko prest. Goize-tan. Esperientzia, gizarte Hezkuntzan ti-tulua eta EGA. Adinekoei konpainiaegiteko ere prest. ( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin eta nagusiak zain-duko nituzke. ( 631 305 697-----------------------------------------------------------------------------------------Emakume elgoibartarra eta euskaldunaetxeak garbitzeko prest. ( 649 782 967-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, goizezeta arratsaldez. ( 628 529 252 -----------------------------------------------------------------------------------------

Pertsona nagusiak zaintzeko edo garbi-keta lanak egiteko prest nago. Ordukaedo interna moduan. ( 602 193 095 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska gaztea haurrak zaintzeko etaetxeko lanetan laguntzeko prest. Esperie-tzia daukat. Gizarte Hezkuntzan tituluaeta EGA. ( 688 639 371 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago, egunosoz edo orduka. Garbiketa lanak egi-teko prest. ( 632 564 679 -----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest nago,egun osoz edo orduka. ( 634 209 087 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. ( 631 613 245 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Asteburuetan edo interna moduanere bai. Esperientzia daukat. ( 631 562 461 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. ( 648 039 187 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Asteburuetan ere bai. Ordutegimalgua. ( 632 776 905 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta gabiketa lanakegiteko prest nago. ( 653 178 376 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. ( 632 061 103 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. ( 632 436 462 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edozerbitzari lanetarako prest nago. ( 642 424 173 -----------------------------------------------------------------------------------------Gizonezkoa eskaintzen da adinekoakzaintzeko, banaketa lanak egiteko, su-kalde laguntzaile lanetarako... Edozeinlan egingo nuke. ( 650 029 176-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka. ( 632 951 901-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka. ( 632 983 250-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Esperien-tzia handia daukat. ( 635 005 536-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko edo adinekoakzaintzeko prest nago. Esperientzia han-dia eta erreferentzia onak ditut.( 688 712 075 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakedo umeak zaintzeko prest nago. ( 632 850 715 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakedo umeak zaintzeko prest nago. ( 612 493 242 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakedo umeak zaintzeko prest nago. ( 612 493 242 -----------------------------------------------------------------------------------------

Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakedo umeak zaintzeko prest nago. ( 662 430 951 -----------------------------------------------------------------------------------------Elkarteak edo portalak garbitzeko prestnago. Euskalduna naiz.( 617 571 210

ETXEBIZITZAK.....................

AlokairuaPisu bila nabil. Mendaron, Soraluzenedo Elgoibarren hartuko nuke alokai-ruan. ( 626 292 587

LOKALAK............................50 metro koadroko lokala alokatu edosaltzen dut, Basarten. ( 669 245 520 -----------------------------------------------------------------------------------------Taberna alokatzen da Elgoibar erdigu-nean. Terraza handia dauka.( 656 724 401 -----------------------------------------------------------------------------------------Garaje marraduna alokatzen dut PistaBeltzean. ( 609 951 243

BESTELAKOAK...................Karakate bidean giltzarraporik gabebaino loturik zeuden hiru giltz galduditut. ( 615 781 629

OSPAKIZUNAK...................1967koen kinto bazkaria, maiatzaren20an. 11:30ean elkartuko dira Kale-goen plazan. Bazkaria, Sigman. 70€sartu, Bankoako kontu honetan maiatza-ren 16rako. ES44 0138 0020 160010783437 ( 639 263 501

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 18

Page 19: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

ZORIONAK ZURI

Zorionak, Ekain,bihar 8 urte be-teko dituzulako.Etxekoen partez,muxu handi bat.

Zorionak, Mai-der, 8 urte betedituzulako. Askomaite zaitugu.Muxu bat aitatxo,amatxo eta Asie-rren partez.

Zorionak, biho-tzita, familiakoguztien partez,gaur 8 urte egindituzulako. Patxobat. Amatxo.

Aupa, Sara, fa-miliakoen eta la-gunen partez.Muxu handi bat.

Zorionak, Unax,gaur 9 urte egindituzulako. Etxe-koen, eta bere-ziki, Oier etaIzeiaren partez.

Z o r i o n a k ,Enara! Astelehe-nean 8 urte! Osoondo pasatukodugu! Muxuhandi bat denonpartez.

Zorionak, Urko!Atzo 9 urte, mutilhandi! Muxu batfamiliakoen etabereziki, Kaietenpartez.

Zorionak, Ane!!Gure etxeko prin-tzesak 5 urte!Muxu handi bat,etxekoen partez.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, bikote! Bihar ondo-ondopasatzea espero dugu, guk hala egingodugu-eta! Muxu asko familiako guztienpartez.

Zorionak, bikote! Ondo pasa zuenezkontza egunean. Koadrilakoak.

Zorionak, bikote! 6 eta 3 urte dagoe-neko! Jarraitu beti bezain alai. Maitezaituztegu.

19

Z o r i o n a k ,Nerea, maiatza-ren 1ean 7 urtebeteko dituzulako.Muxu bat familikodenon partez.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 19

Page 20: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

28 BARIXAKUA17:00 Kiribilka egitasmoa, Maalakoparkean. Elgoibarko Izarrak antolatuta. 18:00 Ludoteka ibiltaria, Maalako par-kean. Ludoteka herriari zabaltzeko etakalea jolaserako eremu naturala izandaharen erabilera berreskuratzeko, jolas han-diak aterako dituzte kalera. 20:30 Jonas Kaufmann-en aurrez aurrekoerrezitaldia, Herriko Antzokian.

29 ZAPATUA8:00 Azken zapatuko feria. 12:00 ’Baserri ibiltaria’: baserrietako ani-maliekin gozatzeko aukera izango duteetxeko txikienek.12:00 Kale Kantariak. Eguerditik aurrera, ganadu erakus-keta. Aita Agirre plazan.----------------------------------------------------------------------------------------------11:00 Gure Esku Dago. Etxeko balkoie-tan jartzeko plastikoak banatuko dituzte.Kalegoen plazan.

3 BARIXAKUA11:00 San Bizente meza, San Rokekobaselizan. Meza eta bendizioaren os-tean, salda eta txorizoa banatuko dituzte.

4 EGUENA18:00 Gurasoentzako formakuntza taile-rra: ‘Nerabezaroan laguntzen’. Kalamuaguraso elkarteak, Elgoibar Ikastolako Gu-raso Kontseiluak, Arreiturre Institutuko Gu-raso Batzordeak eta Ongizate Sailakantolatuta. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

5 BARIXAKUA18:30 Argazki erakusketa. C.D. Elgoi-barren mendeurrena. Kultur Etxeko erakus-keta gelan, hilaren 28ra arte.Astelehenetik ostiralera 18:30-20:30 etazapatuetan, 12:00-14:00. 20:30 Opera: I. Puritani. Aurrez graba-tutako formatoan. Herriko Antzokian.

AGENDA20

Botika ordutegiak09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:0028 Barixakua GARITAONANDIA29 Zapatua ETXEBERRIA30 Domeka ETXEBERRIA1 Astelehena BARRENETXEA2 Martitzena YUDEGO3 Eguaztena ORUESAGASTI*4 Eguena BARRENETXEA5 Barixakua IBAÑEZ

20:00 - 22:00* Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan ezik: BARRENETXEA (Elgoibar) - Errosario, 26 Tel.: 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar) - San Agustin, 3Tel.: 943 820 533

- FERNANDEZ: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)Tel.: 943 756 142- IBAÑEZ: Rekalde, 1 (Soraluze)Tel.: 943 751 638- ORUESAGASTI: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘El guardián invisible’29 zapatua: 19:00 / 22:15 VOS

30 domeka: 19:001 astelehena: 21:30

‘Los pitufos: la aldea escondida’30 domeka: 16:30

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 20

Page 21: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 21

Page 22: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

HITZ ETA KLIK22

“Eta zuei, turista motxiladun bitxioi, nola begiratzen ote dizuete?”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Aste Santuko oporrak balia-tuta, Maroko aldeko Atlasmendi inguruetan ibili zaretedozena bat lagun, mendian

bertan lo eginez egun batzuetan. Pai-saia txundigarriak ikusi dituzue, gozatu

loreen usain sarkor eta atseginak, haize leun bizigarria, koloreaskotariko haitz bitxiak, mendi lepo eta tontorretako ikusmirak,haranetako ortu eta belardi freskoak; atseden hartu duzue al-mendrondoen gerizpe gozoan; freskatu zarete erreka zuloetakour-putzu gardenetan, liluratu gauetako zeru izartsuei begira;ederretsi dituzue mendiko artzain-familien harrera abegikorraeta umeen aurpegi politak; disfrutatu dituzue telefonorik eta In-ternet konexiorik gabeko egunak. Aho zapore gozoarekin ibilizarete bidaian zehar.

Halako batean, ordea, zalantzaren harrak kosk egin dizue:nola begiratzen ote die mendi horiei beroriei bertako artzain etanekazari jendeak? Hain ederrak irudituko ote zaizkie basamortukolurrak? Ez ote zaizkie gogorrak suertatuko udako bero kiskalga-rriak eta neguko hotz latzak? Nola egingo ote diote aurre ur es-kasiari, edo sutarako egur faltari? Ondo irudituko al zaietelefonorik ez izatea? Umeek gustura onartuko ote dute eskolarajoan ezina? Eta zuei, turista motxiladun bitxioi, nola begiratzenote dizuete? Ondo irudituko ote zaie beren lurretan barrena ibil-tzea eta zuen hondakinak han lagatzea? Zer iritziko ote dioteeuren ahuntz, ardi eta are etxerako behar duten erreketako ur pu-tzuetan zuen gorputz izerdituak freskatzeari? Zer pentsatuko dutezuen berbeta eta algarekin mendiko bakea urratzen duzuenean?Dudak ahoko gustua mikaztu dizu eta listuarekin batera irentsibehar izan duzu.

1032 alea:Maquetación 1 27/04/17 11:35 Página 22

Page 23: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

1032 azala:Maquetación 1 27/04/17 11:33 Página 3

Page 24: Surfa pasio -   · PDF filenez hasi nahi dut gaur, Nora, izan ere, ... dago mundu honetan amamaren magala baino leku hobeagorik? ... denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu:

2017-2018 Batxilergorako aurrematrikulazioa:Maiatzaren 2tik 12ra

BATXILERGOA (BH)

` ` `GIZA ETA GIZARTE

ZIENTZIAK ZIENTZIAK ARTEA

- GIZARTE ZIENTZIAK

- HUMANITATEAK

- OSASUN ZIENTZIAK

- ZIENTZIAK ETA TEKNIKA

- ARTISTIKO MUSIKALA

ATE IREKIAK:MAIATZAREN 2AN, 18:00ETAN,INSTITUTUKO ARETOAN (MEKA ERAIKINA)

943 748 [email protected]

1032 azala:Maquetación 1 27/04/17 11:33 Página 4