teknologia - erein argitaletxea · eusko jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak...

26

Upload: others

Post on 28-Jul-2020

7 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia
Page 2: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

Azala eta liburuaren diseinua:Iturri

Maketazioa:Erein

Marrazkiak:Juan Luis Landa

Hizkuntzaren arduraduna:Rosetta Testu Zerbitzuak

© Joseba Mateos Gutierrez

© EREIN. Donostia 2005

ISBN: 84-9746-271-8L. G.:

EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 Donostia

T 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

www.erein.com

Inprimatzailea: Grafman S. A.Pol. Industrial El Campillo. PA248500 Gallarta (Bizkaia)

T 946 369 141 F 946 369 333

Eragotzita dago, legeak salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein eratako berregintza, komunikazio publikoa eta moldaketa, aurrez jabetza intelektualarentitularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke (Kode Penaleko 270 eta hurrengo

artikuluak). CEDRO erakundeak (Centro Español de Derechos Reprográficos) (www.cedro.org) babesten ditu aipatutako eskubide horiek.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13).

Page 3: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

erein

Joseba Mateos Gutierrez

Teknologia

Asmakarietako lantegia

DBHko 1. zikloa

Page 4: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

Aurkibidea

1. Zenbait asmatzaile ..............................................................................................7

2. Zenbait asmakari ................................................................................................15

3. Mahai egutegia ..................................................................................................27

4. Artxibategia ........................................................................................................29

5. Ipuinentzako etxea ............................................................................................31

6. Kutxa beltza........................................................................................................35

7. Periskopioa ........................................................................................................39

8. Kaleidoskopioa ..................................................................................................43

9. Norabide bakarreko sistema ..............................................................................47

Page 5: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

10. Sistema bereizlea ................................................................................................51

11. Beso mekanikoa ..................................................................................................55

12. Lerratze mekanismoa..........................................................................................59

13. L mekanismoa.....................................................................................................63

14. Mugikari adimentsua ..........................................................................................67

15. Sorgailu elektrikoa..............................................................................................73

16. Magnetometroa ..................................................................................................79

17. Higrometroa ........................................................................................................85

18. Arkimedesen torlojua. ........................................................................................91

Page 6: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

1. Zenbait asmatzaile“Nik adierazitako erlatibitatearen teoria zuzena baldin bada, Alemanianalemaniarra naizela esango dute, eta Frantzian, berriz, mundukohiritarra naizela. Teoria hori zuzena ez bada, ostera, frantziarrekalemaniarra naizela esango dute, eta alemaniarrek, berriz, juduanaizela”.

ALBERT EINSTEIN

Page 7: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

8

Atal honetan, izan diren zenbait asmatzaileren datu interesgarri ba-tzuk ditugu.

Jakintsu greziarra (Sirakusa, K.a. –287–212). Aurkikunde garrantzi-tsuak egin zituen geometrian, mekanikan eta fisikan. Mekanikan, tor-loju amaigabea, txirrika higikorra, mufla eta horzdun gurpilak, eta abarasmatu zituen. Palankaren legea ere berari zor diogu. Erromatarrenkontrako gerran, Sirakusako defentsa berak antolatu zuen, eta hiruurtean ezin izan ziren erromatarrak bertan sartu; baina sartu zirenean,hil egin zuten erromatarrek.

1. Zenbaitasmatzaile

ARKIMEDES

LEONARDO DA VINCI

JOHANNES GUTENBERG

Pintore, eskultore, arkitekto eta jakintsu italiarra, mundu honetan biziizan den gizonik handienetakoa. Vinci izeneko herrian jaio zen1452an. Leonardo ingeniari handia izan zen, lan harrigarriak egin bai-tzituen. Torlojuen bidezko sistema asko asmatu zituen, baina garran-tzitsuena torloju amaigabeko engranajea izan zen. Hala ere, teknolo-giako liburu gehienetan jasota dagoenez, engranaje mota hori HenryHindley erlojugileak asmatu zuen.

1519an hil zen Frantzian Frantzisko I.aren gortean, bertan zerbitzarieta erregearen laguna zelarik.

Gutenbergen benetako izena Johannes Gensfleisch izan zen.Inprimatzaile alemaniarra Mainzen jaio zen 1397an. Karaktere higiko-rretako inprimatzea asmatu bide zuen Estrasburgon (~1440).Mainzen, J. Fustekin elkartu eta “berrogeita bi lerroko” LiburuSaindua inprimatu zuten, 1455ean argitaratua. Bertan hil zen1468an.

Page 8: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

9

1. Zenbait asmatzaile

Fisikari eta astronomo italiar hau Pisan jaio zen 1564an. Gaztetansortu omen zitzaion matematikarako zaletasuna. Galileok tenperatu-rak neurtzeko “termoskopioa” asmatu zuen. 1586an, balantzahidrostatikoa egiteko proiektua argitaratu zuen liburuxka batean.Gorputzen erorketa ere aztertu zuen, eta gorputza plano inklinatuanbehera datorrenean azelerazio konstantean mugitzen dela frogatuzuen. 1609an, 32 aldiz handiagotzen zuen teleskopioa egin eta zeruaaztertzen hasi zen. Ilargian mendiak daudela aurkitu zuen, baitaEguzkiak bere ardatzaren inguruan 27 egunean behin bira bat ema-ten zuela ere. Galileo Erromara joan zen 1611n eta urte batzuk ber-tan igaro ondoren, Inkisizioak epaitu egin zuen beraren teoriak here-siak zirelako, haien ustez. Galileok amore eman zuen epaitegian,baina azkenean ondoko hau murmurikatu zuen: “Eppur si muove”,hau da, “hala ere, mugitu egiten da”. 1642an, Florentzia ingurukoArcetri herrian hil zen.

GALILEO GALILEI

EVANGELISTATORRICELLI

Matematikari eta fisikari italiar hau Faenzan munduratu zen 1608an.Galileoren ikasle honek presio atmosferikoaren balioa zehaztu zueneta merkuriozko barometroa asmatu zuen 1644an. Zikloidearenarkuak besarkatutako azaleraren formula ere adierazi zuen. TorricelliFlorentzian hil zen 1647an.

BLAISE PASCAL Matematikari, fisikari, filosofo eta idazle frantses hau, AuverniakoClermont-Ferrand hirian jaio zen 1623an. Hemezortzi urte zituela, etaaitari laguntzearren, kalkulagailu aritmetiko bat asmatu zuen, batuke-tak eta kenketak automatikoki burutzen zituen engranajezko lehenkalkulagailua, alegia. Fisikan, fluidoen portaera aztertu zuen. Fluidobaten gainazalean eragindako presioa ontzian dagoen fluido guztiraintentsitate berberaz transmititzen dela aurkitu zuen. Horri, Pascalenprintzipio deitzen diogu, eta prentsa hidraulikoaren funtsa da. BlaisePascal Parisen hil zen 1662an.

Page 9: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

10

1. Zenbait asmatzaile

BENJAMIN FRANKLIN Fisikari eta politikari estatubatuar hau Bostonen sortu zen 1706an.Asmakuntza batzuk egin zituen berogailuak eta betaurreko bifokalakhobetzean. Gertakari elektrikoen ikerketari ekin eta tximistorratzaasmatu zuen 1752an. Franklinek “tximistorratzak” erabilita emaitzaonak lortu zituen eta 1782an Filadelfiako laurehun eraikinetan zeudeninstalatuta tximistorratzak. Benjamin Franklin Pennsylvaniako Fila-delfian hil zen 1790ean.

DANIEL GABRIELFAHRENHEIT

Fisikari alemaniar hau Dantzigen (gaur egungo Poloniako Gdansk-en)munduratu zen 1686an. Ordura arte asmatutako termometroak ezzirela zehatzak konturatu zen. 1714an Fahrenheitek alkohola barikmerkurioa erabili zuen termometroan. Hartaz, lehen termometrozehatza asmatu zuen. Uraren irakite puntua konstantea zela ere aur-kitu zuen eta lehenengo aerometroak egin zituen. Beraren izena duentermometro eskalaren definizio enpirikoa adierazi zuen. Fahrenheit1736an hil zen Hagan.

JOSEPH IGNACEGUILLOTIN

Politikari eta mediku frantses hau Saintesen munduratu zen 1738an.Heriotza-zigorra ezarri zietenei oinazea arinduko zien makina asmatuzuen. Gero, makina horri gillotina izena jarri zioten. Guillotin Parisenhil zen 1814an.

Page 10: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

11

1. Zenbait asmatzaile

Fisikari italiarra, Como herrian jaio zen 1745ean. 1778an, gas nahas-teen analisi bolumetrikoa egiteko erabiltzen den eudiometroa asmatuzuen. 1800ean, korronte elektrikoa sortzeko gai zen aparatua asma-tu zuen, lehen bateria, alegia. Beraren omenez potentzial diferentzia-ren unitateari volt deitzen diogu. Alessandro Comon hil zen 1827an.

ALESSANDRO VOLTA

Mekanikari estatubatuar hau Pennsylvanian jaio zen 1765ean.Helizedun lehen urpekoa asmatu zuen, Nautilus, alegia.Txalupetarako lurrun propultsioa ere asmatu zuen 1807an. Fultonek1803an bere Nautilus alde batera utzi eta desegin egin zuen. BainaEuropan, ordea, urpekoak egiteko eta hobetzeko bidea eginda zego-en. Fulton New Yorken hil zen 1815ean.

ROBERT FULTON

Asmatzaile eta pintore estatubatuar hau Massachusetts-en jaio zen1791n. 1832an beraren izena duen telegrafo elektrikoa asmatu zuen.Hala ere, horretarako zientzialari askoren laguntza behar izan zuen.Lehen telegrafo linea eraiki zuen 1843an. Morse NewYork hirian hilzen 1872an.

SAMUEL MORSE

Page 11: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

12

1. Zenbait asmatzaile

LOUIS BRAILLE Asmatzaile frantsesa. Coupvrayn jaio zen, Seine-et-Marnen, 1809an.Hiru urte zituela, itsutu egin zen. Erliebe-puntuz osaturiko eta berarenizena duen itsuentzako idazkera-sistema sortu zuen. Sistema hori1829an plazaratu zuen lehenengo aldiz. Carlos Barbier-ek asmatu-tako beste batean oinarritzen da Brailleren alfabetoa. Louis BrailleParisen hil zen 1852an.

a b c d e f g h i j

k l m n o p q r s t

u v w x y z

ADOLPHE SAX Instrumentugile hau Belgikako Dinant hirian jaio zen 1814an. Haizeinstrumentuak hobetzen eman zituen urte asko eta saxofoia asmatuzuen. Parisen hil zen 1894an.

WERNER SIEMENS Alemaniako ingeniari eta industrialarien familiako seme hau Lenthenjaio zen 1816an. Lur azpiko lehen hari telegrafikoa jarri zuen Berlineta Frankfurt artean. 1866an dinamoa asmatu zuen eta 1879an lehe-nengo tren makina elektrikoa egin zuen. Werner Berlinen zendu zen1892an

Page 12: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

13

1. Zenbait asmatzaile

Fisikari frantsesa (Paris, 1819). Argiaren abiadura, airean zein uretan,kalkulatzeko metodoa asmatu zuen (1850). Eroale metalikoetan indu-zitutako korronte elektrikoak aurkitu zituen (Foucaulten korronteak).Beraren izena duen penduluaren bidez Lurraren errotazio higidurafrogatu zuen 1851n. Urtebete geroago, ertz lodiko gurpil bat azkarbirarazi zuen eta grabitazioaren eraginak aztertuz giroskopioa asma-tu zuen. Gertakari giroskopikoei buruzko lehen teoria ere berari zordiogu. Jaioterrian hil zen 1868an, Parisen, alegia.

JEAN BERNARD LEONFOUCAULT

ALFRED NOBEL Asmatzaile eta industrialari suediar hau Stockholmen sortu zen1833an. Lehergaien ikerketaz arduratu zen eta, besteak beste, dina-mita asmatu zuen 1866an. Ehun bat produktu patentatu zituen.Lehergailuak fabrikatuz aberastu egin zen, eta diru guztiaren errenta-rekin Nobel sariak sortu zituen 1895ean. Duda barik, zientzialaribatek jaso dezakeen ohorerik handiena Nobel saria jasotzea da. Halaere, ohorerik gabe zendu zen sariak sortu zituen kimikaria, Erroman1896an.

THOMAS ALBA EDISON Estatubatuar hau asmatzaile ezagunenen zerrenda guztietan ager-tzen da. Edison 1847an jaio zen Milanen (Ohio, AEB). Haren asma-karirik ospetsuena bonbilla bada ere, askoz ekarpen gehiago ere eginzituen. Garrantzi handiko asmakuntzak egin zituen teknologiarengarapenerako (milatik gora patentatu zituen), hala nola telegrafobikoitza (1864), fonografoa eta mikrotelefonoa (1877), goritasun lan-para (1878) eta kinetoskopioa, egungo zinemaren aitzindaria. 1887anmunduko ikerketa laborategirik handiena izango zena ireki zuen WestOrangen (New Jersey, AEB). Bertan hil zen 1931n.

Page 13: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

14

1. Zenbait asmatzaile

RUDOLF DIESEL Ingeniari alemaniar hau Parisen jaio zen 1858an. Olio astun edogasolioaren bitartez funtzionatzen duen barne errekuntzako motorraasmatu zuen 1893an. Beraren izena duen motorraren prototipoa,ordea, Amerikako Estatu Batuetan 1897an egin zuen. Asmakarihorrek itsas armadaren interesa piztu zuen. Diesel itsasoan ito eginzen 1913an.

ALEXANDER GRAHAMBELL

Asmatzaile eskoziar hau Edinburgon jaio zen 1847an. Gor-mutueientzunaraziko zien sistema baten bila zebilela, nahi gabe, telefonoaasmatu zuen 1876an. Telegrafoa, gramofonoa, fonografoa, fotofonoaeta beste zenbait tresna ere asmatu zituen. 1881ean metala atzema-ten zuen aparatua asmatu zuen eta 1883an Science aldizkaria sortuzuen. 1915ean inauguratu zen AEB alderik alde zeharkatu zuen lehentelefono-sarea. Alexander Graham Bell Kanadan zendu zen 1922an.

HEINRICH HERTZ Fisikari alemaniar hau Hanburgon jaio zen 1857an. Uhin elektromag-netikoen ezaugarriak argiarenak eta beroarenak bezalakoak zirela fro-gatu zuen, berak asmatutako oszilagailu baten bidez. Hertzen asma-kuntza horrek irrati uhinen bitartez haririk gabeko telegrafia garatzekobidea irekita utzi zuen. Hertz hogeita hamazazpi urte bete aurretik hilzen Bonnen 1894an.

GUGLIELMO MARCONI Fisikari eta ingeniari italiar hau Bolonian sortu zen 1874an. Haririkgabeko telegrafiaren sortzailea izan zen (1896). Marconik oszilazioelektrikoak detektatzen dituen gailua sortu zuen eta kohesore izenajarri zion. 1901ean urrutiko irrati transmisioak egin ahal izateko siste-ma diseinatu zuen. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1909an, K.F.Braunekin batera. 1937an zendu zen Erroman. XX. mendeko asma-kuntzarik erabilienetarikoa sortu zuen Guglielmo Marconik.

Page 14: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

2. Zenbait asmakari“Irudimena jakintza baino askoz garrantzitsuagoa da”.

ALBERT EINSTEIN

Page 15: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

Atal honetan gaur egun arte asmatu dituzten zenbait asmakarirendatu interesgarri batzuk aztertuko ditugu.

Inprimatzea Gutenberg bitxigile alemaniarrak asmatu zuela esan izanda. Hala ere, berak asmatu baino lehenago, Txinan erabiltzen zituz-ten antzeko tresnak. Esaterako, Kristo aurreko 1324ko zigiluak aurki-tu dituzte arkeologo batzuek, antzeko sistema batez eginak. Nolanahiere, Gutenbergen inprimatzearen bitartez egin zituzten lehen liburuak1450ekoak dira. 1453an, Gutenbergen Biblia ospetsua kaleratuzuten.

16

2. Zenbaitasmakari

INPRIMATZEA

TELEGRAFOA

IPARRORRATZA

1837an, Willian Fothergill Cookek eta Charles Wheatstonek bosthariko telegrafoaren patentea eskatu zuten. Urtebete geroago,Samuel Morsek hari bakarreko telegrafoaren patentea lortu zuen, etaMorse kode ospetsua sortu zuen. 1843an, Baltimore eta Washingtonlotu zituzten telegrafoaren bidez. 1855ean, berriz, David E. Hughesekzeinuak inprimatzen zituen telegrafoa asmatu zuen, eta 1872an,transmisio sistema hobetu zuen Jean Maurice Emile Bardotek.

Txinatarrek aspaldi zuten magnetitaren dohainen berri. Mineral horiezinbestekoa da iparrorratza egiteko. Iparrorratzaren lehen arrastoakk.o. 83koak dira. Magnetita ohol batean itsatsitako koilaratxo batezosatuta zegoen iparrorratz hura, eta brontzezko oinarri batean jartze-rakoan, koilarak beti norabide bera seinalatzen zuen. Nolanahi ere,XII. mendea arte ez zuten erabili. Alexander Neckham britainiarra izanzen 1187an iparrorratzak nola funtzionatzen zuen eta zer-nolakoazen jakinarazi zuen ikertzailea. Asmakari horri esker, marinelek itsasozabalean nondik nora zebiltzan jakin zuten, iparrorratzak beti adieraz-ten baitu Iparburutik oso hurbil dagoen eremu zehatza.

Page 16: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

17

LEHENBIZIKO TRENA

EZTANDA BIDEZKOMOTORRA

Hamaika tren modeloren berri dugu gaur egun (AHT, metroa,Talgoa...), eta guztiak lurrun makinaren ondorengoak dira. RichardTrevithink ikertzaile britainiarrak jarri zuen martxan lurrunezko lehentren makina, 1804an, eta 70 lagun eraman zituen 16 km-tan.1829an, George eta Robert Stephensonek Rocket lokomotorra fabri-katu zuten.

Aurreneko autoak lurrunak mugiarazitako ibilgailuak izan ziren (XVIII.mendean), baina ur andela handi eta astunegiak behar zituzten.1885ean Karl Benz ingeniari alemaniarrak eztanda motorreko lehenautoa aurkeztu zuen, Manheim-en (Alemania). Auto hura abiadurabakarrekoa zen, eta 16 km/h-ko lastertasuna hartzen zuen.

Barthelemy Thimmonier jostun frantziarrak eraiki zuen, 1830ean, jos-teko lehenengo makina. Lehen makina hura egurrezkoa zen, etagaur egungoek dituzten elementu guztiak zituen. 1845ean minutuko200 puntada ematen zituen makina patentatu zuen.

JOSTEKO MAKINA

2. Zenbait asmakari

Page 17: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

Thomas Alva Edisonenak izan ziren merkaturatu ziren lehen fonogra-foak. Asmatzaile estatubatuarrak 1877an grabatu zuen lehen aldizbere ahotsa. Edozein motatako hotsak grabatzeko, nahikoa zen hitzegin bitartean fonografoaren zilindro batzuei eragitea.

18

2. Zenbait asmakari

FONOGRAFOA

1845ean, Christian F. Schönbein (1799-1868) kimikariari bi isurkarire-kin egindako nahasketa pitin bat erori zitzaion, nahi gabe. Nahasketaazido nitrikoarekin eta sulfurikoarekin egina zen. Zapi batez garbituzuen, eta zapia berogailu batean lehortzen utzi zuen. Handik gutxira,zapiak eztanda egin zuen, eta desagertu egin zen. Hura izan zennitroglizerinak eztanda egin zuen lehen aldia. Gerora asko garatuzuten nahasketa, eztandaren indarra gero eta handiagoa izatea lor-tzeko.

NITROGLIZERINA

Radarra eta sonarra, beste asmakari askoren antzera, gerrarakosortu zituzten. Esaterako, Bigarren Mundu Gerran ezinbestekoak izanziren, arerioa non zegoen jakiteko. Gaur egun, askotan erabiltzen diragerran ez ezik bestelakoetan ere; esaterako, hegazkinen trafikoazuzentzeko, eguraldia iragartzeko, eta baita medikuntzan ere.

RADARRA ETA SONARRA

Page 18: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

19

2. Zenbait asmakari

Marie Sklodowska edo Marie Curie izan zen energia nuklearraren edoerradioaktibitatearen asmatzailea. Becquerelen erradioaktibitatenaturalari buruzko lanek interesaturik, senarra eta biak material erra-dioaktiboak ikertzen hasi ziren, eta polonioa eta radioa aurkitu zituz-ten. 1903an Fisikako Nobel saria jaso zuen, senarrarekin etaBecquerelekin batera.

Wilbur eta Orville Wright anaiek sortu zuten hegazkina. Ohion jaiota-ko anaiek bizikletak diseinatu eta saltzen zituzten dirua lortzeko. Diruhorren bidez, ordea, euren ametsa bete nahi izan zuten: hegazkinasortu. Wilburrek azkar ulertu zuen gorako eta beherako mugimendua,ezker-eskuinekoa eta ardatzaren inguruko bira kontrolatu behar zire-la hegan egiteko. 1903an, lehen aldiz, hegazkin motordun bat pro-batu zuten eta 1908an sarritan erakutsi zuten badagoela hegan egi-tea.

ENERGIA NUKLEARRA

HEGAZKINA

Helikopteroa airean mugimendu gehien egin dezakeen garraiobideada, goitik behera eta alderantziz mugi daitekeelako; era horretara,abantaila ugari ditu lurreratzeko eta aireratzeko. Azken hamarkadetanhelikopteroa gero eta gehiago erabiltzen da, eta ezinbestekoa da sal-bamendu lanetan. 1939an, Igor Sikorski errusiarrak sortu zuen lehenhelikopteroa, aurretik beste askok antzeko tresnak fabrikatu bazituz-ten ere.

HELIKOPTEROA

Page 19: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

20

2. Zenbait asmakari

Samuelt Colt estatubatuarraren izena errebolberrarekin lotuta da his-toriako liburu guztietan. Hala ere, haren aurretik, beste asmatzailebatek egin zuen lehen errebolberra, 1835ean-edo: Manuel Garateeibartarrak. Asmakari hori, ordea, ez zuen behar bezala patentatu,eta orain arte zalantzak izan dira hori frogatzen duen errebolberrik ezdagoelako.

ERREBOLBERRA

ZORUA GARBITZEKOA

TETRABRIKA

Manuel Jalon Corominas espainiarrak patentatu zuen lehen zoruagarbitzekoa, XX. mendearen erdialdean. Lehen, zorua garbitzekohura egurrezko makila batek eta kotoi zati batzuek osatzen zuten, etaaurrerakuntza handia izan zen garai hartan. 1965ean hasi ziren behinbetiko diseinua saltzen.

Tetrabrikaren asmatzaile izan zen Ruben Rausing 1895ean jaio zen,Raus-en (Suedia). Erik Wallenbergekin batera, AB Tetra Pak enpresasortu eta ontziratze sistema iraultzailea aurkeztu zuten 1951n.Tetrabrik izena jarri zieten, lehenengo kutxek tetraedro forma zutela-ko, eta gaur egungo ontziek adreilu itxura dutelako.Tetrabrik ontzi arruntak paper kartoizko –polietilenozko– geruzazko-ak dira, eta ontzi aseptikoek –luzaroan iraun beharreko produktuakdituzten ontziek-, berriz, aluminiozko beste geruza bat dute.Likidoarekin kontaktuan dagoen materiala polietilenoa da beti.Paper kartoiak trinkotasuna ematen dio ontziari, plastikoak herme-tiko bihurtzen du, eta aluminioak argia eta oxigenoa sartzea gala-razten du.

Page 20: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

21

2. Zenbait asmakari

Lehen hozkailu artifiziala William Cullenek egin zuen, 1784an,Glasgow hirian (Eskozia). Eterraren lurruntzean oinarritu zen hozkailuhori. Jacob Perkins estatubatuarrak lortu zuen, ordea, hozkailuarenlehen patentea, eta berak ere eterra erabili zuen ontzia hozteko.Lehen hozkailuak 1927an iritsi ziren etxeetara, General Electricenpresak fabrikatuak.

HOZKAILUA

MIKROUHIN LABEA Percy Spenser ingeniari estatubatuarrak magnetron izeneko gailubatez jardun zuen lanean 1964an. Halako batean, poltsikoan zera-man txokolatea urtu egin zela ohartu zen. Gertakari hori hobeto iker-tu nahian, arto ale batzuk jarri zituen gailuaren ondoan, eta, beroarenondorioz, krispetak lortu zituen. Horiek izan ziren mikrouhin labearenhastapenak.

GPS SISTEMA GPS sistemaren bidez, uneoro non gauden jakin dezakegu zehatz-mehatz. GPS erabiliz gero, nekez galduko da inor basamortuan edoitsasoan. Nabigazio sistema horrek satelite sare baten bidez dihardu,eta gauez eta egunez Lurrean zehazki non gauden adierazten digu.1993an jarri zuten martxan GPS sistema.

Page 21: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

22

2. Zenbait asmakari

ASPIRINA Felix Hoffman (1868-1946) kimikari eta botikari alemaniarrak asmatuzuen aspirina. Aitak zuen erreumaren aurkako tratamendua ahalik etaerosoen egin nahian, azido salizilikoa oinarri hartu eta aspirina sortuzuen, 1897an. Aurkikuntza Bayer laborategietan aurkeztu zuen, etaberehala atera zen merkatura, 1899an.

Steven Wozniak eta Steven Jobs estatubatuarrek eraiki zuten1976an lehen ordenagailu pertsonala. Ordenagailu horren izenaApple I izan zen, eta Jobsen etxean eraiki zuten. Ordenagailu pertso-nalak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta urte hartan bertan sortuzuten bi gazteek Apple Computer enpresa.

ORDENAGAILUPERTSONALA

Gaur egun erabiltzen ditugun disketeak Ameriketako Estatu Batuetanasmatu zituzten 1976an. Asmatzailea IBMko langile bat izan zen,Alan Shugart ingeniaria, hain zuzen: 5,25 hazbeteko lehen disketeak.Hala ere, disketeak aurkeztu zirenerako, Shugartek IBM utzi eta bereenpresa propioa sortua zuen: Shugart Associates.

GAUR EGUNGODISKETEA

Page 22: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

23

2. Zenbait asmakari

FOTOKOPIAGAILUA

GARBIGAILUA

BALANTZA

Everett McAdamek 1907an asmatu zuen gaur egun ezagutzendugun fotokopiagailua. Fotokopiagailua testua eta irudiak dituztenartxiboen kopiak ateratzeko modurik azkarrena da, euskarria paperadenean betiere. Fotokopiagailuak argazkigintzan erabiltzen den siste-ma erabiltzen du. McAdamek asmatu bazuen ere, Chester CarlsonAEBko fisikariak hedatu zuen fotokopiagailua, 1937tik aurrera.

Egun hain ohikoa den garbigailua ez da aspaldiko asmakaria.Ikuzgailua XX. mendearen hasieran asmatu zuten; 1901ean lehengarbigailua jarri zuten salgai. Alva Fisherrek diseinatu zuen tresna, etaelektrizitatearen bitartez ibiltzen zen. Tresnak motor bat zuen, ontzibatek etengabe bueltak eman zitzan, ura eta xaboia sartu ostean.

Bi beso berdin dituen balantza da zerbait pisatzeko mekanismorikerrazena. Egiptoarrak izan ziren mekanismo hori erabili zutenak K.a.2500. urte inguruan. Balantza horrek barra bat du, plater bat muturbakoitzean, eta erdian, euskarri puntu bat. Erabiltzeko, plater bateanobjektu bat jartzen da, eta beste platerean, pisu jakineko haztak ipin-tzen dira, balantza orekatu arte. Orekatuz gero, objektuaren pisuabeste aldeko hazten berbera da.Duela 2000 urte inguru erromatarrek asmaturiko “erromatar” izenekobalantzak erabiltzen hasi ziren. Horien mekanismoan, euskarri puntuaez dago erdian; pisatu nahi dugun objektua beso motzetik eskegiegin behar dugu, eta beso luzetik hazta bat irristatzen dugu, euskarripuntutik hurbilduz edo urrunduz. Ekintza hori egin behar dugu bibesoak orekan gelditu arte. Objektuaren pisua beso luzean markatu-ta dauden marra batzuek adieraziko dute.

Page 23: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

24

2. Zenbait asmakari

BIZIKLETA

ZURGAGAILUA

Egiptoarren garaian barra batez lotuta bi gurpil zituen makina xumeazegoen. Txinan ere, antzeko beste tramankulu bat zeukaten, bainagurpilak banbuzkoak ziren.Hala ere, lehenengo bizikletaren marrazkia Leonardo Da Vincik eginzuen. 1790ean, Sivrac-eko Konteak gurpilen gainean jarritako “cele-riferoa” asmatu zuen Parisen. Deserosoa zen oso, ez baitzuen ezeskulekurik ez jesarlekurik.1813an Karl Christian Ludwig Drais alemaniarrak “draisiana” deituri-koa asmatu zuen. Eskulekua eta erresorteak zituen jesarlekua eran-tsi zizkion celeriferoari.Kirkpatrick Mac Millan eskoziarrak, 1983an, atzeko gurpilaren arda-tzari biradera bat gehitu zion bi aldeetan, oinek mugi zezaketena.Hamar urte geroago, Philip Heinrich Fischer alemaniarrak aurrekogurpilari pedalak ezarri zizkion. Makina horri Pierre Michauzek gauregungo pedalak gehitu zizkion; “velocipedo” deitu zion eta salgai jarrizuen.Hans Renol suitzarrak katea asmatu zuen, pedaletan egindako inda-rra gurpiletara transmititzea ahalbideratzeko. Hagunak John BovdDunlopek asmatu zituen, bizikleta erabiltzea asko erraztuz.

1901ean funtzionatzeko bi lagun behar zituen zurgagailua sortuzuten: batek hautsa irensteko hauspo bati eragiten zion hutsa egite-ko, eta besteak aparatua mugitzen zuen lurrean. 1908an WilliamHooverrek lehenbiziko zurgagailu elektrikoak asmatu zituen.Hasieran, industrietan baino ez zituzten erabili, baina urte batzukgeroago, etxeetara heldu ziren.

Eskuz eta abereen bidez egun batzuetan egiten zen lana, ordu gutxi-tan egitea ahalbidetu zuen traktoreak. 1907an Henry Ford traktoreakfabrikatzen hasi zen autoen piezak erabilita, eta Fordson izena jarrizien. Arrakasta handia izan zuten eta Bigarren Mundu Gerraren oste-an Europara esportatzen hasi ziren.

TRAKTOREA

Page 24: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

25

2. Zenbait asmakari

Bete ezazu gurutzegrama.

1. Tximistorratza asmatuzuenaren abizena.

2. Besteak beste, palanka etatorloju amaigabea asmatuzituena.

3. Osziloskopioa asmatuzuena.

4. Merkuriozko termometroaasmatu zuen fisikarialemaniarra.

5. Teleskopioa asmatu zuenastronomo italiarra.

6. Karaktere higikorrekoinprimaketaren sortzailea.

7. Txalupetarako lurrunpropultsioaren asmatzailea.

8. Itsuentzako idazkerasistemaren sortzailea.

9. Telefonoa asmatu zuena.10. Kalkulagailu aritmetiko

baten eta prentsahidraulikoaren asmatzailea.

11. Telegrafo elektrikoarensortzailea.

12. Heriotza zigorra jasanbehar zutenei oinazeamoteldu zien medikufrantsesa.

13. Lehenengo tren makinaelektrikoaren etadinamoaren asmatzailea.

14. Bateria elektrikoarensortzailea.

15. Bere izena daramanmotorraren prototipoa eginzuen ingeniari alemaniarra.

16. Lehergailuak fabrikatuzaberastu zen industriarisuediarra.

17. Barometroaren sortzailea.18. Saxofoia asmatu zuen

instrumentugile belgikarra.

Ariketa

1

2

3

4 5

6

7

8

9

10

11

12 13

14

15

16

17

18

Page 25: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

3. Mahai egutegia“Zientzia laua da erlijiorik gabe. Erlijioa itsua dazientziarik gabe”.

ALBERT EINSTEIN

Page 26: TEKNOLOGIA - Erein argitaletxea · Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-05-13). erein JosebaMateosGutierrez Teknologia Asmakarietakolantegia

Mahai egutegia

Proiektu honetan mahai egutegi euskarriduna diseinatuko dugu.

Edozein objektuk berari eusteko egokituta duen alderdi edo zatia daeuskarria. Kasu honetan mahai gaineko egutegi bat diseinatukodugu. Emandako eredua egin ostean, aukera asko ditugu geureerara erabiltzeko edo apaintzeko: erregela marraztea, bi aldeetatikapaintzea...

Proiektu honetan kartoi mehe bati moztutako 25 cm luze eta 20 cmzabal den zati bat edo 1 mm lodi den kartoia baino ez dugu behar.

Arkatza, erregela, ebakigailua eta erregela metalikoa.

Behin euskarria bukatuz gero, bakoitzak nahi duen moduan apaindezake egutegia.

28

3. Mahai egutegia

PROIEKTUA

MATERIALAK

ERREMINTAK

OHARRAK

Moztu Tolestu