tsa { datorrena } isidro esnaola energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika...

7
2017 | azaroa | 18 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria U rte bukaerarekin batera energia lantzen duten zenbait nazioarteko erakundek be- ren aurreikuspenak publiko egin dituzte. Azterketok aldaketa klimatikoaren gora- beherei beste perspektiba bat ematen die- te. Esate baterako, emandako datuekin Pa- riseko Akordioan finkatutako karbono dioxidoaren murrizketa helburuek ez dirudite oso lorgarriak direnik. Energiaren Nazioarteko Agentziak 2040. urterako au- rreikuspena plazaratu du. Bere iritziz, energia beharrak, abiadura motelagoan bada ere, hazten jarraituko du hu- rrengo urteetan ere. Agentziaren kalkuluen arabera, haz- kundearen heren bat Indiatik etorriko da. Igoera hori kontuan izanda ere, Indiaren kontsumoak munduko kontsumoaren %11 suposatuko du, nahiz eta munduko biztanlearen %18 bertan bizi. Hazkundearen beste heren bat gainerako Asiako esta- tuek eragingo dute. Azken herena Afrikako, Ekialde Hurbileko eta Hego Ameri- kako eskaera igoeren ondo- rio izango da. Mundu maila- ko bilakaerak erakusten du herrialde aberatsetan ener- gia kontsumoa ez dela hazi- ko, baina oraindik ez da mu- rrizketa nabarmenik izango. Txostenak, adibidez, aipa- tzen du 2040. urtean 300 milioi auto elektriko ibiliko direla munduan; alabaina, petrolio eskaera ez da apenas jaitsiko, egungo eskaeraren %2 soilik. Aurreikuspen hori beste esparru batzuetako eskaera igoeran oinarritzen du, hala nola, kamioi bidezko garraioaren zein itsas eta aire garraioaren hazkundean eta produktu petrokimiko- en eskaeran. Murrizketa eskas horrekin zaila izango da karbono dioxido isuriak gutxitzeko helburua betetzea. Energiaren inguruan, Agentziak lau aldaketa nagusi azpimarratu ditu. Lehena da AEBak petrolio eta gas erauzketan munduko lider bihurtuko direla. Fracking tekniken erabilerari esker lortuko du lidergo hori. Eta egungo petrolioaren prezioek teknika horiek erabiltzea ahalbidetzen dute. Bigarren aldaketa nagusia energia be- rriztagarrien merkatzearekin lotuta dago. Agentziaren arabera, eguzki energiak Txinan eta Indian garapen han- dia izango du, elektrizitatea sortzeko sistema merkeene- tarikoa izango delako. Europar Batasunean, aldiz, berriz- tagarrien artean haize energia nagusituko omen da. Energia berriztagarriei esker, elektrizitatearen parte hartzea nabarmen haziko da energiaren arloan. Hori izango da hirugarren aldaketa nagusia. Eta laugarrena Txinan emango da. Hazkunde garbiaren aldeko apustu politikoak munduko energia merkatuetan eragiten ja- rraituko du. Hazkunde eredu horrek burdingintza eta ikatzarekiko mendekotasuna gutxiagotuko du, baita isu- riak ere. Gainera, teknologia garbiak sustatzeko Txinako Gobernuak egiten duen indarrak soka luzea du: haizea- ren kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, jada ibilgailu elektrikoetan lider bilakatu da Asiako erraldoia. Beste maila batean, Txina gas natural eskaeraren hazkundea- ren arduradun nagusia izango da: %25 bere kontu. Laburbilduz, Energiaren Nazioarteko Agentziaren txostenaren arabera, energiaren erauzketan, eraldake- tan eta kontsumoan aldaketa garrantzitsuak ematen ari dira mundu osoan zehar. Dena den, aldaketa horrek ez dirudi nahikoa aldaketa klimatikoan eragin nabarmenik izateko. Karbono dioxido isuriek, erritmo mantsoagoan bada ere, handitzen jarraituko dute. Batzuek karbono harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du- te. Nonbait teknika berriak asmatzea gure bizimodu xahutzailea aldatzea baino errazagoa da. { datorrena } Energia politika, bizimodua eta klima aldaketa Teknologia garbiak sustatzeko Txinako Gobernuak egiten duen indarrak soka luzea du: haizearen kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, jada ibilgailu elektrikoetan lider bilakatu da Asiako erraldoia Isidro Esnaola hutsa hutsa hutsa

Upload: others

Post on 03-Jun-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Urte bukaerarekin batera energia lantzenduten zenbait nazioarteko erakundek be-ren aurreikuspenak publiko egin dituzte.Azterketok aldaketa klimatikoaren gora-beherei beste perspektiba bat ematen die-te. Esate baterako, emandako datuekin Pa-

riseko Akordioan finkatutako karbono dioxidoarenmurrizketa helburuek ez dirudite oso lorgarriak direnik. Energiaren Nazioarteko Agentziak 2040. urterako au-

rreikuspena plazaratu du. Bere iritziz, energia beharrak,abiadura motelagoan bada ere, hazten jarraituko du hu-rrengo urteetan ere. Agentziaren kalkuluen arabera, haz-kundearen heren bat Indiatik etorriko da. Igoera horikontuan izanda ere, Indiaren kontsumoak mundukokontsumoaren %11 suposatuko du, nahiz eta mundukobiztanlearen %18 bertan bizi. Hazkundearen beste herenbat gainerako Asiako esta-tuek eragingo dute. Azkenherena Afrikako, EkialdeHurbileko eta Hego Ameri-kako eskaera igoeren ondo-rio izango da. Mundu maila-ko bilakaerak erakusten duherrialde aberatsetan ener-gia kontsumoa ez dela hazi-ko, baina oraindik ez da mu-rrizketa nabarmenik izango.Txostenak, adibidez, aipa-tzen du 2040. urtean 300milioi auto elektriko ibilikodirela munduan; alabaina, petrolio eskaera ez da apenasjaitsiko, egungo eskaeraren %2 soilik. Aurreikuspen horibeste esparru batzuetako eskaera igoeran oinarritzendu, hala nola, kamioi bidezko garraioaren zein itsas etaaire garraioaren hazkundean eta produktu petrokimiko-en eskaeran. Murrizketa eskas horrekin zaila izango dakarbono dioxido isuriak gutxitzeko helburua betetzea.Energiaren inguruan, Agentziak lau aldaketa nagusi

azpimarratu ditu. Lehena da AEBak petrolio eta gaserauzketan munduko lider bihurtuko direla. Frackingtekniken erabilerari esker lortuko du lidergo hori. Etaegungo petrolioaren prezioek teknika horiek erabiltzeaahalbidetzen dute. Bigarren aldaketa nagusia energia be-

rriztagarrien merkatzearekin lotuta dago. Agentziarenarabera, eguzki energiak Txinan eta Indian garapen han-dia izango du, elektrizitatea sortzeko sistema merkeene-tarikoa izango delako. Europar Batasunean, aldiz, berriz-tagarrien artean haize energia nagusituko omen da. Energia berriztagarriei esker, elektrizitatearen parte

hartzea nabarmen haziko da energiaren arloan. Horiizango da hirugarren aldaketa nagusia. Eta laugarrenaTxinan emango da. Hazkunde garbiaren aldeko apustupolitikoak munduko energia merkatuetan eragiten ja-rraituko du. Hazkunde eredu horrek burdingintza etaikatzarekiko mendekotasuna gutxiagotuko du, baita isu-riak ere. Gainera, teknologia garbiak sustatzeko TxinakoGobernuak egiten duen indarrak soka luzea du: haizea-ren kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, jada ibilgailuelektrikoetan lider bilakatu da Asiako erraldoia. Beste

maila batean, Txina gas natural eskaeraren hazkundea-ren arduradun nagusia izango da: %25 bere kontu. Laburbilduz, Energiaren Nazioarteko Agentziaren

txostenaren arabera, energiaren erauzketan, eraldake-tan eta kontsumoan aldaketa garrantzitsuak ematen aridira mundu osoan zehar. Dena den, aldaketa horrek ezdirudi nahikoa aldaketa klimatikoan eragin nabarmenikizateko. Karbono dioxido isuriek, erritmo mantsoagoanbada ere, handitzen jarraituko dute. Batzuek karbonoharrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretangehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du-te. Nonbait teknika berriak asmatzea gure bizimoduxahutzailea aldatzea baino errazagoa da. •

{ datorrena }

Energia politika, bizimoduaeta klima aldaketa

Teknologia garbiak sustatzeko TxinakoGobernuak egiten duen indarrak sokaluzea du: haizearen kalitatea nabarmenhobetzeaz gain, jada ibilgailu elektrikoetanlider bilakatu da Asiako erraldoia

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

atzerria

Q uebec, Eus-kal Herria-ren antzera,e s t a tu r i kgabeko na-zioa da, az-

ken 50 urteotan bere etorkizunpolitikoaren jabe izateko ahale-ginean dabilena. Bi herrien ar-

teko paralelismoa, beraz, den-bora-dimentsiora ere hedatzenda, paradigma politiko-ideolo-giko baten adibide. Euskal as-kapen mugimendua lez, 60ekohamarkadan gorpuztu zenQuebeceko abertzaletasun mo-dernoa, “iraultza lasaia” bezalabataiatutako aroan. Jean Lesa-

ge lehen ministro liberalarenagindupean, modernizazio etasekularizazio prozesu bat biziizan zuten quebectarrek, he-rrialdearen garapen ekonomi-ko eta kulturala hauspotu zue-na. 1976an Rene Levesque(Alderdi Quebectarra) lehenministro bezala hautatu iza-nak, ordea, eman zion behinbetiko bultzada abertzaletasu-nari; 1980an bozkatuko zuenlehenengoz independentzia-ren inguruan Quebecek, etahautesleen %59,56k egin zutenindependentziaren aurka.

Orduz geroztik, bigarren aldibatez ere itzuli dira quebecta-rrak hautetsontzietara herrial-dearen estatus politikoaren in-guruan euren iritzia ematera.1995ean izan zen, eta ezezkoakirabazi zuen bigarrenez ere,

QUEBECBabesa galtzen ari da independentismoa,abertzaletasun defentsibotik atera ezinda

Aimar Etxeberria Korta

Hatz puntekin ukitu zuen Quebecek independentzia1995ean, bigarren saiakeran, Kanadatik banatzetik 55.000boto eskasera geratu zenean. Independentismoa, baina, ezatzera ez aurrera da egun, egoera sozial, ekonomiko,linguistiko eta kultural berrietara egokitu ezinda. Horrekabertzaletasuna joera kontserbadoreetara eraman du.

MUNDUA / b

1980ko maiatzean hartutakoirudia, Quebecek lehen aldiz

independentziaren inguruanbozkatu zuen urtekoa, alegia.

GAUR8

Page 3: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 4 / 5

botoen %50,58arekin; inde-pendentzia lortzetik 55.000botopaper eskasera geratuzen Quebec. Kontsultak, bai-na, ordura arte jazo gabekoaldaketa bat eragin zuen;arrakalak ireki zituen sendoazirudien Kanadako zoru poli-tikoan. Jazoera haietatik askohitz egin eta idatzi da “Que-beceko ereduaren” inguruan,honek erreferendumak deitueta independentzia aldarri-katzeko dituen eskumeneninguruan batez ere. Eskozia-ko erreferendumaren ostean–ezezkoa garaile honetan erebotoen %55arekin–, Katalu-niako aferak –eta Iñigo Urku-llu lehendakariaren bisitaofizialak– gerturatu gaitu be-rriz Kanada osatzen dutenhamar probintzia eta hiru lu-rraldeetako bat den eremuhonetara.

ADOSTASUNA, NORAINO?

Social Sciences Academy ofthe Royal Society of Canadaelkarteko lehendakaria etaQuebeceko Unibertsitatekozientzia politikoetako irakas-lea da Alain-G Gagnon Mon-trealen eta, besteak beste, aur-tengo uztailean argitaratu denanalisi bat egin du QuebecekoLavaleko Unibertsitateko DaveGuenette kidearekin batera.Erakundeen bidaia ofizialekizan ohi duten kontrol kutsua-ren ondorioz ezin izan duguaurrez aurre elkartu Gagnone-kin, baina prest agertu da gal-detegi bati erantzuteko.1980ko eta 1995eko errefe-

rendumak egiteko prozesue-tan egin du azpimarra Gagno-nek bere lanean, QuebecekoGobernuak «independentekieta autonomoki, inori kontsul-tarik egin edo Ottawari baime-nik eskatu gabe, bere institu-zio propioen bidez» aurreraeraman zituela-eta. Horrek ez

du esan nahi, baina, KanadakoGobernuak paperik jokatu ezzuenik 1980eko eta 1995ekokontsultetan, hauen aurkaagertu ez bazen ere. Gagnonenesanetan, bere bitarteko pro-pioekin egin zuen kanpainaOttawak, «lege probintzialenaurrean makurtu gabe». Detai-lea, baina, garrantzitsua daoso: Kanadako autoritate poli-tikoek «malgutasunez» jokatuzuten, herrialdearen testuin-guru konstituzionala aintzathartuz, erreferendumen egika-ritzea toleratuz.1995eko saioan aukera inde-

pendentista ia gailendu zen ar-te Kanadako Konstituzioak ezzuen erreferendum bat egitea-ren inguruan hitz egiten; bestemodu batera esanda, ez zuenetorkizun politikoaren inguru-ko galdeketarik debekatzen.Gagnonen ondorioen arabera,kanadarren artean aurkakota-sun politikorik eragiten ezduen oinarria da hori, bainakontua ezberdina da indepen-dentzia aldarrikatzeaz aritze-an. 1995eko galdeketaren oste-an, Auzitegi Gorenera jo zuenKanadako Gobernuak, Quebe-cek independentzia unilateral-ki aldarrikatzerik ba ote zuenkontsultatuz. Epaia ezagunada: ez du independentzia alda-rrikatzeko gaitasunik Quebece-ko Asanblea Nazionalak, bainaquebectarren gehiengo batekerreferendumean hala eraba-kiz gero negoziatzera behartu-ta dago Kanadako Gobernua,«modu onean» gainera. Epaialege egin zuen Gobernu kana-darrak, bere modura baina. “Argitasun Legea” da horren

adierazpidea, Legebiltzarraaferan «parte» ez ezik «epai-le» ere egiten duena, Gagno-nen arabera. Aipatu legeakdioenez, Komunen Ganberada erreferendumaren galderazein balizko independentzia-

Lerroon goialdean, 1992an –bigarrenerreferendumaren aurretik, alegia– 9.000lagun kontsulta berri baten eske aterazirenekoa. Ezkerrean Rene Levesque,abertzaletasun modernoari behin betikobultzada eman zion politikaria, 1980anhauteskundeak irabazi ostean. Eta beheanindependentziaren aurkako manifestaziobat Montrealen, 1995ekoerreferendumaren baitakokanpainan.Andre QUERRY | GAUR8 | NEWQUEBEC

Page 4: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

atzerria

ren aldeko emaitza “argia” de-la erabakitzeko gaitasunaduen erakunde bakarra. Ho-rrek bi arazo jartzen ditu ma-haiaren gainean: Ganberaren“arbitro” papera, honen neu-traltasuna zalantzan jarri dai-tekeelako; eta emaitzaren in-guruan a posteriori hartutakoerabakia, zeinak anbiguotasu-na eragin dezakeen. Hori delaeta, «fede txarrean» egindakolegea dela salatzen du Gagno-nek. Quebecen aipatu legea-ren aurkako erantzuna ereezaguna da: 99 Legea, zeinakdioen quebectarren %50 +1ekerreferendumean hala eraba-kiz gero Kanada behartuta da-goela sezesioa negoziatzera.Gagnonen iritziz, arrazoia

du Iñigo Urkullu lehendaka-riak herrialdeek independen-tzia erreferendumak negozia-tu egin behar dituztela esatenduenean, nahiz eta aitortuQuebecen kasuan behin ere ezdela halakorik eman. Aldiz, dioKanadak jurisprudentzia zaba-

la garatu duela gatazka politi-koei soluzioak emateko, etagaineratu du Estatu federala-ren oinarriak eta zuzenbideestatua errespetatuz bilatu di-tuela bideak horretarako.1998ko Auzitegi Nagusiarenebazpena litzateke adibide.

INDEPENDENTISMOA, KALE ITSUAN

«Eman guri gehiago, edo aldeegingo dugu». Hala aldarrika-tu dute quebectarrek iragan50 urteotan. Asegabe jarrai-tzen du Quebecek, baina ez dualde egin; ez du bere helburualortu, eta ez du ematen epe

motzean horretarako aukera-rik izango duenik ere. Esatera-ko, 1981eko hauteskundeetakobotoen erdia jaso zuen AlderdiQuebectarrak –abertzaleen al-derdi nagusiak– 2014ko arike-ta berean. Beste adibide bat:alderdiaren buru den Jean-François Liseek agindu du ezduela independentzia errefe-rendumik antolatuko bere le-hen legegintzaldian AlderdiQuebectarrak 2018rako aurrei-kusten diren Asanblea Nazio-nalerako hauteskundeak ira-bazten baditu. Ez daude, beraz,quebectarrak uneotan hiruga-rren saiaketa baterako.Baina zer gertatu zaio behi-

nola helburua behatzekin uki-tu zuen herriari? Jean-HermanGuay politologoa galderarierantzuten ahalegindu da “So-vereignty at an impasse. Thehighs and lows of Quebec na-tionalism” lanean. Bertan, ba-tez ere, hiru arrazoi azpima-rratzen ditu: quebectarrenbizi-kalitatearen garapena, Ka-nadaren eredu federala beraeta aldaketa demografikoak.Hala ere, ez ditu alde baterauzten Alderdi Quebectarrarenbaitan egindako akatsak –ha-mar urte pasatxoan lau lidereta hamaika estrategia izan di-tu–, edota independentismoa-ren banaketa bera 2006an,Quebec Solidarioa alderdiarensorrerarekin. Bizi kalitateari dagokionez,

defendatzen du quebectar fran-kofonoena anglosaxoiena etaKanadako gainerako biztanleenparekoa dela gaur egun, 60koeta 70eko hamarkadetan ez be-zala. Raymond Bourbeau inkes-ta etxearen arabera, ia bost ur-teko aldea zegoen Quebecekofrankofonoen eta anglosaxoienbizi itxaropenean 1950ean,2001ean hilabete batzuetakoazenean; eta 1970ean Ontarioeta Quebeceko probintzien ar-

tean hiru urteko aldea zena as-te batzuetakoa zen 2011n. Adi-bide batzuk baino ez dira, bainabeste hainbeste eman litezkediru-sarreren, negozio jabetzenedota garapen sozialaz hitz egi-tean. Paradoxa, baina, alor esklusi-

boki politikoan ematen daGuay politologoaren arabera.Nazio Batuen Erakundeak dio-enez, mundu osoko herrialde-en artean lehen hamar postue-tan aurkitzen da Kanada bizikalitateari dagokionez; biga-rren postuan dago Garapen So-zialaren Indizearen arabera,zeinak giza eskubideak eta gu-txiengoekiko errespetua neur-tzen dituen; eta zortzigarrenada Munduko ZoriontasunTxostenari erreparatuta. Gai-nera, mundu mailako estatufederalen artean deszentraliza-tuenen artean aurkitzen da.Paradoxa aipatu dugu aurrez,Quebec izan daitekeelako, bes-te faktore batzuen artean, Ka-nadak mundu mailako indize-etan egun dituen emaitzen“errudun”. Bere existentzia etamehatxuarekin, mugimenduindependentista quebectarrakKanadaren baitan onura eko-nomiko, sozial eta kulturalakeragin dituela defendatzen duGuayk. Estatuarentzat arrakas-ta izan dena quebectar inde-pendentziaren gainbehera izanda; mugimendu independen-tistaren joak Quebec indepen-dentziara gerturatu beharreanurrundu egin du politologoa-ren esanetan.Aldaketa demografikoek ere

izan dute eraginik. XXI. men-dera sartu aurretik banaketalinguistikoa frankofonoen etaanglosaxoien artean ematenzen, batik bat. Immigrazioarengorakadaren ondorioz, baina,ama hizkuntza ez frantsesa ezingelesa ez dutenen kopuruahazi egin da. Horrek, modu ba-

Alderdi Quebectarrekoburuzagitza, 2012kohauteskunde orokorrakirabazi ostean. Ustebaino legegintzaldilaburragoa suertatuzitzaien, 2014anhauteskundeaurreratuak deitzerabehartuta izan baitziren. Rogeiro BARBOSA | AFP

«Malgutasunez» jokatu zuten Kanadakoautoritateek, herrialdearen testuingurukonstituzionala aintzat hartuta,erreferendumaren egikaritzea toleratuz

1980an bozkatu zuen lehenengoz Quebecekindependentziaren inguruan, eta hautesleen%59,56k egin zuten aurka. 1995ean, berriz,helburua lortzetik 55.000 botora geratu ziren

Page 5: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

tean edo bestean, honakoa era-gin Guayren ustean: gutxien-goek subiranotasunaren alde-ko mugimenduak afera“etniko” edo “arrazistekin” lotudituzte, Alderdi Quebectarra-ren iragan progresistarengatikaldenduz.

Kontuak kontu, Kanada etaQuebecen arteko gatazkakonstituzionalak ez ditu lehenadina lerroburu betetzen. Su-biranismoaren aldeko mugi-menduak ez du lehen adinakoirudimenik Guayren ustetan:«Faktore guztiak elkarren on-doan jartzean konturatzen za-ra hautabide independentista-ren babes galera ez delamisterio bat; faktore sozial,ekonomiko, linguistiko etakulturalen gorakadak eragindu horretan, eta mugimendusubiranista nazionalismo de-fentsibo bilakatu da, egoeraberrira moldatzen ez den na-zionalismoa».

Gagnonek ere antzeko ondo-rioa ateratzen du: «Inork ez duespero independentzia errefe-rendum berririk, ez epe mo-tzean bederen. Ez dirudi aferakonstituzionala ezbaian jarrinahi duen agenterik dagoenik,baina horrek ez du esan nahiindependentista, nazionalistaeta autonomistek eurenproiektu politikoak alboratudituztenik. Esan nahi duen ba-karra da egun ez dagoelagehiengorik erronka serio batiheldu diezaiokeenik».

Gagnon eta Guenette unibertsitate irakasleekeginiko lanean azpimarra berezia egiten zaioQuebec eta Kataluniaren artekoezberdintasunei, antzekotasunik aipatzenbaldin bada ere: hizkuntza propioa,autonomia politikoa, zortzi milioi ingurukobiztanleria, Estatuaren baitako pisua… Baina,kontrajarria den testuinguru politiko etakonstituzional batean aurkitzen dira biherriak.

Kanada eta Estatu espainiarrarenkonstituzioak ez dira berdinak irakasleenarabera, are gutxiago hauen kulturapolitikoa. «Ohiturazko» konstituziotzatjotzen dute Kanadakoa, auzitegiei zein boterepolitikoari malgutasuna ematen dienkonstituziotzat. Espainiarra, berriz,«legegilea» litzateke, «gehiegi» aukeran, etaEstatuaren batasuna zaindu behar duenaguztiaren gainetik.

Bestalde, botere politiko zentralekmugimendu independentistekiko izan dutenjarrera aztertu dute bi adituek. Kanadako

Gobernua, 1995ean egindako bigarrenerreferendumaz geroztik aktiboagoa izanbada ere, urrun legoke espainiarrakKataluniarekiko erakutsi duen«intrantsigentziatik».

Hirugarrena, berriz, auzitegikonstituzionalen izate «justu eta bidezkoa»da. Kanadan Auzitegi Gorenak estatuarenprobintzia baten sezesioa onartzen duelaadierazi badu –baldintza batzuk betetzendiren neurrian bederen–, AuzitegiKonstituzional espainiarrak argi eta garbiesan du ez duela baimentzen independentziaerreferenduma beraren gauzatzea ere.

Estatu espainiarraren markokonstituzionala eta botere politikoenintrantsigentzia «berebiziko oztopoak» diraGagnon eta Guenetten iritziz, ez soilikKataluniaren independentziari dagokionez,baizik eta «herriaren borondate politikoarenespresioarentzat» berarentzat ere. «HorrekEspainia demokrazia errealaren eremu denospea ahultzen du».

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 6 / 7

Gertutik ari dirajarraitzen QuebecenKataluniako afera. IrudiaMontrealen dago hartua,2017 honetako irailean. Andre QUERRY

KATALUNIA ETA QUEBEC, HIRU EZBERDINTASUN

Alderdi Quebectarreko buru den Liseek agindudu ez duela independentzia erreferendumberririk deituko bere lehen legegintzaldian2018ko hauteskundeak irabazten baditu

Eredutzat hartzen den «Argitasun Legeak»Kanadako Legebiltzarra «epailetzat» hartzen du Gagnonen arabera. Horregatik, «fedetxarrez» egindako legea dela uste du

Page 6: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

atzerria

Jean Charest liberalarengobernuak 2012an bul-tzatutako matrikula-ta-sen aurkako ikasle pro-testen lider izan ostean,liburuak idazten etakonferentziak ematen

pasa ditu ondorengo bost urte-ak Gabriel Nadeau-Duboisek,harik eta Quebec Solidarioa al-derdira batu den arte. Alde guz-tietatik jaso ditu kritikak; izanda ikasle protestak politikarajauzi egiteko «tranpolin» bezalaerabili izana leporatu dionikere. Egun, berea da alderdiakAsanblea Nazionalean dituenhiru aulkietako bat, eta bera daalderdiaren eledun maskulinoa,Manon Masserekin batera. Que-beceko Asanblea Nazionalekobere bulegoan hartu gaitu, bizi-ki lanpetua suertatzen ari zaionarratsalde batean. Galdera egile-aren ezjakintasuna medio, inge-lesez egin dugu elkarrizketa, he-rrialdeko hizkuntza nagusia–eta independentistek aldarri-katua– frantsesa bada ere.

Zerk eraman zintuen ikaslemugimendua utzi eta politi-kara salto egitera?Ikasle mugimenduak historialuzea dauka Quebecen; tradiziobilakatu da, esaterako, Gober-nuak hezkuntza komunitatea-ren aurka hartutako neurri ba-koitzaren ostean protestarajotzea. Europan oso ohikoa denzerbait da hori, baina ez hain-beste Ipar Amerikan; horra Eu-roparekin dugun beste antzeko-tasun bat. Oso garrantzitsua daguretzat ikasle mugimendua-ren eta alderdi politikoen arte-ko independentzia bermatzea.Niretzat, ikasle mugimendukolider gisa, berebizikoa zen inola-ko alderdi politikorekin ez na-hastea. Jardun hura utzi nuene-an bost urte eman nituenliburuak idatzi eta konferen-tziak ematen, eta ondorioztatu

nuen garrantzitsua zela Quebe-ceko ezkerrarentzat aurreraurrats bat ematea; jokatzeko pa-per bat nuela iruditzen zitzai-dan, eta urrats hori emannuen.

Zergatik Quebec Solidarioaeta ez, adibidez, Alderdi Que-bectarra?Erabakiaren arrazoiak azaltze-ko historia pixka bat egin be-har da. 2006an sortu zen Que-bec Solidarioa, mugimendusozialak ondorioztatu zuene-an Alderdi Quebectarra ez zelagehiago zituen helburuak lor-tzeko bidean tresna baliaga-rria izango. Sozialdemokraziatradizionaletik datorren alder-dia da Alderdi Quebectarra,baina neoliberalismotik zeto-zen ideia guztiak bere egitenhasi zen momentu jakin bate-an. Esaterako, murrizketa poli-tikak aplikatu izan dituzte Go-bernu lanetan aritu direnazken aldietan. 90eko hamar-kadaren amaieran ematen damugimendu sozialaren eta or-dura arte quebectarren alderdinagusia zenaren arteko haus-tura; gerora, 2006an, sortuzen Quebec Solidarioa, ezke-rreko bi alderdi txikiren batu-ra gisa, mugimendu soziala-rentzat erreferente izatekobokazioarekin. Historikoki, sa-konki txertatua egon da inde-pendentismoaren ideia ikaslemugimenduan, sindikatuetan,mugimendu feministan etaabarretan. Ulertu izan da inde-pendentzia eta justizia sozialaez direla bereizita joan behardiren bi termino. Horregatik,eta François David alderdiarenbaitako nire aurrekoak deituzidalako politika utzi beharzuela esanez, ezinezkoa eginzitzaidan alderdira gehitzekourratsari ezezkoa ematea.Azken urteotan, gainera, in-

dartu egin da Alderdi Quebecta-rraren baitako sektore kontser-

badorea. Esaten dudanaren adi-bide da 2014an, denbora-tartelabur batez Gobernu lanak har-tu zituztenean, garatu zuten po-litika. “Balioen Agiria” bezalabataiatutako proposamena izanliteke esandakoaren adierazpi-de nabarmenena. Finean, ko-munitate erlijioso jakin ba-tzuen aurkako politika zen,zeinaren muina zen sinbolo er-lijioso guztien erabilera debeka-tzea administrazio publikoan.Ekinbide hori musulman ko-munitatearen aurkako eraso-tzat hartu zuen zenbaitek, etasakonki kritikatua izan zen in-dependentismoaren baitan.

Alderdira batu, eledun izen-datu eta 5.000 afiliatu gehia-go Quebec Solidarioarentzat.Zergatik? Harritu zintuen ho-rrek?Ustekabeko itzela izan zen,inolaz ere aurreikusten eznuena. Nire izendatzearekinbaino zerikusi gehiago duelauste dut alderdiaren ordukotestuinguruarekin: FrançóisDavidek politika utzi berrizuen, eta bera zen alderdiarenarima. Alderdiaren etorkizu-naren inguruko galdera ugarizeuden airean, eta prentsakikuspuntu negatiboarekin jo-rratu zuen gaia. Horrek guz-tiak lehendik ere alderdiarenjarraitzaile zen jendea pitzara-zi zuela iruditzen zait. Nirehautaketa bultzada bat bainoez zen izan; ordurako gertukogenituen horiek abagunetzathartu zuten testuingurua.

Bi aldiz erabaki dute quebec-tarrek independentziaren in-guruan, eta bi aldiz egin dioteuko. Egun, zertan da indepen-dentismo quebectarra?Uste dut justua dela onartzeagarai hobeak bizi izan dituela,egungoa baino itxura hobeaizan duela behinola. Hamar el-

«Abertzaletasunarensektore bat

populismoragerturatu da,

gazteentzatarbuiagarri bilakatuz»

GABRIELNADEAU-DUBOIS

Lurrikara eragin zuen Quebeceko

panorama politikoan aktibismo soziala

utzi eta alderdi politiko batera salto

egitea erabaki zuela adierazi zuenean.

Aimar Etxeberria Korta

QUEBEC SOLIDARIOA

Page 7: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Energia politika ...€¦ · harrapaketa eta biltegiratze teknika eraginkorretan gehiago inbertitzea beharrezkoa izango dela iradoki du - te. Nonbait

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 8 / 9

karrizketa beharko nituzke ho-nen zergatia azaltzeko… Haste-ko, esan behar da oso zaila delapsikologia kolektiboarentzat biporrot mingarriri buelta ema-tea, bereziki bigarrena nola gal-du zen ikusita. Gainera, nahikoargi geratu da Kanadako Gober-nu federalak iruzurra egin zue-la kanpainan zehar gastu ilega-lak eginez. Nolanahi ere, etabigarren porrotaren ostean, ur-teak eman ditu mugimendu in-dependentistak barne eztabai-detan, independentzia lortzekoestrategia egokienaren bila be-tiereko eztabaidan sartuta. Ai-patu egoera ez da erakargarriamugimendutik kanpoko jende-arentzat, eta ematen duen iru-dia da mugimendua interesa-tuago dagoela eztabaidatzeangizartea hautabide indepen-dentistara erakartzean baino.Nire kasuan, bost urte baino

ez nituen bigarrenez indepen-dentziari uko egin genionean.Nire belaunaldiko jendearen-tzat, beraz, prozesu indepen-dentista orduz geroztik etorridena da. Iraganeko kontuak di-ra erreferendumak. Horrega-tik, bereziki zaila egiten zaionire belaunaldiari proiektu in-dependentista zerbait zehatzgisa irudikatzea, erdietsi deza-keten proiektutzat hartzea.Bestalde, abertzaletasunaren

sektore bat populismora gertu-ratu da azken urteotan; horrekprentsa txarra dakar. Guk osoargi daukagu ez dugula gu-txiengoen aurka egingo, baiziketa eurekin eraikiko dugula in-dependentzia. Zentzu horretan,gertuago sentitzen dugu mugi-mendu independentista esko-ziarra gure mugimendu propio-aren sektore bat baino. Hamarurte inguru dira jada AlderdiQuebectarraren baitako sektorebat agenda kontserbadorea ga-ratzen ari dela. Belaunaldi gaz-teenentzat erabat arbuiagarria

den agenda bat ari dira marka-tzen; ondorioz, gazteek nahiagodute dibertsitateari irekita ager-tzen den Alderdi Liberalari bo-toa ematea, dibertsitatearenaurka dagoen alderdi sozialde-mokrata bati baino.

Posible ikusten al duzu hiru-garren saiakera bat etorkizunhurbilean?Alderdi politiko bezala gurepromesa da balizko Quebec So-lidarioaren lehenengo legegin-tzaldi batean hirugarren inde-pendentzia erreferendumadeitzea. Baina galdetzen badi-dazu ea hori posible ote denepe laburrean ezetz erantzungonizuke, lan asko baitaukaguegiteko aurretik; independen-tziaren alde legokeen gehiengobat dugu konbentzitzeko. Bidehorretan, uste dut gure egite-koa dela abertzaletasun kon-tserbadoreari aurre egitea. Al-derdiaren azken konferentzianeztabaidagai izan genuen Al-derdi Quebectarrarekiko baliz-ko akordioa, baina atzera botazen proposamena. Eztabaidapolitiko denetan daude adosta-sunerako errazak diren zenbaitgai; zerga tasa %15 edo %20koaizan, kasu. Baina badira fun-tsezkoak diren beste eztabaidabatzuk ere, eta horietan dituguezberdintasunak Alderdi Que-bectarrarekin. Dibertsitatearenaurkako bere estrategiak kaleegin zuela onartu ez izana izanzen balizko aliantza bat bazter-tzeko azken arrazoia. Adostasu-nerako prest agertu ginen kon-ferentzian, baina handiegiakdira gai horretan bi alderdiokditugun ezberdintasunak; ezinizan genituen gainditu.Baina izan liteke ezberdin

ere. Jean-François Lisee AlderdiQuebectarraren egungo bu-ruak aitortu izan balu bere al-derdiak kale egin zuela diber-tsitatearen aurkako politikak

aplikatu zituenean, aukerakleudeke aliantzetarako. Gai ho-ri da erreferendumaz geroztiksektore independentistagehien banatu duen afera; berealderdiaren baitan ere totalaizan zen zatiketa.

Maiz entzuten da Euskal He-rrian Quebec adibide egokiadela afera konstituzionalaksoluziobidean jartzeko. Adosal zaude horrekin?Ottawa, politikoki, Madril etaLondresen arteko zerbait delaesango nuke. Paperean, agian,nahiko luke Kataluniak Madri-lek bere garaian Ottawak izanzuen jarrera izatea. Errealitatea,baina, askoz ere konplexuagoada. Teknikoki, Gobernu federa-lak erreferendumaren emaitzakonartuko zituela esan zuen, bai-na ondoren demokraziaren oi-narrietako bat den %50+1 ideiaQuebecerako ez zela baliagarriairitzi zion, “Argitasun Legeari”bide emanez. Gehiengo “argi”batez hitz egiten dute, baina ze-

haztu gabe zertan datzan. Au-rrez adierazi bezala, urte ba-tzuen ostean jakin izan zenezezkoaren aldeko kanpaina in-dartzeko Kanadako Gobernuakgastu ilegalak egin zituela. Pa-perean, Ottawa egun Madril de-na baino ulerkorrago aritu zen,baina quebectar asko harrituegin ziren Londres Eskoziareki-ko hain eskuzabal ikusita.

Nola ari da jarraitzen QuebecKataluniako afera? Zer iritziduzu bertan gertatzen ari de-naren inguruan?Egoera gatazkatsua da, oso gai-nera. Madril izaten ari den ja-rrera ulertezina da guretzat.Biolentzia maila, errespetu fal-ta eta katalanek oinarrizko as-katasun demokratikoak urra-tuta dituztela ikustea, 2017aneta Europar Batasuna bezalakoustezko erakunde demokrati-ko batean, sinestezina da. Gai-nera, Europar Batasunarenzein kontinentean zeharrekoezkerraren erantzuna ulertezi-na iruditzen zaigu; guretzatezkerrekoa izatea eta autode-terminazio printzipioarenaurka egitea ez datoz bat. Que-beceko tradizio politikoan au-todeterminazio printzipioa ez-kertiarra izatearen baitan doa,naturala da. Harrigarria da be-netan ikusten ari garena. Katalunian kide bat dauka

gure alderdiak, katalanei el-kartasuna adierazte aldera. El-kartasun mozioak ari garaonartzen hala Asanblea Nazio-nalean nola Kanadako Legebil-tzarrean ere. Egin dezakegunguztia ari gara egiten. Bainaegia da sinesgaitza egiten zai-gula EBren jarrera ikustea. Es-tatu espainiarraren kasuan au-rreikus zitekeen zerbait da, ezordea EBko estatuengan. Que-becen inork ez luke autodeter-minazio printzipioa horrelakriminalizatuko.

«Europar

Batasunaren zein

kontinentean

zeharreko

ezkerraren

erantzuna

ulertezina iruditzen

zaigu Kataluniako

auzian; guretzat

ezkerrekoa

izatea eta

autodeterminazio

printzipioaren

aurka egitea ez

datoz bat»

“Argazkiak: LeStudio1 | People’s Social Forum