udazkeneko fruituak galderak sortu
TRANSCRIPT
UDAZKENEKO FRUITUAK
EZKURRA
Haritzaren familiako zenbait zuhaitzen
fruitua da.
Normalean, etxeko abereak bazkatzeko
erabiltzen dira.
UDAZKENEKO FRUITUAK
GAZTAINA
Gaztainondoaren fruitu jangarria da.
Gaztain kolorea du (marroia) eta oskol
arantzadun berde baten barruan heltzen
da.
Gure artean erreta jateko ohitura dago,
baina egosita ere jan daiteke.
UDAZKENEKO FRUITUAK
HURRA
Hurritzaren fruitu lehorra da.
Azal gogor baten barruan dago hazi
jangarria.
Oso elikagai ona da, gozogintzan oso
erabilia, bonboiak egiteko batez ere.
UDAZKENEKO FRUITUAK
INTXAURRA
Intxaurrondoaren fruitua da.
Azal gogor baten barruan dago hazi
jangarria.
Oso preziatua da elikaduran. Bakarrik
nahiz postreetan kontsumitzen da.
UDAZKENEKO FRUITUAK
IRASAGARRA
Irasagarrondoaren fruitua da.
Sagarraren eta madariaren arteko forma
du.
Ontzen denean horia da, eta oso
usaintsua.
Mami latz eta garratza du, eta dultzea
eginda edo erreta jaten da.
UDAZKENEKO FRUITUAK
MAHATSA
Mahatsondoaren fruitua da.
Hainbat koloretakoa izan daiteke, gorria,
beltza, hori-berdexka, zurixka …
Mahatsa gordinik edo ondutako mahas-
pasa bezala jan daiteke.
Mahatsarekin ardoa eta muztioa egiten
da.
UDAZKENEKO FRUITUAK
MASUSTAK
Sasiaren fruituak dira.
Heltzen direnean beltzak dira, goxoak
eta jangarriak.
Gorrixkak dauden bitartean ez da
komeni jatea.
UDAZKENEKO FRUITUAK
MIZPIRA
Mizpirondoaren fruitua da.
Sagar txiki baten itxura du.
Oso ondua edo usteltzen hasita jan
ohi da.
UDAZKENEKO FRUITUAK
PIKUA
Pikondoaren fruitua da.
Madariaren antzeko forma du. Azal
berdearen barnean kolore zuri edo
arroxako mamia izaten du.
Gordinik edo onduta jan daiteke.
UDAZKENEKO FRUITUAK
SAGARRA
Sagarrondoaren fruitua da.
Denbora luzez mantentzen da alferrik
galdu gabe.
Munduan 7.500 sagar mota baino
gehiago dago.
Euskal Herrian, jateko edota sagardoa
egiteko erabiltzen da.
UDAZKENEKO FRUITUAK
KAKIA
Kakiondoaren fruitua da.
Tomate baten tamainakoa eta laranja
kolorekoa.
Zapore gozoa du eta sentsazio berezia
uzten du ahoan.