ugalketa.mendigoiti/ 2014-2015 / 6. b / a taldea
DESCRIPTION
UGALKETA, MENDIGOITI 2014-2015TRANSCRIPT
UGALKETA
GIZA UGALKETA
Bibiparoak gara, amaren sabeletik jaiotzen garelako.
Giza ugalketa sexuala da, bi sexuetako zelulak elkartzea ezin bestekoa da.
Ugaztunak gara, amaren bularretik esneaz elikatzen garelako.
SEXU-EZAUGARRIAK
Zer dira sexu-ezaugarriak:
Gizon eta emakumeen arteko desberdintasun fisikoak dira.
Bi motatako ezaugarriak daude: lehen mailakoa eta bigarren mailakoa.
-Lehen mailako sexu-ezaugarriak ugaltze-organoak dira.
GIZONAK: zakila.
EMAKUMEAK: obulutegia.
-Bigarren mailako sexu-ezaugarriak:
GIZONAK: ahots baxua, bizarra, emakumeek baino gihar handiagoak eta ile asko gorputzean.
EMAKUMEAK: titiak, ahots altua, aldaka zabala eta ile gutxi gorputzean.
EMAKUMEEN UGALTZE- APARATUA
Emakumeen ugaltze-aparatua sexu-organo hauek osatzen dute:
OBULUTEGIAK: Gameto emeak (obuluak) eta sexu-hormonak
organo horietan sortzen dira.
FALOPIOREN TRONPA:Obulutegiak eta ume tokia lotzen dituzte.
UMETOKIA:Organo huts eta malgua da, haurra bertan garatzen da haurdunaldian.
BAGINA: Umetokia eta kanpoaldea lotzen dituen kanala.
ALUA:Ugaltze aparatuaren kanpoko zatia. Bi larruazal tolestatuz osaturik dago. Baginako zuloa babesten dute.
Gernubide zuloa aluan dago eta hortik kanporatzen da gernua.
GIZONEN UGALTZE-APARATUA
Gizonen ugaltze-aparatua sexu-organo hauek osatzen dute:
BARRABILAK:Gameto arrak(espermatozoideak)eta sexu-hormonak
sortzen dira.
HODI DEFERENTEAK: Gernubideraino eramaten dituzte espermatozoideak.
GERNUBIDEA: Gernua eta espermatozoideak kanporatzeko da.
GURUINAK: Semen-besikulak eta prostata dira. Espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen dituen
likidoa sortzen da: semena.
ESKROTOA: Barrabilak babesten dituen poltsa da.
ZAKILA: Gernubidea hor amaitzen da. Espermatozoideak eta gernua handik kanporatzen dira.
SEXU-ZELULAKEMEAK ARRAK
-Esfera formakoa da.
-10 mm neurtzen du gutxi gora-
behera.
-Pubertarotik aurrera 28 egunean
behin obulu bat heltzen da
umetokira, ez badu aurkitzen
espermatozoide bat kanporatzen
da: hilekoa deitzen da.
-50 urtetik aurrera obuluak ez dira
iristen. Horri menopausia deitzen
zaio.
-Obuluak baino txikiagoak dira.
-Isats bat dute mugitzeko
-Barrabilak eten gabe
espermatozoideak sortze dituzte.
-Barrabiletatik ateratzen dira, hodi
deferentetik joaten dira eta semen-
besikulak eta prostatak sortutako
likido batean nahasten da,
semena.
obuluak espermatozoideak
Daukate: zitoplasma, nukleoa
eta mintz plasmatikoa
Daukate: mintz plasmatikoa,
burua, nukleoa, lepoa, bitarteko
zatia eta isatsa
PUBERTAROA
Jaiotzean, pertsonek badituzte sexu
organoak, baina garatu gabekoak.
Pubertaroan garatzen hasten dira sexu-
organoak.
Hipofisia sortutako hormonek batzuek
jartzen dute abian prozesu hau.
Hormona horiek sexu-organoetara
iristen direnean organoak garatzen
dituzte.
Etapa horretan neska mutilei ilea ateratzen zaie pubisean.
11 urtetik aurrera neskak garatzen hasten dira, eta
mutilek, berriz, 13 urtetik aurrera.
ERNALKETA
Ernalketa obulu bat eta espermatozoide bat elkartzen direnean esaten zaio.
Hori gertatzeko semena baginatik joan behar da eta falopioren tronpatik.
Obulua eta espermatozoidea elkartzean zigotoa sortzen da. Hasieran bi
zeluletan banatzen da, gero lau, gero zortzi … hainbat zelulaz osatutako bola
txiki bat sortu arte: enbrioia.
Enbrioia falopioren tronpatik joaten da umetokira, eta han hazten da.
HAURDUNALDIA ETA ERDITZEAHAURDUNALDIA
Ernalketa gertatzen denetik umea jaio arteko tarteari
haurdunaldia deritzo. Bederatzi hilabete irauten du.
Haurdunaldian, amaren gorputzak aldaketak izaten ditu. Ez du hilekorik,
sabela eta titiak hazten zaizkio.
Ama zaindu behar da, ezin du edozein jan, ezin du erre ezta alkohola edan, umeari kalte egin ahal diolako.
ERDITZEA
Umea amaren baginatik kanporatzen da. Erditu aurretik likido amniotikoa duen poltsa bat apurtzen da, likido hori
baginatik kanporatzen da. Urak botatzea deitzen zaio.
Erditzearen lehen faseari, dilatazio-fasea deitzen zaio. Umetokia pixkanaka irekitzen joaten da, haurra
ateratzeko.
Bigarren fasea egozte-fasean, umea baginatik ateratzen da. Haurtxoa jaiotzean zilbor-hestea mozten da.
Bukatzeko plazenta kentzen da. Plazenta kanporatzea deitzen zaio.
ENBRIOIAREN ETA FETUAREN GARAPENAENBRIOIAREN GARAPENA
Enbrioia likidoz betetako poltsa batean dago: amniotiko du izena,
enbrioia babesten du.
Haurra plazentaren bidez elikatzen da eta oxigenoa jasotzen du
amarengandik.Enbrioia zilbor-hestearen bidez lotuta dago plazetara.
FETUAREN GARAPENA
Hirugarren hilabetean enbrioiaren organo guztiak osatuta daude.
Hortik aurrera, enbrioiari fetu esaten zaio, fetua hazi egiten da etengabe,
bederatzigarren hilabetea arte.
Bederatzi hilabete dituenean fetua guztiz osatua dago jaiotzeko moduan
50 zentimetroko luzera du gutxi gorabehera eta 3.300 gramoko pisua.
EDOSKITZEALehendabiziko hilabeteetan, haurtxoek soilik amaren esneaz elikatzen dira. Horri
edoskitzaroa deritzo.
Erditu ondoren, umeak amaren titietan sortzen den esnea edaten dute.Amaren esnea osasuntsua da;
haurrentzat elikagai guztiak ditu, ere gaixotasunen kontrako defentsa.
Amaren esnea ezik, esne artifiziala ere artu dezakete.
ESPERO DUGU AURKEZPEN HONEKIN ZERBAIT IKASTEA!
Ane, Egoitz, Saioa, Iñigo, Jon Ander eta Edurne.