uoe 81 - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/uoe812013.pdf“haur hezkuntzako 1....
TRANSCRIPT
Aurreko ostegunean, maiatzak 23, 3. zikloko Beltz taldeko Joel eta Aitor Ordiziako institutura joan ziren bertako ikasleen erakusketak ikustera. Han Elena irakasleak harrera egin eta haren berri eman zigun. Hiru erakusketa ezberdin ikusi genituen: “Haur Hezkuntzako 1. mailako sormen tailerra”, “Arreta. memoria eta inteligentzia bitak” eta “Tresna musikalak”. Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleek irakasle baten laguntzarekin antolatu zuten erakusketa. Helburua materiala aprobetxatuz jostai-luak egiten ikastea izan zen. Bukaeran Elenari elkarrizketa egin genion erakusketa-ren informazioa jaso eta eskolako web orrian jartzeko. Oso erakusketa polita eta interesgarria iruditu zitzaigun. Eskerrik asko, Elena, zure denbora gurekin konpartitzeagatik!
Berri-emaileak: Irati eta Maren Maketazio-lana: Maren eta Irati
1. Azala: Oiangureneko erakusketa 2. Inkesta: Zuhatza 3. 1. zikloko lana: Matematika 4. 2. zikloko lana: Ikerketa 5. 3.zikloko lana: Bertsoak 6. Kontrazala: Eskolako erritmo ki-
rolariak eta Institutukoen era-kusketak Joel, Uriel, Irati eta Maren
2013/05/27 81.zenbakia www.urdanetaikastetxea.org
108.0 FM
EDITORIALA
Kaixo lagunok!!! Gaur Joel, Maren, Irati eta Uriel gaitu-zue eskolako egunkaria egiten. Bertan azken albisteak ditugu zuek egu-nean jartzeko eta hauekin batera in-kesta, zikloko lanak...
Espero dugu gaurko egunkaria gustuko izatea.
Aio eta ondo pasa!!!
1.
Institutukoen erakusketak
Maketazio-lana: Maren eta Irati
Datorren maiatzaren 29, 30 eta 31n eskolako 5. mailako ikasleak Zuhatzara joango dira bertako udalekuetan parte hartzera. 1. Ba al duzu Zuhatzara joateko gogorik? 2. Zergatik?
2.
EGOITZ
1. Bai. 2. Dibertigarria delako.
DARIUS
1. Bai. 2. Dibertigarria delako.
ENEKO 1. Bai. 2. Ondo egongo delako.
OIER 1. Bai. 2. Kirola egiten delako
denbora guztian.
JON 1. Bai. 2. Uretako kirolak egi-
ten direlako.
JOSEBA eta HODEI
1. Bai. 2. “Guai” egongo delako.
ITSASO
1. Bai. 2. Ondo dagoelako.
AITOR eta OIER
1. Bai. 2. Uretako kirolak egi-
ten direlako.
Iaz Zuhatzan
EGILEA: Oier (2. Maila/ Berde taldekoa) MAKETAZIO-LANA: Uriel eta Joel
3.
EGILEA: Iñigo (4. Maila/ Morea taldekoa) MAKETAZIO-LANA: Uriel eta Joel
4.
EGILEA: Naroa, Miren, Natale eta Elisabet (5. Maila/ Urdin talde-koak) MAKETAZIO-LANA: Uriel eta Joel
5.
Nahiz eta hasieran Realak galtzen joan
2-2 gelditu ziren Lehenengo zatian
Etsita geundenean Poza berdintzean Eta hirugarrena
Azken minutuan.
Doinua: Maritxu nora zoaz.
6.
Itxi atea, mesedez, berogailua martxan dagoenean!!
Gaur goizean eskolako Ane Ormazabal prentsa gelara etorri da gimnastika errit-mikoko eskolarteko jokoetan lortu zuen di-plomarekin. Alebin mailan jokoetan parte hartu zuen. Ane 5.mailan dago eta Hori taldekoa da.
Zorionak, Ane, eta segi horrela!
Berriemaileak: Joel eta Uriel Ane bere diplomarekin
Hona hemen Ordiziako Oianguren institutuko ikasleen erakusketak eta beraiek egindako lan batzuk.