uraren propietate fisiko-kimikoak
TRANSCRIPT
Ura molekula inorganikoa da. Ugaria bizidunetan, beren egituraren % 70-90a osatzen du (taula)
Ura ezinbestekoa da biziduen metabolismoan
Portaera hau ur molekularen propietate fisiko-kimikotan oinarrituta dago.
UR MOLEKULA
Uraren propietate fisiko-kimikoak ur molekularen egituran oinarrituta daude
Ur molekula oxigeno batez eta bi hidrogenoz osatua dago
Molekula neutroa da baina, hidrogenoen bi elektroiak oxigenoruntz desplazaturik daude
UR MOLEKULA
Beraz molekulak karga negatiboko zonalde bat dauka oxigenoaren aldean
Eta ondorioz karga positiboko beste zonalde bat hidrogeno atomoen aldean
Beraz, ur molekulak dipoloak dira
UR MOLEKULA
HIDROGENO ZUBIAK
Ur molekulen artean (dipoloen polo “+” eta “–” en artean) erakarpen indar elektrostatikoak sortzen dira:
Hidrogeno zubiak
Hidrogeno zubiei esker ur molekulen arteko loturak gertatzen dira
HIDROGENO ZUBIAK
Honela ur molekulen arteko taldeak (3-9 unitatekoak) sortzen dira (polimero txikiak)
Pisu molekular handiko egiturak sortzen direlarik
Honela urak likido portaera du giro tenperaturan (ikusi)
Eta bera bezalako molekulek (H2S, CO2,....) ez dauzkaten propietate bereziak izatearen arrazoia da
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
a) Bero espezifiko altua
Hidrogeno zubiak apurtzeko energia handiak behar dira.
Bero espezifikoa substantzia batek bero-energia bereganatzeko gaitasuna da.
Honegatik urak bero kantitate handiak bereganatzen ditu tenperatura asko aldatu gabe. Era berean hozterakoan bero hau poliki poliki askatzen du.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
Ura lurrintzeko (hidrogeno zubiak apurtzeko) bero handia xurgatzen du ingurutik, honela inguruko tenperatura txikiagotzen da
b) Lurruntze bero altua
Hidrogeno zubiek ur molekulak beren artean gogor loturik mantentzen dituzte, ondorioz:
a) Ura ia likido konprima ezina da
b) Urak gainazal tentsio altua du,
c) Kapilaritatearen eragilea da (ikusi)
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
c) Barne lotura sendoa
Konstante dielektrikoa substantzia batek eremu elektriko baten eraginez polarizatzeko duen gaitasuna neurtzen duen magnitudea da.
Esan dugunez ur molekulak dipoloak osatzen ditu eta ondorioz bere konstante dielektriko altua da.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
d) Konstante dielektriko altua
Ur molekulak oso gutxi ionizatzen dira. Giro tenperaturan molekula gutxi batzuk (1, 107tik) ionizatu eta ioi positibo (H+) eta negatiboak (OH-) eratzen ditu.
Uretan substantzia bat disolbatzean ioi (H+, OH-) hauen kontzentrazioak asko aldatu daitezke. Honen arabera:
-. Disoluzio baten azidotasuna edo alkalinitatea (basetasuna) neurtzen duen PH eskala zehazten da. Ur puruari 7ko balioa emanez eta neutro bezala ezarriz.(ikusi)-. Ur purua elektrizitatearen eroale txarra da, ionizazio txikiagatik. Baina beste substantziak ionizatzen dituenez, zenbait ur disoluzioak elektrizitatea eroaten dute.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
e) Ionizazio gradu baxua
Substantzia ia denak hoztean beren bolumena txikiagotzen dute. Urak ere likido egoeran hoztean bolumena txikiagotu egiten du.
Baina tenperatura 4ºC-tara iristean, hidrogeno zubiek egitura berezia eratzen dute eta ondorioz bolumena handiagotu egiten da likidotik solido egoerara pasatzean.
Ondorioz izotzak, bolumen handiagoa duenez, bere dentsitatea ur likidoarena baino txikiagoa da eta flotatu egiten du ur likidotan.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
f) Dentsitatea
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
Uraren propietate bereziek bizitzarako funtsezkoak diren zenbait funtzio ahalbi-deratzen dituzte:
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
a) Disolbatzaile polarra, bere konstante dielektrikoagatik substantzia ionikoen eta molekula polarren disolbatzaile bikaina da. Aldiz molekula apolarrak ez ditu disolbatzen.
(1) Ionikoak: gatz mineralak (2) Polarrak: gluzidoak
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
b) Erreakzio kimikoak, uraren konstante dielektriko altugatik eta ionizazio gradu bajuagatik bizitzarako beharrezkoak diren erreakzio kimikoak ur disoluzioan gertatzen dira.
Hala nola: fotosintesi, hidrolisi, osmosi,...prozesuetan.
osmosia
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
c) Garraio funtzioa, disolbatzaile ona izateagatik (konstante dielektrikoa) eta kapilaridadeagatik (barne lotura sendoa) bizidunek ura erabiltzen dute barne garraio funtzioetarako (elikagaiak, hondakinak,...)
landareen sapa (savia)
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
d) Egitura funtzioa, barne lotura sendoagatik, urak egitura, bolumena eta erresistentzia ematen die bizidunen zelulei.
e) Indargetze funtzioa, barne lotura sendoagatik, urak lubrikatzaile, lanak egiten ditu frikzioa jasaten duten bizi egituren artean.
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
f) Termoerregulatzaile funtzioa, dituen bero espezifiko eta lurrintze bero altuagatik, ura materia ezin hobea da bizidunetan tenperatura erregulatzaile funtzioak egiteko. Behar denean gehiegizko beroa absorbituz edo aldiz energia emanez.
Gainera, izotzak ur likidotan flotatzen duenez, ibaietan eta ozeanoetan bizitza egotea posible egiten du, azpiko ur geruzak hotzetik babestuz.