verso affiche eusk:mise en page 1 - initiatives océanes...berina 100% birziklatzen da, etengabean....

1
1. Osasuntsu eta iraunkor” kontsumitu Gainazaleko uraren %80 baino gehiagok eta lurpeko uraren %50 baino gehiagok produktu fitosani- tarioak dauzkate (pestizidak, fungizidak, herbizidak,…), laborantzaren eta baratzezaintzaren ondorioz. Produktu horiek elika-katean pilatzen dira eta gizakiarentzat eta ingurumenarentzat oso toxikoak dira. Garbiketarako zapitxoek ohiko produktuek baino 3-6 aldiz hondakin gehiago sortzen dute. Barazkiak eta fruituak bertakoak, sasoikoak eta biologikoak erosi lehentasunez. Ez ahaztu ingurumena errespetatzen duten kosmetikoak eta produktuak badau- dela. 23 produktu-sailek Europako ekolabela daukate. Saiatu erabilera bakarreko produkturik ez erosten (zapitxoak, bizarra moztekoak, mahai-tresnak …), eta aukeratu produktu iraunkorrak eta kalitatezkoak. Informazio gehiago: www.organic-farming.europa.eu www.globalecolabelling.net Gizakiak ozeanoak, lakuak eta errekak, ur-baliabideak, arriskuan jartzen ditu. Hona hemen 9 jarrera eko-herritar; egunerokoan egin itzazu, ingurumenean duzun eragina murrizteko. 4. Hondakinak toki egokietara bota Etxeetako ur erabilien %50 baino gehiago naturara botatzen da, aurretik garbitu gabe. Komunera botatako objektu txiki asko ubideetan sartzen dira (belarriak garbitzekoak, tanpoiak) eta itsa- sora iristen dira. Pilen 2/3 etxeko zakarrontzietan edo naturan botatzen dira. Bideo-kontsola eramangarrien pila batek 1m³ lur kutsatzen du, 50 urtez. Ez bota objekturik, sendagairik ez detergenterik komunera. Ur-araztegien funtzio- namendua kaltetzen dute. Saiatu erabilitako sukaldeko oliorik harraskara ez botatzen. Hondakindegira era- man behar da. Ez parte hartu basa-hondakindegietan. Hondakinak kalean edo naturan botatzea arduragabea da. Informazio gehiago : Ur-araztegi baten funtzionamendua, ADEMEren webgunean www.notre-planete.info 7. Bisitatzen dituzun tokietan ahalik eta gutxien eragin Ozeanoko hondakinen %80 kontinentetik datoz, Nazio Batuen Ingurumenaren aldeko Programa- ren arabera. Europako ikerketa baten arabera, EBeko itsasertzaren 1/5 jada oso kutsatuta dago; eta, leku batzue- tan, giza jardueraren ondorioz, ertza urtean 0,5 eta 2 metro artean atzeratzen da. Dauden bidexkak erabili eta autoa aparkalekuan utzi, kanpoko jarduerak egiten dituzunean. Bereziki kontuz ibili (hondaketa mekanikoa, harrabotsa) toki hondakorretan; adi- bidez, koral-arrezifeetan eta habi eta ugalketa guneetan. Hondakinik ez utzi eta aurkitzen dituzunak bildu. Zure animaliaren kaka bildu. Informazio gehiago: Youth and Environment Europe: www.yee.ecn.cz France Nature Environnement : www.fne.asso.fr 8. Ura eta energia aurreztu Kontsumo apaleko bonbillek 5 aldiz elektrizitate gutxiago erabiltzen dute eta 10 aldiz gehiago irauten dute. Tantaka isurtzen diren iturriek egunean 120 litro arte galaraz dezakete, eta isurtzen den komuneko urak, aldiz, 600 litro. Etxeko tresnak stand by moduan utziz, elektrizitate-kontsumoa %10 igo daiteke. Erabili energia gutxi kontsumitzen duten tresnak, pilarik gabeko tresnak… Eguneroko ur-kontsumoa gutxitu (bainua baino, dutxa aukeratu; iturriko ura ez utzi isurtzen ezertarako; komuneko ur sistema bikoitza aukeratu…). Ez utzi tresna elektrikoak stand by moduan. Etxeko isolatze onena aukeratu, berogailu eta klimatizazio gutxiago erabiltzeko. Informazio gehiago: www.ademe.fr 9. Inplikatu eta zatoz guregana 2008ko Ozeano Ekimenek 15.000 parte-hartzaile bildu zuten Europan; horiei esker, gure kostalde eta erreketan 480 m3 hondakin inguru bildu da. Parte har ezazu gure ekintzetan; adibidez, Ozeano Ekimenetan (hondartzak gar- bitzeko). Zure ingurukoak ingurumenera sentsibiliza itzazu. Zure etxe inguruan inplika zaitez eta gure tokiko adarretan sar zaitez; kostal- dearen zaindari bihurtu zaitez. Informazio gehiago: www.surfrider.eu www.initiativesoceanes.org 5. Hondakinak bereizi, birziklatuak izan daitezen Berina 100% birziklatzen da, etengabean. Plastiko gehienak %99 birziklatzen dira eta jantzi polarrak edo eraikuntza-materialak egiteko erabil dai- tezke. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko Europako arauen arabera (DEEE), biztanlekako eta urtekako 16 hondakin kg-etatik ¼ soilik bildu behar da. Hondakin handiak eta arriskutsuak hondakindegietara bota. Hondakinak bereizteko eta birziklatzeko zakarrontzi bereziak erabili (berina, pa- pera, kartoia, burdina, aluminioa, plastikoa).. Tresna elektriko edo elektroniko berria erostean, saltzaileari aurrekoa har dezan eska iezaiozu. Informazio gehiago: The European Recycling Platform website www.pro-e.org 6. Garraio garbiak” aukeratu Garraioek berotegi-efektuko gasen %20 baino gehiago isurtzen dute atmosferan (CO2, SO2 eta ni- trogeno-oxidoa); horren ondorioz, epe ertainean, euri-ura azidifikatu egiten da. Litro bateko bolumenari dagokion olio-isuri batek 1000 m²-ko ur-azalera kutsa dezake. Lehentasuna eman bizikletari, oinez ibiltzeari, garraio publikoei edo auto parte- katzeari. Motorraren erabilera eskatzen duten joan-etorriak mugatu. Autoaren olio eta erregai isuriak zaindu, eta autoa ez garbitu baratzean edo kalean. Informazio gehiago: www.karzoo.eu 2. Hondakinak eta paketeak murriztu Europar bakoitzak 520 kg etxeko-hondakin sortzen du urtero. Gure zakarrontzietako %50 inguru paketeak dira (kg-tan). Eguneroko kontsumoko produktuen %72 ontzitan eta paketetan saltzen dira. Erosi kiloka edo ontzi gabe saltzen diren produktuak. Lehentasuna eman produktu kontzentratuei eta eko-kargei (lixibak, xaboi liki- doak …). Familia-formatuek ere hondakin gutxiago sortzen dute. Pakete birziklagarriak dituzten produktuak aukeratu. Informazio gehiago : www.pro-e.org 3. Berrerabili eta birbalioztatu Plastikoak ozeanoetan dauden 12 hondakin nagusienetakoak dira. Itsasoko faunari eta florari zuzenean eragiten diete. Gure hondakinen bolumenaren %17 hondakin organikoak dira (fruitu-azalak…). Apurtutako objektuak konpondu edo transformatu, bigarren erabilera izan dezaten. Aukeratu poltsa eta ontzi iraunkorrak (saskiak, zakuak, motxilak, pitxerrak, termosak…). Objektuak (altzariak, elektrotresnak, jantziak...) birbalioztatzen eta banatzen dituz- ten elkarteengana jo (Emmaüs…). Hondakin organikoekin baratzerako konposta egin. Informazio gehiago: www.emmaus-international.org 2 6 7 1 5 4 3 HONDAKINEN BIZI-ZIKLOA ZIGARRO-PUNTA : iragazkiarekin, 1-2 urte / iragazkirik gabe, 3-4 hilabete PLASTIKOZKO POLTSA : 450 URTE PLASTIKOZKO BOTILA 100 - 1000 URTE BEIRAZKO BOTILA : 4000 URTE LATA : 200 - 500 URTE KONTSERBA-POTEA : 10 - 100 URTE KARTOIA : 3 - 4 HILABETE 9 JARRERA OZEANO, LAKU ETA ERREKAK BABESTEKO… Iturriak: ADEME Europako ingurumen agentzia www.eea.europa.eu “Rise above Plastics” kanpaina Surfrider Foundation Eurostat France Nature Environnement Nazio Batuen Programa

Upload: others

Post on 28-May-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: verso affiche eusk:Mise en page 1 - Initiatives Océanes...Berina 100% birziklatzen da, etengabean. Plastiko gehienak %99 birziklatzen dira eta jantzi polarrak edo eraikuntza-materialak

1. Osasuntsu eta “iraunkor” kontsumitu Gainazaleko uraren %80 baino gehiagok eta lurpeko uraren %50 baino gehiagok produktu fitosani-tarioak dauzkate (pestizidak, fungizidak, herbizidak,…), laborantzaren eta baratzezaintzaren ondorioz.Produktu horiek elika-katean pilatzen dira eta gizakiarentzat eta ingurumenarentzat oso toxikoak dira.

Garbiketarako zapitxoek ohiko produktuek baino 3-6 aldiz hondakin gehiago sortzen dute.

➡ Barazkiak eta fruituak bertakoak, sasoikoak eta biologikoak erosi lehentasunez.

➡ Ez ahaztu ingurumena errespetatzen duten kosmetikoak eta produktuak badau-dela. 23 produktu-sailek Europako ekolabela daukate.

➡ Saiatu erabilera bakarreko produkturik ez erosten (zapitxoak, bizarra moztekoak,mahai-tresnak …), eta aukeratu produktu iraunkorrak eta kalitatezkoak.

Informazio gehiago:

www.organic-farming.europa.euwww.globalecolabelling.net

Gizakiak ozeanoak, lakuak eta errekak, ur-baliabideak, arriskuan jartzen ditu.

Hona hemen 9 jarrera eko-herritar; egunerokoan egin itzazu,ingurumenean duzun eragina murrizteko.

4. Hondakinak toki egokietara bota Etxeetako ur erabilien %50 baino gehiago naturara botatzen da, aurretik garbitu gabe.

Komunera botatako objektu txiki asko ubideetan sartzen dira (belarriak garbitzekoak, tanpoiak) eta itsa-sora iristen dira.

Pilen 2/3 etxeko zakarrontzietan edo naturan botatzen dira. Bideo-kontsola eramangarrien pila batek1m³ lur kutsatzen du, 50 urtez.

➡ Ez bota objekturik, sendagairik ez detergenterik komunera. Ur-araztegien funtzio-namendua kaltetzen dute.

➡ Saiatu erabilitako sukaldeko oliorik harraskara ez botatzen. Hondakindegira era-man behar da.

➡ Ez parte hartu basa-hondakindegietan. Hondakinak kalean edo naturan botatzeaarduragabea da.

Informazio gehiago :

Ur-araztegi baten funtzionamendua, ADEMEren webguneanwww.notre-planete.info

7. Bisitatzen dituzun tokietan ahalik etagutxien eraginOzeanoko hondakinen %80 kontinentetik datoz, Nazio Batuen Ingurumenaren aldeko Programa-ren arabera.

Europako ikerketa baten arabera, EBeko itsasertzaren 1/5 jada oso kutsatuta dago; eta, leku batzue-tan, giza jardueraren ondorioz, ertza urtean 0,5 eta 2 metro artean atzeratzen da.

➡ Dauden bidexkak erabili eta autoa aparkalekuan utzi, kanpoko jarduerak egitendituzunean.

➡ Bereziki kontuz ibili (hondaketa mekanikoa, harrabotsa) toki hondakorretan; adi-bidez, koral-arrezifeetan eta habi eta ugalketa guneetan.

➡ Hondakinik ez utzi eta aurkitzen dituzunak bildu.

➡ Zure animaliaren kaka bildu.

Informazio gehiago:

Youth and Environment Europe: www.yee.ecn.czFrance Nature Environnement : www.fne.asso.fr

8. Ura eta energia aurreztuKontsumo apaleko bonbillek 5 aldiz elektrizitate gutxiago erabiltzen dute eta 10 aldiz gehiago irauten dute.

Tantaka isurtzen diren iturriek egunean 120 litro arte galaraz dezakete, eta isurtzen den komuneko urak, aldiz,600 litro.

Etxeko tresnak stand by moduan utziz, elektrizitate-kontsumoa %10 igo daiteke.

➡ Erabili energia gutxi kontsumitzen duten tresnak, pilarik gabeko tresnak…

➡ Eguneroko ur-kontsumoa gutxitu (bainua baino, dutxa aukeratu; iturriko ura ez utziisurtzen ezertarako; komuneko ur sistema bikoitza aukeratu…).

➡ Ez utzi tresna elektrikoak stand by moduan.

➡ Etxeko isolatze onena aukeratu, berogailu eta klimatizazio gutxiago erabiltzeko.

Informazio gehiago:

www.ademe.fr

9. Inplikatu eta zatoz guregana 2008ko Ozeano Ekimenek 15.000 parte-hartzaile bildu zuten Europan; horiei esker, gure kostaldeeta erreketan 480 m3 hondakin inguru bildu da.

➡ Parte har ezazu gure ekintzetan; adibidez, Ozeano Ekimenetan (hondartzak gar-bitzeko).

➡ Zure ingurukoak ingurumenera sentsibiliza itzazu.

➡ Zure etxe inguruan inplika zaitez eta gure tokiko adarretan sar zaitez; kostal-dearen zaindari bihurtu zaitez.

Informazio gehiago:

www.surfrider.euwww.initiativesoceanes.org

5. Hondakinak bereizi, birziklatuak izan daitezenBerina 100% birziklatzen da, etengabean.

Plastiko gehienak %99 birziklatzen dira eta jantzi polarrak edo eraikuntza-materialak egiteko erabil dai-tezke.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko Europako arauen arabera (DEEE), biztanlekako etaurtekako 16 hondakin kg-etatik ¼ soilik bildu behar da.

➡ Hondakin handiak eta arriskutsuak hondakindegietara bota.

➡ Hondakinak bereizteko eta birziklatzeko zakarrontzi bereziak erabili (berina, pa-pera, kartoia, burdina, aluminioa, plastikoa)..

➡ Tresna elektriko edo elektroniko berria erostean, saltzaileari aurrekoa har dezaneska iezaiozu.

Informazio gehiago:

The European Recycling Platform websitewww.pro-e.org

6. Garraio “garbiak” aukeratuGarraioek berotegi-efektuko gasen %20 baino gehiago isurtzen dute atmosferan (CO2, SO2 eta ni-trogeno-oxidoa); horren ondorioz, epe ertainean, euri-ura azidifikatu egiten da.

Litro bateko bolumenari dagokion olio-isuri batek 1000 m²-ko ur-azalera kutsa dezake.

➡ Lehentasuna eman bizikletari, oinez ibiltzeari, garraio publikoei edo auto parte-katzeari.

➡ Motorraren erabilera eskatzen duten joan-etorriak mugatu.

➡ Autoaren olio eta erregai isuriak zaindu, eta autoa ez garbitu baratzean edo kalean.

Informazio gehiago:

www.karzoo.eu

2. Hondakinak eta paketeak murriztuEuropar bakoitzak 520 kg etxeko-hondakin sortzen du urtero.

Gure zakarrontzietako %50 inguru paketeak dira (kg-tan).

Eguneroko kontsumoko produktuen %72 ontzitan eta paketetan saltzen dira.

➡ Erosi kiloka edo ontzi gabe saltzen diren produktuak.

➡ Lehentasuna eman produktu kontzentratuei eta eko-kargei (lixibak, xaboi liki-doak …). Familia-formatuek ere hondakin gutxiago sortzen dute.

➡ Pakete birziklagarriak dituzten produktuak aukeratu.

Informazio gehiago :

www.pro-e.org

3. Berrerabili eta birbalioztatu Plastikoak ozeanoetan dauden 12 hondakin nagusienetakoak dira. Itsasoko faunari eta florari zuzeneaneragiten diete.

Gure hondakinen bolumenaren %17 hondakin organikoak dira (fruitu-azalak…).

➡ Apurtutako objektuak konpondu edo transformatu, bigarren erabilera izan dezaten.

➡ Aukeratu poltsa eta ontzi iraunkorrak (saskiak, zakuak, motxilak, pitxerrak, termosak…).

➡ Objektuak (altzariak, elektrotresnak, jantziak...) birbalioztatzen eta banatzen dituz-ten elkarteengana jo (Emmaüs…).

➡ Hondakin organikoekin baratzerako konposta egin.

Informazio gehiago:

www.emmaus-international.org

26

7

1

5

4

3

HONDAKINEN BIZI-ZIKLOA

ZIGARRO-PUNTA : iragazkiarekin,1-2 urte / iragazkirik gabe,

3-4 hilabete

PLASTIKOZKO POLTSA :450 URTE

PLASTIKOZKO BOTILA100 - 1000 URTE

BEIRAZKO BOTILA : 4000 URTE

LATA : 200 - 500 URTE

KONTSERBA-POTEA : 10 - 100 URTE

KARTOIA : 3 - 4 HILABETE

9 JARRERA OZEANO,LAKU ETA ERREKAK

BABESTEKO…

Iturriak: ADEME

Europako ingurumen agentzia www.eea.europa.eu “Rise above Plastics” kanpaina Surfrider Foundation

Eurostat France Nature Environnement

Nazio Batuen Programa