zarautz ehuntzen, 2 zenbakia

24
Zarautz ehuntzen egitasmoaren berri papera 100 egitasmoko udal plana zarauztarron bizimodua hobetzeko Zarautz www.ehuntzen.info G ipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak, Urola Kostako Udalerrien Mankomunitateak eta Zarauzko Udalak elkarlanean gauzatu duten akordioaren bidez, Gipuzkoako Hondakinen Plan berriaren baitan, Urtetako zabortegia abenduan itxiko da. 1988an ireki zen hondakindegia, Abenduan itxiko da Urtetako zabortegia El cierre del vertedero, que se llevará a cabo el 31 de diciembre de este año, proporcionará un avance social. Un triunfo como sociedad, que deparará un gran paso hacia el desarrollo en la calidad de vida de los y las zarauztarras. El cierre de Urteta era un paso demandado por la mayoría social de Zarautz, que ocupaba el punto 24 en Ehuntzen. E kaineko bigarren astean hasiko dira Iñu- rritzako biotopoan iparraldeko pasabidea- ren lanak. Apirilean Espainiako Ingurumen Ministerioko Itsasertzeko Zuzendaritzak Mariez- currena enpresari esleitu zion lan hauek egiteko ardura. Lurbel enpresak 2012ko urrian egindako egitasmoak 1,6 milioi inguruko aurrekontua zuen baina neguan izandako itsasaldiek hasie- rako egitasmoa aldatzera behartu zuten. Honen- bestez, 2014ko martxoan egindako aldaketak kontuan hartuta hasiko dira lanak, eta behin ha- sita, lau hilabetetan amaituta egongo da, urriaren amaierarako. Lanak, biotopoaren mendebaldetik hasiko dira. Egitasmoaren eragin-eremu ezber- dinak kontuan izanda, guztien arteko akordioa lortzeak balio erantsia gehitzen dio. ZARAUZKO UDALA @ehuntzen • 2014ko ekaina • 02 zk. Biotoporako pasabidea martxan 2014-06-06 %30 eta hasierako urteetan eskualdeko herrietako hondakinak biltzen zituen arren, 2007tik, Donostiako hondakinak ere jasotzen ditu. Urola Kostako Udalerrien Mankomunitatea da zabortegiaren kudeaketaren arduraduna eta hurrengo astetan hasiko ditu itxiera faserako beharrezko diren aurre-urratsak, abenduaren El procedimiento de urgencia con el que se han tramitado todas las obras de reparación como consecuencia de los oleajes de invierno y las condiciones impuestas desde distintas directivas europeas como normas forales y autónomicas en el ámbito medioambiental, condicionan la ejecu- ción del proyecto y las posibles modificaciones del campo de golf. 31tik aurrera, zabortegia baldintza ekologiko egokienetan egon dadin, ahalbait lasterren, eremuaren berreskurapen lanekin hasteko. Administrazio ezberdinen arteko lankide- tzari esker, Zarautzek arlo ezberdinetan (osasuna, eremu naturalen kontserbazioa, turismoa, kirola, aisialdia...) onurak ekarri dizkion azpiegitura berri bat izango du Iñu- rritzako biotopoaren iparraldeko mugan.

Upload: gari-berasaluze

Post on 08-Apr-2016

249 views

Category:

Documents


14 download

DESCRIPTION

Zarauzko Udalaren agerkaria. Zarauztarren bizimodua hobetzeko 100 proposamen zehatz biltzen dituen udal planaren garapena.

TRANSCRIPT

Page 1: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

Zarautz ehuntzen egitasmoaren berri papera 100 egitasmoko udal plana zarauztarron bizimodua hobetzeko

Zarautz

www.ehuntzen.info

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak, Urola Kostako Udalerrien Mankomunitateak

eta Zarauzko Udalak elkarlanean gauzatu duten akordioaren bidez, Gipuzkoako Hondakinen Plan berriaren baitan, Urtetako zabortegia abenduan itxiko da. 1988an ireki zen hondakindegia,

Abenduan itxiko da Urtetako zabortegia

El cierre del vertedero, que se llevará a cabo el 31 de diciembre de este año, proporcionará un avance social. Un triunfo como sociedad, que deparará un gran paso hacia el desarrollo en la calidad de vida de los y las zarauztarras. El cierre de Urteta era un paso demandado por la mayoría social de Zarautz, que ocupaba el punto 24 en Ehuntzen.

Ekaineko bigarren astean hasiko dira Iñu-rritzako biotopoan iparraldeko pasabidea-ren lanak. Apirilean Espainiako Ingurumen

Ministerioko Itsasertzeko Zuzendaritzak Mariez-currena enpresari esleitu zion lan hauek egiteko ardura. Lurbel enpresak 2012ko urrian egindako egitasmoak 1,6 milioi € inguruko aurrekontua zuen baina neguan izandako itsasaldiek hasie-rako egitasmoa aldatzera behartu zuten. Honen-bestez, 2014ko martxoan egindako aldaketak kontuan hartuta hasiko dira lanak, eta behin ha-sita, lau hilabetetan amaituta egongo da, urriaren amaierarako. Lanak, biotopoaren mendebaldetik hasiko dira. Egitasmoaren eragin-eremu ezber-dinak kontuan izanda, guztien arteko akordioa lortzeak balio erantsia gehitzen dio.

ZarauZko udala@ehuntzen • 2014ko ekaina • 02 zk.

Biotoporako pasabidea martxan

2014-06-06

%30eta hasierako urteetan eskualdeko herrietako hondakinak biltzen zituen arren, 2007tik, Donostiako hondakinak ere jasotzen ditu. Urola Kostako Udalerrien Mankomunitatea da zabortegiaren kudeaketaren arduraduna eta hurrengo astetan hasiko ditu itxiera faserako beharrezko diren aurre-urratsak, abenduaren

El procedimiento de urgencia con el que se han tramitado todas las obras de reparación como consecuencia de los oleajes de invierno y las condiciones impuestas desde distintas directivas

europeas como normas forales y autónomicas en el ámbito medioambiental, condicionan la ejecu-ción del proyecto y las posibles modificaciones del campo de golf.

31tik aurrera, zabortegia baldintza ekologiko egokienetan egon dadin, ahalbait lasterren, eremuaren berreskurapen lanekin hasteko.

administrazio ezberdinen arteko lankide-tzari esker, Zarautzek arlo ezberdinetan (osasuna, eremu naturalen kontserbazioa, turismoa, kirola, aisialdia...) onurak ekarri dizkion azpiegitura berri bat izango du Iñu-rritzako biotopoaren iparraldeko mugan.

Page 2: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

2 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

Pertsonak eta beharrak aintzat hartuz: egitasmo guztiak dira garrantzitsuak

Ehuntzen ekimena aurkeztu genuenean laudorioak jaso genituen, herria bere ezberdintasunean, eta beraz, aniztasunean aintzat hartzen zuten proposamenak identifikatu, aurkeztu eta hauen egikaritzea jarraitzeko aukera emateagatik. Iragartzea erraza da, baina, lana horiek gauzatzean dago. Horretarako, akordioak lortzen, hauek burutzeko bitartekoak bilatzen eta faltsukeriarik gabe lanean aritu gara.

Di mi palabra como alcalde en la presentación de este proyecto que llevaríamos a cabo estas 100 propuestas antes de que termine el 2016. Vamos por ese camino. En estos primeros nueve meses posteriores a la presentación de Ehuntzen hemos realizado 30. Es decir, el 30% de lo propuesto. Vamos a muy buen ritmo y tenemos las ideas cla-ras: nuestro propósito es avanzar hacia los ob-jetivos definidos, con transparencia y cercanía, basándonos en los valores que nos caracterizan como pueblo.

"Sinesgarritasuna eta promesa faltsurik ez: horiek dira aurrera egiteko gure tresnak"

Juan luis IllarramendiZarauzko alkatea (Alcalde de Zarautz)

Herria herritar guztion batura da, baina norberarengandik hasten da herri sentimendua ere.

Egitasmo txikiak eta handiak, aurrekontu handia du-tenak edota mahai baten bueltan, ondo antolatuta lantzen direnak: Udala ez da diruz bakarrik mugi-

tzen. Gertuko erakundeek borondatez ere mugitzen dira eta borondateak mugiarazten dituzte, balioak praktikara bi-deratzen dituzte eta horretarako ideiak biltzen dira, hauen egingarritasuna aztertzen dute, nola egin aztertzen da gero. Horretarako, eragileekin biltzen da, eta ondoren proiektuak bukatu egiten ditu. Edozein lanek bide luzea du, eta gu gara, udal gobernuko ordezkari politikoak, proiektu horiek gauzatuko direnaren bermea.

Krisi garaian gaude, alkate naizen neurrian ondo dakit hori. Herritarren egoera ezagutzen dut, ostalariena, herriko hain-bat enpresena... Udalak aurrez aurre begiratzen dio egoera horri, eta hasteko, bere baliabideak ahalik eta hobekien, ar-duraz, kudeatzeko erabakia hartzea dagokio, eta helburuak zehaztea, gero: herritarrei zuzenduko zaiola ebaztea eta errealismoz jokatu behar duela ondorioztatzea, faltsukeria, gezur eta ameskeriarik gabe. Horretan ari gara, txikienetik

handienera, xehetasunak aintzat hartuz, arazoak bere

osotasunean ulertuz eta landuz. Herria herritar guztion

batura da, baina norberarengandik hasten da herri sen-

timendua ere.

Estamos en crisis, y como alcalde, conozco como

afecta la recesión económica. Sé la situación por la

que están pasando los ciudadanos, los hosteleros,

muchas de las empresas de la localidad... El consis-

torio tiene que hacer frente a la situación económica,

y para empezar, ha decidido gestionar los recursos

con responsabilidad y de la mejor manera posible, y

fijar objetivos en base a ello. Este gobierno se dirige a

la ciudadanía, actuando con realismo, y dejando a un

lado falsedades y fantasías. Estamos en ello, trabajan-

do en lo esencial, fijándonos en los detalles, tratando

los problemas en su total dimensión. La ciudad es la

suma de todos los ciudadanos, pero el sentimiento de

formar parte de esa totalidad empieza por uno mismo.

Page 3: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

32013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

Zarauzko herritarren ikuspegia jasoz

“El ejecución del proyecto de la pasarela, tendrá tres efectos directos: incentivar un activo turístico con una nuevo itinerario, conservar el golf con su atractivo y el cuidado del biotopo natural. Esta nueva pasarela supondrá un avance en muchos sentidos, dando a Zarautz un impulso turístico, social y medioambiental. Para ello hemos logrado un acuerdo ejemplar entre distintas entidades.”

"Herriko merkatari txikiak dira herriaren taupada. Hauek bizi-rik badaude, herria bizirik dago. Zentzu horretan, lehen mailako produktuak eta lehen mailako arreta eskaintzen dugu."

"Las tiendas de los barrios o los puestos de la plaza del mercado no son sólo un tejido económico sino que es un tejido social que da vida al pueblo de Zarautz con su actividad."

Carmen agirretxe Artezaleak

“Kultur agendaren bidez, herriko kultur eragileen potentzialitate guztia garatu nahi dugu: agenda bateratzetik hasi eta ondarearen elkarbanatze honen kudeaketaz hitz egiteraino. Pozgarria da he-rriko eragile asko elkarrekin la-nean ikustea.”

“Hay muchos creadores y crea-doras y muchos agentes cultu-rales en Zarautz y juntándonos podemos coordinarnos y buscar sinergias.”

Juan C. larrañaga Real Golf Club de Zarautz arantxa Errazkin Zabala Gaztak

"Kalean LED argien ezarpena-rekin energia aurreztea lortu-ko dugu. Ezarpen honen lehen fasea Urdaneta eta Gipuzkoa kaleetan egin dugu, eta gure helburua, herrian zehar zabal-tzen joatea da, herrian ahalik eta energia aurrezpen handie-na lortzeko, baina, aldi berean, argiteria zerbitzu hobea izateko, segurtasuna kaltetu gabe. LED argien instalakuntzak aukera berriak ere eskaintzen ditu, tek-nologia adimendunen eskutik."

Manu usabiaga Udal brigadako elektrikaria

“Segurtasuna da adineko jende askorentzat, gauzarik garrantzi-tsuena. Adinak gure gaitasun fisikoak mugatu egiten ditu eta zailtasunak izaten ditugu egoe-ra batzuetan erantzuteko. Su-teen alarma sistemarekin, gure segurtasuna handitzen da, pre-bentzioan indar eginez.”

“Con la tercera edad hay que actuar de modo colectivo, y, a la vez, de modo individual, estudiando cada situación familiar y personal.”

rafa Hoyos Udaberri Jubilatuen Elkartea

“Inork ez du zabortegi baten on-doan bizi nahi. Inork ez daki guk baino hobeto zer den zabortegi baten inguruan bizitzea. Gure-tzat albiste ona da zabortegia abenduaren 31an itxiko dela ja-kitea, baina zarauztarrentzat ere bai. Zabortegi batean nahi ez di-tugun gauzak pilatzen dira, eta usain txarraz gain, kaio, arratoi eta isuri toxikoen sorleku ere iza-ten da. Denok irabaziko dugu zabortegiaren itxierarekin.”

Joseba Mokoroa Urteta auzoko bizilaguna

Page 4: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

4 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

2011an Zarauzko Udalak banku eta kutxa ezberdinekin zuen zorra 23,5 milioi eurokoa zen. 2014an zor hori 16,58 milioikoa da. Hala ere, urtero 2,5 milioi euro inguru, aurrekontuen %8a, zuzenean banku eta kutxetara bideratzera behartuta dago.

2009 eta 2010 urteetan itxitako era-giketen ondorioz, Zarauzko Udala-ren zorrak gorena jo zuen. Honen arrazoia, krisi orokorraren ondorioz-ko sarreren jaitsiera eta gastuaren kontrolik eza leudeke. Legegintzaldi hasieran jarritako bi helburuak ho-nakoak izan ziren: sarreren egon-kortzea eta hauek modu justuagoan eskuratzea eta gastuaren kontrola. Honek zorra murriztea eta aurrekon-tuen egonkortzea ekarri du.

Azken urteetako adostasun zabalena duten aurrekontu eraginkorrak

ZarauZko udala

da asmoa, gehien duenak gutxien duenari lagun diezaion. Horren adibi-de lirateke oinarrizko zerbitzuak bere horretan uztearekin batera ezarritako hobariak eta, aldi berean, ohiko etxe-bizitzak ez direnei ezarritako errekar-gua, hauek alokairuko merkatura ate-ratzea ahalbidetzeko.

Gastuen atalak hainbat oinarri ditu. Batetik, parte-hartze prozesutik jaso-tako ekarpenak eta, bestetik, ikuspe-gi estrategikoa galdu gabe, garatu behar diren erronkak. Honek guztiak,

2014ko aurrekontuak, azken urteo-tan bezala, parte-hartze prozesu zabal baten ondorioz osatu dira. Prozesu ireki honetan, Zarauzko herritar eta elkarte ezberdinen, udal langileen eta udal talde ezberdinen iritzia jaso dugu. Prozesu honen helburuak, iaz bezala, gardentasu-na eta eraginkortasuna izan dira.

Aurrekontuak, Udalak bere beharrei aurre egiteko, auzoetako gabeziei erantzuteko, elkarteekin sustatu nahi den elkarlana aurrera eramateko eta bidean sortzen diren erronkei aurre egiteko baliabide bat dira. Bat gehia-go, baina, aldi berean momentuko zein aurrera begirako egitasmoei erantzuteko garrantzitsuenetakoa. Zentzu horretan, aurrekontuak di-tuen bi atal nagusiak, diru-sarrerak eta gastuak, udalerria bera antola-tzeko gakoak dira. Alde horretatik, urtengo aurrekontuak 31,5 milioi-koak dira.

Horrela, diru-sarreren atala aha-lik eta modu justuenean hornitzea

Egin beharreko gastuarekin batera, zorra txikiagotzea

Ehuntzen egitasmoa garatzen lagun-tzen eta indartzen du. Atal nagusiak hauek lirateke: udal zerbitzuen hobe-kuntza, sustapen sozioekonomikoa, ongizate zerbitzuen sendotzea, itsa-saldiak eragindako kalteen konpon-keta, mugikortasun politikaren gara-pena eta kulturan zein kirolean egin beharreko egitasmoak. Inbertsioen atalean 2,85 miloi daude.

El apartado de los gastos se basa por un lado en las aportaciones reci-bidas del proceso de participación, y

por otro lado, en los retos a los que hay que hacer frente, sin perder de vista el enfoque estratégico. Las prin-cipales secciones son: la mejora de los servicios municipales, el impulso socioeconómico, la mejora de los servicios del bienestar, la reparación de los daños provocados por las mareas, el desarrollo de la política de movilidad y los proyectos a desa-rrollar en el ámbito de la cultura y el deporte. En el apartado de las inver-siones disponemos de 2,85 millones de euros.

Zarauzko udalaren zor bizia (M€-tan)

25

20

15

10

5

0

2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013

M€

-tan

18,23

20,45

22,4823,52

21,37

11,57

12,34

Page 5: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

52013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

Zarautz ehuntzeko hari gara denok

2013ko urriaren 10ean aurkeztu ge-nuen Ehuntzen egitasmoa: bete du bere lehen bederatzi hilabetekoa, eta abiadura bizian doala nabar-mendu beharra dago. Aurkeztu genuen une berean esan genuen bezala, herriaren ikuspe-gia bere osotasunean islatu nahi du ekimen honek, izaera eta sentibera-tasun ezberdinak, auzoak, adinak, generoak eta jatorriak kontuan har-tuz. Udal Gobernuaren baloreei lo-turik dago Ehuntzen, azken batean, ezberdinen batuketa baten gisara ulertzen baitugu herria ere. Ez dira berberak Iñurritza eta Santa Marina, ez dira berdin sentitzen auzo horie-tako bizilagunak, nahiz eta antzeko kezkak izango dituzten gai batzue-tan eta erantzun bateratuak beharko dituzten kasu horietan; baina beste kasu batzuetan, erantzun zehatzago bat eman beharko zaie. Ehuntzenen filosofiak bere baitan ja-sotzen ditu helburu handiak eta egi-tasmo txikiak, azken hauek baitira helburu handietara gerturatzen gai-tuztenak. Hankak lurrean genituen baina, badakigu nondik gatozen, zein akats eta zein lorpen egin dituz-ten gure aurretiaz hemen zeudenek, eta akatsak berriz ez errepikatzeko asmoarekin abiatu genuen hau (eta lorpenak, ahal bada, hobetzekoa, jakina). Helburu handietara heltzea dugu, beraz, asmo, baina txikitik, beharrezkotik, larri eta garrantzitsu-tik hasita, beti ere. Horietako batzuk zerrendatu genituen hemen, bai-na horrek ez du esan nahi, hasie-ra batean aurreratu genuen bezala, proiektua 2016ra arte, Ehuntzen egitasmoaren lehen faseari amaiera

Udal Gobernua osatzen duten hiru alderdietako kideak: Sortu, Eusko Alkartasuna eta Aralar.

Gari Berasaluze, karmele alberdi eta aser lertxundi dira udal Gobernuko hiru alderdietako ordezkarien bozeramaleak Ehuntzen egitasmorako. alderdi bakoitzaren baloreak proiektuaren ezaugarrietara moldatu dituzte, batasunetik, indar eta borondatetik herriaren beharrei zehatzago erantzuteko.

ematen zaion arte, itxita dagoenik. Ekarpenak jasotzen jarraitzen dugu, eta 100 egitasmo hauetatik, beste egitasmo berriak sortu dira. Herria egitea, herrigintza, ez baita noizbait

amaitzen den lan bat. Etxean beza-la, egiteko batzuk amaitu ahala, be-rriak sortzen direlako. Esan dugun bezala, bederatzi hilabetean, iraga-rri genituen proiektuen %30 amaitu

dugu eta beste batzuk amaitze bi-dean daude. Gardentasun ariketa bat eginez, gure hitza eta sinesga-rritasuna jarri genuen jokoan, eta betetzen ari gara.

Distintas sensibilidades para un único fin: mejorar la calidad de vida de las y los zarauztarras. Priorizar los valores que nos unen como pueblo para avanzar hacia una sociedad rica en el aspecto humano y social.

Ehuntzen es un proyecto que evoluciona diariamente. Por un lado, por que se trabaja todos los días para llevar a cabo los proyectos anuncia-dos y, por otro, porque se enriquece con nuevos pro-yectos recogidos en las reu-niones participativas para la ejecución de los presupues-tos municipales, o mediante las reuniones mantenidas con distintos agentes sociales o, por último, con nuevas pro-puestas recogidas en la pá-gina web ehuntzen.info.Con esta publicación, hacemos una valoración de lo aconte-cido en estos primeros nueve meses, pero también redo-blamos esfuerzos para seguir con la ejecución y finalización de los proyectos.

Page 6: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

6 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

02. EGITaSMoa

01. EGITaSMoa

HErrIlaNak OBRAS PÚBLICAS

HErrIlaNak OBRAS PÚBLICAS

lEd argien instalakuntza mailakatuaInstalación gradual de luces LED

ur horniduraren sektorizazioaSectorización del suministro de agua

Ur galerak gutxitu, sare hidraulikoak sektorizatuz

Urdanetara bidean eta Gipuzkoa kalean LED argiak ezarri dira, hasierako egitasmoan iragarri zen bezala. Esperientzia pilotu honi esker baieztatu da sistema berriaren funtzionamendua oso positiboa dela, oinezko nahiz ibilgailuetako gidarientzako egokia izateaz gain, argiteriaren kontrola bermatzen duelako.

LED argiteriari esker argiaren kutsadura gutxitu eta energia aurreztea lortu da, beti ere kaleetako segurtasuna bermatuz. Izan ere, argiteria berriak argiaren intentsitatea beharren arabera moldatzeko aukera eskaintzen du. Hori horrela, sistema berri hau herriko beste hainbat auzoetara zabaltzea erabaki da proiektuaren bigarren fase batean, herri adimendu batera bidean, bestelako azpiegitura teknologikoak baliatzeko aukera eskainiz.

Gracias a la instalación de luces LED estamos ahorrando energía eléctrica y estamos evitando la contaminación lumínica. Tras una fructuosa prueba piloto del nuevo sistema lumínico en la calle Gipuzkoa y en el camino a Urdaneta se ha decidido ampliar el sistema de luces LED a otros barrios de Zarautz, ya que se ha demostrado que el nuevo sistema proporciona una buena iluminación, además de asegurar ahorro energético.

Beharren araberako argia herriko kaleetan

Fitxa teknikoaEnpresa: Microcom Sistemas Modulares, S.L.2013ko lanak: 14.966,53 €2014rako aurrekontua: 60.000,00 €

Fitxa teknikoaEnpresa: Iluminación Inteligente Luix, S.L.2013ko lanak: 89.803,00 €2014rako aurrekontua: 174.643,12 €

Ekologikoki eta ekonomikoki funtsezkoa da ur edangarririk alferrik ez galtzea, ura bizitza iturria baita. Horrexegatik, ur galerak gutxitzeko ahalegin berezia egin dugu azken hilabeteotan, herriko sare hidraulikoak eremuka sektorizatuz. Honi esker ur-ihesiak dauden unean erantzun azkarrago bat ematea ahalbidetu da, ur horniduraren probetxua hobetuz, sarearen mantenu lanak erraztuz eta, honenbestez, dirua aurreztuz. Iruzurrezko hartuneak atzematea ere erraztu du uraren sektorizazioak.

Besteak beste honako neurriak hartu dira ur hornidura hobetzeko helburuari jarraiki: depositoen irteeretan emaria neurtzeko gailuak ezarri dira batetik eta landa guneetako sarearen sektorizazioa burutu da, bestetik. Horrez gain, eremu bakoitzean egiaztatze ekipamenduak ezarri eta monitorizazio sistema bat jarri da.

Gracias a la sectorización del suministro de agua hemos podido disminuir la pérdida de agua potable. Una vez dividida la red total en redes más pequeñas la localización de fugas y tomas fraudulentas se hace más accesible, mejorando el provecho del suministro de agua. Y es que desde el punto de vista económico y ecológico creemos que es imprescindible no desperdiciar agua, que es un componente vital para las personas.

Page 7: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

72013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

16. EGITaSMoa

14. EGITaSMoa

MuGIkorTaSuNaMOVILIDAD

MuGIkorTaSuNaMOVILIDAD

Bidegorrien sarea hedatu erreferentziazko gunetara zabalduzAmpliación de la red de carriles bici para la conexión de las zonas de referencia

Hiribusa tarifa bateratuan sartuInclusión de Hiribus dentro del sistema de tarifa unificada

Tarifen integrazioa: txartel bakarra herrian eta herritik kanpo

Zarauzko herritarrak bizikletaren erabilpenean eredu izan dira betidanik Euskal Herrian. Udala bidegorri sare egoki bat osatzen aritu da urteetan zehar eta bide horretan sakonduz Udal Gobernu honek ere bidegorri sarearen osaketan aurrera egin nahi izan du, bi helburu nagusiri jarraituz. Batetik, erreferentzi nagusiak diren guneetara iritsi ahal izateko bidegorri sarea zabaldu du. Hain zuzen ere, zentzu horretan hainbat lan egin dira azken hilabetetan, herriko iparraldearen eta hegoaldearen arteko loturak indartuz: Herriko Soro kaletik eta Abendañoko biribilgunetik malekoiraino doazen adarrak eratu eta osasun-etxera heltzeko lotune aukerak zabaldu dira. Erdigunetik aldenduta dagoen Vista Alegre auzora bidegorri sarea zabaltzeko lehen faseko lanak ere egin dira.

El segundo objetivo se basa en la filosofía de uso. El uso de la bicicleta conlleva a compartir los espacios, y para ello, el mejor terreno es la carretera. El uso compartido del espacio asfaltado acaba con la supremacía de los vehículos motorizados, y provoca la reducción de la velocidad de los mismos. Con dichas medidas también se pretende que las bicicletas no circulen por las aceras, asegurando y primando el tránsito peatonal en estos espacios.

Bizikletan, iparraldetik hegoaldera eta herriko auzoetara

2014ko urtarrilaren 8az geroztik indarrean dago Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria eta, horrenbestez, garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera dago, baita herri barruko bidaietan ere, autobus urbanoa, egun hortatik aurrera, Mugi txartel sistema bateratuaren baitan txertatuta baitago.

Mugi sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, eta baita autobus urbanoaren erabiltzaile direnei ere: ordaintzeko euskarri komuna du, eremuak bereizteko sistema bateratua du, erabileraren araberako deskontuak egiten ditu eta hobari osagarriak jasotzen dituzte taldekako erabiltzaileek.

El Ayuntamiento, apostando por una política de mejora del transporte público urbano y para generar un transporte público común de viajeros en Guipuzkoa coordinado e integrado se ha incorporado a la Autoridad Territorial de Transporte. Así, desde enero, los poseedores de la tarjeta Mugi pueden viajar en las diferentes lineas del autobús urbano y disfrutar de las ventajas que proporciona dicho sistema. Durante los primeros meses de 2014, el uso del autobus urbano creció un 19,65% en comparación con el ejercicio anterior.

Fitxa teknikoaEnpresa: INDRA (Autobus zerbitzuaren kontratu barnean)2013ko bukatutako lanak: 53.600,00 €

Fitxa teknikoaPaskin Seinalizazioak, S.L.: 45.312,85 € (Hornidurak Eta Pintaketak)Lopetegi Contenedores, S.L.: 225,59 €Dionisio Ormazabal, S.A.: 138,27 €Guipasa, S.A.: 633,61 €Txukun Lorazantza, S.L.: 704,00 €Zelai-Atxitxe, CB: 1.149,50 €Campezo Obras Y Servicios, S.A.: 867,86 €Arrona Hermanos, S.L.: 28,41 €

Page 8: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

8 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

24. EGITaSMoa

INGuruMENa MEDIOAMBIENTE

urtetako zabortegia itxiCierre del vertedero de Urteta

2014ko otsailaren 19an, Zarauzko Udalak, Gi-puzkoako Foru Aldundiko, Gipuzkoako Honda-kinen Kontsorzioko eta Urola Kostako Udalerrien Mankomunitateko kideekin batera, Gipuzkoako Hondakinen kudeaketarako plangintza berria aurkeztu zuen. Plangintza horren arabera, Urte-tako zabortegia 2014ko abenduaren 31n itxiko da. Juan Luis Illarramendiren iritziz, egun har-tatik aurrera, “atzerako kontaketa” hasi zen za-bortegia behin betiko itxi ahal izateko eta “Uda-lak eragile horiekin, lan egingo du helburu hori behar bezala lotzeko”.

Urtetako zabortegia 1988 urtean ireki zuten eta bertan eskualdeko hiri hondakinak jasotzen zi-ren hasiera batean. 2007 urtean, baina, orduko Urola Kostako Mankomunitateak eta Gipuz-koako Hondakinen Kontsortzioak hitzarmena sinatu zuten, erraustegia egin bitartean, “elkar-tasunez”, San Marko mankomunitateko honda-kinak Urtetako zabortegira eraman ahal izateko. Azken zazpi urtetan, ondorioz, laukoiztu egin da Zarauzko hondakindegian jasotako zabor kopu-rua. Iaz, adibidez, 83.014.154 kilo zabor jaso zituzten urtetan.

Illarramendiren iritziz, “zabortegia gure gizartea-ren ispilua izan da urte hauetan guztietan. Ale-gia, zabortegian pilatu dugu zarauztarrok eta gipuzkoar askok nahi ez genuena, eta hemen uzten genuen. Zarauztarrok gertutik ezagutu dugu zabortegia, eta hau amaitzeak, poz handia ematen digu. Zabortegiaren ondoan ez bizitzeko zortea duzuenok ez dakizue zer den hau: kira-tsa, kaioak, kutsadura… Zarauztarren bizi kali-tatean eragin handia izan du, gure kalterako”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hon-dakinen Kontsortzioak, Urola Kostako Udalerrien Mankomunitateak eta Zarauzko Udalak hasi di-tuzte itxiera azkartzeko tramitazioak eta hurren-go hilabeteetan zigilatze lanei segida emango diete, behin betiko itxierara bidean urratsak emanez. Aurreikusitakoaren arabera, Abendua-ren 31n izango du azken data Urtetak.

Urtetako zabortegia 2014ko abenduaren 31n itxiko daItxierarako tramiteak hasi dituzte eta hurrengo hilabeteotan zigilatzeko lanak azkartuko dituzte.

amaieraren hasieran

"Legegintzaldi hasieratik aurrera eraman dugun eskaria da, eta bete egingo dugu. Urtetako zabortegiak itxiera data dauka jada, gure hitza betetzen ari baikara, Ehuntzen ekimenean esan genuen bezalaxe. Lorpen handia da honakoa, eta oso pozik gaude, guk ez baitugu zabortegiaren bizitza luzatu nahi. Zabortegiaren ondoan bizitzeak asko kontzientziatu gaitu hondakinen arazoari irtenbide bat emateko beharrari dagokionez. Zentzu horretan, zarauztarrok urrats berriak ematen ari gara eta gehiago emango ditugu etorkizunean. Izan ere, horrelako zabortegi kutsagarririk ez Zarautzen eta ez beste inon egin ez dadin, beharrezko neurri eta azpiegiturak beharko ditugu. Eskerrik asko Foru Aldundiari, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioari, Mankomunitateari eta Zarauzko herritarrei hau posible egiteagatik. "

Según el plan propuesto por la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Consorcio de Residuos, el cierre del vertedero de Urteta se llevará a cabo el 31 de diciembre. Estos dos agentes junto con la mancomunidad de Urola Kosta y el Ayuntamiento de Zarautz están llevando a cabo los trámites necesarios para el cierre y en los próximos meses tienen previsto acelerar los procesos de sellado de las celdas del vertedero.

El vertedero de Urteta abrió sus puertas en 1988 y hasta el 2007 depositaban allí los residuos sólo los municipios de la comarca. Desde entonces, y hasta

que se construyera la incineradora, los antiguos responsables políticos de la mancomunidad de Urola Kosta acordaron con el Consorcio de Residuos aceptar “solidariamente” los residuos de la mancomunidad de San Marcos. Así, estos últimos siete años se ha cuadruplicado la cantidad de residuos que se depositaba cada año en el vertedero. A finales de 2013 la tasa de recogida selectiva en Zarautz rondaba el 41%, lo que supone que desde este municipio se depositaron 5.300.000 kilos de rechazo en Urteta.

Page 9: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

92013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

28. EGITaSMoa

26. EGITaSMoa

INGuruMENa MEDIOAMBIENTE

INGuruMENa MEDIOAMBIENTE

Mutxioko parkearen mantenu lanak eginMantenimiento del parque Mutxio

Igerain eta astierreka erreken garbiketaLimpieza de los arroyos Igerain y Astierreka

Erreka garbiak, ingurumenarenari balioa emanez

Mutxio parkea Zarauzko aberastasunetako bat da. Itsasoaren eta mendiaren artean kokatuta dagoen altxor txiki bat da. Hain zuzen ere, gaur egun hondatuta eta utzikeriak jota dagoen inguru hori berreskuratzeko helburuarekin, bertan dagoen kantina berriz ere martxan jartzeko prozesua abian jarri du, bost urteko esleipen baten bitartez. Parkearen dinamizazio, mantenu eta hobekuntza lanak egokituko zaizkio esleipendunari, aisialdi gunearen berreskuratzea bermatzeko asmoz. Hori horrela, bertako ekipazioak osatu beharko ditu esleipendunak, hala nola, kantina, komunak, terrazak eta parkea. Era horretan, herritarrek nahiz herrira datozen turistek txoko paregabe horretaz gozatu ahal izango dute beste behin ere.

Con la reciente adjudicación de la cantina de Mutxio, esta zona será recuperada para las actividades de ocio y, además, todas las personas que

se acerquen podrán gozar de uno de los sitios más privilegiados de Zarautz, ya que el adjudicatario de la cantina será también responsable de la dinamización, de la mejora y del mantenimiento del parque. Se recupera, de este modo, uno de los tesoros de la ciudad.

Mutxio parkea berriz ere denen gozagarri

Erreken zaintza Uraren Euskal Agentziari badagokio ere, Zarauzko Udalak herriko erreken egoera tamalgarria ikusirik, behar diren baimenak jaso eta garbiketa lanak bere kabuz egiteko erabakia hartu zuen, Igerain eta Astierre-kan esku hartuz. Draga lanak egitea debekatua duenez, erreka inguruen eta erreka ertzetako landaretzaren garbiketa sakonean aritu dira udal langileak. Era horretan, uraren igarotzea erraztea lortu dute, ingurumenari bere balioa emanez, bertako nekazarientzako onura sortuz eta, bide batez, herritarrek urte askoan egindako eskari bati erantzunez. Asti inguruko etxebizitzetan kutsadura dela-eta etorkizunean sor zitezkeen arazoak ere saihestu nahi izan dira errekak garbituz.

La limpieza de los arroyos Igerain y Astierreka, tiene una gran impor-tancia tanto desde el punto de vis-ta ecológico como desde el punto de vista estético. En ese sentido, estos trabajos de limpieza se han llevado a cabo con todos los per-

misos del ámbito medioambiental, en colaboración con la Agencia Vas-ca del Agua y haciendo especial hincapié en las zonas más contamina-das y perjudicadas de Asti.

Fitxa teknikoaAsti errekaren garbiketa: TXUKUN - 3.410,00 €Igerain errekaren garbiketa: EULEN - 4.477,00 €

Page 10: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

10 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

37. EGITaSMoa

30. EGITaSMoa

SoZIoEkoNoMIa - 3. Sektorea SOCIOECONOMÍA - Sector Terciario

SoZIoEkoNoMIa - lehen Sektorea SOCIOECONOMÍA - Sector Primario

Herriko eskaintza gastrokulturalaren promozioaPromoción de la oferta gastrocultural del municipio

Nekazal bideen egokitzapenarekin jarraituContinuar con las labores de adecuación de los caminos rurales

Nekazal bideak hobetu, landa eremuak herrira hurbiltzeko

Zarautzek badauka zer eskainia kanpotik etortzen denari. Izan ere, hondartzaz eta mendiaz gain erakargarritasun ugari ditu, eta horietako bat ostalaritza da. Udaletik, hain zuzen ere, kalitatezko ostalaritza sustatzeko lanari eutsiz, herriko tabernariekin elkarlanean pintxo bide bat antolatu da.

Asmo horren baitan, liburuxka bat kaleratu da, pintxoaren ibilbidean parte hartzen duten tabernen eta pintxoen informazio guztia aurkeztuz. Turismo bulegoan eskuratu ahal da pintxoen gidaliburua, eta on-line ere kontsultagarri dago. Uda sasoirako ez ezik urte osorako proposamen interaktiboa da honakoa, parte hartzaileen artean Zarauzko hotel batean asteburu bat zozketatuko baita.

La oficina de Turismo ofrecerá a partir de ahora una guía de pintxos dentro de sus servicios para los y las turistas, con el objetivo de completar una oferta turística de primer nivel, poniendo así en valor el atractivo de la hostelería del municipio. Los visitantes, además, podrán votar el mejor pintxo y así entrarán a participar en el sorteo de un fin se semana en un hotel de Zarautz.

Pintxo ibilbidea, tabernaz taberna

Fitxa teknikoa2.011n Astiko Jesustealdeko asfaltaketa Inbertsioa: 34.385 € (Enpresa: Asfaltados Urretxu S.A.) Diruz lagundutakoa: 10.620 €

2.012an Aitze auzoan, Sorazu eta Nekazabal arteko hormigoizko bidearen konponketak Inbertsioa: 13.705 € (Udal Brigada) Diruz lagundutakoa: 2.460 €

2.013an Santa Barbarako auzoan Iturralde bidearen asfaltaketa Inbertsioa: 46.709 € (Enpresa: Guipasa) Diruz lagundutakoa: 11.141 €

2.013an Aitze-n Ariziagoikoa baserri inguruko hormigoizko bide berria Inbertsioa: 16.920 € (Udal Brigada) Diruz lagundutakoa: 8.096 €

Fitxa teknikoaGráficas Juaristi: 2067,00 €

Udal Gobernuak, landaguneko bideen ohiko mantenu lan arruntez gain, hainbat bide berritu eta konpondu ditu 2011 eta 2014 bitartean, lehen sektore ekonomikoari eskaini beharreko laguntzen artean. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Astiko Jesusteal-deako bidearen asfaltatzea, Aitzeko Sorazu eta Nekazabal arteko hormigoizko bidea-ren egokitzapenak, Santa Barbarako Iturralde bidearen asfaltatzea eta Ariziagoikoa baserri inguruko hormigoizko bide berria.

Urtez urte nekazal bideak hobetzera bideratu du Udalak aurrekontuaren zati bat, Ur-komeren diru laguntzekin batera, eta aurtengoa ez da salbuespena izango, nekazal bideak hobetzen jarraitzeko asmoa baitauka Udal Gobernuak, lehen sektorean lanean diharduten herritarrei bidea errazteko helburuarekin.

El asfaltado de los caminos rurales no es solo una cuestión de urbanismo. Es, a su vez, una inversión en el primer sector, en la agricultura y en la ganadería, ayudando así a que los productos lleguen a nuestros mercados en mejores condiciones y facili-tando las comunicaciones de los ciudadanos y ciudadanas que no viven en el centro.

Page 11: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

112013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

40. EGITaSMoa

38. EGITaSMoa

SoZIoEkoNoMIa - 3. Sektorea SOCIOECONOMÍA - Sector Terciario

SoZIoEkoNoMIa - 3. Sektorea SOCIOECONOMÍA - Sector Terciario

Turismo mahaia eragile soziokonomikoa bilakatuIntercalar la visión socio-económica en la mesa de Turismo

Merkataritza txikiari bultzadaPromoción del pequeño comercio

Bertako merkatari txikien lana babestu, herri izaera indartzeko

Turismoak eragin ekonomiko erabakiorra du herrian. Hori horrela, Udal Gobernutik turismo alorreko eragileak elkartzeko ahalegin berezia egin da. Bide horretan, lehen bilerak egin dira turismoko sailetik kirol elkarteekin batera, eta turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren ikuspuntutik herria nola garatu nahi den eztabaidatu da.

Besteak beste, herrian ekintzak antolatzen direnean herriko taldeek parte-hartze handiagoa izan behar dutela erabaki zuten eragileek, bertakoa indartuz turismoa erakarri ahal izateko neurri gisa. Urtean hiru bilera egingo dituzte aldez aurretik eginiko proposamentak betetzen ari diren ikusteko, batetik, eta proposamen nahiz hausnarketa prozesu berriak egin ahal izateko, bestetik.

En este sentido, se trabaja con CICTourgune en una propuesta a medio-plazo, para primero, analizar la situación del turismo en Zarautz, desarrollar las capacidades turísticas no potenciadas hasta la fecha y cambiar de un modelo de crecimiento turístico a otro de desarrollo, buscando que los y las visitantes tengan más atractivos en el municipio. Es clave, en este punto, combinar la oferta pública y la privada.

Turismoa erakarri bertakoa indartuz

Krisi ekonomikoak sektore guztiak gogor kolpatu dituen garaiotan behar-beharrezkoa da herriko merkataritza txikiari bultzada ematea, izan ere, herria ez da berbera hauek gabe. Horrexegatik, orain arte ez bezala, Eguberrietan urtero egin ohi den Erdi Aroko azokaren ordez herriko dendariei eman zitzaien azokan salmenta-postuak jartzeko aukera aurtengo honetan.

Horrez gain, Udal Gobernua herriko dendariekin elkarlanean ari da, herritarren artean bertako merkataritzan erosteak duen garrantzia berrindartzeko asmoz. Era horretan, zarauztarrek nahiz kanpotarrek euren erosketak Zarauzko dendetan egitea bilatzen da eta bitarteko ezberdinak sustatuko dira promozio eta fidelizaziorako.

El pequeño comercio modela el carácter de nuestra ciudad. Es imprescindible ayudar a los pequeños comerciantes, y más aún en épocas de crisis económica. La sustitución de la feria medieval que hasta este año se celebraba los días previos a la Navidad por una feria de comerciantes de Zarautz es un ejemplo del trabajo conjunto entre el consistorio y los pequeños comerciantes.

Fitxa teknikoaCICTourgune: 17.484,5 €

Fitxa teknikoaMurkil: 12.000 € Abenduko azokaren antolaketa: 13.000 €

Page 12: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

12 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

47. EGITaSMoa

43. EGITaSMoa

udalTZaINGoa POLICÍA MUNICIPAL

ENPlEGua EMPLEO

Bi desfibriladore erosiCompra de dos aparatos desfibriladores

lantegi-brigadak osatu langabezian dauden herritarrekinCompletar las brigadas de obras con vecinos en paro

Langabetuak herriko brigadarekin lanean

Orain arte Zarauzko Udaltzaingoak ez zuen desfibriladorerik eta horren ondorioz lehen arretarako larrialdi kasuetan zuen eragin ahalmena mugatua zegoen. Hori horrela, Udal Gobernuak lehenbailehen desfibriladoreak erosteko asmoa iragarri zuen, arreta zerbitzuak eskaintzeko baldintza minimo egokiak betetzeko ezinbestekoa baita. Hori horrela, hemendik aurrera bihotz-biriken geldialdi baten aurrean Udaltzaingoak ere tokian bertan arreta eskaini ahalko die larrialdi egoeran dauden pertsonei.

Udalak bi desfibriladore ditu jabetzan eta Gurutze Gorriaren bidez, Udaltzaingoak honen erabilerarako ikastaroak jaso ditu, lehen arreta zerbitzu osoa eskaini ahal izateko.

La rapidez de actuación frente a las situaciones de emergencia es fundamental para conseguir un resultado exitoso. De ahora en adelante la guardia municipal podrá ofrecer servicio de primeros auxilios en sus actuaciones, gracias a la compra de dos desfibriladores. Con esta adquisición aumentamos notablemente las posibilidades de supervivencia y recuperación en caso de una parada cardio-respiratoria, ofreciendo un servicio integral de emergencia.

Larrialdi kasuei aurre egiteko prest

Langabezia da herriko kezka sozial nagusiena, eta baita Udalarena ere, gai horretan eskumen mugatuak izan arren. Hori horrela, 2013 urtean langabezian zeuden bost herritar kontratatu zituen Udalak, bost hilabetez, herriko brigadarekin elkarlanean aritzeko. Era horretan lan-munduan esperientzia hartzen joateko aukera izan dute bost lagunek, eta brigadak egiten dituen ohiko lanez gain, Udalak Ipar kalean duen etxebizitza birgaitzeko lanetan ere aritu dira.

Aurten ere langabezian dauden beste bost langile kontratatuko ditu Udalak, beste bost laguni hainbat hilabetez lan egiteko eta esperientzia hartzeko aukera eskainiz. Modu berean, urte honetako udal aurrekontuetan 60.000 euro sartu dira Urola Kostako Mankomunitatean langile gehiago kontrata ditzan.

La contratación de cinco personas para completar las brigadas de obra responde a la preocupación por la situación de los y las zarauztarras en situación de desempleo. En el año 2013 cinco personas trabajaron durante cinco meses en la brigada de obras y reformando una casa en Ipar Kalea. Este año se seguirá con el programa contratando a otros cinco trabajadores.

Fitxa teknikoaBexen Cardio: 2.735,70 €

Fitxa teknikoaZarauzko Udalak 2013an 72.047,11 €

Zarauzko Udalak 2014an 71.841,85 €

Gipuzkoako Foru Aldunditik 2013an: 37.500 €Gipuzkoako Foru Aldunditik 2014an: 37.500 €

Page 13: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

132013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

56. EGITaSMoa

HIruGarrEN adINa TERCERA EDAD

Euskara ikastaroak helduentzatClases de euskera para personas de la tercera edad

Heldu zein gazte euskaraz Zarauzko kaleetan

52. EGITaSMoa

HIrIGINTZa URBANISMO

Etxe hutsen kudeaketa Zarautz-lurretikCanalización de la gestión de viviendas vacías mediante Zarautz Lur

Zarauzko etxebizitza parkearen erabilera hamarkadaz hamarkada gutxitzen joan da, eta horrek ondorioak ditu; besteak beste, herritar askok etxebizitza izateko eskubidea ezin dutela bermatu. Hori horrela, etxe hutsak merkaturatzeko hainbat neurri hartu ditu Udal Gobernuak, hala nola, presio fiskala handitzea. 2013. urtean Ondasun Higiezinen Zergan %100eko errekargua ezarri zitzaien ohiko erabilera ez zuten etxebizitzei, eta 2014an, berriz, errekargu hori 150% igo da, Gipuzkoan ahal den mailarik handiena ezarriz. Bestelako neurrien artean, Eusko Jaurlaritza eta Etxebiderekin sinatutako akordioa dago, etxebizitzen alokairu segurua eta justuagoa bermatzeko programak martxan jartzeko. Diru laguntza ezberdinak ere martxan dira erabilerarik ez duten etxebizitzak alokairura ateratzeko.

El Derecho universal a una vivienda, digna y adecuada, aparece recogido en la Declaración Universal de los Derechos Humanos. En Zarautz el número de viviendas no-habituales ha ido en aumento año tras año, y desde el Ayuntamiento se han tomado varias medidas para frenar esa tendencia y atraer al mercado de alquiler dichas viviendas. Ejemplo de ello es el aumento la presión fiscal, con un recargo del 150% en el Impuesto sobre Bienes Inmuebles a las viviendas no habituales en el 2014.

Etxebizitza, herritar guztien eskubidea

Herri euskalduna da Zarautz. Kalean jendeak euskaraz hiz egiten entzuten da gehienbat, elkarrizketen %70 hizkuntza horretan egiten dela frogatu baitute azken kale neurketek. Udal Gobernua joera horri eusteko eta euskararen presentzia are gehiago indartzeko lanean ari da. Izan ere, euskararen ezagutzaren eta erabileraren inguruko azterketek agerian utzi dute hirugarren adinekoen artean euskaraz bizi arren alfabetatuak ez daudenen kopurua altua dela, eta horiei euskaraz ikasteko aukera eskaini zaie.

Orain arte Udaberri elkarteko kideek euskarazko ikastaroak egiten zituzten eta iaz, lehen aldiz, Iñurritzako erretiratuen elkarteko kideei ere euskararen ezagutza handitzeko aukera eskaini die Udalak. Etorkizunean ere euskara ikasi nahi dutenentzat ateak zabalik daude.

Hemos ampliado los cursos de euskera dirigidos a las personas de la tercera edad, tanto para aquellos que no estan alfabetizadas en esta lengua como para aquellos que buscan tener unos conocimientos básicos. Este año, se han empezado a impartir clases de euskera en la sociedad de Iñurritza.

Fitxa teknikoa2013. Etxebizitza kopurua: 11.225 Errekargua aplikatu zitzaienak: 2.841

2014. Etxebizitza kopurua: 11.225 Errekargua aplikatu zitzaienak: 2.417

Fitxa teknikoaEuskara zerbitzutik ematen dira ikastaroak.

Page 14: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

14 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

58. EGITaSMoa

HIruGarrEN adINa TERCERA EDAD

kaleko eserlekuak aldatzeaSustitución de los bancos del mobiliario urbano

Kaleko eserlekuetan adineko zarauztarrak erosoagoAurrekontuak lantzeko orduan herriko hainbat eragilerekin izandako prozesu parte hartzaileetan, batez ere adinduen aldetik, jasotako eskaeretako bat da kaleko eserlekuak aldatzearena. Herriko hainbat eserlekuk araudiaren neurriak betetzen dituzten arren, altuera baxuegia dute.

Hori horrela, eserlekuak gutxienez 80 milimetro igotzeko beharra zegoela baieztatu zen, dauden moduan zailtasun ugari sortzen dizkietelako herriko adindunei, eta eserlekuen erabilera saihesten zutelako sarritan. Eskaera horri erantzunez, martxoan hasi ziren faseka egingo diren aldaketa hauek. Lapurdi kaletik hasi ziren lanak, hiru eserlekutatik bati altuera handiagoa emanaz, pertsona helduak ere kaleko eserlekuetan eroso sentitu daitezen.

La autonomía y la comodidad de las personas de la tercera edad es de vital importancia para el ayuntamiento. En los procesos participativos hemos recibido la petición de alzar los bancos para que se ajusten a la comodidad de todas las personas. Con ese fin, se ha llevado a cabo el alzado de uno de cada tres bancos de la calle Lapurdi. Este programa se ampliará a otros barrios y espacios públicos en los próximos meses.

57. EGITaSMoa

HIruGarrEN adINa TERCERA EDAD

80 urtetik gorakoen etxeetan suteen alarmaAlarma contra incendios en viviendas en las que viven personas de más de 80 años

80 urtetik gorako biztanle ugari daude gure herrian, eta Udal Gobernutik horien segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dira. Besteak beste, pertsona horien etxeetan suteen aurkako alarmak jarri dira babestuago senti daitezen. Izan ere, Euskal Herrian gertatzen diren suteen %80 adin horretakoen etxebizitzetan gertatzen dira, asko eta asko egurrezko egitura duten etxeetan bizi baitira. Lehen fasea Alde Zaharreko bizilagunen artean egin da, baina aurrerantzean Zarautz osoko 80 urtetik gorako biztanleei eskainiko zaie etxean suteen aurkako alarma jartzeko aukera.

Horrez gain, oinarrizko segurtasun azalpenak ere eman zaizkie, etxean sute bat piztuz gero nola jokatu behar duten jakin dezaten.

El 80% de los incendios sucede en los hogares de las personas mayores de 80 años, entre otras razones porque muchas de ellas viven en casas antiguas con estructuras de madera. Con el objetivo de aumentar la seguridad y comodidad de los ciudadanos y ciudadanas de la tercera edad, se han instalado alarmas contra incendios en las casas de aquellas personas mayores de 80 años y además han recibido instrucciones básicas de seguridad.

Suteak kontrolpean, etxean lasai bizitzeko

Fitxa teknikoaUdal brigadak burutu du.

Fitxa teknikoaa tiempo servicios y prevención enpresa: 3.865,95 €

Page 15: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

152013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

59. EGITaSMoa

HIruGarrEN adINa TERCERA EDAD

ariketak egiteko bitartekoak gehituMás aparatos para realizar ejercicios

Erretiratuek eta helduek ariketa fisikoa egin dezaten eta aisialdiko jardueretan parte hartu dezaten Mugibil programa jarri zen martxan 2012 urtean. Ordutik, herriko hainbat parketan ariketak egiteko gailu ezberdinak ezarri eta horiek erabiltzeko programa bereziak jarri ziren martxan. Xedea, adinean gora doazen herritarren osasuna eta sozializazioa bultzatzea izan da.

Mugibil programak hasiera-hasieratik izan zuen arrakasta ikusita programa zabaltzea erabaki zen, gailu gehiago ezarriz, inork ariketa egiteko aitzakirik izan ez dezan. Zarauzko Osasun Zentroko sendagileekin, Zarauzko Udaleko Gizarte zerbitzuekin, Matia-Ingema entitatearekin, Udaberri erretiratuen elkartearekin eta Kostan elkartearekin elkarlanean burututako ekimena izan da honakoa, parte hartze zuzena izan baitute, uneoro, proiektua aurrera eramateko orduan.

Desde el 2012 hemos puesto en marcha y ampliado el programa Mugibil, que promociona el ejercicio físico y las actividades de ocio entre los más mayores. Se han instalado circuitos para realizar ejercicios que ayudan a mejorar la calidad de vida de las personas adultas e la socialización.

Helduak eta erretiratuak sasoi onean

61. EGITaSMoa

kulTura CULTURA

Polikulturalaren azken kontratuak etenRomper los últimos contratos de Policultural

Zarautzen kultura eta azpiegiturak ulertzeko moduan aro baten amaie-ra eragin zuen Juan Luis Illarramendi alkateak Wolf Prix arkitektoaren CoopHimmelb(l)au enpresaren abokatuarekin 2014ko urtarrilean sinatuta-ko akordioak. Aurreko Udal gobernuak arkitekto austriarrarekin Polikulturala egiteko sinatutako akordioa hautsi, eta bi aldeen artean adostutako 113.000 euroko kalte ordainak biltzen ditu akordio horrek, urte askoan herriarentzat diru galera eragin duen proiektuari behin betiko amaiera emanez. Guztira, 1.320.075 euro kostatu zaie zarauztarrei ezerezean geratu den egitasmoa.

Polikulturalaren proiektua duela hamar urte hasi zuten, 21 milioiko aurre-kontuarekin.

Desde el consistorio han alertado que además de las pérdidas económicas, el proyecto que desde un inicio consideraban inviable, ha provocado daños sociales y culturales, ya que durante ese tiempo se han dejado de cuidar las infraestructuras culturales de las que disponía Zarautz, como el cine Modelo y teatro Lizardi, provocando su envejecimiento y disfunción. Con la ruptura definitiva de los últimos contratos del proyecto del Policultural, el ayuntamiento ha decidido dar por terminada la relación con el arquitecto Wolf Prix, y centrarse en proyectos y actividades acordes a la demanda y a las necesidades de Zarautz.

Polikulturalaren aroa amaitu da, azken kontratuak etenda

Fitxa teknikoaInternational geophysical techonology (geoteknia): 3.445,20 .

Lurtek (geoteknia): 25.114,17 .

IDOM (kudeaketa): 174.064,88 .

Artec (akustika): 308.573,43 .

Coop. Himmelb(l)au: 763.114,7 .

Dietak: 45.763,05 .

GUZTIRA: 1.320.075,96 .

Fitxa teknikoaurbabil 2000 Sl2012 Zarauzko udalak: 6.050 € Eusko Jaurlaritzak: 4.898,50 €

2013 Zarauzko udalak: 3.559,03 €Eusko Jaurlaritzak: 3189,69 €

Page 16: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

16 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

67. EGITaSMoa

kulTura CULTURA

Zarauzko sortzaileen lana balorean jartzen jarraituContinuar con la puesta en valor de los artistas de Zarautz

Zarautz herri oparoa da sorkuntza aldetik. Maiz, ordea, herriko idazleek, musikariek, zinemagileek, argazkilariek, artistek eta sortzaileek ez dute beraien lanaz herritarren aurrean hitz egiteko aukerarik izaten. Egoera hori iraultzeko sortu zen Sorlekutik ekimena, sortzaileen eta irakurle, entzule eta ikusleen artean zubiak eraikitzeko eta indartzeko, alegia.

Ia hiru urte igaro dira Sorlekutik martxan jarri zenetik eta ordudanik Zarauzko sortzaileen lana balorean jartzeko lanean jarraitzen dute, hilabetero elkarrizketak, solasaldiak, aurkezpenak eta bestelakoak antolatuz, sortzaileak bere publikoarekin harreman zuzenean jarriz. Era horretan, zarauztarrek bizilagun dituzten artisten lanak ezagutu eta baloratu ditzaten lanean jarraitzeko borondateari eusten dio Udal Gobernuak.

Crear lazos entre artistas y creadores con el público de Zarautz. Ése es el objetivo del Gobierno en su vertiente cultural. Hace ya tres años que se puso en marcha la iniciativa Sorlekutik, para dar a conocer y valorar el trabajo de músicos, escritores, pintores, actores, fotógrafos y otros creadores de Zarautz. Desde entonces, el público y los artistas se han acercado, dando a conocer los trabajos en el mismo pueblo en el que se crean.

Zubiak eraikiz, sortzaileen eta irakurle, entzule eta ikusleen artean

62. EGITaSMoa

kulTura CULTURA

Sanz Enean ikasleentzako gunea sortuCreación de una zona para estudiantes en Sanz Enea

Zarautz Ehuntzen udal planean hartutako konpromisoen artean, Zarauz-ko Udalak ikasleentzako gune bat sortzearen beharra nabarmendu zuen, eta ikasleek aspaldi eginiko eskaerari erantzunez, ikasgela bilakatu zu-ten Sanz Eneako sotoa, 2013ko azaroan. Aspalditik Kultura Sailaren eki-menetarako erabili izan da aretoa eta, orain, azterketa garaian bereziki, baina baita ikasturte osoan zehar ere, ikasleentzako baliagarri izan nahi du ikasgela horrek, gaur arte hauek liburutegian zuten eremua zabalduz.

Liburutegiaren eraikin berberan egonagatik ikasleek euren ikasketetara-ko beharrezko dituzten liburuetatik gertu dago, liburutegiaren ordutegi berbera du, eta hogeita sei lagunentzako edukiera dauka.

En respuesta a una demanda que durante años han repetido los y las estudiantes, se ha reformado el sótano de la biblioteca Sanz Enea, creando un espacio acondicionado para el estudio. Cumpliendo con el mismo horario de la biblioteca el sótano está disponible desde noviembre, tanto en épocas de exámenes como durante todo el curso escolar, y cerca del material educativo necesario para los y las estudiantes.

Azaroan zabaldu zituen ateak Sanz Enea liburutegiko ikasgelak

Fitxa teknikoaIkasgelako mahaiak eta aulkiak: 5.927,07 . (BZZ Mobiliario S.L enpresa)

Fitxa teknikoaEmanaldiko:sortzaileak 150 .,elkarrizketagileak 150 .,lan teknikoa: argiak, soinu ekipoa, mahaia, mantenua: 300 ..

Page 17: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

172013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

65. EGITaSMoa

kulTura CULTURA

kultur Mahaia sortuCreación de una Mesa Cultural

Zarauzko kultur mahaia abian da

Besteak beste, Santa Klara Azken Portu eta Aritzbataldeko komisioa, Zarautz On, Zarautz Abesbatza, Nahia Artisau

Elkartea, Artezaleak, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa, Kafe Torero, Conunpun-tomas Sormen Tailerrak, Zazpi Kultur Elkartea, Haur Kultur Taldea, Ondarre, Zarautz Kantuan, Gurekin Jai batzordea, Schola Cantorum, Goiztarrak, Zarauzko Argazkizale Elkartea, Arkamurka, Zurekin Ostalarien Elkartea edota Garoa liburu dendako ordezkariak izan ziren bilkuran. Bertan ziren, literaturan, antzerkian edota arte plastikoetan aritzen diren zenbait idazle, aktore eta artista ere. Baita Zarauztik Mundura jaia antolatzen ari diren zarauztar berriak ere. Hainbat elkarte edo kultur eragi-lek bilerara ordezkaririk bidali ezin izan bazu-ten ere, Kultur Mahaiaren hurrengo bileretan eta lanerako azpibatzordeetan parte hartzeko nahia adierazi dute, Iñurritzako jai batzordeak edota Putzuzulo Gaztetxeak, esaterako.

Kultur Mahaiaren helburu nagusia, eragile guztiek egiten duten lana balorean jartzea, koordinatzea eta ikusaraztea da. Horretarako, agendaz, koordinazioaz eta komunikazioaz ar-duratuko den azpibatzordea izango du Kultur Mahaiak. Urtean zehar egiten diren ekimenak bateratu, denen artean lehentasunak finkatu, agenda bateratua osatu eta komunikazioari

dagokionez, leku publikoetan eta sare sozialetan zabaltzen hasi den hileroko esku-orria argitaratzea da batzorde honen egitekoa.

Jaien ingurukoa, eta kultur azpiegiturei eta onda-reari buruzkoak dira beste bi batzordeak. Bakoi-tzaren nondik norakoak zehaztu dituzte jada eta azpibatzorde bakoitzaren lehen bileren datak ere jarri dituzte.

Todos los partidos con representación en el Ayuntamiento de Zarautz y todos los concejales, sin excepción alguna, aprobaron en febrero la creación de una mesa cultural, cuya principal función, será la de dar valor al trabajo que los diferentes agentes de la ciudad realizan, coordinar las acciones y dar visibilidad a las actividades culturales. La mesa cultural ya está

en marcha y en marzo se realizó la primera reunión a la que asistieron una gran parte de las organizaciones culturales del municipio junto con varios escritores, actores y artistas plásticos. Entre todos han trazado las líneas de acción que deberán seguir a partir de ahora, para dar mayor valor al trabajo cultural que se realiza en Zarautz.

Esta mesa consta de tres subcomisiones en las que se tratan la coordinación de la agenda cultural por un lado, la gestión del patrimonio cultural de Zarautz y, por último, la organización conjunta de las fiestas.

Kultur Mahaia@kulturmahaia

otsailean Zarauzko udalean ordezkaritza duten alderdi eta zinegotzi guztiek aho batez onartu zuten Zarauzko kultur Mahaia sortzea. Ildo horretan, martxoaren 5ean, lehen bilera egin zuen Zarauzko kultur Mahaiak, sorrerakoa. Herriko hainbat kultur eragile, elkarte eta talde bildu ziren bete egin zen udaletxeko pleno aretoan, eta Gari Berasaluze kultura zinegotziaren ahotik azaldu zituen udalak kultur Mahaiaren asmoei, erronkei eta hurrengo urratsei buruzkoak, herritarren eta eragileen galderei eta zalantzei erantzutearekin batera.

Page 18: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

18 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

68. EGITaSMoa

kulTura CULTURA

Modelo aretoa, herriarentzatComprar el cine Modelo

Modelo aretoa Zarauzko Udalarena izatera pasatu da

Ia ehun urte dituen Modelo Zinema Zarauz-ko Udalarena izatera pasatu da. Udalak eta eraikinaren jabeek akordioa lortu zuten abenduan.

2012ko udaberrian bildu ziren lehenengoz bi aldeak, orain arteko ugazabek Modelo itxi zutenean. Orduko hartan eraikina erren-tan hartzeko akordioa lortu zuten, eta sal-menta negoziatzeko lehen pausoak ema-ten hasi ziren.

Cine Modelo zena errentan hartu, eraikina txukundu, eta Zarauzko Udalaren Kultura Saila 2012ko azaroan Modelo Aretoa izena-rekin eraikina kudeatzen hasi zenetik, kultur ekimenek ez dute etenik izan. Bilera asko egin dira taldeekin eta eragileekin, bakoitzak eskaini dezakeena zehazteko, azken urte eta erdian Modelok hartu duen bizitza berria de-nen artean hauspotzeko.

Izan ere, zineman, antzerkian eta musikan, ekarpen berria suposatu du Modelo aretoak zarauztarrentzat: I Love Rock elkartearen Zine Modelo On zikloa, Modeloren Lagu-nak elkartearen eskutik heldu den zine ko-mertziala, Udalak antolatu dituen euskaraz-ko filmak eta bertako zinema zuzendariekin izandako solasaldiak, musika kontzertuak, solasaldi akustikoak, Sorlekutik ekimenaren baitako aurkezpenak, Udalak zein Alpro-jak antolatuako antzezlanak, ekitaldiak eta monologoak, bertso saioak, Euskal Asteko ekitaldiak, Lizardi sariko kanporaketak eta finala, Surfilm Festibal jaialdiko filmak, gita-rra jaialdia, akordeoi asteko kontzertuak eta nazioarteko konposizio saria, Imanol Urbie-taren omenezko ‘Bakarrik eta libre’ diskoa-ren aurkezpena, ‘Zarauzko postalak. 1936ko gerra’ liburuaren aurkezpena eta ekitaldia, ‘Egunkaria, 10 urte, hilabete bat eta egun bat’ ekitaldia, eta abar luzea.

Eraikina Udalarena izateak, askoz aukera gehiago ematen du etorkizunera begira Modelorekin egin beharrekoa aztertzeko. Orain arte itxita egon den bigarren pisua-rekin ez ezik, eraikin osoarekin zer egin pentsatuko da, kultur azpiegituren beharrei behar bezala erantzuteko.

Zarauzko udalak 1.542.443,32 euroan erosi dio Modelo aretoa eraikinaren jabeei

Tras meses de negociaciones el Ayuntamiento de Zarautz ha comprado el cine Modelo, con el objetivo de dar respuesta a las necesidades de infraestructuras culturales de Zarautz. Desde que el departamento de cultura del ayuntamiento se hiciera cargo de la gestión de la sala Modelo en noviembre de 2012, se han celebrado actividades de toda índole, como conciertos, presentaciones de libros y discos, charlas, obras de teatro,

monólogos, festivales, homenajes, etcétera, sin dejar a un lado, por supuesto, la función de cine, comercial y de culto, que ha cumplido durante tantos y tantos años.

A partir de ahora el Gobierno, junto con los gestores culturales de Zarautz, seguirá trabajando para definir el uso y el provecho que pueden hacerse de la renovada sala Modelo.

Fitxa teknikoaGuztira 1.542.443,32 € ordaindu beharko da 2015 – 2018 artean.Kopuru hori, 1.450.658 €ko oinarrizko erosketa kontzeptutik eta, lau urtean ordaindu behar izateagatik 91.785,32€ko interesak gehituta lortzen da.Urtero, 385.610,83 € ordainduko dira, horrenbestez.

Page 19: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

192013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

70. EGITaSMoa

MIGraZIoa MIGRACIÓN

Harrera plan integral berri bat eginNuevo plan integral de acogida

Azken urteotan jatorri anitzeko pertsona ugariri harrera egin die Zarautzek. Biztanleria talde berri horrek eragin handia dauka gure jendartean, eta pertsona horien gizarteratzea bermatzeari eta herritar guztien arteko bizikidetza harmoniatsu bat lortzeari begira, harrera plan integral berri bat diseinatu du Udal Gobernuak. Zarautzera bizitzera datozen herritar berriei herri honen bereizgarriak aurkezteko borondatezko harrera saio integral batean parte har dezakete.

Bertan, eguneroko bizimoduari buruzko informazioa jasotzen dute, hala nola, oinarrizko baliabideen (errolda), zerbitzu eta baliabide publikoen, osasun sistemaren, enpleguaren, eskubideen eta betebeharren inguruko informazioa, alegia. Horrez gain hainbat aholku ere eskaintzen dizkiete, Zarautzen etxean bezala sentitu daitezen.

Con el nuevo plan integral de acogida, se pretende reforzar las integración de aquellas personas que llegan a Zarautz desde el extranjero, promoviendo así la convivencia. Los inmigrantes tienen a su disposición el plan de acogida, gracias al cual recibirán toda la información necesaria para la vida diaria, empezando por los recursos básicos (padrón), y siguiendo por sus quehaceres y derechos, como nuevos y nuevas zarauztarras.

Etorkinei harrera hobea egin, bizikidetzan aurrera egiteko

74. EGITaSMoa

ParEkIdETaSuNa IGUALDAD

Jabetza eskolaren eskaintza ugarituAmpliación de la oferta de la Escuela de Empoderamiento

Jabetzea norberak eskubideak dituela ohartzea da, gaitasuna duela, aukerak eta ahalmenak dituela hainbat eta hainbat gauza egiteko, beste edonork bezalaxe. Hain zuzen ere, ahalmen eta aukera horiek indartzeko, aldarrikatzeko, eskatzeko eta eguneroko bizitzara eramateko bideratuta daude Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak urtero Jabetza eskolaren baitan antolatzen dituen ikastaroak.

Urtez urte ikastaro berriak eskaintzeko konpromisoa hartu zuen Udal Gobernuak, ahalik eta aukera zabalena eta dibertsifikatuena eskaintzeko asmoz, eta ildo horretan ikastaro ugari antolatu ditu denbora honetan. Hala nola, beste hainbat ekintzen artean, antzerkia, umorea edota biodantza ikastaroak egin dituzte emakumezkoek, Zarautzen, Jabetza eskolari esker.

“La maternidad en la distancia”, “¡Vivir con humor!”, y “Autodefensa femenina”, son sólo tres de los muchos talleres que la escuela de empoderamiento del departamento de igualdad del Ayuntamiento ha organizado. Durante estos últimos años la oferta se ha ido ampliando año tras año, para ahondar en los derechos de las mujeres, en sus opciones y por supuesto en sus aptitudes y capacidades.

Emakumezkoen eskubideak, gaitasunak eta aukerak lantzen

Fitxa teknikoaAurrekontua: 22.000 €Diseinua: 1.926,25 € (kartelak eta eskuorriak)

Fitxa teknikoaInprimakia: Graficas Abendaño: 550 €SOS Arrazakeriako abokatua hitzaldia: iaz 150 €

Kostea guztira: 700 €

Dirulaguntza: %75 Eusko Jaurlaritza

Page 20: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

20 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

87. EGITaSMoa

11. EGITaSMoa

HEZkuNTZa EDUCACIÓN

MuGIkorTaSuNa MOVILIDAD

Galtxagorri programa ikastetxetara zabalduDivulgación del programa Galtxagorri en los centros educativos

Nafarroa kalean biribilgunea eginConstrucción de una rotonda en la calle Nafarroa

Zarautzen bizitzea zorte handia da, inolako zalantzarik gabe. Baldintza naturalek eta historia aberatsak toki paregabe bilakatzen baitute gure herria. Baina herritarrek ezagutzen al dute Zarauzko historia behar bezala? Ildo horretan, haurrek herriko eraikin zaharren historia sakonago ezagutzeko “Galtxagorri” programa didaktiko eta ludikoa aurkeztu zen.

Historia ipuin erara kontatzen da bertan, eta haurrentzat oso erakargarria suertatu zela ikusita, udako programaziotik harago Zarauzko ikastetxe guztietara zabaltzea erabaki zuten iaz, ikasleek herriko eraikin zaharrak sakon ezagutzeko aukera izan zezaten. Ondorengo urteetan ere lan berberari eutsi nahi dio “Galtxagorri” programak, herriko ondarea belaunaldiz belaunaldi transmititzen jarraitzeko.

Dar a conocer la historia, las tradiciones y las características del entorno natural que nos rodea de un modo didáctico y lúdico es el principal objetivo del programa Galtxagorri. Aunque nació como un programa de verano, viendo el éxito del mismo, el Ayuntamiento a decidido ampliar el programa para incluirlo en la propuesta educativa de todos los centros educativos de Zarautz.

Zarauzko herrian trafiko gehien jasaten duen kalea da, askogatik, Nafarroa kalea, izan ere, bertan gertatzen dira trafiko metaketa handienak. Mutur batetik bestera, semaforo bitartez arautua dago Nafarroa kalea. Hauek uhin berde izeneko sistema baten bitartez erregulatuta daude, trafikoa arintzeko. Nafarroa, Jautarkol eta Lizardi kaleak gurutzatzen diren lekuan dagoen lau fasetako semaforoak, baina, uhin berdea baldintzatzen du, erabilera denborak luzatuz eta pilaketak sortuz.

Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen biribilgunearen proiektuarekin, bidegurutzearen segurtasuna hobetzearekin batera arintasuna eman nahi zaio trafikoari. Jautarkol eta Lizardi kaleen artean, bestalde, bidegorria ezarriko da, eta oinezkoek botoidun semaforoa izango dute Nafarroa kalea zeharkatzeko. Euromar parean ere zebrabide berri bat jarriko da, semaforo bitartez erregulatua, bizilagunen aspaldiko eskaerari erantzunez.

La rotonda que a partir de ahora regulará el cruce entre las calles Nafarroa, Jautarkol y Lizardi pretende aligerar las retenciones de vehículos que hoy en día se generan en ese punto, además de mejorar la seguridad de dicho cruce. Los peatones podrán cruzar la calle gracias a un semáforo regulado con botón, y las bicicletas dispondrán de un carril bici que unirá la calle Jautarkol con Lizardi.

Galtxagorri: udako jarduera izatetik, ikasgeletara

Aspaldiko beharrei erantzun nahi dien biribilgunea, amaitzear

Fitxa teknikoaSorginmuño enpresa: 1988,60 .

Fitxa teknikoaConstrucciones Otegui-Gaztañaga, S.L. 277.512,12 .Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntza 128.000 .

Page 21: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

212013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

99. EGITaSMoa

SoZIoEkoNoMIa - Zarauzko udalaSOCIOECONOMÍA - Zarauzko Udala

udalaren zor bizia egonkortzea bilatuEstabilizar la deuda del Ayuntamiento

2011 hasieran, Zarauzko Udalak banku eta kutxa ezberdinekin zuen zorra 23,5 milioi eurotik gorakoa zen, urte hartako aurrekontua 30 milioi eurotara iristen ez zen bitartean. Zor horren kopuru handiena 2009 eta 2010 urteetan Kutxarekin kontratatu ziren bi kreditu berriren ondorioz zen. Honen ondorioz, urtero 2,5 milioi euro inguru, aurrekontuen %8, zuzenean banku eta kutxetara bideratzera behartuta dago Zarauzko Udala.

Egungo zorra 2024ean kitatzea aurreikusten da. Udal Gobernua mailegu-emaileekin zorra bernegoziatzen ahalegindu bazen ere, baldintza are kalteagarriagoak eskaini zituzten, eta beraz, bestelako ekintzen bidez ahalegindu da Udal Gobernua zorra gutxitzen: diru-sarrerak aztertuz ahalik eta ondoen kudeatuz, eta oinarrizko zerbitzuak kaltetu gabe gastuak murriztuz.

Todos los años, el Ayuntamiento de Zarautz está obligado a destinar alrededor del 8% de los presupuestos a los bancos y cajas, para pagar la deuda que al inicio del 2011 ascendía a 23,5 millones de euros. El Ayuntamiento se ha visto obligado a reducir gastos y a gestionar mejor los ingresos, poniendo énfasis en no alterar la calidad de los servicios básicos.

Gastuak murriztu eta diru-sarrerak ondo kudeatu, zorra egonkortzeko

90. EGITaSMoa

oNGIZaTEa BIENESTAR

Behar berezietarako laguntzetara gutxienez 165.000 euro bideratu165.000 euros para ayudas de primera necesidad

Zarauzko Udalak, beste hainbat erakunderekin elkarlana bultzatuz, egoera

ekonomiko eta sozial zailean daudenei atakatik ateratzeko baliabideak

jartzearekin batera, denok batera ateratzeko hautua ere hartu du. Horretarako,

Ehuntzen udal planean jasota dauden beste hainbat egitasmorekin batera,

zarauztarron ongizatea hobetzeko eta Ongizate sailaren beraren baliabideak

areagotzeko beharrezko bitartekoak jarri dira.

Hiru ardatz nagusi izan ditu lanketa honek. Batetik, egin beharreko inbertsioak

egiten jarraitzea. Bestetik, oinarrizko zerbitzuetan, bizikidetza-unitatearen

diru-sarreren araberako hobari sistema garatzen joatea. Azkenik, oinarrizko

zerbitzuetarako diru-laguntza poltsa handitzea, behar dutenei beharrezko

baliabideak emanez denok batera aurrera jarraitu ahal izateko.

En ese sentido, el Ayuntamiento de Zarautz destinará los instrumentos

necesarios para ayudar a las personas sin los recursos necesarios para

cubrir sus necesidades básicas. Para ello, junto con las diferentes inversiones

y bonificaciones fiscales según los recursos económicos, se disponen las

necesarias líneas de subvenciones con un mínimo de 165.000 al año para

que desde el Departamento de Bienestar Social se tengan las herramientas

necesarias para poder ayudar a las personas que las necesiten.

Fitxa teknikoa

Diru-laguntzak:

2011: 94.000 ..

2012: 93.000 ..

2013: 152.000 ..

2014: 200.000 ..

Ongizate departamentua:

2011: 2,96 milioi ..

2012: 3,203 milioi ..

2013: 3,349 milioi ..

2014: 3,516 milioi ..

Fitxa teknikoaBanku eta kutxei ordaindu zaiena, urtez urte:2009: 1.547.186,22 .: amortizazioa 1.008.904,96 . + interesa 538.281,26 .

2010: 1.745.621 .: amortizazioa 1.199.175,67 . + interesa 546.445,33 .

2011: 2.338.709,98 .: amortizazioa 1.822.920,24 . + interesa 515.789,74 .

2012: 2.623.186,01 .: amortizazioa 2.030.834,29 . + interesa 592.351,72 .

2013: 2.580.502,66 .: amortizazioa 2.288.077,94 . + interesa 292.424,72 .

2014 (aurreikuspena): 2.575.528,22 .: amortizazioa 2.348.047,59 . + interesa 227.480,63 .

kontratatutako maileguak:

Beharrezko baliabideak testuinguru sozioekonomikozailetik guztiok batera ateratzeko

BBVA: 3.900.000 . (2003)

Banesto: 3.000.000 . (2003)

BSCH: 3.900.000 . (2003)

Kutxa: 3.000.000 . (2003)

Kutxa: 1.227.409,79 . (2007)

Kutxa: 10.811.531,46 . (2009)

BBK: 3.344.167,47 . (2010)

Sabadell: 779.605,11 (2011)

Page 22: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

22 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

Tras los acuerdos entre el Ministerio, la Diputación, la familia Narros, el Club de Golf y el Ayuntamiento las obras se iniciaron en la primera semana de junio. El contratista es Construcciones Mariezcurrena por un importe inicial de 848.845,25 euros y tendrá un plazo de cuatro meses para la ejecución de las obras.

Foru aldundiak eskatuta eta Zarauzko udalaren adostasunarekin, 2012ko urrian lurbel enpresak 1,6 milioi euroko aurrekontua zuen egitasmoa idatzi zuen orduko oinezkoen pasabidea berritzeko, irizpide berrien baitan. 2014ko neguan izandako itsasaldiak, hala ere, hasierako egitasmoa egokitzera behartu zuen.

Aurreko pasabidearen egoera

oso kaxkarra zen eta, ezbairik

gabe, aldatu beharra zegoen.

Pasabide berria, aurrekoa baino 15-20

metro hegoalderago egin beharko da,

itsasaldiak dunetan izandako eragina-

gatik. 700 metrotik gorako oinezkoen-

tzako pasabide honek, 2,5 metroko

batazbesteko zabalera izango eta dune-

tatik ia 1,5 metroko altueratik igaroko da

euren mugimendu naturala eta iragaz-

kortasuna ahalbidetzeko. Dunen forma

naturala eta erliebe aldaketak errespe-

tatuz, gehienez ere %6ko malda izango

du guztiontzako irisgarritasuna berma-

tuz. Honekin batera, eta golf jokoaren

bateragarritasuna bermatu asmoz, se-

gurtasun neurriak ere aseko dituen sare

bat ere izango du. Pasabidea biotopoan

aurkitzen denez, inguruari buruzko eza-

gutza eta argipenak zabaltzeko argibi-

deak ere panelak ezarriko dira.

La nueva pasarela supondrá una me-

jora considerable. Por una parte, se

repondrá un paseo que estaba anti-

cuado y tenía una difícil solución. Y por

otra parte, se dará un paso importante

en la recuperación y la naturalización

del biotopo y la duna. Los habituales

del paseo, como los y las participantes

de Mugibil, saben que estos recorridos

naturales suponen un valor añadido en

lo que respecta a la salud y a la cali-

dad de vida. También será un nuevo

atractivo turístico pues se entrecruza-

ran espacio urbano y naturaleza, playa

y montaña, humedal y duna.

Guzti honekin batera, pasabidearen

bi ertzetako sarbideak ere egokitzeko

egitasmoak martxan dira. Honekin Ge-

tariatik Iñurritzara bitarteko ibilbidea lo-

tuko litzateke, itsasertzetik eta guztion

irisgarritasuna bermatuz.

Paseoa berritu, biotopoa zainduz eta aktibo turistiko bat indartuz

Page 23: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

232013-2016100 egitasmoko udal plana zarautztarron bizimodua hobetzeko

Gardentasuna, lana, komunikazioa eta etenik gabeko eraldaketaTransparencia, trabajo, comunicación y transformación constante

GardENTaSuNa: Ehuntzen ekimena-ren zuzeneko jarraipena egin ahal izate-ko bitartekoa da webgunea. Bertan, 100 ekimenak zein puntutan dauden ikusi ahal da: alegia, hasi gabe, amaitze bi-dean edo erabat amaituta dauden. Ho-rrez gain, 100 ekimen horietan jasota ge-ratu ez den ekimenen bat aurkeztu nahi badiguzu ere horretarako aukera izango duzu, bertan leiho bat baitago zure ekar-penak jasotzeko.

laNa: Esan bezala, ekimen bakoitza zein puntutan dagoen jakinarazten dizugu, baina baita iragarri genituen 100 egitas-motatik zenbat gauzatu ditugun ere. Eta hori, gardentasun ariketa ez ezik, Udal gobernuak ekimen hau eta egunerokoan dituen bestelako egitasmoak gauzatzeko egiten duen lanaren erakusgarri da.

koMuNIkaZIoa: Hartu-emanean ko-katu dugu egitasmo hau. Herritarren ekarpenak modu ezberdinetan jasotzen ditugu: prozesu parte hartzaileetan, he-rri eragileekin egindako bileretan, herri-tarren kexa eta beharretan... eta hauek bildu, aztertu eta betetzean oinarritzen

da proiektua. Baina, herritarrei eta eragi-le ezberdinei, egindako eskaria itzuli egin behar zaie, horregatik garden aritu beharra. Entzun eta erantzun, jaso eta itzuli, hori da Ehuntzen-ek bere baitan biltzen duena.

EraldakETa: Oinarri bat jarri genuen 100 egitasmoekin. Herriaren beharrak ez dira horietara soilik mugatzen ordea. Egitasmo batzuk amaitu ahala, ildo berean sakontze-ko, edo beste behar batzuk sortu direlako, berriak sortzen dira. Entzun eta erantzun oi-narriari jarraiki, lanean jarraitzeko eraldake-tarako leiho eta euskarriak eskaintzen dira.

El 10 de octubre de 2013, presenta-mos 100 propuestas, recogidas en distintos procesos participativos y en reuniones con los agentes sociales

y culturales del municipio, que creía-mos debían de tener una respuesta urgente. Han pasado nueve meses y se puede hacer un seguimiento de la situación en que se encuentran los distintos proyectos en la página web expresamente dirigida a este proyec-to: www.ehuntzen.info.

En esa página disponemos de una ventana para recoger nuevas iniciati-vas o proyectos a realizar. Es así, des-

de la transparencia, desde el trabajo, desde la re-

novación y transfor-mación constante, como funciona Ehuntzen.

www.ehuntzen.info @ehuntzen

Page 24: Zarautz Ehuntzen, 2 zenbakia

24 Zarautz ehuntzen egitasmoaren berripapera2013-2016

Zarautz ehuntzen hari gara

Hitza eman genuelako izan nahi dugu

garden. Ezkutatzekorik ez dugulako

egiten dugu lan. Lehen bederatzi

hilabetetan iragarri genituen ekimenen

%30 amaitu dugu. Beste asko bukatzeko

bidean dira, eta proiektu batzuk amaitzen

ditugunean hasiko dira hirugarren

batzuk. Norabidea argia da, eta ariketa

errealista egin genuenez, eta hauen

gauzapenerako beharrezko aurrekontua

ere bideratua dagoenez, 2016rako %100

egingo dugula esan dezakegu.

Ehuntzenekin herria bere osotasunean

ikusi nahi dugu. Ikuspegi geografiko

batetik, herriaren errealitate ezberdinak

aintzat hartuz: landa guneak, eremu

ez urbanizatuak, naturalki balioa

dutenak, eta nola ez, herrigunea bera.

Eta baita udalerriaren jende arteko

bizitzaren muinean pertsonak ezartzen

dituen balioak landuz. Ez dago herririk

herritarrik gabe, ez herri-bizitzarik gabe.

Zarautz bezalako leku paregabean

elkarrekin bizi garen herritarrak gara.

Ikasturte politikoa hasi zenean ehun egitasmo zehatz gauzatzeko hitza

eman genuen. Laster heren bat beteko dugu. Orain, ikasturtea amaitzeko,

herritarrok dituzuen iritziak entzun eta galderak erantzun nahi ditugu. Uztai-

lean egingo dugu, udal pleno aretoan, 30 herritarren galderei erantzunez.

Hamar galdera izango dira sail bakoitzeko: bukatutako egitasmoak, hasita-

koak eta hasi gabe daudenak. Galderak proposatu zein interes handiene-

koak aukeratzeko www.ehuntzen.info webgunera jo dezakezue.

Al comienzo del curso político nos conprometimos a llevar a cabo cien

proyectos concretos. Pronto ejecutaremos el tercio. Ahora, para cerrar este

curso, queremos conocer la opinión y las inquietudes de la ciudadanía. Lo

haremos en julio, en el salón de plenos, ante 30 zarauztarras, respondiendo

a diez preguntas por apartado: proyectos terminados, comenzados y no

comenzados. Podéis proponer preguntas y optar por las de mayor interés

en www.ehuntzen.info.

argitaratzailea: Zarauzko Udala ale kopurua: 11.000 argazkiak: www.AbarAranburu.com

komunikazioa: www.di-da.com www.ehuntzen.info www.twitter.com/ehuntzen

aldizkariaren inpresioa, maketazioa eta argazkigintza lanaren balioa: 5.425,32 euro

Hemos concluido el 30% de los

proyectos en los primeros 6 meses.

Tres de ellos muy importantes: la

compra del antiguo cine Modelo,

comenzar con los trabajos para el

cierre del vertedero de Urteta y el

acuerdo y realización de la pasarela.

Otros proyectos siguen el curso

previsto, sin que estén concluidos

todavía. Podemos confirmar que para

el 2016, los primeros 100 proyectos de

Ehuntzen estén terminados.

Una realidad general y unitaria de lo

que es Zarautz. Su espacio geográfico,

sus capacidades urbanísticas, sus

gentes y su necesidades, para dar una

respuesta real, global y adecuada a

cada barrio, calle, familia y persona.

Pero también unos valores que sitúen

a las personas en el centro de la vida

social en el municipio. No hay pueblo

sin personas ni pueblos sin comunidad.

Personas que viven y conviven, en un

espacio incomparable, como Zarautz.

%30 egina

7 hilabeteHerritarren proposamenekin osatu genuen udal plana, eta epeak ondo betez ari gara gauzatzen: zarauztar guztiok gara Zarautz ehuntzen ari garen hariak

Gobernuak zarauztarren galderak entzun eta erantzungo ditu