zer da bertsoa

14
Zer da bertsoa? Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza: Neurriz eta errimaz kantatzea hitza horra hor zer kirol mota den bertsolaritza. Era berean, Joxerra Garzia , Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko- erretorikoek emango diote". Baina, hel diezaiogun oraingoz alde teknikoari. Doinua Bertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok , orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira: Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia Neurriz parera datozen doinu berriak Propio osatutako doinuak Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik". Neurria Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bat-bateko bertsolaritza liburuan aitortzen denez, "bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki".

Upload: metas2

Post on 13-Nov-2014

148 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Hitz batzuk bertsoei buruz

TRANSCRIPT

Page 1: Zer da bertsoa

Zer da bertsoa?Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:

Neurriz eta errimaz kantatzea hitzahorra hor zer kirol mota den bertsolaritza.

Era berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote".

Baina, hel diezaiogun oraingoz alde teknikoari.

DoinuaBertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.

Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia Neurriz parera datozen doinu berriak Propio osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".

NeurriaBertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bat-bateko bertsolaritza liburuan aitortzen denez, "bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki".

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

Zortziko handia Zortziko txikia Hamarreko handia Hamarreko txikia

Page 2: Zer da bertsoa

Zortziko Handia

Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.

Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

Zortziko TxikiaZortziko handiak bezala, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau, temako egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino.

- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A

Hamarreko handiaHamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testual berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.

- - - - - - - 10- - - - - - - 8A- - - - - - - 10- - - - - - - 8A- - - - - - - 10- - - - - - - 8A- - - - - - - 10- - - - - - - 8A- - - - - - - 10- - - - - - - 8A

Hamarreko TxikiaAurreko egitura bera du, baina puntu bat eta errima bat erantsita.

- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7

Page 3: Zer da bertsoa

- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A

Bestelako zenbait egitura

Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren neurriak. Hala ere, badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako.

Kopla handia Kopla txikia

Kopla Handia

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8 A

Kopla Txikia

- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A

Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. Bat-bateko bertsolaritza oso ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren. «Askotan bertsolariek beraiek sortuak dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan. Bertso luzeagoa, errima gehiago... arrisku handiagoa estropozo egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea ongi burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi bakarra. Egungo bertsolaritza modernoaren ezaugarrietako bat da, testu luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna azaltzeko, bere arrazoi-bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... lekua behar du testuan».Hona hemen horietako batzuk:

Zazpi puntutakoa Itsaso hori dago zatarra Bederatzi puntukoa

Zazpi puntukoa

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

Page 4: Zer da bertsoa

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

Itsaso hori dago zatarra

- - - - - - - - - - 10 A- - - - - - - - - - 10 A- - - - - - - - - - 10

- - - - - - - - 8A (bis)- - - - - - - - 8A- - - - - - - - 8A- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10- - - - - - - - 8A (bis)

Bederatzi puntukoa

- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - 5A

- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - - 6A- - - - - - 6A- - - - - - 6A- - - - - - 6A- - - - - - 6A- - - - - - - 7- - - - - 5A

Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude errima-talde biz osatutako neurriak ere. Honakoa da adibideetako bat:

Iparragirre abila dala

Page 5: Zer da bertsoa

Iparragirre abila dala

- - - - - - - - - - 10 - - - - - - - - 8A

- - - - - - - - - - 10 - - - - - - - - 8A- - - - - - - 7B- - - - - - - 7B

- - - - - - - - 8A- - - - - - - - - - 10

- - - - - - - - 8A

ErrimaBat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, "askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara". Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako. Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere, "bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko hurbilduko direnak".

Bertsoaren zailtasunakSalbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien "zigortzen" duten akatsa. Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan pentsatzen.

Bertsoaren zailtasunaSalbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien “zigortzen” duten akatsa.

Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan pentsatzen.

HistoriaurreaGaur egun ezagutzen dugun bat-bateko bertsolaritzaren laginik zaharrena XIX. mende hasierakoa bada ere, pentsa liteke ahozkotasunaren fenomenoak

Page 6: Zer da bertsoa

historiaurrean duela jatorria. Izan ere, homo sapiens-ak bere izatearen %95 igaro du idaztea zer den jakin gabe. Historialari adituen arabera, ahozko tradizioa orain 10.000 urte jaio zen: "Gizakiaren bilakaerak lau urrats ditu: ehiztaria, artzaina, nekazaria eta olagizona. Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake, historiaurrean, ezbairik gabe."

Ordutik XV. mendera arte, profazadoreak (plazaz plaza eta herriz herri ibiltzen ziren emakume abeslariak) eta erostagileak (gudu-kantuak eta eresiak egiten zituzten kantariak) izango dira, hiletariekin batera, ahozkotasunaren enbaxadore nagusiak. Horren seinale, Al-Makari historialari arabiarrak IX. mendean euskal emakume esklaboak aipatzen ditu: "erraz bereiz litezke, kantuz bikainak baitira, itxuraz dotoreak, ongi heziak eta kulturaz jantziak."

XIV. gizaldia "andere inprobisatzaileen" mendea izan omen zen Esteban Garibayk (1533-1599) geroari azaldu bezala. Ahozko tradizioaren bitartez jasotako aurreko bi mendeetako gertakariak bildu zituen historialariak. Berarekin batera, beste batzuek gordetako altxor dira: Lasturko Miliaren heriotzari buruzko bertsoak (XV. mende hasiera), Aramaioko kantua (1443), Berdabioko semearena, Urrexolako kantua (1434-1449), data zehatzik gabeko kopla-sortak, etab.

Lasturko Milia

Cer ete da andra erdiaen çauria?Sagar errea, eta ardoa gorria.Alabaya, contrariomda Milia:Azpian lur oça gañean arria.

Lastur-era bear doçu, Milia.Ayta jaunac eresten dau elia,

Ama andreac apaynquetan obia.Ara bear doçu, Milia.

lausi da cerurean arria,Aurquitu dau Lastur-en torre barria,

Edegui dio almeneari erdia.Lastur-era bear doçu, Milia.

Arren, ene andra Milia Lastur-co,Peru Garciac eguin deuscu laburto:Eguin dau andra Marina Arraçolaco.

Ezcon bequio, bere idea dauco.

Garibay, Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz aho transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak. Kantu epikoak dira batzuk, eresiak besteak, emakumeek senide eta lagun maitatuen heriotzei (ankerrak eta bortitzak, orokorrean) eginak. Horien artean, aipagarria da Berterretxen Kantoria, 1440koa izanagatik, 1870. urtera arte ez baita paperean jasoko Salaberry folkloristari esker.

Ikerketen arabera, esan daiteke kopla Erdi Aroan indarrean zegoen neurria dela. Eskekoa zein ez, bertsoaren anaiak ez zuen huts egiten Euskal Herriko (batez ere Bizkaiko) jaiegun eta ospakizunetan. Asko eta asko buruz ikasitako koplak baziren ere, errepikak bat-batekotasunari bide ematen zion, gaur egun oraindik egiten den moduan. Edonola ere, ahozko tradizioak errotik eraldatu ditu gaurkotasunera iritsi diren koplak eta ezin jakin liteke zein den jatorrizko oinarria.

Page 7: Zer da bertsoa

Lehen bertso-saioa Fernando Amezketarrak Azpeitian 1799an kantatutako bi bertso gorde badira ere, 1801ean saio izugarri bat izan omen zen Villabonan. 4.000 ikusle bildu ziren herriko plazan Zabala eta Txabalategiren bertso-gudua ikusteko. Bosna ontza urre jokatu zituzten bertsolariek; Txabalategik Aizarnazabalgo sakristaua eraman zuen epaile gisa, Zabalak Fernando Bengoetxea (Amezketarra) herrikidea eta Billabonako alkateak Jose Mendizabal apaiza izendatu zuen boz erabakitzaile. Askorik, ordea, ezin izan zuten erabaki, ez bazen izan historiako lehenengo bertso-berdinketa (horra saioa gogoratzeko arrazoia). Orduko saioetatik salbatutako bertsoak zortziko eta bederatziko txikiak dira batez ere. Izugarria da garai honetako bertsolarien ezagutza teknikoa. Neurri estuan erraztasun handia sumatzen zaie, berezko errimategi oparoaz gain. Bi oholtza ezartzen ziren plaza edo eremu zabaletan, eszenatoki bakoitzak aurkari bana har zezan.

XVIII. mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso-guduak; herrietako agintarien artean bertsoekiko bi jarrera azalduko dira: Gipuzkoako herri batzuek bertso-guduak antolatu egingo dituzte, beste batzuek bertso-saioak isunez eta zigorrez astinduko dituzten bitartean. Esan beharra dago orduko egoera oso aldakorra zela Euskal Herri osoan zehar: Bizkaian eta Araba iparraldean koplaritzari esker bizi zen bat-bateko jarduna; Zuberoan herriak eta herriak bilduko dira pastoraletara; Nafarroako eta Arabako zati handi batean (hegoaldean) Romanceroa izango da hurbilen gera litekeen adierazpena; eta Bizkaiko ekialdetik Lapurdi eta Nafarroaraino, atzerriko kulturen babesean, bertsolaritzak garapen egokiena izateko ekosistema aurkituko du.

Edonola ere, ekosistema horren hedadura uste duguna baino zabalagoa zen. Horren adibide Bautista de Gamizen izkribuak dauzkagu XVII-XVIII. mende artean Araban, edo 1870ean Zeferino Lopez de Ilarraza karlistak idatzitako bertsoak, beste sorta anonimo batekin Araian jasoak.

Fernando Amezketarra (1754-1823), Zabala, Txabalategi eta Izuela (1780-1837) orduko bertsolari ezagunenak dira. Pastor Izuelak, bertso-gaitasun handien artean, memoria paregabea omen zuen. Historiaren istorioek gorde dutenaren arabera, Izuelak parte hartutako bertso-gudu batean Urdanetako bertsolaria aurkariarekin berdinduta gelditu zen. Garaile bakarra izan asmoz, epaileek saioko bertso oro berriz kantatzeko agindu zieten bertsolariei eta Pastor Izuelak lehenago botatako 50 bertsoak kantatu omen zituen berriz. Aro honetan ere koka genezake Nafarroako Bertsolaritzaren lehen aztarna, Martin Olaetxeak 1830ean kantatuko bertso bati esker. Edozein kasutan, bertsolaritza nafarra ez da "ofizialki" 1936. urtera arte agertuko, Euskal Herriko Txapelketara arte, hain zuzen ere.

Bertsolaria eskolatu gabea da, ez du inolako ikasketarik: irakurtzea idaztea bezain arrotza egiten zaio. Baserri-girokoak dira ezagutzen direnak, herri hizkeraz mintzo direnak, herrikide eta ahaideen soiltasunaz ari direnak.

Aldarrikapenak eta berrikuntzakEdozein kasutan, bertsolaritza gizarteari erabat loturik dagoen fenomenoa izaki, Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) nolabaiteko eragina izango dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartea zatituta dago. Aldarrikapenek gora egiten dute eta jendeak ez dauka dibertitzeko astirik. Aldarriak zabaltzeko, ordea, bertsopaperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Ideia beraren kopiak eta kopiak hedatzea bertso bera plazaz plaza errepikatzea baino errazagoa da. Bertso

Page 8: Zer da bertsoa

jarriek, beraz, sekulako loraldia izango dute, bertso-guduek behera egingo duten bitartean.

Bertsopaperen susperraldiaren beste arrazoietako bat denbora bera izan zen, edo hobeki esanda, garapena: industrializazioa, lurrun-makina, trena... berrikuntzek talka egin arren gizartearekin, bertso jarriek kolpea leundu eta aldi berean publizitate-biderik onena bilatzen zioten. Orduko bertsolari eskolatu gabeek ez zekiten idazten eta senide, lagun edo ezagun baten premia izaten zuten buruan egositako bertsoak papereratzeko (eta ildo beretik sortuko ziren bertsopaper-saltzaileak).

Xenpelar (1835-1869), Iparragirre (1820-1881), Bilintx (1831-1876) eta Pierre Topet "Etxahun" (1786-1862) izan daitezke sasoi horretako bertsolari gogoangarrienak. Xenpelar bat-bateko bertsogintzaren adierazgarri izan liteke; Iparragirrek gitarraz lagundutako buruan gordetako bertsoak zabaldu zituen; Bilintxek bertsopaperen langa altxatu zuen (Xenpelarrekin batera, jakina); eta Etxahunek Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera bizia islatzen du.

Txirritak ez zuen Antonio Canovas del Castillo espainiar ministroa atsegin; Foruak galdu zituen egun berean sortu omen zen euskal abertzaletasuna. Jakina, aldez aurreko aldarriak asko izan baziren, askoz gehiago izango dira 1876-1935 bitartean sortuko direnak. Beraz, bertsopaperek loraldi ederrean jarraituko dute gerratik gerrarako tartean, batez ere Txirrita eta Pello Otaño bertsolariei esker.

Bestalde, ez dugu jakingo zein zen orduko bat-bateko jardunen egoera zehatza, baina ondo baino hobeto dakigu bat-bateko bertsoek gora egin zutela berriz Lore-jokoei esker. Jokook ahozko literatura eta poesia bultzatzeko sortutako lehiaketak ziren. Lehena Tolosa okzitaniarrean egin omen zen 1324an, poesia probentzala suspertzeko. Mende batzuk beranduago, Antoine d'Abbadie zientzialari eta filantropoak Euskal Herrira inportatu zituen, Urruñara hain zuzen. 1853an sortu eta mende erdiz bat-bateko bertsolaritzaren gotorleku izan ziren. Era berean, bilkura horiek bertsolariak euren betiko ingurutik ateratzeko arrazoi bihurtu ziren. Gainera, epaile eta sarien presentziak bertsoen maila hobearazi zuen, batzutan epaiekin konforme egon ez arren. Bertsolari kopuruak ere gora egin zuen halako festa-egun handietan.

Bat-batekotik idatzira, aipatzekoa da bertsolaritzak historiaren kronika egiteko hartzen duen lekua. Aurretik ere, bertsoa berrikuntza, gertakizun eta aldaketa oro esplikatzen ahalegintzen zen. Txirritak, esaterako, ezin hobeto deskribatzen digu bere gizartea, ingurua eta orduko egoera, bertsopaperetako gai bihurtu baitzituen honakoak: Foruen Galera, Kubako Gerra (1898), I. Mundu Gerra, Bigarren Karlistada, Antonio Canovas del Castillo (1828-1897) espainiar ministroaren hilketa; kirolak, estropadak, boxeoa (Uzkudun, EH vs. Joe Louis, AEB); erlijioa, bizimodu eliztarra, Aita Santua, Goizuetako misioak, Adan eta Eva; gizarte gaiak, nekazarien lana, Pasaiako portuko grebak, euskaldunen emigrazioa Ameriketara, etab. Industrializazioa gai eta tresna izatera pasatu zen pixkanaka, bertsolariak ere garapenaren trenera igo baitziren. Abertzaletasunaren sorrera eta aldaketa politikoak bilakaera bide ugari izan zituzten. Euskarari dagokionez, aipatzekoa da Sabino Aranak (1865-1903) sortu eta bultzatutako teoriek, besteak beste, kalte handia egingo diote bertsolaritzari. Izan ere, garbizalekeriak Gipuzkoako bertsolari eskolatu gabea gutxietsi zuen, baserri-giroko hizkerak atzerriko hitzak erabiltzen baitzituen ikasketa eza nolabait estaltzeko. Garai honetan eskaeraren araberako bertso jarriak sortuko dira ere. Pello Errotak, esaterako, ezkongaiek eta ezkonduek eskatutako bertso-sorta asko osatu zituen.

Ostatutik oholtzara

Page 9: Zer da bertsoa

Noizean behineko Lore-jokoez gain, bat-bateko bertsolaritzaren ohiko adieraztokia sagardotegi, taberna eta ostatuak ziren. Bertsolaria bufoi eskolatu gabea da, jendea dibertitzeko mozkorra. Modu horretan, bere gurasoen ostatuan ezagutu zuen bertsolaritza Basarrik (1913-1999) eta beste askok bezala, bat-bateko arte hura taberna zulotik atera beharra zegoela pentsatu zuen. Berak baino lehen, ordea, Kepa Enbeitak (1878-1942) eta Pello Otañok (1857-1910) duintasun kutsuz zipriztinduko dute bertsoa. Otañoren bertso-idatzien zuzentasuna, egokitasuna eta Enbeitaren plaza-gizon izaera eta gaiari heltzeko dinatasuna bertsolaritza-mota berri baten oinarria izango dira.

Hortaz, errealitatea moldatu nahian, Jose Aristimuño "Aitzol" (1896-1936), Manuel Lekuona (1894-1987), Juan Jose Makazaga (1887-1963), Basarri (1913-1999) eta beste zenbaitek (Euskaltzaleak taldearen sorrera ere kontuan izan behar da) piztutako mugimenduaren lehen fruitua Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa izan zen. Bertsolaritzaren "profesionalizazioaren" lehen urratsa zen, bertsoa tabernatik kalera, plazara, frontoira, antzokira, zinema eta elizara ateratzeko. Txapelketak gauza ugari aldarazi zituen:

Gai-jartzailea: ordura arteko gai errealistak fikziozko gai izatera pasatu ziren. Fikzio hurbila, jakina. Orduko bertsolarien ustez, gai-jartzaile eta emaileak bertsolarien artean aukeratu behar ziren, gaiak bertsotan eman behar baitziren, esaterako. Gai-jartzaileen aitzindaria Aitzol bera izan zen.

Antolakuntza: erakunde edo talderen batek txapelketaren antolakuntzaren kargu egin behar zuen. 1935eko txapelketara eremu zehatz bateko bertsolariak baino ez bazituzten deitu ere, ondorengo txapelketetan oso garrantzitsua izango da talde jakin batzuen laguntza.

Epailetza: bertso-guduetako epaileen lana zaila izaten baldin bazen (hau da, bi kideren arteko bat hautatzea garaile), hainbat kide bilduko dituen txapelketak sailkapena egiteko sistemak garatu beharko ditu pixkanaka.

Bestalde, aipatu beharra dago txapelketako saioak orduko sagardotegi eta tabernetako saio amaiezinak laburtzea suposatzen zuela, antolatu eta egituratzeaz

Page 10: Zer da bertsoa

gain. Aipatutakoekin batera, Uztapide, Balendin Enbeita eta Lazkao Txiki bertsolariak azpimarra genitzake aro berri honetan.

1935eko txapelketa Bertsolaritzaren "profesionalizazioak" irabazi zuen Basarrirekin batera eta erronkako bertsolaritzak, Txirritak, bosgarren postu soil bat onartu behar izan zuen. Urte betera, aldiz, Txirritak Euskal Herriko txapela jantzi zuen, epaileetako batek Uztapidek argi eta garbi merezi zuela azaldu zion arren Manuel Olaizolari; Txirrita hiltzear zegoen baina. 1937an txapelketarik izan balitz berak irabaziko zukeen, baldin eta Basarrik berriz gai-jartzaile lana egin izan balu eta Francok bertsolaritza ilunpera bultzatu izan ez balu. Zoritxarrez, Gerra Zibila piztu zen Txirrita hil eta gutxira, frontera bidaltzeko semerik gabe.

1940-1950 urte bitartean zentsura nagusi izan zen Francisco Franco (1892-1975) "Caudilloaren" diktadurapean. Zigor eta isunekiko beldurra zabaldu zen: gai politikorik ezin zen aipatu. Bertsolaritzak, beraz, ezin zuen bere izaera aldarrikapen eta kronika egilea gauzatu. "Kristalezko eskaileran ibiltzen jakin behar" zuen bertsolariak. Itzalpean, klandestinitatean, Basarri eta Uztapide bikoteak Euskal Herriko plaza askotan jardungo du, zailtasun handiz beti ere.

Bertsogintza soziala 1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtuko da. Protekzionismoa desagertu ahala, Lopategi eta Azpillaga hegoaldean (beheko argazkian), eta Xalbador eta Mattin iparraldean bat-bateko bertsolaritza aldarrikapen adierazpide gisa erabiliko dute. Abesti eta bertsogintza kulturaren defentsarako tresna dira herriarentzat: Ez dok hamairu taldeak, esaterako, euskal kulturaren bizi ezina azalduko du behin eta berriro, bertsolariek plazaz plaza bezala. Edozein kasutan, 1968-1980 urte bitartean euskal kulturak zailtasun handiak izan zituen baita bizirauteko ere.

Oro har, esan genezake 1935 eta 1968 urte bitartean bat-bateko jarduna gizartean errotzen dela astiro-astiro. Lehen txapelketez gain, bertsoak leku txiki bat lortuko du hedabideetan, irrati eta aldizkarietan, esaterako.

Diktaduraren bukaerak indarrez ireki zuen kultura egarri zen herriaren bertso-botila. Euskal Herriko Txapelketa (lehenago Campeonato Mundial de Versolaris deitua) 1980an berrantolatu zen eta Xabier Amurizak bi alditan irabazi zuen, 1980 eta 1982an. Laurogeiko hamarkadako txapelketak, ordea, oso bestelakoak ziren hirurogeiko hamarkadakoekin alderatuta. Ordura arteko bertsozalego homogeneoa

Page 11: Zer da bertsoa

gero eta heterogeneoagoa izango da, bertsolaritzak bere jarduera-eremua gero eta gehiago zabaldu beharko duelarik.

Egungo errealitatea 1977. urtetik aurrera, jaialdiek gora egin zuten. Bertsolari eskoletako lehen belaunaldiak plazaratzen dira: Sarasua, Euzkitze… Amurizaren ekarpena zeharo onuragarria da hortaz. Bertsoak telebista, irrati eta egunkarietara salto egiten du eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak lortzen ditu. Bertsoa publizitatea egiteko tresna izango da ere. Mendez mende egin bezala, bertsoak bete-betean asmatzen du nola moldatu garai berrira: bertso-tramak, bertso-musikatuak... Gaiak eta bertsolariak sofistikatu egiten dira: 1997ko txapelketan parte hartu zuten 47 bertsolarietako 26 unibertsitateko ikasleak ziren.

Euskaldun berritasunaren fenomenoa Euskal Herriko errealitatearen parte da. Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, argibide-liburua besapean duela. Xabier Amurizak, Manuel Lekuonak ezarritako oinarri teorikotik abiatuta, bertsolarien mitoa hezurmamituko du: Hitzaren Kirol Nazionala liburuak (bertsotan ikasteko metodoa) edo Hiztegi Errimatuak (bertsotan erabiltzen den hoskidetasunaren sistematizazioa) gizaki ororengandik hurbil jartzen dute bertsolari izatea. Ordura arteko magia-trikimailuen azalpena egin zuen: bertsolaria egin beharra zegoen, inoiz oholtza gainera jaiotzeko.

Bertso-eskolen sorrera masiboa aro honetakoa da ere (laurogeiko hamarkada). Lehenago Muxikako Garriko eskolan biltzen ziren Bizkaiko Busturia aldeko zenbait bertsolari (Enbeitatarren gidaritzapean); Aretxabaletan ere jende ugari bildu zuen 1974an abian jarritako taldeak... baina gaur egungo eskola gehienak ez dira 1981 ingurura arte sortuko; horien artean Arantzazu Loidi azalduko da, Kristina Mardarasekin batera hainbat mendez isildutako emakumeen ahotsa berpiztu dadin.

Gerra Zibil osteko txapelketak Euskaltzaindiak antolatzen zituen, baina 1985. urtean desadostasuna piztu zen bertsolari eta antolakuntzaren artean. Negoziazio eta eztabaida luzeen ondoren, 1986an Euskal Herriko Bertsolarien Elkartea sortuko da (gerora Bertsozaleena izango dena), urte horretan bertan txapelketaren antolakuntza bere gain har dezan. 1991an Xenpelar Dokumentazio Zentroa sortu zuen Bertsozale Elkarteak, bertsogintzaren dokumentu bilketari ekiteko eta handik urte batzuetara Lanku enpresaren sorrera bultzatuko du, enpresak bertsolaritzaren hedapenaren alde lan egin dezan.

Page 12: Zer da bertsoa

Plazetako bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza gazte eta urbanoagoaren alde: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio... Hortik aurrera, bertsolaritzaren historia eguneroko bizitza da eta kale, plaza, antzoki, areto, irrati, web gune, aldizkari eta edozein lekutan aurki liteke.

Scripta manent, verba volant.

http://www.bertsozale.com