gizakien ugaltzea

Post on 03-Jul-2015

263 Views

Category:

Documents

7 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

EGILEA: 6. maila

Ugaro Herri Ikastetxea 2013-2014

Gure ugaltzea sexuala da, barruko ernalketa bidezkoa eta enbrioiaren garapen bibiparoarekin.

Ugaltzea aurrera eramateko , ugaltze aparatu arra eta emea behar dira. 10-11 urterekin ugaltze aparatuak aktibatu egiten dira eta ugaltzeko gaitasuna dute.

Ondorengo diapositibetan, ugaltze aparatu arra eta ugaltze aparatu emea ze zatiz osatuta dauden ikusiko dugu.

UGALTZE APARATU ARRA

Ugaltze aparatu arraren zatiak hauek dira:

• ZAKILA: Zilindro forma du eta azalez estalia dago. Uretra izeneko hodia dago barruan.

• BARRABILAK: Hodi ugariz osatuta daude, eta bertan espermatozoideak sortzen dira.

• ESKROTOA: Barrabilak estaltzen dituen azala da.• HODI DEFERENTEAK: Barrabil bakoitzetik irteten dira eta

uretrarekin daude lotuta.• GURUIN ERANTSIAK: Prostata eta semen-besikulak

likidoak sortzen dituzte. Likido horiek espermatozoideekin elkartuta, semena osatzen dute.

UGALTZE APARATU EMEA

Ugaltze aparatu emearen zatiak hauek dira:

• OBULUTEGIAK: Bi dira, intxaur baten neurrikoak.

• FALOPIOREN TRONPAK: 10 zm-ko bi hodi dira.

• UMETOKIA: Madari baten neurria eta forma du. Lepo bidez baginarekin lotzen da.

• BAGINA: 15 zm-ko hodia da.• BULBA: Bi ezpainez osatuta dago.

10-11 urterekin, aldaketak hasten dira gorputzean.

Ondorengo diapositibetan, aldaketa horiek zeintzuk diren ikusiko dugu.

GIZONEZKOEN SEXU HELDUTASUNA

Barrabiletan espermatozoideak sortzen hasten dira.

Pubisean eta besapeetan ilea ateratzen da.

Bizarra ateratzen hasten da.

Ahotsa grabeagotu egiten da.

Muskuluak haunditu egiten dira.

EMAKUMEZKOEN SEXU HELDUTASUNA

Obulutegiak obuluak askatzen hasten dira. Prozesu horri hilerokoa deritzo.

Titiak handiagotu egiten dira.

Pubisean eta besapeetan ilea ateratzen da.

HILEROKOAREN ZIKLOA:

Obulutegitik obulu bat askatzen da. Falopioren tronpatik jeisten da eta hemendik umetokira joaten da.

Umetokiko pareta odolez betea dago. Obulua ez bada ernaltzen, obulua baginatik ateratzen da umetokiko odolarekin batera.

Prozesu hau, gutxi gora behera 28 egunez behin gertatzen da.

Gizakien ugaltzeak hiru fase ditu:

1. Ernaltzea

2. Haurdunaldia

3. Erditzea

ERNALTZEA

Obulua eta espermatozoidea, falopioren tronpetan elkartzen dira. Sortzen den zelulak, zigotoak, enbrioia sortzen du eta umetokiraino iristen da. Enbrioia, umetokiko horman itsatsita geratzen da.

HAURDUNALDIA

Hiru fase ditu eta 9 hilabete irauten ditu.

1. Lehenengo hiruhilekoa: Enbrioia zaku anmiotikoak inguratzen du. Zilbor hestetik hartzen ditu elikagaiak eta oxigenoa.

2. Bigarren hiruhilekoa: Enbrioiak fetu izena hartzen du eta organoak, muskuluak eta hezurrak sortzen zaizkio. Mugitzen hasten da.

3. Hirugarren hiruhilekoa: Zazpi hilabetetik aurrera, fetua amarengandik kanpo bizitzeko gai da. 9 hilabete arte, pisua hartzen joango da.

ERDITZEA

Umetokiko horman kontrakzioak hasten dira eta zaku anmiotikoa puskatu egiten da.

Umea baginatik edo zesarea bidez ateratzen da.

Kanpoan dagoenean birikak funtzionatzen hasten dira eta zilbor hestea moztu egiten da.

top related