herria 3065
Post on 27-Mar-2016
255 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
2010eko Uztailaren 15-ekoa - 15 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3065- ISSN 0767-7643
Ilunbean da hobeki ezagun argia zoin den eder.
(Edmond Rostand)
Ez dute sektore guzia ordezkatzen aparantziarik ere baina, kondatu dutelarik hogei enpresa zirela, sei ehun lanpostu biziarazten dituztenak, laguntzaren ekartzeko prest zirela Merkatal Ganbara, bi Laborantza Ganbarak eta Ofizialena, Donibane Garaziko eta Miarritzeko ostatu eskolak biziki interesatuak zirela, kluster edo mulko baten sortzeko urratsa eman dute ; horrela da sortu joan den martxoan “Uztartu” klusterra, hazkurrigintza sektoreko mulkoa.
Argazkian bederatzi gizonek inguratzen dute Maite Charriton, Gamarteko Elizaldea enpresakoa, Uztartu mulkoaren presidentea ; hor dago Jean
Marie Berckmans, mulkoa zutik joaiten etengabe lagundu duen Merkatal Ganbarako presidentea ; ezkerrean, elkarren ondoan mirakuluak gertatzen direla frogatuz, Jean Pierre Goity departamenduko Laborantza Ganbarakoa, eta Arño Cachenaut Euskal Herriko Laborantza Ganbarakoa ; JJ. Lasserre ere hor dago departamenduaren izenean, ez da kasualitatea, ez da hor lehenago zuzendu duen Lur Berri koperatibaren izenean, enpresa horrek ez baitu Uztartun parte hartzen ; aitzineko lerroaren hesteko aurkitzen dugu Peio Etxeleku Agour enpresakoa, heldu den larrazkenerako hazkurrigintzako salgaien estali
ekoiraunkorrak apailatzen hasia dena mulkoaren izenean.
Argazkiko bigarren lerroa “teknikalariek” osatzen dute : Batita Boloki Garapen Kontseiluko zuzendaria, Jean Claude Mailharin Merkatal Ganbarakoa eta Didier Laplenie, Jean Errekart ikastegiko zuzendaria ; hiruek, Maite Charritonekin batera, bultzatzen dituzte Uztarturen dozierak : biper eztia baliatzen duten platak asmatu, Ezpeletako axoaren ezaugarriak finkatu eta ezagutarazi ; hemengo hazkurrien gustuak ikertu, eta ekoizpen apailuak gustuaren partetik lantu. Dozier horiek jada abiatuak dira.
Eskuz esku baino tinkiago uztarturik
Hazkurrigintzako sektoreko hainbat enpresa, laborari erakunde eta sektore publikoko ordezkariek bi urtez gogoetatu eta jauziaren egitea deliberatu dute “Uztartu” klusterra edo mulkoa zutik eman dute. Xede handiak dituzte, hala nola ekoizpenei euskal izaitea eman, gero eta gehiago baitira beste nonbait eginak honat jiten direnak euskal ezaugarriez josirik. Barneko aldea eta laborantzaren hazta agertzen dira ere ezin hobeki kluster berrian.
Gizon guzi horien erdian, Maite Charriton, Uztartu klusterreko lehendakaria
Gure Hitza
EzDuela 70 urte, hain zuzen 1940eko uztailaren 10ean, Vichy hirian bilduak zirelarik diputatu eta senadoreak, Frantzia pekoerrekan zen, Alemanak nagusi eta Petainek galdegiten zien biltzar kide guziei Frantzia eta Errepublikaren LegeNagusiaren aldatzeko baimena.Laurogei ziren Lege Nagusiaren aldatzea onartu ez zutenek, bilduak ziren 600etarik 80 bakarrik eza eman zutenak. Haien artean departamenduko hiru: Champetier de Ribes, DelomSorbé eta Mendiondou. Giroa txarra izana gatik jakin dute non zagon bertutea, non ohorea.70 urteren buruan ez ditzagun ahantz!
Mundu zabalean
Xumeeneri ausiki
Vuvuzelak ixildu dira Hegoafrikan, neurriz-kanpoko espantuak hasi aldiz Espainian, espainiar futbol selekzioak munduko xa-pela bereturik, tartean hiru euskaldun izanki, Xabi Alonso Tolosakoa, Fernando Llorente Iruñeakoa eta Xabi Martinez Li-zarrakoa. Goresmenak horieri, nahiz ez zaikun iduri espantu handika artzerik ba-den, munduko kopa hortan orokorrean distira gutiko jokoa ikusi baitugu, Espai-niako taldearena aski pollita balinbazen ere. Dena den, zenbait denboraz beha rriak tutaturik egonen gira espainiar lurraldetik burrunban heldu zaizkigun urguiluzko oi-hartzunekin, “garai guzietako munduko talde hoberenaren garaipena” diotela, bai-nan badakigu astoen orroak ere noizbait ixiltzen direla.
Kirolzaleek hor dugu orain, doi bat ahu-satzeko, txirrindularien Frantziako itzulia. Badakigu ez dela hor ere amets handi egiterik, mendiko etapa horiekin sukarra lotzen bazaiku ere. Bainan egunerokotik eskapatzea on egiten du batzuetan, be-reziki politika mundu horrek eskaintzen daukun itxura kaxkarretik. Alabainan, zen-bait aste hautan frantses gobernua saltsa mindu batean igerika ari da, Bettencourt afera korapilatsu hortan erdi itoa. Batzuk diote saltsa horrekin Sarkozy presidentari goiz edo berant gertatuko zaiola Ronald Reagan amerikano presidentari Watergate aferarekin gertatu zitzaiona. Ez zaiku idu-ritzen hain urrun ikusi behar denik, bainan hala balitz aitor dezagun ez gintaizkeela batere samur, deraman politika hitsak gain gainetik okaztatzen baigaitu.
Adibide gisa, hor dugu François Baroin Buxetaren ministroak azkenik hartu dituen erabakiak. Krisi garai huntan ekonomiak egin behar direla-eta, hiru neurri “garran-tzitsu” bidean ezarriko dituela jakinarazi du : bizilekuetan langileak enplegatzeko dirulaguntzak apaldu, istudianteen alo-kairu laguntzak murriztu, inbalditueri hi-tzemanikako laguntzak ere ttipitu... Hots, xumeenak ausikitu ! Eta nunbaitik ere uda igurikatu du gobernuak neurri horien berri emaiteko, protesta gutiagoren menturan. Kasu haatik sobera ausikika ari dena ez ote denez noizbait makil ukaldiz ordain-duko !
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
dituzte helduden urtean baina ez du iduri aldakuntza haundirik ekar dezaketela han oraiko manerak ikusiz. Bazuen jada 71 urte lehengo partida iraultzaleak bere gobernuarekin zaukala herri hori 2.000 urterainokoan, eta geroztik ez zaio ttipituz joan indarra. Beste alde batera behatuz, bada han indar bat ez batere hobea, hori baita drogalarien poderea beldur haundiak emaiten dituenak eta zuzentasunaren aldekoak lotsatzen. Badira kandidatak uko egina baitute presentatzeko xedeari, ikusiz ere ze krima eta hilketak ekartzen dituen politika zuzenago baten nahikariak.
• Uganda herrialdean, bi atentatu izigarri izan dira Kanpala hirinagusian, bat jatetxe batean, bestea kiroldegi batean, zernahi jende bazelarik harat bildua. Bi lehergailu zartarazi dituzte, indar handikoak. Orotarat 74 lagun hil dira, izan da ere ainitz kolpatu. Islamixta sasigudari batzuen gain ezarri dituzte gertakari latz horiek.
• Afrikanoen batasuna arras gibela da oraino beste kontinenteen batasun xede eta obratzeen aldean. Preseski, huna orai, jadanik ezagutuak diren batzuez bestalde, bost nazio abiatuak diren merkatu baten xutik ezartzera elgarren artean Afrikaren ekialdean. Bost hoiek dira: Kenya, Tanzania, Uganda, Burundi eta Ruanda. Europearren batasunaren gisa berean 126 miliun biztanleen arteko elkartea egin dute, orain artean Afrikak ezagutu duen osotasun ederrena, beren 57 miliar euroak batera bilduz. Bixtan da bide luze batean abiatzea dutela hori, ikusiz zenbat traba izanen duten jabaltzekorik, hemendik eta 2015 urterainoko epean, zenbaitek errana gatik ere gehixago denbora beharko dela. Beharko dituzte beren mugak hautsi emeki emeki, bereziki langileriaren batetik bestera ibiltzeko eta beren mugen arteko tatsen hausteko. Berdintasunak ere lanak emanen dizkie ala diruan, ala lurraren jabetasunean eta libertateetan. Haundittipien arazoak ere hor, Kenya da haundi eta beste batzu ttipi, Burundi bat bezala. Denaden, denak irabazle izaiteko mentura hor ere, elgartasun askotan bezala.
• Oihanen eta oihanetako zuraren legez zaintzea, arras politika zorrotz eta garratza bilakatua da oraiko munduan, ikusiz zenbat ari diren oihanak sunsitzen diru interesen gatik han eta hemen. Europear batasuna gerotagehiago axolatzen ari da izurrite hortaz, Greenpeace eta ingurumenaren aldeko batasunek gudu garratza deramatelarik naturari buruzko
basakerien kontra. Hola ikusi izan zen Europear batasunak bazituela 30 miliun m2 egur erosiak kontrabanda batean ari ziren munduko herri batzuetarik: Xina, Indonesia, Errusia, Afrikan Kongo eta Gabon. Defentsaelkarte horiek erabili kanpañek efetu egin dute eta horra defentsalegeak hasiak direla beren larderiaren erakusten zuzenaren alde. Orai, lege bat bada hartua eta onhartua, helduden urrian indartuko dena, zuzenez. Lege horren arabera, oharturik 13 miliun hektara oihan sunsitzen direla legez kanpo munduan gaindi, izanen dira zigorrak zuzenez kanpoko negozialarientzat, eta kontrola garratzak aduanetan, ez dadin gehiago salerospenik egin ahal izan legezko zur eta egurrentzat baizik.
• Irakian 68 hil berriz ere hiru egunez atentadu salbaietan. Bagdaden izan dira horiek musulman xihita beilarietan, hauk beren apez imam baten hilondoko zerbitzuan zirelarik. Zerbait da hau ere, azken bozak eman eta beti gobernu bat xutik ezin ezarriz ari baitira, beren arteko nahasketekin.
• Norvegiaraino hedatzen direla Al Qaidako gizonak, hortaz izan da froga iragan astean, hiru gizon arrastatu dituztelarik ortzegunean. Eta ez hor bakarrik, zeren beste bat ere bildua izan baita Alemanian. Norvegiako heietarik bat zen oigurtarra, beste bat irakiarra eta hirugarrena uzbekiarra. Denek ere izan behar omen zuten zerbait lotura 2009an Manchester eta New Yorken gutiz hutsegin zuen atentadu harekin.
• Indonesian manifestaldi bat egin dute 2.000 papuasiatarrek. Autodeterminazioa zuten oihukatzen erreferendum baten bidez beren herriarentzat. Beren herriko jauntzi berezietan emanik, 17 kilometra bide egin dituzte Abepura herritik eta Joyapura beren eskualdeko hirinagusira. Behar da jakin Djakarta herriak duela beretua Papuasia, lehenago Holandarena zena.
• Espiun-trukadan arizan dira Errusia eta Amerikar Estadu batua, lehenago gerla hotza ahantzia duten hontan alabainan. Tratu hortan, bakotxak hamar espiun itzuli ditu besteari, batzu segurik hamabost urtetaraino preso egonak zirenak.
• Bere 75. urteburua egin du Dalai Lama otoizburuak milaka kide bazituelarik gertakari horren ospatzera bilduak, euripean baina kartsutasun haundian, 5.000 otoizlari bildurik tenplo batean. Indiaren eta Xinaren mugalde horietan, bixtan da ez dituela azken hunek bederen begi onez ikusten holako manifestaldiak. Erran behar da bestalde osasunez ez dabilala hain ontsa budisten buru hori eta kezka batzu badirela geroaz sortzen hasiak, segidarentzat.
• Mexikan presidentaren bozak izanen
Hamahiru lagun hil dira lehergailu batek funditu jatetxe huntan...
2
Han eta HeMen
Gauargi festibaleko SokametsaGauargi festibalak hamalaugarren aldikotz idekiko ditu ateak, Ezpeletan. Uztailaren 16etik 20era iraunen du, aitzingostu bat emanez uztailaren 15ean, ortzegunez, Kanboko karriketan gaindi (10:00). Ukraina (Sloviany), Mazedonia (Etnos), Errumania (Timisul) eta Grenobletik (Les Mutins) etorriko dira aurten haur eta gazte dantza taldeak, Euskal Herrri huntako zenbaitzu ere preziatzen ahalko direlarik, Beskoitzeko Elgar Oinka, Larrañeko Errege Txopitak eta Ezpeletako Ezpela.
Sokamets ikusgarria
Aurtengo berezitasuna “Sokamets” ikuskizuna izanen dugu, Grenoble eta Ezpeletaren arteko elkarlan baten fruitu. Grenobleko Les Mutins taldean
hiri hortako auzoalde guzietako haurrak badaude, maila
sozial guzietakoak. Sokamets ikusgarria eskainiko dute 24
haurrek, Peio Serbielle euskal kantariak moldatutako musika batean oinarriturik. “Musika miresgarri bati dantzatutako himnoa, mingarria eta ederra, azkarra eta eztia, kezkatua eta lasaia, konkistatzailea eta bakezalea, euskalduna eta orokorra” diote antolatzaileek.
Ikusgarri nagusiak, ostiraletik astelehenera, arratsetan iraganen dira (20:30) salbu igandekoa (18:00), Ezpeletan. Asteartekoak aldiz Ezpeletatik kanpo : 16:00 Kanbon, AIEC gelan (Errumania), 20:30 Mugerre Haitzondoan (Ukraina eta Oinak Arin) eta Milafrangan (Errumania eta Mazedonia). Karrika animazioak ere izanen dira bestalde. Egitaraua eta xehetasun guziak www.gauargi.com webgunean.
Uztailaren 22tik 25era iraunen du Errobiko festibalak,
Itsasun, Ezkandrai elkarteak hamabosgarren aldikotz antolaturik. “Pesta eta ohidu-rak, kantua biziaren iturri” lemapean iraganen da, Réunion ugarteko Danyel Waro
gomita nagusiaren inguruan. Ugarte hortako aurpegi enblematikoa da Danyel Waro
musikaripoeta, larunbat arratsean bereziki preziatzen
ahalko den artista handia.
Ez dauzuegu egitarau xehea hemen emanen, hain da mamitsua. Hortarako jo dezakezue www.errobikofesti
bala.fr webgunera. Halere, huna hitzordu garrantzitsuenak. Uztaila-ren 22an, ortzeguna, 17:00 Sanoki gelan mintzaldimusikaldi, Xabier Itzaina, Jan Mixel Bedaxagar, Claude Labat, Beñat Achiary, Danyel Waro ; 19:00 han berean festibalaren estreinaldi ekitaldia, 21:30 “Dantza eta kanta zure bizia” kontzertua herriko pla
zan, Marc Vella, Beñat Achiary, Pedro Pauwels, Rita Macedo, Jairo Rodrigues, Flaustin Matua... Uztailaren 23an, ortziralea (21:30), “Amodioen dantza” kontzertua Elizaldean, Kairos laukotea, Concha Vargas... Uztailaren 24ean, larunbata (21:30), “Sumendiaren izerdi” kontzertua Atharrin, Bobignyko jazzlariak, Danyel Waro... Uztailaren 25ean, igandea, 10:00 Mundarrain gaindi ibilaldi poetikoa, 14:00 besta Mundarrainen, festibaleko artista guziekin... Izanen dira ere usaian bezala erakusketak, ikastaldiak, tailerrak, haur ibilaldiak, artistekin topaketak...
errobiko festibal indartsua itsasun
Grenobleko dantzariak Sokamets ikuskizunean
Réunion ugarteko Danyel Waro artistaUsaian agorrilean kokatzen balinbada hamabortz bat egunez musika festibal hori, aurtengo XI. festibalak hiru hilabete hunkiko ditu, uztailaren 18an hasirik irailaren 10ean bururatzeko, orotara bost ekitalditara mugaturik haatik. “Orgue en Baigorry” elkartea da antolatzailea, hunek bere batzordebulegoa berriturik (lehendakari Madeleine Petricorena, lehendakariorde Mixel Oronos, diruzain Christian Arbel, zuzendari artistiko Remy Malher).
Uztailaren 18an, igandez (21:00), Frédéric Désenclos organistak eskainiko du kontzertua Baigorriko elizan, JohannSebastian Bachen musika zatiak. Versailleseko organojoilea da. 2001ean grabaketak egin zituen Baigorriko organo
zoragarrian, eta plazer handiz heldu da berriz Baigorrira.
Uztailaren 27an, asteartez, Jakobe urteakari, ibilaldi bat eginen da Donazaharren, Madalena auzoaldean (10:00), Bertrand StMacaryk gidaturik, hunek arratsaldez (17:00) mintzaldi bat eskainiko duelarik Donibane Garaziko Herriko Etxean : “Jakobe bideak Euskal Herrian”; eta 21:00etan Donibane Garaziko elizan Cum Jubilo koroaren kontzertua : bost emazte kantarik Jakobe bideetan ErdiAroan kantatzen ziren kantu alegerak emanen dituzte.
Bertze hiru ekitaldiak, agorrilaren 20ekoa, 27koa eta irailaren 10ekoa, Baigorrin eta Ortzaizen iraganen direnak, aldian aldika aipatuko ditugu beren orduan.
baxenafarroako musika festibala
Cum Jubilo
koroko bost
emazte kanta
riak
3
Sanferminak bururatuak izanen dira astekari hau agertzean. Lerro hauk idazten ditugun egunean (astearte goizean), arras alegeraki iragan direla erran dezakegu, beti bezala mundu bat bildurik. Aurten, Baiona eta Iruñearen arteko senidetzearen 50. urtemuga ospatu da. Kari hortara, Erraldoi, Buruhandi eta Léon erregearen gorteak elgarrekin dantzatu dute udaletxeko plazan. Iruñeak ondotik ongietorri beroa egin die harekin birazkatuak diren bertze hiru hiriri, Japoniako Yamaguchi, Alemaniako Paderborn eta Kolonbiako Pamplonari.
Antxoaren kuota doblatuEuropako batzordeak erabaki du antxoa harrapatzeko kuota bikoiztea Bizkaiko Golkoan. Gisa hortan, ekainaren 30az geroz 15.600 tona antxoa arrantzazen ahal dute arrantzaleek. 2011ko ekainaren 30a arte bali den erabakia. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek poz handiz hartu dute berri hori. Alabainan, azterketa zientifikoek baieztatu dute azken urte hotan desagertzen ari zen antxoa berpopulatzen ari dela. Jaztik %30ez emendatu omen da. Kuota hortatik %90a (14.000 tona) Bizkaia, Gipuzkoa, Galizia eta Kantabriako arrantzaleentzat lirateke, gaineratikoa (1.600 tona) Lapurdiko eta Frantziakoentzat.
Abortuaren lege berria bideanJoan den asteaz geroz, abortuaren lege berria indarrean da espainiar lurraldean, eta gisa hortan Hego Euskal Herrian. Hemendik goiti emazteek libreki abortatzen ahal dute haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan. Zenbait tokitan haatik, PPk bereziki bultzaturik, gogor ihardukitzen dute lege berri horren kontra. Hala nola Nafarroan, lurralde hortan ez baita aborturik
egin hogoi urte hautan, ezingo da oraindik ere abortatu, legeak iduriz posibilitatea uzten dieten bezala. Nafarroako emazteek beharko dute beraz auzo lurraldetara jo. Euskal Autonomia Erkidegoan zazpi klinika pribatuk dute abortuak egiteko akreditazioa ukana.
Udalbiltza auzian, defentsaren eskubideak murriztuOrtzegun huntan hasiko da Udalbiltzako 22 lagunen kontrako auzia Madrilen, tartean Xarlo Etxezaharreta hazpandarra izanki. 10 eta 22 urte arteko kartzela zigorra irriskatzen dute auzipetuek. Defentsak haatik salatu du eskubideak murriztuak izan zitzaizkiola. Alabainan, auzitegiak defentsaren 165 froga dokumentu baztertu ditu eta presentatu behar ziren 140 lekukoetatik 20 baizik ez ditu onartu. Larunbat arratsaldean, Udalbiltzaren aldeko manifestaldia eginen da Bilbon, Casilla plazan, “Udalbiltza aske ! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean.
Urkullu eta Raxoi-ren arteko bilkuraEAJko Iñigo Urkullu eta PPko Mariano Raxoi bildu dira Madrilen, bi alderdien arteko harremanak normalizatzeko helburuarekin. Bazen 14 urte ez zirela elkar bildu bi alderdietako kargudunak. Ordu bat eterdi iraun du bilkurak. Desberdintasun ideologikoen gainetik “elkar ulertzean oinarritutako giroa lantzearen alde” agertu dira bi alderdiburuak. «Sinesgarritasunean eta konfiantzan oinarrituta egon behar duen harreman baten hasiera besterik ez da gaurkoa eta etorkizunari begira bestelako ondorioak ekarriko dituen biderik ba ote dagoen pentsatzeko balio du» zion bilkura bururatzean Iñigo Urkulluk. Beste alderdiek aldiz, hala nola
EB eta PSEEEk, “ h a u t e s k u n d e kutsua” aurkitzen diote hurbiltze mota horri.
Jon Agirre euskal presoa eritetxeanBadu 29 urte preso dagola Jon Agirre Aramaioarra. 68 urte ditu. 30 urte osoko presoaldia bete arte ez libratzeko manua emana du Auzitegi Gorenak. Alta, zenbait urte huntan eri
handi da. Joanden astean Basurtuko eritetxera eremana izan da, hertzeetako infekzioak jorik.
Peru-harri museoa Leitzan
Iñaki Perurena harri altxatzaileak “Peruharri” izeneko museoa ideki du Leitzan, Gorritenea baserriko eremuetan. Zazpi urte eman ditu Gorritenea museo bihurtzen, etxean berean eta inguruetan historia egiten duten zernahi harri, eskultura, trikuharri, zutarri eta beste, publikoaren begibistan ezarriz, baserrirat sartzea harrizko arkupetik eginez. Larunbat, igande eta besta egunez idekia da (10:3014:30), sartzea 3 eurotan.
Baztandarren Biltzarra igandeanKar handiz ari dira Baztandarrak urteroko hiztordu nagusi horren prestatzen. Elizondoko karrikak
alegeratuko dira igandean goizetik arrats. Goizeko 11:30etan hasiko da karro apainduen ibilaldia karriketan barna, geroxago mutil dantzak eta herri bazkaria merkatuguneko zelaian, bazkalondoko bestak aitzina joko duelarik, bertsu, kantu, dantza, musika eta gaineratikoekin.
Ahoa bete hotsEuskal Herriko Bertsozale Elkarteak “Ahoa bete hots” jardunaldiak antolatzen ditu Villabonan (Nafarroa), uztailaren 22tik 24era. Kulturan, eguneroko bizian eta haur munduan euskararen ahozkotasunak zer toki ote duen da sakonduko, gogoeta, ikerketa eta lekukotasunen bidez, etorkizunari begira zein gako diren erabilgarriak izanen neurtzeko. Partehartzaileetan, Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigarai eta Lorea Agirre.
Ekaindarren egunaDuela bi urte Unescok Zestoako Ekain harpea gizadiaren ondare izendatu zuen. Horren ospatzeko, Zestoarrek lehen aldikotz antolatu dute iragan larunbatean Ekaindarren eguna. Ekitaldi alai guzien artetik Zestoako Foruen plazan irudikatu duten suaren aurkikuntzarenak piztu du ikusmin handia, historiaurreko aurkikuntza garrantzitsuenetarik izankieta. Tailerrak ere antolatu dira, garai hartako bizi moldeaz hobeki jabetzeko, margoak egiterakoan ala abereak ihiztatzerakoan.
Amets Xurruka eta Juanjo Oroz etxeanFrantziako itzulian euskal txirrindulari batzu aski lehiakor agertzen dira, garaipenik ez badute ere oraindik ardietsi. Hala nola Alan Perez Zurukaindarra, Iban Mayoz Donostiarra eta Ruben Perez Zaldibartarra, ihesaldi luzetan parte harturik. Juanma Garate Irundarra hirugarren heldu da Tournuseko etapan eta EuskaltelEuskadi taldeko Samuel Sanchez Oviedoarra bigarren Avoriazekoan. Ametx Xurruka Etxebarriakoak aldiz etxera sartu behar izan du, Reimseko etapan lepauztaia hautsirik eroriko baten ondorioz. Iragan apirilean ere lepauztai hori bera hautsi zuen Euskal Herriko itzulian. Eta Juanjo Oroz Iruñearrak ere amore eman du, lehen egunetan eskumuturrean minarturik. Euskaltel taldea gisa hortan ahuldua agertzen da ondoko etapa horientzat, bereziki Piriniokoentzat, bi txirrindulari on horiek galdurik.
HeGoaldean
Iñaki Perurena, zortzi metro goratasuneko harrialtxatzailearen aitzinean
Entzierro lanjerosak bainan aurtengoan zauritu larririk gabe
Sanfermin alegerak
4
Galdera hau egin diote sei eta hamabi urte artean duten Kamerundar haur batzueri han gaindi ibilki zen argazkilari batek.Eta Lukasz Sokol harritu da haur batzuek ez baitzuten deus erakusteko. Gauza bat hautatu dutenetan, guretzat eguneroko arrunta daukaguna ferekatu dute. Hala nola salboia, ez baita etxe guzitan sartua oraino ; haiotza, balio handiko lantresna ; entsaladauntzia, hunen barnean bizitzeko hazkurria baitute aurkitzen suerte onekoek. 12 urteko Elorian nexkak, oihanean moztu duen makila hartu du : hunekin maniokakuskusa gisatuko baitu. Aldiz, Estellak, 14 urte, zumezko saskia eman du bizkarrean, egurra bildu ondoan sua pizteko. Selmak, 9 urteko mutikoak bi eskuetan polliki atxikiz erroak erakutsi ditu : dutea eta sendagaiak ontzeko. Bonak, 10 urteko mutikoak, begitartea triste, amak hil aitzin eskainitako kaxolak ateratzen ditu; Sal Diani, plastikazko kikera laranja kolorekoarekin agertu da etxolatik: eta zer du horren barnean ? Bizia : egun guziz, malaria eritasunaren kontra iresten dituen kaxetak. Gero heldu dira berek muntatu jostagailuak, maizenik, bildu zur puskekin edo banbu adarrak moztuz moldatuak: bizikleta, moto edo kamiun, arrudak onbor xerraz eginik. Haurra harro da bere eraikuntza presenta
tzeaz eta jostetarako erabil tzeaz, bistan da.
“ZER DA ZURE AMETSA?” bigarren galderari, ainitzek ez zuten ihardesten ahal izan, ez baita egunerokoari lotua ametsa, haur horientzat!...Premiazko beharretarik aseak, gizartean murgilduak, familiako eta inguruko kulturaz orratuak, nahitez haurra espunja bezala hantzen da airean dabilan giroaz.Arras kurios nintzan herriko haurren ihardespenaren berri jakiteaz. Zazpi hameka urteko hiru saretan ikasten dute 150 ikaslez goiti galdezkatu ditut, saratarrak eta azkaindarrak bereziki, isilik eta bakoitxak berea idatziz.Zer errepusta uste duzue atera dela lehen lehenik gaineko gal-derari?Gazteenetan, lokartzeko bere “goxa” hautatu du gehiengoak eta ondotik argazkiak; banaka batzuek bizikleta, lepoko gatea – familiako norbaitek eskainitako oroitzapena . Baina talde huntan askok eta, arras nabari dena, zaharrenetan gehiengoak, bideo jokoek hartzen dute lehen
tokia: DS, Wii, TSP, playstation, x box…Gero heldu da ordinagailu mugikorra, argazkitegia, medaila eta harri bitxiak zorion ekarle baitira; bai eta diruz beterikako moltsa, diruarekin zernahi erosten ahal baita…Afrikarrak bigarren galderari ihardesteko uzkur edo ideiarik gabe baziren, gure haurrek aise agertzen dute beren ametsa.Batzuek, miliunak sakelan, beste batzuek ainitz bideojoko edo etxe handia pizinarekin ukaitea; bertze batzuk bidaiaz joaitea, ugartetara bereziki; txapeldun izaitea kiroletan edo kluba handi batean jokolari izaitea amesten dute. Mutil batek halere pilotari izan nahi du!Aldiz, hamabost bat agertu da ofizio baten eskuratzeari atxikia: kirurgialari, dantzari, kantari, hargin edo ilemozle, denetarik bada; batek laborari, aitaren ofizioa luke gustuko!Bertze amets mota, animale baten jabe izaitea; gehienik zaldia berexten dute, zaldun izaiteko asmoarekin. Berak airatzea liteke bi haurren gutizia, bertze bi norbait airatzen ikusteaz litezkelarik loriatuko.
Burrasoak berexiak dituzten bospasei haurren amets ohargarria: aitamak berriz elgarretaratzea eta ezkontzea.Batzuen heriotzaren kezka ere ageri da, ahaideak ez hiltzea edo hilak berriz ikustea amesten dute.Aita ixtripuz hila duen hameka urteko neskak “aita egun osoa besarkatzea eta hunen ondoan bizitzea ” luke gogoko; aldiz karroan bizi den adin bereko mutil enbaldituak “bakarrik ibiltzea” luke ametsik ederrena.Amets arraro edo poetikoekin bururatzeko: haur hunek aintzira bat esnez betea nahi du, huntarik edanez eta igerika ibiliz bizitzeko, harri batez bi xori, zertako ez!Bertze hunek, marigorri landa bat edertasunaz gozatzeko.Hiru mutikok maitagarria nahi lukete beren eskumenean: “nik errana, egin” manatzen diotelarik!Azkenik, seigarrenean sartuko den neskattoaren ametsa: “Betiereko bizia ukaitea maite ditudan guziekin bizitzeko.”Helduek ere baluteke zer erran. Hala nola oroit naiz, duela urte multxoa orai, anaia bateri irriz galdatu niolarik: “ Lotoan irabazten bahu zer eginen hukek?” Batere dudatu gabe ihardetsi zautan: “Ardi xola eraiki eta artalde eder bat muntatu.” Hunek, mendia maite eta artzaingoa zuen bere ametsa! Graxi Solorzano
eGun eta biHar
Saltsa nahas eta nahasNik segurik ez dakit azkenean zer jalgiko den gobernua bera ere inarrosten duten diru ixtorio nahasi horietarik, hauxe da haatik egunetik egunerat hobeki ezagun: saltsa gogorrak badirela hor nunbait eta nehork ezin erran nork zer egin duen, xuxen edo makur, legezlege edo legeak ostikatuz! Bettencourt andere xaharraren konduegile ohi batek aski ateraldi harrigarriak eginak ditu, baiziketa gaitzeko sos idor meta ateratu zela behin Pariseko banko batetarik eta dena joan Nicolas Sarkozyren laguntzeko, presidentbozak hurbilduak ziren keinka hartan. Untsalaz ez delarik hoinbeste sos emaiten ahal holako sail batentzat. Batzuk baietz eta baietz, beste batzuk ezetz eta ezetz, badute denek ere jestu eta zalaparta! Ainitz badira ari direnak saltsa nahas eta nahas. Bainan nun da egia?
Sakelako sosa!Delako konduegilea kanpo ezarria izanaeta, alde batetik ez da holako bati itsutuki fidatzen ahal, gainerat bera ere ez da beti solas beretan, bainan bestetik berak ere badakike gezurrean atxemana bada ederrak beharko dituela pekatu! Ge
roak gauza batzu argituko ditu orobat, orainokoan arrunt ilun daudenak. Bainan pollitena, edo lotsagarriena izaitekotz, hauxe ditake: abokat baten ateraldi zinez harrigarria, banko batetarik sos idorretan ateratu 50.000 euroak gauza guti direla, norbaiten sakelako sosa nolazpait! Sakelako sosa? Hoinbeste diru sakelako sos kondukoak eta besterik ez? Gainerat, beste ehun mila euro ere joan omen ziren ixilka kutxa bererat bainan nehork ezin erran ehun mila horiek nork nundik ateratu zituen…
Mintzatu daHoriek hola, Nicolas Sarkozy astelehenean mintzatu da telebixtan. Oren bat baino gehixago. Hastean, frango minkor, kasik iduri mutur. Gero, lañokixago. Bere hartan tematsu, abiatu aldaketak behar direla segitu denen onetan, gauza premiatsuenetaz behar dela axolatu, eztabada alferretan denborarik galdu gabe. Dauka minixtro batzu eta bera ere nahi ukan dituztela gezurrez zikindu, mendekioz bezala. Bainan ez ditu hurbiltzekorik ere eman jendeak igurikatzen zituen argitasun guziak.
Laugarren “berdea”
Hiru deputatu “berde” ziren orai arte frantses legebiltzarrean. Hemendik goiti lau izanen dira. Deputatubozak ukan dituzte alabainan Rambouillet hirian eta inguruko herrietan. Hor, duela hiru urte, Christine Bou-tin hautetsi zuten bainan gobernuan sartu zen eta ordezkoak hartu zuen segida. Ordezko hori izanki Jean-Frédéric Poisson UMPtiarra. Bainan Christine Boutin jalgi zelarik gobernutik, kanporatu zutelarik gauzak garbiki e rraiteko, etzuen nahi ukan deputatu alkia berriz hartu eta bozak izan ziren. UMPtiarra doidoietearik nagusitu bainan gauza batzu etzirela behar bezala egin auzitegi batek hautsi zuen bozemaileen erabakia. Egundainokotan berriz bozak beraz eta aldi huntan ezkerraldekoen
hautagaia, Anny Poursinoff ‘berdea”, nagusitu da heintto bat aise, bozen % 52 ezbaian ardietsirik.
Jendearen parte hartzea arras eskasa izan da haatik, untsa gogoetagarri baita…
Bero handiakBiziki bero handiak izan dira zonbait egunez. Ainitz tokitan, 35 gradoz goiti, itzalean izartuaz ari gira bixtan da, eta lekuka, hala nola Landesetan bai eta Frantzia iparekialdean 40eko ozka ere artetan gaindituz. Ondotik, ortzi pizkorrak, bero pisuetarik landa usu gertatzen den bezala. Uda guzia hola joanen ote da, beroaldi handi batzuekin? Batzuk baietz eta bestek ezetz bainan nehork ezin jakin hori aitzinetik segurtatzeko. Aroikerleek aldiz oroitarazten dutelarik bost egun aitzinerat ikusten ahal dutela nolazpait aroa norat ari den bainan ez epe luzeagoan… Dena den, xaharetxetan bereziki neurri berezi batzu hartuak dituzte, zer gerta ere, gobernuak ere hori manaturik, adin handiko jendek hein batean ihardokitzeko bero handihandiak izaitearekin, duela zazpi urte gertatu zena ez dadin berriz gerta, zernahi xahar hil baitzen hor gaindi bero handiegia ezin jasanez… J-B D
Jainkoa bizia Jendea« zoin da zuretzat
etXean duzun Gauza balioSena ? »
Anny Poursinoff
5
koStaldean
Ahate eta xardina!Bazkari edo afari batean, izan ditazke xardinak hasteko eta ahatekia ondotik bainan bestenaz zer ikusteko dute elgarren artean ahateak eta xardinak? Ez gauza handirik orobat bainan aurten hauxe gertatzen da: arats berean, larunbat huntan, Xardinabesta dela Donibane Lohizunen eta Ahatebesta Urruñan! Bi hitzordu horietan, gogo berarekin apailatzen dira muntatzaileak. Donibanen, helburua da Arin elkartea laguntzea, haren aldeko kermeza bat bezala antolatuz, dena kantu eta musika, eta Urruñan, elkarte batzu dira, gehienak kirolak eta kultura hunkitzen dituzten elkarteak, elgarrekin plantatzen jantornu on baten eskaintzeko besta giro batean! Herriko ikastola ere barne bixtan da!
Atuna jan eta atuna jan!Aurten ere AtunBesta gaitza izan da Donibane Lohizunen eta Ziburun. Aro hauta, ainitz jende, giro ona. Soinulari, kantari eta beste, denak trenpu gaitzean. Uda hasteko hitzordu jendetsuenetarik izaiten da besta hori, lekuko jendeak azkarki parte hartzen baitu eta kanpotiarrak ere burrustan hurbiltzen baitira! Bestalde, elkarte frangorentzat diru iturri pollita izaiten da, hortakotz dira funtsean denak hoin kartsuki ernatzen eta bermatzen
Gitarra jaialdia HendaianHendaian, Jondoni Bixintxo elizan, aratseko 9etan, bi ortzegunez segidan, uztailak 22 eta 29, iraganen da Gitarra Jaialdia, arrakasta ederra merexi duen musikaldia. Lehen egunean, entzunen dira Claudi Arimany flautajoile famatua,
eta Carles Pons gitarrajoilea. Ondoko astean, Javier Garcia
Moreno español gitarra joile ospetsua, Ameriketako areto handienetan ere txalotua izana aldi bat baino gehiago, Japonian gaindi ere ba.
Ibilaldia laburrago bainan…Hendaian, agorrileko euskalbestak aspaldian famatuak dira. Famatua bereziki igande aratsaldearekin izaiten den karro apainduen ibilaldia. Usaian, Irandatzetik abiatzen da, geltokiraino jausten eta handik segitzen du Ondarraitzeko kirolzelairat heltzeko. Aurten, bestakomiteak erabaki du ibilaldi horren polliki laburtzea, kilometro bat gutiago nunbait han, geltokiko auzoalderat agertu gabe egiteko gisan. Bainan geltokiko alde hortan preseski, ainitz jendek, eta bereziki ostalerek, ez dute batere untsa hartzen laburtze hori, ez dela arrazoin mikorik hola plantatzeko, usaiako ibilaldia arras egokia zela. Auzapezari dei egina diote, deusik ez dadien denen buru kanbia. Horiek hola, egia da ere laburtze horren erabakia ez dela hola eta hola hartua izana, bainan ikertze bat egina izanik. Batzueri iduritzen omen luzexko zela usaiako ibilaldia, doi bat laburtzea etzela batere kalte izanen. Denen buru, auzapezarekin bilkura bat eginik, hautsimautsi batetarat heldu dira halere: ibilaldia laburtuko da erran bezala bainan ibilaldi hori abiatu aitzin bazkari herrikoi bat muntatuko da geltokiko auzoaldean, hor ere besta
Hendaian, Kostalde guzian bezala, zernahi jende bada uda sasoinean. Biztanle kopurua hiruez biderkatzen da, hamabost mila jenderen partez izaiten dira berdin berrogoitahamar mila edo holako zerbait! Segurtasuna gogoan, neurri batzu araberan hartu behar beraz. Laguntza ere behar hortarako. Joanden egunean, herriko etxean, Battitt Salaberry auzapezak eta beste hautetsi batzuk ongi etorri bero bat egin diote uda huntako etorri laguntzaile askori, izan polizategian laneko diren kaxketadunak, izan berdin hondartzan egoiten diren kasu egileak, mainatzen direneri begia atxikitzeko, ez dadin errekontrurik gerta eta denek elgar untsa har dezaten.
Segurrak ez duela parerik…
giroa izan dadien. Aurten hola eginen da beraz eta gero ikusiko hola segituko den ala ez…
Dena garbitu behar
Urruñan, Bittolako gunean luzaz izan da ondarkintegi bat bainan jaz zerratu zuten ez baitzen gehiago baliatzen ahal, dena asea baitzen eta bestalde ingurumenaren aldetik neurriak kanbiatuak izanez. Eremu hori dena garbigarbia ezarri behar dute. Hortaz mintzatu dira joanden egunean herriko kontseiluan. Eta gero zer eginen da hor? Ikerketa bat akulatuko da ikusteko zer litakeen egokienik. Bil Ta Garbi herriarteko sindikatak dauka horrat ekartzen ahal litazkeela, hor nunbait lurperatzeko, ez nola nahika haatik, gisa hartako “ohantzea” eginik, Baionan tratatu ondarkin batzuen ondarkinak. Ikerketak erakutsiko du hori nola egiten ahal litakeen, egiten bada denen buru. Filipe Aramendi abertzale zinegotzia etzen hain bero. Galdetu du eta ardietsi delako ikerketa ez dezan herriarteko sindikatak berak egin bainan bestalde hautatu aditu batzuek, hautetsien arteko batzorde batek lan guzia hurbiletik segituz. Sei lagunekin muntatu da batzorde hori, lau kontseiluak daukan gehiengokoak, bat ezkerraldekoa eta bat abertzalea, Filipe Aramendi bera preseski.
Ongi etorri udako laguntzaileeri!
Carles Pons
Claudi Arimany
6
koStaldean
bidarte Bidarte BAM hiri elkargoan sartuko
Aho batekoa izan da Bidarteko kontseiluaren erabakia joan den astean ; bi urte eta erdiz negoziaketa bikoitza eraman ondoan, batetik hego Lapurdiko herri elkargoarekin, bestetik Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoarekin, kontseilari guziak bat agertu dira BAMen sartzearen alde. Oraingo ustez heldu den urtarrilaren lehenean sartuko dira hiri elkargoan, batetik Bokale, bestetik Bidarte, bien artean dotzena bat mila bizilagunez emendatuko dute BAM hiri elkargoa.
Eremu antolaketa proiektua zutik - Hiru oposizioetako bost
kontsei lar iak abstenitu dira Bidarteko eremu antolaketa proiektu berriaren deliberoan ; eztabaidan agertu da laborantza lurren atxikitzeko arrangura eta hiri barnearen kontradikzionea : gaur egun hiltzerako bidean delarik, h i r ig in tzaren
garapen proiektuak ez ote dituen eraikuntzak sobera emendatzen eta goratzen utziko ? Lehen axuantak zehaztu du plan berri hori segituz Bidartek 9000 herritar kondatuko dituela 2020an, gaur 6200 dituelarik ; engaiatu da hiri barneko eraikuntza berriak lehentasunez bizipide ttipiko Bidartarrentzat atxikitzera ; hitzeman du Bidarte erdiko eremu apalenetan bastizak bederatzi metro arte hupatzen ahalko direla, leku gorenetan aldiz zazpi metrotara. PLU proiektu berriaren inkesta publikoa larrazkenean iraganen da Bidarten.
Postako zuzendaritzak nahi luke Milafrangako posta hetsi, bertze asko herritan egin edo egiten denaren gisa, agentzia postal batez ordaintzeko. Eta Milafrangako auzapezak baia emana omen luke, ahoz bederen, konbenioa ez dagolarik oraindik siñatua. Iduri luke haatik Milafrangarrak ez daudela batere ados erabaki horrekin. Lehen lehenik Postak zerbitzu publikoaren misioari uko egiten baitio. Bertzalde, Milafrangako herriak ez hain aspaldi berritua du Postako gela. Zentzurik gabeko erabakia laiteke beraz, herritarren arabera, gisa hortako obrak egin ondoan agentzia bati buruz jotzea. Gainera, agentzia postal batek ez ditu nihundik ere Posta batek eskaintzen dituen zerbitzu berak banatzen, operazio nagusientzat baliatzaileek Hiriburura edo Baionara joan
beharko dutelarik. Agentziaren kudeantza gastu andana bat herriaren gain litaike, Postak herriari eskainiko duen dirulaguntza arrunt eskasa geldituko litaikeelarik. Eta zer gertatuko da agentziako langilea erituko delarik edo oporretan sartuko ?
Milafrangarrek galdegiten dute herrian berean egiazko eztabaida publikoa izan zedin gai hortaz, beharrez ere herrikontsulta bat galde hunen inguruan : “Nahi zinuketea posta bulegoa atxiki ala agentzia postal batez ordaindu ?”. Milafrangarrek oroitarazten dute duela zenbait urte Larramendy auzapezak, hunen kontseiluak, Destrade kontseilari orokorrak eta oro har herritarrek kausitu zutela postaren begiratzea. Orain ere ihardokitzera deitzen dute...
Milafrangako postarekin eztabaidak
150 bazkaltiar San andreseko kermezan, baionan
easyjet konpainiak hegazkina ukatu elbarritu batiTtotte etxebeste urruñar paraplegikoak ezin izan du Easyjet hegazkina hartu aitzineko astelehen goizean Parisera joaiteko. Alta urrats guziak behar bezala eginak zituen, Interneten betea zuen doziera hilabete bat aitzinetik, non abisatua zuen hegazkinera hupatzeko laguntza beharko zuela. Kasu berean joan den urtarrilean hegazkin bera hartu ahal izan zuen normalki. Ezetz entzuteaz gain sekulan ez du Easyjet konpainiako norbaitekin harremanik lotu ahal izan Urruñarrak ; Miarritzeko
aireportuko zuzendaritza zaio mintzatu ; konpainia pribatu horrek Europako legei obeditzen omen die, ez du bakarrik datorren paraplegikorik uzten sartzera, seguritate gertakari larri bat izaitearekin ez bailiteke bera ateratzen ahal hegazkinetik. Aldiz Air France konpainiak Ipar Amerikako konpainien legeen arabera arazorik gabe lagundu du U rruñarra hegazkinean hupatzera. Ttotte Etxebestek HALDE deitu diskriminazioen goi egiturari eman dio arazoaren parte.
Antolatzaileek begitartea irripartsu zuten aurtengo kermezaren bilana egiterakoan. Uztailaren lauean 150 lagun hurbildu dira alabaina bazkaltzera aprendiz ikastegiko gelan. Haizeak eraman ditu arrangura zenbaitzu, hala nola ea euskal mezalariak hurbilduko ote ziren bazkaltzera, ikusirik meza goizeko bederatziak eta erditan zutela, bazkaria oren bata ondoan abiatu delarik. Beharrik hor zirela euskal mezalariak, emazteen kantorea
oso osorik jina, beste frangok elizara inoiz hurbiltzen ez diren adiskide batzuk enboxaturik mahaiera. Ekitaldiaren emaitza iaz baino apaltxagoa izana gatik, joan den urtean bi apairu izan baitziren, Pierre Hourcade, Pottoroak taldeko kide eta kermezaren animatzaileak azpimarratu du aurtengo giroa, bazkaltiarrek ainitz loteria ikusi baitituzte platen artetik eta gogo onez ireki baitute moltsa aldi bat baino gehiagotan
Pottoroak taldeak berrogei urte
Argazkian ageri den Jean Marie Eyharts hasia da jada jotake kantu saioak zuzentzen San Andreseko elizan, Baionako besten igandean eliza horretan emanen den banden mezako kantuak apailatzen ditu. Astean behin eta astelehen arratsez iragaiten den saio horretan, publikoa lehen aldietan emaz tetsua baldin bazen, bestak hurbiltzearekin gero eta gizon gehiago ikusten dira kantatzera jiten. Joan den urteko azken errepikan 150 lagun baziren, hots kopuru biziki handia kantore ba
tentzat. Komunzki hiru edo lau bozetako kantuak ikasten dituzte, elizaren errespetu apur bat berreskuratzen dute eta, horrela hasi kantu lana korala batean segitzeko gogoa iratzartzen zaie ere berdin.
Ez liteke harrigarri Baionako auzapeza hurbil baledi larunbat honetan Glaineko elkartetxera, Pottoroak taldearen berrogei urteen ospakizunera, alabaina Jean Grenet elkarteko kidea da, multzoa sortuz geroztik. Besta horren kari, erakutsiko du fun
tsean elkarteak zein baionesa den, ustegabeko ainitzez beterik eskainiko duen galaren karietara ; larunbat arratseko bederatzitan hasiko da ekitaldia, gomit dira «Los tilholes » musikariak eta Sevillako dantzak eskainiko dituzten dantzariak.
baionako bestetako kantu entseguak
nestor bazterretxea iparraldekoek hobeki ezagutzekoZizelkaria, margolaria, zinegilea, argazkilaria, edo arkitektura hunkitzen duen artista dugu Nestor Bazterretxea, mundu guzian ezagutua den artista garaikidea, guretzat Bermeotarra. Etorri zen espresuki ekain hastapenean bere obren erakusketa estreinatzera ; karia horretara, duela lau mende Senperen errearazi ziren emazteen oroimenez Bazterretxeak asmatu obra bere arotz lantegian egin du Jean Mixel
Bedaxagar xiberotarrak ; burdin lana nola burutu zuen hitzez bai eta ere kantuz ilustratu zuen artista asmatzailearen aitzinean. Karia horretara ere erakustera emanik izan da, abstrakzio analitikoa edo geometria bere obretan nola Bazterretxeak baliatzen duen, isiltasuna mintzaira gisa erabiliz. Nestor Bazterretxearen obrak ikusgai dira agorrilaren 22a arte, Baionako euskal museoan eta Bonnat karratuan.
7
Herriz Herri
Joanden ekainaren 26an, Kan-boko musika eskolan, ikasturtea bururatzen zen ikasleek eskaini musikaldi batekin beren erakasle, buraso eta lagunen aitzinean.
Ikasleek urtean zehar ikasia erakutsi dute bakoitzak bere sailean. Izan dira bakarka aritu direnak (pianoa, klarinetea, tronboia, saxofoia, tronpeta, zeharkako xirula, tuba), binaka edo taldeka (perkusio klasea, orkestra klasea, kantua).
Musika ekitaldi hau parada ederra izan da burasoentzat, Kanboko Musika Eskolako Ikasleen Burasoen Elkarte berriaren aurkezteko.Badu 21 urte musika eskola Kanbon badela, Daniel Hérarden zuzendaritzapean. Gaur egun, 94 ikasle ditu, horietan %54 ak auzo herrietatik datozte. Baina, jaztik hunat, Kanboko Herriko Etxeak auzo herrietatik etortzen diren ikasle berririk ez du gehiago onartzen, Kanboko herriak duelakoan bakarrik parte hartzen musika eskolaren finantzaketan.Musikaren besta egunean, ekai
naren 21ean, sortu da Kanboko Musika eskolako ikasleen burasoen elkartea, eskola huntako partaideen artean (buraso, erakasle, Herriko Etxeko ordezkaria, Urapec elkarteko lehendakaria) eraman gogoeta baten ondotik. Elkarte hau sartzen da Frantzia mailan diren Kontserbatorioetako eta musika eskoletako ikasleen burasoen elkartearen sarean (Fnapec).Elkarte honen xedeak dira dinamika berri baten sortzea musika eskolan, erakasle taldeak bidean emaiten dituen proeiktuen laguntzea eta hautetsiekin ikustea nola hobekienik ihardetsi ikasleen beharrei.Elkartea, helduden ikasturte hastapenetik, harremanetan jarriko da auzo inguruetako Herriko Etxeekin, musika eskola batek duen garrantzia azaltzeko eta konponbide bat atxemaiteko ahalik eta haur gehienek musika egiteko ahala ukan dezaten. Burasoak deitzen ditugu beren burua ezagutaraz dezaten helduden irailean, izen emaiteak izanen direlarik. Gure elkartea hor izanen da. J.L.
kanboSortze – Filitxoeneko Peio Etchegaray eta Nathalie Oyhenartek ongi etorri egin diote beren lehen haurrari. Agiantza zoriontsuenak Amaia sortu berriari eta goresmenak aitama uroseri.
Herriko bestak – Kaseta hau agertzean bestak bururatuak
izanen dira, agian hasi bezain untsa ! Lehen egunak arras ederki iragan dira. Larunbatean Xurrutaldean egun goxoa iragan da balltraparen inguruan eta arratsean, herriko plazan, 1300 sartze kondatu dira Ze Esatek, Deskontrol eta Trikiziorentzat. Igandean, mezatik landa ikusgarri pollita eskaini daukute Dantza Bietan taldeko haurrek,
ondotik jarraikiz gazteen piknik gustagarriarekin. Pilota partida batekin hasi da igande arratsaldeko animazionea, Pierre CedarryEllande Orhategaray 30, Mathieu OspitalPaxkal Elissetche 25. Eta ondotik, zer loria artzain xakur lehiaketarekin, hiruzpalau ehun jende bildurik
B i d a rraineko p e n t z e a n , aro ezinago gozoarekin. F e r m i n M i h u r a a z k a i n d a r r a k alegeraki kudeatu du lehiaketa hori, b e r t s u z a u r k e z ten zit u e l a artzainak eta beren xakurrak. Eta
lehiaketa eder bat eginik, Jean Paul Iriquin Itsasuarrak Xintxo xakurrarekin ereman du kopa, bigarren Beñat Parachu herritar gaztea Pinttorekin, biak zoin ederki arizanik, hirugarren Marzel Hualde Aldudarra Txikorekin, ondotik sailkatzen zirela Jeannot Acheritogaray Iholdiarra eta Umil, Albert Hualde Aldudarra eta Argi, Michèle Acheritogaray Iholdia rra eta Beltxa.
bidarrai
Sailkapeneko lehen hiruak, eskuinetik ezkerrera, Jean Paul Iriquin eta Xintxo, Beñat Parachu eta Pintto, Marzel Hualde eta Txiko
Barandiaran museo aitzinean ezkerretik bigarrena Mixel Urbistondo Sarako kultura axuanta, ondoan Ataungo auzapeza Bittor Oroz
Oroitzapen : Ataunen (Gipuzkoa) sortu zen 1889an Jose Miguel Barandiaran, 1991n zendua 102 urte mundu huntan pasatu eta. Leipzig herrirat (Alemania) 24 urte zituelarik joan zen Wilhelm Wundten irakaskizunak segitzeko, Jaun Telesforo Aranzadi-rekin berritu zuen euskal antropologiaren diziplina, irakaskuntza hortarik nagusi ateratu zen.Bainan bere lana elizgizonek etzuten begi onez ikusten. Espaiñiako gerlari ihes egiteko 1937an etorri zen Sararat Egimehar auzoko Bidartea etxerat. Saratar adinekoek ezagutu dugu, « apez ttikia » erraten ginion, ttikia baitzen.San Gregorio Ataungo auzoan Errota batean Jose Miguel Baradiaran apez, idazle, antropologo, arkeologo eta hizkuntzalariari, museo bat egin diote. Uztailaren 2an, ortziralez inauguratua izan da. Ataungo auzapez Bittor Orozek gomitaturik, kultura axuanta Mixel Urbistondo han zen, bai eta Jean Aniotzbehere lehengo auzapeza, zeren hunen den
boran senidetuak izan baitire bi herriak, Ataun eta Sara, eta Markel Olano Gipuzkoako Foral diputatua ere han zen.
Abisu : Uztailaren 17an, larunbata, Zazpiak Bat dantzari taldearen eguna errebotean. Arratsaldeko 5 orenetan pilota, 6tan dantzak eta 7 etarik goiti aperitifa eta afaria.-Uztailaren 22an Saiberri taldea elizan arratseko 9ak eterditan kantari.-Beti Gazteren krakada aski ongi pasatu da, 40 bat erretretatu elkarretaratuak ziren.
Ganden hilabetean gertatu-koak : Sortzeak: Xabi OdeauMartinez 06/29. NahyaColettePatriciaMay Bardant 06/13. Manek PoirierJorajuria 06/15.Ezkontzak : Barreneche Etienne eta Domenger 06/05. Ichuribehere Pascal eta Toulet 06/05. Berasateguy JeanFrançois eta LabordeLavignette Aurélie 06/05. Mauran SylvainCedric eta Agesta Maitena 06/05. Sanchez Cedric eta Latxague Laetitia 06/19. Elizalde JeanMichel
eta Etchegaray Josephine 06/25. Jauregui PatxiManuel eta Grillard Marie 06/26.
Pilota : Ganden larunbatean gure kadetek Beola BixenteMendionde Peiok jokatu dute Euskal Herriko finala Urdiñarben, irabazi dute 3010 Ernautene FabriceLabat Mattin ZaharrerSegikoen kontra. Txapela ekarri dute Sararat. Orai jokatuko dute Frantziako txapela, gaztetxoek eta artekoek ere bai.
Eskola publikoko haur haun-dienak eta Mugerre esko-lakoak. Elgarrekin izigarriko 3 egun goxo pasatu dituzte Parisen. Haur, eskolemaile eta haurren buraso, denen arte begiratu dituzte Parisen egin argazkiak eta filma. Bidaia hori selauru hustean bildu den diruarekin eta gainetakoa herriak ofreituta egin dute. Opor onak pasazkitzue denek. Ganex
Sara
8
Herriz Herri
Xipri Arbelbiden jubilauaAfrikaz arduratzen den “Mis
sions africaines” erakundean beti parte hartu baldin badu, euskal idazle, misionest, irratilari edo kasetalari, Euskalzaindian urgazle eta Aiherra eta Izturitzeko erretor gisa ezagutua da, 1934ko abendoaren 17an sortua den Heletar seme hau. Xipri Arbelbide duela 50 urte apeztu baitzen, hunen jubilaua helduden igandean, uztailaren 18an dugu ospatuko, Aiherrako elizan. Denak gomitatuak gira 10ak ½ ko meza nagusirat.
Kasu, bezperan ez da mezarik izanen.
Ongi etorri Jamattit Mendion-do Rwanda-ko misionestari
Zonbeit aste hauetan, hor dugu bere Rwanda xokotik etorria, Jamattit Mendiondo, Harrietako misionesta. Uda guzian hemen gaindi ibiliko baita, ongi etorri Jamattitt eta bakantza on eta goxoak pasa izkitzu gure artean.
Ortzegunetik igandera An-tzuolako pestak
Uztailaren 15etik 18ra, ortzegunetik igandera, herriko pestak ospatuko dituzte Antzuolarrek (25 urte hauetan Antzuola Aiherrarekin binazkatua da). Aurtengo Mairuaren alardea, uztailaren 17an eginen da eta berrikuntzekin dator: musika pieza eta dantza berriak estreinatuko dituzte. Igande arratsalde apalean KIKI BORDATXOren taldeak du azken dantzaldia segurtatuko, eta usaian bezala izanen da bertsulari, nafartar kantari, pilota partida eta beste. Pentsatzekoa da aihertar gazte batzuek ere eginen dutela hango itzulia. Pesta on guzieri.
aiherra azkaineJon Laduche eta Marc Berasa-tegui Euskal Herriko xapeldunJoanden igandean Hazparneko plaza ongi betea zen. Denbora sapa.Azkaindarrek bazakiten finala zaila jokatzen zutela. Lehen mailako pilotari guziek nahiz irabazi 2009ko Frantziako xapeldunei, hauek partida guziak irabazieta presentatzen ziren Hazparneko lur plazan.Itsasuarrek osoki motibatuak hasi dute partida, ez zuten deus galtzekorik eta irabazteko nahia bakarrik !St Estebenek azkar jo du partida guzian eta Jaureguiberri gazteak gozatuz edo tiratuz, lan haundia eman diote Azkaindarrei. Hala nola 10 eta 9 Itsasuarrentzat aitzinean zirelarik, joan dira 22 et 14raino, 8 puntu eskas bakarrik itsasuarrentzat eta 16 Azkaindarrentzat. Bainan berriz ere Azkaindarrek irakutsi dute beren ofizio guzia.
Memento onean Jon Laduchek sartu ditu bi sake eta pisatupisatu 25 metretara joz eta joz pilota. Pixka bat nekatua izanik ere Marc Berasategik ongi tiratu du 5 aldiz marrarat eta gertatu behar zena gertatu da, 28 etan ados. Parioak bero beroak !Hazparneko plazako jendea eliza batean bezain ixilik. Eta Azkaindarrek bukatu dute partida 30 eta 28, Itsasuarrek beren indar guziak emanik ere !Jonek : sakez 2, tiratuz 3, erasoan 5, orotarat 10.Markek : marrarat 5, erasoan 2, orotarat 7.Jaureguiberrik : sakez 2, marrarat 3, erasoan 2, orotarat 7.St Estebenek : marrarat 5, erasoan 2, orotarat 7.Zorionak Larruneko xapeldunei eta Itsasuarrei ere bai. Holako pilotariek Euskal Herria ohoratzen dute esku pilota biziaraziz !
M. L.
BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23
SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU
Aiherrako aurtengo
pestetan hartua, Xipri Arbelbide
Afrikako arropetan
jauntzirik »
Udako merkatuakJuanden urtean bezala, aurten ere izanen dira udako merkatuak. Behin ortzegun aratsetakoak, gauazko merkatuak deitzen direnak, hauek uztailaren 15 an hasiko dira ezki azpiko plazan. Ilabete huntan 3 izanen dira eta agorrilean bertze hiru. Saltegi ainitz etorri beharrak dira, aratseko 6 etan hasiko dira salketak eta karrika animazioak, gaueko 11 etan bukatzeko. Ber denboran, ortzegun guziez, aratseko 7etarik 9ak laurden guti arte, Misionesten Kaperan, Lagunarte konpañiak eskainiko ditu soinu eta kantu ikusgarriak. Handik landa 8 tan denak plaza karkanarat bilduko dira mutxikoen emaiteko eta kantuz aitzina segitzeko. Xazko ekaineko animazioen moldean antolatzen dituzte aurtengo gau merkatuak. Beti bezala tokiko mozkinak izanen dira salgai bertze asko gauzen artean.Bertzalde uztailaren 24an larunbatarekin, saltegi feria haundi bat izanen da Hazparneko karriketan. Egun hortako lema Biperada janaria izan beharra baita, lehiaketa bat antolatzen dute biperada nork hobea egin, ara tsalde erditan epaituko dute zoin den irabazduna. Zoingehiagoka hori orori idekia izanen da. Agorrilean bertze bi feria izanen dira, bat 1Oean eta bertzea 21 ean, ortzegunetako gauazko merkatuetaz bertzalde.
Kermezan pesta giro goxoaJuanden larunbatean hasiak ziren kermezako animazioak. Mus xapelgo batek osatzen zuen larunbateko aratsaldea. Juanden urtean baino muslari gehiago ziren aurten eta xapelketak berantago iraundu ere, azken finalak 11k zituen bukatu denean, aratsaldeko 2ak eta erditan hasiak ziren. Hirugarren mailako xapelgoa ereman dute DuhaldeMunho Lekondarrek, Pedouan Landagarray Hazpandarren aurka. 2 garren mailakoa, LarraldeMercapide Hazpandarrek
ereman dute FautDemarque andere hazpandarren kontra. Finala nagusian OndartzMarcarie hazpandarrak atera dira xapeldun, LarreGirbon Milafrankako parearen aurka. Oro ederki saristatuak izan dira. Biharamuneko eguna goxoki iragan da ere, nahiz bazkaltiarrak gutiago ziren. Hor zirenek ongi parte hartu dute txartel eros ketetan eta ondorioz jaz bezain emankorra izan da aurtengo kermeza. Soinulari, dantzari eta kantariak nasaiki entzun eta ikusi ahal izan ditugu kermeza denbora guzian eta giroa beti bezain airosa izan da.
Hazparne
Kermezan, irabazdunak: eskuinetik haste, MarcarieOndartz, Maurice Arhets erretora, Larre Girbon finalistak eta artean Maité Goutenegre antolatzailea.
HeletaKermeza ondo Aro ezti bat lagun, gure kermezak izan du arrakasta. Jateko hautak, omore ederra, eskerrak merezi dituzte lanean arizan diren guziek, Tote eta Henri soinulariek, Lagunak klikak, XalbadorIhidoyek, orok bakotxak bere tokian eman baitute beretik. Gure jaun erretorrak undar kermeza zuela hemen erran ere dauku, laster Salbatore Errobiko parropiarako baita.Pilota Laster hastera doa Erregelun joko berriko esku huskako lehiaketa, usaian bezala hiru mailetan eginen da. Izenak uztailaren 25eko helarazi behar dira Léon Duhalde (tel.: 05.59.37.61.30) edo Ttotte Larreri (tel.: 05.59.37.62.81).Mezak Larunbat aratsean 7 orenetan, Mehainen (ETB); igandean 9etan, Heletan eta 11 orenetan, Iholdin.
Herritarra
iholdiDolu: Ixilik eta arrabots handirik gabe bizi izanik bere sortetxe Larrondoan Joanes Neguelouartek utzi gaitu 87 urtetan. Gerla denboran altxatua izana zen S.T.O. lan kondukoetan, gerla xingola eta undarrik merezimendu ageria ardietsiak ere zituen. Bulta huntan osagarriak ez zuen hanbat laguntzen, egona zen Heletan anaiaren etxean eta undarrik Iholdiko erretira etxera joan arte. Ehortz egunean jende andana bildu da otoitz egiteko Joanesen dako eta sustengu anaia Erramun eta familia guziari. Gure doluminak! J. P. C.
Azkaindarrak trenpu gaitzean
9
Herriz Herri
ortzaizeSortzeUztail hastapen huntan, Iroxgaraiko Maider eta Gabriel Neguelouarten familian ongi etorria egin dute beren hirugarren hau
rrari, neskato bat LauraMarie deitu dutena.Bizi zoriontsu bat desiratzen dugu haurñoari eta goresmenak eskaintzen aitameri.
baigorriFeria eta artzain xakurrakIgande huntan, uztailaren 18an, mugimendu haundia izanen dugu, alde batetik trinket ondoan, etxe ekoizpen feria eta bertzetik kirol zelaian, artzain xakur txapelketa. Biak, egun guzian iraganen dira. Uztaileko feria huntan, lekuko etxe mozkinetan aurkituko dira ardi eta behi gasnak, ezti, xingar, xerriki, bixkotx, arno, sagar jus…Eskulan erakusketa ere izanen da eta jauntzi, tindu, obra eta holako gauza frango. Izanen da zer ikus, zer jasta eta zer eros.Kirol zelaian, artzain xaku rrak beren lanetan ikusiko dira. Goizean, Juan Miura, Michele Acheritogaray, Dominique Parachu, Gilles Etchegoyen, Jean Abadie, Albert Hualde, Felix SaintPierre eta Roger Jauretche. Zortzi xakurrak lehiatuko dira. Horietarik bost hoberenak juntatuko dira, joanden urtean hiru lehenak sailkatu ziren Marcel Hualde, Jean Paul Iriquin eta Jean Acheritogarayren xakurreri. Aratsaldeko bi lehenak, Oñatira joanen dira, munduko txapelketan parte hartzera. Egun ederraren mentura Baigorrin.
Musika festibala« Orgue en Baigorri » elkarteak antolatu Baxenabarreko hamaikagarren musika festibalaren lehen emanaldia dugu igande huntan. Elizan, arratseko 21.00tan, Versailleseko kontserbatorioan erakasle den Frédéric Desenclos orgina joileak emanen du kontzertua. Hemen berean, 2001ean grabatu dituen Johann Sébastien Bachen obretan entzunen da.Kermeza ondoBesta egun hau manera hoberenean iragan da. Jendea, andana ederrean etorri da bazkari on
eta alaituaren gozatzera, ederki parte hartu ere eskaini jokoetan. Zozketa haundiaren lehen saria Patrick Irey Irulegikoak eskuratu du, egonaldia « Framissima nature » berriki oporretako antolatua den zentroan Soustons herrian. Parropiako arduradunek nahi dituzte oro eskertu, bereziki lanean eta beren eskaintzekin parte hartu dutenak. Eskerrik beroenak deneri.
EzkontzaJoanden larunbaten bi ezkontza izan ditugu herrian. Herriko etxean, JeanPierre Melot museoko arduradunak eta Sylvie Masneuf musikariak baia eman dute elgarri. Hauek Bordaldean dute beren egoitza. Egun berean, ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu Gaëlle José Letellier eta Nicolas Daguerre baratzezaina. Hauek aldiz, Behereko karrikakoak ditugu. Espos berri haueri gure goresmenak eta agiantza hoberenak.
Gipsy EstheticHorrela deitzen da Gipsy Guisgand andere gazteak Baigorriko plaza nagusian ideki berria duen arta etxea. Emazte ala gizonen gorputz osoari edertasun gehiago nola eman ikasia du, hortarako araberako lekua eta tresnak badauzka. Asteko egunetan, bere salunean errezebituko ditu jendeak eta beharrez hauen etxetara ere joanen da. Bere enpresa ttipiaren muntatzeko Hemen elkarteak kudeatzen duen CLEFE (emazteak diruz laguntzeko beren lanpostua sortzea) baten sustengua ukan du, hain xuxen Garaziko Urkulu Cleferen ganik. Suerte on bere gain hasi den andere gazte huni. Huna bere mugikorraren zenbakia : 06 85 15 39 88.
uztaritzeHerriko bestakHeldu zaigun asteburu hau kargatua izanen du Uztaritzek herriko bestak baititu urte oroz bezala uztailean. Ortziraletik astearte arte izanen dira ausagailuak, agian edonork gustatzen zaiona aurkituko du. Egitaraua aski aberatsa dago eta hemen larrienak bederen emanen ditugu. Ortziralean aratsaldeko 7etarik goiti ikastolak antolatzen duen ‘’Latsagien lasterkaldia’’. Herriko etxean gako emaitearen ondotik zikiro jatea Eztiki taldeak alaiturik eta gaua bukatzeko dantzaldia Purguko plazan. Larunbatean, goizean haurrentzat entzierro ttipia, aratsaldean elkarteen arteko zangobaloi lehiaketa. Zintzur bustitze ostatuetan mutxikoak emaitearekin batera. Aratsean kontzertu eta dantzaldi Hiribehereko plazan. Igande eguna hasiko da meza nagusiarekin eta ‘’Labourdins’’ musika taldearekin. Aratsalde guzian zehar musikaldiak Hiribehereko plazan ‘’Izarrak’’ eta ‘’Erdizka’’ taldeak, txaranga eta gaiteroekin. Dudarik ez jatetxetan hatzemanen dela barnearen soleitzekoa. Hitz berezi bat halere Askatasunak antolatzen duen bazkariaz eta Latsa elkarteak egiten duen afariaz ‘’Kantuaren pesta’’ ohoratuz. Aratsean su artifiziala eta kontzertua. Astelehenean eskuhuska pilota partida eta ondotik mus lehiaketa Purguko plazan. Asteartean
laborarien eta kabalen biltzea Xopolon goiz guzian, aratsaldez atxiki ttipiko pilota partida Purguko plazan eta aratsean finitzeko dantzaldi eta su artifiziala. Xehetasun gehiagorentzat deitu daiteke besta batzordea eta jateko berriz jatetxeak zuzenean. Jendea enoatuko ez delako esperantzan besta horiek iragan ditela omore onean, anaitasunean eta elgarren errespetuan. Besta on deneri.
XapeldunXapeldun atera zaizkigu juanden igandean Hazparnen luzeko jokoan Kapito Harrirentzat ari diren pilotariak Euskal Herriko ligaren xapelketako finalean. Hiru oren pasa iraun duen partida miresgarri baten ondotik gaina hartu dute gure jokolariek Hardoitarrak taldearen kontra 13 eta 10. Gure taldea honela osatua zen: Eneko Pelletrat, Ximun Destaillac, Eneko Sarratia, Mattin Castanchoa eta Eric Migueltorrena. Goresmenak osoki kaseta huntarik eta aments egin dezagun bigarren xapel batetaz helduden igandean jokolari hoietarik hiruk jokatuko baitute Kanbon atxiki ttipiko finala helduen mailean aratsaldeko 6etarik goiti. Amenstu dezagun ere ondoko egunetan Frantziako xapelgorako eta pilotaren aste handirako. Bainan gerokoak geroko.
itsasuSortzeUztailaren 5ean sortu da Baionan Mayi Marie Edurne DUFOURCQ, Gilles eta Marianne Dufourcqen haurra. Zorionak aitameri eta ongi etorri gure artera sortu berriari !
Pleka partidakEuskal Herriko Xapelketako esku huskako finalak iraganen dira Itsasun helduden larunbat huntan, uztailaren 17an: aratsaldeko 5etan Xitoen maileko finala, ondotik (6etan) Benjamin maileko finala, eta azkenik
(7etan) Minimo maileko finala.ErakusketaErakusketa askitto berezia eskainia zaigu hilabete osoan Ateka gunean: « Harri Hitzak ». Gizonharrietarik (stèles discoïdales) abiaturik, Makeako eskolako haurrek egin margoak dira.
Errobiko FestibalaHelduden aste erditan abiatuko da ohiko Festibala, 22tik 25era. Gogoratu sartzeak eskura daitezkela prezio merkeagotuan Herriko Etxean: 10 euro 16ren ordez !
SenpereBiltzar publiko Herribarneko apailaketen (kultur gela, espazio publiko, etxebizitza) ikertzen ari da urte bat huntan Herriko Etxea. Horien denen berri emaiteko, biltzar publiko bat beharra da laborantza lizeoan, uztailaren 20an, asteartearekin (19:00).
Amotzeko bestakAsteburu huntan ditugu kartier pollit horren bestak. Besta horien inguruan 14eko asteazken huntan Larraldean iragan da egun bat osoki alaia: mus lehiaketa, petanka lehiaketa, bazkari, antzara joko, arats alaitua « Kantuz » taldearekin. Kartierreko gazteek moldatzen dituzten bestak ortziralean abiatuko dire: 19etan Mendionde trinketean pilota esku huska Amozko trofeoaren finalerdiak. Ondotik, oihalezko gerizan hurrupaldia eta Bidegainek prestatu zikiro jatea. Arats alaitua « Doinua » taldearekin; Larunbat goizean, 10etan ball trap, 14etan, errebotean palantxako finalak, 18etan lasterketa Amozko kaskoetan, 19etan sarien emaitza. Ondotik « Goa
zen » dantzari taldearen ikusgarria, 20.30etan Mendionde ostatuan zintzur bustitzearen aldean kontzertua, 22.30etan kanpoan Betagarri taldearekin kontzertua eta 24etan dantzaldia; Igandean, 10etan meza nagusia kaperan Maria Madalena patroin sainduaren ohoretan usaian bezala jende ainitzekin eta Emak Horeko musikari eta koralarekin. Igande horrekin meza bakarra hor izanen da eta ez herriko elizan. Ondotik e rrebotean esku huska gazteen lehiaketaren finala. 12.30etan Mendionde ostatuan hurrupaldia Bruno Ollivon Amoztar akordeonistak alaiturik. 13etan, gazte eta elkarteen bazkaria Oihalpean. 16etan errebotean indar jokoak: sokatira, lasto altxatze, orga altxatze eta abar. 18etan trinketean Amozko trofeoaren finala, ondotik kanpoan bi kantaldi: lehena Brave, Bessonart, Lascano herritarrekin, gero, Dominika, Niko Etchart eta Larrandaburu. 21etan, Mendionde ostatuan afaria aingira eta oilaxkokiarekin. 22etan, besten bururatzeko kontzertua Double Jack’s taldearekin.
10
Herriz Herri
Makea-lekorneirulegiJatetxe eta enpresa berria Uztailaren 3a, egun ederra
Irulegirentzat, egun hortan, bi eraikuntza berri estrenatu baitira. Bazuen orain zonbait urte herrian etzagola gehiago ostaturik. Jakes Iroume auzapezak eta herriko kontseiluak, gogoetak eginik, herritarren kontsulta baikorra eskuraturik, huts haundi honen betetzeko xedea hartu dute. Duela 6 urte erosi, herria eta bide haundiaren artean dagon lur eremuan sortu da beraz ostatujatetxe berria. Herriko haurrak konkurtso baten bidez galdezketatu ondoan, Jarapea izena berexia izan da. Eraikuntzaren gosta saria % 50a diru publikoak estaltzen badu, gaineratekoaren ordaintzeak ez du herritarren zerga emendatuko. Orai, zazpi hilabete idekia dela, arduradun den Michel Ourricariet eta bertze hiruek hor lan egiten dute.Ondo ondoan, eremu berean, Daniel Dupuy Baigorriko Germieta Agerreko semeak xutik eman du bere laneko tresna berria. Hor daude bi eraikuntza, bat apailatua haragi eta janari berezien prestatzeko eta bertzea saltegia, « Ferme Agerria ». Badu hamalau urte, Daniel Dupuy ahate galkatzen hasia dela. Geroxago, Arnabar enpresak prestakuntza eginik, lotu da bere etxe mozkin horren saltzeari eta hau emeki emeki
emendatuz ereman. Ekoizpenen % 80a etxetik, merkatu eta
ferietan saltzen du. Urte horietan bildu esperientzia baliatuz lotu da bide haundi huni. Hastapen huntan, galkatze, prestatze eta saltzea, zazpi langilek eginen dute. Horretaz gain, saltegian kausituko dira ere tokiko ekoizpen zonbait : Irulegiko arnoa, xingarra, Ossau Iraty ardi gasna, janari prestatuak…Nunbre haundian bildu da jendea estreina egun hortan. Herritarren artean ikusi dira GaraziBaigorri aldeko ainitz auzapez, ikusi ere hautetsietan J. Lassalle, J.J. Lasserre, F. Maitia, B. Aguerre, D. SaintPée, J.B. Lambert, beren erakundeekin diru laguntza ekarri dutenak. Jakes Iroume auzapezak eta Daniel Dupuy enpresa buruak eskertu dituzte denak eta bereziki beren laguntza ekarri dutenak, ahantzi gabe Francis Carricart, Herri elkargoaren ekonomia animatzailea. Hautetsiek ere goraipatu dute eragile hauen ekimena, he rriari eman dioten bizia eta itxura ederra, bai eta duen kalitate eta ohidurarekin agroalimentarioaren indarra Euskal Herrian. Dena ongi bururatzeko, zintzur bustitzearen ondotik, mahain on baten inguruan bildu dira T. Olharanek prestatu janarien gozatzeko.
J.E.
HeriotzeakDoi doia zonbait urte etorria zen gure ganat bere alabaren etxerat Janbattit Negueloua, Atizane Xalatirat. Eta huna hegaldatu zaukula zeruko alor loretsurat, gure xoko pollita ezagutu gabe, aitatxi leiala.Aldiz, ama gaztea, 38 urtetan hil zauku auto ixtripuz, Makea Larraldeko Floriane Quincampoix. Estimu handian zaukaten Floriane erizaina Kanbo Musdehal tsuenian eta nolaz ez etxean, eta xuxen zen bezala, eliza bete betean iragan dira gure ama gaztearen ehorzketak. Bai hor zituen bere gazte lagun guziak, fededunen otoitzaren eskain tzeko, bainan ez zen aski gaurko nigarren ezeztatzeko.Eta nola ama ona baizinen, segur naiz zeruko parabisu hortarik lagunduko dituzula nigarretan utzi dituzun hoin maite zinituen guziak. Dolumin herrikoiak, hoin saminki hunkituak izan diren guzieri!
Makeako herriko bestakU z t a i l a r e n 15etik 19rat: bai, 5 egun eta 5 gau iraganen dutela a l e g e r a k i , sanoki eta oneski, eta ixtripurik gabe. Huna egitaraua: osteguna 15ean, 2 1 . 0 0 e t a n bi antzerki e manaldi, bat Pantzo Irigarayek eta bestea Frantxoa C o u s t e a u k i d a t z i r i k , Makeako Jostakin taldeare
kin; 22.00etan Ardi Beltza kantu taldea eta ondotik Pintxo gaua, Bidegaray ostatuan; ostirala 16an, 20.30etan Zikiroa eta dantzaldia goizalde arte Adartza taldearekin; larunbata 17an, 16.00etan Jokoak haurrentzat Xibarekin, 19.00etan, talo ta xingar, 23.00etan kontzertua Mouss eta Hakimekin (8E) eta dantzaldia Mikel Hats; Igandea 18an, 9.00etan meza nagusia, 12.00etan zintzur bustitzea komiteak eskainirik, bazkaria Bidegaray jatetxean Airoski bandak alaiturik, 16.00 eta 17.00etan pilota partidak esku huska, Frantziako xapelketa, 19.00etan dantza ikusgarria Urtxoko Xoriak taldearekin, mutxikoak Patxi Perez eta Konpainiarekin eta ondotik talo ta xingar, 21.00etan aingirak Ogibarnia jatetxean; astelehena 19an, herritarren eguna: aperitifa eta errekiak eguerdi eta arratsean Herlauz band taldeak alaiturik Baigura auzoan. Besta on deneri! P. I.
peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs
étanchéité façades
JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik
MARTIN IRAZOQUY
Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE
Tel. 05 59 41 99 02
Jostakin taldea
11
abiSuak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
herria@wanadoo.frimprimerie.labourd@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
Xuxenketa
Joan den asteko « Apatesoron besta baten antolatzea » abisuan, irakurri behar zen « e.rak@hotmail.fr ».
France Bleu Pays Basque (Urdin Eus-kal Herri) irratiak animatzaile euskaradun bat
bilatzen du 2010eko sartzetik harat lan egiteko. Irrati esperientzia galdegina zaio. Entsegu garai baten ondotik, Urdin Euskal Herriko programazio taldearen partaide bilakatuko da euskarazko eta frantsesezko e mankizunak animatzeko.Argitasun guzientzat eta izenak emaiteko, junta JeanLou Philippe, Urdin Euskal Herri irratiko zuzendaria, tel. 05.59.46.64.64 edo jeanLou.philippe@radiofrance.com
lan eSkaintza euskal munduak in-ternet sareanEuskal kultur erakundearen “Batekmila – Euskal munduak” erakusketak egiten du bide. 14 tokitatik iragan ondoan, hala nola Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Bordele, Ambarès eta Albitik, hara Parisen zabalduko dela uztailaren 16etik agorrilaren 20eraino, XVII. arrondizamenduko Herriko Etxean. Hunen ikusteko parada ukan ez duenarentzat, deusik ez da galdua haatik, internet sarean aurki baidaiteke orain, www.euskalmunduak.com atarian, bost hizkuntzatan (euskara, katalana, frantsesa, gaztelera, inglesa) : 44 bideo, 120 argazki eta 40 soinu ikusgai eta entzungai. Atari hortan zuzenki sartzen ahal da www.batekmila.net joz.
Eta ez kontsumitzaile huts egoiteko, www.guremunduak.com atarian norberak munduan gaindiko bere argazki pollitenak sar ditzazke, bertzeek ere jasta ditzazten.
Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour
3 Rue Faget de Baure 64000 PAU
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé à HASPARREN du 1er juin 2010, il a été constitué un G.A.E.C. présentant les caractéristiques suivantes:
Dénomination: Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu « Ximundea » (date reconnaissance: 21/05/2010)
Siège social: Maison « Ximundea » 64240 HASPARREN
Gérants: M. Ximun DUGUINE demeurant à HASPARREN, 4 Rue Jean Lissar et Mme Marie Thérèse DUGUINE demeurant à HASPARREN, Maison Ximundea
Immatriculation: greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE
Pour avis et mention.
Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial
Bayonne (64100)
EXEO SOLUTIONSSARL au capital de 1 000 eurosTechnopôle IZARBEL – (64210)
BIDART488 117 789 RCS BAYONNE
Aux termes d’une délibération en date du 28 juin 2010, l’Assemblée Générale des associés a nommé:
M. Gérard PENNES, domicilié à Bayonne (64100), 1, rue Pierre Rectoran, en qualité de commissaire aux comptes titulaire, et la SARL TLA, domicilée à Bayonne (64100), « Bigarrena », 6, chemin de la Marouette, en qualité de commissaire aux Comptes suppléant,
pour une durée de six exercices, soit jusqu’à l’issue de la réunion de l’Assemblée Générale Ordinaire des associés appelée à statuer sur les comptes de l’exercice clos le 31/12/2015.
Pour avis. La gérance
Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à
SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue
Chauvin Dragon
Avis de constitution
Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, le 9 Juillet 2010, a été constituée une société civile, ayant les caractéristiques suivantes:
Forme: Société civile régie par les dispositions du titre IX du livre III du Code civil.
Dénomination: SCI BIDARICapital: 1.000,00 EDurée: 99 annéesSiège social: BAYONNE (64100) 31
Avenue Dubrocq.Objet: La société a pour objet: l’acquisition de tous biens mobi
liers et immobiliers, tant en France qu’à l’étranger, en pleinepropriété, en nuepropriété ou en usufruit,
l’administration et la gestion du patrimoine social.
Apport en numéraire: 1.000,00 ECession des parts: Les parts so
ciales sont librement cessibles entre ascendants et descendants et entre associés. Dans tous les autres cas, un agrément est nécessaire; il est donné par décision unanime de tous les associés.
Cogérants:Mr David FOURNIER et Mme Véro
nique LADUCHE, son épouse demeurant à ASCAIN (64310) Maison Biziari Keinu, Quartier Mendixka,
Sans limitation de durée avec faculté d’agir ensemble ou séparément.
En cas de décès, le survivant d’entre eux demeurera seul gérant.
La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.
Pour avis,Me LARRALDE
altzaiHerriz Herri
Xahakoa pastorala – Txartelak oraidanik salgai
Etxahun alkarteak jakinarazi nahi deizüe Xahakoa pastoraleko sartzeak salgei direla interneten jadanik, eta ostiraletik aitzina Mauleko eta Atharratzeko turisma bülegoetan, Barkoxeko bi haragitegietan (Iriart eta Lechardoy) eta herriko epizerian edo saltegian. 13 eurotan salgei dira, bena interneten kostüarengatik www.xahakoa.org bidez 14 euroetansaltzen dira. 12 urtez pekoentako dohainik da. Azkenik, jakin ezazüe «Xahakoa ürratsez ürrats» bideoetarik azkena ikusgei dela www.xahakoa.org helbidean.
Aita Junesi Aita Junes Casenave Harigilek erretreta hartzen deigü 86 urteetan. Allande Socarrosek erran düan bezala, Errepüblikako presidentak ez dezala jakin, gure ondokoen honetan, hanitx lüzaz lanari lotürik egoitea beilükeie! Urdatx/Santa Graziko seme den apez idazlea Donapaleura erretiratzen zaigü, Betharramiten etxera. Herri hortan lüzaz egon zen « Cours Etchecopar » delako ikasgia katolikoan, züzendari eta irakasle lanetan. Zuberoa ütz dezan beno lehen 29 urtetako lanaldiaren ondotik, esker honezko gorazarre/omenaldi bat egin deie igaran igantean, üztailaren hamekan, Altzaiko biletxean, lehenik meza kantatüan Basabürüko parropiak, gero mintzaldi eta dan tzaz üngürüko bost auzapezek, Larraineko dantzari gazteek, Zuberoako euskaltzaleek, Euskaltzaindia lagün. Besta horrez norbaitek xehetarzün haboro ager artean, hona otoitze orokorreko hontarazi deiztadeen lau bertsetak, Junesen obra llabürbildüz.
Eskerrak zuri Jauna, gure JunesekiZure popülüari apez hau emanikFidelki dü lagüntü Palestinan gaintiGero Donapaleun, Xiberoan azkenik.
Eüskararen alteko lan izagarrianLehenik erauntsi dü Izkiribü SaintüanBerrihona ützüliz xiberotarreanHalaber egün oroz otoitze libürüan.
Amaren hitzak bildüz, berriak asmatüzEüskara dü joritü, hiztegia hontüHizkuntzaren plegüak ber gisan ikertüEta bere obretan bidea markatü.
Trajeriaren heina dü sotilki goratüHistoriaren erroa zinez peretxatüBeste mintzajeetarik eüskara libratüBertseten ürratsari pikoa xorroxtü.
Jean-Louis Davant
donoztiriPilotaLarunbat 17an jokatuko dira Sanoki ezker paretean aurtengo xapelgo handiak. Hiru pare andana izan dira hautatuak. Hastea 3garrena 16 orenetan, 2garrena 17etan, lehena 18etan. Nonbrea izarian izana gatik biziki plekari onak izan dira parte hartzaile. Arratsalde goxo bat iragan ondoan, zintzur bustitze eta afari on bat. Parte hartu nahi dutenek, izena emana ez dutenek, eman egun berean (tel.: 05.59.29.66.63). Deneri ongi etorri! A. A.
irisarriEzkontzaGure herritar Cécile Elicetche eta David Durruty Izturiztarrek beren baia eman dute elgarri herriko elizan. Ainitz zorion bikote berri horri, goresmen beroenak familiako guzieri. KermezaUztailaren hemezortzian dugu ospatuko Irisarri eta Suhuskuneko parropiaren kermeza : hamarrak eta erditan meza koralarekin, ondotik pilota partidak plaza laxoan, eguerditan Airoski salan zintzur bustitze eta mutxikoak. Ondotik, bazkaria, usaiako jokoak. Sei orenetan, mago ikusgarria.Bestaren bururatzeko, talo eta xingar. Ongi etorri guzieri eta igande on. A. I
12
telebixta leihotik
aSteburuko Hitzorduak
Bahituak: Orain telebixta publikoan aipatzen dira egunero frantses kasetari bahituen argazkiak eta bahitze egunen kopurua. Ederki! Txalotzen ditut kasetariak, hala erabaki baitute, luzaz ixilik egonik gobernuaren nahia segituz. Guk ez ditugu sekulan ahantzi eta haietaz mintzatu gara bahiturik bezain laster eta munduan diren bahitu guziak gogoan ditugu.
Saltsa: Hasi da familia baten eztabaidekin. Hala gertatzen da bertze familia batzuetan, bainan Bettencourt familia ez da edozein familia. Frantzian den aberatsena, ez baita guti. Senarra zendu da duela zenbait urte eta alarguntsa ari da dirua gastatzen, bereziki argazkilari bati opariak nasaiki eskainiz, miliar bat euro orotara, omen.
Alabak pentsatu du burutik bazoala ama eta nahi zuen edo medikuek edo auzitegian trenkatua izan zadin kasua. Auzia hasi da eta egun baten buruko lerratu da afera pribatu batetik afera politiko batera.
Aipatua izan da nola diruz laguntzen zituen alderdiak, izen batzu agertzen zirela bereziki UMP alderdiaren diruzaina, hain zuzen garai batean aurrekontuen ministro zela eta haren emaztea lanean ari zela Bettencourt familiaren aberastasunaren zaindari. Hori bai, saltsa nahasia!
Egia da webgune batek, Mediapart izenekoak, zabaldu dituela berriak, berri txarrak boterean diren agintarientzat, haren kontra eta kasetarien kontra zernahi erranez.
Kasetariak: Demokrazian bizi gara eta kasetarien lana da zabaltzea jakin dituzten berriak. Askatasunak emaiten dio ahala kasetariari eta baliatzen duelarik badaki ez direla denak ados izanen. Bakoitzak eman dezake bere iritzia, bainan ez jendeak zikinduz. Hala gertatu da hala nola, bertzeak bertze UMPko buruak, Xavier Bertrand jaunak Mediapart gunearen « jokamolde faxistak » salatzen zituelarik edo ministro den Nadine Moranok erraiten zuelarik « presidentaren kontra jokatuz dirua irabazten zuela webguneak ». Hona, beraz, kasetariak hobendun direla, alegian bezala astoa abereak izurritea pairatuz.
Frantziako itzulia: Aste baten buruan helduak dira Alpetara. Anartean, Cancellara suisarrak bereganatu du jauntzi horia, Chavanel frantsesak hartu dio, bainan berriz ere Cancellara nagusitu eta larunbatean Chavanel horiz jauntzia, igandean aldiz Cadel Evans atorra horiaren jabe.
Cavendishek eta Chavanelek bi etapa irabazi, ez baita guti zortzi egunez. J. H.
euSkal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6
Lasai, uda da Euskal Irratietan !!
Uztailaren 17a : Larunbata• 10.00 : Hegoaldeko ostatua • 11.00 : Soka tira, Makea/Uztaritze •12.00 : Berriak
Uztailaren 18a: Igandea• 09.10 : Gure bazterrak Armendaritze 5• 09.15 : Kirol emaitzak •10.30 : Meza Aiherratik Xipri Arbelbide 50 urte apezturik
•18’00 : Kanbon, EHko finala joko garbianUztaritze KAPITO HARRI (SARRATIA,DESTAILLAC, PELLETRAT)Angelu HARDOYTARRAK (SISTIAGUE, DRIOLET, BISCAY)
ortziraleanHendaian, Abbadiako jauregiaren ondoko Larretxea baserrian (10.30), Abbadiako eremu horren kondaira (euskaraz).Kanbon, Arnaga egoitzan (10.30), egoitzaren eta inguruko baratze ederren bisitaldia, Chantecler gogoan. Elizan (21.00), euskal kantuak Adixkideak koroarekin.Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Pragako orkestra nagusia bere ehun musikariekin.Azkainen, Xurio plazan (21.30), euskaldantzak Mutxiko taldearekin.Getarian, pilota plazan (21.30), indarjokoak.
larunbateanGetarian, goiz guzian, zaharkimerkatua pilota plazan.Urruñan, AhateBesta.Sarako plazan (17.00), euskal e rromeria.Santa Grazin (19.00), Ekialde ikusgarria, dantza, kantu eta soinu.Baionako katedralean (19.15), Xaramela koroa.Donibane Lohizunen, jaialai ezkerparetaren bazterreko plazan
(20.00), XardinaBesta.Ainhoako elizan (21.30), Atsulai koroa.Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Japoniako atabalariak, eta hondartza handian (21.30) PYoren kontzertua.Angelun, Marinelako hondartzan (22.45), itsasoko lerrajokoak nola abiatu ziren Angelun, ikusgarri berezia (aro hitsa balitz biharamunerat luzatua izaiten ahal)
igandeanElizondon, Baztandarren biltzarra.Iratiko soroan, Bortuaren eguna.Ahetzen, Kukusomerkatua.Hendaian, Itsasoaren besta.Ainhoan, plazatik abiatuz (07.00), hamabi oreneko ibilaldia.Atharratzen, Madalena kaskorateko ibilaldiak.Azkainen, Biltokin (20.00), Atun besta.Baigorrin, feria eguna, jateko, edateko eta ederlan, bai eta artzain xahur xapelketa. Elizan (21.00), organo kontzertua BaxeNabarreko festibalaren kondu.Donibane Garazin, kermeza eta indarjokoak. Ahurtin eta Irisarrin ere kermeza.Donazaharren, Madalena au
zoal deko besta, bazkari eta ikusgarri.Bastidan, besta portuko auzoaldean, lehengo laborantza moldeak gogoan, ardiile moxte, zaldi eta behi perratze eta holako.Ziburun, Zokoako hondartzan (09.00), urean desafioka UrKirolak elkartearekin. Posta aitzineko plazan (11.15), Espainiako dantzak, Fabiana bere lagunekin. Tenore berean, Zokoan, mutxikoak Punpeka taldearekin.Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.30), herriko Estudiantina. Erromardin (21.30) behi lasterrak.Kanboko elizan (21.00), Kantuz Ari koroa.Senperen, jauregi xaharraren sahetseko plazan (21.30), behi lasterrak.
asteburuanDonapaleun, Maulen, Uztari-tzen, Urketan eta Makean, herriko bestak. Amotzeko bestak Senperen. Bai eta Esnaazuko bestak Alduden.Haltsuko elizan, udako musikaldia.Ezpeletan, Gauargi festibala.
bortuaren egunaUztailaren 18an, igandez, iraganen da Bortuaren eguna Iratiko soroan, Euskal Herriko Artzainak elkarteak eta Garaziko ikastolak antolaturik. Egitarauan : 9:00 askaria, 10:00 bortuko gasna lehiaketa, ardi mozte eta gasna egite erakusketa eta lekuko mozkin erakusketa, 13:00 zikiro jatea, arratsalde guzian kantu eta musika (XalbadorIhidoy, Azkarain, Valérie Uhalde, Kantuz koroa), 16:00 Aezkoa eta Garaziren arteko artzain xakur erakusketa.
Xaiak 10 urtePausuko bestak iraganen dira uztailaren 22tik 25era. Kari hortara, Xaia ostatuaren 10. urtemuga ospatuko da, Bakalau elkarteak antolatzen duen animazio hunekin. Uztailaren 22an, ortzeguna (18:30) mus lehiaketa, lehen saria 400 euro. Uztailaren 23an, ostirala, sagarnotegiko jangaia edo menua, Nahas taldea alaitzale. Uztailaren 24a, larunbata, sagarnotegiko jangaia. Uztailaren 25a, igandea, 11:00 aperitifa, 14:00 bazkaria (22 euro) Kuxkuxtu txarangak alaiturik, 19:00 CEL3 taldearen irish folk kontzertua, 22:00 afaria (22 euro). Egunero talo ta xingar.
donapaleuko aldaka gaztetxeanDonapaleuko besten karietara, huna Aldaka gaztetxeko animazioak. Uztailaren 16an, ostiral arratsean, Les Z’anonymes, Madrilgo Zin Konzienzia eta Hurmuraoren kontzertuak, Amikuzeko ikastolaren alde. Uztailaren 18an, igande eguerditan bertsu bazkaria (Lucu anaiak, Johanes Etxebarria, Patxi Iriart). Eta uztailaren 20an, astearte gauez, presoen aldeko kontzertua, Tracks eta Dashklusterz.
« euskal Herria hortik harat » zine-mintzaldiaUztailaren 20an, asteartea (21:00), « Euskal Herria hortik hara » dokumentala erakutsia izanen da Miarritzen, Royal zinegelan. Filma euskaraz da, frantsesezko azpitituluekin. Euskal emigrazioa Ameriketarat kondatzen du, hemengo hiru gaztek han gaindi eginiko filma. Ondotik eztabaida bat izanen da filmaz, euskaraz eta frantsesez, bapateko itzulpenarekin.
Philippe oyhambu-rurekin topaketaUztailaren 21ean, asteazkenez (18:00), « Elai Alai » filma erakutsia izanen da Baionako Euskal Erakustokian, Olaeta Baleten erakusketaren kari, eta ondotik Philippe Oyhambururekin hitzegiten ahalko da. Sartzea urririk.
13
Han eta HeMen
Euskal pastoraltzaz Berri zenbait Bordeletik
Ekain ondarrean sasoina finitu zauku, eta Musikaren Bestarekin xarmanki finitu zaukula erran dezakegu espanturik gabe! Hori dugu urtean zehar proposatzen ditugun ekintzetarik inportanteenetarikoa. Eta aurten ere zinez gaualdi ederra izan da, programan baginuen : Kantuz, Euskal Herritik jin taldearen pasakaleak, Euskal Etxea dagon SaintPierre auzotegiko karriketan, kontzertua eta dantzaldia, Le Haillaneko APBH*eko Les Saltimbask taldearen animazioa, guk gomitaturik jinak zitzauzkun animazioan parte hartzerat eta ederki alaitu dituzte bazterrak, eta ez ahantz Bestalariak, Euskal Etxeko taldearen animazioa! Ez ahantz ere antolaketan eta zerbitzuan parte hartu duten kideak.
Horra, beraz, denak loriaturik ginauden, Eskual Etxeko kideak eta «kanpotiarrak» !
Bistan da gaualdi goxo hori aipagai izan da sasoinaren azken Biltzarrean, beste ekintzen artean, zeren, Mixel SALAGOITY presidenteak gidaturik, denetarik proposatzerat entseatzen baigira, hala nola :
• mintzaldiak (euskal gizarte tradizonala Maite Lafourcaderekin, sorginak eta De Lancren auziak Claude Labatekin, Olentzerori buruzko mintzaldia berriz ere Claude Labatekin, euskal literatura Lucien Etxezaharretarekin, Pirinioetako hitzarmena A. de la Cerdarekin),
• bazkariak (Adinekoen bazkaria Olentzero egunean, Adiskideen bazkaria) eta Mus eguna;
• Euskal eguna: inportantzia haundiko besta, hor programa herrikoia proposatzen dugu (meza, pilota partida, zintzurbustitze, haurren dantza ikusgarria, bazkaria), aurtengoa APBH elkarteak antolatu Euskal Aste berezian sartua zen;
• Ekintza ezohikoak: piano kontzertu bat Hegoaldetik jin Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaranekin, Miss Eskual Etxea, lehen edizio horrek ez zuen espero ginuen bezain arrakastarik, bainan zer irriak!
• Bordeleko Herriko Etxearekilako ekintza : bigarren urtekotz, Ondare Egunak programan parte hartu dugu, asteburuan bi ekintzekin: ebiakoitzean Cour Mablyn euskal kulturaren inguruko erakustoki bat, animazioak Biltzarra haurren dantza taldearekin eta Bestalariak koruarekin, eta igandean pilota partida eta erakustoki bat Jakes Bordarekin;
• Sail berriak: Etxeko soinuak (tailer hortan hiruzpalau ikaslek ikasten dute txistua jotzen) eta pintxoak tailerra arrakasta haundia duena.
Horra beraz Biltzarreko kideek proposatzen ditugun ekintzak ; aipa ditzagun ere hasiak ditugun lanak : ezen Eskual Etxea entretenitu, berriztatu eta egokitu behar dugu, beti ere geroa gogoan, lehenagoko kideen lana gogoan atxikiz.
Uda on guzier, izan ontsa,
David MUGICA
* les Amis de la Pelote Basque du Haillan
Gure eskerrak San Andreseko euskal kristau multxoari, duela hiru aste euskal pastoraltzaz argitaratu artikuluarentzat. Zerbait gaizki doalarik, gauzak erran behar dira. Bestenaz ez ditaike aldaketarik igurika. Egia erran, duela bi urte, baginuen beldurra Erromak eta Parisek (Barne Ministeritzak ere ukaiten baitu bere hitza erraiteko) Euskal Herria guti ezagutzen duen apezpiku bat izendatuko zaukutela. Hala izan zen eta ondorioak pekatzen hasiak gira. Ez naiz mintzo hemen zonbait jendek erreproxatzen dizkioten ikusmolde a tzerakoi batzuez, bainan bai euskaldungoarentzat agertzen duen axola eskasiaz.
Lehenik, euskararen egoeraz arrangura ez den apez bat izendatu dauku Bikario Orokor. Bereziki jaunartze eta konfirmazioneen karietara, euskara baztertzeko joera indartzen ari da Baionatik Garaziraino. Artetik erraiteko, euskal apez zonbait eta berdin laikoak hein hortarainoko errextasunera lerratzen dira, erdaldun bat edo bertze, eta haur batzu aitzinean ikusi orduko. Apez hauek nolaz ez dute ulertzen euskaraz otoitz egitearen garrantzia euskaldun senditzen direnentzat? Kanpotiar apezen ekarraraztea usaietan sartzen ari dute. Nornahiri idekiak gira, bainan hortarako bakarrik elizkizunak osoki erdalduntzea onargarri ote da?
Pierre MOLERES apezpiku zelarikPierre Moleres lehenago ukan dugun apezpikua gaztaroan Uztaritzen ikasle
egona baitzen, han ezagutuak zituen Piarres Lafitte eta Etienne Salaberry bezalako euskaltzaleak. Apezpikutu zelarik, euskara ahal bezain untsa ikasi zuen. Euskarazko elizkizunetan, berak ez zien sobera leku hartzen bertze apezer eta lehiatzen zen euskaraz irakurtzera. Euskararen erabilpenaren alde mezu argiak zabaltzen zizkigun. Euskal Herriko gatazkak konpontzearen aldeko deiak ere egin zituen, zuzengabekeriak salatuz, behar zen aldi guziz. Garai hartan, Ipar Euskal Herriko Bikario orokor euskaltzainak ukan ginituen. Kultura eta fedea ainitz landu ziren denbora heietan. Orroit gaitezen Omiasainduko oporretan Baionan antolatzen ziren mahaininguru eta gogoetaldietaz !
Norat goaz ?Helburua euskaldun fededun izaitean zuten apez asko galdu ditugu azken hamarkadan. Azken denboretan, ageri da katixima euskaraz egiten dutenen lanak balukeela elizbarrutiaren ganik goretsia eta ofizialki bultzatua izaitearen beharra. Bestenaz, nundik aterako dira biharko euskal eliza osatuko dutenak?
Izan burraso ala ez, euskaltzaleak alor askotan mugitzen dira euskararen alde. Beharrik !Ongi litaike gure elizaren bilakaeraz ere ukan dezaten griña bera, hor ere lan egin dezaten bilkuretara joanez, proposatuz katixima euskaraz berek egitea ; dena utzi gabe gure hizkuntzaz axolagabe direnen esku.
Ene Eiheratik
Xabier Soubelet-en erakusketa Arizkunen
Xabier Soubelet donibandar artistak bere obren erakusketa berria zabaltzen du Baztanen, Arizkungo herrian, Sasternean (Txuputo karrikan, eli
zatik hurbil), uztailaren 15etik abuz
tuaren 29ra, ostegunetik igandera
(12:0013:30 / 17:0020:30).
14
kirolak
pilota Euskal Ligan Uztaritze ta Azkaine
Uztaritze luzean, Azkaine pla-zanKapito Harri ........................ 13Hardoitarrak ........................ 10Hazparnen hasi da bai ligaren astea, kermeza ere hor berean zela, eta bere hiru orenak jo ditu luzeko partidak, Angeluarrak oraino joko batean zirela 8 ta 9 bainan aldi huntan ere Pelletrat, Driollet, Migueltorena eta horiek aurtengo lehen xapela 2, 4 eta 6 jokoetan berdinduz joanak zirelarik.
Esku huska aratsaldeanLaduche - Berasategui ....... 30Jaureguiberry - St Esteben 28Adinekoen finala huntan ere berdin gustatu da jendea Hazparnen. Saint Estebenek aurten lagun berria, gazteagoa, hunekin aitzinaldea hartu dute 2014 eta geroxago ere. Bainan azkaindarrek atxiki, Laduchen besoa hor zela lehenik eta hain da Berasategui errotik pilotaria, aspaldikoa duen esperientziarekin, Gonzalez batekin ere ikusi ginuena. Azkaingo herriak ez ditu bere ohidurak galtzen eta ez galduko ere agian!Guichandut - Bereterbide .. 30Berterretche - Barrenetche 28Gazte kadet hauetan ere bururatze berdina, elgarren bete agertu diren lau pilotari plazalari onttoren artean. Eta ez erran
plazalaxoak ez duela balio, holako gai ederrak ikusita. Noiz eta nun ikusiko ditugu horiek berak, eta beste batzu gure herrietako bestetan? Horiek hola, uste ukan dugu hastean Baigorrirat zela xapel hau bigarren horiek aitzinean zirelarik 178 eta besteak barreatuxago. Ez ordea! Itzuli da hortik goiti, Irisartarrak munttoago hastearekin, eta beti joz eta besteak akitu. Baina nahiko ditugu berriz ere ikusi, lau horiek.
Arrangoitzen nor hoberen?Waltari - Ezcurra ................. 40Bielle - Oçafrain .................. 28Baietz bai, hor direla berriz, azken galtzaleak, astezken huntako finalarentzat! 23 artean denak mentura berdinean bai beldurti ez den Filipe arrosatarrarekin eta Oçafrain betikoa, baina Waltari ere hor baitzen 23tan denak ados, eta Paxkal Ezcurra ere xori ona baitzuen kubatarrak gibelean, horra nola duten irabazleak segurtatuko finalako txartela. Erran behar da 12 bote bazituela sartuak Waltarik.
GarateneanJende alde ederrak ohoratu du astelehen huntako partida eta balio ere zuen denaden. Haatik gazte batzu nekatuago, hala
nola Alexis Inchauspe gaztea, 7 bote baizik sartu ez duena eta Aguirrek 12. Kurutcharryk ere zerbait erran zezakeen udako lanekin baina bere betiko jokoa halere, Harizmendy jo ederrik egiten beti.
Ezpeletako plazanP. Ibarrola - M. Olhagaray .... ?M. Olçomendy - B. Maitia ..... ?Uztailaren 21ean, asteazkenez (17:00), jokatuko da partida hori, bi gazte juntaturik bi trebatuagori, joko aberats eta bizi baten menturan. Aitzin partidan (16:00), Napurrak elkarteko gazteak, Union Basque batasunaren xapelgoaren kondu.
Hegoaldean, Iruñeko Sanfer-minetanBengoetxea VI - Patxi Ruiz . 22Gonzalez - Zubieta ............. 19
Olaizola I - Merino II ........... 22Arretxe II - Albizu ................ 14
Bengoetxea VI - P. Ruiz ...... 22Berasaluze VIII - Begino....... 8
Apezetxea - Galarza VI ....... 16Rico - Eskudero .................. 11
Olaizola I - Mendizabal II ... 22A. Lasa - Pascual ................ 21
Amantegi - Zabala .............. 22Bengoetxea VII - Garmendia ....20
Antxia .................................. 22Nagore ................................ 18
Irujo - Beroitz ...................... 22Saralegi - Apraiz ................. 15Horiek oro Iruñeko bestetan. Eta esku huska nausi han.
Bego
Mundu kopa Españolentzat Klip Klap bideo lehiaketa
Xantxo Ernaga eta Iban Lamarquek aurkeztu daukute Aldudarrak Bideok antolatzen duen Klip Klap bideo lehiaketa. Al-dudarrak Bideo ari da dotzena bat urte huntan dokumentalak eta Dvdak ontzen enpresa eta elkarteentzat, eta ere Kanaldude euskarazko herri telebista partehartzailea zabaltzen www.kanaldude.org atarian eta TVPIren bidez. Oraikoan beraz, Klip Klap bideo lehiaketa dute bultzatzen, uztailaren 15etik irailaren 8raino, deneri idekia. Bi gai : “Zure euskarazko telebista gaur egun” eta gai librea, edozein modutan (elgarrizketa, erreportai, fikzio, musika bideoklip, publizitate...). Bideo bakotxak 5 minutukoa gehienik beharko du, euskaraz edo euskarazko azpitituluekin edo berdin mu
tua. Hortarako edozein tresna erabil daiteke, telefono mugikor, argaz ki tresna, kamera... Dokumental hori beharko da postaz helarazi, CDrom edo Dvd batean, helbide huntara : Aldudarrak Bideo, Klipklap bideo lehiaketa, Plaza nagusia 64780 Arrosa. Epaimahai batek 10 bideo hoberenak berexiko ditu eta interneten zabalduko irailaren 9tik harat. Publikoak gustukoena bozkatzen ahalko du irailaren 30a arte. Eta Klip Klap lehiaketaren emaitzak Arrosan urriaren 1etik 3ra iraganen den Festirudi festibalean zabalduko dira : 2 lehen sari (249 euro), 2 bigarren sari (169 euro) eta bi hirugarren sari (69 euro), aldi oroz epaimahai profesional eta publikoaren ganik.
Sanferminetako lehiaketan, Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz doidoietan nagusitu Xebastian Gonzalez eta Aitor Zubietari
Bururatu da beraz HegoAfrikan muntatu futbolarien Mundukopa eta lehen aldikotz Espainiak du beretu, azken partidan Holandesak garaiturik nekez bada nekez. Lehen aldia españolek irabazten dutela kopa hori. Madrilen eta hor gaindi, ikaragarriko espantuak egin dira españo
len balentria hortaz. Futbolariak Madrilerat heltzearekin e rregeak berak ere egin daizkiote gaitzeko konplimenduak. Egia da español jokolariek ederki ereman dutela beren saila, oro har lehiaketa bera ez delarik halere hain arraroa izan.
Iniesta bere lagunekin. Iniesta da finalan tantoa segurtatu duen futbolaria...
Futbola
15
inbido
euSkal diaSPoraBaietz taldea: Argentinan euskal musika tresnak lantzen
Gatuzain argitaletxea ere ari da lan eta lan, liburu asko plazaratzen du, batzu euskaraz eta besteak frantsesez. Denak herrikoiak zernahi gisaz. Azkenik ateratu duena frantsesez da, “500 nouvelles insolites du pays des Basques”. Idazlea, Iñaki Egaña donostiarra. Aurkezpena egin da Ziburun, herriko iturri xaharraren aitzinean. Iturri horrek berak ere, eleketa balaki, baluke segur ixtorio frango kondatzeko, aspaldiko ixtorioak bixtan da! Lehen, jendea horrat heldu zelarik egun guziz urketa, baitu zerbait eta zerbait entzunik, xuxen eta makur, pollit eta itsusi!Idazle fina da Iñaki Egaña, dena begi eta dena beharri, gizon ernea zinez. Duela bederatzi urte gisa bereko lan bat argitaratu zuen españolez, frantseserat itzulia izan zena. Oraikoan, ildo beretik segitzen du. Españolez beraz bildu ditu mila ixtorio. Gatuzainek horietarik bost ehun berexi ditu orai frantsesez agertzen direnak. Hartzea Lopez Arana izan da españoletik xarmanki frantseserat itzuli dituena.
Uzta nasaia zinezIñaki Egaña ainitz ibiltzen da artxibategietan. Sagu baten pare, xoko guziak miatuz, erran du norbaitek. Sagu ixtorio hori
nik ez daukat haatik hain xuxena. Saguek paper zaharrak jaten omen dituzte, mila poxitan ezarririk. Gure idazleak aldiz artoski a z t e r t z e n ditu, duten mamia ahal bezen polliki bilduz. Aldi huntako uzta nasaiarekin ere gaitzeko itzulia egiten dugu EuskalHerri guzian gaindi, mendezmende, aurrehistoriatik eta gure egunetaraino! Horra beraz nola eskainiak zaizkigun bost ehun ixtorio pollit, gehienak laburrak eta arinak, ardura ironia xorta batekin, batzuetan xortaño bat baino gehiago ere ba funtsean… Liburu bat irakur erretxa, ixtorio horiek pikorka han eta hemen hartuz xurgatzen ahal berdin, bakoitxak nahi duen bezala… Bakan gertatzen eta bakan aditzen diren gisako ixtorioak, usaiaz kanpokoak nolazpait, “insolites” alabainan, hori izankieta frantsesez eman dioten ezagutgarri berezia…
Mota guzietarikEz gira sobera ariko konda eta konda nolako ixtorioak diren. Denak askitto harrigarriak direla erranen dugu eta badela mota guzietarik. Lehena konparazione biziki aspaldikoa da eta denbora berean arrunt berria. Nola izan ditake hori? Hor kondatzen baita nolako ikerketak akulatu diren duela 15 urte Arabako herri ttipi batean eta nola ikertze horiek salatu duten, lurpetik ateratu arraxinaki bati esker, duela ehun miliun urte edo gehixago nolako mamutxak baziren hor gaindi bizi…Idazlea historiazale trebea da, biziki trebea. Artetik erraiteko, liburu gotor bat ari du prestatzen 40eko gerlari buruz. Dena den, bost ehun ixtorio horietan
ainitz badira historiari lotuak. Ez da beraz harritzeko kausitzen baitira Erromanoak bainan ere Etruskoak eta beste populu frango euskaldunekin kurutzatu direnak.Lehengo sineste eta ohidura batzuez ere bada nun zer ikas. Hauxe besteak beste: Nafarroako Larraun herrian bazutela Olentzero bat etzena batere besteen idurikoa. Arrunt larderia handikoa eta denak ikusten, bi begiren partez bai tzituen 366, bixixte urtek bezenbat begi! Edo berdin zer ziren Luzaideko ” karrosak”, tobera gisakoak!Bai, zonbat ixtorio desberdin eta zoin bitxiak ere berdin, I6. mendean nola bizi ziren Errenteriako fraile batzu, gau betean ere jeikiz otoitzean ar tzeko; duela 220 urte, oihanzain batzuen arabera, Iratiko aldean nola baziren alde bat kanpoan bizi, beti biluzgorri, errekako uretik edanez eta zazi zu zer jaten zuten, gizon bat eta emazte bat, nehorekin etzirenak batere kurutzatzen, egiazko “salbaiak” omen, nehork ez baitzuen ere azkenean jakin zer bilakatu ziren; EuskalHerriko lehen haurtzaindegia nola sortu zen, 1887an, Donostian, misionest protestant batzuk muntaturik… Eta zonbat holako!Liburu goxoa, plazerrekin irakurtzen dena… Muslaria
Bost ehun ixtorio labur eta pollit…
Urrats berriak eman ditu Argentinako Cordoban, probintziaren izen bera duen hiriburuan, hiriko ‘Gure Etxea’ euskal etxearen inguruan duela hiru urte sortu zen ‘Baietz’ taldeak. Musikari gazte talde bat da ‘Baietz’, eta euskal musika tradizionala jo tzen dute, euskal musikatresna tradizionalak baliaturik. Euskal instrumentuak jo eta egiten dituzte, gainera.Partaideak, guziak dira Argentinan sortuak: Gaspar Jaurena, Noe Fernandez Brizuela, Franco Sagheso, Agustin Alonso eta Fernando Zabalza, heien izenak. Jotzen dituzte, besteak beste, xirula, ttunttuna, alboka, txistua, txalaparta, panderoa...
Barnean daramate euskal musika. Badakite jendea nola dantzaraz eta joan den uztailaren 3an, ibiakoitzez, 70 lagun bildu zituzten Cordobako Lautaro kantinan, euskal aire zahar eta berrien aurkezteko. Ikusleen ar
tean, Cordobako ‘Txotx’ euskal dantza taldeko dantzariak ere baziren, eta musikariak jotzen ari zirela, dantzan emeia handiz ibili ziren ikusleetarik andana bat. Euskara ere baliatzen dute ‘Baietz’ekoek heien aurkezpe
netan, eta baita ere hitza duten kantuetan. Hasi zirelarik aire tradizional xaharrak baizik ez zituzten jotzen; orai hasiak dira molde xaharrean kantu berriak asmatu eta sortzen. Kantu horietarik da Gaspar Jaurenaren
Ziburuko iturri xaharrean, Hartzea Lopez Arana eta Iñaki Egaña.
‘Oinez’ tituluduna.
Cordobatik Elba Mocoroa lagunak erraiten daukunez, atxiki nahi dute engaiamendua euskararekin eta euskal kulturarekin eta musika, bide egokia atxeman dute horrendako. Uztaileko aipatu ondar emanaldian Baxenabarre eta Xiberoko hainbat aire jo dituzte, Bizkaiko jota eta porrusalda, Lantzeko inauteria... Emeki, musika bidezko bira eta itzuli osoa egin dakote Euskal Herriari, azaldurik publikoari kantu eta aire bakotxaren berri. Egunotan Argentinaren Bigarren Mendeurrena ospatzen ari delarik, ‘chacarera’ bat ere jo zuten, euskal instrumentuez, taldearen euskalargentinar erroen eta izaeraren adierazgarri. Zirraragarri eta estonatzekoa Cordobako gazte hauen euskal musikarekiko zaletasuna eta kontribuzionea Argentina barnealdetik.
Joseba Etxarri
Argentinako ‘Baietz’ euskal taldeko kideak Cordobako Lautaro kantinanArg. EuskalKultura.com
16
top related