andelos_eusk

13
Andelos Erromatar hiri baten ur-horniketa

Upload: azamazubi

Post on 04-Jul-2015

611 views

Category:

Education


4 download

DESCRIPTION

Erromatar hiri baten ur- hornidura sistemaren deskribapena, Andelos, Nafarroko hiriko aztarnategia aprobetxatuta.

TRANSCRIPT

Page 1: Andelos_eusk

Andelos Erromatar hiri baten ur-horniketa

Page 2: Andelos_eusk

Andelos hiria:kokapen geografikoa

NON? o Gaur egun, Andelos erromatar hiriko aztarnategia

Mendigorriako udal-barrutian dago, Nafarroako erdialdean.

o Argaren ibaiaren gaineko muino batean kokaturik dago, Andion izeneko ermitaren parean.

Page 3: Andelos_eusk

Andelos hiria:historia zertzeladaren bat

HISTORIAN ZEHAR...o Antzinaroan, k.a.IV-III mendeetan giza kokalekua egon zen.o baskoien eta erromatar arteko harremanak k.a.II mendean?o erromatar hiria k.o.I eta II mendeetano Erdi Aroan ere, jendea bizi izan zen. o Gero, biztanleen memoriatik desagertu Aita Moretek XVII

mendean tokia aurkitu eta Pliniok aipatutako hiria identifikatu zuen arte.

Page 4: Andelos_eusk

Andelos hiria:zertan datza bere garrantzia?

- Hiriari lotutako aurkikuntzarik nabarmenena ur horniketa sistema da.

- Lan hidrauliko osoa dago, hau da, ura hartzen denetik hiriko banaketa zentroraino.

Page 5: Andelos_eusk

1.Ur-horniketa sistema: uharka eta presa- Andelosetik 5 kilometrotara Mendigorria eta Ziraukiko udalerrien arteko mugan presa baten aztarnak ikus daitezke. - Bi garaiko euste-obrak agertu dira: - 13 barneko kontra-hormak eta ur-kutxatila.> I.mend. - kanpoko kontra-hormak (opus cimenticiae) > II.men.- Uharka honek urez hornitzen zuen Andeloseko urtegia.- Ur-tanga eta urtegiaren arteko konexioa ez da aurkitu. Mendeak joan mendeak etorri, laborantzak desagertarazi ditu aztarnak.

                                 

presa airetik ikusita

Page 6: Andelos_eusk

Andelos-eko urbiltegi erregulatzailea hirigunetik 750 metrotara ikus daiteke. Ur-tanga honek 7.350 m3 ur biltzen ahal zuen (37 m. zabal x 85 m luze).

ur-biltegiko argazkia, airetik hartuta

2.Ur-horniketa sistema:

ur-biltegi erregulatzailea

Page 7: Andelos_eusk

2.Ur-horniketa sistema:

ur-biltegi erregulatzailea

- bi garaitan eraikia:

1.an, biltegi txikia, paretetan eta zoruan argamasa hidraulikoa

2.ean, 37 barneko kontrahormak altxatu ziren lurraren bultzada eusteko ur-biltegia hutsik zegoela. 

Page 8: Andelos_eusk

3.Ur-horniketa sistema: ubidea

- Urbiltegitik ubide baten bidez hiriko erdiguneraino garraiatzen zuten ura. - Ubideak arku-segiden gainean eraikitzen ziren nolabaiteko inklinazioa lortzeko- Ubideak 52 arku omen zituen eta galdu badira ere, 53 pilareren oinarriak ikus daitezke.

 

Page 9: Andelos_eusk

4.Ur-hornidura sistema: Castellum aquae

- Zer da? Castellum aquae ubideak ekarritako ura bildu eta hiriko iturrietara banatzen zuen.

Page 10: Andelos_eusk

4.Ur-hornidura sistema: Castellum aquae- Andelos-en Castellum aquae delakoaren aztarnak ere ikus daitezke. Itxura monumentala du eta baliteke bertan ninfeo eta iturri haundi bat egon izana.

Page 11: Andelos_eusk

5.Ur-hornidura sistema: Hirian barneko distribuzioa

- Bildutako ura berunezko hodietatik banatzen zen, baina material garestia zenez, zeramika ohi zen maizago. - Etxe guztiek ez zuten urik. Beraz, hiritar gehienek iturri publikora jo beharra zuten.

Page 12: Andelos_eusk

6.Ur-hornidura sistema: Estolderia eta gandolak

- Hondakin-urak husteko, estolderia-sare zabalak sortu ziren, kaleetako espaloien azpian zeudenekin lotuta.

- Gandolak lur azpiko tunelak ziren eta hiritik urrunera- ibaira- bideratzen zituzten hondakin-urak.

 

Page 13: Andelos_eusk

Bibliografia:

- Charles Freeman, Ezagutu... Erromatarrak.Ttarttalo argitaletxea, 2003.- Neil Grant, La antigua Roma al descubierto. Ediciones SM, 2003.- Philip Steele & Steve Noon, Una ciudad a través del tiempo, Blume, 2006.- Kultura klasikoa. DBH3. 2.zikloa. Edebé,1997.- Nafar Gobernuak argitaratutako Andelos aztarnategiaren gaineko informazio-liburuxka.