arin, arin, mari arin
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Arin, arin Mari arin
Arin, Mari,arin, udazkena doa
eta negua berri
Instant batean ere ezin zara gelditu,
ez duzu ikusten egingo zarela izoztu ?
Hamar zero azpitik, negu gorria daelurrak den -dena zurituko du
Sagarrak batu
Piperrak erre
Zuhaitzak inausi
Gero azak erein
Lekak garbitu
Janaria prestatu
Eta lehenbailehen gazta prentsatu
Pernila sikatu
Tomate helduak, otarrean bilduak
Egurrak pilatu
Firin –faran haizea dabil
Leihoak itxi, Mari, zuhur
ibili !
Botak eta erraketak oliotu
suarekin etxea berotu
Josi apurtutakoak
Ekarri egunkaria eta betaurrekoak
Merienda gozoa !
Esnea beroa eta erroskila biribila
Maitea, zerbait gehiago? Nekatuta zaude?
Bai, hau bai latza ! Neguan gogorra da
bizitza.
Arin, Mari, arin
Arin, maitea!