bizi arteko zigorra

21
ESPETXE ZIGORRA BIZI OSORAKO 2010eko apirila AZTERTZEN DUEN DOSSIERRA

Upload: etxerat-elkartea

Post on 28-Mar-2016

246 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Bizi arteko zigorra aztertzen duen txostena

TRANSCRIPT

Page 1: Bizi arteko zigorra

ESPETXE ZIGORRABIZI OSORAKO

2010eko apirila

AZTERTZEN DUEN DOSSIERRA

Page 2: Bizi arteko zigorra

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Zorroztasunez ulertuta, bizi osorako espetxe zigorra presoaren bizitza osoairauten duen zigorra da; hala ere, 20 urtetik gorako zigorrak izendatze ko ereerabiltzen da, iraupen honetako zigorrek ondorio fisiko eta psikologiko latzakeragiten dituztelako eta hortaz, giza eskubideen ikuspegitik onartezinak dire-lako.

Europar Batasunean teorian ez dago bizi osorako iraupena duen zigorrik, esta-tu guztietan bizi osorako zigorra epe bat igarota berrikusteko eta zaintzakoaskatasuna eskuratzeko aukera aurreikusten delako, “bizi osorako zigor berri-kusgarria” bezala ezagutzen dena. Epemuga hau estatu batetik bestera aldat-zen da: Italian 26 urte, Britainia Handian 20-25 urte, Grezian 20 urte, Frantzian15 urte (“sureté” deitzen duten kontzeptuaren ara bera 17 eta baita 21 urtekoespetxealdia ere erabiltzen dute, hau da, urte horiek pasa arte ezin da baldintza-peko askatasunik eskatu), Alemania, Austria eta Suitzan 15 urte, Danimarkan 12urte eta Irlandan 7 urte.

Espainiar estatuan bizi osorako espetxe zigorrak ez du legedian tokirik etajurista gehienen ustez hura indarrean jartzea bateraezina da EspainiarKonstituzioak (1978) espetxe zigorren helburu bergizarteratzaile eta hezitzai-leari buruz, eta zigor zein tratu krudel eta ankerren debekuari buruz dioenare-kin. Hala ere, 2003ko Kode Penalaren erreformak eta 197/2006 Doktrinarenaplikazioak, bizi osorako zigor ezkutuak legalki aplikatzen ari direla ondorioz-tatzera garamatza.

Bestetik, bizi osorako espetxealdia legeztatua duen Frantziar estatuak ere legealdaketak burutu ditu azken urteotan, besteak beste, espetxe zigor gogorra-goak ezartzeko eta euskal presoak kondenak beteta ere espetxean mantentze-ko. Honen adierazle, besteak beste, Filipe Bidart edota Daniel Dergiren kasuakditugu. Filipe Bidarteri bizi arteko espetxe zigorra 15 urteren buruan berrikusiez eta mobilizazio zein presio sozialari esker, 19 urte espetxean pasa ondorenkontrol neurri desberdinak ezarriz (borroka kide ohiekin harremanak izatea,betetako zigorrarekin lotutako gertaeraz hitz egitea edo espetxe politikareninguruko agerraldiak egitea debekatuta du) askatu dute Béziersen konfinatuz(Montpellier ondoan). Daniel Dergiri, hamabi urte preso eman ondoren espet-xe zigorra ezarri zion epaileak Frantziar estatuko hainbat departamentutanbizi tzea galarazi dio eta kontrol neurri desberdinak ezarrita baita ere, Dizierherrian konfinatu dute (Haute-Marne departamentua).

2

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 3: Bizi arteko zigorra

BIZI OSORAKO ZIGORRALDIAK

Espainiar eta Frantziar estatuek epaitegien zentralizatzeak eta lege aldaketakburutu izan dituzte azken urteetan gure senide presoen espetxealdia luzatze-ko eta inposaturiko kondenak beteta ere ez askatzeko. Ho rre la, Euskal PresoPolitikoen Kolektiboaren aurkako neurri guztien kontrola gobernuen eskuegoteko zentralizatu dituzte epaitegiak, eta, gure senide eta lagunen aurkakoespetxe zigorrak luzatzeko eta eskubide urraketa berriak burutzeko aldatudituzte legeak.

Espainiar Estatua:

1973ko espainiar estatuko zigor kodearen arabera kondenatutako pertsonabatek jarraian eta gehienez 30 urte igaro zitzakeen espetxeraturik.Espetxeraturik igaro beharreko urteak erredentzioen bitartez murriztu ahalziren: kartzelan ikasiz, aktibitateak burutuz, ekitaldi kulturaletan parte hartuz...Ondorioz, adibide gisa, 220 urteko espetxe zigorra izanik eta espetxealdi limi-tea 30 urtetan egonik, erredentzioak 30 urteko topetik kalkulatu eta 25 urteigarota kaleratzea posible zen. Erredentzioak lortzeko ordea, euskal preso poli-tikoek beste presoek baino zailtasun handiagoak zituzten kartzelak jarritakotrabak medio. Hala nola, behin eta berriro zigortuz, erredentzioak eskuratzekoaukerarik gabe utzi izan dituzte.

Zigorren 3/4ak bete ostean baldintzapean kaleratzeko eskubidea zuten euskalpreso politikoek, beste presoek bezala. Orduko zigor kodearen arabera, inpo-satutako zigorraren 3/4ak, espetxean igaro beharreko urteetatik kalkulatzenziren. Euskal preso politikoei, ordea, 3/4ak bete ostean kaleratzeko eskubideaukatu egin diete.

Teorikoki, 1973ko kodearen arabera existitzen ziren erredentzioetarako etabaldintzapeko askatasunerako eskubideak, praktikan, lege aldaketak medio,ez dira euskal preso politikoen kasuan errespetatu. eta euskal preso politikoeibizi arteko espetxe zigorra ezartzeko asmoz.

1995. urtean, zigor kode berria jarri zuten indarrean. Zigor Kode be rria rekin,besteak beste, erredentzioak desagerrarazi egin zituzten, es pe txean igarobeharreko urteak murrizteko aukerarik gabe utziz kode penal honekin konde-natutako euskal preso politikoak. Bide berean, Euskal He rri a rekin duten gataz-ka politikoari lotutako zigorrak gogortu egin zituzten, nahiz eta, espetxealdilimitea 30, 25 eta 20 urteetan ezarri zuten. Bal din tza peko askatasunerakoaukera espetxealdiaren 3/4ak betetakoaz gain, 2/3ak betetakoan ere aurreiku-si zuten. Euskal preso politikoekin, 3/4ak edo 2/3ak bete ostean kaleratzekoeskubidea ukatua izan dute.

2003. urtean, 1995ko zigor kodeari erreformak egin zizkioten. Batetik,Euskal Herriarekin duten gatazka politikoaren ondorioz espetxeratutakoent-

3

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 4: Bizi arteko zigorra

zat, espetxe zigor topea 30 urtekoa izatetik 40 urtekoa izatera pasa zen.Halaber, baldintzapeko askatasunari muga berriak ezarri zizkioten. Batetik,espetxe zigorraren 3/4ak edo 2/3ak espetxealdi limitetik baino kondena osotikkalkulatzen hasi ziren; aldaketa berriokin hainbat kasutan kondizionalarenepeetan sartu baino lehenago espetxealdi limite osoa amaitua izango da.Bigarrenik, 3/4ak edo 2/3ak beteta ere, baldintzapeko askatasunari damuketaesplizitua gehituko diote. Beraz, de fakto, bizi arteko espetxe zigorra aplikat-zen hasiko dira.

2003ko erreformarekin ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkakoneurri guztien kontrola gobernuaren esku egoteko, Entzutegi Nazional espai-niarrean Zentralizatutako Espetxe Zaintza Epaitegia sortu zuten. Beraz, euskalpreso politikoen eskubideen inguruan erabakiak probintzietako zaintza epai-tegiak hartu beharrean, Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiakhartzen ditu 2003. urtetik aurrera.

2006an Entzutegi Gorenak kaleratutako 197/2006 doktrina: 1973ko zigorkodearekin zigortutako hainbat euskal preso politiko inposatutako espetxezigorrak beteta kaleratzear ziren. Euskal preso politiko horiek ez askatzeko,2006ean Entzutegi Gorenak 197/2006 doktrina kaleratu zuen, ezarritako zigo-rra bukatuta ere presoen bahiketa legala emanez.

Doktrina hori kaleratu aurretik, 1973ko kode penalarekin zigortutako presoenerredentzioak espetxealdi limitetik kalkulatzen ziren. Hau da, espetxe zigortopea, 30 urtetakoa izanik, kondena dena delakoa izanik ere, erredentzioak 30urteen topetik kalkulatzen ziren.

197/2006 Doktrina kaleratuz, erredentzioak espetxealdi limitetik kalkulatubeharrean (30 urte), zigor bakoitzetik kalkulatuko dira, erredentzioak murriztubeharreko denbora kasu askotan indargabetuz.

197/2006 Doktrina: “la forma de cumplimiento de la condena total, será de lamanera siguiente: se principiará por el orden de la respectiva gravedad de laspenas impuestas, aplicándose los beneficios y redenciones que procedan con res-pecto a cada una de las penas que se encuentre cumpliendo. Una vez extinguidala primera, se dará comienzo al cumplimiento de la siguiente, y así sucesivamen-te, hasta que se alcanzaran las limitaciones dispuestas en la regla segunda del art.70 Código penal de 1973. Legados a este estadio, se producirá la extinción detodas las penas comprendidas en la condena total resultante.

Por ejemplo, consideremos a un condenado a 3 penas, 1 de 30 años, otra de 15años y otra de 10. La regla 2ª del art. 70 del Código penal de 1973, que sería apli-cable en el ejemplo, ... sería el máximo de 30 años de cumplimiento efectivo. Elcumplimiento sucesivo de las penas (de la condena total) comienza con la prime-ra, que es la más grave (la de 30 años de prisión). Si hubiera redimido (por los con-ceptos que sean), 10 años, tendría cumplida la pena a los 20 años de estancia enprisión, declarándose extinguida; a continuación, pasaría a cumplir la siguientepena por el orden de su respectiva gravedad (esto es, la de 15 años), si de ésta redi-

4

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 5: Bizi arteko zigorra

me 5 años, la tendría cumplida en 10 años. 20+10=30. Ya no podría cumplir máspenas, dejando de extinguir las que procedan, como literalmente dice el Códigopenal aplicado, desde que las ya inpuestas cubrieren el máximum de tienpo predi-cho que no podrá exceder de treinta años”.

Hau horrela, euskal preso politikoei erredentzioen bitartez euren espetxealdiamurrizteko aukera kendu eta, ondorioz, egun batetik bestera, 5, 10,... urtezluzatu egin diete espetxean igaro beharreko denbora, 30 urtez jarraian espet-xeraturik mantentzeko.

Doktrina honen aplikazioa pentsaezina izango litzateke ziurtasun juridikoprintzipioa bermatzen den inguruko edozein herritan. Izan ere, kode pe nalberria ezarrita (1995) eta kode penal zaharra indargabetu zenetik 11 urteberanduago sortu eta aplikatzen ari baita.

Frantziar Estatua

Hasiera esan bezala, Frantziar Estatuak bizi osorako espetxe zigorra legeztatuadu. Bizi osorako espetxe zigorrera kondenatuek, epaileek zehaztutako denbo-ra espetxeraturik igaro ostean, eta, etxebizitza eta lana ziurtatuta izanez gero,kaleratzeko aukera dute. Hala ere, Euskal Pre so Politikoen kasuan kaleratzekoeskaerak ukatuak izaten dira, eta epaileek baldintzapeko askatasunean kale-ratzeko zehazten duten denbo ra geroz eta luzeagoa da. Gaur egun badaude18 urte espetxean igaro dituztenak.

Euskal preso politikoak ahalik eta denbora luzeenez espetxeraturik mantent-zeko lege berriak onartu ditu frantziar Estatuak. Perben I eta II legeak etaSarkozy legea horren adibide. Ondorioz, eta, besteak beste, Euskal Herriakfrantziar eta espainiar estatuekin duen gatazka politikoari loturiko aferekinerlazioa duten prozedura guztiak kriminal bezala kalifikatzen dira eta espetxezigorrak 10 urte artekoak izatetik, 10 eta 20 urte artekoak izatera pasa diraETAko kide izateaz akusatzen dituztenentzat. Halaber, Pariseko 14. sekzioak, 20eta 30 urte arteko espetxe zigorrak ezartzen dizkiete ETAko zuzendari izateazakusatzen dituztenei.

2008ko otsailean Sarkozy-ren gobernuak “Segurtasunezko erretentzioarenlegea” onartu zuen; epaileei zigorra bete ondoren “arriskutsutzat” hartzendituzten presoak eperik gabe giltzaperatuta mantentzeko eskumena ematendien lege polemikoa. Lege hau oso kritikatua eta eztabaidatua izan da oposi-zio politikoaren aldetik, epaile eta abokatuen elkarte nagusien aldetik, OIPbezalako elkarteen aldetik, eta baita Nazio Batuen Giza EskubideenKomitearen aldetik.

Frantziar estatuan ere, euskal preso politikoei ezarritako kondenen jarraipenaklehen espetxe barruan kokatuak zeuden epaitegiek egiten zituzten. 2006Komaiatzetik aurrera “Sarkozy legearekin” Parisen zentralizatua den epaitegiakkudeatzen ditu baldintzapeko askatasun eskaerak besteak beste.

5

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 6: Bizi arteko zigorra

ONDORIOAK

Esandako guztiak euskal preso politikoei bizi arteko espetxe zigorra aplikatzenari dietela agerian uzten du. Areago, espainiar zein frantziar estatuetan legeaeuskal preso politikoen aurkako neurri errepresibo eta eskubideen ukatzailegisa erabiltzen ari da.

Hau horrela, egun, 3/4ak edo 2/3ak beteak izateagatik kalean beharko luketen170 euskal preso politiko inguru espetxeraturik mantentzen dituztela salatubehar dugu espainiar Estatuan. Halaber, horietatik 38 presoek espetxe zigorrakosorik beteak dituzte baina hala ere preso mantentzen dituzte, EntzutegiGorenaren 197/2006 doktrina aplikatuta (beste 8 euskal preso politikori jada197/2006 dotrina aplikatu zaie). Frantziar estatuari dagokionez, FredericHaranburu, Jakes Esnal eta Jon Parot bizi osorako espetxe zigorra ezarria dute(19 urte daramatzate espetxeraturik) eta 40 bat euskal preso politikoek bal-dintzapeko askatasunean beharko lukete egon, inposatutako zigorren erdiakbeteak dituztelako.

Bizi arteko espetxe zigorraren adibide esanguratsua da, 100 euskal preso poli-tiko inguruk jadanik 20 eta 29 urte tarteko espetxealdiak beteta dituzteladagoeneko. Jose Maria Sagardui, euskal preso politikoak 28 urte bete dituespetxeraturik, Europan, denbora jarraian urte gehien espetxeraturik daramanpreso politikoa izanik. Jon Agirre Agiriano euskal preso politikoaren egoera ereaipatzeko da, nahiz eta larriki gaixorik egon eta kondena osoa beteta izan ezdute askatzen 197/2006 doktrina aplikatu diotelako. Esanguratsua ere, UnaiParoten aurkako neurri berriak. Ba te tik, 30 urteko espetxealdia ezarria duelakoeta bigarrenik, “talde terroristako kidea” berriz izateagatik 10 urteko espetxezigorra ezarri diotelako.

Modu berean, gaixotasun larriak dituzten gure senide presoei baldintzapekoaskatasunerako duten eskubidea sistematikoki ukatzen zaie herio tzara konde-natuaz.

Bizi arteko espetxe zigorra deritzogu, baina euskal preso politikoren aurka era-biltzen dituzten neurri kriminal guztiek, heriotza zigorra suposatu dezaketekasu askotan. Areago, espainiar agintarien ahotik entzundakoak entzun-da, haien asmo bakarra gure senideendako heriotz zigorra aplikatzeadela pentsatzen dugu. Arrazoi politikoetan oinarritutako mendeku bor-titza hain zuzen ere.

6

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 7: Bizi arteko zigorra

Entzutegi Gorenaren 197/2006 sententzia “doktrina” aplikatu osteankalean egon behar luketenak eta preso mantentzen dituzten gure senideeta lagunak:

1) JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate-Ocaña I ):1988an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, 2018rarte ezaskatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006komartxoaren 29an askatu behar zuten eta kaleratze data 2018komartxoaren 21era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik betearte.

2) TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia.Intxaurrondo-Bonxe):1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, 2017rarte ezaskatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006komaiatzaren 5ean askatu behar zuten eta kaleratze data 2017raatzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

3) JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo.Alde Zaharra. Burgos):1986an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, 2016rarte ezaskatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006komaiatzaren 18an askatu behar zuten, eta kaleratze data 2016kourriaren 10era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

4) JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo-Mansilla):1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, 2017rarte ezaskatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006komaiatzaren 20an askatu behar zuten, eta kaleratze data 2017kourriaren 3ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

5) ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio-Puerto I):1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententzia-ren irizpidea aplikatuz, 2017rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko uztailaren 24ean askatubehar zuten eta kaleratze data 2017ko urtarrilera atzeratu diote,30 urteko zigorra osorik bete arte.

7

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 8: Bizi arteko zigorra

6) KOLDO HERMOSA URRA (Santurtzi-Ocaña I):1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2017rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko irailaren 8an askatubehar zuten eta kaleratze data 2017ko iralaren 8ra atzeratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (uztailaren 21eko dataduen probidentzia baten bidez)

7) PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze-Castello):1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2019rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko irailaren 10ean as ka tubehar zuten eta kaleratze data 2019ko apirilaren 8ra atzeratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

8) KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA(Ondarru-Villena):1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2011arte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko urriaren 26an as ka tubehar zuten eta kaleratze data 2011ko urriaren 25era atzeratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (irailaren 4eko dataduen probidentzia baten bidez)

9) JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio- Langraitz):1981an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2011rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko urriaren 28an askatubehar zuten eta kaleratze data 2011ko maitzaren 3ra atze ratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (iralaren 21eko dataduen probidentziabaten bidez)

10) JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Alcazar de San Juan):1986an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2016rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2007ko uztailaren 22an askatubehar zuten eta kaleratze data 2016ko irailaren 10era atzeratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

11) LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara-Zuera): 1988an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea aplikatuz, 2018rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2007ko urriaren 8an askatubehar zuten eta kaleratze data 2018ko apirilaren 8ra atzeratudiote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

8

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 9: Bizi arteko zigorra

12) KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroxo):1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententzia-ren irizpidea aplikatuz, 2016rarte ez askatzea erabaki duEspainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko abenduaren 30eanaskatu behar zuten eta kaleratze data 2016ko abenduaren 19raatzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

13) JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar - Malaga):1986an espetxeratua: irteera data 2007-12-01rako du, baina2007-10-11an 197/2006 doktrina aplikatzeko eskaera egiten dufiskalak. Beraz, irteera data: 2016-11-08rako geldituko litzateke.2007ko Azaroan Espainiako Auzitegi Na zio nalak onartu egin dueskaera.

14) PAKITO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha):1984an espetxeratua: irteera data 2007-12-30rako zeukan.Abenduaren 28ko data duen Probidentzia batean, 197 Dok tri naaplikatu zioten. Irteera data 2014eko jarri diote.

15) JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA(Elorrio. Villabona):1985an espetxeratua: 2008-04-11rako du irteera data. 2007-11-29an Probidentzia batean, Doktrina aplikatzea eskatzen dute.2008-01-14an, defentsari likidazioaren berri ematen diote, ale-gazioak egiteko. Doktrina aplikatzekotan, 2015-06-24rako duirteera data. 2008-01-25ko Auto batean, EN 2. sekzioak Doktrinaaplikatzea erabakitzen du.

16) IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Algeciras):1991ean espetxeratua: 2008-03-11rako zuen irteera dataespetxeak emandako likidazioaren arabera. Egun horretan ber-tan, EN espainiarreko 2. sekzioak Doktrina aplikazioa notifikat-zen die abokatuei, irteera 2021ean geratuz.

9

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 10: Bizi arteko zigorra

17) INES DEL RIO PRADA (Tafalla. Murcia): 1987an atxilotua, 2008-07-02rako zuen irteera data espetxeakemandako likidazioaren arabera. 2008ko Maiatzean, EspainiakoEntzutegi Nazionalak likidazio berri bat eskatu zuen, kalkuloorria 197/2006 Doktrinaren arabera egiteko eskatuz, data berria2017-06-27an ezarriz.

18) PEIO ODRIOZOLA AGIRRE (Tolosa. Zuera): 1988ean espetxeratua. 2008-07-02an zuen irteera data, bainaEspainiako Entzutegi Nazionaleko 1. sekzioak urte horretakoekainean, irteera data 2018-01-19rako luzatu dio 197/2006Doktrina aplikatuz.

19) INMA NOBLE GOIKOETXEA(Hernani. Algeciras):1987ean espetxeratua. 2008-10-29rako zuen irteera data, bainaegun horretan bertan 197/2006 Doktrina aplikatuz, 2017-01-07arte luzatu diote kondena.

20) IÑAKI FERNANDEZ DE LARRINOA PEREZ DE LUKO(Gasteiz. Puerto I): 1989an espetxeratua. 2008ko Urriarako zuen irteera data, baina2008-09-19an Auzitegi Goreneko 197/2006 Doktrina aplikatzeaeskatzen dute.

21) IÑAKI OROTEGI OTXANDORENA (Lasarte. Herrera de la Mancha):1986ean espetxeratua. 2008ko abenduak 17an zuen irteera databaina Auzitegi Goreneko 197/2006 Doktrina aplikatuz, 2016koabenduak 19rarte luzatu diote kondena.

22) JOSE MARI PEREZ DIAZ (Zarautz. Burgos): 1987an espetxeratua. 2008ko abenduaren 15ean irteera da tazuen, Madrileko 2. sekzioak onartu zuen irteera data azaroaren19an eman zuen probidentzia baten bidez. Aben duaren 11anirmoa eta mugiezina zen ebazpen hau atzera bota zuen eta2017ko azaroak 16rarte atzeratu du bere irteera.

10

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 11: Bizi arteko zigorra

23) JOSE RAMON MARTINEZ DE LA FUENTE (Gasteiz. Logroño):1985an espetxeratua. 1990ko maiatzaren 31an espainar esta-tura extraditatua izan zen. 2009ko urtarrilaren 1ean zuen irtee-ra data, baina Espainiako Entzutegi Nazionaleko 1. aretoak,irteera data 2020/05/20rako luzatu dio 197/06 Doktrina aplika-tuz.

24) IÑAKI PUJANA ALBERDI (Otxandio. Ocaña I): 1987an espetxeratua. 2009an 197/2006 doktrina ezarri zioten.2009ko Otsailaren 23an kalean izan behar zuen, baina 2021ekoekainaren 28 arte luzatu diote kondena.

25) JUAN MANUEL PIRIZ LOPEZ(Portugalete. Algeciras):1984an espetxeratua. Irteera data 2009ko Martxoan zuen,baina Auzitegi Goreneko 197/2006 Doktrina aplikatzea eskatudute, 2014rarte irteera atzeratuz.

26) JUAN MARIA IGARATAUNDI PEÑAGARIKANO(Zestoa. Mansilla):1987an atxilotua. 2009an 197/2006 Doktrina ezarri zioten.2009ko Apirilaren 9an kalean izan behar zuen, baina kaleratzedata 2017-06-06 arte luzatu zioten.

27) NICOLAS FRANCISCO RODRIGUEZ (Lasarte. Herrera de la Mancha):1987an atxilotua. 2009an 197/2006 Doktrina ezarri zioten.2009ko Maiatzaren 25ean zuen irteera data, baina 2017-05-12arte luzatu zioten.

28) JUAN JOSE LEGORBURU GEREDIAGA(Zornotza. Valencia III):1986an espetxeratua. 2009-04-02rako zuen irteera data, bainabere Defentsak irabazitako “anulacion de baja en redenciones”Ebazpen bat kontuan izanik, espetxeak egindako likidaziohorri alegazioak aurkeztu zituen, 2007-10-30ean kalean egonbeharko lukeela azpimarratuz. Alegazio horiek kontutan hartugabe, 197/2006 Doktrina ezarri zioten, irteera data 2016 arteluzatu diote.

11

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 12: Bizi arteko zigorra

29) ITZIAR MARTINEZ SUSTATXA (Galdakao. Dueñas): 1991ean espetxeratua. 2009ko ekainaren 4erako zuen irteeradata, baina Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina aplikatuz,2021-08-29 arte luzatu diote kondena.

30) MAITANE SAGASTUME ARRIETA (Donostia. Martutene):1991an espetxeratua. 2009ko Uztailaren 26an zuen irteeradata, baina 2009ko Martxoan, Probidentzia baten bidez,197/2006 Doktrina ezarri zioten, irteera data 2021-08-12 arteluzatuz.

31) MARITXU UZKUDUN ETXENAGUSIA(Errezil. Granada):1991ean espetxeratua. 2009ko abuztuaren 27rako zuen irteeradata, baina 197/2006 Doktrina aplikatuz, 2021ko Otsailaren 5arte luzatu diote kondena.

32) JOSE MARIA SAGARDUI MOJA (Zornotza. Jaen):1980ean espetxeratua. 2009ko abuztuaren 20ean zuen irteeradata, baina urte bereko Apirilean, Granadako Penal 2 aretoakProbidentzia baten bidez 197/2006 Doktrina aplikatzen dio,2011-04-13 arte luzatuz bere kondena.

33) JOKIN URAIN LARRAÑAGA(Mendaro. Dueñas):1986ean espetxeratua. 2009ko abuztuaren 29an zuen irteeradata, baina urte bereko Irailean, 197/2006 aplikatu zioten,2016ko Urtarrilaren 16 arte kondena luzatuz.

34) KEPA SOLANA ARRONDO (Legazpi. Villabona):1991an espetxeratua. 2009ko Urriaren 10ean zuten irteera data,baina Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina aplikatuz, 2021-10-1 arte luzatu diote kondena.

12

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 13: Bizi arteko zigorra

35) IÑAKI URDIAIN ZIRIZA(Barañain. Valencia II):1989ean espetxeratua. 2009ko Urriaren 9an zuen irteera data,baina Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina aplikatuz, 2019-04-04rako jarri diote.

36) JOSU DIAZ DE HEREDIA RUIZ DE ARBULU (Gasteiz. Topas): 1986an espetxeratua. 2009ko Urriaren 15erako zuen irteeradata, baina Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina aplikatuz,2016-02-09rako jarri diote.

37) JOKIN SANCHO BIURRUN (Iruñea. Zuera): 1989an espetxeratua. 2009ko Abenduaren 8rako zuen irteeradata, baina Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina ezarri zioten,zigorra 2019ko Abuztuaren 16a arte luzatu diote.

38) JUAN CARLOS ARRUTI AZPITARTE (Azpeitia. Cordoba): 1989an espetxeratua. Auzitegi Gorenako 197/2006 sentent-ziaren irizpidea aplikatuz, Juan Carlos Arruti 2019rarte ezaskatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2009koirailaren 10ean askatu behar zuten Arruti, eta kaleratze data2019ko irailaren 13ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorikbete arte.

39) ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa. Puerto I): 1985ean Frantzian espetxeratua, 7 urteko zigorrarekin.1990an aske utzi zuten eta urte berean atxilotua eta espetxera-tua berriro Frantzian. 1992ean Espainiara estraditatua. 2010kootsailaren 2rako zuen irteera data, baina 2009ko abenduan,Entzutegi Nazional espainiarreko fiskaltzak 197/2006 doktrinaaplikatzea eskatzen du. 3. sekzioak baietz erantzuten du.Helegiteari ezezkoa ematen diote, baina berriro errekurritu da.Irteera data beraz, 2020ean utzi dute.

13

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 14: Bizi arteko zigorra

Entzutegi Gorenaren 197/2006 sententzia “doktrina” aplikatuta zigor osoaoraindik bete gabe duten gure senide eta lagunak:

40) UNAI PAROT(Baiona-Puerto III):1990an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 senten -tziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) otsailaren 20an aplikat-zen hasi ziren. Espetxe onurak, zigor osoari beharrean, Parotibere garaian ezarritako kartzela zigor bakoitzari aplikatzea era-baki zuen auzitegiak, espetxealdia ahalik eta gehien luzatzea-rren. Horrela, Parot ez da aske aterako 2020 urtea baino lehen(2020ko martxoaren 24ean). Onurak zigor osoari aplikatuta,2010ean aterako litzateke espetxetik. Baina Espainiako AuzitegiGorenak Unai Parot presoak 30 urteko espetxealdia osorik betet-zeko erabakia hartu du.

41) JABIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani-A Lama):1990an espetxeratua: Jabier Zabaletak irteera data hurbil edukiez arren, Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpideaaplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ka le ratze dataatzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

42) JOSE MARI BERISTAIN URBIETA(Itziar-Puerto III):1989an espetxeratua: Beristainek irteera data hurbil eduki ezarren, Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea apli-katu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data 2019koapirilaren 12ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.

43) SANTI ARROZPIDE SARASOLA(Lasarte-Zuera):1987an espetxeratua: zigorren akumulazio bat egitean AuzitegiGorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dioEspainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data atzeratu diote,30 urteko zigorra osorik bete arte.

44) ESTANIS LOPEZ AGIRIANO (Oiartzun. Castelló):1986an espetxeratua. Fernando Etxegarairi bere garaian 20urtetako kondena aplikatu ziotela aprobetxatuz, Kode penalberriaren baitan 20 urtetarako errebisioa eskatu zitzaien. 1.gosekzioak ordez kode penaleko 25 urte ezarri dizkiete eta,197/2006 doktrina kontuan izanik, erredentziorik gabe ezarridiete. Helegitea ezarri dugu Doktrina aplikatu dietelako kodepenal berriaren barne. Irteera data 2011-05-10erako duDoktrina aplikatu gabe.

14

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Page 15: Bizi arteko zigorra

15

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

45) ANDER ERRANDONEA ARRUTI(Oiartzun. Herrera de la Mancha):1986an espetxeratua. Fernando Etxegarairi bere garaian 20 urte-tako kondena aplikatu ziotela aprobetxatuz, Kode penal berriarenbaitan 20 urtetarako errebisioa eskatu zitzaien. 1.go sekzioakordez kode penaleko 25 urte ezarri dizkiete eta, 197/2006 doktri-na kontuan izanik, erredentziorik gabe ezarri diete. Helegitea eza-rri dugu Doktrina aplikatu dietelako kode penal berriaren barne.Irteera data 2011-05-10erako du Doktrina aplikatu gabe.

46) JOSE ANGEL BIGURI CAMINO (Menagarai. Herrera de la Mancha): 1989an espetxeratua. 2010-06-09rako du irteera data, baina2008ko Abenduan, 197/2006 Doktrina ezarri zioten, irteera data2019-11-08rako luzatuz.

47) IÑAKI ARAKAMA MENDIA(Gasteiz. Logroño): 1989an deportatua, 1997an entregatua eta espetxeratua espai-nan: Auzitegi Gorenako 197/06 sententziaren irizpideak aplikatuz,2027rarte ez askatzea erabaki du Espainako Auzitegi Nazionalak.

48) JORGE GONZALEZ ENDEMAÑO(Portugalete. Almeria):1995ean espetxeratua. Kondenen errefundizioa eskatu on do ren,eta nahiz eta irteera data hurbil ez izan arren, 2009. urtean197/2006 Doktrina ezarri zioten. Auzitegi Gorenean errekurrituadago

Page 16: Bizi arteko zigorra

16

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

49) JOSU AMANTES ARNAIZ (Bilbo. castelló-Albocasser):1992an espetxeratua Frantzian: Irteera data hurbil ez izan arren,2009. urtean espetxeak 197/2006 doktrina aplikatzea eskatu zuen.Momentu honetan helegitearen zain dago.

50) LURDES TXURRUKA(Soraluze. Huelva):Irteera datarik ez zaio notifikatu. Zigorraren errefundizioa egitean30 urterarte luzatu diote espetxe zigorra. Auzitegi Gorenean erre-kurritua dago bere kasua.

51) MITXEL TURRIENTES(Lasarte. Herrera de la Mancha):1986ean espetxeratua: 2009ko apirilaren 10ean zuen irteera dataeta 2009ko martxoaren 23an ezarri zioten Auzitegi Goreneko107/2006 ebazpena. Irteera data 2016ko abenduaren 19rarte luza-tu diote.

Page 17: Bizi arteko zigorra

17

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Entzutegi Gorenaren 197/2006 sententzia “doktrina” aplikatu baina kale-an diren gure senide eta lagunak:

52) PATXI GOMEZ LOPEZ(Ortuella-kalean):1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpideaaplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako AuzitegiNazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data2018ko irailaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. 2009-04-29an kaleratu zuten, kondena 20 urtetan ezarriz.

53) ANDER MITXELENA(Oiartzun. Kalean):2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzenzuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu diote 2014 urte arte. Hala ere,ez dute atxiloketa agindurik luzatu.

54) FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA(Barakaldo. Kalean):1987an atxilotua, 2008-01-04an kaleratua izan zen, espetxeak emandako liki-dazioaren arabera. 1. sekzioko Auto batean askatasunean jartzen dute “porcumplimiento de la condena”. Auto hau firmea da ez duelako inork errekurritu.2008-03-04ean, EN espainiarreko 1. sekzioak, 1995ko Kode Penala aplikatuz,25 urte arte kondena luzatzea ebasten du, eta atxiloketa eta espetxeratzeagindua ematen du Fernandoren aurka. Martxoak 4ko Autoa errekurritu zen.2008-05-19an, Gomez Bermudez epaileak 20 urtetan finkatzen duFernandoren zigorra, beraz, aurretik bete zuenez, kalera irten zen.

55) TXERRA MARTINEZ GARCIA(Basauri-kalean):1991an espetxeratua: Espetxeak 2006ko abuztuaren 24ko likidazio data onar-tu zuen, hau da, data honetan atera beharko litzateke, baina AuzitegiGorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako AuzitegiNazionalak eta kaleratze data 2011ko urriaren 19ra atzeratu diote, 20 urtekozigorra osorik bete arte. 2009-04-29 kaleratu zuten.

56) BAUTISTA BARANDALLA IRIARTE(Iruñea. Etxean preso):1990ean espetxeratua. 2009an 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera data2009-06-30rako zuen, baina 2020-09-12 arte luzatu diote.

57) JUAN CARLOS PEREZ OJUEL(Iruñea. Kalean)1990an espetxeratua: 2008-03-13 ean, 197/2006 Doktrina aplikatu zioten.Irteera data 2008-04-16rako zuen, eta irteera data 2009-08-19rarte luzatudiote. Iada kalean da.

58) INAXIO MENDIBURU ITURRAIN (Oiartzun. Kalean):1984ean espetxeratua. 2014ko ekainerarte luzatu zioten zigorra. 2009komaiatzean 197/2006 Doktrina aplikatu zioten.

Page 18: Bizi arteko zigorra

18

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Iada 20 urtetik gora espetxeraturik daramaten gure senide eta lagunak(64 senide eta lagun dira 20 urtetik gora daramatzatenak espetxeraturik.37 senide eta laguneri bizi arteko zigorra ezarri zaie, Entzutegi Gorenaren197/2006 sententzia “doktrina” aplikatuz):

IZEN DEITURA ATXILOTZE DATAURTEAKPRESO

197/2006 sententzia

Jose Mª Sagardui Moja 1980/07/08 30 Aplikatua

Jon Agirre Agiriano 1981/05/11 29 AplikatuaJon Bilbao Moro 1982/01/15 28

Jon Aginagalde Urrestarazu 1984/08/07 26Jon Aldana Zelaia 1984/05/09 26

Pakito Lujanbio Galdeano 1984/07/15 26 Aplikatua

Juan Manuel Piriz Ojuel 1984/02/16 26 Aplikatua

Jesus Mª Zabarte Arregi 1984/06/15 26

Juan Lorenzo Lasa Mitxelena 1985/01/30 25

Jose Ramon Martinezde la Fuente 25 Aplikatua

Jose Gabriel UrizarMurgoitio 1985/02/26 25

Jose Felix ZabarteJainaga 1985/07/02 25 Aplikatua

Joseba Mirena ArtolaIbarretxe 1986/06/19 24 AplikatuaJosu Diaz

De Heredia Ruiz 1986/02/27 24Ander Errandonea

Arruti 1986/05/17 24 AplikatuaElias FernandezCastañares 1986/06/19 24

Juan Maria GabirondoAgote 1986/11/02 24 Aplikatua

Juan Jose LegorburuGerediaga 1986/03/25 24 Aplikatua

Estanis LopezAgiriano 1986/05/17 24 Aplikatua

Page 19: Bizi arteko zigorra

19

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Ignacio OrotegiOtxandorena 1986/12/28 24 AplikatuaIñaki PujanaAlberdi 1986/12/28 24 Aplikatua

Mitxel TurrientesRamirez 1986/12/28 24

Jokin UrainLarrañaga 1986/01/10 24 Aplikatua

Jon Ander UrkizuOrmazabal 1986/09/19 24 Aplikatua

Santi ArrozpideSarasola 1987/09/30 23 Aplikatua

Jesus BolladaAlvarez 1987/10/04 23 Aplikatua

Fernando De LuisAstarloa 1987/03/24 23 Aplikatua

Ines Del RioPrada 1987/09/05 23 Aplikatua

Joxepa ErnagaEsnoz 1987/09/05 23

Iñaki ErroZazu 1987/07/27 23

Nicolas FranciscoRodriguez 1987/05/20 23 Aplikatua

Koldo HermosaUrra 1987/07/07 23 Aplikatua

Juan Maria IgarataundiPeñagarikano 1987/06/15 23 AplikatuaAntxon Lopez

Ruiz 1987/11/11 23 AplikatuaInma NobleGoikoetxea 1987/01/16 23 Aplikatua

Jose Maria PerezDiaz 1987/10/04 23 Aplikatua

Kepa RezabalZurutuza 1987/10/04 23 Aplikatua

Antton TroitiñoArranz 1987/01/16 23

Txomin TroitiñoArranz 1987/09/05 23 Aplikatua

Luis Mª AzkargortaBelategi 1988/04/21 22 Aplikatua

Jose Ignacio GaztañagaBidaurreta 1988/03/29 22 Aplikatua

Page 20: Bizi arteko zigorra

20

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Peio OdriozolaAgirre 1988/01/28 22 Aplikatua

Juan Carlos ArrutiAzpitarte 1989/09/16 21

Juan carlos BalerdiIturralde 1989/04/16 21

Santos Berganza Zendegi 1989/09/20 21

Joxe Mari BeristainUrbieta 1989/04/16 21 Aplikatua

Jose Angel BiguriCamino 1989/09/17 21 Apliaktua

Peio EtxeberriaLete 1989/04/16 21 Aplikatua

Julen FernandezBernales 1989/09/17 21

Iñaki FernandezDe Larrinoa 1989/09/17 21 Aplikatua

Manu GonzalezRodriguez 1989/09/16 21

Gotzone LopezDe Luzuriaga 1989/09/17 21Jokin SanchoBiurrun 1989/04/23 21

Iñaki UrdiainZiriza 1989/04/12 21

Mikel ZarrabeElkoroibe 1989/12/01 21

Josu ZigandaSarraeta 1989/04/16 21

kandido ZubikaraiBadiola 1989/04/16 21 AplikatuaUnai ParotNavarro 1990/04/02 20 AplikatuaJakesEsnal 1990/04/04 20

Isidro GaraldeBedialauneta 1990/04/12 20

German RubenachRoiz 1990/06/25 20

Jose Javier ZabaletaElosegi 1990/09/25 20 Aplikatua

Alberto PlazaolaAndoaga 1990/11/17 20

Page 21: Bizi arteko zigorra

Etxerat elkarteaEuskal Errepresaliatu Politikoen senide eta lagunak

harremanak:[email protected]

[email protected]