bizi bixi 4. alea

4
4. ALEA (jacta est) Lanpostuei sexua jartzeko jo- era aspaldikoa da (jostuna- emakumea; suhiltzailea- gi- zona), nola ikusten duzu joera hori Fagorren, eta nola eragi- ten dio horrek emakumeok izan ditzakegun espektatibei? Gaur egun ere badaude lanpostu batzuk gizonezkoei lotuta daude- nak. Coprecin adibidez estanpazi- oan gizonezkoak bakarrik daude. Sexu bakarreko pertsonak lanean dabiltzan toki, departamentu, talde bakarra da Coprecin. Beste kooperatiba batzuetako errealita- teak ez ditut ezagutzen. Aurrera begira zer aldatu be- harko litzateke? Nik uste dut gaur egun emaku- meak eta gizakumeak aukera be- rak ditugula gure kooperatibetan: pertsonaren izaerak, aspirazioak, gaitasunak, ematen dizkigu auke- rak. Alde batetik, lanpostu bat garatzeko gaitasun egokia izan behar duzu, baina, bestetik, nor- berak zer lortu nahi duen, eta ja- rrera da inportantea. Lanarekiko gure jarrera, guk dauzkagun por- taerak dira inportanteak, bazki- detza konpromisoz bizitzea. Ane Gaztañaga atxabaltarra da. 1997an hasi zen Coprecin lanean, eta 2011tik bertako lehendakaria da. Ane Gaztañagarekin. Copreciko lehendakaria Fagorreko lehen emakume le- hendakaria. Inflexio puntua zara? Ez naiz Fagor Taldeko kooperati- betako lehendabiziko emakume lehendakaria, Fagor Automation, lehenago Aurki, sortu zeneko le- hendabiziko lehendakaria emaku- mea izan zen, Rosa Balzategi. Bes- talde, gure kooperatibetako Kon- tseilu Errektoreetan emakumeak ere badaude, Coprecin adibidez, 9tik 4 gara emakumeak . Azkeneko urteetan ere emakumeen presen- tzia organo horretantan antzekoa izan da. Goi karguetan, orokorrean, emakumeen presentzia oraindik oso txikia dela esan dezakegu. Gaur egun prestazio berberak ditugula kontuan hartuta, zerk egiten du kale? Egia da gaur egun oraindik zuzen- daritzan emakume baino gizon gehiago daudela. Nire ustetan den- bora kontua da, ez nuke esango zerbait kale egiten ari denik. Gaur egun emakume asko dago ardura daukaten lanpostuetan. Gizartea ere aldatuaz doa eta egia da honek ahalbidetzen duela ema- kumeak lan mundurako dedikazioa areagotzea. Aneri zer ekarpen egin dio lehen- dakari karguak? Eta alderan- tziz? Aneri ekarpen asko egin dizkio le- hendakari karguak, jende askoren konfiantza jaso dut, eta honek ar- dura handia suposatzen du nire- tzat. Gauza asko ikasten nabil, eta bazkidetza beste alderdi batetik bizitzeko aukera ematen dit. Koo- peratibari garrantzi handia ema- ten irakatsi dit karguak, koopera- tiba lehenago baloratzen nuena baino askoz gehiago baloratzen. Ardura handiko kargua da, eta Kontseilu Errektorearekin batera ahalik eta ardura handienaz gure lana egiten ahalegintzen gara, da- kigun ondoen. Nire aurreko lanetik urrundu nau, eta honek pena ema- ten dit, baina beno, bueltatutakoan helduko diot hariari... Eta Anek karguari zer ekarri dion… gauzak hobetzen jarraitzeko gogoa eta ilusioa. Berripaper honek Fagorreko kide guztiona izan nahi du. Fagor Taldeko Euskara Batzordeak bultzatutakoa da eta berak egingo ditu koordinazio lanak. Zerbait komentatu, iradoki, galdetu… gura baduzu, hemen duzu horretarako helbidea: [email protected]

Upload: euskara-plana-copreci

Post on 23-Mar-2016

251 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Fagor taldeko Urtarokariaren 4. alea

TRANSCRIPT

Page 1: Bizi bixi 4. alea

4.

AL

EA

(ja

cta e

st)

Lanpostuei sexua jartzeko jo-

era aspaldikoa da (jostuna-

emakumea; suhiltzailea- gi-

zona), nola ikusten duzu joera

hori Fagorren, eta nola eragi-

ten dio horrek emakumeok izan

ditzakegun espektatibei?

Gaur egun ere badaude lanpostu

batzuk gizonezkoei lotuta daude-

nak. Coprecin adibidez estanpazi-

oan gizonezkoak bakarrik daude.

Sexu bakarreko pertsonak lanean

dabiltzan toki, departamentu,

talde bakarra da Coprecin. Beste

kooperatiba batzuetako errealita-

teak ez ditut ezagutzen.

Aurrera begira zer aldatu be-

harko litzateke?

Nik uste dut gaur egun emaku-

meak eta gizakumeak aukera be-

rak ditugula gure kooperatibetan:

pertsonaren izaerak, aspirazioak,

gaitasunak, ematen dizkigu auke-

rak. Alde batetik, lanpostu bat

garatzeko gaitasun egokia izan

behar duzu, baina, bestetik, nor-

berak zer lortu nahi duen, eta ja-

rrera da inportantea. Lanarekiko

gure jarrera, guk dauzkagun por-

taerak dira inportanteak, bazki-

detza konpromisoz bizitzea.

Ane Gaztañaga atxabaltarra da. 1997an hasi zen Coprecin lanean, eta 2011tik bertako lehendakaria da.

Ane Gaztañagarekin.

Copreciko lehendakaria

Fagorreko lehen emakume le-

hendakaria. Inflexio puntua

zara?

Ez naiz Fagor Taldeko kooperati-

betako lehendabiziko emakume

lehendakaria, Fagor Automation,

lehenago Aurki, sortu zeneko le-

hendabiziko lehendakaria emaku-

mea izan zen, Rosa Balzategi. Bes-

talde, gure kooperatibetako Kon-

tseilu Errektoreetan emakumeak

ere badaude, Coprecin adibidez,

9tik 4 gara emakumeak . Azkeneko

urteetan ere emakumeen presen-

tzia organo horretantan antzekoa

izan da.

Goi karguetan, orokorrean,

emakumeen presentzia oraindik

oso txikia dela esan dezakegu.

Gaur egun prestazio berberak

ditugula kontuan hartuta, zerk

egiten du kale?

Egia da gaur egun oraindik zuzen-

daritzan emakume baino gizon

gehiago daudela. Nire ustetan den-

bora kontua da, ez nuke esango

zerbait kale egiten ari denik. Gaur

egun emakume asko dago ardura

daukaten lanpostuetan.

Gizartea ere aldatuaz doa eta egia

da honek ahalbidetzen duela ema-

kumeak lan mundurako dedikazioa

areagotzea.

Aneri zer ekarpen egin dio lehen-

dakari karguak? Eta alderan-

tziz?

Aneri ekarpen asko egin dizkio le-

hendakari karguak, jende askoren

konfiantza jaso dut, eta honek ar-

dura handia suposatzen du nire-

tzat. Gauza asko ikasten nabil, eta

bazkidetza beste alderdi batetik

bizitzeko aukera ematen dit. Koo-

peratibari garrantzi handia ema-

ten irakatsi dit karguak, koopera-

tiba lehenago baloratzen nuena

baino askoz gehiago baloratzen.

Ardura handiko kargua da, eta

Kontseilu Errektorearekin batera

ahalik eta ardura handienaz gure

lana egiten ahalegintzen gara, da-

kigun ondoen. Nire aurreko lanetik

urrundu nau, eta honek pena ema-

ten dit, baina beno, bueltatutakoan

helduko diot hariari...

Eta Anek karguari zer ekarri dion…

gauzak hobetzen jarraitzeko gogoa

eta ilusioa.

Berripaper honek Fagorreko kide guztiona izan nahi du. Fagor Taldeko Euskara

Batzordeak bultzatutakoa da eta berak egingo ditu koordinazio lanak. Zerbait

komentatu, iradoki, galdetu… gura baduzu, hemen duzu horretarako helbidea:

[email protected]

Page 2: Bizi bixi 4. alea

Zergatik?

Oporretatik bueltan aldizkari honetako kide batek emakumeok kooperatiban bizi dugun egoerari buruzko artikulu bat idaztea pro-posatu zidan.

Ezertan hasi aurretik gaian dokumentatu nahi izan nuen, baina, gaiaz asko idatzi bada ere, ez dut estatistikarik aurkitu emakumeek kooperatiben esparruan duten posizioa azaltzen laguntzeko. Hortaz, lerro hauen bitartez azaldu nahi dizuedana emakume koopera-tibista moduan egindako gogoetaren eta izandako esperientziaren emaitza baino ez da, horiek nire buruari errealitate honen zerga-tiaz galdetzera eramaten bainaute.

Inguruan begiratu eta zuzendaritza postuetan ez dut emakumerik ikusten. Postu exekutiboetan eta tarteko arduradun karguetan ikusten ditudanak, berriz, oso gutxi dira. Dagoeneko emakumeen lanerako prestakuntza inork zalantzan jartzen ez duenean, zerga-tik hori? gure kulturan emakume izatea, ama izateak eta familia zaintzeak dakarren guztiarekin, ez da izango, ba, aukera berdinta-sunerako gainditu ezineko aurreiritzia? Edota, kooperatiba gure gizartearen isla baino ez da eta emakumeok ohitu egin gara biga-rren mailako langileak izatera?

Izpiritu kooperatiboaren oinarria gizartean aldaketa eragitea bada, zergatik dira berdinak hemen dugun egoera eta gure moduan, elkarlanean, ez diharduten eta ordainsari, prestakuntza eta gora egiteko aukerei dagokienez berdintasunik ez duten enpresetan dutena?

Emakumeon eta gizonezkoen botoak balio bera izanik eta gure estatutuetan tresnak edukita, zergatik mugatzen da berdintasuna bakarrik organo sozialetako ordezkaritzara?

Gizartean aldaketa hori eragiteko eta bazkide guztiok, sexua alde batera utzita, obligazio, eskubide eta aukera berdinak izan ditza-gun, kooperatibetan emakumeen lobby bat sortu behar al da? .

Zergatik ez?

Baina une honetan daukagun panoramarekin, bidezkoa al da egoera hau zalantzan jartzea (salatzea)?

Bai, jakina! .

Serverri eta Capori aipamena eginez*:Egungo krisi testuingurua da, hain justu, enpresek gauzak birpentsatu eta "talentuaren ges-tioa" izenez ezagutzen dena aurrera eramateko unea. Hori baita berritzeko eta enpresaren eskaintza besteengandik bereizteko for-mula. Modu horretara, emakumeen, herritarren %51ren, enpresarako talentua ez aprobetxatzeak eragiten duen eraginkortasun eza gainditzeko neurriak txertatu beharko lirateke enpresen gizarte erantzukizuneko politiketan.

*.¿Cómo pueden aprovechar las cooperativas el talento de las mujeres? Responsabilidad social empresarial e igualdad real

Maria Jose Senent Vidal ( REVESCO, 105 zenbakia)

Jaione Bolinaga

(Fagor Automationeko bazkidea)

Euskara ikasi gura baduzu, oraintxe da momentua!

Euskaltegiek prest dute jadanik 2013-2014 ikasturtea. Euskara praktikoa! (http://

goo.gl/y8yCVr) eta Emaiozu euskarari! (http://goo.gl/AHLeB6) dira AEK-k eta Deba-goieneko Udal Euskaltegiek aukeratutako leloak aurtengo ikasturtea iragartzeko. Eus-kara ikasteko eta hobetzeko edozein une da egokia, baina zenbat eta lehenago egin orduan eta tarte handiagoa izango duzu erabiltzeko, gozatzeko. Fagorren bertan ere euskara ikasi, hobetu nahi dutenek oraintxe dute aukera, pertsonal sailera jo eta es-katu informazioa.

Animatu eta ekin gozatzeari, euskara ikasteari. Mundu oso bat duzu zure eskura. Eta

dagoeneko, euskaraz badakizu, oparitu zure lankideari euskara ikasteko eta erabil-

tzeko aukera. Horixe da Fagorreko zenbait kidek adierazi digutena honako bideo ho-

netan.

Ikusi eta gozatu! http://goo.gl/Z3kEIy

www.sareinak.net

"Geu, sareinok, aspalditik

gabiltza lanean. Sarea mia-

tzen dugu zulo bila. Zuloren

bat topatuta jostorratza eta

haria erabakitzen ditugu,

honen tamainaren arabera:

handi-handiak eta txiki-

txikiak, guztiak josi behar

baitira."

Page 3: Bizi bixi 4. alea

Fagorreko organoetako emakumeen kopurua.

Beraz, 10etik 2 pasatxo dira emakumezkoak.

NUMERITUE

Aurten postu on asko lortu dituzu. Nola baloratzen duzu orain artekoa?

Urte honen balorazio oso ona egiten dut. Egia esan, ez nuen espero nire burua hain aurrean ikustea. Po-zik, oso pozik nago.

Nolakoa da Silviaren bizitzako egun bat?

Aste barruko egunetan entrenamendu motzak egiten ditut, gehienez bi ordukoak. Goizez lana egiten dut eta, eguerdi aldera, berehala irteten naiz entrenatzera. Gero, eskolara joaten naiz umeen bila eta arra-tsalde osoan eurekin egoten naiz. Asteburuetan tirada luzeagoak egiten ditut. Goiz irtetea gustatzen zait, gero familiarekin egon ahal izateko.

Nolatan hasi zinen mendiko karreretan?

Betidanik joan izan naiz oinez mendira, gurasoekin eta gero lagunekin. Orain dela bi urte, koinata bati mendiko lasterketa batera lagundu, eta, asko sufritu arren, gustatu egin zitzaidan esperientzia. Handik orain arte gelditu barik nabil.

Urtean zehar zenbat lasterketa egiten dituzu?

Ez daukat kopuru bat, iaz 20 lasterketa baino gehiago egin nituen, gehienak motzak. Aurten, berriz, lu-zeak egiten ari naiz eta, jakina, askoz gutxiago. Mendiko lasterketak dira gehienak, bat edo bi asfaltoan egitea gustatzen zait: San Silvestrea eta erdi maratoi bat, erritmoak ikusteko.

Karrera duzun egunetan lanean igartzen duzu?

Fisikoki, noski, batzuetan agujetak izaten ditut. Psikikoki, aurten, oso positibo ikusten dut neure burua, eta, uste dut, nire inguruan daude-nek antzematen dutela.

Aurtengo erronkak zein izan dira?

Aurtengo erronka Mont Blankeko Ultra Traila (168 km +11000) izan da eta horretarako joan naiz lasterketetara. Pausoak izan dira, UTMBra ondo prestatuta heltzeko.

Gabez Takarraran karreran Ederlani eskaini zenion garaipena. Lankideek nola erantzun dizute?

Azken momentuan erabaki nuen lasterketara joan eta, benetan gau ederra izan zen. Lankide asko izan ziren Eskoriatzako plazan. Bai hasi aurretik, bai lasterketan lagun asko izan ziren nire izena esan eta animatzen. Pentsatu nuen polita izango zela txapela Ederlani eskaintzea eta horrela egin nuen. Hurrengo astelehenean, lankide askok zoriondu ninduen eta batzuk hunkituta etorri zitzaizkidan, eskaintza egiteagatik harro, eta, noski, poztu egin nintzen.

Aurtengo garaipenak direla eta, prentsan dezente ikusi zaitugu. Nola bizi duzu hori?

Hasieran nahiko urduri eta, egia esan, pozik egindako lanaren errekonozimendutzat hartu nuelako. Gero, konturatzen zara ezaguna zarela, eta “faboritoen” artean sartuta zaudela eta horrek presioa sortzen dizu. Badirudi ondo egin behar dudala eta urduritasun handia sortzen dit. Gero, lasterketan bertan dena ahazten dut eta disfrutatzea lortzen dut eta hori da garrantzitsuena: disfrutatzea.

PENTSATU NUEN POLITA

IZANGO ZELA TXAPELA

EDERLANI ESKAINTZEA

Silvia Trigueros mendi lasterkaria prebentzio eta ingurumeneko arduraduna da Ederlaneko Aretxabaletako eta Eskoriatzako

Powertrain negozioan. 37 urteko barakaldarra Abadiñon bizi da gaur egun. Eskoriatzan Gabez Takarraran (23,20 km) proba irabazi eta Ederlani eskaini zion 50. urteurrena zela eta. Horrez gain, postu garrantzitsu ugari lortu ditu: Lehena Apuko igoeran eta G2Hn (88 km); bi-garren Apuko Xtremen (83 km), Trail des Citadellesen (70 km), Marathon du Montcalmen (42,5 km) eta EHMEn (65 km); hirugarren Gr10-Xtremen (98 km); eta bosgarren postu bikaina UTMB proban (168 km).

Emakume gehien Kontseilu Sozialetan daude

(%25) eta gutxien (%13) Zuzendaritza Ba-

tzordeetan. Kontseilu Errektoreetan %21 da

emakumezkoa.

Page 4: Bizi bixi 4. alea

Oraingoan, kostaldetik asko urrundu gabe, Mu-trikuko Olatz auzoraino hurbilduko gara. Olatz, xarma berezia duen bailara da, Arnoren maga-lean dago eta 2 kilometro inguruko luzera du.

Bailara itxi hau hirigunetik hurbil dago, baina baita gordeta ere. Horrek Gipuzkoako bailara ezezagunenetako bat eta ukitu gabeenetako bat izatea ekarri du. Kostatik oso gertu egon arren, baserriko kulturan oso sustraituta dago, abel-tzaintzari lotua, mendian eta zelaietan zezenak hazten dituzten ganadutegi batzuk ere badira bertan.

Olatzen autoa laga eta Mutrikutik ekarri gaituen bidea (GI-3562) eskuma aldean dugula, zuzen ekingo diogu Exolar baserrirantz. Baserria atzean utzi eta aldapatxo bat igo eta gero berriz GI-3562 errepidearekin egingo dugu topo. Errepi-dea gurutzatu eta parean dugun bidexkatik joko dugu 300m tara Apaingo (Aparain) leporaino eramango gaituen eta Abetetxe baserri ondoko pista batekin topo egin arte. Tartean Arrikrutz hilarria ikusteko aukera dugu. Behin Apaingo bidegurutzera iritsita, eskumatik hasita, bigarren bidetik ekingo diogu, Zaizpilezetako aterpera heldu arte. Aterpearen atzealdetik eskumarantz garamatzan bidea hartu eta Arnoko gurutze-raino helduko gara.

Eguraldia lagun badugu, pribilegiozko talaia honetatik, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldearen primerako ikuspegiak izango ditugu.

Bueltako bidea etorri garen leku beretik egin dezakegu edota Arno Gurutzea atzean utzi eta aurrera garamatzan bidexka hartuz tipi-tapa beherantz Abetetxeko lehenagoko pistara heldu arte jarraitu. Hemendik Olatzerainoko bidea lehen egindako bera da.

Ale honekin batera Euskal Herria eta euskara hobeto ezagutzeko jokoa jarri nahi dugu martxan. Aleko zortzi galdera egingo ditugu

kiniela erara. Geuk dakigunarekin, albokoari galdetuta edota kontsulta txiki bat eginda erantzuteko moduko galderak.

Jendea parte hartzera animatu dadin pizgarri bat jarri dugu: bi KULTUR KINIELAtan, ale honetakoan eta hurrengoan, plenoa asmatzen

dutenen artean 2 pertsonendako afaria eder bat zozketatuko da.

Erantzun zuzenak hurrengo alean argitaratuko ditugu eta saria nork irabazi duen 2014ko 1. alean jakinaraziko da

Erantzunak [email protected] helbidera bidali behar dira edota bakoitzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari

eman.

Fagor Taldeko KULTUR KINIELA

Oiher Arantzeta. Fagor Automation

Tortura eta Luna

Iruñea 1

Baratxe-baratxe

Berakatz-berakatz 1

Balmaseda X Ortua-ortua X

Koartango 2 Astiro-astiro 2

Kabana

Maskarada 1

Pello Errota

Bertsoa 1

Pastorala X Aizkora X

Xaribaria 2 Punka 2

Oiongo jaiak

Katxi 1

Igela

Xabier Lizardi 1

Pittu X Jon Mirande X

Bobo 2 Bernardo Atxaga 2

Arbarrain

Gipuzkoa-Nafarroa-Lapurdi

1

Pasarlas canutas

Kanuto Zizilindro 1

Araba-Gipuzkoa-Nafarroa

X Gorriak ikusi X

Araba-Bizkaia-Gipuzkoa

2 Pikutara joan 2

IZEN

AB

IZEN

AK

KO

OP

ERA

TIB

A

HA

RR

EMA

NET

AN

JA

RTZ

EKO