destacado ortzadar

8
LARUNBATA, 2010EKO URRIAREN 9A 181. zenbakia MUSIKA BADAKIZUE ZER MOTAKO HOTSA DUEN EUSKARAZ KAN- TANTZEN DEN RAPAK? GOIE- NETXE ANAIAK IZENEKO TALDE NAFARRA BAPATEKO HIP HOPA EGITEN TEMATU DA. 6 orr. ARTEA IDENTITATEARI ETA KONTSUMOARI BURUZKO PROIEKTU IKUSGARRI BAT LANTZEN ARI DA MUNICHEN ALEJANDRA BUENO ARTISTA GASTEIZTARRA. 7 orr. www.deia.com Linazasoro Ohiko literaturatik ihes egin nahian TOLOSAKO IDAZLEAK HIRU LIBURU ARGITARATU DITU AURTEN Literatura jolas bat bezala ulertzen du Karlos Linazasorok. “Ezagutzen den jolasik serioena”, bere hitzetan. Horregatik ez dio beldur esperimenta- tzeari. Horregatik eta, baita ere, aspertuta dagoelako egun egiten ari den narratibarekin. ‘Gizakiaren minak’ bere azken narrazio liburuan –iluna eta gogorra atera zaiona– bide berrien bila abiatu da. 4-5 orr. LARUNBATA, 2010EKO URRIAREN 9A

Upload: deiacom

Post on 30-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Revista de música y ocio

TRANSCRIPT

Page 1: Destacado Ortzadar

LARUNBATA, 2010EKO URRIAREN 9A

181. zenbakia

MUSIKABADAKIZUE

ZER MOTAKOHOTSA DUEN

EUSKARAZ KAN-TANTZEN DENRAPAK? GOIE-NETXE ANAIAKIZENEKO TALDE

NAFARRABAPATEKO HIPHOPA EGITENTEMATU DA.

6 orr.

ARTEAIDENTITATEARI

ETAKONTSUMOARI

BURUZKOPROIEKTU

IKUSGARRI BATLANTZEN ARI DA

MUNICHENALEJANDRA

BUENOARTISTA

GASTEIZTARRA.7 orr.

www.deia.com

LinazasoroOhiko literaturatik ihes egin nahianTOLOSAKO IDAZLEAK HIRU LIBURU ARGITARATU DITU AURTEN

Literatura jolas bat bezala ulertzen du Karlos Linazasorok. “Ezagutzen denjolasik serioena”, bere hitzetan. Horregatik ez dio beldur esperimenta-tzeari. Horregatik eta, baita ere, aspertuta dagoelako egun egiten ari dennarratibarekin. ‘Gizakiaren minak’ bere azken narrazio liburuan –iluna etagogorra atera zaiona– bide berrien bila abiatu da. 4-5 orr.

LARUNBATA, 2010EKO URRIAREN 9A

Page 2: Destacado Ortzadar

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal ElordiPortadako argazkia: Rubén Plaza

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Berrogeita hamar urte eta gero

kastolen mugimen-duak 50 urte betedituenean, Euskal-tzaindiak eta Ikasto-len Elkarteak kalera-tu berri dute fenome-no horren historiakontatzen duen argi-

talpena, Akademiak ateratzenduen Jagon sailaren barruan.

Gaur egun ikastola gisa ulertzeneta ezagutzen duguna hirurogei-ko hamarkadaren hasieran abia-tu zen, gizarte-ekimenez, titula-rrak haurren gurasoak zirelariketa irakasleek eta hainbat herri-tarrek lagunduta. Hor hasi zenikastola, giro urbanoan, kalean,herritarren gizarte-eskola bezala.Euskara berreskuratzeko asmoa-rekin sortu ziren ikastolak, baina,liburuan esaten den bezala, ezzen hori helburu bakarra: eskolaezberdina eta modernoa eraikinahi zen, bide batez.

Horretan dabiltza gaur egun etahorri buruz ere nahikoa esaten daliburu honetan. Andres IñigoEuskaltzaindiaren Jagon sailburueta Nafarroako ordezkariak azal-du duen bezala, “ikastolek euskalgizartean azkeneko belaunaldie-tan izan duten ibilbidearen etaeraginaren berri emateaz gaine-ra, egungo proiektuan oinarritzenden egitasmoa ere azaltzen zai-gu”.

Ikastola mugimendua. Dabi-len herria libu-ruan ikastolenizaera kolektiboakontatu nahi izanda, ikastolen etagizartearen artekoe l ka rrek i n tza -rekin batera. Ho-rretarako, ikasto-len historia sozia-larekin zerikusiaduten datuak, ger-taerak, lekukotzaketa aburu kontraja-rriak biltzen ditu libu-ruak, besteak beste.“Euskal hezkuntza-ren lehen eskola-ekintza antolatuak 50 urteko ibil-bidea egin du. XX. mendearenlehen erdiko ahaleginen ostean,Azkuek, Muñoak, Euzko IkastolaBatzak eta Elbira Zipitriak era-gindako saioen ondotik, gauregun eta euskal lurralde guztie-tan ezagutzen den ikastola mugi-mendua abian jarri zen 1960an”,

gogoratu zuen liburuaren aur-kezpen egunean Ikastolen Elkar-teko lehendakari Koldo Tellituk.

Polemikarako aukeraBai ikastola oso azaletik ezagu-tzen duen irakurleak, baita adi-tuak ere, ikastola mugimendua-ren ikuspegi osoa aurkituko duteliburu honetan. Orain arte jakinakziren datu askorekin batera,behin ere jaso gabe zeuden ger-taera, adierazpen, lekukotzazuzen eta ikuspegi desberdinakeskaintzen dira. “Ez dugu ezerezkutatu nahi izan. Polemikarakoaukera eman dezakeen aspektu-rik ere bada. Ikerketan sakon-tzeko ere bai. Ikastola mugimen-duaren barruko eta kanpoko ibil-bidearen berri ematen saiatugara, euskal herritarren ibilbi-dearekin batera egindako jardu-na agertzen ahalegindu gara”,esan dute egileek.

Ikastola mugimenduaberrikuntza sozialareneredua da eta hori isla-tu nahi izan du liburua-ren edukiak. Horrela,Dabilen herria-n ikustenden moduan, ezerezetikabiatu zen egitasmoa daikastolena, gizarte-sarea-rekin batera eta baliabide eska-sekin, autogestioaz eraiki zena.Hau guzti hau aurrera ateratzeko

ezinbestekoa izan zenpertsona jakin batzu-ren lana eta horiekekartzen ditu gogoraere liburu honek.Aipatzekoa da, adi-bidez, Elbira Zipitria(Zumaia, 1906–1982) irakasleaeta Emakume Aber-tzale Batzako mili-tantearen uzta. 40hamarkadan, Ge-rra ondoko her-bestetik etorri etaetxe-eskolen ikureta eragile nagu-sia izan zen Do-

nostian.Etxe eskola horietan ikasi zuten

irakasle gazte batzuk, zeinakeman zituzten lehenengo pau-suak euskarazko irakaskuntzareneredu berri bat abian jartzeko.Horretan jardun ziren, eta azke-nean, 1969 urtean, GipuzkoakoGobernadore Zibilak euskal esko-len legeztapena agindu zuen.

EUSKALTZAINDIAREN JAGON BILDUMAREN X. ZENBAKIAK IKASTOLEN HISTORIA SOZIALA JORRATZEN DU, AURREKARIETATIKGAUR EGUNERA, BEHIN ERE JASO GABE ZEUDEN GERTAERA, ADIERAZPEN, LEKUKOTZA ETA IKUSPEGI EZBERDINAK ESKAINIZ.

[ Testua KAROLINA ALMAGIA Argazkiak ORTZADAR ]

Badakizuenor denFranco?

Hasierako baldintza eskasetatik goi mailako ikastetxeak izatera pasatu dira ikastolak berrogeita hamar urte hauetan.

� Ikuskatzaileak Frankismogaraian ikastolek ikuskatzai-leen ezusteko bisitak izatenzituzten. Behin, Durangon,ikuskatzaile batek, Francorenirudia seinalatuz, galdetu zienumeei: “¿Sabéis quién eséste?” Eta batek erantzunzion: “Sí, ése es el que mató ami abuelo en la guerra”.

� Antonio Ibáñez Freire1979an hautsak harrotu zituz-ten orduko Espainiako Barneministroaren adierazpenek.“Ikastolak aurreko erregime-naren akats politiko bat izanziren eta orain garesti ordain-tzen ari gara”, esan zuen. Bereiritziz, ikastolek “mentalitateantiespainola” sortzen zuten.

IKASTOLAK

“Polemikara-ko aukera

eman dezakeenaspekturik ere

bada liburuhonetan”

I

Page 3: Destacado Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

Erakusleihoa

Txokolateaeta Bonnieand ClydeUrriko alean, NBR aldizkariakBonnie Parkerrek ClydeBarrowi kartzelara idatzitakomaitasun eskutitza ekartzendu, Durangoko KrimenarenHistoriaren Zentroa zer denazaltzen digu eta txokolatea-ren inguruko hainbat idazkieskaintzen ditu: historia, bitxi-keriak, jatorria, etimologia,haren inguruko mitoak...,Horretaz aparte, mundukotxakur ezagunenak ekartzenditu gogora, “destornilladore”edariaren historia kontatzendigu eta Zinemaldian irabaziduen filmari buruz jardutenda, besteak beste.

ZUZENDARIA: Irati JimenezARGITALETXEA: Nabarrak Kultur Elk.GENEROA: Aldizkaria

EnpresenekoizpenarensekretuakLiburu honek enpresenekoizpen sistema desberdi-nak azaltzen ditu. Ekoizpenakudeatzearen garrantzia etahorretarako dauden ereduaknola jorra daitezkeen aurkez-ten du Itziar Gurrutxaga inge-niariak. Lan honetan xehekiaztertzen dira, besteak beste,ekoizpen sistemaren disei-nua, prozesuaren diseinua,ekoizpenaren plangintza,inbentarioen eta izakinenkudeaketa, fabrikazio-sistemaberriak...Testuan jorratzendiren kontzeptu teorikoakkasuez eta adibide ugarizhornitzen dira.

EGILEA: Itziar GurrutxagaARGARGITALETXEA: ElkarGENEROA:Jakintza

ErrealitatehurbilarenispiluZazpi ipuin hauek fikziozkoakizan arren, errealitate hurbila-ren ispilu dirdiratsuak dira;sarritan irudi olgetari eta tru-fatzaileak islatzen dituztelairudituko zaizu, baina gerta-kariak eta gertagarriak gertudaudela erakusten dute beti.Bikotea batetik, idazletza bes-tetik, horra Fikzioaren izterrakipuin liburuan obsesiboki txi-rikordatzen diren hari nagu-siak. Maitasun konpartitua,naziotasun zoriontsua etaarrakasta literarioa beneta-koak al dira?, edo geureburuak zigortzeko sortzenditugun kimera eskuraezinak?

EGILEA: Ur ApalategiARGITALETXEA: SusaGENEROA: Ipuinak

Iritzia

AITE dut liburuak oparitzea,eta oparitan liburuak jaso-tzea. Gaiztoren batek esanlezake opari merkeak iza-ten direla liburuak, bainaez da hori arrazoia: oparia

egiteko edo hartzeko momentuan izaten denpoz horri, irakurketak irauten duen bitarteanizaten dugun satisfazioa erantsi behar zaio,eta gero lagunarekin liburua komentatzeanjasotzen duguna; hartara, irakurtzea gustatuzgero betiere, biderkatu egiten da opariarenbalioa, eta oparigilearen eta hartzailearenarteko lotura.

Izenburuko opari bikoitza ez dut horregatikipini, hala ere. Datozen egunotan, euskal idaz-le handi batek liburu bat ez baizik eta bi kale-ratuko ditu, opari bikoitza Miren Agur Meabe-ren literatura maite dugunontzat. Batetik Bitsaeskuetan poema-sorta argitaratu berri dioteegunotan. Orain hamar urte Azalaren kodea

M �Miren AgurMeaberenliteraturamaitedugunokopari bi ditugu

�Gai etakexkaberberakizanik, formaaldetik des-berdinak dira

atera zuenetik askok itxaroten zuten itzulera.Hiru parte ditu liburuak. Lehena, La vie enrose, bere izatearen errepaso moduko bat da,bere mugak eta helburuak, nahi eta ezinak,eta baita bere buruaren berrespena eta hi-tzaren aldeko aldarria ere. Bigarrenak, Harea-ren geriza, amaren gaixotzea eta heriotza azal-du ostean, haren oroipena berritzen etagaurkotzen du, modu samur baina ez inolaere melengan. Azkena, berriz, Zapitxo inti-moak, love story baten kontaketa da, hasie-ratik amaitu arte; gozotik baino gehiago daukagarratzetik, baina batez ere gainezka egitendioten pasioa eta benetakotasuna azpima-rratuko nituzke.

Bigarren liburua, pare bat aste barru plaza-ratuko dena, narrazio bat da, Zazpi orduakizenekoa. Bertan, Doltza deritzan kontalaribat herri batera iritsi, eta inguratzen zaion jen-deari hasten zaio istorioak kontatzen etabertsoak kantatzen. Kontakizunei darien airetradizional eta denboraz kanpokoak haur lite-raturako ipuin miresgarriak dakarzkigu gogo-ra, Andersen edo Grimm anaiei arreba pixkorbat sortu balitzaie bezala, baina Meabek beretestuari eman dion dimentsio sinbolikoak,batetik, eta kalitate lirikoak, bestetik, gora-goko koxka batera igotzen dute obra hau, goimailako literatur lana bihurtuz. Edukiari dago-kionez, emakumetasunaren alderdi desber-dinak ageri dira istorioetan barrena: iniziazioa,

zailtasunei aurre egitea, erorikoetatik ikastea,maitasunaren eztia eta samina, bizi-proiektubat izatearen eta garatzearen garrantzia, bizi-tzaren azkenean behera beharra onartzen jaki-tea... Gutxi gorabehera, aurreko liburuko gaieta kezka berberak direla esan liteke (idazleguztiok bizpahiru obsesioren inguruan dan-tzan ibili ohi gara), baina helburu eta formaaldetik begi bistakoak dira desberdintasunak:poesia-liburuan ikuspegia errealista zen, garai-kidea eta subjektiboa; honakoan, berriz, ale-gorikoa, atenporala eta kolektiboa. Interes-garria da, halaber, liburu bietako olerkiakkonparatzea: Bitsa-n poesia modernoa dauka-gu, nolabait esanda, eta Zazpi orduetan, aldiz,kopla herrikoien molde kantatuetara jo du egi-leak; batzuetan zein besteetan, dena den,nabarmena da idazkeraren dotorezia, esti-loaren fintasuna, irudien lanketa, sujerentzienaberastasuna eta, beharbada inportanteena,irakurlearengan sortzen duen emozioa.

Horra, beraz, Miren Agur Meabek irakurleguztioi egiten digun eskaintza, opari bikoitza.Liburuen bitartez bakarrik ez, egilea bera eza-gutzeko zortea izan dugunontzat, berriz, area-gotu egiten zaigu erregalia, miresten dugunartistari gaina hartzen baitio lagunak beti eskueta bihotz zabalez hartzen dituen pertsonamaiteak. Horregatik, eskerrik asko emandiguzun eta ematen diguzun guztiagatik. Biho-tzean zauzkagu.

Salduenak

Zaldi Eroa

Opari bikoitza

[ XABIER MENDIGUREN ELIZEGI]

� EZ FIKZIOA

1. IparraguirreJulen Gabiria. Elkar2. Loiolako HegiakImanol Murua. Elkar3. Maiatzeko artoaren ardura...Patxi Juaristi. Arabako F. Aldundia4. Ez dago etxeanJokin Urain. Susa5. Goizuetan bada gizon batPatziku Perurena. Alberdania6. Esan gabe doazKarlos Linazasoro. Utriusque

� FIKZIOA

1. Nor bere bideanJoan Mari Irigoien. Elkar2. Nora ez dakizun horiIrati Jimenez. Elkar3. AutokarabanaFermin Etxegoien. Pamiela4. Bilbao New York BilbaoKirmen Uribe. Elkar5. Zazpi etxe FrantzianBernardo Atxaga. Pamiela6. Gizakiaren minakKarlos Linazasoro. Erein

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Page 4: Destacado Ortzadar

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

Goienetxe Anaiak eta euskal rapa

UELA urtebetesortu zen Goie-netxe Anaiaktaldea, Biguria,Mr Fruk etaZKH musika-riak rapa egi-teko elkartuz i r e n e a n .

Lehenengo biak hainbat taldetanaritu ziren aurretik; ZKH, aldiz,bertsolaritzaren mundutik dator,nahiz eta beti izan duen rapa gus-tuko. Egun, Biguria Dj moduan ari-tzen da eta aldi berean kantaberrien baseak produzitzen ditu.

Heriotz artio da taldearen lehenmaketa, zazpi kantaz osatua. Horiegiteko musika base batzukhhgroups web orrialdetik jaitsidituzte eta gero aldaketa batzukegin dizkiete, hala nola, tronpeta,pianoa eta efektuak sartuz eta loo-peoak eginez. “Kontzertuetan free-stylean aritu ohi gara, batzuetangaztelaniaz baina ia gehienetaneuskaraz, eta hori da gauza bitxie-netako bat, izan ere, orain arte ida-tzitako rap gutxi zegoen euskaraz,eta bat-batekoa are gutxiago”.

Euskal hip hopa ez da asko zabal-du orain arte. “Esan liteke EuskalHerrian beti egon dela aurreiritzitxarren bat hip hoparen inguruanduela gutxira arte, hau da, hip hopapandilleroekin lotzen zen, ‘de fli-paus’ edo halakoren bat zelakoan.Eta badirudi, azkenean, hip hopazer den ikusten ari dela, jendeaskok egin duen lanari esker etahip hoparen alde aritzeko hartuta-ko konpromisoari esker”, esatendute Ultzama eta Iruñako taldekokideek.

“Bestetik, rapa euskaraz egiteko,egia esan, zailtasunakere badaude –gaine-ratzen dute–.Euskaraz letrabat ongi gera-tzeko badirudijerga edo argo-ta falta dela, bai-na tira, horrekargota sor deza-ke”. Bat-bateko eus-karazko hitzak egiteaez da hain erraza, eurenustez. “Jendeak duen euskara mai-la izan daiteke beste arazo bat.Euskara ongi-ongi menderatzenduen jende gutxi dago. Ongi men-deratzen dutenak bertsolariak diraeta, bertsotatik aparte, bestelakomusikentzako letrak egin badituz-te ere, rapean ez dira ezer graba-tzen saiatu”.

Badok.info izeneko atarian ZKHabeslariak esaten duenez, “bertso-tan ez duzu inoiz entzungo, adibi-dez, ‘ei, zer zabiltza gaurko hone-tan, janzten modan, dirudizuMichael Jordan’. Bertsotan ez dahalakorik egiten, normalean, Jor-danekin errimatzea ez da ohikoe-na. Edo kanta berri batean sartukodugun beste hau: ‘Ez naiz Woody,ez Rudy, baina bete dutHighbury...’. Bertsolarien ohiko erri-

DEZ DIRA ANAIAK ETA EZ DUTE ERROMERIARIK EGITEN, NAHIZ ETA TALDEAREN IZENAK HERRIKO FESTA-USAINA DUEN.

HIRU MUSIKARI NAFARRAK DUELA URTEBETE ELKARTU ZIREN GOIENETXE ANAIAK EUSKARAZKO RAP TALDEA OSATZEKO.

[ Testua KEPA PETRALANDA Argazkiak ORTZADAR ]

Batak DJ lana egiten du; beste biek bapateko letrak abesten dituzte.

men artean ez dago halakorik.Markak, aldizkarien izenak... erre-ferentzia horiek ez dira hainbesteerabiltzen. Bai, ordea, rapean”.

Kontzertuetara joaten direnenprofilari dagokionez, hauxe dadeskribatzen duten zaleen irudia:“jende euskalduna, bertsozalea,gaztelaniazko raparen zaleak. Horibai, ia denak gazteak”. Joan zenirailaren 25ean, Trapagan GazteEguna zela eta, han izan ziren Goie-netxe Anaiak. “Halere, baditugukontzertu gehiago aurrera begira,besteak beste, Elizondon, Leioaneta Tafallan”.

Rapa bultzatzea dute helburue-tako bat. Goienetxe Anaiak, hainzuzen, “euskal musikaren mapanraparen hutsune hori betetzekonahiarekin eta orain dauden etanoizbait sor daitezkeen rap tal-deekin batera rap-eszena bat osa-tzeko asmoarekin sortu da”.

Heriotz artio izenburupean, nafa-rren lehenbiziko maketa entzungaidago webgunean. Euskara hu-tsezko zazpi kanta dira, besteakbeste, Amapola, Gontzientzia,Kalea, Don’t worry… Oso moduerrazean entzuten diren kantafreskoak.

Euskal rap-eszenan aitzindariakizan ziren Selecta Kolektiboa edo-ta Aritz Sound System taldeak.Ondoren, aipatzekoak dira M.A.K.beteranoak, hiru disko kaleratudituztenak. Bestalde, Barakaldon,Grafitero moduan sortu ziren 121Krew eta rapera pasatu ziren gero.Norte Apache, Maisha MC, 2zio etaNafarroa Beheko Ezkiota taldea-rekin osatzen da zerrenda.

“Rapa euskarazegiteko argotafalta da baina,tira, horrekjerga sordezake”

‘Heriotz artio’ izenekonafarren lehenbiziko

maketa entzungai dagoberaien webgunean.

Euskal hip hopa ez dazabaldu orain arte.“Duela gutxira arte

pandilleroekin lotzen zen”.

MUSIKA

Goienetxe Anaiak taldea, rapeatzen, aspaldiko emanaldi batean.

Page 5: Destacado Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

Alejandra Bueno: Identitatea arakatzen

DA honetan BilbokoWindsor Kulturgintzagalerian generoariestu loturiko argazkiseriea erakutsi ondo-ren, Munichen dagoorain, Gasteizko Ama-rika salak eta Artiu-mek emandako beka

bati eskerrak. Identitateari eta kontsumoariburuzko proiektu bat lantzen ari da han. Gaz-tea izanagatik, ibilbide mamitsua du;argazkiak, bideo kreazioak eta performan-ce-ak egiten ditu.

“Inoizko informazio gehien jasotzen dugu,baina, aldi berean, inoizko ezezagutza han-diena dagoela uste dut. Eta horrek ezegon-kortasuna dakarkio pertsonari; batetik, errea-litatea bere hartan konprenitzeko, eta bes-tetik, bere nortasun propioa eraikitzeko”. Ale-jandra Buenok (Gasteiz, 1987) zalantza zirki-nik ez du. Gizartearen egitura horrekpertsonak etengabe trebatu eta mol-datu behar izatea dakarrelapentsatzen du. Eta horrek ondo-rio garbi bat duela sinetsitadago: “ezintasun eta etsipensentipenak areagotzen dira.Eta, ondorioz, kontsumoan etaberehalako plazerean oinarri-tutako identitateak eraikitzendira”.

Norberekeriaren kontzeptua erelandu du argazki, bideo eta performan-ce-en bidez. “Berez, zalantzak ditutzerk era-maten duen pertsona batnorberekeriaz joka-tzera; ¿norberaren izaeraren gehiegizko mai-tatze baten ondorio da norberekeria, edo,kontrara, autoestima ahularen ondorioz ema-ten den jokabidea da?”.

Bizi garen gizartea ni-an oinarriturik dagoe-la dio Buenok. “Ni-an, narzisismoan eta enpa-tia ezan”. Hiru ideia horiekin bideo kreaziobattaxutu zuen iaz. Testurik gabeko lana zen;soilik hiru hitz entzun zitezkeen: ni, niri etanire. Obra horrekin, EiTB Kulturak EHUrekinbatera antolatutako sariketa irabazi du aur-ten.

Espazio publikoan jardutea gustuko du Bue-nok; kontzientziak astintzea, zer pentsatuaematea eta jendearen jokabidea aztertzea.

Ildo horri jarraituz, kontsumoari buruzkoserie bat garatu zuen Leioan (Bizkaia) urtehasieran, Tengo mono goiburupean. Larrial-diko estetika zuten afixa zuri-gorriak paratuzituen kalean, hainbat tokitan. “Erabili eza-zu, behar baduzu”. Horixe zen kartelenmezua. Zigarro bat, alkoholdun edariak, etatankera horretako objektuak jarri zituen kar-telen aldamenean. Batzuek ez zuten egunerdi ere iraun.

“Nire proiektuak serioak direla ematen du,baina egiaz ez dira halakoak. Nire argazki bil-dumek kutsu komikoa izaten dute. Esate

baterako, bildumetako batean ezinezkoakdiren egoerak edota egoera muturrekoak iru-dikatu nituen. Argazki batean, ezeresetik zin-tzilik ageri zen pertsona bat”.

Leioan hasitako serieari Alemanian eman-go dio segida; Munichen, hain justu. Gas-teizko Amarika salak eta Artiumek emanda-ko beka bati eskerrak, abenduaren hasiera-ra bitartean izango da Bueno han. Eta hiruhiletan eginiko lanak bi herrialdeetan, Muni-

chen zein Gasteizen, erakusteko parada izan-go du ondoren. Tengo mono-ren jarraipenaez ezik, Municheko eta Arabako identitateeta kontsumo ohiturei loturiko egitasmoa eregaratuko du artistak, Alemanian den bitar-tean. “Azokara joango naiz astero, eta Ara-bako patatak hango produktu edota objektutipikoengatik trukatuko ditut. Identitatearidagokionez, ume eta helduen arteko aldeakaztertuko ditut”. Honakoa erakusteko:

“Umeek telebistako eta zinemako heroienizaerak eurenganatzen dituzten bitartean, hel-duek izaera horien mendean bizitzeko geroeta arazo handiagoak dituzte, eta nortasunpropiorik ez dute”. Buenoren iritziz, egungoekonomia moldearekin zerikusi zuzena dutearazo horiek. Abenduaren hasieran itzulikoda Euskal Herrira, eta orduan erakutsiko dituGasteizko Amarika salan Munichen uneotanlantzen ari den proiektu artistiskoa.

IDENTITATEARI ETA KONTSUMOARI BURUZKO PROIEKTU BAT LANTZEN ARI DA MUNICHEN ALEJANDRA BUENO ARTISTA GAS-TEIZTARRA BEKA BATEN BIDEZ. ARGAZKIAK, BIDEO KREAZIOAK ETA PERFORMANCE-AK EGITEN DITUEN GAZTE HORREK BIZI

GAREN GIZARTEA NI-AN OINARRITURIK DAGOELA PENTSATZEN DU ETA NORBEREKERIAREN KONTZEPTUA LANDU DU.

[ Testua AMAIA ARRAIZA Argazkiak ORTZADAR ]

Espaziopublikoanjardutea

gustuko duAlejandraBuenok

Kontzientziakastintzea eta

jendearenjokabidea aztertzea

maite du artistak

ARTEA

Goian, ‘La dualidad de la sal’ izeneko egitasmoa. Azpian, Alejandra Bueno artista eta ‘Sonometros’ bere lana.

U

Page 6: Destacado Ortzadar

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

Orain, zoitxarrez, denak hil behar ditut.Aipatutako azken narrazio horiek nahiko tristeak eta ilunak dira. Gerra, bortxakeria, kontzentrazio esparruak.. Aurreko ipuine-tan zegoen umorea honetan ez agertzea aurpegiratu dizu baten batek. Umoreak ez zeukan lekurik hemen?Hemen ez zegoen umorearentzat lekurik,ez. Uste dut giroak ez zuela umorerik eska-tzen. Ipuin ilunak dira, gogorrak, tristeak.Hurrengo liburua umoretsua izango da, etaorduan liburu triste bat eskatuko didate.Irakurlearekin asmatzerik ba ote dago?Zure obran behin eta berriro heriotza ager-tzen da. Zuk zeuk aitortu duzu inoiz zure obsesioen artean dagoela. Nondik datorkizu heriotzarekiko obsesio hori? Nik uste dut gizakiaren kezkarik nagusie-na heriotza dela. Zergatik? Hilkorrak gare-lako, jakina. Hilezkorrak bagina, heriotzakez gintuzke batere kezkatuko. Eta kezkatikobsesiora oso bide laburra dago.Estilo gardena erabiltzen duzu, apainga-bekoa. Estilo korapilatsuak irakurketa era-gozten duela pentsatzen duten horietakoa zara? Ipuin hauetan oso estilo xumea erabiltzensaiatu naiz, egia da. Uste dut fondoaren etaformaren artean oreka bat behar duelaegon, halako barne-logika bat. Beste libu-ru batzuetan, ordea, estilo markatuagoaerabiltzen dut, beti ere oreka hori kontuanizanik.Narrazio laburrak nahiago dituzu. Zer dela eta? Tira, nik uste dut izaera kontua dela, mui-nera jo behar nahitaezko hori, esentziara.Esan dezagun ez zaidala denbora alferrikgaltzea gustatzen...Amaiera irekiak ere gustuko dituzu. Bada nork esaten duen hori lana bukatu gabe uztea dela.

Irakurleari lana ematearen aldekoa naiz.Buka dezala berak ipuina, egin deza-

la ahalegin intelektual bat. Litera-turak iradoki egin behar du, gal-derak egin, irakurlea inarrosi...Gainerakoa irakurlearen eskue-tan gelditzen da.Tarteka, aforismo sorta bat argi-

taratzen duzu. Zerk eramaten zai-tu genero hori jorratzera?

Lehen esan bezala, hor ere esentzia-ren bilaketa bat dago. Miniaturak atseginditut, destilazioa, gauza ttikien lilura.Aforismo batzuetan zure buruari barre egi-ten diozu, ‘autoironia’ zure hitzetan. Umo-rea aterpe bat da? Umorea bizitzari aurre egiteko aterpe batda, bai. Babesleku bat, ezkutu bat, jarrerabat. Umoreak bakoitza bere lekuan jartzen

“Literatura nirebizitza osoa dabaina ez dago

literaturatik bizitzekomodurik”.

“Hurrengo liburuaumoretsua izango

da eta orduan liburutriste bat eskatuko

didate”.

Karlos Linazasoro, Tolosako Liburutegian. ‘Gizakiaren m

“Literatura,gauza ororen

gainetik, jolasada. Ezagutzen

den jolasikserioena”

ILOLOGOA ikasketaz, Tolo-sako liburutegiko ardura-duna ogibidez, KarlosLinazasoro (Tolosa, 1962)idazle oparoa, bitxia etaausarta da. Denetarikjorratzen du: gazte etahaurrentzako literatura,poesia, narrazioa, aforis-

moak, haikuak... Ez dio beldur esperimen-tatzeari eta eduki bakoitzari estilo motadesberdin bat bilatzen dio. Gizakiaren mina(Erein) bere azken narrazio liburuan, mina-ri buruz idatzi du, poza lortzeko modu batizan daitekeelakoan. Heriotza, estutasunaeta tristezia dira nagusi kontakizun haue-tan, baina samurtasunak ere badu beretokia.Beti esperimentatzen dabilen idazlea omen zara. “Ohiko” literaturaz aspertuta? Zer bilatzen duzu? Ohiko literatura gaur egiten den nobela bal-din bada, orduan bai: aspertuta nago egunidazten den literaturaz. Nik beste zerbaitbilatzen dut, sekula aurkitzen ez den hori:misterioa, harmonia, ataraxia… Nik ahaldakit!‘Gizakiaren minak’-ek, zure azken narrazio liburuak, gizakiaren mindura du kontagai, izenburuak adierazten duen bezala. Erre-zagoa al da pozari baino minari buruz idaztea? Poza ez da idatzi behar, poza bizi eginbehar da. Minari buruz idaztea pozalortzeko modu bat izan liteke, edooinaze hori arintzeko modu batbehintzat. Zoriona betegina da, ezdu beste inoren eskurik behar.Liburu horretan Rimbaud, Verlaine eta beste pertsonaia errealak agertzen dira. Zergatik nahastu egia eta fikzioa? Egia eta fikzioa nahasi egiten direlako baiegian eta bai fikzioan. Beti. Eta literatura,gauza ororen gainetik, jolasa delako. Eza-gutzen den jolasik serioena.‘Piramidea’ ipuinean infernua deskribatzen duzu. Zein izan da zure asmoa narrazio hori idazterakoan?Piramidea ez da infernua, gu bizi garentokia baizik. Ipuin hori asmazio hutsa da,baina errealitate izateko ere uste dut ezlukeela askorik behar...Ipuin horrek Orwell ekartzen du gogora. Egile hori, nola Kafka eta Borges ere, zure literaturaren eraginak aipatzen direnean agertzen dira. Zuretzat erreferentzialak al dira? Orwell baino gehiago, Kafka. Eta Kafkarekinbatera Borges, Beckett, Cortázar eta bes-te hainbat poeta. Horiek dira nire maisuak,nire erreferenteak eta nire bidelagunak.

LITERATURA

‘‘Aspertuta nago gaur egiten dennobelaz eta ohiko literaturaz”

KARLOS LINAZASOROK EZ DIO BELDUR ESPERIMENTATZEARI. HORREN ADIERAZLE DIRA AZKENURTEAN ARGITARATU DITUEN HIRU EMAITZAK: ‘GIZAKIAREN MINAK’ NARRAZIO LIBURUA,

‘ESAN GABE DOAZ’ AFORISMO BILDUMA ETA ‘HAMAZAZPIKOTAN’ HAIKU SORTA. IZAN ERE,IDAZLE TOLOSARRARENTZAT LITERATURA, BESTE GAUZA OROREN GAINETIK, JOLASA BAITA.

F

karloslinazasoro

[ Testua KAROLINA ALMAGIA Argazkiak RUBÉN PLAZA ]

Irakurle sutsua, Samanta Schweblin, Ramón Crespo, Iba

“Minari buruzidaztea poza

lortzeko modubat izan liteke,edo arintzeko

behintzat”

Page 7: Destacado Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Urriaren 9a

� Tolosakoa Euskal Filologian lizentziatuaden idazle hori Tolosan jaio zen 1962an etabertan egiten du lan, Udal Liburutegikoarduradun bezala. Helduentzako hainbatipuin liburu idatzi ditu, gehienak Ereinek etaAlberdaniak argitaratuak -Eldarnioak (1991),Zergerta ere (1994), Ez balego beste mundurik(2000), Ipuin erotikoak (2001), Mendekuarengraziaz (2004), eta eleberri labur bat: Itoko diraberriak (2003). Haur eta gazteentzako ipuinasko idatzi ditu eta 2001. urtean EuskadiSaria irabazi zuen genero horretako Botagorriak izeneko ipuinagatik.� Poesia Poesia da gehien estimatzen duengeneroa, nahiz eta “zailena” iruditu . Inoizizan garenotan (2002), Udazkeneko karabanerratua (1991), Apunte eta ahanzturak (1993)eta Euriaren eskuak (1995) dira argitaratudituen poema liburuak. Aurten haiku liburubat kaleratu du, Hamazazpikotan, naturaz,maitasunaz eta denboraz. Horretaz gain,antzerkia ere idatzi izan du (Burdindenda,1998) eta aforismoak, hala nola, Beti ederdena (2006) eta Esan gabe doaz (2010).

Egilea

inak’-en egilea bertako arduraduna da

n Zaldua eta Eider Rodriguez gomendatzen ditu.

du, traszendentzia kentzen die gauzei, denaerlatibizatzen du... baina hain da zaila umo-retsu bizitzea!Genero guztien artean poesia dela gehien betetzen zaituena esan duzu inoiz. Zer dela eta? Poesia literaturaren zutabe nagusia delauste dut, funtsa, erdigunea. Generorikbeteena eta baita zailena ere. Ezerk ez duberak adina ahalegin eskatzen, baina ezerkez du berak adina ematen ere. Poesiak,azken batean, lotura gehiago du bizitza-rekin literaturarekin baino, biografiarekinfikzioarekin baino.Umetan jada idazten zenuen? Noizko dira literaturari lotutako zure lehenengo oroi-tzapenak? Ez, umetan ez nuen idatzen. Ni unibertsi-tatean nengoela hasi nintzen idazten, hogeibat urte nituenean. Irakurri bai, irakurri askoegiten nuen umetan.Eta orain? Ze motako irakurketak nahiago dituzu azken bolada honetan? Poesia, ipuinak, aforismoak, saio laburrak.Ipuin liburu bat gomendatuko dut: Saman-ta Schweblin-en Pájaros en la boca, Lúmen-en. Eta poema liburu bat: Ramón Crespo-ren Palabras que Acepta el Fuego, Los ver-sos de Cordelia-n. Euskarazkoen artean,Iban Zalduaren Antologia eta Eider Rodri-guezen Katu jendea azpimarratuko nituzke.Zein da, irakurle bezala, gehien markatu zaituen idazlea? Lehen aipatu ditudanaz gainera, beste pilobat aipa nitzake: Pessoa, Lec, Mrozek, Por-chia, Rulfo, Onetti, García Márquez, Igera-bide, Canetti, Bernhard, Claudio Rodríguez,Pedro Salinas, Rimbaud, Monzó... eta bes-te asko eta asko.Liburutegiko arduraduna zara ogibidez. Zein leku betetzen du gaur egun literaturak zure bizitzan? Literatura ogibide bihurtzeko asmorik edo tentaziorik ez duzu izan? Literatura nire bizitza osoa da. Nik ez dutulertzen nire bizitza literaturarik gabe. Bai-na ez dago, zorionez ala zoritxarrez, litera-turatik bizitzeko modurik. Nik behintzat ezdut lortu, eta uste dut ja berandu delahorretarako.Zein errutina eramaten duzu idazteko orduan? Noiz, nola, non idazten duzu? Ba nik egunero idazten dut. Normalean,bazkal ostean. Baina apunteak-eta edo-zein lekutan hartzen ditut koadernotxoe-tan, mendian eta...

Page 8: Destacado Ortzadar

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Urriaren 9a