1. Lehendakariaren mezua 1
2. Gure entitatea 2
2.1. Iraunkortasun-txosten honi buruz 2
2.2. Euskadiko Kutxaren aurkezpena 3
2.3. Euskadiko Kutxaren konpromisoa gizarte-erantzukizunaren alorrean 11
3. Gure bezeroekiko harremanak 23
3.1. Nor diren gure bezeroak eta nola identifikatzen ditugun haien behar eta igurikimenak 23
3.2. Gure produktu eta zerbitzuek gizartean duten eragina 28
3.3. Gure bezeroen eskubideak 35
4. Gure pertsonak dira garapenaren oinarri 37
4.1. Giza baliabideen eremuko politikak 37
4.2. Gure pertsonen gogobetetasuna 38
4.3. Gure pertsonen eskubide-berdintasuna 45
4.4. Pertsonen prestakuntza eta garapena 46
4.5. Gure pertsonen profila 50
4.6. Laneko segurtasuna eta osasuna 53
5. Gizartearekiko konpromisoa 56
5.1. Gizarte-politikak 56
5.2. Gizarteak nola ikusten gaituen 58
5.3. Ingurunea garatzearen alde egiten dugu 61
6. Ingurumenaren kudeaketa 72
6.1. Ingurumen-politika 72
6.2. Ingurumena kudeatzeko sistema 73
7. Txostenaren balidazioa 80
8. Eranskinak 81
8.1. I. eranskina. GRI edukien aurkibidea 81
8.2. II. eranskina. Taulen zerrenda 89
8.3. III. eranskina. Zure iritzia garrantzitsua da 91
1. atala
Lehendakariaren mezua
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 1
2006ko ekitaldian, Gizarte Erantzukizunari buruzko bigarren txostena aurkezten du Euskadiko
Kutxak. Horrela, informatzeko eta gardenak izateko konpromisoari eutsi nahi diogu, jakin dakigulako,
informazioaren gardentasuna zalantzarik gabe printzipio garrantzitsua dela egungo ekonomia- eta
gizarte-testuinguruan.
Kreditu-erakunde berezia da, inondik ere, Euskadiko Kutxa. Izan ere, gizarte-erantzukizuna da, hain
zuzen, bere jardunaren gidari nagusia, bai zuzeneko jardunean, bai MCCri eskaintzen dion
laguntasunaren bidez Arrasateko kooperatiba-esperientziaren garapenari ematen dion laguntzan.
Eta 2006. urte honetan ere, konpromiso horrekin koherenteak izaten jarraitu dugu. Batetik,
hezkuntzaren eta zientziaren alorra babestu dugu, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlan ikerketa-
zentroaren eta MCCko teknologia-zentroen sarearen bidez. Bestetik, euskarazko lehen eta bigarren
mailetako irakaskuntzari (ikastolei) lagundu diegu. Alor horietako jarduera osatzeko, lanbide-
heziketaren esparruko hainbat ekimen berezitan ere jarri dugu gure aletxoa.
Dena den, urrats bat gehiago eman dugu orain: Euskadiko Kutxak Nazio Batuen Mundu Itunarekin
egin du bat. Ondorioz, konpromiso sendoa hartu dugu, jokabidearen eta jardueraren inguruko hamar
printzipioak errespetatuz jarduteko. Ildo horretatik, txosten hau argitaratzea konpromiso horren atal
bat da, eta giza eskubideak garatzen ari direla eta gero eta gehiago errespetatzen direla ere esan nahi
du.
Lana eta, beraz, enplegua gizartearen garapen solidarioaren eragile nagusia denez, batik bat gazteen
artean enplegua sortzeko ekimenak kudeatzen jarraitu dugu, Gastempresa Fundazioaren bidez.
Horretarako, gizarteko eragile publiko nahiz pribatuak izan ditugu bidelagun.
Ekintza horiek guztiak bideratu ahal izateko, Entitateko bazkideek, hau da, Euskadiko Kutxako eta
kooperatiba elkartekideetako lan-bazkideek, bere egin dituzten printzipio eta balioetan oinarritu gara.
Lan-bazkideen inplikazioak, jabe diren aldetik, berebiziko garrantzia du interes-talde guztiei eta,
bereziki, gure bezeroei erantzun ahal izateko. Bezeroak dira gure lanaren ardatza, eta horregatik,
zerbitzu zaindua eta oso produktu lehiakorrak eta berritzaileak eskaintzen saiatzen gara.
Gizarte Erantzukizunari buruzko Txosten hau argitaratzea hobetzeko dugun konpromisoaren ondorio
da, duda barik; izan ere, gure erantzuna inguruak eta bezero-taldeek finkatzen duten erritmoari
egokitzen laguntzen digu. Horregatik, 2007an Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko
autoebaluazioa egiteko asmoa dugu, EFQMk finkatuta dituen gizarte-erantzukizunaren inguruko
jarraibideen arabera. Helburua da hobetu beharreko arloak eta ekintzak antzematea, gero hobekuntza-
plana eta 2007ko EGE txostena GRIaren gidaren bertsio berriari (G3ri) jarraiki antolatzeko.
2006an, baina, GRIaren 2002ko gidan oinarrituta egin dugu txostena, eta ekonomiaren, ingurumenaren
eta gizartearen arloetan gure Kooperatibak egiten duen lanaren aurkezpen orekatua eta zentzuzkoa da.
Juan María Otaegi Murua
Euskadiko Kutxako lehendakaria
2. atala
Gure entitatea
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 2
2.1 Iraunkortasun-txosten honi buruz
Hona hemen txostenarekin zerikusia duen edozertaz harremanetan jartzeko lagunak:
� Pedro M. López de Gamiz. Kalitate- eta ingurumen-arduraduna.
Helbide elektronikoa: [email protected]
� José Antonio Unanue. Kontrol Arearen zuzendaria.
Helbide elektronikoa: [email protected]
Txostena 2006ko zerga-ekitaldiari buruzkoa da, eta agertzen diren datuak ekitaldi horren amaierakoak,
kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik. 2005ekoa da txostenik hurbilekoena.
2005ean legez, AENOR arduratu da txostenari kanpoko balidazioa emateaz, eta beraz, GRIaren
(Global Reporting Initiativeren) Iraunkortasun-txostenak egiteko 2002ko gidan ezarritako irizpideen
arabera egin dela bermatu du.
Bertan, Euskadiko Kutxaren hiru jarduera-esparruen —ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa—
egoera objektiboa, lorpenak eta erronkak laburbildu nahi izan dira. Halere, txostenak ez ditu barne
hartu atal honetan bertan jaso diren sozietate partaidetuak.
Euskadiko Kutxak hainbat sistema, prozesu eta administrazio- eta egiaztapen-organoren —barrukoak
zein kanpokoak— bitartez gauzatzen du gestioa, eta horiei esker, erabat fidagarriak ditugu txosten
honetara ekarritako datuak. Egiaztapen-organoei dagokienez, besteak beste, hauek dira aipatzekoak:
• Barruko organoak: Kontrol Area, Barne Ikuskaritzako Departamentua, Ikuskaritza Batzordea,
Kontu Hartzaileak eta Kapital Zuriketari Aurrea hartzeko Unitatea.
• Kanpoko organoak:
.. Publikoak: Espainiako Bankua, Balore Merkatuko Komisio Nazionala, Eusko Jaurlaritza eta
SEPBLAC.
.. Pribatuak: PricewaterhouseCoopers (kanpo-ikuskaria), Fitch-Ratings (kalifikazio-agentzia),
Moody’s (kalifikazio-agentzia), AENOR (ingurumenaren gestioa), Euskalit eta Nafarroako
Kalitaterako Fundazioa (EFQM eredua), PB Consultores (kapital-zuriketari aurrea hartzea).
Txosten hau irakurtzen duenak, eta, oro har, interesa duen edonork bestelako informaziorik nahi badu
Euskadiko Kutxaren alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei buruz, entitatearen aldizkako
argitalpenetara ere jo dezake. Urteko txostenak; korporazio-gobernuaren urteko txostenak;
autonomoen, gazteen... segmentuetarako buletin bereziak... beti egoten dira eskuragarri. Gure web
orria (www.cajalaboral.com) ere kontsultatu daiteke, aipatutako edukirik gehienak bertan baitaude
jasota.
Era berean, Euskadiko Kutxari eta haren jarduerari buruzko bestelako informaziorik nahi izanez gero,
interesatuek gure edozein sukurtsaletan —guztira 372 2006ko abenduaren 31n— galdetu dezakete,
edo, bestela, Entitatearen Telefono bidezko Bankuaren Zerbitzura (901 333 444 telefonora) jo.
Bukatzeko, Mondragon Corporación Cooperativak (MCCk) gestionatzen dituen euskarrietan ere
eskuratu daiteke Euskadiko Kutxari buruzko informazioa, besteak beste, hileroko TU-Lankide
aldizkarian eta korporazioaren web orrian (www.mcc.coop).
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 3
2.2 Euskadiko Kutxaren aurkezpena
2.2.1 Historia eta misioa
Euskadiko Kutxa kredituko kooperatiba-elkarteak Arrasaten (Gipuzkoan) du egoitza nagusia. 1959an
sortu zen, industriako eta kontsumoko bost kooperatibaren ekimenez, eta, zehazki, Jose Maria
Arizmendiarrieta apaizaren zuzeneko bultzadaren bidez. Hura dugu kooperatibismoaren erreferentzia
nagusia Euskal Herrian, eta munduko gizarte-ekonomiaren historian ere badu zeresanik.
1960an ekin genion lanari. Hasieran, hiru dibisio edo areatan geunden egituratuta, orduan sortu berri
ziren kooperatibetan fundatzaileak antzemandako hiru behar objektibo estali nahian:
• Behar finantzarioa: Banku Dibisioak gestionatzen zuen, eta herritarren aurrezkiaren bidez
kooperatibetako inbertsioa eta enplegua sustatzen zituen.
• Gizarte-segurantzaren beharra: garai hartan kooperatibetako langileek ez zuten egungo
autonomoen araubidera jotzerik, eta Gizarte Segurantzaren Dibisioa (gaur egun Lagun-Aro,
BGAE) sortu zuten behar horiek gestionatzeko.
• Kudeaketaren edo aholkularitzaren eta zuzendaritza-gestioaren alorretako beharrak: Enpresa
Dibisioaren —gaur egun LKS taldea da— bidez gestionatzen ziren.
XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan, Euskadiko Kutxa izugarri hazi eta zabaldu zen. Bera zen
garai hartan Mondragon Kooperatiba Taldea esaten zitzaionaren ardatza. Garapen-prozesu horri esker,
80ko urteetan inbertsio-jarduera zabaltzeari ekin zion. Hasieran elkartekide zituen kooperatibetara
bakarrik bideratuta zegoen, baina gero beste bezero-segmentu batzuk ere hartu zituen: lehenengo
etxeko ekonomiak eta enpresa ertain eta txikiak gero. Aldi berean, Banku Dibisioaren finantza-
jarduerara mugatuz joan zen. Beste bi jarduerek, gizarte-segurantzarenak eta kudeaketarenak, nortasun
juridiko propioa hartu zuten, lehen aipatutako Lagun-Aro BGAEren eta LKS taldearen bidez.
1991n MCC eratu zenean, ordea, Euskadiko Kutxak erabateko autonomia eskuratu zuen, eta era
guztietako bezeroei zabalik dagoen finantza-bitartekaritzari ekin zion buru-belarri, korporazioaren
finantza-dibisioaren barruan jarraitu arren.
Gaur egun, Euskadiko Kutxa kreditu-erakunde ertaina da, Espainiako finantza-sektorearen barruan
(26.a 2005eko itxierako datuen arabera). Eta, txostenean zehar azalduko dugunez, aitzindaritza
bereganatu du hainbat eta hainbat arlotan, hala nola, bezeroari zuzendutako zerbitzuaren kalitatean,
efizientzian, errentagarritasunean eta kaudimenean.
Hona hemen bere misioa, une honetan indarrean dagoen 2005-2008 epealdiko Plan Estrategikoaren
arabera:
«Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibaren helburua da, bere bazkide eta bezeroen (batez ere
partikular eta enpresen) finantza-beharrei erantzutea. Horretarako, efizientzian eta
errentagarritasunean duen nagusitasuna bezeroak gogobetetzera bideratzen du, gestioaren
eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartuta.
Euskadiko Kutxa MCCren barruan dago, eta korporazioko erakundeen jarduerari aparteko
laguntza emanez gauzatzen du, batez ere, gizartea sustatzeko hartuta duen konpromisoa.
Baina, horrekin batera, gizartearekiko konpromiso hori bere jarduera-lurraldearen garapen
ekonomikora eta soziokulturalera ere bideratzen du, Euskal Herriaren kasuan euskarari eta
euskal kulturari arreta berezia eskainiz.
Misioa betetzeko, Euskadiko Kutxak konpromisoa hartu du bere lan-bazkideen garapen
profesionalarekin eta horien artean konfiantzazko giroa sortzearekin, berrikuntza, talde-lana
eta bazkideen partaidetza aktiboa suspertzeari begira».
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 4
Misioa aintzat harturik, merkatuaren eta lehia askearen printzipioen arabera garatzen du Euskadiko
Kutxak bere jarduera, betiere bere jardun-esparruei eragiten dieten legeak zorrozki betez.
2.2.2 Produktuak eta zerbitzuak
Euskadiko Kutxak aktiboko zein pasiboko produktu-katalogo zabala eta era guztietako finantza-
zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bezero-segmentuei (partikularrei, autonomoei, saltokiei,
profesionalei eta enpresei), guztiak ere ezin lehiakorragoak (ikusi www.cajalaboral.com orrialdea).
Euskadiko Kutxak kanal anitzeko estrategiari heldu dio, aholkularitza eman eta produktu eta
zerbitzuak banatzeko, hau da, bezeroei hainbat kanal eskaintzen dizkie, harremanetan jarri eta
eragiketak egin ditzaten: sukurtsal-sarea, internet bidezko bankua (CLNet), banku telefonikoa
(Telebanka), kutxazain automatikoen sarea...
2.2.3 Gobernuaren eta zuzendaritzaren egitura
Funtsean, organo hauek ditugu Euskadiko Kutxaren gobernu-egituran:
Batzar Nagusia
Organo erabakitzaile gorena da. Horren erabakiak bazkide guztiek bete beharrekoak dira. Kide
kopurua jabetzaren egituraren araberakoa da, eta egitura hori bi taldek osatzen dute:
.. Kooperatiba elkartekideen ordezkariek. Kide guztien % 57 osatzen dute.
.. Lan-bazkideek (Euskadiko Kutxako langileek). Bakoitzari boto bat dagokio eta kide guztien % 43
osatzen dute.
Batzar Nagusiak aukeratu ohi ditu Kontseilu Errektoreko kideak (12), Kontu Hartzaileak
(kooperatiben kontrol bereziaz arduratzen diren 3 lagun) eta Errekurtso Batzordeko kideak (12, lan-
bazkideen eta kooperatiba elkartekideen ordezkarien artean modu paritarioan aukeratuak).
Kontseilu Errektorea
Entitatearen gobernu-organoa da, eta Batzar Nagusiak ezarritako politika orokorren arabera jarduten
du. 12 kidek osatzen dute: 4 lan-bazkidek eta kooperatiben 8 ordezkarik. Kide bakoitzak 4 urtez
betetzen du kargua, eta bi urtetik behin organo erdia berritzen da.
Eginkizun hauek ditu, besteak beste: lehendakaria aukeratzea, Zuzendaritza Nagusia eta Euskadiko
Kutxaren ordezkaritza hautatu eta gainbegiratzea, eta Eragiketa Batzordeko kideak eta Ikuskaritza
Batzordekoak hautatzea (lehenei, erabateko ahalmenak ematen zaizkie bezeroekin hartutako arriskuak
zehatzeko eta, bigarrenek, kontrol-eginkizun zehatzak hartzen dituzte).
Zuzendari Nagusia
Entitatearen organo betearazle gorena da, eta Area eta Departamentuen bidez gauzatzen den enpresa-
gestioa zuzentzea dagokio.
Bere eginkizuna betetzeko orduan, Zuzendaritza Batzordearen, Berrikuntza Departamentuaren eta
Batzorde Betearazlearen laguntza eta aholkua jasotzen ditu. Zuzendaritza Batzordea 7 area funtzional
nagusietako zuzendariek osatzen dute, eta eginkizun betearazlea du. Batzorde Betearazlea, berriz,
Zuzendaritza Batzordea bera da, baina Lurralde Zuzendaritzetako zuzendarien eta Barne Ikuskaritzako
zuzendariaren partaidetzarekin osatua, eta gestio-esparru bakoitzari buruzko informazio garrantzitsua
konpartitzeko helburua dauka. Enpresa-politikak etengabe hausnartu eta gainbegiratzeko lekua ere
bada.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 5
Entitatean hainbat batzorde ditugu eratuta, jarduera-esparru espezifikoak jorratzeko, eta batzuek
Zuzendari Nagusia dute buru. Batzorde horietatik Kalitate Batzordea da aipagarriena, Zuzendaritza
Kontseiluko kideek osatzen dutena.
Euskadiko Kutxak badu, halaber, beste organo bat: Kontseilu Soziala. Arrasateko Esperientzia
Kooperatiboan bildutako kooperatiben organo bereizgarria da, eta lan-bazkideek zuzenean
aukeratutako kideez egoten da osatuta. Kideok lan-zentroen arabera hautatzen dira, eta gero lan-zentro
horietako langileen ordezkari bihurtzen dira, Entitatearen gainerako organoen aurrean, hau da, haien
nahien bozeramale eta lan-bazkideek kooperatiban etengabe parte hartzeko bitarteko dira. Kontseilu
Sozialak Kontseilu Errektoreak emandako eginkizunak izan ohi ditu, normalean lan-araubideari
loturiko gaietan. Horrekin batera, Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza Nagusia aholkatzeko
eginkizuna ere badu.
En
pre
sare
n G
izar
te E
ran
tzu
kiz
un
ari
bu
ruzk
o 2
006ko t
xost
ena.
Eusk
adik
o K
utx
a 6
AR
EA
D
ES
AR
RO
LLO
DE
NE
GO
CIO
NE
GO
ZIO
GA
RA
PE
NA
RE
N
AR
EA
AR
EA
CO
ME
RC
IAL
RE
D T
RA
DIC
ION
AL
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
AR
EA
K
OM
ER
TZ
IALA
AR
EA
INV
ER
SIO
NE
SIN
BE
RT
SIO
EN
AR
EA
AR
EA
KO
NT
RO
L A
RE
A
AR
EA
RE
CU
RS
OS
BA
LIA
BID
EE
N A
RE
A
AR
EA
TE
CN
OLO
GÍA
YS
IST
EM
AS
DE
INF
OR
MA
CI
ÓN
TE
KN
OLO
GIA
RE
N E
TA
IN
FO
RM
AZ
IO S
IST
EM
EN
AR
EA
AR
EA
CO
ME
RC
IAL
RE
D E
XP
AN
SI
ÓN
HE
DA
PE
N S
AR
EK
O A
RE
A
KO
ME
RT
ZIA
LA
AR
AB
A
BIZ
KA
IA
GIP
UZ
KO
A
NA
FA
RR
OA
Lurr
alde
Z
uzen
darit
zak
GA
ZT
ELA
ET
A L
EO
N
ER
RIO
XA
- A
RA
GO
I-
KA
NT
AB
RIA
- A
ST
UR
IAS
-
MA
DR
IL
ZU
ZE
ND
AR
I N
AG
US
IA
KO
NT
SE
ILU
E
RR
EK
TO
RE
A
BA
TZ
AR
N
AG
US
IA
Kon
tu-h
artz
aile
ak
Err
ekur
tso
Bat
zord
ea
Era
gike
ta B
atzo
rdea
Ikus
karit
za B
atzo
rdea
Bat
zord
e B
etea
razl
ea
Bat
zord
e B
etea
razl
ea
OIN
AR
RIZ
KO
OR
GA
NIG
RA
MA
BA
RN
E IK
US
KA
RIT
ZA
Kal
itate
Bat
zord
ea
Kon
tsei
lu S
ozia
la
BE
RR
IKU
NT
ZA
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 7
Euskadiko Kutxaren egitura operatiboa funtsean zazpi area funtzional handitan dago banatuta. Horiek,
bestalde, departamentuek, sekzioek, lurraldeek eta sukurtsal-sareak osatzen dituzte. Hona hemen area
horien misio eta eginkizunen deskribapen laburra:
• Negozioaren Garapena
Hainbat arlotako estrategiak eta politikak biltzen ditu: bezero-segmentuetakoak (bai
partikularrenak bai enpresenak), banaketa-kanaletakoak, komertzializazio-prozesuetakoak,
publizitatekoak eta komunikaziokoak. Jarduera komertzialaren oinarrizko euskarria dela esan
daiteke.
• Euskal Herriko Area Komertziala
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko sukurtsalen negozioa zuzendu eta
koordinatzen du. Beraz, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak
biltzen ditu.
• Hedapen Sareko Area Komertziala
Hedapen Sareko sukurtsalen negozioa zuzendu eta koordinatzen du. Beraz, Gaztela eta Leoneko,
Errioxako eta Aragoiko, Kantabriako eta Asturiaseko eta Madrileko Lurralde Zuzendaritzak daude
bere menpe.
• Inbertsioen Area
Bezeroekiko kreditu-, likidezia-, interes-, merkatu- eta kanbio-arriskuak gestionatzeaz arduratzen
da, eta arrisku legalak eta fiskalak ere kudeatzen ditu.
• Kontrol Area
Hainbat eginkizun ditu: arriskuak kontrolatzea, gestioa eta administrazioa planifikatu eta
kontrolatzea, erakunde arautzaileekin hitz egitea eta kalitateaz arduratzea.
• Baliabideen Area
Era guztietako baliabideei (giza baliabideei, antolamendukoei eta fisikoei) buruzko politikak
gestionatzen ditu, baita Zerbitzu Zentraletan biltzen den sareari zuzendutako administrazio-
zerbitzuen funtzionamendua ere.
• Teknologiaren eta Informazio Sistemen Area
Entitatean informatikari buruz eta informazioaren teknologien erabilerari buruz ezarritako
politikak garatzen ditu.
Euskadiko Kutxaren gobernu-egitura kredituko kooperatiba-elkarte izateari dago estu-estu lotuta, eta
beraz, bere organoetan ezin da kontseilari independenterik egon, bazkideek osatzen dituzte-eta erabat.
2.2.4 Jarduera-eremuak eta -merkatuak. Sozietate filialak eta partaidetuak
Euskadiko Kutxak estatu espainiarrean garatzen du bere oinarrizko banku-jarduna, izan ere, estatu
espainiarrean kokatzen da bere sukurtsal-sare osoa.
Hasierako hamarkadetan, gure sukurtsalak gaur egun Euskal Herriko sarea deitzen diogun esparruan
(Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatutakoan) zeuden, nahiz eta
Madrilen eta Bartzelonan ere bagenituen batzuk.
Baina, 90eko hamarkadaren hasieran, hausnarketa estrategikoa egin ondoren, ohiko ingurutik kanpo
zabaltzen hastea erabaki zen. Prozesua 1993-1996 Plan Estrategikoaren barruan jarri zen martxan, eta
oinarrizko bi irizpideri jarraitu zitzaien:
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 8
• Pixkanaka inguru mugakideetan zabalduz joateari (olio-orbanak bezala).
• Inguru berri bakoitzean pisu espezifiko handia lortzeari.
Irizpide horiei bi helburu kualitatibo hauek gehitu genizkien: bezeroei ematen diegun zerbitzuaren
kalitatea bereizgarri estrategikoa izatea gure lehiakideen aurrean, baita Hedapen Sarean ere, eta tokian
tokiko ekimenei (sozialei, kulturalei nahiz herrikoei) euskarri ematea.
Indarrean den 2005-2008 Plan Estrategiaren arabera, 57 sukurtsal irekitzeko asmoa du Euskadiko
Kutxak, eta epealdia amaitzean 405 sukurtsal izatea espero du.
Horrela, 2006ko ekitaldiaren amaieran, Euskadiko Kutxa estatu espainiarreko 9 autonomia-
erkidegotan zegoen kokatuta guztira. Bere sare komertziala 372 sukurtsalek osatzen zuten, eta
sukurtsal horiek, 1.857 lan-bazkideren gestioaren bidez, 1.121.832 bezerori eskaintzen zizkieten
zerbitzuak. Hona hemen sare horren banaketa:
2.1 taula. Sukurtsalak, enplegatuak eta bezeroak lurraldeen arabera
Lurraldea Sukurtsal
kopurua
Lan-bazkideen
kopurua
Behin-behinekoen
kopurua
Bezero
kopurua
Araba 39 187 17 136.375
Bizkaia 89 389 49 321.351
Gipuzkoa 78 366 36 308.568
Nafarroa 48 192 35 128.576
Gaztela eta Leon 51 178 55 126.021
Errioxa eta Aragoi 45 142 49 83.584
Madril 5 17 10 4.229
Kantabria eta Asturias 17 35 33 10.758
Egoitza Nagusia/Lagun
Aro -- 351 34 2.370
Guztira 372 1.857 318 1.121.832
Bezeroekin zuzenean duen banku-jardunean ez ezik —horixe da Entitatearen ohiko negozioaren
oinarria—, Euskadiko Kutxak hainbat finantza-merkatutan ere jarduten du aktiboki, bai bezeroen
finantza-beharrei erantzuteko, bai entitateari loturiko arrazoiengatik. Errenta aldakorreko merkatuak
—Bilboko Burtsako kide da—, errenta finkokoak, banku arteko merkatua, aukera eta etorkizunen
merkatuak eta dibisa-merkatuak dira, besteak beste, partaide duten merkatuetako batzuk, eta zuzenean
nahiz merkatu horietako organo gestore eta eragileekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez jardun
ohi du.
Euskadiko Kutxak, dena den, badu beste jarduera osagarri bat ere: hainbat sozietatetan hartze du parte
(horietako batzuk bera finkatu ahala sortutakoak). Hona hemen aipagarrienak:
• Seguros Lagun-Aro Vida, SA eta Seguros Lagun-Aro. Horietan, Lagun-Aro BGAErekin batera
hartzen du parte, eta lehenean % 76ko eta bigarrenean % 41,9ko partaidetza du.
• Caja Laboral Gestión SGIIC, SA. Balore higigarrietako inbertsio-fondoak kudeatzeko erakundea
da, eta Euskadiko Kutxaren filiala % 100ean.
• Euskadiko Pentsioak, BGAE eta Caja Laboral Pensiones. Euskadiko Kutxaren filialak dira %
100ean, eta hurrenez hurren, aurreikuspen-planak eta pentsio-planak eratu eta gestionatzea dute
helburu.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 9
• MCC Inversiones, MCC Innovación SPE, MCC Desarrollo SPE, MCC Desarrollo Navarra eta
MCC Promoción de Empresas SPE, MCC korporazioko beste sozietate batzuez gain. Partaidetza-
ehunekoa ez da guztietan bera, baina bai, ordea, helburua: kooperatiben garapena eta enplegua
sustatzea.
• VISESA, Orubide, SA eta Alokabide, SA. Eusko Jaurlaritzak sustatutako sozietateak dira, eta
babes ofizialeko etxebizitzen, etxebizitza sozialen eta alokairukoen eraikuntza sustatzea dute
helburu.
• Luzaro, SA, enpresa txiki eta ertainentzako partaidetzazko maileguetarako sozietatea; Elkargi
EGE eta Oinarri EBE, enpresa txiki eta ertainentzako nahiz dendentzako elkarrekiko berme-
elkarteak.
• SHARPE Asset Management eta International Capital Research. Lehena, balore higigarrietako
inbertsio-fondoak kudeatzeko sozietatea, eta, bigarrena, aholkularitzako eta inbertsioen analisirako
erakundea.
2.2.5 Euskadiko Kutxaren datu nagusiak
Bi taulatan jasoko ditugu:
• lehenean, Euskadiko Kutxaren negozio-bolumenari, emaitzei, zerbitzuei eta giza baliabideei
buruzko daturik esanguratsuenak
• bigarrenean, aurreko datuek adierazten duten errentagarritasunari, produktibitateari eta
kaudimenari buruzko finantza-indizerik esanguratsuenak.
Taula batean zein bestean, 2004ko, 2005eko eta 2006ko ekitaldien amaierako egoera adierazten da, eta
behar izan denean, datuok moldatu egin dira, Finantza Informazioari buruzko Nazioarteko Arau
berrietara —NIIF-IAS— egokitu nahirik Espainiako Bankuak emandako 4/2004 Zirkularrak agintzen
dituen aldaketetara.
2.2 taula. 2004ko, 2005eko eta 2006ko daturik adierazgarrienak
Kontzeptua / Urtea 2006 2005 2004
Negozio-bolumena (mila eurotan)
Fondo propioak
Balantzeko baliabide hartzekodunak
Bezeroen baliabideak
Bezeroei zuzendutako kreditua
Balore-zorroa
1.400.656
14.796.572
12.332.877
12.972.717
1.670.099
1.298.298
11.569.010
11.035.509
10.533.583
1.424.096
1.199.941
9.827.559
10.042.477
8.534.220
1.439.125
Emaitzak (mila eurotan)
Marjina arrunta
Administrazio-gastuak
Ustiapen-marjina
Zerga aurreko emaitzak
376.345
148.914
213.712
176.003
328.040
136.251
178.681
150.311
286.309
132.438
126.973
114.269
Zerbitzuak
Sukurtsalak
Kutxazain automatikoak
Txartelak
372
497
761.604
355
470
752.075
342
463
773.941
Giza baliabideak
Lan-bazkideak 1.857 1.830 1.792
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 10
2.3 taula. 2004ko, 2005eko eta 2006ko adierazle nagusiak
Kontzeptua / Urtea 2006 2005 2004
Errentagarritasuna (%-tan)
Finantza-marjina / Batez besteko aktibo osoa
Administrazio-gastuak / Marjina arrunta
Ustiapen-marjina / Batez besteko aktibo osoa
Zerga aurreko mozkinak / Marjina arrunta
1,59
39,57
1,41
46,77
1,84
41,53
1,42
45,82
1,78
46,26
1,17
39,91
Produktibitatea (mila eurotan)
Baliabide bitartekotuak lan-bazkideko
Baliabide bitartekotuak sukurtsaleko
6.641,29
33.152,90
6.030,64
31.087,52
5.604,06
29.450,08
Kaudimena (%-tan)
Baliabide propioak / Inoren baliabideak 9,47 11,22 12,21
Kalifikazioa / Ratingak Banakakoa Epe lab. Epe luzera
Moody´s
Fitch - Ibca
C+
A/B
P-1
F1
A2
A+
2.4 taula. Adierazle ekonomikoak (mila eurotan)
Adierazlea Edukia 2006 2005 2004
EC1 Produktuak guztira (1) 666.597 512.644 438.249
EC2
Baliabide bitartekotuak
. Euskal Herriko sarea
. Hedapen-sarea
Kreditu-inbertsioa
. Euskal Herriko sarea
. Hedapen-sarea
10.716.656
1.616.221
9.530.530
3.614.980
9.733.956
1.302.114
7.933.815
2.773.407
8.967.010
1.075.467
6.643.930
2.773.407
EC3 Interesak eta antzeko zamak
Gastu orokorrak (pertsonal-kostuak izan ezik)
275.349
49.510
170.701
45.453
139.891
45.862
EC5 Pertsonal-kostuak 99.404 90.798 86.576
EC6 Kapital sozialaren interesak
Itzulkin kooperatiboak
28.557
31.452
26.411
26.947
24.357
28.845
EC7 Zerga aurreko emaitzak
Zerga osteko emaitzak
176.003
154.364
150.311
134.198
114.269
98.998
EC8 Zergen batura (2) 22.894 17.300 16.439
EC10
Dohaintzak:
Heziketa eta Sustapen Fondoa (HSF)
Kooperatiba arteko Fondo Soziala (KFS)
10.779
16.168
9.103
13.654
8.098
12.147
(1) Produktuak guztira = Interesak eta antzeko errendimenduak + kapital-tresnen errendimenduak +
zerbitzuen errendimendua + finantza-eragiketen emaitza + kanbio-aldeak + beste ustiapen-produktu
batzuk.
(2) Zergen batura = sozietateen gaineko zerga + tributuak
EC4 eta EC9 adierazle ekonomikoei buruz, honako hauek zehaztu beharra dago:
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 11
• EC4 – penalizazioak kanpo utzita kontratu-baldintzen arabera ordaindu diren kontratuen
ehunekoa. Euskadiko Kutxak bezeroekin eta hornitzaileekin egindako kontratu guztiak
gainbegiratzen ditu aldian behin, eta ez dira bete gabe geratzen.
• EC9 – diru-laguntzak. Euskadiko Kutxak ez du erakunde publiko edo pribatuen diru-laguntzarik
jasotzen. Inoiz edo behin jaso izan du kontzepturen bategatik (inbertsio, prestakuntza espezifiko
edo antzekoren bategatik), baina jasotakoa hutsa izan da negozio osoaren eta emaitzen
bolumenarekin alderatuta. Adibidez, prestakuntzarako diru-laguntzak pertsonal-gastuen %
0,42koak izan dira.
2.3 Euskadiko Kutxaren konpromisoa gizarte-erantzukizunaren alorrean
2.3.1 Euskadiko Kutxa eta gizarte-erantzukizuna
Euskadiko Kutxak gizarte-erantzukizunarekin hartua duen konpromisoa gure korporazio-izateari dago
lotuta. Ez da helburu sozialari erantsitako elementu zirkunstantzial edo osagarri bat, ezta bigarren
mailakoa edo iragankorra ere. Gizarte-erantzukizuna gure kooperatibaren funtsezko alderdia da.
Euskadiko Kutxarentzat, gizarte-erantzukizunarekiko konpromisoa ez da kanpoko presioaren ondorio,
ezta tributu edo moda faltsu iragankorren eragin ere; gure ADNaren osagarria da, eta halaxe erakusten
dute:
• gure jatorriak
• gure jabetzaren izaera juridiko bereziak —kredituko kooperatiba-elkartea gara— eta bazkide
langilearen figurak.
• gure historiak
• gure misioak eta korporazio-balioek, bai eta horien ondorio diren politikek eta estrategiek ere
Hastapenetan, Jose Maria Arizmendiarrietak herritarren aurrezpenaren eta inbertsio komunitarioaren
arteko zubi gisa taxutu zuen Euskadiko Kutxa, kooperatibetan enplegua sortzeari lehentasuna emanez,
kooperatibak indartzeko eta garatzeko. Arizmendiarrietak sarritan azpimarratu izan zuen Euskadiko
Kutxak izaera soziala eta hezitzailea zuela jite ekonomikoaz gain. Adibidez, honako hau esaten zuen:
.. «Itxuraz hain gauza ezberdinak diren heziketa, lana eta aurrezpena batzea zentzugabekeriatzat
hartu daiteke; baina, arazo beraren, hau da, gizakien eta herrien sustapen sozialaren arazoaren
hiru alderdi edo dimentsiotzat hartu behar ditugu».
.. «Euskadiko Kutxaren eginkizun ekonomikoak komunitateari begiratzen dio lehen-lehenik,
horren bitartez komunitate hori osatzen duten pertsonengana heltzeko».
.. «Euskadiko Kutxako zuzendaritzak enpresari soilik erreparatu beharrean, gizarterantz bideratu
behar du begirada. Horren arabera, enpresan ia garrantzirik ez duten gai politikoak, sozialak
eta are filosofikoak ere, lehen mailakoak bihurtzen dira».
Goian esan dugunez, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba da, eta bazkideek (kooperatiba
elkartekideek eta bazkide langileek) zuzenean hartzen dute parte jabetzan, gestioan eta emaitzen
banaketan. Izaera juridiko bera duten beste erakunde batzuen aldean, berezitasun batzuk ditu,
agerikoak ez badira ere:
• Bertako bazkide kolektiboak kooperatibak dira gehienbat (industrialak edo banaketakoak), eta
horiek, halaber, bertako bazkide langileen jabetzakoak dira.
• Langileak sozietate-egituraren barruan daude sartuta, eta bazkide langileak (jabekideak) diren
aldetik, erabat konprometiturik daude Kooperatibarekin, sozietatean ez ezik (Kapital Sozialaren %
43ren jabe dira, Batzar Nagusian bozkatzeko eskubidea dute, emaitzetan parte hartzen dute...),
eguneroko gestioan eta euren garapen profesionalean ere bai.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 12
• Gure inguru sozialean eta ekonomikoan ezezagunak diren elkartasunezko elementu batzuk
Euskadiko Kutxaren sozietate- eta lan-araubidearen ezaugarrietakoak dira, eta protagonistek guztiz
barneratuta dituzte. Esaterako:
.. Langileen ordainketa gordinen arteko aldea txikia da merkatuan ohikoak diren parametroekin
alderatuta, eta horrek zuzendaritzako kideen konpromiso pertsonala adierazten du (bazkide
langileen konpromisoa).
.. Emaitza banagarrien % 50 erreserba banaezinetara doa, Kooperatibaren etorkizuneko
garapena bermatzeko (Entitatearen etorkizuneko garapenarekiko konpromisoa).
.. Aipatutako erreserba horiek ez dira inoiz kontuan hartzen bazkide bakoitzak baja hartzeko
unean exijitu ditzakeen diru kopuruak kalkulatzeko, ez eta Kooperatiban sartzen diren bazkide
berriei exijitu dakizkiekeen zenbatekoak kalkulatzeko ere, horiek, noski, askoz urriagoak dira
eta (belaunaldien arteko konpromisoa).
.. Entitatearen desegitea gertatuz gero (bategite, xurgapen edo antzeko zerbaitengatik),
erreserben azken xedea kooperatiba garatu edo sustatzea da, ez bazkideen artean banatzea
(gizartearekiko konpromisoa).
Gizarte-erantzukizunarekiko konpromisoaren frogarik onena Euskadiko Kutxaren ibilbide historikoa
da. Gure Entitateak lorpen ekonomiko eta enpresarialak egiteaz gain, asko lagundu du gaur egun
errealitate finko diren beste helburu batzuk lortzen. Honako hauek azpimarratu ditzakegu:
• Arlo sozial eta enpresarialean, MCCren sorrera, eraketa eta garapena. 2006ko ekitaldia ixteko
unean, 82.112 langile zituen eta 12.692 milioi euroko salmentak ekitaldian (horietatik 3.819 milioi
euro nazioarteko merkatuetan), MCC Euskadiko lehenengo enpresa-taldea da, eta Espainiako
zazpigarrena, fakturazioaren bolumenari dagokionez. MCCk industriaren, finantzaren eta
banaketaren sektoreetan dihardu, eta kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren erreferentziarik
garrantzitsuena da, gaur egun, ekoizpenaren eremuan, nazioartean.
• Heziketaren eta zientziaren arloetan, gaur egun erabat sendoak diren errealitateen eraketa sustatu
du, hala nola:
.. Mondragon Unibertsitatearena: Arizmendiarrietak 1943an sortu zuen Lanbide Eskola apalaren
ondorengoa da eta hainbat campusetan (Arrasate, Oñati, Aretxabaleta, Markina, Elgoibar,
Gasteiz, Irun...) garatzen du bere jarduera, ingeniaritzen, enpresa-zientzien eta giza eta
hezkuntza-zientzien eremuetan.
.. Ikerketa eta Garapen Zentroen sarearena: Ikerlan Ikerketa Zentroarekin hasi zen eta gaur egun
Danobat Sistemas, Maier Technology Center eta beste zentro batzuk ere hartzen ditu. Horrez
gain, orain erronka eta laster errealitate izango den Arrasateko Garaia Industrialdea eratzeko
lanean dabil.
.. Euskarazko lehen eta bigarren mailako hezkuntzarena (ikastolena) edo gure gizartea garatzeko
funtsezkoa den lanbide-heziketarena. Lanbide-heziketan, ekimen bakanak (Lea-Artibai,
Txoriherri, Goierri eta abar) nahiz kolektiboak (Hetel) bultzatu ditugu.
.. Enpresa eta Sozietate Prestakuntzarako Zentroena, Otalorarena (hau da, zuzendaritza-taldeak,
zuzendari berriak, Kontseilu Errektoreak eta Kontseilu Sozialak, ikertzaile sozialak eta abar
prestatzeko eta birziklatzeko zentroarena) esaterako, edo ezagutza kudeatzeko zentroena —
MIK—.
• Gestioaren eta bezeroari zuzendutako zerbitzuaren kalitatea —ingurumenaren gestioarena barne—
lehiakideengandik bereizteko elementu estrategikoa da Euskadiko Kutxarentzat. Ildo horretan,
honako une garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:
.. Banku Elektronikoaren Zerbitzuak IS0 9001 ziurtagiria jaso zuen (1998an), eta telefono
bidezko banku-zerbitzuak (Telebankak) ISO 9002 ziurtagiria (1999an).
.. Lan Arriskuak Prebenitzeko Sistema taxutu eta abian jarri zen (1998an).
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 13
.. Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri zen. Horren arabera, Zerbitzu Zentraletako
jarduera guztiek ISO 14001 ziurtagiria jaso dute; geroago, hainbat berriztapen egin
zaizkio urtez urte, arestikoena 2006an.
.. Entitatearen oinarrizko prozesu guztiak EFQM ereduari jarraituz dokumentatu ziren (1999an).
.. Kalitatearen zilarrezko Q eta urrezko Q sariak lortu ziren (2000n eta 2001ean, hurrenez
hurren), Euskalitek Espainiako eta Europako kreditu-erakundeen artean egindako ebaluazioen
ostean, eta Gestioaren Kalitatearen Euskal Saria ekarri zigun.
.. Enpresa handien Bikaintasunari emandako Nafarroa saria (2004an) eta Nafarroako Euskadiko
Kutxari Kalitatearen Europako Fundazioak emandako Bikaintasunaren urrezko zigilua
(2004an).
.. Ospe oneneko euskal enpresei buruzko Recor Euskadi txostenaren bigarren argitaraldian,
sailkapenaren 6. tokian azaltzen da Euskadiko Kutxa, eta MCC 2.ean, aurreko ediziotik
(2003kotik) bost toki aurreratu ondoren (MCCk, toki bat).
.. Euskadiko Kutxaren Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko lehen txostena egin zen
2005ean eta AENORek baliozkotu zuen.
.. Euskadiko Kutxak Nazio Batuen Mundu Itunarekin egin du bat 2006an.
• Entitatearen misioari eta balioei dagokienez, ezin ditugu aipatzeke utzi Arrasateko Esperientzia
Kooperatiboaren oinarrizko printzipioak, 1987an egin zen Kooperatiben I. Biltzarrean
onartutakoak, Euskadiko Kutxaren enpresa-, gizarte- eta ingurumen-estrategian duten eragina eta
elkarrekintza kontuan hartuta. Funtsean, hauek dira laburbilduta oinarrizko printzipiook:
«I. Atxikimendu askea
Sortzen ditugun lanpostuetan zabalik egoten gara jarduteko gaitasun profesionala frogatzen
duten gizon eta emakume guztien aurrean.
II. Antolamendu demokratikoa
Bazkide langileen oinarrizko berdintasunean funtsatua; horrek pertsona bat boto bat dioen
praktikari loturiko antolamendu demokratikoa eskatzen du.
III. Lanaren subiranotasuna
Natura, gizartea eta gizakia eraldatzen duen faktore nagusia eta, ondorioz, sortutako
aberastasunaren banaketan funtsezko hartzekoduna den aldetik.
IV. Kapitala menpeko tresna besterik ez da
Lanaren menpe dagoen eta enpresaren garapenerako behar den tresna den aldetik,
ordainsari mugatua eta lortutako emaitzekiko lotura zuzenik gabekoa esleituko zaio.
V. Gestioan parte hartzea
Autogestioaren garapen progresiboa eskatzen du, bazkideek enpresaren gestioan parte
hartuz.
VI. Ordainketa solidarioa
Kooperatiba bakoitzaren benetako ahalbideen araberakoa, eta solidarioa bai Entitatearen
barruan, bai bere inguru sozialean.
VII. Elkar-lankidetza
Ikusmolde bateratuak, emaitzen birmoldaketak eta bazkide langileen transferentziak
eragiten dituzten sinergiak bilatzeko inplikazioa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 14
VIII. Gizartea eraldatzea
Emaitzen zatirik handiena berriro inbertituz, kooperatibetan lanpostu berriak sortuz eta
garapen komunitariorako ekimenak bultzatuz.
IX. Izaera unibertsala
Demokrazia sozialaren alde diharduten guztiekiko solidarioa izan eta bake, justizia eta
garapen helburuak konpartitzea.
X. Heziketa
Prestakuntza kooperatibo eta enpresarialera behar beste giza baliabide eta bitarteko
ekonomiko bideratuz.»
Bere ibilbide historikoan oinarrituta eta MCCren oinarrizko printzipioei jarraituz, Entitatearen
korporazio-balioei buruzko laburpen hau jaso du Euskadiko Kutxak, indarrean daukan Plan
Estrategikoan (2005-2008):
«Bezeroaren gogobetetasuna
Euskadiko Kutxak bezeroari begira jarriko ditu bere jarduna, egitura eta antolamendua, Entitatearen
ataltzat hartuko du bezeroa, eta tratu berezia, hurbila eta eskuragarria emango dio.
Zerbitzuaren kalitatea funtsezko ardatza izango da bezeroarekiko harremanetan, eta Euskadiko
Kutxaren jarduera osoa arteztuko du.
Profesionaltasuna
Bezeroei zerbitzua ematean, beraien behar eta asmoekin bat datozen ikuspuntua eta euskarri teknikoa
erabiliko ditu Euskadiko Kutxak.
Horretarako, bezeroei zerbitzua emateko gogoa, erantzukizunak eta arrisku kontrolatuak hartzea eta
lanpostuko efizientzia sustatuko ditu lan-bazkideen artean.
Lan-bazkideak ezagutzak, esperientzia, zuhurtzia, seriotasuna eta dedikazioa batzen dituen aditu
profesionala izateko gaitasunak garatuko ditu.
Gizartearekiko erantzukizuna
Gizartearekiko erantzukizuna Euskadiko Kutxaren berezitasunik garrantzitsuenetakoa da, eta
enpresaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan hartutako konpromiso bereizgarrian islatzen da.
MCC osatzen duten kooperatibei laguntzea garrantzi bereziko elementua da gizartearekiko
erantzukizunaren adierazpen praktikoan.
Era berean, Euskadiko Kutxak bere esperientzia eta know-how delakoa (egiten jakitea) helaraziko
dizkie etorkizuneko proiekzioa duten enpresa txiki eta ertainei, enplegua eta aberastasuna sortuko
dituen inbertsio produktiboa bultzatzen laguntzeko.
Kulturaren eremuan, berak dihardueneko gizartearen garapen ekonomikoa eta soziokulturala
ahalbidetzeko ekintzak sustatu eta babestuko ditu batez ere HSFren bitartez, euskarari eta euskal
kulturari arreta berezia eginez. Halaber, inguru fisikoa hobetzeko jarduerak bultzatuko ditu, garapen
iraunkorraren alde.
Berrikuntza eta Sormena
Euskadiko Kutxak bere egiten du konfiantzan oinarritutako lan-giroa bultzatzeko erronka, talde-
lanaren eta hausnarketa estrategikoaren bitartez, Entitatearentzat balioa sortzen duten estrategia
berritzaileak sortzen laguntzeko.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 15
Euskadiko Kutxak bultzatu eta saritu egingo ditu lanpostu eta lantalde bakoitzeko lorpenak eta
emaitzak».
Parte-hartzea eta Lankidetza
Euskadiko Kutxak lan-bazkideen atxikimendua eta inplikazioa bere alde dituen enpresa- eta gizarte-
proiektua eratuko du, eta talde-lana garatzera eta indartzera zuzenduko ditu lan-bazkideon gogoa eta
gaitasuna.
Erabakiak bazkideen iradokizun eta ekarpenekin aberasteko jarrera irekiaz gauzatuko da
zuzendaritza-lana.
Harreman etikoa
Euskadiko Kutxaren barruko zein kanpoko harremanen ezaugarriak gardentasuna eta zuzentasuna
izango dira, eta konfiantzan eta printzipio etikoetan oinarrituko dira.
Bezeroekiko harremanen premisak konfiantza eta lotura iraunkorra lortzeko asmoa izango dira.
Bezeroarekiko harremanean, helburuak argi adieraziko ditugu, informazioa isilpekoa eta egiazkoa
izango da eta produktuak eta zerbitzuak aukeratzerakoan askatasunez jokatzen utziko diogu. Une oro
haren interesak eta Entitatearenak uztartzen saiatuko gara.
2.3.2 Interes-talde aipagarrienak eta Entitatearekiko harremana
2000. urtean, EFQM eredua gestio-eredutzat hartu zuenean, bere interes-taldeak zein ziren zehazteko
hausnarketa egin zuen Euskadiko Kutxak. Ordudanik, Plan Estrategikoak prestatzean, berriro egiten
du hausnarketa hori. Xehetasunetan sartu gabe, honako hauek dira Euskadiko Kutxaren interes-
taldeak:
• Bezeroak: partikularrak nahiz enpresak (segmentutan daude banatuta).
• Bazkideak: kooperatiba elkartekideak eta bazkide langileak bereizita.
• Entitate partaidetuak eta elkartekideak.
• Gizartea, oro har.
• Oro har, Euskadiko Kutxarekin harremanetan dauden hornitzaile edo kontratistek hainbat gai edo
materialez, teknologiaz, finantza-zerbitzu espezializatuez eta enpresa-zerbitzuez hornitzen dute
Entitatea. 2007rako, esparru honetan bizi duen egoera ebaluatzeko asmoa du Euskadiko Kutxak.
Bestalde, hornitzaileak kontratatzean bete beharreko prozedura eta baldintzak aztertuko ditu.
Ingurumena zaintzeko neurriak gero eta gehiago eskatuko die, bai eta langileen eskubideei
buruzko arautegia betetzea ere, Lanaren Nazioarteko Erakundearen konbentzioetan eta Nazio
Batuen Mundu Itunean ezarritakoaren haritik.
Ondoren, interes-talde horietako bakoitzaren eta Entitatearen artean harreman egonkorra bermatzeko
ezarritako oinarrizko bitartekoak azalduko ditugu, labur-labur. Bitarteko horiek interes-taldeak
identifikatzen eta aukeratzen laguntzen digute, eta taldeon iradokizunak eta aholkuak Euskadiko
Kutxako gobernu- eta gestio-organoetara helduko direla ziurtatzen dute.
Bezeroei dagokienez, harreman-bitarteko hauek nabarmendu behar dira:
• Sukurtsal-sarea hiru multzo handitan segmentaturik egotea: partikularren sukurtsalak, sukurtsal
mistoak (ETE-ei ere eskaintzen diete arreta) eta enpresa-unitate espezializatuak.
• Enpresei eta Entitatearekin lotura estuagoa duten bezero partikularrei gestore indibidualak
esleitzea, Zorroak eta Bezeroak Gestionatzeko Ereduaren barruan.
• Bezeroen eta Euskadiko Kutxaren arteko harremana Interneteko kanalaren eta telefono bidezko
banka-zerbitzuaren bitartez gauzatu ahal izatea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 16
• Emandako zerbitzuaren kalitateari buruzko inkestak sistematikoki egitea. Bi urterik behin, KBGI
(Kanpoko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkestak, bezero partikularrentzat) eta EGI
(Enpresen Gogobetetasunari buruzko Inkesta) deritzenak egiten dira.
• Bezeroen Arreta Zerbitzuaren jarduera, Espainiako Bankuak xedatutako jarraibideei lotua.
Entitateak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen inguruan garatutako prozesuek eragin
dituzten inpaktuak kudeatzeko ekimena da.
• Produktu berriak merkaturatu aurretik, bezeroekin Focus Group deritzen bilerak egitea.
• Urtero, Euskal Herriko sareko Lurralde Zuzendaritzetan, Aurreztaileen Batzarrak egitea.
• Bezero-segmentu zehatz bati zuzenduriko aldizkarien argitalpen sistematikoa: Autonomoei
Lagungarri, Gazteei Gazte News eta TOP 10 bezeroei Finantza Buletina.
• Sektore publikoko bezeroei dagokienez (Gobernu Autonomoak, Aldundiak, Udalak...), hauxe
aipatu behar dugu:
.. Negozioaren Garapenaren Arean sarturik dagoen Gestio Unitate espezializatuaren jarduera.
.. Herri Administrazioek zenbait jarduera eta sektore (etxebizitza sozialak, ETE-en inbertsioa,
I+Gko inbertsioa, Europako Inbertsio Bankuarekiko Hitzarmena eta abar) baldintza berezietan
finantzatzeko sustatutako hitzarmenen gestioan laguntzea.
.. Instituzio publiko batzuekin (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua...) partaideturiko
sozietateetako gobernu-organoetan parte hartzea.
Zehazki, kooperatiba elkartekideek osatutako interes-taldeak lotura estua du Euskadiko Kutxarekin,
besteak beste, honako bide hauen bitartez:
• Beraien ordezkariek presentzia maioritarioa dute eta zuzenean hartzen dute parte Entitatearen
gobernu-organoetan: Batzar Nagusian, Kontseilu Errektorean eta batzorde espezifikoetan
(Eragiketa Batzordean, Ikuskaritza Batzordean...).
• Alderantziz ere, Euskadiko Kutxaren ordezkariek ere hartzen dute parte MCCko organo
garrantzitsuenetan (Kooperatiben Biltzarrean, Batzorde Iraunkorrean, Kontseilu Nagusian), eta
beste batzuekin partaideturiko sozietateetan (MCC Inversionesen, MCC Fundazioan…).
• Entitatearen emaitza banagarrietan hartzen dute parte (% 12,5, itzulkin kooperatibo gisa) eta
interesak jasotzen dituzte (% 7,5eko gordina), kapital sozialera egindako ekarpenengatik.
• Ekitaldiko emaitza banagarrien % 15 sustapen sozio-enpresarialera bideratzen den
Kooperatibarteko Fondo Sozialera joaten da.
• Negozioaren Garapenaren Arean dagoen Gestio Unitate espezializatua kooperatiben sektorera
bideratuta dago, eta kooperatiba elkartekideetarako bisitaldiez eta beraiekiko harreman
sistematikoez arduratzen da.
• Bi urterik behin, emandako zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta egiten da.
Euskadiko Kutxako bazkide langileen protagonismoa eta horien artean lortutako gogobetetasun
handia lehen mailako eragileak dira Entitatearen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-helburuak
lortzeko eta gure bezeroen gogobetetasuna bermatzeko. Bazkide langileek, jabekideak direlako,
Entitatearen kudeaketan duten inplikazioa ezin da sektoreko beste erakunde batzuetakoarekin
konparatu. Besteak beste, honako alderdi hauetan islatzen da inplikazio hori:
• Oinarrizko gobernu-organoetan hartzen dute parte, presentzia nabariarekin, bai eta Plan
Estrategikoak eta Gestio Planak prestatzen ere.
• Entitatearen emaitza banagarrietan hartzen dute parte (% 12,5, itzulkin kooperatibo gisa) eta
interesak jasotzen dituzte (% 7,5eko interes gordina), kapital sozialera egindako ekarpenengatik.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 17
• Sozietate- eta lan-arloetan, eta instituzionalki ere, eskuordeturiko ahalmen handiak dituen
Kontseilu Sozialaren jarduera.
• Lan-bazkideen bilera sistematikoak: prestakuntza-ordua sukurtsalen sarean, hileroko informazio-
bilera Zerbitzu Zentraletan, lehendakariarekin eta zuzendari nagusiarekin aldizkako bilerak eta
abar.
• Bazkide langile guztien eskueran dagoen barne-iradokizunetarako sistemaren funtzionamendua.
• Pertsonen Gogobetetasunari buruzko Inkesta (PGI) eta Barruko Bezeroaren Gogobetetasunari
buruzko Inkesta (BBGI) sistematikoki egitea, lehenengoa bi urterik behin eta bigarrena urtero.
• Ordainketa Aldakorreko Sistema egotea, honako bi mota hauetakoa: Ordainketa Aldakor
Kolektiboa (OAK) eta Ordainketa Aldakor Indibiduala (OAI). OAK bazkide langile guztiei
aplikatzen zaie, eta ekitaldiko emaitza banagarrien % 5erainokoa izan daiteke, efizientzia-ratioaren
bilakaeraren arabera. Efizientzia-ratioak administrazio-gastuak eta Entitatearen ohiko banku-
jardueraren ondoriozko errentagarritasun-marjina erlazionatzen ditu.
OAI zuzendaritza-lanetan edo merkataritza-gestioan diharduten bazkideei aplikatzen zaie,
planifikatutako negozio-helburuen lorpenaren arabera; helburu kualitatiboak (gizarte- edo
ingurumen-jitekoak barne) ere sartu daitezke.
Partaidetu edo aliatuekiko jarduerari dagokionez, aipu berezia merezi du MCCko Lagun Aro BGAE
Gizarte Aurreikuspenerako entitatearekin garatutako elkarlanak, bere garrantziagatik. Lagun Aro
BGAE Korporazioaren Finantza Dibisioan dago Euskadiko Kutxarekin batera. Berarekin batera
hartzen du halaber parte, Euskadin sektorean aitzindariak diren Seguros Lagun-Aro, SA eta Seguros
Lagun-Aro Vida, SA sozietateetan. Horiekiko elkarlana beste esparru batzuetara ere zabaldu izan da
betidanik, hala nola, osasunera eta gizarte- zein lan-arriskuen prebentziora, edo leasingean (egun gure
Entitatean sartuta dagoen Aroleasing bitartez), higiezinen sustapenean eta beste negozio batzuetan
elkarrekin parte hartzera.
Euskadiko Kutxak interes-talde garrantzitsuenekin dituen oinarrizko harremanei buruzko azalpena
amaitzeko, bera sartuta dagoen komunitateetan presentzia eta sustapena ziurtatzeko ezarritako
bitarteko batzuk aipatuko ditugu, labur-labur. Gizarte osoari begira, adibidez, gure Entitateak:
• Urteko emaitza banagarrien % 10 hainbat gizarte-, kultura- eta ingurumen-ekimenetan laguntzeko
tresna den Heziketa eta Sustapen Fondora bideratzen du. Gainera, 2005 eta 2006 ekitaldietan,
batez ere Hedapen Sareko gizarte- eta laguntza-izaerako beste ekimen batzuei laguntzeko erabili
du Euskadiko Kutxak bere soberakin garbien % 1, Emaitza Kontuaren kargura.
• Bi urterik behin, Gizarte Eraginari buruzko Inkesta (GEI) egiten du, erakunde kualifikatuek eta
horietako gestoreek Entitatearen jarduerari buruz duten iritziaren berri jakiteko, eta hobetzeko
aukerak hautemateko.
• Gizartearen edo ingurumenaren sustapenean diharduten irabazi-asmorik gabeko hainbat
elkartetako kide da, eta zuzenean hartzen du parte beraien kudeaketan. Azalpen sakonik egiteko
asmorik gabe eta hiru esparru zehatzetara (kooperatibismora, kalitatera eta ingurumenera)
mugatuz, honako hauek dira aipatzekoak:
.. Kooperatibismoaren arloan: Euskadiko Kreditu Kooperatiben Federakundea, Euskadiko
Kooperatiben Konfederazioa, Kreditu Kooperatiben Nazio Batasuna eta Europako Banku
Kooperatiboen Elkartea, besteak beste.
.. Kalitatearen arloan: Euskalit Fundazioa, Nafarroako Kalitaterako Fundazioa, Kalitatearen
Espainiako Elkartea, MCCko Gestio Ereduaren Batzordea eta abar.
.. Iraunkortasunaren eremuan: Euskadiko Kutxak bat egin du Eusko Jaurlaritzak
iraunkortasunaren alde hartutako konpromisoarekin. Horrez gain, Iraunkortasunaren aldeko
Euskal Enpresen Elkarteko (IZAITEko) eta MCCko Ingurumen Batzordeko kide da.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 18
• Gizartearekiko konpromisoaren froga modura, hainbat instituziorekin lankidetzan aldizka ematen
dituen sariak dira aipatzekoak, hala nola, Euskaldun Unibertsalaren Saria (Eusko Jaurlaritzarekin
batera), Elkartasunari emandako Nafarroa Saria (Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan),
Humanitateen Saria (Eusko Ikaskuntzarekin batera), Enpresa Berrikuntzaren Saria (ETBrekin) eta
abar.
2.3.3 Plangintza, gestio eta arrisku ekonomikoen kontroleko prozesuak
Entitatean sendo finkaturik daude plangintza-prozesuak, eta balorazio ona jaso dute kanpo-
ebaluazioetan, bai kalitatea berariaz ebaluatu dutenetan, bai rating-agentzia independenteek
egindakoetan. Hauek dira prozesu horien berezitasunik aipagarrienak:
• Ibilbide historiko luzea: epe luzerako lehenengo planak eta urteroko Gestio Planak Euskadiko
Kutxaren jardunaren hastapenetan egin ziren (1960an), eta kooperatiba elkartekideei ere
transmititu die plangintza-jardunbide hori.
• Planak prestatzeko prozesuetan parte-hartze handia egoten da. Esaterako, indarrean dagoen 2005-
2008 Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuan 300 bat lagunek hartu dute parte zuzenean.
• Entitatearen gobernu-organo gorenek (Batzar Nagusiak eta Kontseilu Errektoreak) plangintzak
onartu eta bere egiten dituzte; horrez gain, oso prozesu gardenak dira, kooperatibako kide guztiei
helarazten baitzaizkie, hainbat bide erabiliz.
• Bi plan mota daude:
.. Lau urterako Plan Estrategikoak: inguru sozioekonomikoa eta hautemandako interes-taldeen
abiaburuko egoeraren diagnostikoa kontuan hartuta, Entitatearen misioa eta balioak berrikusi
eta etorkizuneko ikuspena definitzen da, baita korporazio-kultura eta merkatuko eta
laguntzazko estrategiak ere. Azkenik, dagokion aldirako ezarpen-lehentasunak zehazten dira,
eta aurrekontua garatzen da.
.. Urteko Gestio Planak: indarrean dagoen Plan Estrategikoan jasotakoari jarraituz, Gestio
Planak ekitaldiko gestio-helburuak eta aurrekontua zehazten dizkio area, departamentu eta
lurralde-zuzendaritza bakoitzari.
Plan Estrategikoetan eta Gestio Planetan xedatutako gestio-ildo estrategikoak ez dira ekonomiaren eta
finantzaren esparruetara mugatzen, horiek besteko garrantzia duten gizarte- eta ingurumen-arloetara
ere heltzen baitira, besteak beste, geroago ikusiko dugunez.
Ikuspuntu teknikotik eta bereziki helburu ekonomikoei dagokienez, Euskadiko Kutxaren plangintza-
prozesuan garrantzi berezia hartzen du 1994an eratutako Aktiboen eta Pasiboen Batzordeak (APB).
Zuzendari nagusiaren lehendakaritzapean eta Kontrolaren, Negozio Garapenaren eta Inbertsioen
Areetako zuzendariak kide dituelarik, honako eginkizun hauek betetzen ditu, besteak beste:
• Altxortegiaren eta Kapital Merkatuaren Departamentuak kudeatzen dituen interes-, likidezia-,
merkatu- eta kanbio-arriskuen bilakaera kontrolatzea.
• Funtsean Inbertsioen Departamentuak kudeatzen dituen bezeroekiko kreditu-arriskuen bilakaera
kontrolatzea.
• Hilero, Entitateak bost urteko aldian lortuko duen marjina arruntaren proiekzioa simulatzea,
hainbat finantza-estrategiatan eta interes-tasaren bilakaera ezberdinetan oinarrituta. Proiekzio
horiek ezinbesteko euskarria dira Entitatearen plangintza-prozesuan, eta beraiek aztertuta,
sustatzeko nahiz zuzentzeko ekintzak jartzen dira abian, politika komertzialaren eta inbertsio-
politikaren barruan, Kontseilu Errektoreak edo Zuzendaritza Batzordeak erabakita. Aldiro-aldiro
APBk bi organo horiei egindakoari buruzko informazioa emateko betebeharra dauka.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 19
Euskadiko Kutxaren plangintza-prozesuaren oinarrizko ezaugarriak labur azaldu ondoren, ezin ditugu
aipatzeke utzi prozesu hori osatzen eta aberasten duten beste ekarpen kualitatibo batzuk, hainbat
iturritatik datozkigunak. Hona hemen:
• Zuzendaritza Kontseiluaren eremuan eta EFQM metodologiari jarraituz, aldizka egiten diren
autoebaluazioak.
• Aditu independenteek urtero egiten dituzten kanpo-ebaluazioak (FITCH-Ratings eta MOODY’s
rating-agentzien ebaluazio orokorrak; Ingurumena Gestionatzeko Sistemaren ebaluazioak,
AENORen eskutik; Ondoan AICk Prebentzio Sisteman egiten dituen ebaluazioak; Kapital
Zuriketari Aurrea hartzeko prozeduren urteko kanpo-ikuskaritza eta abar).
• Interes-talde aipagarrienetatik eta Entitateak parte hartzen duen elkarteetatik datozen input
ugariak.
• Euskadiko Kutxarekin, hainbat esparru zehatzetan, lankidetza-hitzarmen egonkorrak dituzten
adituen iritziak.
Objektibotasun- eta gardentasun-irizpideetan oinarrituta, profesionaltasun handia egiaztatuta eta
Entitateari balio erantsia emateko gaitasuna ebaluatuta aukeratu diren aditu horien artetik, hauek dira
aipagarrienak, zerrenda zehatza azaltzeko asmorik gabe:
Kanpo Ikuskaritza: KPMG, PriceWaterhouseCoopers (gaur egun).
Banka Etikoa: FIARE.
Kalitatea eta gizarte-erantzukizuna: Ikerfel, LKS, QUOR, STIGA...
Azterlan sozioekonomikoak: IKEI, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, EHU...
Ezagutzaren gestioa: Bloomberg, EFMA, MIK, Reuters...
Finantza-inbertsioen gestioa: AFI, ICR, Inversis, Norbolsa...
Lege- eta zerga-arloetako gestioa: Landwell.
Ingurumenaren gestioa: Aranzadi, IHOBE, Ondoan, IZAITE...
Berrikuntza: Bankinter.
Basilea 2 proiektua: Ernst & Young, CERO taldea.
Euskararen sustapena: Euskaltzaindia, Kontseilua, Topagunea, UEMA, UZEI, Elhuyar eta abar.
Teknologia eta informazio-sistemak: Almis, Eurobits, Getronics, Fujitsu, NCR, Telefónica eta
abar.
Arrisku Ekonomikoen Gestioaren eta Kontrolaren hobekuntza integralari dagokionez, Euskadiko
Kutxak inplikazio handia hartu du Kapitalari buruzko Basileako Akordio Berrira (Basilea 2ra)
egokitzeko atazan, helmen estrategiko handiko proiektu horrek aldaketa sakonak ekarriko baititu gure
bezeroekin hartzen ditugun arriskuen ezagutzan, neurketan eta gestioan, erakundearen maila guztietan.
Akordio horren I. zutabea deritzonari lotuz, gure Entitateak barne-eredu aurreratuak (IRBA) ezartzeko
apustua egin du, akordio horretan kontuan hartzen diren hiru arrisku motei dagokienez:
• Kreditu-arriskua: horren barruan, bezero partikularrentzat scoring-ereduen eta enpresentzat rating-
ereduen garapena eta ezarpena sartzen ditu, hainbat produktu motari eta segmenturi erreparatuz.
• Merkatu-arriskua: batez ere, Altxortegiaren eta Kapital Merkatuaren Departamentuaren
jarduerarekin dago loturik, eta Entitatean maiz erabiltzen den VAR metodologian oinarritzen da.
• Eragiketetako arriskua: arrisku ugari hartzen ditu barne (legalak, ospearen ingurukoak, segurtasun
fisiko eta informatikokoak, kalitate-ezarekin loturikoak...). Ildo berean, Euskadiko Kutxa,
dagoeneko, eredu propioa garatzen ari da arrisku mota horri aurre egiteko, eta Eragiketetako
Arriskuaren Espainiako Partzuergoan ere hartzen du parte.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 20
2.3.4 Gizarteko, laneko eta ingurumeneko arriskuak planifikatu, gestionatu eta
kontrolatzeko prozesuak
Euskadiko Kutxak ardura handiz kudeatzen ditu bere jardueraren ondorioz zeharka eragindako inpaktu
ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak. Jite sozialeko inpaktuei dagokienez, honako elementu
espezifiko hauek dira aipatzekoak:
• Heziketa eta Sustapen Fondoko diru-laguntzak ematen zaizkien erakunde eta instituzioen
segimendu sistematikoa egiten da, zuzenean nahiz Kooperatiben arteko Fondo Sozialaren bitartez.
• Era berean, hainbat azterlan independenteren bitartez egiaztatu ahal izan dugunez (EUSTATek
2004an egindakoaren bidez, esaterako), Euskadiko Kutxa harro egon daiteke Euskal Herriko
hainbat lekutan duen pisu espezifikoaren —eta MCCk duenaren— eta bertako garapen eta giza
ongizatearen arteko korrelazioaz. Zehazki, gure Esperientzia Kooperatiboaren sorburu izan zen
Debagoiena eskualdea EAEko lehenengo tokia da bai biztanleko errenta erabilgarriari, bai errenta
horren bidezko banaketari begiratuta.
Laneko osasun-arriskuei buruz, Euskadiko Kutxak Lan Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema
jarri zuen abian 1998an. Sistema horren helburua bezeroen eta bazkide langileen segurtasuna
bermatzeko ekintzak planifikatzea eta beharrezko neurriak ezartzea da, sistematikoki sukurtsal eta sail
guztietan. Zuzendaritzako kideek (giza baliabideetakoek, enpresa-medikuntzakoek, segurtasunekoek,
lege-aholkularitzakoek…) eta Kontseilu Sozialekoek osatutako Lan Arriskuak Prebenitzeko
Batzordeak kudeatzen du sistema.
Abian jarri zenetik garatu dituen ekintzetatik, honako hauek dira aipagarrienak:
• Lan Arriskuei buruzko Eskuliburua argitaratu eta zabaltzea.
• Segurtasuna eta Osasuna Euskadiko Kutxan izenburuko txostena argitaratu eta zabaltzea.
• Lan Arriskuak Prebenitzeko Politika onartzea.
• Euskadiko Kutxaren eraikin guztietarako larrialdi-planak prestatzea eta, aldizka, beharrezko
probak eta simulazioak egitea.
• Bazkide langileen artean, odola emateko kanpainak sustatzea, odol-ateratzeak enpresan bertan
eginez.
• Lan-bazkide erretzaileei tabakoa uzten laguntzeko berariazko programak egitea.
Laneko osasun-arriskuekin loturiko jardunaren azterketa osatzeko, indarreko legeriari jarraituz
sistemari aldian-aldian egiten zaizkion barne- zein kanpo-ikuskapenak aipatu behar ditugu, bai eta
sistema ikasi eta berrikusteko gauzatzen diren ekintzak ere.
Era berean, Euskadiko Kutxak arretaz jagoten ditu bere eraikin, instalazio eta ekipoek ezustean jasan
ditzaketen kalteen balizko ondorioak ere; horretarako, arriskurik ohikoenetatik babesteko beharrezko
aseguruak dauzka kontratatuta. Horrez gain, indarreko araudiarekin bat, eraikinetan segurtasun-
sistemarik modernoenak daude, hala nola, suteen kontrako sistemak, alarma-sistemak, kamerak,
zinpeko zaintzaileak...
Orobat, bezeroekin lan- eta harreman-esparru osasungarriak garatu nahi ditu Euskadiko Kutxak,
jaiekiko irisgarritasuna eta elkarrizketa ahalbidetzeko. Gaur egun, 125 sukurtsalek elbarrientzako
arrapala dute eta 346k ez dute bunkerrik. 1997 ingurutik, sukurtsal berri guztiak eta eraberritze
handiak egiten zaizkienak bunkerrik gabe egiten dira, eta, ahal denean, sartzeko arrapala eta guzti.
Bestalde, Euskadiko Kutxak hartuak ditu neurriak bere informatika- eta antolamendu-sistemetan,
bezeroen datuak babestu eta isilpean gordetzeko, Datu Pertsonalak Babeste Lege Organikoan
ezarritakoari jarraiki.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 21
Goian esan dugunez, Euskadiko Kutxak ISO 14001 arauari loturiko Ingurumena Gestionatzeko
Sistema garatu zuen 1998an. Lehenengo aldiz 1999an ziurtatu zuten eta AENORek aldizka
berriztatzen du. Sistema hori Ingurumen Batzordeak kudeatzen du, eta Aholkularitza Juridikoko,
Barne Ikuskaritzako, Arriskuetako, Laguntza Zerbitzuetako eta Kalitateko kideek osatzen dute.
Ingurumena Gestionatzeko Sistema ezartzeak oso emaitza onuragarriak ekarri dizkio Euskadiko
Kutxari, ingurumena babesteko politikan aurrerapausoak emateko, bankuen sektorearen
berezitasunean oinarriturik, betiere. Hona hemen gure lorpenetako batzuk:
• Paperaren kontsumoa murriztea eta beste baliabide batzuena (elektrizitate, ur, propano eta
abarrena) optimizatzea.
• Hondakinak kudeatzea eta murriztea, sailkapena, bilketa eta tratamendua barne.
• Enpresa laguntzaileak kontrolatzea.
• Bezerorik esanguratsuenei kreditu-arriskuak emateko azterketa-prozesuan, ingurumenarekiko
begirunearen irizpidea aintzat hartzea —arriskuen ebaluazioa, IGSaren ziurtagirien ezarpen-maila,
enpresa-jardueraren kodea eta abar—, banaka.
2.3.5 Lege, kontabilitate eta araudiei loturiko alderdiak
Kreditu-erakundeen jarduera artezten duten arau orokorrek ez ezik, hemen lehentasunaren arabera
aurkezten dugun legeria honek ere agintzen du Euskadiko Kutxan:
• Kreditu Kooperatibei buruzko Legea (maiatzaren 26ko 13/1989 Legea).
• Garapen-arauak, hau da, maiatzaren 26ko 89/1983 Errege Dekretuaren bidez onartutako araudia.
• Euskal Autonomia Erkidegoak arlo honetan dagozkion eskumenak erabiliz onartzen dituen
garapen-arauak.
• Osagarri gisa, estatuan orokorrean kooperatibei buruz indarrean dagoen legeria.
Entitatearen urteko kontuak Espainiako Bankuaren zirkularretan jasotako kontabilitate-printzipioei eta
balorazio- eta sailkapen-arauei jarraituz formulatzen dira, eta zehazki Kreditu Entitateak: Finantza
Informazio Publiko eta Isilpekoari buruzko Arauak eta Finantzetako Egoera-orrien Ereduak xedatzen
dituen abenduaren 22ko 4/2004 zirkularrean jasotakoei lotuz. Zirkular hori Europar Batasunak onartu
dituen Finantza Informazioari buruzko Nazioarteko Arau (NIIF) berrietarako egokitzapena da.
Euskadiko Kutxa, Espainiako Estatuan diharduten gainerako kreditu-erakundeak bezala, Espainiako
Bankuaren ikuskaritzaren menpe dago, bera baita sektoreko organo arautzaile nagusia, beste erakunde
batzuen —Balore Merkatuko Komisio Nazionala, Autonomia Erkidegoetako Gobernuak, Kapital
Zuriketari Aurrea hartzeko Zerbitzua eta abar— eskumen diren berariazko ahalmenak baztertu gabe.
Euskadiko Kutxan indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren barne-arauen artean, honako hauek
azpimarratu behar ditugu, euren garrantzia dela eta:
• Batzar Nagusiak onartutako Estatutu Sozialak eta Barne Araudia; azken aldaketak 2005eko
abenduan eta 2001eko martxoan egin zaizkie, hurrenez hurren.
• Kontseilu Errektoreak 1999ko urtarrilean onartutako Jokabide Profesionalaren Kodea, bazkide
guztiek bete beharrekoa.
• Kontseilu Errektoreak onartutako Balore Merkatuko Jokabideen Barne Araudiaren oraingo
bertsioa, 2005eko ekainekoa.
Estatutuetan, barne-araudian eta Euskadiko Kutxako langileak (% 85,4 bazkide langileak) kontratatu
eta horiei jarraipena egiteko prozeduretan zaindu egiten dira nahitaezko lanaren eta haurren lanaren
inguruan Lanaren Nazioarteko Erakundeak eta Mundu Itunak emanda dituzten jarraibide eta
gomendioak.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 22
Presio politikorako mekanismo, tresna eta kontribuzioak kontrolatzeko sistemetan ezarrita dauden
prozedurak, berriz, indarreko legearen araberakoak dira. Bereziki, alderdi politikoei maileguak, abalak
eta bermeak ematerakoan, merkatuko baldintzak hartzen dira kontuan eta Kontseilu Errektoreak
onesten ditu. Euskadiko Kutxak ez die inolako dohaintzarik egin ez alderdi politikoei ez hautagaiei.
Aurreko Txostena argitaratu genuenetik, ez da Entitatearen gizarte-zereginari eragiten dion legerik
hautsi. Bukatzeko, Txosten honen beste atal batzuetan bildu ez dugun aldaketa esanguratsurik ez da
gertatu, Entitatearen hedadurari, egiturari, jabegoari eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei
dagokienean.
3. atala
Gure bezeroekiko harremanak
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 23
3.1 Nor diren gure bezeroak eta nola identifikatzen ditugun haien behar eta
igurikimenak
Euskadiko Kutxaren ikusmoldearen arabera, finantza-produkturen bat kontratatu duelako
Entitatearekiko lotura duen edozein pertsona edo erakunde juridiko da bezeroa.
2006-12-31n, Euskadiko Kutxak 1.051.347 bezero partikular eta 70.485 enpresa bezero zituen, eta
honela banatzen dira eremu geografikoen arabera:
3.1 taula.- Bezeroen banaketa eremu geografikoen arabera
Lurraldea Bezero
partikularren kop.
Enpresa bezeroen
kop. Bezeroak guztira
Araba 128.569 7.806 136.375
Bizkaia 301.362 19.989 321.351
Gipuzkoa 289.673 18.895 308.568
Nafarroa 118.912 9.664 128.576
Egoitza Nagusia 645 1.725 2.370
Euskal Herriko sarea 839.161 58.079 894.631
Gaztela eta Leon 119.401 6.620 126.021
Errioxa eta Aragoi 78.705 4.879 83.584
Madril 3.660 569 4.229
Kantabria eta Asturias 10.420 338 10.758
Hedapen-sarea 212.186 12.406 224.592
Euskadiko Kutxa, guztira 1.051.347 70.485 1.121.832
Logikaz, bezeroekiko harremana Euskadiko Kutxaren misioaren funtsezko atala da. Misioan
nabarmentzen denez, Entitatearen helburua bere bazkide eta bezeroen —batez ere partikular eta
enpresen— finantza-beharrei erantzutea da, eta efizientzian eta errentagarritasunean duen nagusitasuna
bezeroak eta bazkideak gogobetetzera bideratzea, gestioaren eta zerbitzuaren kalitatea
lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartuta.
Bere misioa garatzeko inspiraziotzat, lehentasunezko korporazio-balioak aukeratu ditu Entitateak.
Horien artetik, bezeroarekin lotura dutenak azpimarratuko ditugu:
Bezeroaren gogobetetasuna
Profesionaltasuna
Gizartearekiko erantzukizuna
Harreman etikoa
Bezero mota guztien beharretara hobeto moldatzeko asmoz, 1995ean honako segmentu hauetan
multzokatu zituen Euskadiko Kutxak bere bezeroak:
Bezero partikularrak
.. Umeak (18 urte arte)
.. Gazteak
.. Familiak
.. 55 urtetik gorakoak
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 24
.. Autonomoak
.. Banka pertsonaleko bezeroak
Enpresa bezeroak
.. Komertzioak eta mikroenpresak
.. ETEak
.. Enpresa handiak eta korporazioaren sektorea
.. Sektore publikoa
Entitateak, formulatutako misioarekin eta balioekin bat eginez, bezeroen beharrei erantzuteko
kontrolatu edo hobetu beharreko alderdi eta arazoak antzemateko, ematen duen zerbitzuaren kalitateari
jarraipena egiteko eta, ondorioz, bezero-segmentuen gogobetetasunaren baloratzeko ardura iraunkorra
eta sistematikoa du.
Euskadiko Kutxak bezeroengandik informazioa jasotzeko erabiltzen dituen sistemak, eta beraiekiko
harremana hobetzeko ekintzak estimulatzeko ere erabiltzen direnak, honako hauek dira:
• Kanpoko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (KBGI)
• Enpresa Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (EBGI)
• Barruko Erosle Misteriotsuaren Azterketa
• Sektoreko Kalitate Objektiboaren Azterketa (EQUOS)
• Banka Pertsonaleko bezeroei telefonoz egiten zaien inkesta
• Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren Txostena
• Aurreztaileen Batzarrak
Ondoren, labur-labur mintzatuko gara kanal horiei buruz, eta, era berean, barruko azterketa sakonagoa
egitea eta egin beharreko hobekuntzak zehaztasun handiagoz hautematea ahalbidetzen digun
banakapenari esker, horietako batzuen emaitza globalen bilakaera ere islatuko dugu.
• Kanpoko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (KBGI)
Bi urterik behin egiten da, 1995. urteaz geroztik. Bezeroekiko harremaneko 11 interes arlo ebaluatzen
dira, bakoitzaren garrantzi erlatiboa, bezeroak beraiei buruz dituen igurikimenak eta igurikimen horien
konplimenduan duen gogobetetasuna neurtuz.
Ondorengo taulan, ebaluatutako 11 arloak ageri dira, bezeroentzat duten garrantziaren arabera
sailkaturik:
3.2 taula.- KBGIaren arloak eta ezaugarriak, garrantziaren arabera sailkatuak, 2005ean
Arloak Ezaugarriak
Konfiantza
Hitzartutako baldintzak betetzea
Informazio gardena ematea
Langileen diskrezioa
Publizitate-informazioa egiazkoa eta sinesgarria
Prezioak eta baldintza finantzarioak Baldintza finantzario lehiakorrak
Komisioak emandako zerbitzuaren araberakoak izatea
Pertsonen eraginkortasuna Ez dago akatsik eragiketetan
Zordunketak eta diru-sarrerak azkar eta garaiz
Komunikazioa - Informazioa Laburpen eta egiaztagiri argiak eta zehatzak
Laburpen eta egiaztagiriak azkar eta aldizka
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 25
Lanbide-prestakuntza Langileak profesional onak dira
Bizkorrak eta eraginkorrak nire beharrei erantzutean
Gizartearekiko konpromisoa
Enplegua sortzen laguntzea
Ekonomia garatzen laguntzea
Kulturako, kiroleko eta abarreko ekimenak bultzatzea
Adeitasuna Pertsona adeitsuak, hezibide onekoak
Bezero bat besterik ez naizela ez sentitzea
Bezeroarengana bideratua
Informazio argia eta ulergarria
Nire beharrak zein diren jakin nahi dute
Aholkulari pertsonala
Produktuen egokitzapena
Eskaintzak pertsonalizatzea, produktuak bezeroaren
beharretara egokitzea
Produktu eta zerbitzu mota ugari eskaintzea
Bezeroarekiko prestasuna
Pertsonekin harremanetan jartzeko erraztasuna
Sukurtsalen ordutegi-aukera zabala
Ez itxaronaraztea; ilaran egon behar ez izatea
Nahi den hizkuntzan aritu ahal izatea
Sukurtsalak eta teknologia
Sukurtsal-sare zabala
Kutxazain automatikoen zerbitzua
Banku-zerbitzu modernoak
Lineako banku-zerbitzua
• Enpresa Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (EBGI)
Hiru urterik behin egiten da, 1998tik aurrera. Inkesta horretatik, besteak beste, honako alderdi hauen
gaineko datuak lortzen ditugu, eremu geografikoaren eta enpresaren tamainaren arabera sailkatuak:
.. Finantza-erakunde garrantzitsuenen ospea.
.. Erakunde gogokoena aukeratzeko arrazoien lehenespena.
.. Lehenetsitako erakundea utzi egin den kasuen zenbatespena eta arrazoiak.
.. Produktu eta zerbitzuen erabilera.
Halaber, Enpresa Bezeroen gogobetetasuna ere neurtu dugu, bai enpresen eta finantza-erakundeen
arteko harremanaren arrakastaren alderdi erabakigarriei, bai balorazio orokorrari erreparatuz.
• Barruko Erosle Misteriotsuaren Azterketa
Urtero, Entitatearen zerbitzu-kalitatearen ebaluazioa egiten da, erosle misteriotsuaren sistema erabiliz.
Emaitza globalak Entitatearen sukurtsaletan balizko bezeroei arreta egitean ematen den zerbitzuaren
kalitatearen bilakaera islatzen du. Emaitzak zehatzago aztertuz gero, bezeroarekiko harremanetan
hobetu litezkeen arloak identifikatu daitezke, sukurtsalari, egindako arretari, gaitasun komertzialari,
emandako informazioari eta bezeroen gogobetetasunari dagokienez.
Euskadiko Kutxak sakonki aztertzen du teknika horren bidez jasotako informazioa, bai alderdi
orokorrei dagokienez, bai produktu eta zerbitzu garrantzitsuenen salmenta goian aipatutako balioetara
egokitzen den ala ez ebazteko.
• Sektoreko Kalitate Objektiboaren Azterketa (EQUOS)
Hainbat finantza-erakunderen sare komertzialetako zerbitzu-kalitatea konparatzeko azterketa da, eta
enpresa independente batek egiten du. Kalitatearekin loturiko 23 ezaugarriren gainean egiten da, 5
kalitate-indizetan eta indize global batean multzokaturik.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 26
• Banka Pertsonaleko bezeroei telefonoz egiten zaien inkesta
2001. urteaz geroztik, telefonoz inkestak egiten zaizkie Banka Pertsonaleko bezeroei. Inkesta horiek
Erosle Misteriotsuak ematen dituen adierazleak alderatu eta baliozkotzeko ere balio dute.
Inkesta horietan, zerbitzuaren kalitatearen eta bezeroekiko harremanaren proaktibotasunaren inguruko
zenbait ezaugarriri erreparatzen zaie. Horrela, bada, bezero-talde berezi baten igurikimenak
zenbateraino bete diren, eta oro har nahiz sukurtsaletan zer hobetu behar den antzematen da.
Hona hemen bezeroen informazioa biltzeko sistema horien emaitzak:
3.3. taula.- Entzute-sistemen emaitzak
Entzute-sistema / Urtea 2003 2004 2005 2006
Barruko Bezeroaren Gogobetetasuna 90,9 90,3
Bezero Enpresaren Gogobetetasuna 7,96
Erosle misteriotsua 73,45 72,30 70,80 73,80
EQUOS indize globala 7,61 7,62 6,71 7,75
Gogobetetasunari buruzko tel. bidezko ink. 87,40 86,20 80,62 84,72
• Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua
1994an eratutako zerbitzu honen helburu nagusia bezeroen kexak eta erreklamazioak ebaztea da,
horretarako ezarrita dauden bitartekoen bidez. Bezeroengandik lortutako informazioa hobekuntza-bide
garrantzitsu bihurtu da; honako hauek dira azken urteotako emaitzak:
3.4 taula.- Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren emaitzak
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua 2004 2005 2006
Irekita dauden espedienteak 1.409
Idatziak: Foiletoa/gutuna 655 529 643
Internet bidezkoak 527 388 738
Erakunde publikoak: KIUB / gobernu autonomikoak 18 19 28
Izapidetzeko onartuta dauden espedienteak 1.200 936 1.328
Espedienteen izaera
Kexak 884 559 709
Erreklamazioak 226 265 334
Kontsultak 51 64 147
Iradokizunak 33 42 38
Zoriontzekoak / esker ona erakustekoak 6 6 11
Hainbat eskari eta bestelakoak 170
1.200 936 1.409
Erreklamatutako zenbatekoa (eurotan)
Erakundearen alde ebatzitako espedienteen zenbatekoa 46.307,69 49.855,49 97.820,37
Bezeroaren alde ebatzitako espedienteen zenbatekoa 25.358,49 41.432,02 32.592,98
Erakundeak kalte-ordainetan emandako kopuruak 20.543,26 26.890,92 17.655,22
Hirugarrenek kalte-ordainetan emandako kopuruak 20,20 1.701,26 7.677,62
Bezeroari itzuli eta Entitateak berreskuratutako zenb. 4.795,03 12.749,84 7.260,14
71.666,18 91.197,51 130.413,4
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 27
Bezeroekiko intzidentzia horietako batzuk errepikakorrak dira eta tipifikatuta daude. Hortaz,
sukurtsaletara eta zonalde-zuzendariei bideratzen dizkiegu, eta ez ditugu 3.4 taulako datuetan sartu,
sukurtsalek badutelako nahikoa ahalmen 150 €-tik beherako erreklamazioez erabakitzeko. Kasu
horietan, erantzuna bizkorra eta pertsonalizatua izaten da, bezeroen arrazoiak ulertutakoan.
Idazkia jaso eta 2 hilabeteko epe ofiziala da erantzuteko. Dena den, Entitateak konpromisoa hartuta
du, erantzuna ahalik eta bizkorren emateko, epe hori pasatzen utzi gabe. 2006an 8 egunekoa izan da
batez besteko epea. 2006an erreklamatutako zenbatekoak 100 €-tik beherakoak izan direnez,
sukurtsalek bideratu dituzte, eta horrek lagundu egin du konpromiso hori betetzen.
2006an ireki diren kexa- edo erreklamazio-espediente berri guztietatik, 374 bezeroaren aldekoak izan
dira.
Bestalde, ez zaio ebazpenik eman behar izan bezeroen osasunari eta segurtasunari, produktu-
zerbitzuen osasungarritasunari eta segurtasunari, produktuen informazio- eta etiketatze-arautegiei eta
bezeroen intimitatea zapaltzeari buruzko inolako auziri.
• Aurreztaileen Batzarrak
Bezeroekiko komunikazioa eratzeko eta beraien feed-backa jasotzeko erabiltzen dugun beste teknika
bat Aurreztaileen Batzarrak dira. Banka pertsonaleko bezeroengandik informazioa jasotzeko xedea
dute, eta urtero egiten dira, Entitateak dihardueneko lau hiriburuetan.
Iturri horietan guztietan bildutako informazioa urteko planak eta plan estrategikoak prestatzeko egiten
den aldizkako hausnarketan sartzen dugu, eta produktu eta banaketa-bide berriak garatzeko ere hartzen
dugu kontuan.
Gero, partikularren zein enpresen bankako bezero-segmentu guztietako arduradunek aztertzen dute
informazioa. Zerbitzu Kalitateko eta Merkaturatze Prozesuetako arduradunak ere aztertzen du
informazioa. Baliagarria izango zaio:
o bezeroen beharrei erantzuteko produktu berriak sortzeko
o bezero-segmentuei egun eskaintzen zaizkien produktuak aldatzeko
o zerbitzuaren kalitatea hobetu beharra dagoela antzematen den esparruetan ekintza-planak
abiarazteko
o bezeroekiko harremanetarako prozesuak aldatzeko
Iturri horietatik bildutako informazioari esker, produktu eta zerbitzu berri ugari jarri ditugu; honako
hauek dira nabarmengarrienak: Alderantzizko Hipoteka, Fiare Banka Etikoaren Proiektuarekiko
lankidetza, bezeroei harrera egiteko prozesua aldatzea eta, bereziki, gazteei zuzendutako produktu
berrien linea (abalik gabeko % 100 hipoteka, jabaria erreserbatuta autoa erosteko mailegu pertsonala,
ordainketa handiko Interneteko Aurrezki Plana eta baldintza bereziak dituen Etxebizitza Kontua).
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 28
3.2 Gure produktu eta zerbitzuek gizartean duten eragina
3.2.1 Eskuragarritasuna
Euskadiko Kutxak 372 sukurtsalek osatutako sarea eta egunaren 24 orduetan (arrazoi bereziengatik
gauean murrizketak dituzten kutxazain gutxi batzuk salbu) erabilgarri dauden 497 kutxazain
automatiko dauzka, bezeroen eta gizarte osoaren eskura.
Horrez gain, Entitateak Telefono bidezko Banka Zerbitzuak eskaintzen ditu —08:00etatik 22:00etara
astelehenetik ostiralera bitarte, eta 08:00etatik 14:00etara larunbatetan—, eragiketarik ohikoenak
egiteko.
Eskuragarritasunari dagokionez, enpresei zein partikularrei eskaintzen zaien Banka Elektronikoaren
zerbitzua nabarmentzen da.
Azken urtean, sukurtsalen osagarri diren kanaletako zerbitzuak erabili dituzten bezeroen kopurua eta
egindako eragiketena honako hauek izan dira:
3.5 taula.- Kanal alternatiboak
Kanala Bezero aktiboen kopurua
(abendua)
2006an egindako
eragiketen kopurua
Kutxazain automatikoak 330.000 28.045.207
Telefono bidezko Banka 14.678 247.000 (*)
Internet bidezko banka 100.484 27.761.106
(*) Sartu diren deiak
3.2.2 Produktuak eta zerbitzuak
Hona hemen Euskadiko Kutxak bezero partikularrekin darabiltzan lehentasunezko politikak:
• Familien, 55 urtetik gorakoen eta autonomoen segmentuetako bezeroekiko lotura areagotzeko,
segmentu bakoitzerako berariazko produktuak, finantzazko abantailak eta finantzazkoak ez diren
onurak (opariak, deskontuak eta abar) eskaintzen ditugu, segmentu bakoitzerako bereziki
taxututako programen bidez.
• Banka pertsonaleko bezeroen leialtasuna lortzeko, bezero bakoitzari aholkulari pertsonala
esleitzen diogu, bere behar finantzarioetan eta Entitatearekiko harremanetan aholku pertsonala
jaso dezan. Horrez gain, eskaintza esklusiboak egiten dizkiegu bezero horiei.
Aholkulari pertsonal guztiek —13 dira guztira— prestakuntza berezia jaso dute. Horri eskerrak,
Europako Finantza Aholkulariaren ziurtapena (EFA) jaso ahal izan dute 2006an. Europan bere
alorrean nagusi den European Financial Planning Association (EFPA) erakundeak ziurtatzen eta
ematen du.
• Gazteak erakartzeko, etxebizitza eta ibilgailua erosteko finantzaketa errazten duten produktu
bereziak eskaintzen ditugu.
Bezero partikularrekin politika horiek garatzeko, oinarrizko irizpide hauek hartzen dira oinarri:
• Bezero guztiei aholkularitza zintzo eta profesionala eskaintzea, haren ondarea eta Entitatearekiko
dituen banku-posizioak kontuan hartu gabe.
• Entitatearen produktu-zerbitzuei buruz informazio osoa ematea, interesdunek aukera izan dezaten
horiek inolako murrizketarik gabe kontratatzeko.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 29
• Publizitatea egitean giza duintasunarekiko begirunez eta sexista izan gabe jokatzea.
Politika horiek, gainera, bezero partikularrekiko konpromiso publikoen dekalogoan ere gauzatu dira.
Entitateak sarritan plazaratzen du dekalogo hori, eta esaten du konpromiso horietan aipatzen diren
jardunbideak bezeroekiko harreman guztietan bete behar direla.
Horra hor konpromisook:
1. Behar dituzun hitzorduak emango dizkizugu.
2. Zuretako bereziki prestatutako eskaintzak idatziz emango dizkizugu.
3. Zure erreklamazioei 3 egun baino lehen erantzungo diegu.
4. Komisioen kostua aurretiaz esango dizkizugu.
5. Txartelak 2 egun baino lehen prestatuko dizkizugu.
6. Eragiketak desegiteko aukera emango dizugu.
7. Sustapenetako gaiak itzultzeko aukera emango dizugu.
8. Hipoteketan aholkularitza objektiboa emango dizugu.
9. Mailegu pertsonalaren eskaerari 2 egun baino lehen erantzungo diogu.
10. Hipoteka maileguaren eskaerari 7 egun baino lehen erantzungo diogu.
Entitateak berariazko ikerketak egiten ditu, konpromiso publiko horiek zenbateraino betetzen diren
ikusteko.
Enpresa Bezeroekiko darabiltzagun politikarik aipagarrienak, berriz, hauek dira:
• Zerbitzu finantzarioetan aukera ezin zabalagoa eta Interneteko kanalaren bidez erabiltzeko
modukoa garatzea.
• Atzerriko zerbitzuak kalitaterik handienaz eskaintzea, MCCko enpresa garrantzitsuenetan
lehiakorrak izateko eta zerbitzuok ETE bezeroen lotura areagotzeko.
• Sektore Pribatuko eta Sektore Publikoko enpresa bakoitzari Gestore Espezializatu bat esleitzea,
zerbitzuaren kalitateaz eta enpresari Entitatearekiko harremanean sortzen zaizkion beharrak
asetzeaz arduratu dadin.
Horregatik guztiagatik, Euskadiko Kutxak 10 urte luze daramatza bezero-segmentu bakoitzerako
berariazko produktuak diseinatzen eta ebaluatzen. Produktu horietatik, sinatutako lankidetza-
hitzarmen berezien ondorioz partikularrei eta enpresei finantzaketa-baldintza onuragarriagoak
eskaintzeko xedea dutenak azpimarratu behar ditugu.
2006an zehar, honako lankidetza-hitzarmen hauek egon dira indarrean:
.. Etxebizitzari buruzko hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin,
Gaztela eta Leoneko Juntarekin eta Sustapen Ministerioarekin.
.. Enplegua sustatzeko hitzarmena Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin, gizarte-ekonomiako
enpresa eta elkarteak, autonomoak, tokiko enplegu-ekimenak eta elbarriak laneratzeko ekimenak
bideratzearen bidez.
.. Gaztela eta Leoneko Juntarekin hitzarmena, enplegua sustatzeko.
.. AFI eta ADEFIN hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin.
.. Eusko Jaurlaritzarekin, ETE-ei partaidetzazko maileguak emateko, estatuan jite horretako bakarra
den Luzaro erakundearen bitartez.
.. Eusko Jaurlaritzarekin, bere menpeko zentro eta sozietate publikoetan inbertitzeko.
.. Nafarroako Gobernuarekin, ETE-etako inbertsio-proiektuak, norbere kontuko enplegua eta
ikerketako, teknologia-garapeneko eta berrikuntzako proiektuen finantzaketa bultzatzeko.
.. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin, nekazaritza-
elkarteek inbertsioak egin ditzaten, eta Arabako Foru Aldundiarekin baso-elkarteei begira.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 30
.. Kreditu Ofizialeko Institutuarekin (KOIrekin), ETE-etan inbertitzeko proiektuetara bideratutako
lineak finantzatzeko —CDTIrekin izaera tekniko eta garapen teknologiko garrantzitsuko
inbertsioetarako daukan lineari lotzen zaio— eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
gazteei, unibertsitarioei, hiritarrei eta ETE-ei hurbiltzeko inbertsioak finantzatzeko.
.. Kreditu Ofizialeko Institutuarekin (KOIrekin), honako hauek finantzatzeko: ETE-en eta enpresa
handien hazkundea; ekintzaileak; atzerriko inbertsio-proiektuak; ICEX programako enpresen
atzerriko inbertsioak; eguzki-energian, energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan
inbertitzeko proiektuak; turismoaren sektoreko inbertsioak; lan-sozietateen eta langileak partaide
nagusi dituzten enpresen inbertsioak eta partzelak ekipatzeko inbertsioak.
.. Elkargi EGE, Oinarri EBE eta Sonagar EBE eta Iberaval EBE berme-elkarteekin egindako
hitzarmenak.
.. Euskadiko Kooperatiben Federazioarekin egindako hitzarmena.
.. Etxebide eta Visesa programak. 8,7 milioi euro bideratu dira etxebizitza babestuen eraikuntzara.
.. Estatuko Zerga Agentziari eta EAEko zein Nafarroako Ogasunei laguntzen die.
.. Gaztempresa hitzarmena.
Produktu eta zerbitzurik aipagarrienen artetik, honako hauek nabarmendu behar dira, gizartean duten
eraginagatik:
Umeak
Bat Plana Lagun Aro aseguru-konpainiarekin. Hartzaileentzako —gurasoak, normalean— bizi-
aseguru bat atxikita daukan aurrezki-plana da; era horretan, onuradunek, hots, umeek, 18 urte
betetzean ziurtatuta izango dute euren ikasketak finantzatzeko nahiz beste edozein xedetarako kapitala.
Gazteak
.. Gazte Txartela. Euskal Autonomia Erkidegoan, elkarlanean jarraitu du Eusko Jaurlaritzarekin eta
establezimendu komertzial askorekin Gazte Txartela banatzeko. Txartelak hainbat deskontu eta
eskaintza berezitarako irispidea ematen die 16 eta 25 urte bitarteko gazteei, Euskal Autonomia
Erkidegoko, estatuko eta nazioarteko produktu eta zerbitzu ugaritan.
.. Ikasketetarako maileguak: batez ere, unibertsitateko ikasketak finantzatzeko ematen dizkie
maileguok Euskadiko Kutxak gazteei, eta finantza-baldintza apartak ez ezik, gabezia-aldi luzeak
ere eskaintzen ditu.
.. Halaber, lehen etxebizitza erosteko aurrezten ari diren bezero gazteei, bikoteei alegia, eskaini
diegun Etxebizitza Kontuaren leialtze-programa berria aipatu beharra dago. Aparteko
errentagarritasuna ematen die, saldoen egonkortasuna saritzeko, eta bezeroak gehien behar
duenean jasotzen du kopuru hori, hipoteka eskatzen duenean hain zuzen.
.. Gazte Hipoteka edo 6x0 Hipoteka: maileguaren lehenengo sei hilabeteetan bezeroak ez du
interesik ordaintzen, eta Lasaigarria formatua deritzona dauka atxikirik. Alegia, langabeziagatik,
bajagatik edo antzeko egoeraren bategatik premia-egoeran suertatuz gero, hipoteka amortizatzeko
ordainketa hilabete batzuetan eteteko aukera ematen du.
% 100 hipoteka: horren bidez, bezeroek etxebizitzaren balioaren % 100 finantzatzea lortu dezakete,
aparteko abal-emailerik gabe. Bereziki interesgarria da gazteentzat eta zenbait talderentzat
(etorkinentzat adibidez).
.. Ahorro Net Gaztea: internet bidezko aurrezki-plan horren bidez, finantza-baldintza apartekoak
eskaintzen zaizkie gazteei, eta hileko gehienezko ekarpena 300 €-koa da.
.. Autoa erosteko Mailegu Gaztea: ez da berme gisa abal-emailerik behar, ezta eskatzailea
ondarerik gabeko gaztea denean ere.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 31
Gaztempresa programa: 35 urtetik beherako gazteei enpresak sortzen laguntzeko eratutako izen
bereko Fundazioaren bitartez gauzatzen da. Honako bi jarduketa-ildo hauek ditu:
- Enpresa-ekimen berriak: norberaren enpresa sortuz enpresen eta lanpostuen sorkuntza
bultzatzeko.
- Gizarte-proiektuak: enplegu-zentro berezi, laneratzeko enpresa eta beste edozein formula
babesturen bitartez, lanpostuen sorkuntza bultzatzeko.
Prozesu osoan ekintzailetza garatzen da eta jarduera abian jartzeko arriskuak minimizatzen dira.
Familiak
.. Aipu berezia egin behar zaio etxebizitzarako irispidea finantzatzeko jarduerari. Taulan islatzen
den bilakaera du:
3.6 taula.- Hipoteka-maileguak
2004 2005 2006
Hipoteka-maileguen kopurua 13.588 16.185 16.434
Finantzatutako bolumena (mila €-tan) 1.471.061 2.004.657 2.252129
Kontsumo-ondasun iraunkorrak (automobila, etxeko ekipamendua...) finantzatzeko jarduerak
honako bilakaera hau erakusten du:
3.7 taula.- Mailegu pertsonalak
2004 2005 2006
Mailegu pertsonalen kopurua 30.919 30.174 28.894
Finantzatutako bolumena (mila €-tan) 361.930 422.621 462.917
Gainera, saltokietan 7.302 mailegu-eragiketa formalizatu dira, guztira 10.392 mila eurokoak.
Atal honetan, Ilusio Kreditua azpimarratu behar dugu. Mailegu pertsonal horren bidez,
Euskadiko Kutxak kontsumo-ondasun iraunkorren eskuragarritasuna areagotu nahi izan die
bezeroei, eta interes-tasa % 5en azpitik doitu duen lehenengo finantza-erakundea izan da estatuan.
.. Aurrezkiaren atalean, Ongizate Aurrezkia nabarmendu behar dugu, bere tankerako bakarra baita
merkatuan. Eperik gabeko epean datza, eta, beraren bitartez, bezeroen behar ohikoenetako bati
erantzun nahi dio Euskadiko Kutxak: aurreztean errentagarritasun ona lortzeari, baina aurrezkiak
berehala erabiltzeko aukera ere izanda. Produktu hori erreferentziarik garrantzitsuenetakoa da,
oraindik ere, Hedapen Sareko gure bezeroekiko harremanean.
55 urtetik gorakoak
Etxerako oso opari erabilgarriak ematen dituen (aurreko ekitaldian, 100.000tik gora eman genituen)
Super 55 Libretaren berariazko programa ez ezik, doako zerbitzu osagarriak ere eskaintzen dizkiegu
pertsona helduei; esaterako, multiasistentzia-zerbitzua —etxeko premia larrienei erantzuteko
zerbitzuak (2006an XX bezerok erabili dituzte)—, lege-aholkularitza lortzeko doako telefonoa eta
prezio merkeko bidaiak eta txangoak antolatzen dituen hiruhileko programa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 32
Autonomoak
Honako zerbitzu berezi hauek nabarmentzen dira bezero-segmentu honi eskaintzen zaizkionetatik:
.. Lagungarri zerbitzua: telefono bidezko nahiz zuzeneko aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua
ipintzen du bezeroen eskueran. Bezeroak profesional adituekin jartzen dira harremanetan, oso
prezio txikitan.
.. Kontu aldizkaria: lau hilerik behin, finantzen eta zergen gaineko albisterik aipagarrienak
jakinarazten dizkiegu gure bezero autonomo eta mikroenpresei. Era berean, beraien negozio edo
lanbide-prestakuntzarako interesgarritzat hartzen ditugun enpresa-esperientzien eta unean uneko
aholkularitzen berri ere ematen diegu.
.. Gainera, gutxieneko jarduera-maila bat daukaten bezeroek euren banku-harreman osoan aholku
emango dien Gestore Pertsonalaren laguntza dute.
Enpresak
Kooperatiba elkartekideak eta MCC Taldeko beste sozietate batzuk dira Euskadiko Kutxaren enpresa-
inbertsioaren onuradunik behinenak. Munduko gizarte-esperientziarik garrantzitsuena osatzen dute
kooperatibok, izan ere, horietako langileek kudeaketan, emaitzetan eta jabegoan hartzen dute parte.
Euskadiko Kutxak kooperatiba horiei eskaintzen dizkien finantza-baldintzak, finantza-erakundeekin
negoziazio-gaitasun handiena duten enpresek baino ez dituzte lortzen merkatuan.
Hona hemen Euskadiko Kutxak MCC Taldean egindako inbertsioaren bilakaera:
3.8 taula.- MCCko enpresetako inbertsioa
2004 2005 2006
Guztira (mila eurotan) 131.420 158.987 207.833
Bestalde, Euskadiko Kutxak enpresa horien garapena bultzatzen du, hau da, lanpostu berriak sortzea
bilatzen du. Horretarako, MCC Inversiones sozietateari diru kopuru handiak ematen dizkio, eta hori
arduratzen da kooperatibek estatuan nahiz nazioartean bideratzen dituzten proiektuen zati bat
finantzatzeaz.
Euskadiko Kutxak azken urteotan MCC Inversionesi egindako ekarpenak azalduko ditugu ondoren:
3.9 taula.- MCC Inversionesi egindako ekarpenak
2004 2005 2006
Guztira (mila eurotan) 8.496 7.557 10.060
Euskadiko Kutxak MCC Fundazioari ere ematen dizkio zenbateko batzuk bere emaitzetatik. Fundazio
horrek, besteak beste, kooperatibek beren kabuz edo sektore bakoitzeko beste enpresa batzuekin batera
sustatutako ikerketa-zentroen garapena finantzatzen du, eta horien enpresa-garapenari laguntzen dio
horrela.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 33
Euskadiko Kutxak azken urteotan MCC Fundazioari egindako ekarpenak hauek ditugu:
3.10 taula.- MCC Fundazioari egindako ekarpenak
2004 2005 2006
Guztira (mila eurotan) 7.262 8.161 9.665
Kooperatiba arteko Fondo Sozialetik —hori soberakin garbi banagarrien % 15ekin osatzen da—
edaten duten ekarpen horiei guztiei esker, MCC korporazioko enpresetako lanpostuek gora egin dute,
hain zuzen horrela:
3.11 taula.- Lanpostuen bilakaera MCCn
2004 2005 2006
Lanpostuak MCCn (bazkideak eta ez-
bazkideak) 70.884 79.326 82.112
Kooperatibak ez diren enpresetako inbertsioak % 49,7 egin du gora 2004 eta 2006 bitartean. Eta
esatekoa da enpresarik handienetako inbertsioak garrantzi handiagoa hartu duela, taula honetan ikusten
denez:
3.12 taula.- Enpresetako inbertsioa (mila eurotan)
2004 2005 2006
ETEak 1.154.328 1.282.403 1.426.790
Enpresa handiak 1.043.721 1.514.929 1.864.882
Guztira 2.198.049 2.797.332 3.291.672
Goian aipatutako lankidetza-hitzarmenen zioz enpresen hainbat beharri erantzuteko eskaintzen ditugun
finantzaketa berezi ugariez gain, honako zerbitzu hauek ere azpimarratzekoak dira:
.. Internet bidez enpresei ematen zaizkien zerbitzu anitzak; izan ere, Entitatearekiko banku-
harreman ia guztia gauzatu daiteke kanal horren bitartez, hau da, bai barne-merkatuko eragiketak
bai atzerriarekikoak. Horregatik, hauxe izan da jarduera:
3.13 taula.- Enpresen interneteko jarduera
2004 2005 2006
Enpresa aktiboen kopurua 15.257 17.903 20.875
Transakzio eta eragiketen kopurua 6.540.312 7.905.617 8.556.577
.. Gainera, Entitateak definitutako gestio-ereduaren barruan, enpresa bakoitzak gestore
espezializatu bat du bere zerbitzura, Euskadiko Kutxarekiko harreman guztietarako.
Bestalde, produktu bakoitzak bere informazio-liburuxka dauka, bere ezaugarri nagusiak, zer bezero-
segmenturi zuzentzen zaion eta zer finantza-behar estali nahi dituen azaltzeko. Horrez gain, liburuxka
horretan, telefono-zenbaki bat ere ageri da, kontsulta zehatzenei erantzuteko, prezio eguneratuen berri
emateko eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.
Produktu bakoitza bere gestioaz arduratuko den profesional bati esleitzen zaio zerbitzu zentraletan;
pertsona horren eginkizuna produktua eguneratzea eta hobetzea da, bai eta jendearen eskura dauden
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 34
liburuxketan indarreko produktuei buruz ageri den informazioa egiazkoa dela eta eguneraturik dagoela
ziurtatzea ere.
Bukatzeko, esan beharra dago ohitura dugula bezeroak produktuen erabilerari buruz aholkatzeko,
batez ere txartelen, txekeen, libreten, gakoen… segurtasunaren inguruan.
Halaber, segmentu batentzat ez ezik, hainbat bezero talderentzat edo, batzuetan, gizarte osoarentzat ere
taxutu diren produktu, zerbitzu eta jarduera bereziak ere badaude. Horien artetik, honako hauek
nabarmenduko ditugu:
.. Elkartasunezko txartelak. Horien bidez, bezeroek txartelok erosketetan erabiltzeagatik
Entitateak lortzen dituen diru-sarreren zati bat eman egiten dugu. Laguntza hartzen duten agenteak
Medicus Mundi, Cáritas eta Ikastolen Elkartea dira.
Erakundeok txartelokin egindako fakturazioaren milako 3,33 jasotzen dute. Taula honetan, azken
hiru urteetan txartel horiekin loturik garatutako jarduera (eragiketa kopurua), guztizko
fakturazioaren bilakaera eta aipatutako erakundeen alde izandako eragina ikusi daitezke:
3.14 taula.- Elkartasunezko txartelak
Urtea Eragiketa kopurua Txartelez guztira
fakturatutakoa (€)
Bideratutako
mozkin soziala (€)
2004 1.077.832 54.780.668 182.419
2005 1.082.747 57.331.615 209.103
2006 1.056.763 57.024.006 210.831
.. Bizkaiko boluntarioentzako zerbitzuak, boluntarioei prestakuntza ematea eta horiek Hirugarren
Munduko hainbat herrialdetara eramatea ahalbidetzen duen Koopera Zentroaren bitartez, eta
Unesco Etxearekin elkarlanean.
.. Gipuzkoako boluntarioentzako zerbitzuak, GKE-en eta Elkarteen beharren zati bat estaltzeko
partikular boluntarioen mugimendua bideratzen eta aholkatzen duen Gizalde elkartearen bitartez
eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
.. Mondragon Unibertsitatearekin eta Txorierri, Markina eta Goierri Lanbide Eskolekin beraien
inbertsio-proiektuak gauzatzeko dugun lankidetza berezia.
.. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako publizitate guztia bi hizkuntza ofizialetan
argitaratzeko politika, euskaldunen komunitatearentzako zerbitzu sistematiko gisa.
.. Inbertsio eta Aurrezki Arduratsua sustatzen duen FIARE Fundazioarekiko hitzarmena: herritarrek
Banka Etikoaren proiektuan laguntzea errazteko, sukurtsal-sareko zerbitzuak zein zerbitzu
zentralak lagatzen dira. Hona hemen Banka Etikoaren helburu soziala:
- Inbertsio eta aurrezki etikoaren eta arduratsuaren aldeko ekimenak sustatzea.
- Gizartea aurrezki arduratsuaren alternatibez sentikortzea.
- Banka etikoaren esparruan diharduten erakundeak jardunaldi, argitalpen eta abarren bidez
ezagutaraztea.
- Banka tradizionalean aukerarik ez duten pertsonarik gutxietsienei kreditua lortzeko bideak
bilatzea eta erraztea.
Ekimen horretan, gizarte-helburua duten GKE eta entitate askok hartzen dute parte, adibidez,
Cáritasek, Elizbarrutietako Misioek eta Euskadiko GKE-en koordinakundeak.
Euskadiko Kutxak ere bultzatzen du ekimen hori, gure balioek bat egiten dutelako irizpide etikoen
arabera inbertituko den aurrezkia sortzeko helburuarekin. Proiektu horretan, dohainik egiten dugu
FIAREren kobrantzen eta ordainketen artekaritza-lana, gure Entitatean Banca Popolare Etica
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 35
(BpE) izeneko banku etiko italiarraren izenean irekita dauden kontuen bitartez. BpEren alde
agindutako transferentziak salbuetsita daude komisio eta gastuen ordainketatik, bai agindu-
emailearentzat, bai onuradunarentzat.
3.3 Gure bezeroen eskubideak
• Euskadiko Kutxak inor ez baztertzeko politika darabil pertsonak edo erakundeak Entitatearen
bezerotzat hartzeko orduan. Finantza-erakunde guztiek bezero berriak onartu aurretik eskatu behar
dituzten legezko eskakizunak dira murrizketa-zio bakarra.
Ezein pertsonak edo erakunde juridikok ez du inoiz kexarik, erreklamaziorik edo salaketarik egin,
aipatutako politika hori leialtasunez bete ez izanaren ondorioz.
• EAEn eta Nafarroan bi hizkuntzak erabiltzeko politika du ezarrita, eta beraz, publizitate
pertsuasiboa eta informatzailea (foiletoak…) eta bezeroekiko kontratuak elebidunak izaten dira.
Kontratatu aurretik produktuen ezaugarriak eta kontratuen baldintza bereziak euskaraz eta
gaztelaniaz ezagutzeko aukera izateaz gain, bi hizkuntzak erabiltzen dituzten langileak ditugu, bai
telefono bidezko erantzun-zentroan, bai interneteko kontsultak erantzutekoan, bai EAEko eta
Nafarroako sukurtsal gehienetan.
Zehazki, sukurtsaletako langileen % 57 gai dira bezeroekin euskaraz mintzatzeko, eta egoitza
nagusian % 73.
• Euskadiko Kutxak barruko Jokabide Kodea du ezarrita, eta bertan, Entitateko langileek bezeroei
buruz dakiten informazioa isilpean gordetzeko betebehar zorrotza jasotzen da. Ez da sekula arrazoi
horregatik auzi-eskerik heldu Entitatearen aurka.
Horrela, bada, langile bazkide guztiek banku-sekretuari buruzko prestakuntza jasotzen dute.
Bestalde, Entitateak badu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa (LOPDCP)
betetzeko prozesu guztiak gainbegiratzen dituen batzordea. Honako hauek osatzen dute:
Partikularren eta Enpresen Negozio Areetako arduradun gorenek; Ikuskaritzako, Kontroleko eta
Inbertsioetako Areetako zuzendariek; eta Antolamenduko, Aholkularitza Juridikoko eta Inbertsio
eta Pentsio Fondoetako Gestoreko Departamentuetako zuzendariek.
• Euskadiko Kutxak arduraz jagoten du bezeroaren kontuen segurtasuna Internet kanala
erabiltzean, eta metodorik sofistikatuenak erabiltzen ditu horretarako.
Zerbitzuaren segurtasuna bermatzeko, Gorabehera Planaren eskuliburuak daude. Hondamendi-
kasuetan negozioak aurrera egiteaz arduratzen da plan hori eta aldian behin aktibatzen da babes-
sistemak puntuan izateko. Gainera, datuetarako sarbidea murrizteko sistemak (hainbat mailatako
kontrazeinuak) ere ezarri dira, bai eta intrusioak eta birusak saihesteko suhesiak ere.
Orobat, bezeroek euren kode sekretuak gordetzen baldin badituzte, salbuespenez jasandako
iruzurren ondoriozko galera guztiak ordaintzeko politika dauka Entitateak.
• Euskadiko Kutxak beharrezko baimenak eskatzen ditu bere publizitate-kanpainak egiteko
(Eusko Jaurlaritzari, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dituenetarako, eta Espainiako
Bankuari, gainerako lurraldeak ukitzen dituztenetarako), eta bezeroek sekula ez dute beraren
kontrako auzi-eskerik egin publizitateari engainagarri irizteagatik edo benetan egindako eskaintza
bete ez dela pentsatzeagatik.
2006an, 8 kanpainatan eskatu zaio baimena Eusko Jaurlaritzari, 10 kanpainatan Espainiako
Bankuari eta 2 kanpainatan Balore Merkatuko Komisio Nazionalari.
Bestalde, Entitateak sexu-bereizkeria saihesteko publizitate- eta irudi-metodologia garatu du
Emakunderen (Emakumearen Euskal Institutuaren) zuzendaritzapean, bere komunikazio guztian
genero-berdintasuna bermatzeko eta emakumezkoak behar bezala tratatzen direla ziurtatzeko.
Bezeroekiko harremanaren barruko politikan, halaber, Euskadiko Kutxak doako aseguru-estaldura
eskaintzen die zenbait produktu eta zerbitzu (txartelak, nomina helbideratuta…) dituzten bezeroei.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 36
Gazte Txartelaren titularrei eskainitako Bidaiako Laguntza Asegurua nabarmendu beharra dago, oso
interesgarria baita ikasketa-bidaietako taldeentzat.
Beste aseguru batzuk ere merkaturatzen ditu Euskadiko Kutxak Seguros Lagun-Aro, SAren bitartez:
Etxekoa, Istripuen aurkako eta Bizitzakoa. Enpresa horren administrazio-organoetan partaidetza
duenez Entitateak, gure bezeroek ezbeharretan tratamendu egokia jasotzen dutela bermatzen dugu.
Gizarte-jiteko aseguruak ere eskaintzen ditu, Boluntarioen Asegurua adibidez. Entitatearen bezero
diren elkarte eta GKEak dira hartzaileak, eta 930 lagunek harpidetu dute.
Hona hemen Euskadiko Kutxak 2006aren amaieran merkaturatuta zituen polizak eta aseguru-zorroko
primen bolumena:
3.15 taula.- Euskadiko Kutxak merkaturatutako Seguros Lagun-Aroren polizak eta primen
bolumena (motaren arabera)
Arloak Polizak Primak (mila €-tan)
Istripuak 22.199 984
Etxea 77.203 13.866
Bizitza 76.698 8.582
Amortizazioa 43.794 2.873
Aurrezki-planak 20.767 107.825
Gainerakoak 2.854 2.852
Bankaseguruak – Unit Linked 13.022 387.958
Guztira 256.537 524.940
4. atala
Gure pertsonak dira garapenaren
oinarri
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 37
Euskadiko Kutxak Giza Baliabideekin darabilen politika definitzeko, Euskadiko Kutxaren Misioa
eta Balioak – 2005-2008 Plan Estrategikoa izenburuko txostenean jasotako iturrietara jo behar dugu
ezinbestez. Hauxe dio plan horrek, hitzez hitz:
«Misioa betetzeko, Euskadiko Kutxak konpromisoa hartu du bere lan-bazkideen garapen
profesionalarekin eta horien artean konfiantzazko giroa sortzearekin, berrikuntza, talde-lana eta
bazkideen partaidetza aktiboa suspertzeari begira».
Honako korporazio-balio hauek euskarri dituela:
Profesionaltasuna
Berrikuntza eta Sormena
Parte-hartzea eta Lankidetza
Harreman etikoa
Misioa eta balio horiek honako politika hauetan islatzen dira:
4.1 Giza baliabideen eremuko politikak
Euskadiko Kutxan lanean dihardugunok helburu enpresarialak, pertsonalak eta sozialak bateratzen
dituen gure Baterako Enpresa Proiektuaren protagonista eta partaide izateko, bada kontuan hartu
beharreko funtsezko pilare bat: kudeaketa-eredu eta ekintza-plan eraginkorrak garatzeko aukera
emango duten eta xedeak kontuan hartuko dituen politikak zehaztea giza baliabideetan. Horretarako,
politika hauek ditugu:
• Onarpen-politika
Euskadiko Kutxak Giza Baliabideen inguruan darabiltzan politiketako lehenengo irizpidea eta
garrantzitsuena honako hau da: Entitatean kontratuzko edozein formularen bidez sartzeko, kasu
bakoitzean zehaztutako funtzioa betetzeko behar diren gaitasun profesionalak eta eskakizunetarako
egokitasuna besterik ez da kontuan hartzen, sexua, erlijioa, atxikimendu politikoa edo sindikala,
elkarte-kidetasuna, nazionalitatea edo bestelako ezein baldintza edo bereizkeria alde batera utzita.
Oinarrizko premisa hori Arearen eginkizunak banantzen dituzten politika guztietan islatzen da
eguneroko praktikan. Hona hemen eginkizunok.
• Ordainketa-politika
Kontsumo-aurrerakina (soldata-taula) eta ordainketa aldakorra (izaera publikokoa) taula bakarrean
daude jasota, eta biak ere egiturazko funtzioaren egoeraren arabera zehazten dira, hau da, ez dago
goian aipatutako ziozko bereizkeriarik eragin dezakeen idatzizko edo erabilerazko erreferentziarik.
• Garapen profesionalerako eta aukera-berdintasunerako politika
Lanpostuak eskaintzean, plantilla osoak —salbuespenik gabe— jakiteko moduan garatzen da
publizitate- eta komunikazio-prozedura, eta lanpostuaren eskakizun teknikoak baino ez dira aipatzen
hautaketarako baldintzatzat.
• Enplegu-politika
Lan-kooperatiba izateagatik, Euskadiko Kutxako langileak erabateko eskubideak eta betebeharrak
dituzten bazkideak dira enpresan, bai euren lanbide-eginkizunak betetzeari bai enpresaren gestioan
—dagozkien organoen bitartez— zein emaitzetan parte hartzeko eskubideari dagokionez. Beraz,
arauetan ezin da jaso langileak enpresatik kaleratzeko aukera.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 38
Politika horren zioz eta abagunea dela eta, hasieran behin-behineko kontratua egiten da, une
bakoitzean indarrean dauden legezko xedapenei jarraituz.
• Bazkideen prestakuntzarako eta garapenerako politika
Alderdi honen gaineko politikak funtsezko bi ardatz ditu:
Lanbide-prestakuntza areagotzea, funtsezko sustapen profesionalaren oinarri diren jarduera-esparru
guztietan. Prestakuntza oinarriko maila funtzionaletako bazkide guztien eskura dago.
Ezagutza profesionalak eguneratzea eta espezializatzea, dinamika taktikoari eta orientazio
estrategikoari eusten dioten erdi- eta goi-mailako funtzio eta aginte-postuetan.
Politika hori bi urterik behin diseinatu eta urtero hedatzen den Plan Gidarian zehazten da, parte-hartze
handia eskatzen duen eskema batekin. Eskema horretan, alde batetik, bazkideen prestakuntza-beharrak
eta -gogoak jasotzen dira, eta bestetik, Entitatearen eskakizun estrategikoak, Plan horren euskarriak.
Halaber, bazkide bakoitzeko prestakuntza-orduen urteko helburua zehazten da, eta urteko Gestio
Planean berrikusten da.
• Segurtasunerako eta higienerako politika
Alderdi Sozialaren eta Zuzendaritzaren ordezkariek osatutako batzorde espezifiko baten bidez
gauzatzen da. Batzorde horrek lege bakoitzean xedatutako politikak eta batzordearen beraren
esparruan hartzen diren erabaki osagarrietatik eratorritakoak aztertu, garatu eta ezartzen ditu.
• Elkartegintza
Gure ordenamendu juridikoan, legezko ordenamenduei jarraituz, ez dago inolako aipu baztertzailerik
bazkide bakoitzak nahi duen elkarteko kide izateko hartutako erabaki publiko nahiz pribatuari buruz,
eta askatasun horren barruan sartzen da, logikoa denez, afiliazio sindikala ere.
4.2 Gure pertsonen gogobetetasuna
4.2.1 Gogobetetasuna aztertzeko eta ebaluatzeko metodoak
Beharrezko ikusten dugu gure langileen gogobetetasuna zenbaterainokoa den eta gure politikarekin eta
kudeaketarekin —enpresakoa, antolamenduzkoa eta pertsonalarena— zenbateraino identifikatzen
diren jakitea. Horretarako, hainbat informazio-iturri erabiltzen ditugu: batzuk berariaz sortuak eta
beste batzuk bestelako helburudunak. Edozelan ere, tresna baliotsuak dira guztiak, gure langileen
gogobetetasunari buruzko adierazle edo datu objektiboak eta fidagarriak ematen dizkigutelako, eta
esku hartu beharra dagoela eta noiz jardun behar den erakusten duten faktore bistako edo ezkutukoak
ezagutarazten dizkigutelako.
Adierazle horietan oinarriturik, politikak eta ekintza-planak finkatu ditzakegu eta erabaki taktiko eta
estrategikoak hartu. Horrela, etorkizunean ikusten diren arazoei aurrea hartzeko, ahultasunak
sendotzeko, ezkutuko egoerak zuzentzeko eta gure alde onak gorde eta/edo hobetzeko aukera izango
dugu. Hona hemen kontsulta-metodook:
Pertsonen Gogobetetasunari buruzko Inkesta (PGI). Bi urterik behin egiten da, eta Entitateko
bazkide guztiei banatzen zaie, lagin esanguratsuaren irizpidearekin. 9 atal ditu eta horietan 37 faktore
aztertzen dira, hau da, bazkideak egunerokoan Kutxarekin, baldintza eta helburu enpresarial hutsak
dituen Entitatea den aldetik, duen harremanean bizi eta sumatzen duen errealitate profesionalarekin
zerikusia duten alderdi guztiak.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 39
Funtsezko eta ezinbesteko bitartekoa da, Euskadiko Kutxako bazkide-taldearen kezka, poz eta
nahigabe nagusiak epe ertainera kalibratzeko, eta ondorioz, langileen gestioa egiteko politikak
taxutzean, gure misioaren, balioen eta giza baliabideen gestio-politiken definizioekiko koherentziaz
jokatzeko.
Emaitzen neurketa eta ebaluazioa Kontseilu Errektoreari, Zuzendaritza Batzordeari, Zuzendaritza
Kontseiluari eta zuzendaritzako nahiz arlo sozialeko beste instantzia batzuei aurkezten zaizkie, aztertu
ditzaten.
Barruko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (BBGI). Urtean behin egiten da, eta
barruko zerbitzuen kalitate-maila eta bilakaera baloratzen da oro har. 8 arlo ebaluatzen dira, eta horiek
barruko zerbitzuari buruzko 65 areatan banatzen dira.
Bezeroaren eta hornitzailearen ikuspegia hartzen du kontuan: sukurtsal-sarea hartzen da bezerotzat eta
sare horri zerbitzu egokia eman behar dioten Zerbitzu Zentralak hornitzailetzat. Horrela, bada,
sukurtsal-sarearen hornitzaile izan behar dute Zerbitzu Zentralek, hark gaitasuna izan dezan kalitate
eta zerbitzu egokia eskaintzeko pertsona fisiko zein juridikoei, instituzio publiko eta pribatuei, gizarte
zibileko erakundeei, MCC taldeari berari eta erosle izan daitezkeen guztiei, Euskadiko Kutxak
merkatuan eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuetan.
Beraz, inkestaren eremua merkataritza-sarean diharduten bazkideak dira, eta Zerbitzu Zentralen
ekarpena ebaluatzen du, bazkideok merkatuarekiko harremanean izandako esperientzietan oinarriturik.
Lortutako datuak Zuzendaritzako instantzia gorenetan aurkeztu eta ebaluatu ondoren, beheranzko joera
agertzen duten zerbitzuak zuzentzeko eta egonkor eta gorantz ageri direnak indartzeko politikak
garatzen dira.
Urteko Gestio Plan bakoitzean, Zerbitzu Zentraletako Area, Departamentu eta Sekzio bakoitzerako
ekintza-konpromisoak jasotzen dira, eta, halaber, konpromisook eragin ditzaketen kostuak eta
mozkinak aztertu eta orekatzen dira.
Bi kontsulta-metodo horiez gain, badira ekintza, kontaktu, agerpen, ekarpen, kritika, errebindikazio,
eskaera eta iradokizun asko eta asko ere. Horiei esker, enpresaren eta gizartearen inguruko
informazioa biltzeaz gain, Euskadiko Kutxako pertsonen pultsua, hots, kezkak, kexak, poztasunak
uneoro ezagutzeko aukera dugu. Hona hemen batzuk:
Batzar Nagusia: bazkideek egitez eta eskubidez hartzen dute parte eta hitza eta botoa dute, Batzarrari
aurkezten zaizkion eduki eta proposamenei buruz. Informaziorako eta kontsultarako organo gorena da,
baina, bere izaeragatik, ez da erraza foro horretatik pertsonen gestiorako politikak taxutzeko
informazio egokia jasotzea, erakundeko egoera edo gai oso zehatzetan izan ezik.
Lehendakaritzak eta Zuzendaritzak lan-bazkide guztiekin dituzten zuzeneko harremanak. Batetik,
Gestio Planak azaltzeko egiten diren urteko deialdiak daude. Horietan bazkide guztiek hartu dezakete
parte, bai eta planteamenduak azaldu eta eskaerak egin ere. Bestetik, sukurtsal-sareko zuzendaritza-
organoetan hartzen dute parte, Entitatearen bilakaeran berri eman eta proposamenak eta kezkak
jasotzeko.
Kontseilu Soziala. Bere esparruan landutako gaiei buruz prestatutako hileko akta, Zuzendaritzari
egiten zaizkion proposamen sozialak jasotzen dituena..
Iradokizunak. Hobetzeko iradokizunen atari bat dago bazkide guztiei irekita. Barruko nahiz
bezeroekiko harremanetako prozesuak nola hobetu argitzea du funtsezko helburu. Aukera zabala
eskaintzen du, eta bidalketa kopuru deigarria lortu du, bai eta eduki profesional handiko maila
kualitatiboa ere.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 40
4.1 taula.- Iradokizunen sistema
2004 % 2005 % 2006 %
Kalitatean jasotakoak guztira
Errepikatuak
603
80
469
43
509
37
Eztabaidatutako iradokizunak 523 100 426 100 472 100
Kalitatean onartutakoak 225 43 186 44 187 40
Egindakoak 101 19 79 19 61 13
Onartutakoak/Aztertzen 52 10 63 15 68 15
Baztertutakoak 72 14 44 10 53 11
Erabakitzeko daudenak 5 1
Kalitatean baztertutakoak 298 57 240 56 285 60
Bazkideen ataria. Langile guztiek sartzeko eskubidea duten Intraneteko atari hori sozietatean interesa
duten gaiez informatzeko eta parte hartzeko bitartekoa da. 2004an 87.000 sarrera izan ziren, 2005ean
195.000 eta 2006an 250.355.Eduki hauek ditu, besteak beste:
Prestakuntza eta Sustapena: lanpostu berrien eskaintzekin, prestakuntzako eta informatzeko 100
eduki baino gehiago (sustapen-azterketak, ikasketa osagarrietarako finantzaketa…).
Kontseilu Soziala: Aktak, onura sozialak.
Laneko medikuntza eta osasuna: Lan-arriskuen prebentzioa, diru-laguntzak, Osasun Kluba,
Lagun Aroko eta Sanitaseko medikuak.
Hileroko Informazio Bileren (HIBen) edukiak
HIB (Hileroko Informazio Bilera). Zentralean eta lurralde-zuzendaritzetan hilero egiten den
informazio-bilera da. Lan-bazkide guztiei igortzen zaie deialdia eta nahi duena joaten da. Entitatearen
egoera eta unean uneko gairik esanguratsuenak azaltzen dituzte horietan, eta edozelako iradokizunak
jasoko balio dute. Hona hemen parte-hartzeen, iradokizunen… datuak:
4.2 taula.- Hileroko Informazio Bilera (HIB)
Urteak Plantilla Parte-
hartzea
Zuzendaritzari
egindako galderak
Zuzendaritzaren
erantzunak
Erantzunen
%-a
2004 434 62 26 6 23
2005 442 58 30 19 63
2006 455 61 30 17 57
4.2.2 Pertsonen Gogobetetasunari buruzko Inkesten emaitzak
Pertsonen Gogobetetasunari buruzko Inkesta (PGI) Azken inkestak —2006an egina— erakusten
duenez, pertsonen gogobetetasun-indize globala % 67,7koa da; horrek, aurreko inkesten aldean,
beherakada txiki bat izan dela adierazten du. Azken inkesten bilakaera positibo orokorrak joera-
aldaketa txiki bat erakutsi du, 9 faktoretik 4k behera egin dutelako aurreko 3 ebaluazioetako batez
bestekoarekiko. Puntuazio handia lortzen denean zaila izan arren horri eustea, eta are zailagoa
hobetzea, 9 faktoretik 5ean 2006an hobetu egin dugu aurrekoetako batez bestekoa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 41
4.3 taula.- Pertsonen gogobetetasunaren indizea dimentsioz dimentsio
Dimentsioa 2000 2002 2004 2006
A. Agintzeko metodoak
B. Motibatzeko faktoreak
C. Komunikazio-prozesuak
D. Eragina eta elkarreragina
E. Erabakiak hartzea
F. Helburuak zehaztea
G. Kontrol-prozesuak
H. Emaitzak eta hobekuntza
I. Lan-baldintzak
Gogobetetasun orokorra
69,1
74,1
57,9
84,0
66,2
65,1
61,8
66,4
76,6
68,6
70,4
74,3
62,4
83,1
67,2
64,3
63,7
69,2
74,9
69,7
70,8
74,4
61,4
83,4
70,3
67,6
65,0
66,9
75,1
70,2
71,2
71,0
56,4
83,7
70,0
67,3
63,8
63,1
68,5
67,7
Pozgarrienak, berriro ere, Eragina eta elkarreragina dimentsioak hartzen dituen faktoreak (buruaren
eskuragarritasuna, lantaldearen kohesioa eta buruaren nagusitasuna) dira, % 83,7ko gogobetetasuna
erakutsi baitu dimentsio horrek bere osotasunean. Hori bat dator 2000z geroztik Agintzeko metodoak
taldean izan den etengabeko gorakadarekin.
Euskadiko Kutxako kide izatea faktorerik balioetsienetakoa da, 2006an % 91,9ko gogobetetasun-
indizea agertzen zuen eta. Oso onuragarria da enpresako langileak bertan lan egiteaz harro egotea,
horrek bertako partaide sentitzen direla adierazten duelako.
Kide izateko sentimendu horrek eta parte hartzeko aukerek eragina dute Komunikazio-prozesuak
dimentsioan exijentzia handia izatean. Horregatik, Entitateak ahaleginak egiten baditu ere,
gogobetetasuna beheraxeago geratu da.
Barruko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (BBGI). 2006ko inkestak % 54ko
erantzuna jaso du, eta barruko bezeroek barruko zerbitzuekiko adierazitako gogobetetasun-maila
globala 6,7 puntukoa da (10eko oinarrian). Balorazio kaskarrena jaso duen zerbitzu-esparruari 4,5
puntu esleitu zaizkio eta baloratuenari 6,8. Zerbitzu-alorrei dagokienez, balioetsienak 7,77 puntu jaso
ditu, eta balioespen txikienekoak 3,57. Iaztik hona 4 esparru jaitsi dira eta beste 4 hazi. 2003tik
2006ra, ostera, 5 jaitsi dira eta beste 3ak jaitsi egin dira edo bere horretan geratu. Gogobetetasun-
indize globalek urtean hamarren bat egin dute behera 2002tik 2006ra.
4.4 taula.- BBGIko gogobetetasun-indizea zerbitzu-esparruen arabera
Dimentsioa 2003 2004 2005 2006
A. Produktu- eta zerbitzu-aukera
B. Publizitatea, kanpainak eta sustapenak
C. Sistema eragilea (urruneko tratamendua, aplikazioak)
D. Eragikeran, informazioan eta gestioan laguntzeko
sistemak
E. Prozeduren bizkortasuna eta egokitasuna
F. Pertsonen gestioa eta prestakuntza
G. Sukurtsal eta zentroen hornikuntza eta mantentze-lana
H. Tratamendu operatibo zentralizatuko zerbitzuak
Gogobetetasun orokorra
6,9
6,0
7,0
6,6
6,3
5,3
6,5
7,0
7,0
6,8
6,0
7,2
6,7
6,5
5,1
6,5
7,1
6,9
6,7
5,9
7,2
6,5
6,4
4,8
6,4
6,9
6,8
6,8
6,0
6,7
6,6
6,5
4,5
6,3
6,8
6,7
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 42
4.2.3 Ordainketa-sistema
Euskadiko Kutxak langileei buruz garatzen duen politikaren oinarrizko elementuetako bat Ordainketa
Sistema da. MCCko gainerako kooperatibetan bezala, Euskadiko Kutxako pertsonek jasotzen duten
ordainketan honako lau alderdi hauek dute eragina: euren zereginak, erantzukizunak, inplikazioak,
ekarpen indibidualak, enpresaren ekonomia- eta ondare-egoerak eta jardueraren eta inguruaren
berezko erreferentzia sektorialek.
Langile guztien egungo ordainketa-egitura Euskadiko Kutxan 1991ko azaroan ordainketa-politikari
buruz hartu ziren erabakietan dago oinarrituta. Honako funtsezko hiru osagai hauek dituen oinarrizko
ordainketa-eskema onartu zen orduan:
.. Zati finkoa: ordainketaren zati nagusia da, eta lanpostuak baloratzeko ohiko prozedurek eta
hierarkizazioak zehazten dute.
.. Ordainketa Aldakor Kolektiboa (OAK): ordainketa osoaren zati bat da, eta unibertsala da
banku-jardueran diharduten Euskadiko Kutxako lan-bazkide guztientzat; erakundearen oinarrizko
helburuak betetzearekin dago loturik.
.. Ordainketa Aldakor Indibiduala (OAI): lan-bazkideen errendimendu indibiduala sustatzeko eta
saritzeko xedea duen ordainketa-zatia da.
Zati finkoa lan-indizeen eskala batean oinarriturik zehazten da. Lan-indizeok ere beste indize batzuen
batura izaten dira; hauek dira: egiturazko indizea, antzinatasun-indizea, indize diferentziala (baldintza
berezien araberakoa)...
Egiturazko indizea da esanguratsuena, eta lanpostu bati antolamenduko gainerako postuekiko esleitzen
zaion garrantzi erlatiboa adierazten du. Postu bakoitzaren garrantzia Entitatearen barruan ezarritako
balorazio-arau batzuen bitartez neurtzen da, lau alderdi kontuan hartuta: 1) lanbide-prestakuntza, 2)
postua betetzeko eskatzen den dedikazioa eta esklusibotasuna, 3) bertan hartu behar diren ardurak eta
4) lan-baldintzak.
Ordainketaren zati aldakorrak —indibiduala + kolektiboa— ordainketa osoaren % 9,64 osatzen du.
Zuzendarien ordainketa aldakor indibiduala kuantifikatutako eta sistematiko neurtutako helburu
batzuen lorpen-mailari dago batik bat lotuta. Halaber, zuzendaritzako kide den bazkideari buruz
mailaz gorago duen kideak balorazio subjektiboa deritzonaren bidez egiten duen balorazio pertsonala
ere hartzen da kontuan. Balorazio pertsonala ordainketa aldakor indibidual osoaren % 15ekoa izan
daiteke gehienez, eta taldeko kideei buruz kontuan hartzen dituen gestio-alderdiek ez dute adierazle
ekonomikoekin zertan loturik egon; alegia, bazkideen gogobetetasunarekin zerikusia duten alderdiak
sartu daitezke, hala nola, prestakuntza, parte-hartzea, talde-lana eta abar.
4.5 taula.- Ordainketa aldakorraren eta ordainketa osoaren arteko erlazioa (milioi eurotan)
Kontzeptua 2004 2005 2006
Ordainketa Aldakorraren%-a /Ordainketa osoa 8,14 8,06 9,64
Kontseilu Errektoreko kideek ez dute ezer jasotzen zeregin hori betetzeagatik. Goi-mailako
zuzendaritzako langileek, hau da, Zuzendaritza Kontseiluko 16 kideek —2004an 13 izan ziren— eta
lan-bazkide diren Kontseilu Errektoreko 4 kideek kopuru hauek jaso dituzte:
(1) 2004an ez ziren kontuan hartu konturako kapital-ordainketak (interesak)
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 43
4.6 taula.- Goi-mailako zuzendarien ordainketa (mila eurotan)
Kontzeptua 2004 2005 2006
Epe laburrerako ordainketa
Kapitalizatutako itzulkin kooperatiboak + interesak
Guztira
1.507
248 (1)
1.755
1.738
550
2.288
1.833
641
2.474
Beste alde batetik, Euskadiko Kutxak bezeroei baino baldintza hobexeagoak eskaintzen dizkie bere
langileei zerbitzu batzuetan (maileguetan, komisioetan…), bai eta ikasketak egiteko finantzaketa ere.
Ondoren, onura sozialik esanguratsuenak azalduko ditugu:
4.7 taula.- Onura sozialak
Ohiko etxebizitza erosteko mailegua: Euriborraren % 90, sei hilerik behin berrikusteko
Zerbitzu-kudeaketako komisio eta gastu batzuen salbuespena edo hobaria (bazkideak eurak direlako
kudeatzaileak).
Nomina-kontua: Argitaratutako azken 3 hilabeteei dagokien urteko batez besteko Euriborraren % 50.
Istripu-asegurua:
Istripuak eragindako heriotza, infartua barne 30.000 €
Lan-istripuak eragindako heriotza: 90.000 €
Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 90.000 €
Lanean aritzean gertatutako miokardio-infartua: 90.000 €
Entitatearentzat jardutean, ibilgailuari jazotako kalteak (aseguruak estaltzen ez dituenak).
Estaldurarik gabeko osasun-laguntzarako aparteko beharretarako laguntza.
Euskara ikasteko finantzaketa.
Ikasketa osagarrien finantzaketa.
Egoera bereziak (erretiratuak, ezkontide alarguna edo bazkidearen bizikidea eta adin txikiko seme-
alabak…). Eskubidea dute:
Bazkideei dagozkien onura sozialak jasotzeko.
Indarreko maileguaren baldintzekin jarraitzeko.
Ohiko etxebizitza erosteko mailegu hobaridunak eskuratzeko.
Aldi baterako ezintasuneko —ABE— zenbait kasutan aplikatzeko diru-laguntzak
Onura sozial horiek oso ehuneko txikia osatzen dute pertsonal-kostuekin alderatuta, % 2,8 inguruak
baitira. Dena den, jasotzen duenaren ikuspegitik, kontu-sail batzuk aintzat hartzeko moduko laguntzak
dira zalantzarik gabe, hala nola, ohiko etxebizitzarako maileguarena, istripu-aseguruarena, lanerako
ezintasuneko egoera bereziena, ikasketa osagarriak finantzatzekoa.
4.2.4 Ordezkagarritasuna
• Kontseilu Soziala
Pertsonen gestioaren oinarrizko beste kontzeptu bat Ordezkagarritasuna da. Arlo horretan,
Kontseilu Soziala da langileek kooperatiban parte hartzeko organo iraunkorra, eta berak ordezkatzen
ditu bazkideok barne-araubideko organoen aurrean, beraien asmoen bozeramailea den aldetik.
Kontseilu Soziala estatutu-mailako organoa da, eta eskualde edo lurraldeetako lan-bazkideak
ordezkatzen dituzten 20 kidek osatzen dute. Lan-bazkide guztiak dira hautesle eta hautagai. Oraingo
ordezkariek botoen % 74 izan zuten alde; batez beste % 83ko parte-hartzea izan zuten bozketetan.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 44
Erabakitzeko eskumenak Kontseilu Soziala Gizarte Segurantzarekin eta Lagun-Arorekin loturiko
gaien inguruko nahiak adierazten dituen organoa da. Lanpostuen balorazioak berretsi eta balorazio
horien aurka jarritako errekurtsoen gainean erabakitzen du. Heziketa eta Sustapen Fondoaren
konturako laguntza-eskaerak ebazten ditu. Eta horrez gain, lan-bazkideen alde eratutako fondo
ekonomiko batzuk administratzen ditu, eta laguntza asistentzialetara esleitu behar diren ala ez erabaki,
besteak beste.
Negoziatzeko ahalmena. Lan-arloan negoziatzeko ahalmena du, Zuzendaritzaren eta kolaboratzaileen
arteko aurkakotasuna edo gatazka sortzen duten edo sortu dezaketen gaietan. Adibidez: arauak
ezartzeko orduan —ordainketak, lanaldiak, egutegiak, lanpostu-aldaketak, lekualdaketak eta
langabezia—, lan-baldintzen aldaketa garrantzitsuetan, enpresako medikuntzaren eta laneko
segurtasunaren eta higienearen inguruko arauetan, antolamendu-aldaketa garrantzitsuak eragiten
dituzten berrantolamendu- edo birmoldaketa-azterlanetan, lanpostua edo area ukitzen duten
antolamenduzko hobekuntzetan, lanpostuen errotazioan edo jite bereko beste alderdi batzuetan.
Aholkatzeko eta informatzeko ahalmena. Nahitaezko txostena edo ebazpena ematen du, organo
eskudunak onartu aurretik, pertsonalaren politiketan, antolamendu orokorrean, bazkideen oinarrizko
lan-baldintzetan eta Euskadiko Kutxaren barruko harremanetan eragin zuzena duten arau, zuzentarau,
azterketa eta erabakiekin loturiko gaietan.
Kontrol sozialerako ahalmena Organo sozialen eta Zuzendaritzakoen erabakiei eta erabakiok
betetzeari dagokienez. Bereziki, Gestio Planetan —urtekoetan, estrategikoetan nahiz epe
luzerakoetan— onartutako helburuen bilakaeraren jarraipena egiten du, eta lan-harremanak, parte
hartzeko sistemak eta kolektibo soziolaboralari behar besteko informazio egokia helarazteko sistemak
hobetzeko xedea duten politikak eta neurriak betetzen diren zaintzen du.
Kontseilu Soziala partaide duten organoak eta batzordeak
.. Kontseilu Errektorea. Kontseilu Sozialeko lehendakariak organoaren eskumenekoak diren gai
guztietan hartzen du parte.
.. Lagun-Aroko Batzar Nagusia. Kontseilu Sozialeko kide guztiek hartzen dute parte.
.. Lagun-Aroko Batzorde Delegatua. Lagun-Aroko 1. Komunitate Mutualistaren ordezkari da, eta
estatutuekin eta araudiekin eta horien aplikazioarekin zerikusia duten gaiei buruz aholkatzen du
BGAEko Kontseilu Errektorea. Kontseilu Sozialaren ordezkariak hiru dira.
.. MCCko Biltzarra eta Biltzarkideen urteko Batzarra. Kontseilu Sozialeko 15 kidek osatzen
dute Euskadiko Kutxaren ordezkaritza MCCko Biltzarrean eta urteko Batzarrean.
.. Segurtasun eta Osasun Batzordea. Kideen erdiak 5 Prebentzio Ordezkariak dira, guztiak
Kontseilu Sozialeko kideak.
.. Lanpostuak Baloratzeko Batzordea. Kideen erdiak, 6, Kontseilu Sozialekoak dira.
.. Azterketetako Epaimahaia. Kontseilu Sozialaren ordezkari bat ondore guztietarako kide da
Sustapen Administratiboko Azterketetako Epaimahaian.
• Beste partaidetza-eremu batzuk
Kontseilu Sozialaren bitartez ez ezik, beste talde batzuen bidez ere hartzen dute parte bazkideek
gobernu-organoetan eta, maila exekutiboaren bitartez, ohiko lanean: Hona hemen:
.. Batzar Nagusia. Batzarrean lan-bazkideek boto bana dute eta, denera, batzarkide guztien % 43
dira.
.. Kontseilu Errektorea. 12 kidek osatzen dute, eta horietatik 4 lan-bazkideak dira.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 45
.. Zuzendaritza Kontseiluak. Maila exekutiborik gorenetik —Entitateko Zuzendaritza
Kontseilutik— lantokirik txikienera, guztietan egiten dira hilero zuzendaritza-bilerak. Bilera
horietan, Entitatearen eta unitatearen beraren bilakaera eta epe laburrerako eta ertainerako planak
lantzen dira, besteak beste.
.. Proiektuetako lana. Departamentu teknikoek proiektuka egiten dute lan, beren lan-sistemaren
berezitasuna da. Maila eta departamentu guztietako 150etik gora lagun ari dira modalitate horretan
lanean. Alderdi esanguratsuen artean aipatu behar dugu, Plan Estrategikoa prestatzen 300 bat
pertsonak hartu dutela parte.
.. HIB. Zentralean eta lurralde-zuzendaritzetan egiten den hileroko informazio-bilera da. Bertan,
Entitatearen egoera eta unean uneko gairik garrantzitsuenak azaldu eta era guztietako iradokizunak
batzen dira.
Atal honen xedea osatu eta burutzeko, aitortu behar dugu ez dagoela berariazko kanal formalik, kexa
pertsonalak eta profesionalak edo Entitatearen aldetik tratu desegokia jaso izana konfidentzialtasunez
planteatzeko edo erreklamatzeko.
Hala ere, Kontseilu Sozialak kontrol soziala egiten du, eta, gainera, goian esan dugunez,
izaera publiko zein pribatuko komunikazio-bide asko daude, Zuzendaritzak berak eusten
dienak, Entitateko edozein bazkiderekiko errepresalia-zantzurik txikiena ere saihesteko.
4.3 Gure pertsonen eskubide-berdintasuna
Eskubideen baitan, Euskadiko Kutxak eskubide-berdintasunarekiko duen begirunearen arloan
ezarritako irizpide objektiborik aipagarrienak azalduko ditugu:
• Aukera-berdintasunaren aldeko politika
Hautaketa-prozesuetan eta garapen profesionalerako politikan, ez da inoiz ezarri, eta gaur egun ere ez
dago ezarrita, sexuari, erlijioari edo elkartzeari loturiko baldintzarik edo bereizkeriarik, eta kontrol
sozial zorrotza egiten da politika hori bete dadin.
Aipatu behar da prozedura hori izaera publikokoa dela, eta bazkide guztien eskura dagoela.
• Zuzendaritzaren genero-osaera
Azken urteotan, emakumea gero eta gehiago sartu da Euskadiko Kutxako maila guztietan. Horrela,
bada, 2000 eta 2006 bitartean, sortutako lanpostuen % 55,4 emakumeek bete dituzte. Ondorioz, gaur
egungo langile egonkorren % 39,7 emakumeak dira, 2000n baino ehuneko 3,1 gehiago.
Kategoria-igoeren alorrean, 2006an egon diren 223 igoeretatik % 36 emakumeenak izan dira. 2005ean
% 35 izan ziren.
Ondorengo taulan ikus dezakegunez, emakumezkoak % 30 dira Euskadiko Kutxako koadroen taldean,
alegia zuzendari, buru, teknikari, ahaldun eta arduradunen artean. 2005etik 2006ra bitartean, gora egin
du Entitate osoko eta koadroen taldeko emakumeen kopuruak. Beraz, esan dezakegu emakumeek lan-
sustapeneko indize handia lortu dutela.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 46
4.8 taula.- Plantillako emakumeen %-a kategoria multzo bakoitzean
Koadroak Gainerakoak EKn guztira
2005 urtea
2006 urtea
30,4
30,7
52,9
52,6
39,6
39,7
Beraz, ordainketa balorazio-parametro objektiboen arabera erabakitzen da, lanpostu horretan
diharduena gizona ala emakumea den kontuan izan gabe. Hori dela eta, Euskadiko Kutxan ez dago
sexuan funtsaturiko soldata-bereizketarik. «Sexu ezberdineko eta egiturazko indize bereko bi
pertsonari lan-aurrerakin berdina dagokie».
• Elkartzeko askatasunaren aldeko politika eta horren aplikazioa
Euskadiko Kutxako plantilla osatzen dutenak bertako jabekideak ere badira. Horregatik, gure arauetan
ez da aintzat hartzen ordezkaritza sindikal formalik egoteko aukera, harremana eta negoziazioa
bideratzeko formulatzat.
Bazkide langileen ordezkaritza Kontseilu Soziala deritzon organoaren bidez egituratzen da. Bazkide
guztientzat irekirik dagoen hautespen-sistema publikoaren bidez eratzen da, eta bazkide guzti-guztiak
aurkeztu daitezke hautagai, askatasun osoz eta inolako murrizketarik gabe. Eraketa, hautatzeko modua
eta eskuduntzak (erabakitzekoak, negoziatzekoak eta gizarte-kontrolekoak) 4.2.4 puntuan azaldu
ditugu.
Bazkide ez diren pertsonei buruz, Entitatean ez da ordezkaritza-mekanismo formalik ezarri,
orokorrean, lan eta zeregin zehatzetarako iraupen laburreko kontratuak egiten direnez, errotazio handia
dagolako. Bestalde, organo sozialen aldetik, inoiz ez da horren gaineko eskaera formalik egin. Eginez
gero, zuzendaritzako organoek ebaluatu egingo lukete.
4.4 Pertsonen prestakuntza eta garapena
• Prestakuntzaren plangintza
Ezagutzen eta etengabeko prestakuntzaren kudeaketara bideratutako politikak gauzatzeko, bi urtean
behin Prestakuntza Plana egiten da Euskadiko Kutxan, eta bertan, politika horiek jasotzen dira egoki
eta zehatz. Hala ere, programa zehatzak eta prestakuntzarako aurrekontua Giza Baliabideen
Departamentuaren Gestio Planaren barruan jasotzen dira urtero.
Prestakuntza Plana egiteko prozesu-eredua duela 10 urte inguru erabiltzen hasi zen berbera da
funtsean, baina hobetuz eta zuzenduz joan da urtez urte. Ereduak oinarrizko bi informazio-iturri edo
input ditu:
a) beharrei buruzko informazioa jasotzea
b) Euskadiko Kutxaren Plan Estrategikoa + urteko Gestio Plana
Informazioa jasotzeko prozesua hasteko, pertsona bakoitzarentzat hurrengo bi urteetarako aurreikusten
dituzten prestakuntza-beharrak zehaztea eskatzen zaie zuzendaritzako kideei eta erdi-mailako buruei,
eta, normalean, erdi-mailako buruek galdera bera egiten diete sukurtsal-zuzendariei. Beraz, esan
daiteke, prestakuntza-beharrak zehazteko prozesua goitik beherako eta behetik gorako norabide
bikoitza duen prozesu interaktiboa dela.
Jasotako informazio ugaria Giza Baliabideen Departamentuko Prestakuntza Sekzioan
prozesatzen da, eta bertan hauek taxutzen dira:
- prestakuntza-arloak
- edukien lehenengo zirriborroa
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 47
- ekintza bakoitzaren xede-publikoa
- prestakuntza mota bakoitzaren eskaera kopurua
• Prestakuntza-jarduerak
2006an, Euskadiko Kutxako prestakuntzako jarduerak 604 ikastaro eta 84.780 prestakuntza-ordu bildu
zituen. Pertsonako prestakuntza-orduen ratioa 39,0 eta 41,8 ordukoa izan zen hirurtekoan, Euskadiko
Kutxaren historiako zifrarik handienetakoa, hain zuzen ere.
4.9 taula.- Prestakuntzari buruzko balantze globala
Kontzeptua 2004 2005 2006
Ikastaroen kopurua
Prestakuntza-orduak
Plantilla (lagun kopurua)
398
84.178
2.037
596
88.335
2.112
604
84.780
2.175
Orduak pertsonako 41,3 41,8 39,0
Prestakuntzaren kostua / pertsonal-kostuak (*) 0,99 0,88 0,78
(*) Prestakuntza-kostuak /pertsonal-kostuak ratioan ez dira jasotako diru-laguntzak kendu. Kenduz gero, hiru
urte hauetan % 0,54koa, % 0,45ekoa eta % 0,37koa izan da ratioa.
4.10 taula.- 2006ko prestakuntza arloz arlo
Arloa Ikastaro kop. Orduak Ebaluazioa
Zuzendarien prestakuntza 13 2.423 8,84
Trebetasunen garapena 14 11.530 8,34
Antolamendu-teknikak eta informatika 6 670 7,91
Komertziala 52 8.107 8,43
Juridiko-fiskala 114 13.419 8,58
Banku-inbertsioa 51 3.865 8,21
Kapital-merkatua 1 48 ---
Eragiketak, kontabilitatea 22 2.154 7,68
Laneko Euskara 32 4.978 8,21
Hizkuntzak - Ingelesa 11 3.924 ---
Euskara 96 6.447 ---
Prestakuntza-ordua 11 8.743 7,95
Mintegiak 66 1.485 8,46
Ikasketetarako laguntza 42 5.347 ---
Sustapen administratiboa 10 7.670 9,04
Bestelakoak 63 3.970 ---
Guztira 604 84.780 8,41
Ordu kopuruari dagokionez, 2005ean abiatutako Trebetasunen garapena, Juridiko-fiskalak, Euskara
eta Sukurtsaletako prestakuntza-ordua izeneko prestakuntza-jarduerak nabarmendu behar dira.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 48
Egindako ikastaroekiko gogobetetasun-mailak, orokorrean, nabarmentzeko modukoak dira. Oro har,
ikastaroetan parte hartu dutenek egindako balorazioa 10etik 8,41 ingurukoa da, eta azpimarratu behar
dugu ikastaro guztiek gainditu egin dutela 7,68ko puntuazioa.
Lan-kategorien arabera, aztertutako talde profesional guztietan izan da esanguratsua prestakuntza-
jarduera, baina bereziki administrazioko langileena nabarmentzen da.
4.11 taula.- 2006ko prestakuntza talde profesionalen arabera
Taldea Plantilla finkoa
2006-12-31n Orduak Orduak/Plantilla
Zuzendariak 31 964 31
Sukurtsaletako buruak eta zuzendariak 475 14.514 31
Teknikariak 590 19.134 32
Administrariak 660 33.454 51
Bestelakoak 101 1.522 15
Guztizko partziala 1.857 69.588 37
Prestakuntza-orduak sukurtsaletan 8.743
Guztira 78.331
• Langile-beharren plangintza
Bazkideen kontratazio jarraituaren eta erretiro-programen inguruan erabilitako prozedurei dagokienez,
pertsonak planifikatu, hartu eta sustatzeko prozesuak erabakitzen eta zehazten ditu sukurtsal berriak
irekitzeko aurreikuspenen ondoriozko langile-beharrak, antolamenduan egin litezkeen aldaketek
eragindakoak eta aparteko ekimenetarako unean-unean behar litezkeenak.
Prozesu horrek honako hau planifikatzen du: behar diren pertsonen kopurua, beharrezko ezagutza eta
prestakuntza, arlo batzuetako pertsonak beste batzuetara lekualdatzeko aukera eta, beharrak betetzeko,
prestakuntza erabiltzeko aukera. Horretarako, honako azpiprozesu hauek abiarazten ditu: barne-
sustapena eta barne-mugimenduak; inkorporazioak eta erretiroak, eta eszedentziak.
PFEZren aitorpen-kanpaina, oporraldiak eta antzeko abaguneetako langile-beharrak planifikatzeko,
beharren zenbatespen-prozesua erabiltzen da, Antolamendu Departamentuak Back Officeko
prozesuaren barruan prestatutako produktibitate-analisiekin batera, eta Idazkaritza Nagusiak
prestatutako koherentzia-testa egiten zaio. Hori egindakoan, urteko Gestio Planean sartzen da.
Langile berrien hautaketarako eta garapen profesionalerako gestioari sustapenerako eta inkorporazio
berrietarako azpiprozesuak jarraitzen diote.
• Barne-sustapena
Euskadiko Kutxak, bazkideen gogobetetasuna lortzeko politikari jarraituz, barne-sustapenerako
politika darabil. Hiru esparrutan islatzen da: 1) hutsik dauden postuen barruko estalduran, 2) postuan
bertan sustatzean, postuari kalifikazio handiagoa ematearen ondorioz, eta 3) sustapen
administratiboan.
Hutsik dauden postuak betetzeko, barne-sustapenez bete daitezkeen aztertzen da kanpora jo aurretik.
Hain zuzen ere, azken 5 urteotan Euskadiko Kutxan sortutako postuen % 90 barne-sustapenez bete
dira.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 49
Bazkide guztiei aukera emateko, postuak bete nahi direnean egiten da deialdia. Hautatutako langileak
egokitzapen-aldia behar badu, probaldia hitzartzen da hautagaiarekin. Probaldian zehar, lan berrirako
gaitasunak eta taldeko integrazioa ebaluatzen ditu departamentu-zuzendariak, eta interesduna
jakinaren gainean jartzen du. Egokitzapen-prozesuan, jarraipena egiten zaio langileari eta, posturako
gaitasuna duela egiaztatzen bada, behin betirako esleitzen zaio.
Garapen profesionala bermatzeko, posturako bereziak diren jarraipena eta prestakuntza-aukerak
eskaintzen zaizkio langileari.
Langileak trebeak eta balioanitzak izatea asko baloratzen du Euskadiko Kutxak. Horregatik,
administrazioko langileak sustatzeko sisteman banku-gai batzuk ikasi behar dira eta beren-beregi
sortutako ebaluaketa batzuk gainditu. Horrela, administrariek aukera dute laguntzaile izatetik lehen
mailako ofiziala izatera pasatzeko.
Sustatzeko hiru bide horien bidez kategoriaz igo dutenen kopurua hau izan da:
4.12 taula.- Kategoria-igoerak
2002 2003 2004 2005 2006
Igoera kopurua 206 190 185 218 223
Plantilla finkoarekiko %-a 12,07 10,67 10,32 11,91 12,01
• Kanpoko langileak kontratatzea
Sarean pertsonak hartu baino lehen, Lurralde Zuzendaritzetako baliabideen zuzendariek, guztiek
batera, hautaketa-irizpideak zehazten dituzte, eta, prozesua martxan jarri baino lehen, berrikusi egiten
dituzte:
.. Deialdi publikoa egiten da, delako eremu geografikoan presentzia handiena duten egunkarietan.
.. Ezagutza-probak eta proba psikoteknikoak egiten dira.
.. Emaitzak ordenan jarri, eta bi probak gainditu dituzten pertsonetako n onenak hartzen dira.
.. n pertsona horiei azterketa sakona egiten zaie, talde-dinamikako ariketen eta elkarrizketen bidez.
.. Horietatik laurdenak, gutxi gorabehera, Euskadiko Kutxaren poltsa txikia deritzona osatuko du.
Unean uneko pertsonal-beharrei (PFEZren kanpainakoak, oporraldietakoak…) poltsa txikiaren bidez
erantzuten zaie. Poltsa txikia araututako prestakuntza-maila oso altuko pertsonek osatzen dute,
salmenta-teknikak, produktu berriak eta bezeroen nahiak ikasteko eta garatzen segitzeko trebatutako
ekonomia-zientzietako lizentziatuek, normalean.
Poltsa txikiak langilegaiak hobeto ebaluatzeko aukera ematen du; izan ere, gaitasun-probak gaindituta,
gutxienez urtebetez behin-behineko langile gisa jardungo dutenez, aukerarik onenak identifikatu
daitezke. Interesatuei sei hilerik behin ematen zaie guztiari buruzko informazioa.
Aurretiazko erretiroei dagokienez, Euskadiko Kutxako Kontseilu Errektoreak 2005eko apirilean
onartu zuen gai hori arautzeko dokumentua. 2005ean, 8 bazkidek eskatu zituzten Aurretiazko
Erretirorako laguntzak; 2006rako 12 izan dira laguntza horiek jasotzeko erabakia hartu dutenak, eta
2007rako 6 bazkidek eman dute izena..
• Jardunbide egokiak
Horrekin batera, gestio-esparruentzako oinarrizko orientazioa batzen duten Jardunbide Egokiak
izenburuko eskuliburuak prestatzen dira. Lantaldeak prestatzen dira jarduera komertzialarekin loturiko
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 50
hainbat alderditan bezeroekiko harremanetan nabarmendu diren pertsonekin, euren ezagutzak eta
esperientziak azaldu ditzaten.
Taldea Euskadiko Kutxako Negozio Areak zuzentzen du. Horrek gestioaren alderdi bakoitzean
hautemandako jardunbide egokiak sakondu eta laburtu ondoren, Eskuliburu batean jasoko ditu
guztiak, geroago Entitateko instantzia komertzial guztietara —Negozio Areetara, Lurralde
Zuzendaritzetara eta sukurtsal-sarera— zabaltzeko.
Hona hemen orain arte egindako eta zabaldutako Jardunbide Egokiei buruzko Eskuliburuak:
4.13.- Jardunbide Egokiei buruzko Eskuliburuak
Jardunbide Egokiei buruzko Eskuliburuak
Korporazio-balioak bezeroekiko harremanetan eta aholkularitzan aplikatzea
Hipoteken gaineko aholkularitza
Ageriko kontuen gaineko aholkularitza
Epe luzerako aurrezkiaren gaineko aholkularitza
Txartelen gaineko aholkularitza
Kontsumorako maileguen gaineko aholkularitza
Sukurtsaletako zuzendarien jardunbide egokiak
Eskualde-buruen jardunbide egokiak
Enpresa bezeroaren gestiorako eskuliburua
Jardunbide egokiak (gidalibururik gabe, baina prestakuntza-orduan zabaldutakoak)
Sukurtsalaz bestelako kanalen salmenta
Aseguruen salmenta
Gestioan laguntzeko koadernoak (liburuxkak dauzkaten karpetak)
Bezeroei zuzendu beharreko arreta
Hipoteka lasaigarriaren eskuliburua
4.5 Gure pertsonen profila
• Plantillaren bilakaera eta enplegu-sorrera
Plantillaren bilakaera eta egitura aztertuko ditugu ondoren: Euskadiko Kutxak 2.175 langile zituen
2006an, eta 2000. urteko 1.789 laguneko plantillarekin alderatuta % 21,6ko (386 postuko) hazkundea
adierazten du. Hazkunde garrantzitsu hori Hedapen Sarea deritzonean jazo da batez ere, bereziki
Valladoliden eta Zaragozan.
Aldi baterako langileen proportzioa % 14,6koa da 2006an, sektoreko erakunde gehienetakoa baino
txikiagoa. Azken 6 urteotan, aldi baterakoen kopuruak ez du gorabehera handirik izan; finkoenak,
ostera, 307ko igoera izan du. Horrek argi uzten du enplegu finkoa sortzeko politikarekin jarraitzeko
borondate irmoa dugula.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 51
4.14 taula.- Lanpostuen bilakaera
Langileak 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Finkoak 1.550 1.618 1.707 1.781 1.792 1.830 1.857
Aldi baterakoak 239 332 271 260 245 282 318
Guztira 1.789 1.950 1.978 2.041 2.037 2.112 2.175
Aldi bat. %-a 13,36 17,03 13,70 12,74 12,03 13,35 14,62
Zifra horiei enplegu kooperatiboaren sorreraren ikuspuntutik begiratuta, adierazi behar dugu MCCren
eta, beraz, Euskadiko Kutxaren erronka estrategiko esanguratsuenetako bat dela hori. 90eko
hamarkadaren hasieran, Euskadiko Kutxak neurriz jarraitu zuen enplegua sortzen, ekonomia,
orokorrean, eta industria-sektorea bereziki, krisian egon arren.
1996tik aurrera, enplegu kooperatiboak bilakaera positiboa eta jarraitua izan du, egoera ekonomiko
onuragarriari eta, batez ere, Euskadiko Kutxak beste autonomia-erkidego batzuetara (Errioxara,
Gaztela eta Leonera, Aragoira, Kantabriara...) hedatzeko egindako apustuari esker.
Hedapenaren aldeko apustu horren ondorioz eta gizartearekin hartutako konpromisoarekin bat, 1996
eta 2006 artean, enplegu kooperatiboa sortzeko erritmoa azkartu egin da Euskadiko Kutxan, aipatutako
aldi horretan 485eko hazkunde garbia gertatu da eta. Enplegu kooperatiboaren oraintsuko bilakaerak
ere hazkunde garrantzitsuak erakusten ditu, batez ere 2001 eta 2003 bitartean.
Indarrean dagoen 2005-2008 Plan Estrategikoari dagokionez, enplegu erako aberastasuna sortzeko
joera bultzatzen jarraituko dugu, bereziki Asturiaseko eta Madrileko erkidegoetarako hedapenean
oinarriturik.
• Plantillaren egitura
4.15.- Plantilla finkoaren egitura
2000 2006 Sexua
Kopurua % Kopurua %
Gizonak 983 63,4 1.120 60,3
Emakumeak 567 36,6 737 39,7
Guztira 1.550 100 1.857 100
Kategoria profesionala
Zuzendariak 24 1,5 31 1,7
Buruak 360 23,2 475 25,6
Teknikariak 520 33,5 590 31,8
Administrariak 560 36,1 660 35,5
Bestelakoak 86 5,5 101 5,4
Guztira 1.550 100 1.857 100
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 52
Antolamendu-eremua
Egoitza Nagusia 346 22,3 351 18,9
Araba 173 11,2 187 10,1
Gipuzkoa 382 24,6 366 19,7
Bizkaia 360 23,2 389 21,0
Nafarroa 171 11,0 192 10,3
Hedapen-sarea 118 7,6 372 20,0
Guztira 1.550 100 1.857 100
Prestakuntza
Unibertsitateko ikasketak 725 46,8 1.122 60,4
BBB edo antzekoa 567 36,6 535 28,8
Lehen mailako ikasketak 258 16,6 200 10,8
Guztira 1.550 100 1.857 100
Plantillaren egiturak hiru aldaketa hauek bizi izan ditu 6 urte hauetan: zerbitzu zentralek pisua galdu
dute, emakumezkoen enpleguak gora egin du eta kualifikazio handiagoa lortu da, unibertsitarioen
ehunekoa haztearen ondorioz.
Gaztela eta Leon, Errioxa, Aragoi, Bartzelona, Kantabria, Asturias eta Madril hartzen dituen Hedapen
Sarea izan da benetako protagonista azken urteetan, 2000 eta 2006 artean plantilla finkoan izandako
hazkunde garbiaren % 75 dagokio eta. Bestalde, Egoitza Nagusiak ia ez du plantilla-hazkunderik izan
epealdi horretan, eta Gipuzkoan beherakada txikitxo bat nabaritu da.
Duela 20 urte inguru, Euskadiko Kutxak, langileak hautatzeko politika garatzean, hautagaien
oinarrizko prestakuntza hautaketaren funtsezko elementutzat hartzeko apustua egin zuen; zentzu
horretan, hautagaiek unibertsitateko diplomadun izan behar zuten, gutxienez.
Orokorrean, aurretiazko esperientzia luzea eskatzen duten postu tekniko edo gestiokoetarako ez bada,
kanpo-hautaketako prozesuak sukurtsal-sarerako administrari-postuak betetzeko izan ohi dira. Postu
horietarako profil profesionala honako eskakizun hauek osatzen dute: emakume edo gizon gaztea
izatea, probintzian bizi izatea, gaitasun komertzialak eta gaitasun zein balio pertsonalak izatea eta, ahal
dela, gutxienez, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna edo diplomaduna izatea.
Politika horren eraginez, 2006an Euskadiko Kutxako plantillaren % 60,4k unibertsitateko oinarrizko
prestakuntza dauka, duela 6 urte baino % 13,6 gehiagok, hain zuzen.
Urrituei lana ematearen arloa korrespondentziaren jardueran gauzatzen dugu, Gupost enpresa
azpikontratatzearen bidez. 2006an, batez beste 25 langile urrituri eman dio Euskadiko Kutxak lana.
• Langileen errotazioa
Langileen errotazioa oso aldagai esanguratsua da alderdi pertsonal eta sozialetan. Gure Entitatean
denboran zehar lanean aritzeak duen erakargarritasuna erakusten du, eta errotazio-tasaren bidez
neurtzen da.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 53
4.16 taula.- Errotazio-tasaren bilakaera
Urteak 2003 2004 2005 2006
Altak guztira 120 65 77 82
Bajak guztira 46 54 39 55
Bajak heriotzagatik, erretiroagatik,
baliaezintasunagatik… 19 24 17 24
Errotazio-tasa (%) (1) 9,7 6,7 6,5 7,5
Kanpoko errotazio-tasa (%) (2) 1,58 1,68 1,23 1,69
(1) Errotazio-tasa = Altak + Bajak x 100 (2) Kanpoko errotazio-tasa = Gainerako bajak x 100
Plantilla urte-hasieran Plantilla urte-hasieran
Gainerako bajetan erretiroa, baliaezintasuna eta heriotza
ez beste guztiak sartzen dira.
4.6 Laneko segurtasuna eta osasuna
• Kudeaketa-sistema
Prebentzioari buruzko 31/1995 lege berriak agindu bezala, laneko segurtasunaren eta osasunaren
prebentzio-jardueren antolamendua 1996 eta 2000 artean egin zuen Euskadiko Kutxak.
Segurtasunaren eta osasunaren alorrean etengabeko hobekuntza helburu duen sistema horrek honako
osagai hauek ditu:
Prebentzioari buruzko eskuliburua: prebentzio-politika eta kudeaketa-sistema zehazten ditu.
19 kudeaketa-prozedura: kudeaketa-gai bakoitzean nola jokatu eta departamentu eta lanpostu
bakoitzaren erantzukizunak finkatzen ditu.
4 arriskuen ebaluazioari eta ekintza zuzentzaileei buruzkoak.
3 sistemaren ebaluazioari eta plangintzari buruzkoak.
9 kontrol teknikoei buruzkoak —erosketak, istripuen ikerketa, kontratak eta azpikontratak…—.
1 informazioari, prestakuntzari eta komunikazioari buruzkoa.
2 sistemaren dokumentazioa administratzekoa.
11 lan-jarraibide: laneko segurtasunari dagozkion hainbat jarduera nola bideratu zehazten dute. Gai
hauek ukitzen ditu: garbiketa, pantailak, lapurretak, zamen eta altzarien manipulazioa, makinen eta
automobilen erabilera, eta mantentzea. Euskadiko Kutxaren jarduera kontuan hartuta, ez da IHESaren
inguruko politika edo programa berezirik ezarri.
2004an, Euskadiko Kutxak arauzko kanpo-ikuskapena egitea eskatu zion Ondoan AIC enpresari.
Txostenean enpresa auditoreak ebatzi zuenez, gestio-sistemaren eraginkortasuna erdi/goi-mailakoa
dela esan daiteke, eta Osasunaren Zaintza aipatzen du alderdi sendoenen artean.
Hona hemen sistemaren ezaugarri nagusiak: adostasuna, enpresa-kudeaketan sartuta egotea eta
plangintza sistematikoa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 54
• Parte-hartzea eta adostasuna
Segurtasuna enpresariaren erantzukizuna bada ere eta erabakiak Euskadiko Kutxaren Zuzendaritzak
hartzen baditu ere, prebentzioaren antolamenduari eta egingo diren jarduerei dagozkien erabakiak
hartu aurretik, Segurtasun eta Osasun Batzordeari galdetzen diogu eta adostasuna lortzen saiatzen
gara.
Segurtasun eta Osasun Batzordea langileen ordezkariek eta Zuzendaritzak kide kopuru berarekin
osatutako batzorde paritarioa da. Zehazki, hauek dira batzordekideak:
.. Langile guztiak ordezkatzen dituzten 5 Prebentzio Ordezkari (Kontseilu Sozialeko kideak).
.. Zuzendaritzaren 5 ordezkari, segurtasunarekin eta osasunarekin loturiko gaien ardura dutenak
(sendagilea, segurtasun-burua, mantentze-burua, aholkulari juridikoa, sistemaren koordinatzailea).
.. Horiez gain, Goi Zuzendaritzaren ordezkariari, Proiektu eta Obretako buruari eta Erizaintzako
diplomadunari iraunkorki eta hitzarekin baina botorik gabe parte hartzeko gonbita egiten zaie.
Arau praktiko legez, batzordeburua langileen ordezkarietako bat da (Prebentzio Ordezkaria).
Batzordeak, gutxienez, hiru hilerik behin egiten du bilera, eta bertan hitz egiten den guztia aktetan
jasotzen da, geroago Zuzendaritza Batzordean aztertzeko.
Zehazki, urte hauetan guztietan denen adostasunez hartu diren erabaki formalen artean, honako hauek
ditugu:
.. batzordearen funtzionamenduari buruzko araudia
.. kudeaketa-sistema: politika, eskuliburua, prozedurak, jarraibideak…
.. prebentzio-jardueren gaineko urteko plana eta programak
.. kanpoko prebentzio-zerbitzuaren kontratazioa
.. Larrialdi-planen antolaketa
Maila exekutiboaren aldetik, segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan guztien inplikazioa behar da,
zehazki honako hauena:
.. Goi-mailako zuzendariena, gai horietan erantzukizun nagusia eurona da eta.
.. Zuzenago arriskuak sortu edo saihestu ditzaketen zerbitzu exekutiboena —higiezinen kudeaketa,
segurtasuna, aholkularitza juridikoa, giza baliabideak, zerbitzu medikoak, prebentzio-zerbitzua,
antolamendua…—.
• Plangintza
Jarduerak Euskadiko Kutxako urteko kudeaketa-planetan antolatu eta sartzen dira. Urteko Prebentzio
Programak ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako jarduera guztiak biltzen ditu. Programaren barruan,
Euskadiko Kutxaren baliabideekin egingo diren jarduerak ez ezik, Kanpoko Prebentzio
Zerbitzuarenak ere sartzen dira, eta Euskadiko Kutxako langile guztiak daude jarduera horien guztien
eraginpean. Hona hemen jarduera horietako batzuk eta beraien maiztasuna:
Arriskuen ebaluazioak (segurtasunaren, higienearen, ergonomiaren… ingurukoak): urtero egiten
dira zentro berri guztietan eta lekualdaketa eta eraberritze guztietan.
Arriskuen ebaluazioaren berrikuspena: urtero egiten da zentro guztietan.
Kanpo-ikuskaritza: arauzkoa 5 urterik behin egiten da eta mantentzekoa 2 urte geroago (2007an
egin beharko da).
Sistemaren berrikuspenari buruzko txostena: urtero egiten da.
Azterketa medikoak langile guztiei: urtean langileen herenari egiten zaizkio.
Sartzeko azterketa medikoak: langile berri guztiei egiten zaie, sartzeko unean.
Ekintza zuzentzaileak: urtero ikuskaritzen, prebentzio-zerbitzuetako txostenen eta abarren
ondoriozkoak egiten dira.
Larrialdi-planak eta simulazioak: urtero egiten dira zentralean eta lurralde-zuzendaritzetan.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 55
Osasun Klubeko ekintzak: talde-jarduera, aholkularitza pertsonala, intranet bidezko informazioa.
Prestakuntza, informazioa eta sentikortzea: 2006an ikastaro hauek egin dira: lehen laguntzak
desfibriladorez eta desfibriladore gabe, hurrenez hurren 33 eta 22 lagunentzat; su-itzalgailuen
erabilera, 59 lagunentzat; segurtasun- eta higiene-arauak, 383 lagunentzat…
Prebentzio-jardueren antolamenduari dagozkion gai guztiak.
• Efizientzia-indizeak
Laneko segurtasunaren eta osasunaren prebentzioaren xedea istripuak eta gaixotasun profesionalak
saihestea bada ere, ezin dira beti saihestu. Horregatik, istripuren bat (bajarekin edo bajarik gabe)
gertatuz gero, garaiz erreakzionatzen jakin behar da, bai eta ondorioak minimizatu eta berriro ez
gertatzeko neurriak hartu ere. Premiaz esku hartu eta gero, istripua, intzidentea edo gaixotasuna
ikertzeari ekin eta honako datu hauek jasotzen dira beti, idatziz: gertakariari buruzko oinarrizko
datuak, berehalako zergatiak eta proposatzen diren ekintzak.
Euskadiko Kutxak sistemaren eraginkortasuna neurtzen duten adierazletzat erabiltzen ditu istripu-tasa
eta absentismo-tasa. Euskadiko Kutxan, oro har, tasa baxuak ditugula esan dezakegu. Datuak
interpretatzerakoan kontuan izan behar da honako hau: indizeak txikiak direnean, bajen kopuruan edo
iraupenean gertatzen diren aldaketa txikienek ere eragin handia dutela koefizienteetan, eta hori ez
dela bilakaera negatibo edo positibotzat hartu behar.
Ikerketa beti egiten da, berdin dio istripuak baja eragin duen ala ez, eta ekintza zuzentzailerik
proposatu den ala ez.
4.17 taula.- Prebentzio-ratio esanguratsuenak
Kontzeptua 2003 2004 2005 2006
Istripu kopuru osoa
Lanaldian eta bajarekin
In itinere eta bajarekin
Lanaldian eta bajarik gabe
In itinere eta bajarik gabe
27
7
12
4
4
12
2
7
2
1
21
7
10
3
1
18
3
11
2
2
Istripuen maiztasun-indizea (in itinere gabe) (baja
eragin duten istripuen kopurua * 1.000.000/sartutako
lanorduak) 2,20 0,62 2,13 0,90
Istripuen larritasun-indizea (lanaldian eta in
itinere) (galdutako lanaldien kopurua * 1.000/sartutako
lanorduak) 0,10 0,09 0,06 0,22
Absentismoa guztira (amatasun gabeko ausentzia
orduen %-a / sartutako lanordu arruntak) 2,87 3,06 2,68 3,21
Laneko istripuen ondoriozko heriotzen kopurua 0 0 0 0
Bestalde, Euskadiko Kutxaren iritziz, kexa, erreklamazio eta iradokizunen sistemak ere
eraginkortasunaren adierazleetako bat izan behar du. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak berehala
hartzen dira (posta elektronikoz edo hierarkia-lerroaren bidez), eta egunean bertan edo biharamunean
jartzen da abian erantzuna. Praktikan egiaztatu denez, horietatik % 95i hilabetearen barruan erantzuten
zaie. 2004an, 169 eskaerari erantzun zitzaien, 2005ean 183ri eta 2006an 184ri.
5. atala
Gizartearekiko konpromisoa
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 56
5.1 Gizarte-politikak Aztergai dugun atalari dagokionez, Euskadiko Kutxaren korporazio-balio hauek nabarmendu behar dira: Gizarte-erantzukizuna da bere ezaugarri bereizgarri nagusia, eta konpromiso diferentzialaren bidez gauzatzen du enpresaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretan. Ildo horretan, urrats bat gehiago eman dugu: 2006an Euskadiko Kutxak Nazio Batuen Mundu Itunarekin egin du bat. Ondorioz, konpromiso sendoa hartu dugu, jokabidearen eta jardueraren inguruko hamar printzipioak errespetatuz jarduteko. Itunaren helburua da hiritartasun korporatibo global bat sortzea, enpresa-jardueraren interes eta prozesuak batetik gizarte zibilaren balio eta eskariekin eta bestetik Nazio Batuen proiektuekin, sektorekako nazioarteko erakundeekin, sindikatuekin eta GKE-ekin uztatu ahal izateko. Guztia ere, oinarrizko 4 jarduera-eremutan bildutako 10 printzipioren inguruan garatzen da:
Nazioartean aitortuta dauden giza eskubideak bete egin behar dira.
Lan-baldintza gizatiarrak lortu behar dira, eta enpleguan bazterketa-praktikak suntsitu, afiliazio-askatasuna errespetatu, negoziazio kolektiboa aitortu, derrigortutako lan mota guztiak desagerrarazi eta haurren lana saihestu.
Ingurumena babestu behar da, eta, horretarako, prebentzio-jarduerak bideratu, ingurumenaren alorreko erantzukizuna areagotzeko ekimenak sustatu eta ingurumena errespetatzen duten teknologiak garatu eta hedatu.
Ustelkeriaren aurka borrokatu behar da (berdin da zer itxura hartzen duen), bai eta estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere.
Eragiketa ekonomikoak gero eta orokorragoak direnez, lau alorretan jarduteko konpromisoa hartu behar dugu. Lehen biek Hirugarren Munduko eragiketekin izan dezakete zerikusirik handiena; ingurumenari buruzkoak, ordea, herrialde garatuetan dira esanguratsuagoak. Ustelkeriaren aurkako jarduerak ez du inolako zerikusirik eragiketen geografia-aldagaiekin, eta zintzotasuna eta zuhurtasuna ez ezik kontrol-sistema egokiak ere erabili beharko ditugu. Itunari atxikiz gero, bi mailatan jokatzeko konpromisoa hartuko da: 1) enpresaren barruan eta 2) beste enpresa, entitate edo erakundeekin. Bigarren maila horretan, Itunaren arabera enpresek ekimenak bultzatu eta garatu behar dituzte, beraiekin lan egiten duten enpresek eta elkarteek ere (bezeroek, hornitzaileek, azpikontratek, elkarteek, dagokion komunitateak eta abar) eskubide horiek errespetatu ditzaten. Itunari atxikitzeak ez du esan nahi atxikitako enpresak hasiera-hasieratik 10 Printzipioak zorrotz bete behar dituenik. Benetan esan nahi duena zera da: 10 Printzipio horiek adierazitako bidean pixkanaka baina etengabe aurrera egiteko borondatea eta konpromiso etikoa dutela enpresek. Ildo horretatik, txosten hau argitaratzea konpromiso horren atal bat da, eta giza eskubideak garatzen ari direla eta gero eta gehiago errespetatzen direla ere esan nahi du. Esan dezakegu Euskadiko Kutxak betetzen dituela, oro har, printzipio horiek berarekiko, eta kanpora begira ere bai, neurri handi batean. Izan ere, hori egiaztatzen duten aipu asko aurkitu daitezke Txosten honetan zehar. Hala ere, Euskadiko Kutxa MCC enpresa-taldean sartutako finantza-erakundea denez eta oso hedatuta dagoenez nazioartean, uste dugu gauza asko egin ditzakeela eta gizarte-erronka nabarmena duela, bai aurrean dugun bideagatik, bai enpresetan kalterik eragin gabe egin behar dugulako bidea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 57
Gauzak horrela, 2007tik aurrera Euskadiko Kutxak zeregin hauek izango ditu:
Aukerarik eta eraginik gehien duten jarduerak hautatu.
Eragiteko baliabide egokiak ezarri.
Gure prozedurak printzipio horien ikuspegitik sistematizatu eta formalizatu.
Emaitzak ebaluatzeko sistema zehaztu.
Sistema abian jarri, eta langileei behar duten prestakuntza eman. Halaber, Heziketa eta Sustapen Fondoaren bidez alor horretako erakundeei laguntzak emateaz gain, Euskadiko Kutxak hainbat itun espezifiko ere egin ditu, gerora xehetasunez azalduko dugun moduan. Aipatu ditzagun, bada, itun horietako batzuk:
• Emakunderekin sinatutako hitzarmena, gizonezkoen eta emakumezkoen aukera-berdintasunaren aldeko plana garatzeko.
• Caritas, Partaide (Ikastolak) eta Médicos Mundi elkarteekin sinatutakoak, elkartasunezko txartelak kaleratzeko helburuarekin. Txartelaren bidez egindako fakturazioaren ehuneko bat eta jaulkitako txartel bakoitzeko zenbateko absolutu jakin bat erakunde horiek eskuratzen dute.
Entitateko Kontseilu Errektoreak, bestalde, Jokabide Profesionalei buruzko Kodea onartu zuen, gaia Kontseilu Sozialak (bazkide langileen ordezkaritza-organoak) aztertu ondoren. Entitateko langileek eta kargudunek nahitaez ezagutu eta bete behar dute kode hori. Jarduteko arauak eta debeku zehatzak finkatzen dira bertan, independentzia, erantzukizuna, profesionaltasuna eta konfidentzialtasuna oinarri hartuta. Era berean, korporazio-gobernuari buruzko txostenean aipatzen denez, Entitatearen eta kontseilarien artean sortzen diren interes-gatazkak konpontzeko, zenbait baldintza bete behar izaten dira ezinbestez, Kontseilu Errektoreak organoko kontseilarien, Zuzendaritza Nagusiko kideen edo horietako edozeinen odol- zein ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko senideen aldeko eragiketa eta zerbitzuei buruz erabaki behar duenean: bozketa sekretua, gutxienez bi hereneko gehiengoa kontseilari guztien artean, kasuan kasuko gaiak eragiten dion kontseilariak bozketan ez parte hartzea eta abar. Azkenik, aipatzekoa da Entitateak tokian tokiko gizartean buru-belarri hartzen duela parte. Alor ugaritatik hartzen du parte, baina guztiek komunitatearen interesak eta gizarte-ongizatea lortzea dute helburu:
• Entitateak enplegua sortu du sukurtsalak irekita dituen esparruetan. Euskadiko Kutxak hedatze-politikari ekin dio, hasierako jarduera-eremutik (Hego Euskal Herritik) kanpo sukurtsalak irekitzeko, eta tokian tokiko —Aragoi, Asturias, Bartzelona, Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Madril— langileak hartu ditu. Probaldia gainditu eta gero, Entitateko langile bihurtzen dira, lan-bazkide, gainerako kooperatiba-bazkideak bezala. Horrela, enplegu egonkorra sortzen da. Gaur egun, Entitatean 1.857 lan-bazkide daude jardunean, horietako 372 hedapen-sarean. Jendearentzat irekitako sukurtsalak, berriz, 372 dira eta horietako 118 hedapen-sarekoak.
• Kulturari, hezkuntzari, asistentziari eta abarri lotutako ekimenak bultzatzeko diru-laguntzak eman ditu, Heziketa eta Sustapen Fondoaren bidez, ondoren azalduko dugun moduan (5.3. puntua).
• Lidergo sozialaren zentzua duten eta Komunitateari ongizate materiala edo kulturala dakarkioten jarduera-eremuetan hartu du parte. Hona hemen horietako batzuk:
o Euskal Enpresa sariak. Euskal Irrati Telebistak eta Euskadiko Kutxak, antolatzaile gisa, eta Cinco Díasek, Gaceta de los Negociosek eta Estrategia Empresarialek, laguntzaile moduan, enpresaburuei hainbat sari ematen dizkiete. Horien artean, Enpresa Liderrarena da azpimarratzekoa.
o Urteko Euskaldun Unibertsalaren saria. Beren ibilbide profesionalaren bidez kanpora begira Euskadiri irudi ona ematen laguntzen dioten EAEko edo euskal jatorriko pertsona,
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 58
elkarte, talde eta erakundeak goraipatzeko saria da. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan sortutako saria da.
o Erein – Euskadiko Kutxa eta “Donostia, Opera Prima” sariak. Sari horren helburua euskara sustatzea da, zehazki euskal narratiba, literaturaren adar hori garatzen laguntzeko xedea baitu. Orobat, literaturaren alorrean trebatzen hasten diren egile berriak sustatzeko ere balio du. Irabazten duen lana argitaratu eta literatura-esparru ezagunenetan banatzen da.
o Nafarroa Elkartasunerako nazioarteko saria. Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak antolaturik, garapenerako nazioarteko lankidetzaren alorrean denboran zehar bereizi diren entitate, elkarte, gobernuz kanpoko erakunde edo pertsonek egindako lana aintzatesteko helburua du sariak.
o Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa saria, giza zientzien, kulturaren, artearen eta
gizarte-zientzien alorrekoa. Euskal Herrian giza zientzietan, kulturan, artean eta gizarte-zientzietan, zentzurik zabalenean hartuta, curriculum nabarmena duen eta jardunean den pertsonari aitortza egiteko helburua du urteroko sari honek. Saritutako pertsonaren lanak Euskal Herriaren garapenari eraginkortasunez laguntzeko balio behar izan du. Zientzialarien, unibertsitateetako departamentu eta institutuetan lanean ari direnen eta Euskal Herriko zientzia- eta kultura-erakundeetan dihardutenen jardueraren eta emaitza bikainen balioa sustatzeko helburua du sariak.
5.2 Gizarteak nola ikusten gaituen Hainbat jarduera egin ditugu, gizarteak Euskadiko Kutxaren inguruan nolako igurikimenak dituen jakiteko.
• Kanpoko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta (KBGI)
Dagoeneko aipatu dugunez, 1995ean hasi ginen erabiltzen bezeroen gogobetetzea neurtzeko eta segimendua egiteko tresna hau, bezeroak baitira gure interes-talde nagusietakoa. Inkestari esker, hobetzeko moduko alorren berri izaten dugu, eta hobekuntzetarako aholkuak emateko aukera ere bai. 1997tik, EFQM Eredua ezarri ahala egindako gogoetaren ondorioz, Konpromiso Sozialaren alorrari eman diogu sarbidea inkestan. KBGI elkarrizketa pertsonalen bidez egiten da. Euskadiko Kutxak jardunean diharduen toki guztietako 1.504 bezerok osatzen dute lagina, kopuru horrekin Entitatearen kokalekuetako gizartea ongi ordezkatzen dela uste baitugu. Inkestan, zuzeneko neurketak egiten dira gizarteak hiru alorri buruz nolako ikuspegia duen jakiteko. Hauek dira hiru alorrak:
.. Enplegu- eta lan-sorkuntzaren aldeko konpromisoa (irudi orokorra).
.. Ekonomia eta industria garatzearen aldeko ekarpena (gizarteko kide arduratsua izanda egin beharreko jarduerak).
.. Inguruneko kultura-, hezkuntza- eta kirol-ekimenei eta bestelakoei emandako laguntza (tokian tokiko komunitatean parte hartzea).
Aipatutako neurketak 1997, 1999, 2001, 2003 eta 2005 urteetan egin ziren. Azken neurketen arabera Konpromiso Sozialaren alorreko igurikimenak zenbateraino bete diren adieraziko dugu jarraian.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 59
5.1 taula.- Konpromiso Sozialaren alorreko igurikimenak zenbateraino bete diren eta garrantzia
%-tan (KBGI)
2001 2003 2005
Alorra Igurikim.
betetzea Garrantzia
Igurikim.
betetzea Garrantzia
Igurikim.
betetzea Garrantzia
Enplegu- eta lan-
sorkuntzaren aldeko
konpromisoa 77,7 87,4 78,2 87,7 74,9 85,1
Ekonomia eta industria
garatzeko ekarpena 88,4 81,6 88,0 81,6 82,1 81,0
Kultura-, hezkuntza-, kirol-
ekimenei emandako
laguntza 90,0 82,2 88,8 82,3 82,9 81,5
Guztira 85,2 83,7 84,9 83,9 79,8 82,6
• Gizarte Eraginari buruzko Inkesta (GEI)
Bezero-oinarri bati egindako inkestez gain, 2001ean, 2003an eta 2006an gizarte-eraginari buruzko ikerketa/inkesta egin genuen, eta Hego Euskal Herriko gizartean iritzia sortzeko, kudeatzeko edo ordezkatzeko gaitasuna duten era guztietako erakundeetara zabaldu da. Hauek nabarmendu daitezke: erakunde publikoak, komunikabideak, ikastetxeak, enpresa- eta lan-elkarteak, industria-taldeak eta kultura-elkarteak. Emaitzak eta bilakaera taula hauetan daude jasota:
5.3 taula.- GEIk jasotako gogobetetzea eta garrantzia (0tik 5era)
2001 2003 2006 Arloa
Gog. Gar. Gog. Gar. Gog. Gar.
Gizarte-erantzukizuna
Enplegua sortzen du, zuzenean edo zeharka
Bere lanak tokiko eta/edo nazioko ekonomian eragiten du
Kalitatezko jardunbideak eta enpresa-exijentzia sortzen du
Gardentasuna du ezaugarri gizarte-gai garrantzitsuetan
Jokabide etikoa eta aukera-berdintasunaren aldeko politika
Harreman onak ditu erakunde eta elkarteekin
Euskal Herriari buruz irudi ona ematen du bertatik kanpo
3,61
3,26
3,74
3,41
3,34
3,52
3,97
4,00
3,49
3,37
3,66
3,43
3,12
3,32
3,78
3,75
3,61
3,48
3,66
3,59
3,18
3,38
3,4
4,06
3,14
2,95
3,43
2,99
2,90
2,85
3,50
3,39
3,67
3,53
3,71
3,65
3,23
3,43
4,00
4,12
4,33
4,40
4,28
3,99
4,38
4,63
4,38
4,29
Tokian tokiko komunitatean parte hartzea
Diru-laguntzak ematen ditu tokiko enpresa-ekimenentzat
Ikastetxeei eta prestakuntza-ekintzei laguntzak ematen dizkie
Laguntza osasuna eta gizarte-ongizatea hobetzeko programei
Kulturaren, kirolaren… inguruko jarduerak laguntzen ditu
Laguntzak GKE-ei eta borondatezko lanerako erakundeei
3,28
3,38
3,57
2,92
3,31
3,24
3,33
3,63
3,41
3,09
3,41
3,10
3,48
3,74
3,62
3,29
3,41
3,32
2,99
3,17
3,01
2,91
2,97
2,89
3,52
3,79
3,68
3,33
3,47
3,38
4,04
4,20
4,23
3,95
3,98
3,86
Ingurumena eta baliabideen babesa
Sukurtsalek ez dute ia eragin estetikorik ingurunean
Birziklatutako materialak erabiltzen saiatzen da
Energia eta baliabideak aurrezten saiatzen da
3,02
3,27
2,86
2,92
2,93
3,09
2,85
2,84
3,31
3,48
3,29
3,17
2,86
2,86
2,90
2,82
3,43
3,54
3,33
3,22
3,79
3,16
4,03
4,18
Balorazio globala (irudi orokorra) 3,53 3,75 3,74
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 60
Ikusten denez, Euskadiko Kutxak gizarte-alorrean egindako lanari buruzko gogobetetzea handia da. Ildo horretan, faktore batzuen bilakaera positiboa nabarmendu behar da, besteak beste, zuzeneko eta zeharkako enplegu-sorkuntzak, tokiko enpresa-ekimenen aldeko laguntzek eta osasun-alorreko eta gizarte-ongizateko programetako laguntzek izandakoa. • Omnibus ikerketak
Euskadiko Kutxak Omnibus ikerketak egiteari ekin zion 1999an, jendeak finantza-erakundeen inguruan berez dituen ezagutzen berri izateko. Elkarrizketak telefonoz egiten zaizkie 18 urtetik gorakoei. Emaitzak grafiko honetan agertzen dira:
5.3 taula.- Berezko ezagutzak. Omnibus
Berezko ezagutza (%) 2004 2005 2006
Euskadiko Kutxa Bankurik onena Kutxarik onena
50 71 44
55 79 49
54 72 49
Emaitza horien sorbururik aipagarrienak hauek dira: Komunikazio Zentroaren lana aurreztaileen biltzarren bidez, emaitzak eta Euskal Ekonomiari buruzko Txostenak ezagutzera emateko prentsaurrekoak, HSFaren banaketa eta abar. Euskal Ekonomiari buruzko Txostenak gizartean lortutako oihartzuna nabarmendu behar da nagusiki. Jarduera-esparruak bereizten dituen azterlan makroekonomikoak entzute handia du EAEko ekonomia- eta gizarte-alorretan. Nafarroako Ekonomiari buruzko Txostena ere egin ohi dugu, bestea bezalakoa baina Nafarroako Autonomia Erkidegoan oinarritua. Inkestaren eta gizarte-eraginari buruzko gainerako zuzeneko neurketen emaitzak Kalitate Batzordeak aztertzen ditu lehenbizi. Emaitzak hobetzeko helburuak dituzten ekintzak, bestalde, Urteko Gestio Planetan aztertzen dira. Adierazle horiek hobetzeko nahiak eraginda, egungoak baino konpromiso gehiago hartzea erabaki da 2005/2008 Plan Estrategikoan. Horrela, erakundea kokatutako esparru guztietako gizarte-eragileekin harremanetan jartzeko aukera emango digun presentzia-ildoa sortuko da. Gizarte-lanetarako fondoetara baliabide gehiago bideratuko ditugu 2005–2008 epealdian, lurralde-eremu bakoitzean presentzia egokia izan dezagun, bai zenbatekoetan bai lankidetzan aritzeko erakunde kopuruetan. Gauzak horrela, Heziketa eta Sustapen Fondoari emaitzen % 1 gehituko zaio —normalean emaitzen % 10 bideratzen dira bertara—, eta % 1eko gehigarri hori gizarte-lanetarako ezarritako irizpideen arabera kudeatuko da. Beraz, horrek guztiak ez du eraginik izango betiko HSFaren banaketan, orain arteko antolamenduari eta kudeaketa-irizpideei eutsiko baitzaie.
Bestalde, enplegu-sorkuntzaren eta euskal kulturaren aldeko ekimenak aipatu behar dira, eta halaber, euskararen erabilera sustatzen duten erakundeei (Kontseiluari, toki- eta eskualde-administrazioei…) emandako laguntzak. Euskara sustatzeari eta beste erakunde eta elkarte batzuekin hartutako konpromisoei dagokienez, honako hitzarmen hauek nahi ditugu nabarmendu: 1.- Erakunde publikoekin egindakoak
Euskadiko Kutxak urteak daramatza ondoren aipatuko diren eskualdeetako udaletan euskara sustatzeko eta lankidetzan aritzeko itunak sinatzen:
2000tik GOIERRIn: Idiazabalen, Ordizian, Lazkaon, Beasainen eta Ormaiztegin.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 61
2001etik DEBAGOIENAn: Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Oñatin, Aramaion, Bergaran, Antzuolan eta Elgetan.
2002tik BURUNTZALDEAn: Lasarte-Orian, Hernanin, Astigarragan, Urnietan eta Andoainen. 1999an UEMAko (Udalerrien Mankomunitateko) udalekin sinatutako hitzarmena ere azpimarratu beharrekoa da. Hauek dira udalerriak: Bermeo, Leitza, Oiartzun, Usurbil, Getaria, Mutriku, Orio, Ondarroa, Etxarri-Aranatz, Lekeitio, Antzuola eta Aramaio. Orain, Euskadiko Kutxak hitzarmen horiek zergatik egin dituen azalduko dugu:
.. Udalerri horiek, eta beste hainbatek, langileen eta biztanleen artean euskararen erabilera normalizatua hedatzeko dinamikari ekin diotelako.
.. Euskadiko Kutxaren zentro ugariak topagune apartak direlako, hiritarrek elkarren arteko harremanetan euskara erabiltzeko.
.. Euskadiko Kutxak euskararen benetako erabilera hedatzeko, indartzeko eta finkatzeko proiektu propioa daukalako, bai barne-harremanetan, bai bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko ahaleginaren inguruan.
Horiek guztiak kontuan hartuta, Euskadiko Kutxak eta lehen adierazitako erakunde publikoek lankidetza-hitzarmenak sinatzea erabaki zuten. Izan ere, eskualde horietan biztanle gehienak euskal hiztunak direnez, euskarari tratamendu berezia eta lehentasuna eman behar zaizkio, eta jakina, elkarren arteko ohiko harremanetan euskara erabiltzeko ohiturak bat etorri behar du eskualdeon ezaugarri horrekin. 2.- Erakunde pribatuekin egindakoak
Euskadiko Kutxak eta Kontseiluak (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak) euskararen erabilera sustatzearen inguruko helburuak finkatzeko konpromisoa hartu zuten, lankidetza-hitzarmenak eginda zeuzkaten udaletan (UEMAn, Goierrin, Debagoienan eta Buruntzaldean). Helburuak urtero aztertzen eta berritzen dira, eta jarduteko eta ekonomia-lankidetzarako konpromisoak hartzen. Horrela, Euskadiko Kutxak “BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA” logotipoa erabiltzen du, agiri horrek euskararen erabilera sustatzen duen erakundea dela egiaztatzen baitu.
5.3 Ingurunea garatzearen alde egiten dugu 5.3.1 Euskadiko Kutxa eta gizartea. Ongintzazko ekarpenak Euskadiko Kutxa Euskal Herrian sortu zen, gizartea zerbitzatzeko konpromiso handia ezaugarri duen enpresa-talde baten baitan. Taldearen misioaren ardatza partaidetzazko elkarlan kooperatiboa sortzea da, aberastasuna eta ongizatea lortzeko, bai sozietateetako zuzeneko partaideentzat bai tokian tokiko gizartearentzat. Entitatearen lan-egiturarekin zuzeneko loturarik ez duten gizarteko partaideei —kontuan hartu behar baita bertako langileak kooperatibako bazkide direla aldi berean— Euskadiko Kutxak egiten dien ekarpena zertan mamitu den aztertuz gero, bi alderdi bereiziko ditugu argi eta garbi:
• Kooperatiba-erregimeneko enpleguak (oinarritzat bazkide langileak dituzten kooperatibak) sortzeko eta finkatzeko elkartasunezko ekarpenak.
• Euskadiko Kutxak gizarteari egindako ongintzazko ekarpenak (eman dizkion irabazien zati bat itzultzen dio gizarteari).
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 62
5.4.- taula Emaitzen banaketa
5.5 taula.- Kooperatiba arteko Fondo Soziala (KFS) (mila €-tan)
Aplikazio-urteak KFS (ekitaldiko emaitzen % 15)
2004 2005 2006
Enpresa-jarduera kooperatiboa abian jartzeko eta finkatzeko elkartasunezko ekarpena (MCCren bidez)
12.147 13.654 16.168
5.6 taula.- Heziketa eta Sustapen Fondoa (HSF) (mila €-tan)
Aplikazio-urteak HSF (ekitaldiko emaitzen % 10) Urtero banatutako zenbatekoak 2004 2005 2006
Kooperatiba Sustapena MCCren bidez (HSFaren % 68) eta beste batzuk (UNACC…)
5.577,33 6.401,17 7.402,33
Kooperatibak ez diren Azterlan eta Ikerketa Zentroak 635,37 639,28 720,64
Gazte ekintzaileentzako laguntza - Gaztempresa Fundazioa
251,69 316,45 363,21
(343,21)
Euskararen eta euskal kulturaren sustapena 402,17 424,50 524,91
Laguntza-erakundeak eta hirugarren mundukoak 518,95 530,45 697,62
Aisialdiko eta kulturako jarduera orokorrak 712,47 790,70 945,87
Uneko aplikazio-zenbatekoa (egoera iragankorra) 124,08
Guztira 8.097,98 9.102,55 10.778,68
% 15
KFS Kooperatiba arteko
Fondo Soziala
HSF Heziketa eta Sustapen Fondora
% 50
Erreserbetara
% 25
Itzulkin koope-
ratiboetara
% 10
(Koopetatibetako lanpostuak sortzeko jarduerak)
HKSF
Interes
komuneko
erakundeen
gizarte-
jarduerak
MCC
Korporazio-erakundeak
Banaketa
orokorra
(K. Errektorea
eta K. Soziala) Ekimen orokorrak
Tokiko
banaketa
(sukurtsal-
sarea)
Tokiko
ekimenak
BATZAR NAGUSIA EMAITZEN BANAKETA
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 63
5.7. taula.- HSF osagarria (gizarte-lanetarako aparteko zuzkidura / emaitzen % 1)
2005 urtea 2006 urtea Diru-laguntzen helburua jarduera-
atalen arabera Laguntzak Zenbatekoak Laguntzak Zenbatekoak
Arreta urrituei eta gaixoei Arreta gizarteko baztertuei eta etorkinei Kulturako eta irakaskuntzako elkarteak Arreta hirugarren adinekoei Lankidetzak erakunde publikoekin Beste jarduera batzuk
22 17 12
6 3 4
239.522 € 284.724 € 151.751 € 61.261 € 54.089 € 62.478 €
32 30 12
3 1
317.937 € 437.725 € 157.913 € 24.446 € 30.000 €
HSFrako laguntza osagarriak 64 853.825 € 78 968.021 €
Hona hemen aplikazio-atalen araberako xehetasuna: • Kooperatiba-erregimeneko enpleguak (oinarritzat bazkide langileak dituzten kooperatibak)
sortzeko eta finkatzeko elkartasunezko ekarpenak.
.. KFZ – Kooperatiba arteko Fondo Zentrala (KFSko zenbatekoa jasotzen duen MCCko
fondoa). Euskadiko Kutxak elkartasun-fondo horretan hartzen du parte, MCCko gainerako kooperatibek bezala, eta ekitaldi bakoitzeko enpresa-etekinen % 15 bideratzen du bertara. Enpresa-politika eta -estrategia korporatiboak bultzatzea, kooperatiba-enpleguak sortzeko jarduera berriak sustatzea, lehengo enpleguak finkatzea eta, egoera txarretan, behar duten kooperatibei bideratzen eta aurrera egiten laguntzea dira KFZren helburuak. (Guztira
16.168.000 €)
.. HKSF - Heziketako eta Kooperatiba arteko Sustapeneko Fondoa. Euskadiko Kutxak bere gizarte-ekintzetarako fondoaren % 43 (4.634.832 €) bideratzen du 1989an MCCren baitan sortutako elkartasun-fondo horretara. Izan ere, esparru hauetan legearekin bat datozen gizarte-proiektuak elkarren artean abiaraztea da fondoaren helburua:
- Prestakuntza sozio-kooperatiboa eta lanbide-prestakuntza. - Ikerketa eta garapena, kooperatiben eta gizartearen teknologia-maila handitzeko.
.. MCCko Korporazio Erakundeak. MCC osatzen duten kooperatibak, asmo sozialak askatasunez uztartu ondoren, guztien funtsa, ardatza eta erreferentzia diren erakunde batzuen inguruan egituratu dira, besteak beste, alderdi hauek guztiak bermatzeko:
- Balore eta ezaugarri bereizgarri komunak finkatzea eta hedatzea. - Kooperatiba partaideei laguntza instrumentala ematea. - Prestakuntzarako eta talde-asmoen adierazpenerako instantziak. - Enpresa-izaerako elkartasunezko ekimen bateratuak garatzea.
Euskadiko Kutxak ekarpen nabarmena (HSFaren % 25, 2.694.670 €) egiten du azaldu ditugun alderdiak gauzatzen dituzten erakundeei (Kongresu Kooperatiboari, MCC Taldeari, Kontseilu Nagusiari…) laguntzeko.
.. Kooperatibismoaren inguruko beste jarduera batzuk. (Guztira 72.833 €)
- UNACC, Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionala. Euskadiko Kutxa batasun horretako kidea da, eta beraz, helburuak lortzen laguntzen dio, bai jardueretan bai ekonomia-alorrean.
- Elkar Lan Koop. Elk., Kooperatibak Sustatzeko Erakundea. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioak eratu zuten, doako laguntzen bidez kooperatiben sorkuntza bultzatzeko.
- Ucotar, Errioxako Lan Elkartuko Kooperatiben Batasuna. Elkartekideei eskaintzen dizkieten ikastaroetarako azpiegiturak lortzen laguntzen diegu.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 64
• Euskadiko Kutxak gizarteari egindako ongintzazko ekarpenak (eman dizkion irabazien zati
bat itzultzen dio gizarteari). Euskadiko Kutxarentzat bezeroak dira bere sozietatearen partaide nagusiak, eta halaber, tokian tokiko gizartea bereziki eta gizarte osoa oro har, ez bakarrik berarekin, kreditu-kooperatiba den aldetik, lege- eta sozietate-loturak dituzten pertsona fisikoak eta erakunde juridikoak (kooperatibak eta enpresa elkartuak, lan-bazkide profesionalak eta MCCko korporazio-erakundeak). Kooperazioaren munduan diharduen finantza-enpresa izanik, betebehar etikoa duela iruditzen zaio, hau da, gizarteari zuzeneko laguntza pragmatikoa eman behar diola. Izan ere, gizartearen ekonomia-jarduerari esker, enpresa-irabaziak lortzen ditu urtez urte. Gure Entitatea partaide duen kooperatiba-talde ekonomikoa Euskal Herriko garrantzitsuena eta estatuko garrantzitsuenetakoa da, eta bere helburu eta asmoei helduz, aberastasuna lortzen laguntzen du ekonomia-eragile gisa, eta enplegua eta gizarte-ongizatea sustatzen saiatzen da, kooperatiba-partaidetzako gero eta enplegu gehiago etengabe sortuz. Gainera, tokian tokiko gizarteari zuzenean eta hurbiletik laguntzen dio, urtero etekinen % 11 emanez —mozkinen % 10 era guztietako gizarte-ongintzazko jardueretarako eta mozkin horien % 1 izaera zehatzagoa eta bereziagoa duten gizarte-ongintzazko jardueretarako). Heziketa eta Sustapen Fondoak helburu hauek ditu:
- Bazkideak eta langileak kooperatiba-printzipio eta -baloreetan edo beraien sozietate- edo lan-jarduerari eta gaienerako kooperatiba-jarduerei lotutako gaietan trebatzea eta heztea.
- Kooperatibismoa hedatzea eta kooperatiben arteko harremanak sustatzea.
- Tokiko ingurunean edo gizartean kultura, lana eta laguntzak bultzatzea, bizi-kalitatea hobetzea eta gizarte-garapena eta ingurumena babesteko ekintzak indartzea.
Hona hemen HSF osagarri horrentzat berariaz zehaztutako irizpideak:
.. Izaera sozialeko proiektu zehatzak finantzatzea. Beraz, ez du kulturaren nahiz laguntzaren arloetako erakunde publiko zein pribatuen gastu arruntak subentzionatzeko balio izango.
.. Proiektuek jarraipena egiteko moduko egitura izan behar dute, hasiera-eguna, amaiera-eguna eta neurtzeko irizpidea zehazturik.
.. Aurkezten diren proiektuetarako lehentasun-irizpidea finkatzeko, erantzun nahi zaion giza premiari erreparatuko zaio, Euskadiko Kutxaren ebaluazio-irizpide propioari jarraituz.
.. Horrelako gizarte-laguntzak ematerakoan premiak ebaluatzeko erabiltzen den eskalaren barruan, honako lehentasun-ordena hau ezartzen da ekintzak garatzeko: talde berezientzako gizarte-laguntza, egoera txarrenean daudenekiko ahalegin handiagoa eginez; enplegua; iraunkortasuna/ingurumena; hezkuntza; herri Kultura eta tolerantzia; eta bake-kultura.
.. Aldez aurretik ez da ezein segmentu edo kolektibo baztertuko.
HFSaren kooperatiba-izaerarik gabeko gizarte-ekarpenik garrantzitsuenen xedeak honako hauek dira:
.. Azterlan eta Ikerketa Zentroak. Kooperatiba-izaerarik gabeko jarduerak.
Prestakuntza, ikerketa eta, oro har, irakaskuntza izan ohi dira Euskadiko Kutxaren helburu nagusiak HSFaren bidez, eta hori argi ikusten da HKSFaren bidez zeharka finantzatutako jarduerei erreparatuta.
Honako hauek izan ziren laguntzen —guztira 720.743 €-koak izan ziren— hartzaileak 2006an:
- Hetel, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea, gizarte-ekimenekoa, lanbide-heziketa sustatzea eta hobetzea helburu duena.
- Goier, unibertsitate-ikasketak atzerrian egiteko programa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 65
- Mik kooperatiba, Management Prestakuntzako Zentroa, MCC Korporazioak sustatua. - Donostiako Aranzadi Zientzia Elkartea - Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Ekonomiari buruzko Azterlana eta Txostena. - Euskal Ekonomia Abaguneari buruzko txostenak. - Demografiari buruzko txostena. - ESF, Mugarik gabeko Ekonomialariak. Kreditu-kooperatiben ekarpena RSCari. - Langileen prestakuntza-jarduera sustatzea. - Arabako Herri Kulturako zentroak (CCP), helduen hezkuntza. - Zaragozako Santo Domingo Eskola Publikoa. - Lasalle Berrozpe, Andoaingo Lanbide Heziketa. - FIES, Errioxako Hezkuntza eta Sindikatu Ikerketen Fundazioa. - Sukurtsal-sarearen bidez diruz lagundutako beste ikastetxe eta jarduera batzuk.
.. Gazte ekintzaileentzako laguntza eta enpresa-sustapena.
Euskal Herriak enpresa-dinamismoa eta -kultura izan ditu ezaugarri, bi oinarri uztartu baitira: batetik, ekintzaileen lan joria eta, bestetik, unibertsitateak, lanbide-heziketako ikastetxe-sare bikainak eta teknologia-ikerketako zentroek industriari eta enpresa-munduari eskainitako hezkuntza- eta teknologia-azpiegitura garrantzitsua. Euskadiko Kutxa betidanik ahalegindu da enpresa-ekimenak bultzatzen, batik bat gazteen artean, egungo eta etorkizuneko ekonomia-garapenerako funtsezkoa den ezaugarri bereizgarri horri eusteko nahiak eraginda. Gainera, gazteei egonkortasuna eskaintzeko modua ere bada, kontuan hartu behar baita gaur egun kokatzeko eta garatzeko arazo handiak dituztela. 2006an honako hauek izan ziren ekarpenen —363.21 €-koak— hartzaileak:
- Izan Elkartea, gazteak gizarteratzeko taldea, Gasteiz. - La Rondilla, laneratzeko programa, Valladolid. - Cáritasen laneratzeko programa, Errioxa. - Irse-Ebi, gizarteratzeko elkartea, Araba eta Gipuzkoa. - Bide Barri, enplegu-zentroa, Oñati. - Arasec, eraikuntza-zerbitzuen elkarte aragoitarra, Zaragoza. - Pioneros, gizarte- eta heziketa-zerbitzuen elkartea, Errioxa. - Gaztempresa fundazioa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa (ondoren azalduko dugunez,
atal honen hartzaile nagusia). .. Gaztenpresa Fundazioa
Enplegua sortu eta mantentzeko ekimenei laguntzea eta horrelako ekintzak garatzea dira Gaztempresa Fundazioaren helburuak. Gazteei ematen diete lehentasuna, baina enpresa txiki sortu berrien eta gizarteratze-proiektuen alorrak ere jorratzen dituzte, betiere enplegua sortu eta mantentzeko bidean aurrerapausoak emateko. Gaztempresa Fundazioa finantzatzeko fondoak honako hauek jartzen dituzte: Euskadiko Kutxak eta MCCk (% 63), Europako Gizarte Funtsak (% 35) eta Caritas Euskadik (% 2). 2006ko ekitaldian, Euskadiko Kutxak 363.212 €-ko ekarpena egin dio Fundazioari, HSFaren bidez . Fundazioa 2002ko azaroan eratu zuten, baina Gaztempresa ekimena 1994an jarri zen abian Bizkaian. Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko Euskadiko Kutxaren sukurtsaletako zuzendariek bultzatu zuten, langabezia handiko eremu hartan enplegu-sorkuntza sustatzeko beharra zegoelako. Ondoren, Gipuzkoa (1996), Araba (1999) eta Nafarroa (2000) lotu zitzaizkion ekimenari.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 66
Azken 10 urteotan, 1.000 enpresa berri baino gehiago sortu dira, eta 2.000 langiletik gora dabiltza horietan lanean.
Enpresa-ekimen berriak abian jarri dituztenen batez besteko adina 28 urtekoa da, proiektu bakoitzaren batez besteko inbertsioa 51.462 eurokoa eta maileguen batez besteko zenbatekoa 24.500 eurokoa.
.. Euskararen eta euskal kulturaren sustapena
Euskadiko Kutxak betidanik lagundu die, gogotik eta nabarmen lagundu ere, euskara sustatzeko eta gure herrian ohiko hizkuntza normalizatua izateko lan egiten duten erakunde eta ekimenei. Era berean, euskal kultura aztertzen duten erakundeak ere babesten ditu, betiere haien jarduera-esparru ugarietan hizkuntzak toki nabarmena baldin badu. Hona hemen 2006ko diru-laguntzak (524.913 €-koa) hartu dituzten erakunde batzuen izenak:
- Uzei, Terminologiako eta Lexikografiako Euskal zentroa. - Eusko Ikaskuntza. - Labayru Institutua, Bilbo. - Kontseilua. - Lan-bazkideak euskaraz trebatzea. - Euskal Herriko Ikastolen Elkartea. - Euskaltzaindia. - Erein Narratiba Saria. - Topagunea Euskara Elkarteen Fundazioa. - Berria. - Elhuyar, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. - Araba Euskaraz Gasteizen, Herri Urrats Senperen, Kilometroak Oiartzunen, Ibilaldia Elorrion
eta Nafarroa Oinez Beran. - Denon Eskola, Euskal Eskola Publikoaren Jaia. - Olentzero, Gasteiz. - Ñañon Zornotzan Euskaraz, Zornotza. - Karrika Luze, Atarrabia. - Gure Irratia, Ustaritz. - Habia Elkartea – Eperra Ikastola, Xiberoko Ikastolak. - Euskar@biada – Glisseguna, gazte-jaialdia, Angelu. - Argia Ikastola, Tutera. - Nize, Nafarroako Ekastetxe Publikoak “D Eredua”. - Argia, Komunikazio Biziagoa, Lasarte-Oria. - AED, Elkartea. - Karrikiri Elkartea, Atarrabia. - Geu Gasteiz Euskalduna. - Emun, Kooperatibak eta euskara. - Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzua. - Din Daia Fundazioa, Iruñea. - Ardatz Elkartea - IKA, Gasteiz. - Urtxintxa, Aixia Biziz Aldizkaria. - Sukurtsal-sarearen bidez diruz lagundutako beste ekimen batzuk.
.. Laguntza-erakundeak eta hirugarren mundukoak
Euskadiko Kutxak HSFaren bidez emandako laguntzen xedeen artean, bereziki nabarmentzekoak dira, batetik, drogazaletasunaren eta gizarte-bazterkeriaren kontra diharduten erakundeak eta ekimenak, eta bestetik, urritasunak, garun-sindromeak, kalte psikiko nahiz fisikoak eta gabezia sozialak dituztenekin lan egiten dutenak. Horrez gain, besteak beste, hiritarren ekimen humanitarioak ere babesten ditugu, boluntariotza sustatzeko, Hirugarren Munduari laguntzeko eta abar.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 67
� Hirugarren Mundua
2006an Hirugarren Munduari laguntzeko, etorkinak gizarteratzeko eta boluntariotza sustatzeko eman ditugun diru-laguntzen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu:
- Mundukide Fundazioa, Hirugarren Munduko eskualdeen garapen integrala sustatzeko.
Hirugarren Mundura bideratutako laguntzei dagokienez, merezi du Mundukide Fundazioari buruzko xehetasun batzuk azaltzea. 1999an ekin zion bideari, MCCko kooperatiben konpromisoari esker, herrialderik pobreenen garapenerako lankidetzan aurrerapausoak emateko. Horretarako, kasuan kasuko herrialdean eskualde jakin batzuen garapen integrala lortzeko jarduerak gauzatzen ditu.
Fundazioaren helburua lan-munduan elkartasuna sustatzea da, eta halaber, elkartasun hori bideratuz, esperientzia kooperatiboak gauzak moduz egiteko duen ahalmen handia garapenaren alde erabiltzea.
2006an, 36.400 € eman zaizkio Mundukideri. Bestalde, Gipuzkoako boluntariotza-zentroei (25.040 €) eta Bizkaiko Koopera boluntariotza-proiektuari (24.040 €) ere diru-laguntzak eman zaizkie. Azken ekitaldian, ekimen horiek jaso dituzte laguntzarik handienak.
- Mundukide Fundazioa. Hirugarren Munduko eskualdeen garapen integrala. - Koopera, boluntariotza-proiektua, Bizkaia. - Gizalde, Gipuzkoako Bolondresen Elkartea. - Medicus Mundi, Nafarroa. - Unesco Etxea. - World Rural Forum, Munduko Landagunea. - Adeco, adiskidetasunaren, garapenaren eta lankidetzaren GKEa, Bilbo. - Afapredesa, mendebaldeko Saharako errefuxiatuei buruzko argitalpena. - UM Draiga, sahararren adiskideak, Aragoi. - Sahara Arrasate. Debagoieneko ikastolen elkartasun-proiektua. - Chernobylen Lagunak, Beasain. - Chernobylgo biktimak, Gasteiz. - Jacmel – Haití, Oñatiko ekintza. - Setem – Ego Haizea, GKE – Gasteiz. - El Cafetal – Ekuadorreko garapen komunala. - Utaxa proiektua. Boliviaren aldeko proiektua, Valladolid. - Eskoriatzako Huhezi (MU). Latinoamerikako gizarte-proiektua. - AMS. Aktibo elkartasunezko munduaren alde, Arrasate. Diriambarekiko elkartasuna. - Hiruatx, Debagoieneko GKEa. CIPA nekazaritza-proiektu elkartasunezkoa. - Sodepaz Errioxa, Guatemalako elkartasunezko proiektua. - La Paz, Logroñoko etorkinen elkartea. - Saman Rivier. Ekuadorreko urrituak errehabilitatzeko zentroa. - Etorkinei entzuteko proiektua. Itxaropenaren telefonoa, Errioxa. - Euskadi-Ekuador elkartasuna, Gasteiz. - Zutalur, GGKEa. Etorkizunen Ahotsa, Bilbo. - Mugarik Gabe, GGKEa, Bilbo. - SERSO Gaztela eta Leon, Azacán boluntariotza-taldea. - Asan, elkartasun- eta harrera-elkartea, Zaragoza. - Alternativas, kulturartekotasuneko ekimenak, Iruñea.
� Laguntza-erakundeak oro har
2006an, gizarte-alorrean diharduten beste erakunde eta ekimen batzuei emandako laguntzen (556.612
€-koak) artean, hauek nabarmendu behar dira:
- Gizakia Helburu, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxa. Oraindik gauzatu gabeko jarduera orokorrak.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 68
- Norbera, nerabeentzako prebentzio-programa. - Agipad, drogen prebentziorako eta ikerketarako Gipuzkoako elkartea. - Rotary Club Bidasoa, Agipadekin batera, ama drogazaleen aldeko proiektua. - Hegoak, drogazaletasunaren kontrako elkartea, Barañain. - Drogamenpekotasunei erantzuteko elkartea, Tutera. - Ihesaren aurkako hiritarren batzordea, Bizkaia. - Triángulo Fundazioa. Ihesaren aurkako sentikortze-kanpaina, Valladolid. - Asajer, errehabilitatzen ari diren jokalarien elkarte arabarra. - Arabako, Nafarroako eta Errioxako janari-bankuak. - Itxaropenaren eta adiskidetasunaren telefonoa, Araba. - Telelaguntza-zerbitzua, Valladolid. - Aspanovas – Bizkaiko haur minbizidunei laguntzeko elkartea. - Aspanafoha. Haur onkohematologikoen gurasoen elkartea, Araba. - EITBren Elkartasun Maratoia. Minbiziaren aurkako borrokarako ikerketa. - Aecc, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra. - Aecc, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartea. Zaragozako Gabonetako azoka. - Aal, laringektomizatuen Arabako elkartea. - Afades eta Afami, alzheimerdun gaixoen senideen elkarteak, Araba eta Miranda de Ebro. - Ascudean, mendekotasunak dituzten zaharren zaintzaileen Arabako elkartea. - Nagusilan, RSVP; zahar babesgabeei laguntzen dieten jubilatu boluntarioak. - Matia Fundazioa. Donostiako zaharrei zuzendutako arreta. - Zaintza aringarriak. Donostiako Euskal Elkartea. - Zeru Aundi, Urritu psikikoentzako egoitza, Erandio. - Fevas, adimen urrikoen aldeko euskal federazioa. - Isabel Orbe, down sindromedunen aldeko elkartea, Araba. - Arsido, down sindromedunen aldeko elkartea, Errioxa. - Down sindromedunen elkartea, Zamora. - Fedeafes, gaixo psikikoen eta senideen federazioa. - Aspace, garun-perlesiadunen aldeko elkartea, Gipuzkoa. - Apamo. Adimen-atzerapen larria dutenen gurasoen elkartea, Monjardin. - Ferdis, adimen urrikoen aldeko Errioxako kirol-federazioa. - Atena, fundazioa – Urritu psikikoentzako adierazpen artistikoko eskola, Iruñea. - Asasam, Aiarako eri psikikoen senideen elkartea. - Cedes, adimen urrikoen aldeko Fernández Céspedes fundazioa, Aragoi. - Arazoak, Arabako autisten elkartea. - Anac, Arnold Chiarimen gaixotasunaren nazioko elkartea, Gaztela eta Leon. - Hogar Alavés. Ongintzazko kultura-elkartea. - Hilario Val, hezkuntza bereziko zentroa, Zaragoza. - Atención Temprana. Zaragozako fundazioa. - Ortzadar, Gipuzkoako adimen urriko mugako haurren gurasoen elkartea. - Adahigi, hiperaktibitatearen ondoriozko arreta-falta dutenen aldeko Gipuzkoako elkartea. - Arabako Gorrak, gorren elkartea, Araba. - Arans/Gui, haur gorren entzumena birgaitzeko Gipuzkoako elkartea. - Apascide – Aragoi. Aragoiko gor-itsuen guraso eta adiskideen elkartea. - Atece, hartutako kalte zerebralak jotakoen elkartea, Bizkaia eta Gipuzkoa. - Bsr, saski-baloia gurpil-aulkian, Valladolid. - Ibili. Urritu fisikoen elkartea, Nafarroa. - Kemen, ezindu fisikoen kirol elkartea. - Club Deportivo Elemental – Aragoiko kiroldegia – FEDDI (urrituak). - Aros. Arabako ostomizatuen elkartea. - Bizi Bide. Fibromialgia eta astenia kronikoa dutenen Gipuzkoako elkartea. - Adeles, lupusa duten gaixoei laguntzeko Arabako elkartea. - Aemar, Ademgi eta Aldem, esklerosi anitza dutenen aldeko elkarteak, Araba, Gipuzkoa eta
Leon. - Anpheb, Nafarroako arantza bifidodun haurren gurasoen elkartea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 69
- Asopara, Arabako parkinson elkartea. - Deparkel, Debabarrena Parkinson Elkartea. - Aragoiko Parkinson Elkartea. - AGD. Gipuzkoako diabetikoen elkartea. - Salamancako diabetologiaren elkartea. - Ashegui. Ashegui, Gipuzkoako hemofilia-elkartea. - Acabe, anorexiaren eta bulimiaren aurkako elkartea, Araba. - Elikalte, elikagai-alergiadunen euskal elkartea, Bilbo. - Dislec Euskadi, dislexiaren euskal elkartea. - Kantabriako DYA (Castro Urdiales). - Alcer Araba eta Gipuzkoa, giltzurruneko gaixoen elkartea. - Atha, gibel-transplantedunen elkartea, Aragoi. - Atcore. Bihotz- eta birika-transplantedunen Euskadiko elkartea. - Eerretinosi pigmentarioa duten gaixoen Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteak. - Afene. Euskadiko narkolepsiadunen senitartekoen elkartea. - Elizbarrutiaren espetxe-pastorala, Logroño. - Aldarte. Elkartea – Bizkaiko gay, lesbiana eta transexualei arreta egiteko zentroa. - Sexu-erasoak eta tratu txarrak jasandakoei laguntzeko elkartea, Valladolid. - Decide. Emakumeari laguntza psikologikoa emateko Salamancako elkartea. - Beti Gizartean, Gasteiz. - Bizitegi, baztertuak gizarteratzeko elkartea, Bilbo. - Adunare. Gizarteratzeko fundazioa, Zaragoza. - Berpiztu, gizarte eta hezkuntzako prebentziorako elkartea, Altza. - Centro Faro. Giza arazoetarako laguntza eta orientabidea, Zaragoza. - Aragoiko familia-ekintza, Zaragoza. - San Joxepe. Erretiratuen eta pentsiodunen elkartea, Bergara. - Askabide, gizarte-esklusioak jotakoen elkartea, Bilbo. - Nafarroako munduko medikuak. Prostituzioan ari direnei laguntzeko proiektua. - Sukurtsal-sarearen bidez diruz lagundutako beste ekimen batzuk.
.. Kultura-jarduerak oro har eta bestelakoak
Aurreko guztiei Euskadiko Kutxaren sukurtsal-sare handiak emandako diru-laguntzak gehitu behar zaizkie. Sareko 372 sukurtsaletan tokian tokiko era guztietako hiritar-elkarteei (parrokiei, hirugarren adinekoei, bizilagun- eta auzo-elkarteei...) laguntzen saiatzen dira. Guztira, 945.875 € banatu dira.
- Begoñako Andre Mariaren erromeria, Bilbo. - Usurbilgo San Salvador parrokia-eliza zaharberritzea. - Zumaiako San Pedro parrokia-eliza zaharberritzea. - Istingorra argitalpenaren 75. urteurrena. - Ollagorra argitalpenaren ehungarren urteurrena. - Portlan San Antonioren adiskideak. - Iruñeko Alde Zaharreko Plangintza Komunitarioa. - Miguel Indurain Fundazioa. - Peñistaren eguna, Palentzia. - Milla Urbana, Leon. - MURIEL kultura-elkartea, Palentzia (erakusketa-aretoa). - Leongo eta Salamancako haur-jaialdia. - Logroñoko Gastronomia Astea. - Cáritas. Errioxako baztertuenei zuzendutako laguntza. - Zaragozako Alcort fundazioa. - Kirolaren sustapena – Utebo garatzea (Zaragoza). - Torrelavega Hiriko Torneoa. - Kultura-jarduera – Lekeitioko parrokia-elizari buruzko argitalpena. - “Piedra de Rayo”. Logroñoko kultura-argitalpen etnografikoa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 70
- Sukurtsal-sarearen bidez diruz lagundutako beste ekimen batzuk. 5.3.2 Euskadiko Kutxa eta gizartea. Ekonomia-balioa sortuz Euskadiko Kutxaren helburu soziala bazkideen eta hirugarrenen finantza-beharrei erantzutea da, eta kreditu-erakundeek ezaugarri dituzten jardueren bidez egiten du hori. Bere balio ekonomikoa, aberastasuna sortuz lortutakoa, arlo hauetatik dator:
- Finantza-jarduerak gauzatzetik, bazkide partaideekin eta gizartearekin elkarreraginean jardunez, ekonomia-jarduera bultzatzeko eta ongizatea sortu eta hedatzeko.
- Sozietate-betebeharrak betetzetik, kapital soziala ordainduz eta enpresa-etekinak sortu eta banatuz.
- Soldatapeko enplegu propioak sortzetik eta gizarte-zamei erantzutetik.
5.8 taula.- Emaitza-kontuaren laburpena (mila €-tan)
Emaitza-kontuaren laburpena 2004 2005 2006
Zerga aurreko emaitza 114.269 150.311 176.003
Mozkinen gaineko zerga 15.271 16.113 21.639
Ekitaldiko emaitza 98.998 134.198 154.364
Aurreko urteko soberakinetatik erreserbetara egindako zuzkidura
45.513 53.893 62.904
Kooperatiba arteko Fondo Soziala (KFS) 13.654 16.168 18.871
Heziketa eta Sustapen Fondorako zuzkidura 9.103 10.779 12.581
5.9 taula.- Bazkide partaideei egindako diru-ekarpena (mila €-tan)
Bazkide partaideei egindako diru-ekarpena 2004 2005 2006
Kapitalerako interesen ordainketa (% 7,5) 24.357 26.411 28.557
Enpresa elkartekideei, langile bazkideei…
Itzulkin kooperatiboa (kapitalizatutako etekinak) 28.845 26.947 31.452
% 12,5 enpresa elkartekideei, % 12,5 langile bazkideei…
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 71
5.10 taula.- Lanaren ordainketak (mila €-tan)
Bazkide partaideei egindako diru-ekarpena 2004 2005 2006
Pertsonal-gastuak 86.576 90.798 99.404
Soldatak eta ordainsariak 67.044 70.495 77.597
Gizarte-zamak eta gizarte-segurantza 18.443 19.286 20.840
Bestelako pertsonal-gastuak 1.089 1.017 967 Entitateko langile eta lan-bazkide guztiek Kode Etiko Profesionala bete behar dute, Independentziari, Erantzukizunari, Profesionaltasunari eta Konfidentzialtasunari lotutako printzipioak barne hartzen dituena. Hornitzaileekiko harremanetan ere kode hori da nagusi. Horrela, Entitatearen jarduerekin interes- eta lehia-gatazkak sortu ditzaketen gaiak baztertu egiten dira, betiere berariazko baimenik ematen ez bada.
6. atala
Ingurumenaren kudeaketa
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 72
6.1 Ingurumen-politika Euskadiko Kutxaren baloreen arabera, «ingurune fisikoa hobetzeko moduko jarduerak sustatu eta garapen iraunkorra bultzatu behar du». Horiek horrela, Euskadiko Kutxa buru-belarri saiatu da beti ingurumena babesten, eta zaintzeko ere lan aktiboa egiten du, edozein eragin kaltegarri ahalik eta gehien murriztuz. Konpromiso horrekin bat, 2001ean Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) garatu zuen Euskadiko Kutxak, ISO 14001:1996 Arauarekin bat, Egoitza Nagusiko hiru eraikinetako jarduera guztietan. Urte hartan bertan eskuratu zuen AENORen ziurtagiria, eta aitzindari izan zen horretan Espainiako finantza-sektorean. IKS horri ez zaio inolako gorabeherarik antzeman urteroko ikuskapenetan, eta ziurtagiria berritzea lortu zuen 2005ean, ISO 14001:2004 Arauaren berrikuspenari jarraiki. 2006an egindako ikuskaritzan ere berretsi egin da. Aipatzekoa da, halaber, kreditu-inbertsioei eta sinadura-arriskuei lotutako arriskuen azterketan ingurumen-irizpideei sarbidea ematea ere aurreikusten duela IKSak. Altxortegia, balore-zorroa eta aktibo monetarioak kanpo utzi dira. Arriskuak kudeatzeko prozeduraren bidez, Entitateari finantzaketa eskatzen dioten enpresen Ingurumen Arriskuaren ebaluazioa arautzen da. Ez zaio erreparatzen finantzaketa-eskariaren zenbatekoari. Beraz, arriskua aztertzeko arduradunak horretarako behar diren trebakuntza eta gaitasuna izaten ditu. Hizpide dugun prozedura, IKSa osatzen duten guztiak bezala, Barne Ikuskaritzako Planaren baitan ikuskatzen da urtero, eta kanpo-ikuskaritzak ere egiten zaizkio urtero, AENORek, hain zuzen. Ingurumen-politika
Euskadiko Kutxak, Ingurumena Kudeatzeko Sistemari esker, ingurumen-legedia eta gaiaren inguruko bestelako betebeharrak betetzen ditu beti jarduerak gauzatzerakoan, eta gainera, ingurumenarekiko portaera etengabe hobetzen du, kutsadurari aurrea hartzeko. Helburu horiek lortzeko, honako lehentasunezko jarduera-ildo hauek ezarri dira:
• Ahalik eta hondakin gutxien sortzea.
• Ahal diren hondakin guztiak birziklatzea.
• Baliabide natural gutxiago kontsumitzea.
Ingurumen-politika 2007an berrikusiko da, EFQM ereduaren Gizarte Erantzukizunaren arabera egingo den EGEaren autoebaluazioaren barruan; 2007ko Kudeaketa Planean dago jasota berrikuspen hori. Politika horrekin bat, HSF osagarriaren bidez, 2006an Euskadiko Kutxak 39.788 € eman ditu ekosistemak eta espezieak babesteko eta leheneratzeko ekimenetarako. Hona hemen adibide batzuk:
.. Txingudiko badiako kuboak, Txingudi Zerbitzuak, SAk proposatuta.
.. Donostiaren erdialdeko jarduera, Zaharrean eta Erdi-Donostia erakundeek proposatuta.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 73
6.2 Ingurumena kudeatzeko sistema ISO 14001 Arauaren arabera Euskadiko Kutxaren IKSa gauzatzeko, nahitaezkoa da honako urrats hauek ere ematea, ingurumen-politika egokiari heltzeaz gain:
• Bere jarduera, produktu eta zerbitzuen ingurumen-alderdiak zehaztea eta ingurumen-eragin nabarmenak antzematea.
• Dagozkion lege-betebeharrak eta Entitateak izenpetutako bestelakoak zehaztea, betebehar horiek eguneratuta izatea eta betetzen direla egiaztatzea. Hori, jakina, AENORek urtero egiten duen ikuskaritzaren helburua ere bada. Jarduera-modu horri esker, orain arte ez du Euskadiko Kutxak lege-hausterik egin, eta ez du ingurumenaren alorreko zigorrik jaso.
• Ingurumenaren alorreko lehentasunak, helburuak eta mugak zehaztea.
• Politika gauzatzeko eta helburuak lortzeko egitura eta programak ezartzea.
• Plangintza, kontrola, segimendua, ekintza zuzentzaileak, aurrea hartzekoak eta ikuskaritza- eta berrikuspen-lanak erraztea, politika benetan betearazteko eta IKSa egoki gauzatuko dela bermatzeko.
• Gorabehera aldakorretara moldatzeko gaitasuna. • Ingurumen Politika garatzea.
Hauek dira Ingurumen Politikari erantzuna eman nahian sistema ezarri zenetik hona ingurumena kudeatzeko urteko programen arabera egin ditugun ekintzen emaitzak: Ahalik eta hondakin gutxien sortzea.
2000. urtetik, oraindik IKSa diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan buru-belarri murgildurik egon arren, Euskadiko Kutxak paper-hornitzaileen paletetako egur-hondakinak deuseztatu ditu. Hornitzaileek kontratu bidez hartutako konpromisoaren arabera, hondarrak eraman egin behar dituzte, gero berrerabiltzeko edo birziklatzeko. Informatika-ekipoei dagokienez, Euskadiko Kutxak ordenagailuak, monitoreak, laser inprimagailuak… hainbat elkarteri (ikastolei, GKE-ei, irabazi-asmorik gabeko sozietateei) ematen dizkie, berrerabili ditzaten. Ekipamendu guztiak berrerabiltzea da gure asmoa, baina, jakina, hori posible ez denez, urteetan zehar taula honetan adierazitako zenbatekoak eman dira:
6.1 taula.- Ekipamenduen berrerabilera
Urtea 2003 2004 2005 2006
Aleak 412 587 584 84
Ahal diren hondakin guztiak birziklatzea.
Euskadiko Kutxaren IKSan hondakinak kudeatzeko prozedurak daude ezarrita, eta erosketen eta azpikontratazioen kudeaketan dute abiapuntua. Honako hauek dira:
• Euskadiko Kutxaren enpresa laguntzaileen jarduerak kontrolatzen dituena, bertan eragina izan dezaketen ingurumen-alderdiak sortzeko modukoak izanez gero. Hauen behatzen dira: enpresa errentariak (MCC eta LKS), Euskadiko Kutxari lotutako jarduerak Entitatearen instalazioetan gauzatzen dituzten enpresak (Gupost adibidez), dokumentu-betebeharrak dituztenak (kudeatzaileak, hondakin-birziklatzaileak eta -berreskuratzaileak, arauzko kontrolpeko ekipoen instalatzaileak eta mantentzaileak, ikuskaritza-, neurketa- eta entsegu-laborategiak eta OCA) eta gremioak. Eskatzen zaie, adibidez, kontratuan gure ingurumen-betebeharrak sartzea eta baimen administratiboa edo ISO 9000 ziurtagiria izatea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 74
• Ingurumen-betebeharrak betetzen dituzten materialak (papera, tonerra, olioak…) erostea eta horrelako instalazioak eta ekipoak eskuratzea, ezartzea eta kontrolatzea ezartzen duena. Baldintza bat da, adibidez, klororik gabe zuritutako papera (EFC) edo, ahal denean, paper birziklatua eta toner birziklatua erabiltzea.
Hortik abiatuta, Euskadiko Kutxak gaika biltzen ditu Egoitza Nagusian sortutako hondakin guztiak, eta sukurtsaletako paper- eta toner-hondakinak ere bai. Gero, baimendutako kudeatzaile eta/edo berreskuratzaileei ematen dizkie. Beraz, Egoitza Nagusian sortutako hondakin guztiak (Udalak bildutako hiri-hondakinak izan ezik) berrerabili edo birziklatu egiten dira. Kudeatu diren hondakinen bilakaera honako hau izan da:
6.2 taula.- Hondakinak birziklatzea.
Kopurua / urtea Hondakina Unitatea
2004 2005 2006
Txatarra Plastikoa Egoitza Nagusiko kartoia eta papera Sukurtsaletako kartoia eta papera Informatika-ekipamenduak Erabilitako landare-olioa Lohi fekalak Toner-kartutxoak
Kiloak Kiloak Kiloak Kiloak Kiloak Litroak Kiloak Aleak
238 470
73.360 138.740 7.740 2.020 21.860
868
1.120 2.740 66.440
127.880 10.160 1.985
0 1.619
0 865
78.980 119.680 13.125 2.565 35.000 1.264
Olio industriala / ontziak Hondakinak dituzten materialak Bateria agortuak Pila agortuak Fluoreszenteak Hondakinak dituzten plastikoak
Kiloak Kiloak Kiloak Kiloak Kiloak Kiloak
340 80
3.705 127 133 91
210 33 0
124 1.255
42
0 2
340 124 24 25
Ikusten denez, hondakin batzuen kantitateetan (txatar, informatika-ekipamendu, bateria eta fluoreszenteetan) gorabehera nabarmenak daude, ekipamendu eta instalazioetarako programatutako prebentziozko mantentze-lanen ondorioz. Horrelakoen adibide dira, besteak beste, ordenagailu zentralak elikatzeko UPSen bateria-aldaketa programatuak eta araztegia garbitzeko lau urtetik behin egiten diren lanak. Etorkizun hurbilari begira, hondakinen gaikako bilketarako proposatuko diren ekintzak oraingo baliabideak hobetzera —edukiontzi hobeak eta hobeto kokatuak eta seinaleztatuak— eta langileak sentikortzeko eta motibatzeko kanpainak egitera zuzenduko dira, arlo horretan nolabaiteko utzikeria nabaritzen ari baita. Baliabide natural gutxiago kontsumitzea.
Euskadiko Kutxaren jarduera, produktu eta zerbitzuen ondorioz ingurumenari eragiten zaion kaltearen urteko ebaluazioak erakusten duenez, Euskadiko Kutxaren jardueraren inpaktu nagusia papera da beti (kontsumoa eta sortutako hondakinak). Horregatik, hain zuzen ere, papera urteroko Ingurumen Programetako lehentasunetako bat da. Hala ere, ez dugu aipatzeke utzi behar finantza-erakundeen, eta beraz Euskadiko Kutxaren, jarduerak ingurumenari eragiten dion kaltea oso txikia dela. Paperaren inpaktuarekiko kezkak paperezko hondakinak kudeatzeko neurriak hartzera behartu du Euskadiko Kutxa; adibidez, gaikako bilketa IKSaren diseinu- eta ezarpen-prozesutik bertatik hasita
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 75
egitea; Egoitza Zentralean eta biltegian papera trinkotzeko makinak ipintzea, eta sareko sukurtsal guztietan papera biltzeko sistema ezartzea. Publizitaterako, hala nola, foileto, kartel, katalogo eta egutegietarako, erabilitako paperak honako bilakaera hau izan du:
6.3 taula.- Publizitaterako erabilitako papera.
Urtea 2003 2004 2005 2006
Kontsumitutako kiloak guztira 88.275 96.200 155.399 136.302
Birziklatutako paperaren kiloak 5.629 85.962 94.723
Birziklatutakoen %-a / kontsumo osoa 5,9 55,3 69,5
2005ean kontsumoak izandako gorakada ez da benetakoa, kontuan hartu behar baita azpikontratazioen ordez kanpainen barne-kudeaketa sustatzeko politika jarri zela abian. Ondorioz, horrelako papera gehiago kontrolatu eta kontabilizatu daiteke. Era berean, Publizitatea Kudeatzeko Departamentuak ezarritako sisteman sarbidea eman zitzaion, publizitateko materiala banatzeko irizpide zorrotzei jarraituz, eta bestalde, Hornikuntzetakoek paperaren kalitateak berrikusteko aukera ere izan zuten. Ekintza horien ondorioak hauek dira, besteak beste:
• 2004an publizitaterako 90 gramo paper erabili ziren bezeroko eta 2006an 121.
• 2004tik hona erabilitako paper guztia ekologikoa da. Gainera, 2004. urtearen erdi aldera paper birziklatua erabiltzen hasi ginen, guztira 5.629 kilo (publizitateko paperaren kontsumo osoaren % 5,9). 2006an, erabilitako publizitaterako paperaren % 69,5 paper birziklatua izan da, hau da, 94.723 kilo.
Publizitaterako paperaren inguruko ekintzetan, material horren banaketa zorroztasunez kudeatzen da (esaterako, Urteko Txostena eta KGEari buruzko 2006ko txosten hau ez dira paperean inprimatu, eta, horren ordez, Euskadiko Kutxaren Batzar Nagusirako oinarrizko eta beharrezko informazioa jasotzen duen liburuki txiki bat prestatu da; kalkuluen arabera, 7.000 kilogramo paper eta 50 kilogramo tinta aurreztu dira horrela). Ildo berean, bezeroko kontsumoa apurka-apurka murriztea eta paper birziklatua gero eta gehiago erabiltzea planteatzen da. Bestelako paperen (gutun-azal, fondo, libreta, A4 motako eta abarren) erabileraren bilakaera honako hau izan da:
6.4 taula.- Bestelako paperaren kontsumoa.
Urtea 2003 2004 2005 2006
Kiloak 467.091 482.275 435.656 441.213
Ingurumen-programetan hartutako neurriei esker, bezero bakoitzeko paper-kontsumoa murriztea lortu dugu. Aipatu ditzagun batzuk: langileen artean aurrezteko eta berrerabiltzeko ohitura sustatzearen aldekoak; paperak alde bietatik inprimatzea; hiru hiletik behin kontsumoaren segimendua egitea; bezeroei kontu-laburpenak eta egiaztagiriak bidaltzeko, paperaren ordez, posta elektronikoa, Posta-mail zerbitzua, erabiltzea —38.000tik gora erabiltzaile ditu, horietatik 1.418 bazkideak—; txostenak eta informazioak paperean eman beharrean Intranet Atarian ezartzea; eta bezeroei informazioa bidaltzeko irizpideak aldatzea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 76
Paper-kontsumoa, publizitatekoa izan ezik, erruz murriztu da: 2004an 449 gramo erabili ziren bezeroko, eta 2006an, aldiz, 393 gramo.
Bezeroko paper-kontsumoa murrizteari begira, honako jardunbide hauek aurreikusi dira: langileak sentikortzea; bezeroekiko komunikazioan Posta-mail zerbitzua sustatzea; Egoitza Nagusiko inprimagailu guztiak, lehenetsiriko aukera gisa, bi orrialdeetatik inprimatzeko konfiguratzearen bideragarritasuna aztertzea; paperaren ordez, Internet eta Intranet erabiltzea; eta hiru hilerik behin kontsumoen jarraipena egitea, gehiegizko kontsumoak hautematekotan. 2003 urtean, toner-kontsumoa izugarri handia zenez eta gora egiten jarraitzen zuenez, tonerra gordetzeko biltegia sortu zen, material hori eskatzeko irizpide oso zorrotzak finkatu ziren eta laser inprimagailuetako kartutxoen erabilera hobetzeko argibideak eman ziren. Emaitzak biribilak izan dira benetan, batik bat ekipamenduetan etengabeko hazkundea egon dela kontuan hartuta, eta beraz, ildo horretatik jarraituko dugu. Gainera, birziklatutako tonerra kontsumitzen ari gara. 2006an, birziklatutako 1.114 toner erabili ditugu, hau da, kontsumitutako guztien % 51.
6.5 taula.- Toner-kontsumoa.
Urtea 2003 2004 2005 2006
Aleak 1.963 2.217 2.302 2.178
Euskadiko Kutxaren jardueraren beste eragin aipagarri bat energia-kontsumoa da. Energia-kontsumoak Egoitza Nagusiko eraikinetan azken urteotan izandako bilakaera (GJ-etan) taula honetan dator:
6.6 taula.- Energia-kontsumoa (GJ-etan).
Urtea 2003 2004 2005 2006
Elektrizitatea Gasolioa Gasa (1)
9.322,0
2.727,8 0,895
9.783,0
2.881,7 0,899
9.788,6
2.621,3 0,774
9.419,5
2.371,8 0,727
Energiaren zuzeneko kontsumoa (EN3) 12.050,6 12.665,6 12.410,7 11.792,0
Ikatza Gas naturala Petrolioa Biomasa Energia eolikoa Energia hidraulikoa Energia nuklearra
12.081 430
2.542 215 177
1.419 11.447
12.678 451
2.667 226 186
1.489 12.013
12.686 451
2.669 226 186
1.490 12.020
12.207 434
2.568 218 179
1.434 11.567
Energiaren zuzeneko kontsumoa (EN4) (2) 28.311 29.710 29.728 28.607
(1) Zuzeneko energia-kontsumoak GJ-etan, Energiari buruzko Protokoloaren E3 taularen arabera.
(2) Zeharkako energia-kontsumoak, GRIren Protocol Energy Balanced Sheet delakoaren bidez eta Egoitza
Nagusiko eraikinetako elektrizitate-kontsumoan oinarriturik zenbatetsiak.
Egoitza Nagusiko hiru eraikinetan, instalazioak eta sistemak optimizatuz joan dira, energia aurrezteari begira. Halaber, eraikin guztiotako girotze-instalazioak (berokuntza/hozkuntza) orduaren eta kanpoko tenperaturaren arabera jartzen dira abian. Horrez gain, eraikin bakoitzak honako osagai hauek ditu:
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 77
LK1 eraikina.- Kanpoko argiak zelula fotoelektriko bidez piztu eta itzaltzen dira; galdarek katean dihardute; bilera-gela batzuetan bero-ponpa bidezko sistemak daude; eta hozkuntza-instalazioak katean diharduten bi zirkuitu ditu, bina konpresoredunak.
LK2 eraikina.- Eraikin horretan hozkuntza urte osoan behar denez, instalazioko kondentsazioko ur beroa eraikina berotzeko baliatzen da neguan. Katean diharduten 2 zirkuituko hozkuntza-instalazioak ditu, galdara osagarriek katean dihardute eta beira bikoitzeko fatxada du.
LK3 Eraikina: bero-ponpaz eta katean diharduten zirkuituen bidez dabilen girotze-sistema, Free Cooling moduludun plantako girogailua eta beira hirukoitzeko fatxada. Horrez gain, sukurtsal berrietan jarritako aire-girogailuak klororik gabeko R-410 eta HFC 407 C hozgarri ekologikoak darabiltzaten bero-ponpak dira, zarata txikia sortu eta energia-eraginkortasunaren etiketa dutenak. Iturgintzako instalazioetan erabilitako hodiak kobrezkoak edo polipropilenozkoak dira; euren fabrikazio-prozesuan ez da klororik erabiltzen, eta errez gero ez dute gas toxikorik sortzen. Komun-ontziek ur-deskarga bikoitzeko (deskarga erdia edo osoa egiteko) mekanismodun tanga dute, eta txorrotetako ur-jarioa sistema automatiko tenporizatu batek mozten du. Saneamendu-instalazioetako hodiak PVCzkoak dira. Instalazio elektrikoetan, kanalizazioetako hodiak polipropilenozkoak dira; luminariak horma eta sabaietan sarturik daude eta energia-eraginkortasuneko ratio handiak dituzten kontsumo txikiko T5 lanparak darabiltzate. Instalaziootako osagarri guztiek betetzen dute lantokien barruko argiztapenari buruzko UNE-EN 12464-1-2002 araua. Artxibo-eremuetan, norbait detektatuz gero argia pizten duten infragorrizko sentsoreak daude, eta komunetan, deskonexio tenporizatua. Sukurtsaletatik kanpoko argiztapena energia-eraginkortasun handiko balasto-sistemak dituzten luminaria fluoreszenteen bidez egiten da. Argiak modem eta automata bidez pizten eta itzaltzen dira Egoitza Nagusitik, horrela aurreztu egiten baita energia. Egoitza Nagusiko eraikin eta instalazioen kudeaketa, mantentzea eta optimizazio teknikoa informatika-programa batean dago oinarrituta, eta, besteak beste, ohiko mantentze-lanak eta arauzko kontrolpekoak hartzen ditu barne. Gainera, baliabide-kontsumo zentzuzkoagoa sustatzeko kanpainak egin dira bazkideen artean, eta kontsumo horiei etengabeko segimendua egin zaie (adibidez, informatika-ekipamenduak lanorduetatik kanpo itzaltzea). Horiek guztiak izan dira, hain zuzen, baliabide-kontsumoa murrizteko neurrien oinarriak. Euskadiko Kutxak kontsumoak murrizteko garatuko dituen jardunbideak goian azaldutako ekintzen jarraipenean oinarrituko dira, bai eta 2007an Egoitza Nagusiko eraikinetako bitan girotze-instalazioen energia-errendimendua hobetzeko egin beharreko azterketan ere. Hona hemen, bestalde, Egoitza Nagusiko eraikinetako ur-kontsumoaren bilakaera:
6.7 taula.- Ur-kontsumoa
Urtea 2003 2004 2005 2006
M3 15.166 11.995 14.144 13.401
2003ko hazkunde ikaragarriaren sorburua edateko ur-zirkuitu eta -gordailu guztien eta hoztorreetako zirkuituen garbiketa orokorra izan zen, legionelosiaren prebentzioa arautzen duen 865/2003 EDari jarraituz. 2005ean, Olandixo IIko lursailetan azterketa geologikoa egiteko martxoan, apirilean eta maiatzean egindako zulaketen ondorioz, ur-kontsumoak gora egin zuen. Dena den, 2006an egonkortu egin da berriro. IKSaren baitan planteatutako ekintza guztiek ur-kontsumoa murriztea izan dute helburu, eta hori lortzeko, langileen artean kontsumo arduratsuan oinarritutako portaerak sustatzeko ahalegina egin da. Bestalde, iturgintzan ere egin dira aldaketak.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 78
• Legedia betetzea
Bestalde, Euskadiko Kutxaren Egoitza Nagusiko eraikinetan gasoliozko konbustio-galdarak erabiltzen dira berokuntzarako —horiek ere informatika-programaren prebentzio-mantentzerako programaren barruan daude sartuta—. Galdara horiek, egin zaizkien ingurumen-ebaluazioen arabera, ez dute isurketa handiegirik egiten. Izan ere, galdara horiek isurtzen dituzten kutsatzaile kimikoak (Bacharach indizea, CO eta NOx) kontrolatzeko plana ere badu IKSak, eta ondorioz, igorpen-mailak indarrean dagoen arautegian (Eguratseko Giroa Babesteari buruzko 38/72 Legean) ezarritako mugetatik behera daude. Berotegi-efektuko gasak berokuntzako galdara horiek isurtzen dituzte. Zenbat tona isurtzen duten beheko taulan jaso dugu. Kalkulua egiteko, Egoitza Nagusiko eraikinen gasolio-kontsumoan aplikatzen diren faktoreak hartu ditugu oinarri (1). CO2-aren zeharkako isurketak Egoitza Nagusiko eraikinen elektrizitate-kontsumoaren arabera kalkulatu dira (2).
6.8 taula.- Berotegi-efektuko gasen isurpena
Urtea 2003 2004 2005 2006
Gasolioaren ziozko CO2 tonak (EN8) 203,82 215,33 195,87 177,23
Elektrizitatearen ziozko CO2 tonak (EN30) 986,58 1.035,36 1.035,96 996,89
Isurpena guztira 1.190,40 1.250,69 1.231,83 1.174,12
(1) World Resources Institute (WRI) erakundeak garatutako “CO2 Emissions from Fuel Use in Facilities.
Version 2.0. June 2006” protokoloko isurpen-faktoreak.
(2) World Resources Institute (WRI) erakundeak garatutako “Indirect CO2 Emissions from Purchased
Electricity. Version 2.0. June 2006” protokoloko isurpen-faktoreak.
Euskadiko Kutxak ez du atmosfera kutsatu dezakeen gasik baliatzen, baina, sukurtsal zaharretako instalazioek 2015era arte baimendurik dagoen R22 gas hozgarria ―HCFCetakoa― darabilte; gas hori ez da atmosferara isurtzen, ihesik edo istripurik gertatu ezean. Hortaz, 2007ko Kudeaketa Planean aurreikusitakoaren arabera, sukurtsal horietan beste gas batzuk probatuko dira, R22a erabat ordezteko. Goian azaldu dugunez, Euskadiko Kutxaren sukurtsal berrietan jartzen diren girotze-sistemek ozono-geruzari kalterik egiten ez dion hozgarri ekologiko kloro-gabea darabilte. Amaitzeko, Euskadiko Kutxaren Egoitza Nagusiko eraikinetako hondakin likido sanitarioak Arrasaten dagoen araztegi bakarrera kanalizaturik daude. Bertan, hondakinok araztu egiten dira, saneamendu-sare publikora isuri aurretik. Isurkinok aldian-aldian analizatzen dira, Jabari Hidrauliko Publikoari buruzko Araudiko 3. taulan xedatutako mailak bete ahal izateko. Txosten honetan Euskadiko Kutxaren ingurumen-jardunari buruz azaldu ditugun gastuak ez ezik, IKSari zuzenean egozten zaizkion beste gastu batzuk ere badaude, hala nola:
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 79
6.9 taula.- IKSari zuzenean egotzitako gastuak (eurotan)
Urtea 2004 2005 2006
IKSaren mantenua 4.760 3.954 3.949
Hondakinen kudeaketa 3.278 6.595 7.498
Neurketak 636 1.690 411
Guztira 8.674 12.239 11.858
Euskadiko Kutxak, bere jarduera dela eta, ez du Basileako Itunaren I., II., III. eta IV. eranskinetan xedatutakoaren arabera arriskugarritzat hartzen den hondakinik sortzen, garraiatzen, inportatzen eta esportatzen.
Txostenaren balidazioa
Eranskinak
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 81
I. ERANSKINA: GRI edukien aurkibidea
Atala / orrialdea
1. IKUSPENA ETA ESTRATEGIA
1.1. Erakundeak garapen iraunkorraren aldeko ekarpenari buruz dituen ikuspegiaren eta
estrategiaren azalpena. 3, 11
1.2. Lehendakariaren adierazpenak. Iraunkortasun-txostenaren elementu nagusien nondik
norakoak azaltzen dira. 1
2. PROFILA
Erakundearen profila
2.1. Erakundearen izena. 3
2.2. Produktuak eta/edo zerbitzu nagusiak. 4, 30
2.3. Erakundearen egitura operatiboa. 4
2.4. Departamentu nagusien, konpainia operadoreen, filialen eta baterako enpresen
deskribapena. 6
2.5. Zer herrialdetan jarduten duen. 7
2.6. Jabetzaren izaera; forma juridikoa. 3
2.7. Bere merkatuen izaera. 7
2.8. Erakundearen hedadura. 9
2.9. Alderdi interesdunen zerrenda, bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta erakundearekiko
lotura. 15
Txostenaren hedadura
2.10. Txostenarekin zerikusia duten gaietan, norengana jo. 2
2.11. Txostenean emandako informazioaren epealdiak. 2
2.12. Azken txostenaren data (halakorik egonez gero). 2
2.13. Txostenaren hedadura eta muga espezifikoak. 2
2.14. Aurreko txostena argitaratu zenetik tamainan, egituran, jabetzan edo produktu-
zerbitzuetan egondako aldaketa nabarmenak. 22
2.15. Baterako enpresen, filial konpartituen eta horrelakoen txostenak egiteko oinarriak. 2, 21
2.16. Aurreko txostenen ondoren egindako birformulazioen deskribapena eta izaera. (1)
Txostenaren profila
2.17. Txostenean GRI printzipioak edo jarraibideak ez erabiltzeko erabakiak. (2)
2.18. Ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-kostu eta etekinen kontabilitatean erabilitako
irizpideak eta definizioak. 2, 21, 79
2.19. Informazio esanguratsuari (ekonomiaren, ingurumenaren nahiz gizartearen gainekoari)
aplikatutako kalkulu-metodoetan aurreko urteetatik hona egondako aldaketa
nabarmenak.
(3)
2.20. Emandako informazioa bermatzeko politikak eta barne-neurriak. 2, 19, 20
2.21. Txostena bere osotasunean egiaztatzeko politikak eta neurriak. 2
2.22. Erabiltzaileek informazio osagarria aurkitzeko bideak. 3, 91
3. GOBERNU EGITURA ETA KUDEAKETA SISTEMAK
Egitura eta gobernua
3.1. Erakundearen gobernu-egitura. 4
3.2. Kargu exekutiborik gabeko Zuzendaritza Batzordeko kontseilari independenteen
ehunekoa. 7
3.3. Ingurumeneko eta gizarteko aukeren eta arriskuen gaietan erakundearen estrategiak
bideratzen dituen aditu taldeko kide-beharra zehazteko prozesua. 19
3.4. Ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-aukera eta arriskuen identifikazioa eta kudeaketa
gainbegiratzeko zuzendaritza-prozesuak. 18, 19
3.5. Zuzendaritzakoen ordainsarien eta erakundearen helburu finantzario eta ez-finantzarioen
lorpenaren arteko lotura. 17, 42
3.6. Erakundearen egitura eta ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorreko 2, 19, 20, 53
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 82
politikak gainbegiratu, abian jarri eta ikuskatzeko ardura duten funtsezko kideak.
3.7. Misioaren, baloreen eta barruko jokaera-printzipio edo -kodeen inguruko adierazpenak,
ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen gainekoak, eta horien ezarpen-maila. 3, 11, 37, 72
3.8. Akziodunei Zuzendaritza Batzordearekin harremanetan jartzeko aukera ematen dieten
mekanismoak. 4, 16
Alderdi interesdunekiko konpromisoa
3.9. Alderdi interesdun nagusiak bereizteko eta aukeratzeko oinarriak. 15
3.10. Alderdi interesdunei galdetzeko metodoak eta maiztasuna. 15, 24, 38, 58
3.11. Alderdi interesdunei egindako galdeketetan lortutako informazio mota. 15, 24, 38, 58
3.12. Alderdi interesdunekiko konpromisoen ondorioz lortutako informazioaren erabilera. 27, 38, 60
Politika orokorrak eta kudeaketa-sistemak
3.13. Zuhurtziazko printzipioa edo ikuspegia Entitateak kontuan hartzen duen eta nola. 2, 19
3.14. Ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloetako borondatezko konpromisoak eta bestelako
ekimenak, Entitateak lagundu edo izenpetu arren bertatik kanpo garatzen direnak. 13, 18, 56, 60
3.15. Zer enpresa- eta/edo industria-elkartetako eta aholkularitza-erakundetako kidea den. 18, 30, 34
3.16. Aurreko eta ondorengo prozesuen eraginak kudeatzeko politikak eta/edo sistemak. 15, 21, 73
3.17. Euskadiko Kutxak ardura handiz kudeatzen ditu bere jardueraren ondorioz zeharka
eragindako inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak. EGE txostena
3.18. Eragiketak kokatu eta aldatzeari buruz txostena egitean hartutako erabaki nagusiak. 8
3.19. Ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloetan lan egiteko programak. EGE txostena
3.20. Ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorreko kudeaketa-sistemen ziurtapena
zertan den. 2, 13, 22
(1) Aurreko txostenaren aldean hiru birformulazio egin dira: 1) Ordainketa aldakorra/Pertsonal-kostuak
kontzeptua aldatu egin da eta Ordainketa aldakorra/Ordainketa osoa (4.5 taula) jarri, horrek kontzeptua
hobeto islatzen duela erabaki delako; 2) Goi-mailako zuzendarien ordainketaren (4.6 taula) 2005eko
kopurua aldatu egin da, konturako kapital-ordainketak (interesak) erantsi direlako; 3) GEIren
gogobetetasuna eta garrantzia (4.6 taula) neurtzeko eskala metriko bera ezarri da, alor bakoitzean
lortutako garrantzia eta gogobetetasuna hobeto erlazionatzeko.
(2) Giza eskubideei eta lanari buruzko GRI protokoloak ez dira bereziki aplikatu, Entitatearen esparru
geografikoa, juridikoa eta ekonomikoa berezia delako.
(3) Ingurumen-adierazleak Zeharkako energia-kontsumoak, Berotegi-efektuko gasen igorpena eta
Ingurumenaren Kudeaketa Sistemari egotzitako zuzeneko gastuak.
EKONOMIA ARLOKO LANAREN ADIERAZLEAK
Zuzeneko ekonomia-eraginak
Bezeroak
EC1. Salmenta garbiak (nagusia) 10
EC2. Merkatuak geografia-kokapenaren arabera (nagusia) 8, 10
Hornitzaileak
EC3. Lehengai, salgai eta kontratatutako zerbitzu guztien kostuak (nagusia) 10
EC4. Hitzartutako baldintzen arabera ordaindutako kontratuen ehunekoa (nagusia) 11
EC11. Hornitzaileen xehekapena erakundeen eta herrialdeen arabera (osagarria) 15
Langileak
EC5. Guztizko soldata-gastuak, herrialdeka edo eskualdeka (nagusia) 10, 71
Kapital-hornitzaileak
EC6. Kapital-hornitzaileen sailkapena (nagusia) 10, 70
EC7. Atxikitako irabazien gorakada / beherakada epealdiaren bukaeran (nagusia) 10, 70
Sektore publikoa
EC8. Ordaindutako era guztietako zergen batura, herrialdez herrialde (nagusia) 10
EC9. Jasotako diru-laguntzak, herrialdeka edo eskualdeka (nagusia) 11, 47
EC10. Komunitateari, gizarte zibilari edo bestelako taldeei eskudirutan eta jenerotan emandako 10, 62
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 83
diru-laguntzak, talde motaren arabera (nagusia)
EC12. Jarduerarena ez den kanpoko enpresa-azpiegituraren garapenaren gastua guztira
(osagarria) (4)
Zeharkako ekonomia-eraginak
EC13. Erakundearen zeharkako ekonomia-eraginak (osagarria) 70
(4) Ez dago halako gasturik.
INGURUMEN ARLOKO LANAREN ADIERAZLEAK
Lehengaiak
EN1. Uraz bestelako lehengaien guztizko kontsumoa, motaren arabera (nagusia) 75
EN2. Lehengaietan erabilitako hondakinen ehunekoa (landutakoak eta gainerakoak) (nagusia) 75
Energia
EN3. Zuzeneko energia-kontsumoa, lehen mailako iturrien arabera (nagusia) 76
EN4. Zeharkako energia-kontsumoa (nagusia) 76
EN17. Energia-iturri berriztagarriak erabiltzeko eta energia-errendimendua handitzeko
ekimenak (osagarria) 77
EN18. Produktu nagusien energia-kontsumoaren arrastoa (osagarria) (5)
EN19. Energiaren eta bere aplikazioen zeharkako beste erabilera batzuk (osagarria) (6)
Ura
EN5. Guztizko ur-kontsumoa (nagusia) 77
EN20. Uraren hornidura-iturriak eta uraren kontsumoak eragindako ekosistemak (osagarria) (5)
EN21. Lurpeko eta lurrazaleko uren urteko erauzketa eta iturrietan eskura dagoen ur
berriztagarriaren urteko ehunekoa (osagarria) (5)
EN22. Ur birziklatua eta berrerabilia (osagarria) (5)
Biodibertsitatea
EN6. Biodibertsitate handiko habitatetan jabetzan edo errentan dauden edo kudeatzen diren
lurren kokapena eta azalera (nagusia) (7)
EN7. Jarduerek eta/edo produktu eta zerbitzuek eragindako biodibertsitate-eragin nagusien
azterketa (nagusia) (5)
EN23. Produkzioaren edo erauzketaren jardueretara bideratzen diren eta jabetzan edo errentan
dauden nahiz kudeatzen diren lurren azalera (osasuna) (5)
EN24. Lurrazal iragazgaitzaren ehunekoa, erositako edo errentan hartutako lurraren arabera
(osagarria) (5)
EN25. Jardueren eragina eremu babestuetan edo sentiberetan (osagarria) (5)
EN26. Jardueren eta eragiketen ondorioz habitat naturaletan eragindako aldaketak, eta
babestutako nahiz berreskuratutako habitataren ehunekoa (osagarria) (5)
EN27. Zona andeatuetako ekosistemak eta espezie autoktonoak babesteko eta leheneratzeko
helburuak, programak eta planak (osagarria) 72
EN28. Jardueren eragineko eremuetan habitata duten UICNaren Espezie Mehatxatuen
Zerrenda Gorriko espezie kopurua (osagarria) (5)
EN29. Eremu babestu edo sentiberetan diharduten edo eragiteko asmoa duten negozio-
unitateak (osagarria) (5)
Igorpenak, isurpenak eta hondakinak
EN8. Berotegi-efektuko gasen isurpena (nagusia) 78
EN9. Ozonoa urritzen duten isurpenak (nagusia) 78
EN10. NOx, SOx eta bestelakoen isurpen esanguratsuak motaren arabera (nagusia) 78
EN11. Hondakin kopurua guztira motaren eta helburuaren arabera (nagusia) 74
EN12. Uretara egindako isurpen garrantzitsuak motaren arabera (nagusia) 78
EN13. Substantzia kimikoen, olioen eta garrantzizko erregaien isurketak kopuruen eta
bolumenaren arabera (nagusia) (5)
EN30. Berotegi-efektuko gasen zeharkako beste isurpen garrantzitsu batzuk (nagusia) 78
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 84
EN31. Basileako Itunaren I, II, III eta VI eranskinetan ezarritakoaren arabera arriskugarriak
diren hondakinen produkzioa, garraioa, inportazioa eta esportazioa (osagarria) 79
EN32. Uraren eta hondakin likidoen isurketek eragin esanguratsua duten ekosistemak eta
sistema hidrologikoak (osagarria) (5)
Hornitzaileak
EN33. Hornitzaileen jokaera gobernu-egituraren eta kudeaketa-sistemen atalean ezarrita
dagoen ingurumen-kudeaketari dagokionez (osagarria) 15, 21, 52, 73
Produktuak eta zerbitzuak
EN14. Produktu eta zerbitzu nagusien ingurumen-eragin nabarmenak (nagusia) (8)
EN15. Balio-bizitzaren amaieran birziklatu/berrerabili daitekeen produktuaren ehunekoa
(nagusia)
(5)
Betetze-maila
EN16. Ingurumenaren alorreko legeria ez betetzearen inguruko gertakariak eta isunak
(nagusia) 73
Garrioa
EN34. Helburu logistikoekin egindako garraioen ingurumen-eragin esanguratsuak (osagarria) (6)
Orokorra
EN35. Ingurumenaren alorreko gastuak motaren arabera (osagarria) 79
(5) Ez da adierazlea aplikatu Entitatearen jarduera kontuan hartuta.
(6) Ez dago daturik, zaila baita neurtzea.
(7) Euskadiko Kutxaren instalazioak ez daude ekologia aberatseko eremuetan.
(8) Euskadiko Kutxaren produktu eta zerbitzuek ez dute zuzeneko ingurumen-eraginik sortzen, jarduerarako
beharrezkoak diren kontsumoak alde batera utzita.
GIZARTE ARLOKO LANAREN ADIERAZLEAK
Gizarte-arloko lanaren adierazleak: Laneko jarduerak eta ganorazko lana
Langileak
LA1. Langileen sailkapena (nagusia) 8, 46, 50
LA2. Sortutako enplegu garbia eta fakturazioaren batez bestekoa eskualdearen arabera
(nagusia) 49, 51
LA12. Legeak exijitzen ez dituen gizarte-zerbitzuak langileei (osagarria) 43
Enpresaren eta langileen arteko harremanak
LA3. Ordezkatutako langileen ehunekoa erakunde sindikal independentearen arabera (nagusia) 5, 17, 43
LA4. Erakundearen eragiketetako aldaketei buruz langileak informatu, kontsultatu eta
negoziatzeko politika eta prozedurak (nagusia) 5, 17, 44
LA13. Erabakiak hartu edo kudeatzen —gobernu korporatiboa barne— langileek duten
ordezkaritza formalari buruzko xedapenak (osagarria) 4, 17, 18, 44
Osasuna eta segurtasuna
LA5. Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak erregistratu eta jakinarazteko metodoak, lan-
istripuak eta gaixotasun profesionalak erregistratu eta jakinarazteari buruz LANEak ezarrita
dituen gomendio praktikoen arabera (nagusia) 20, 55
LA6. Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek osatzen dituzten osasuneko eta segurtasuneko
baterako batzordeen deskribapena, eta plantillaren ehunekoa batzorde horien babesean
(nagusia)
20, 53
LA7. Laneko absentismo, istripu eta kalte-tasak, galdutako egunak eta lanarekin lotutako hilen
kopurua (nagusia) 55
LA8. IHESari buruzko politika edo programen deskribapena (lantokian eta beste esparru
batzuetan) (nagusia) 53
LA14. Laneko osasuna kudeatzeko sistemen gainean LANEak emandako gomendioak betetzen
direla ziurtatzen duten datuak (osagarria) 53
LA15. Laneko segurtasunari eta osasunari buruz langileen ordezkariekin hartuta akordio 20, 53
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 85
formalak eta horiek babesten dituzten langileen ehunekoa (osagarria)
Prestakuntza eta hezkuntza
LA9. Prestakuntza-orduak urteko eta langileko (nagusia) 47
LA16. Langileen etengabeko kontratazioa eta erretiro-programak kudeatzen dituzten
prozeduren deskribapena (osagarria) 49
LA17. Kudeaketa-trebetasunak eta etengabeko prestakuntza helburu dituzten politika eta
programa bereziak (osagarria) 28, 46
Aniztasuna eta aukera
LA10. Aukera-berdintasunerako politikak eta programan, eta horiek betetzen direla
bermatzeko berrikuspen-sistemak eta berrikuspenen emaitzak (nagusia) 35, 45, 51, 56
LA11. Goi-mailako kudeaketa-departamentuen eta gobernu korporatiboaren eraketa, sexuen
arabera (osagarria) 45
Gizarte-arloko lanaren adierazleak: giza eskubideak
Estrategia eta kudeaketa
HR1. Eragiketekin zerikusia duten giza eskubideen inguruko politikak, zuzentarauak, egitura
korporatiboa eta prozedurak, eta jarraipen-sistemak eta emaitzak (nagusia) 56
HR2. Prozedurak, inbertsioak eta hornitzaileak aukeratzeko erabakietan giza eskubideen
eragina kontua hartzen deneko argibideak (nagusia) 15, 56
HR3. Hornitzaileak eta kontratistak hautatzean giza eskubideen alorrean nola jarduten den
ebaluatzeko politikak eta prozedurak, eta jarraipen-sistemak eta emaitzak (nagusia) 15, 56
HR8. Langileen prestakuntza eragiketen garapenerako garrantzitsuak diren giza eskubideen
inguruan (osagarria) 57, (9)
Bereizkeriarik eza
HR4. Eragiketetan mota guztietako bereizkeriak saihesteko politikak eta prozedurak, eta
jarraipen-sistemak eta emaitzak (nagusia) 35, 37, 45
Elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiboa
HR5. Elkartzeko askatasunaren inguruko politika eta aplikazio maila aztertzea (nagusia) 5,17,38,43,46
Harren lana
HR6. Haurrek lan egitea baztertzeko politika, LANEaren 138. Hitzarmenean zehazten denari
jarraiki, eta informazio- eta aplikazio-maila (nagusia) 22, 56
Derrigorrezko lana
HR7. Derrigorrezko lana baztertzeko politika, eta informazio- eta aplikazio-maila (nagusia) 22, 56
Diziplina-neurriak
HR9. Giza eskubideekin (baina ez horiekin bakarrik) zerikusia duten apelazio-praktiken
deskribapena (osagarria) 43
HR10. Giza eskubideen alorreko errepresaliak baztertzeko politikak eta kexatzeko isilpeko
sistemak (osagarria) 44, 45
Segurtasun-neurriak
HR11. Segurtasuneko langileak giza eskubideetan prestatzea (osagarria) (9)
Indigenen eskubideak
HR12. Indigenen beharrei erantzuteko diseinatutako politikak, zuzentarauak eta prozedurak
(osagarria) (10)
HR13. Erakundearen eta agintarien artean kudeatutako erreklamazio-mekanismoen
deskribapena (osagarria) (10)
HR14. Tokiko gizartean banatzen den eragiketen sarreren ehunekoa (osagarria) (10)
(9) Ez da prestakuntza hori eman, Entitatearen esparru geografikoa, juridikoa eta ekonomikoa kontuan
hartuta.
(10) Ez da adierazlea aplikatu Entitatearen jarduera-eremua kontuan hartuta.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 86
Gizarte-arloko lanaren adierazleak: gizartea
Gizartea
SO1. Jardueren eragina jasan duten komunitateetan eragindako ondorioak kudeatzeko politikak
(nagusia) 3, 11, 57, 60
SO4. Gizartearen, ingurumenaren eta etikaren alorretan jasotako aitorpenak (osagarria) 13
Ustelkeria
SO2. Ustelkeriaren eta eroskeriaren alorretan jarduteko politikak eta kudeaketa-sistemak,
antolamenduari nahiz langileei zuzenduak (nagusia) 2, 22, 57
Politikako ekarpenak
SO3. Presio politikoa egiteko ekarpenen eta tresnen inguruko politikak eta kudeaketa-sistemak
(nagusia) 22
SO5. Erakundeei eta alderdi politikoi zuzendutako ekarpen ekonomikoak (osagarria) 22
Lehiakortasuna eta salneurriak
SO6. Monopolioaren aurkako arautegien gaineko auzien ebazpenak (osagarria) (11)
SO7. Lehiakortasun askearen aurkako jardunbideei aurrea hartzeko politikak eta kudeaketa-
sistemak (osagarria) 4
(11) Ez dago ez ebazpenik ez prozedura judizialik, Entitateari eragiten dieten monopolioaren aurkako
arautegiekin zerikusia duten gaietan.
Gizarte-arloko lanaren adierazleak: produktuaren gaineko erantzukizuna
Bezeroaren osasuna eta segurtasuna
PR1. Produktuak eta zerbitzuak erabiltzean bezeroaren osasuna eta segurtasuna zaintzeko
politikak eta prozedurak, eta informazio- eta aplikazio-maila (nagusia) 21, 35
PR4. Bezeroaren osasunaren eta segurtasunaren gaineko arautegiak zenbat aldiz ez diren bete,
ez-betetzeak zelakoak izan diren, eta arau-hauste horiei jarri zaizkien zigorrak eta isunak
(osagarria)
27
PR5. Produktuen eta zerbitzuen osasungarritasuna eta segurtasuna dela eta jarritako demandak
(osagarria) 27
PR6. Produktuen etiketatzea eta borondatezko kodeak betetzea, edo erakundeak gizarte-
erantzukizunaren eta/edo ingurumenaren alorretan eskuratutako aitorpenak (osagarria) 13, 35, 53
Produktuak eta zerbitzuak
PR2. Produktuaren etiketatzearen eta informazioaren alorretako politikak eta kudeaketa-
sistemak (nagusia) 33, 35
PR7. Produktuen informazioari eta etiketatzeari buruzko arautegiak zenbat aldiz ez diren bete,
ez-betetzeak zelakoak izan diren, eta arau-hauste horiei jarri zaizkien zigorrak eta isunak
(osagarria)
27
PR8. Bezeroen gogobetetzeri buruzko politikak, kudeaketa-sistemak eta betetzeko
mekanismoak, eta gogobetetasun hori ebaluatzeko azterketen emaitzak (osagarria) 24
Publizitatea
PR9. Publizitatearen gaineko lege-arautegien eta nahitaezkoak ez diren kodeen inguruko
politikak, kudeaketa-sistemak eta betetzeko mekanismoak (osagarria) 35
PR10. Marketinaren eta publizitatearen inguruko arau-hausteen kopurua eta mota (osagarria) 35
Intimitatearekiko errespetua
PR3. Bezeroaren intimitatearen inguruko politikak, kudeaketa-sistemak eta betetzeko
mekanismoak (nagusia) 21, 35
PR11. Bezeroaren intimitatea urratzeari buruz onetsitako demanden kopurua (osagarria) 27
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 87
FINANTZA ERAKUNDEETAKO SEKTORE GEHIGARRIAREN ERRENDIMENDU
SOZIALAREN ADIERAZLEAK
Korporazioaren Gizarte Erantzukizunaren Kudeaketa (KGE)
CSR1. Korporazioaren Gizarte Erantzukizunaren Politika 1, 3, 11, 37, 72
CSR2. Korporazioaren Gizarte Erantzukizunaren Antolamendua 4, 20, 44
CSR3. Korporazioaren Gizarte Erantzukizunaren Ikuskaritzak 2,19,22,53,72,80
CSR4. Gai korapilatsuen kudeaketa, adibidez, ustelkeriarena, alderdi politikoekiko
ekarpenena, dirua zuritzearena, terrorismoaren finantzaketa… 2, 22, 57
CSR5. Bete ez direnak (arauak, arautegiak, legeak…) 22
CSR6. Elkarrizketa alderdi interesdunekin (gizarte-ukituko sariak barne hartzen ditu) 15, 24, 38, 58
Barruko gizarte-jarduera
INT1. Korporazioaren Gizarte Erantzukizuneko barne-politika giza baliabideen barruan 37
INT2. Langile-txandakatzea eta enplegu-sorrera 50, 52
INT3. Langileen gogobetetzea 38, 40
INT4. Goi-mailako zuzendarien ordainsariak 42
INT5. Emaitzen araberako ordainketa aldakorra 17, 42
INT6. Gizonezkoen eta emakumezkoen soldata-indizea 46
INT7. Langileen profila 50
Gizartearekiko jarduerak
SOC1. Ongintzazko ekarpenak 10, 61
SOC2. Balio ekonomiko erantsia 70
Hornitzaileak
SUP1. Hornitzaile nagusiak 15, 73
SUP2. Hornitzaileen gogobetetzea (12)
Txikizkako banku-jarduera
RB1. Txikizkako banku-jardueraren gizarte-politika 4, 28
RB2. Txikizko banku-jarduerako maileguen profila 29
RB3. Gizarte-irizpideak kreditu-politiketan 29
Inbertsioen banku-jarduera
IB1. Inbertsio-politikaren gizarte- eta ingurumen-alderdiak (13)
IB2. Inbertsioen banku-jarduerako bezeroen profila (13)
IB3. Gizarte-mozkin handiko eragiketak (13)
Aktiboen kudeaketa
AM1. Aktiboen inbertsio-politikaren gizarte-alderdiak 32
AM2. Gizarte-mozkin handiez kudeatutako aktiboak (14)
AM3. Gizarte Erantzukizuneko Inbertsioa sustatzea 32
Aseguruak
INS1. Aseguru-politikaren gizarte-alderdiak 30, 32, 36
INS2. Bezeroen profila 36
INS3. Bezeroen erreklamazioak (15)
INS4. Gizarte-alderdiak dituzten aseguruak (12)
(12) Ez dago daturik, neurketa-sistemarik ez dagoelako
(13) Euskadiko Kutxak ez du Inbertsioen banku-jarduerarik garatzen.
(14) 2006an Euskadiko Kutxan ez zegoen iraunkortasun-alderdiez kudeatutako aktibo esanguratsurik.
(15) Aseguruen gaineko kexak eta erreklamazioak Lagun-Aroko Bezeroaren Arreta Zerbitzuak erantzuten ditu.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 88
FINANTZA ERAKUNDEETAKO SEKTORE GEHIGARRIAREN INGURUMEN
JARDUERAREN ADIERAZLEAK
F1. Oinarrizko negozio-lineetan ezarritako ingurumen-politikak 15, 72
F2. Oinarrizko negozio-lineetako ingurumen-arriskuak ebaluatzeko eta kontrolatzeko
prozesuak 21, 72
F3. Oinarrizko negozio-ildo bakoitzeko ingurumen-arriskuak ebaluatzeko prozedurak noiz
ezartzen diren 72
F4. Arriskuak ebaluatzeko prozesuetan antzemandako ingurumen-alderdiak bezeroek ezarri eta
betetzeko prozesuak (16)
F5. Langileen trebakuntza hobetzeko prozesuak, ingurumen-arriskuei aurre egiteko eta aukerez
baliatzeko gaitasunari dagokionez 72
F6. Oinarrizko negozio-lineei lotutako ingurumen-arriskuetarako sistemen azterketa barne
hartzen duten ikuskapenen kopurua eta maiztasuna 72
F7. Bezero, enpresa partaidetu eta negozioko bazkideekiko harremanak, ingurumen-arriskuen
eta -aukeren alorrean (17)
F8. Erakunde informatzailearekin ingurumen-gaietan nolabaiteko zerikusia izan duten
erakundeen ehunekoa eta kopurua (16)
F9. Txostenaren azken urtean ingurumen-emaitza positiboa, negatiboa eta bikaintasunekoa
lortu duten aktiboen ehunekoa (17)
F10. Ingurumen-gaietako boto-politika, erakunde informatzaileak botoa edo bozketei buruzko
aholkularitza emateko eskubidea duen ekintzetan (16)
F11. Erakunde informatzaileak botoa edo bozketei buruzko aholkularitza emateko eskubidea
duen ekintzen kudeaketa (16)
F12. Ingurumen-produktu eta -zerbitzuen guztizko diru-balioa, oinarrizko negozio-ildo
nagusien arabera (17)
F13. Negozio-linea bakoitzaren zorroaren balioa eskualdeka eta sektoreka. (18)
(16) 2006an ez da halakorik egon.
(17) Ez dago eskuragarri, ez baitago prozesu sistematizaturik.
(18) Mundu Bankuaren eskualde-sailkapenaren arabera, negozioa Espainian (EBn) garatzen dugu.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 89
II. ERANSKINA: Taulen zerrenda
Kodea Izenburua Orrialdea
2.1 taula Sukurtsalak, enplegatuak eta bezeroak lurraldeen arabera 2006 8
2.2 taula 2004ko, 2005eko eta 2006ko daturik adierazgarrienak 9
2.3 taula 2004ko, 2005eko eta 2006ko adierazle nagusiak 10
2.4 taula Adierazle ekonomikoak (mila eurotan) 10
3.1 taula Bezeroen banaketa eremu geografikoen arabera 23
3.2 taula KBGIaren arloak eta ezaugarriak, garrantziaren arabera sailkatuak, 2005ean
24
3.3 taula Entzute-sistemen emaitzak 26
3.4 taula Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren emaitzak 26
3.5 taula Kanal alternatiboak 28
3.6 taula Hipoteka-maileguak 31
3.7 taula Mailegu pertsonalak 31
3.8 taula MCCko enpresetako inbertsioa 32
3.9 taula MCC Inversionesi egindako ekarpenak 32
3.10 taula MCC Fundazioari egindako ekarpenak 33
3.11 taula Lanpostuen bilakaera MCCn 33
3.12 taula Enpresetako inbertsioa 33
3.13 taula Enpresen interneteko jarduera 33
3.14 taula Elkartasunezko txartelak 34
3.15 taula Aseguruen polizak eta primen bolumena 36
4.1 taula Iradokizunen sistema 40
4.2 taula HIB (Hileroko Informazio Bilera) 40
4.3 taula Pertsonen gogobetetasunaren indizea dimentsioz dimentsio 41
4.4 taula BBGIko gogobetetasun-indizea zerbitzu-esparruen arabera 41
4.5 taula Ordainketa aldakorraren eta ordainketa osoaren arteko erlazioa (milioi eurotan)
42
4.6 taula Goi-mailako zuzendarien ordainsariak 43
4.7 taula Onura sozialak 43
4.8 taula Plantillako emakumeen %-a kategoria multzo bakoitzean 46
4.9 taula Prestakuntzari buruzko balantze globala 47
4.10 taula 2006ko prestakuntza arloz arlo 47
4.11 taula 2006ko prestakuntza talde profesionalen arabera 48
4.12 taula Kategoria-igoerak 49
4.13 taula Jardunbide Egokiei buruzko Eskuliburuak 50
4.14 taula Lanpostuen bilakaera 51
4.15 taula Plantilla finkoarekin egitura 51
4.16 taula Errotazio-tasaren bilakaera 53
4.17 taula Prebentzio-ratio esanguratsuenak 55
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 90
5.1 taula Konpromiso Sozialaren alorreko igurikimenak zenbateraino bete diren (KBGI)
59
5.2 taula GEIk jasotako gogobetetzea eta garrantzia 59
5.3 taula Berezko ezagutzak. Omnibus 60
5.4 taula Emaitzen banaketa 62
5.5 taula Kooperatiba arteko Fondo Soziala (KFS) (mila eurotan) 62
5.6 taula Heziketa eta Sustapen Fondoa (HSF) (mila eurotan) 62
5.7 taula Heziketa eta Sustapen Fondo (HSF) osagarria 63
5.8 taula Emaitza-kontuaren laburpena (mila eurotan) 70
5.9 taula Bazkide partaideei egindako diru-ekarpena (mila eurotan) 70
5.10 taula Lanaren ordainketak (mila eurotan) 71
6.1 taula Ekipamenduen berrerabilera 73
6.2 taula Hondakinak birziklatzea 74
6.3 taula Publizitaterako erabilitako papera 75
6.4 taula Bestelako paperaren kontsumoa 75
6.5 taula Toner-kontsumoa 76
6.6 taula Energiaren kontsumoa 76
6.7 taula Ur-kontsumoa 77
6.8 taula Berotegi-efektuko gasen isurpena 78
6.9 taula IKSari zuzenean egotzitako gastuak 79
Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko 2006ko txostena. Euskadiko Kutxa 91
III. eranskina: Zure iritzia garrantzitsua da Txosten honen helburu handietako bat hauxe dugu: interes-taldeei aukera ematea Euskadiko Kutxa hobeto ezagutzeko. Horrela, etengabe hobetzeko dugun filosofia indartzea eta, bide batez, mundua hobetzen laguntzea lortu ahal izango dugu. Horregatik, zure iritzia garrantzitsua da oso, eta erabilgarria ere bai guretzat. Beraz, duzun iritzia errazago igortzerik izan dezazun, galde-sorta txiki hau erantsi dugu. 2006ko Iraunkortasun Txostenari buruzko galde-sorta
Txikia Erdipurdi
koa Handia Bikaina
Edukiak egituratzeko modua
Garrantzia
Argitasuna
Ulergarritasuna
Euskadiko Kutxaren konpromisoa gizarte-erantzukizunaren alorrean
Etorkizuneko txostenak hobetzen lagunduko diguten iradokizunak
Edozein iruzkin, ohar edo iradokizun egiteko, hona hemen gure datuak: Helbide elektronikoa:
[email protected] [email protected] Web orrialdea: www.cajalaboral.com