emakumeak eta arrauna

32
JOXERRA MIKEO EMAKUMEAK ETA ARRAUNA IRUTXULOKO HITZAren gehigarria, 2016ko uztaila

Upload: ngothuy

Post on 29-Jan-2017

249 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

JOX

ERRA

MIK

EO

EMAKUMEAKETA ARRAUNA

IRUTXULOKO HITZAren gehigarria, 2016ko uztaila

q001_emakumeak_Inpar 2016-07-26 18:34 Página 1

Page 2: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

q002_emakumeak_Inpar 2016-07-26 14:58 Página 1

Page 3: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

3

Arrantzaleen arteko indar-neurtzemoduan jaio zen arrauna kirol

gisa, euskal kostaldean; eta, jakina, ga-rai hartako marinel haiek gizonak zi-ren. Emakume arraunlariei dagokiene-an, aitzindaritzat jotzen dituzte adituekPasaiako batelariak, kaiko langile finak,eta mendeetan zehar lan egin zutenak.Haiek ere euren arteko lehiak jokatzenzituzten; maiz, bisitarien aisialdirako.

Estropada ofizialetan, ordea,1970etik aurrera hasi ziren emakume-ak aulki mugikorrean; hau da, modali-tate olinpikoan. Azken urteetan, tosta-ko arraunean ere paladak ematen joandira gutxika, batel eta eta trainerille-

EMAKUMEAK ETA ARRAUNASARRERA

EZINA LORTU DUTE

Estitxu ZabalaKazetaria eta arraunlaria

Anaia izan genuen etxeko lehenarraunlaria. Ez genuen aurretik

arraunean aritutako inor ere fami-lian, baina Xabiri horixe probatzeabururatu zitzaion. Kirol bat gehiagozirudiena, urteekin anaiaren bizimo-duaren erdigunea izatera igaro zen.Arraunlari, entrenatzaile, zuzendari-tzako kide... zer ez ote du egin! Hala-ko batean, ordura arte distantzianmantendu zen bere arreba gazteenarideia egin zion: «Estitxu, orain dezumomentu ona, hasi zaitez arraunean,neskak behar ditugu». Ez dakit ze-hazki zergatik, baina azkenean kasuegin nion, eta ni ere saltsan sartutanabil azken urteetan; estropaden be-rri emateaz gain, estropaden parteizaten.

Ziur nago, nire kasuan bezala,emakume arraunlari askoren atzeanegongo direla halakoak, arrauneanegitera eraman dituzten anaiak, ahiz-pak, lagunak edo ezagunak, mutilakzein neskak. Urteen poderioz, gerozeta gehiago garela da albistea, etaegungo egoerara nola iritsi garen ja-kin nahi izan dut. Nolatan hasiko zi-ren emakumeak arraunean? Zein-tzuk izango ziren lehenak? Nola sortuziren emakumeen traineruak?...

Ezagutu dudan guztia arraunzale-ekin partekatzeko unea iritsi da. Ha-rro, urduri, gogoz, lotsatuta... senti-mendu festa ikaragarria dut orainnire barruan; edonola, nire aletxoa ja-rri dudalakoan nago, eta onerako iza-tea espero dut.

Eskerrik asko nire bisitak pozikjaso dituzuenei, eta hau posible iza-tea lortu duzuen guztiei.

tan; eta, azkenean, traineruan lehia-tzera iritsi dira. Traineru estropadengoia, noski, Kontxako Bandera da, etahistoria luzea duen arren, 2008an joka-tu zuten, emakumeen lehen bandera.

Kontua da, urte batzuen bueltan,ezinezkoa zirudiena posible bihurtudela: emakumeek traineruan egitendute arraunean, ofizialki. Lorpen hori,pausoz pauso egindako lanaren ondo-rioa izan da, eta ibilbide hori jaso nahiizan du IRUTXULOKO HITZAk. Hala, erre-portaje zabalak eta elkarrizketak bil-tzen ditu gehigarri honek, emakumeaeta arraunaren arteko harremaneansakontzeko asmoz.

Orioren trainerua, 2010ean. JOXEMARI OLASAGASTI

Sentimendufesta

q003_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:38 Página 1

Page 4: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

4

Hiru arrazoi topa ditzakeguarrauna kirol bihurtzerairisteko: arrantzaleen arte-ko desafioak; balearen ehi-

zara ahalik eta azkarren iristekolehiak; eta atoi-lana. Hain zuzen ere,azken lanbide horren bidez hasi zirenemakumeak arraunean, guztiz gizo-nena zen mundu batean sartuz. Edo-

nola, turismoa erakartzeko tresna ego-kia zela konturatu zirenean jo zuengoia arraunak.

Batetik, baxurako arrantzaleak zeu-den; bereziki, sardinaren eta antxoa-ren arrantzan ibiltzen ziren, eta ho-rientzat ezinbesteko tresna zen traine-rua. Arrantzaren eta arrantzaleenberen arrakasta, neurri handi batean,

bizkortasunaren menpe zegoen. Ze-hazki, behin arrainak harrapatu etagero, portura ahalik eta azkarren iris-tea zen gakoa; zenbat eta lehenago iri-tsi lehorrera, orduan eta salneurri ho-bea eskuratzen baitzuten. Beraz,arrain asko harrapatzeak bezainbeste-ko garrantzia zuen kaira lehenbaile-hen sartzeak. Hala, dirudienez, kostal-deko herrietan zurrumurruak zabal-tzen ziren: halako kuadrilla bestelakohura baino hobea zela... eta ohikoakbihurtu ziren arrantzaleen arteko de-safioak eta erronkak.

Bestetik, baleazaleak zeuden: XVI.eta XVII. mendeen artean, balea-ehi-zan jardun zuten arrantzaleak. Ani-maliari lehen arpoikada nork sartzenzion berebiziko garrantzia zuen. Har-tara, balea ikusi eta zegoen lekura le-henengoa iristea beharrezkoa zuten,arpoia sartu eta lehenbailehen leho-rreratzeko. Bizkor aritu behar izatenzuten hor ere arraunean, eta maiz sor-tzen ziren liskarrak, baleen jabetzenkontura. Bizkaiko Golkoan hasi zutenbaleazaleek euren bale-ehiza, bainateknikak hobetzen joan ziren heinean,

Balea-ehiza irudikatzen duen Charles Milsanen 1782ko akuafortea.

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATOSTAKO ARRAUNAREN JATORRIA

TOSTAKOARRAUNARENJATORRIAGarai bateko eguneroko lanbideetan dute jatorriaEuskal Herriko herri-kirolek; eta horien artean dagoarrauna. Izan ere, gainontzeko lanbideen moduan,bilakaera baten ondorioz bihurtu da kirol, hainbat egokitzapen tarteko.

q004-005_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:01 Página 1

Page 5: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

5

urruntzen hasi ziren, Kanadara eta Is-landiara iritsi arte.

Emakumeak arraunean hastekoarrazoia, ordea, ez zen arrantza izan.Herrian gizonek utzitako hutsuneabetetzearren hasi ziren arraunean.XVII. mendetik XX. mendera, bolade-tan, belaontzi handien atoia emaku-meen esku egon zen. Gizonak, asko-tan, Groenlandiara eta Ternuara joa-ten ziren balea bila, edota Espainiakoarmadako kide egin behar izaten zu-ten; hortaz, euren herrietatik urrunegoten ziren hilabeteetan. Portuetarairisten ziren belaontzi handiek lagun-tza behar izaten zuten lehorreratzeko,belak batu eta gero; eta hortik datozPasaiako batelariak. Ontzia ikusi etahara lehendabizi iristen zen kuadri-llak lortzen zuen lan hori, eta lehiaksortzen ziren interesatuen artean. Lanhori, ordea, ez zen euren eginkizunikhandiena. Bai, ordea, badiaren aldebatetik bestera mugitzea zamak, herri-tarrak eta animaliak. Batelariak 200bat urte baino gehiagoz aritu ziren la-nean; eta lehen bi mendeetan izan zu-ten mugimendurik gehien, XIX. men-dean eta XX.aren hasieran, berriz, eu-ren lana asko jaitsi zen, desagertuziren arte.

Garai hartan oso ohiko bihurtu zi-ren emakume txaluparien arteko es-tropadak, festetako ospakizun mo-duan, esaterako. Ohitura horren leku-ko gisa, 1962tik, Pasaiako festetan, SanInazio Egunean, emakumeen artekoestropadak jokatzen dituzte oraindikere, bateliko deitzen dieten ontzietan.Hiru lagunek osatzen dute arraunlarikuadrilla -bi istribor eta ababor bat-,eta patroia alde baterantz okertuta joa-ten da, arraunean ere laguntzen due-

larik. Argi geratzen da, tradizioan zeinkirolaren hastapenetan, pasaitarrakaitzindariak izan direla.

Arrantzaleak arraunez baliatzen zi-ren garaian, nahi adina kuadrilla el-kartzen ziren estropadak antolatzeko,baina arrantzaleen indarra alde baterautzi eta motorrak erabiltzen hasi zire-nean, lehiaketarako hutsune handiakizaten zituzten. Dirudienez, 1940koeta 1950eko hamarkadetan, galtzekozorian egon zen arrauna. Hala ere,irautea lortu zuen; zenbaiten ustez,arraunketa olinpikoari esker.

Estropada antolatuakHerrien arteko desafioak ere sortu zi-tuzten arrantzan eta badian laneanaritzen zirenek eragindako erronkahaiek, eta, ondorioz, lehen estropadenantolaketa iritsi zen. Traineruen arte-an izandako aurreneko lehia, Bermeoeta Mundaka herrien artekoa izan zeladiote; eta lehena izan ez bazen, baiezagunenetakoa behintzat. Hain justuere, 1719an, Izaro irlaren jabetza izanzen norgehiagokaren arrazoia, eta ber-meotarrak izan ziren azkarrenak. Ge-roztik, urtero, Bermeoko herriko jaie-tan (uztailaren 22an), prozesioan joaneta itsasora teila bat botatzen dute,mugarri gisa: uhartea udalarena delaaldarrikatzeko. Pasaian, berriz, XIX.

Arrantza ona egiteakbezainbesteko garrantziazuen lehorrera ahalik eta azkarren iristeak

Bizkaiko Golkoan hasi zirenbalea-ehizan, eta teknikakhobetu ahala, Kanadara etaIslandiara iritsi ziren

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATOSTAKO ARRAUNAREN JATORRIA

mendearen erdi aldera, hiru traineruibiltzen ziren atoi-lanetan: Donibane-ko bi, eta San Pedroko bat; eta 1954an,Donibaneko festetan, estropada bategin zuten hiru traineruek.

Estropada gehiago ere jokatu zituz-ten. Esaterako, Hondarribia eta Pasaiaherrietako traineruek 1871n jokatuta-koak ikusmin handia eragin zuen; ge-rora, estropadarik ospetsuena eta pre-ziatuena izango zenaren jaiotza: Kon-txako Bandera. Hondarribiarren etapasaitarren arteko desafio harenoihartzunak urte askoan iraun zuen,eta 1879an, Donostian aurreneko Kon-txako Estropada antolatu zuten. Ordu-koan ere pasaitarrak gailendu ziren,turismo-hiri nagusian. Aurrerantze-an, ia urtero jokatzen hasi ziren Do-nostiako Bandera, eta erreferente na-gusia bilakatu zen arraunaren mun-duan. Turismoa erakartzeko tresnaezin hobea zelarik, aldi berean.

Balea-ehiza irudikatzen duen Orioko udaletxeko beiratea.

q004-005_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:01 Página 2

Page 6: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

22003tik aurrera, liga egonkorraksortu zituzten: TKE, KAE eta KAE 2.TKE Liga sortu zuten Galiziako, Kan-tabriako eta EAEko gobernuek diruzlagundurik, eta goi-mailako traine-ruen liga eratu zuten.

2005eko denboraldian, Urdaibaikoegurrezko traineruak garaipen ugarilortu zituen. Hura izan zen goi-mai-lan egurrezko ontzia erabili zuen az-ken taldea. Ondoren, zuntza izan bai-ta jaun eta jabe.

2008an, emakumeen arteko lehentraineru-lehia ofizialak jokatzen hasiziren.

2009an TKE Ligak emakumeentraineru-liga eratu zuten: EuskoTren.

2010ean, Gipuzkoako TraineruLiga jokatu zuten lehen aldiz; eta or-dutik, urtero jokatu dute.

Orain, euskal talde guztiek modali-tate olinpikoa praktikatzen ez dutenarren, bien arteko harremanaz balia-tu izan dira, nagusiki, prestaketa fisi-koari dagokionean. Tostako arraune-an, traineruak du ospe eta indarrikhandiena, eta ekonomikoki ezinbes-teko laguntza ematen die modalitateolinpikoa praktikatzen duten elkar-teei, baita egiten ez dutenei ere.

6

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATOSTAKO ARRAUNAREN JATORRIA

Donostiako estropadak etenak etaaldaketak bizi izan ditu 1879. ur-

tetik. Edonola, arraunaren aldakete-kin batera joan da; eta hainbat garainagusi bereizi daitezke, bere osotasu-nean, euskal kostaldeko arraunean:

Arrantzaleak, itsasgizonak eta ba-telariak. Ia ez zuten prestakuntza be-rezirik behar estropadetan jarduteko;eguneroko ariketa huraxe baitzuten.

1920ko hamarkadatik aurrera, ba-poreko itsasontzien erabilera zabal-du zen, eta horrek ekarri zuen, derri-gor, estropadetarako prestakuntzaberezia egin beharra.

Aro modernoa, 1970. urtetik aurre-ra. Arraunketa olinpikoaren presta-keta fisikoa eta teknika trainerurakoegokitzen hasi ziren. 1970etik, tosta-ko arraunketa eta olinpikoa elkarre-kin batera ibili izan dira. Lehen ema-kumeak ere urte horietan hasi zirenarraunean, aulki mugikorrean.

1985ean Euskadiko Arraun Federa-zioa sortu zuten.

1990eko hamarkada. Zuntzezkotraineruak zabaltzen hasi ziren.

2003an Gipuzkoako Arraun Fede-razioak emakumeen 86 fitxa egin zi-tuen.

Aquariumen zintzilik dagoen balearen hezurdura ikusgarria. AQUARIUM

q006-007_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:44 Página 1

Page 7: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

7

EMAKUMEARRAUNLARIENAURREKARIAK:PASAIAKOBATELARIAK

Ez da batere kontu erraza lehenemakume arraunlarien ingu-ruko informazioa topatzea.Jakina da, bai, batelariak ize-

neko andrazko batzuk lanean aritu zi-rela 200 urte luzez Pasaian; baina sa-kon arakatuta ere, ezin da informazioabiribildu. Beste kai batzuetan, gizonekegiten zuten Pasaian batelarien eskugeratzen zena; eta oraindik ere, ez dagodemostratzerik zergatik bereganatuzuten ardura hori Pasaiako emakume-ek. Teoria zabalduena da gizon falta ze-goela; batetik, komunitate txikia zela-ko eta, bestetik, gizonezkoek Ternuaraegiten zituzten arrantza-kanpainek biurte irauten zutelako.

Rosa Maria Cantinek Bateleras dePasajes liburua idatzi zuen, 1995ean.Cantinek ikertu zuenez, XVII. mende-tik XX. mendera existitu ziren batela-riak Pasaian, eta izugarrizko garran-tzia izan zuten garaiko ekonomian.Hala, Pasaia bisitatu zuten idazle as-koren arreta bereganatu zuten langilehaiek. Maiz deskribatu zituzten bate-lariak, bai idatziz eta bai marrazki bi-dez ere. Hala ere, inoiz gutxitan islatuzuten errealitatea; izan ere, fantasiaz-ko emakume dotoreen moduan des-kribatzen zituzten. Zehazki, XVII.mendearen hasieran agertu ziren ba-telarien lehen erreferentziak literatu-ran. Jose Antonio Azpiazu antropolo-goak ikertu zuenez, behargin haietazestreinakoz idatzi zutenak izan zirenPedro Mantuano eta Felix Lope deVega, Felipe III.aren ezkon-bidaiarenberri ematearekin batera. Donostianeta Pasaian egon zen Felipe III.a, etaMantuano eta Lope de Vegak honelaidatzi zuten: «La naturaleza angelicaly la hermosura de las bateleras». Melle Helene Feillet ilustratzaileak irudikatutako batelariak, 1850ean.

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAPASAIAKO BATELARIAK

q006-007_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:44 Página 2

Page 8: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

8

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAPASAIAKO BATELARIAK

1962. urtean, batelarien omenezko estropada antolatu zuten, lehen aldiz. OARSOBIDASOKO HITZA

Batelariak, puntuz puntu

EHUko irakasle Olga Macias histo-rialari gisa aritua da. Gizarte Zien-

tzien Didaktika Departamentuko kideda Macias; bilbotarra izatez, Gorlizekobizilaguna. Atsegin handiz eman ditulan hau osatzeko beharrezko xeheta-sunak, batelarien irudi bat egitekomoduan: «Batelariak hor egon ziren,baina ikusezina da euren lana, emaku-meen gainontzeko lanbideekin pasaen moduan».

ZEINTZUK ZIREN«Komunitate itxiak ziren, eta, gehie-nak arrantzaleen emazteak ziren», dioMaciasek. Gaizki ikusitako jarduerakziren kaikoak; Donostian, esaterako,hiriguneko bizilagunak ez ziren haie-kin nahasten. Saregileen kasuan, jakinizan da amatik alabara igarotzen zelalanbidea; batelarienean, berriz, ezdago jakiterik. .

EUREN LANAPasaiako batelarien lanik ohikoenazen merkantziak, herritarrak eta ani-maliak eramatea, badiaren alde bate-tik bestera; horretaz gain, merkan-tziak mugitzen zituzten, portura iris-ten ziren itsasontzi handietatiklehorrera. Gabarrak ere gobernatzen

Batelarien inguruan informaziogutxi eta nahastua dago, bainajakin daiteke zerbait haietaz

zituzten –barku handiak ziren, lauak,eta, bereziki, sakonera gutxiko lekue-tarako ziren; pisu gehiago onartzenzuten–. Gainera, atoi-lana egiten zu-ten, armadako edo arrantza-kanpai-netatik iristen ziren itsasontzientzat,unamekin lotuz ontzi handiak eurentxalupetara [Unama espartzuzko sokalodia da; gazteleraz, maroma]. Sal-mentan ere aritzen ziren, belaontziekkarga behar izaten baitzuten, haizea-ren erruz ez erortzeko; hala, lasta mo-duan harriak erabiltzen zituzten nor-malean, eta batelariek saltzen zizkie-ten. Azkenik, arotzek itsasontziak

bukatzean, uretara atera behar izatenzituzten ea flotatzen zuten ikusteko,eta uretaratzeaz ere batelariak ardura-tzen ziren.

Leonardo del Castillok argitalpenbat egin zuen 1668an. Felipe IV.ak Do-nostia eta Pasaia bisitatu zituen, arre-ba Maria Teresa eta Frantziako LuisXIV.aren arteko ezkontza zela-eta.Idatzi horretan dio batelariak borro-kan aritzen zirela, itsasontzietara le-henengo zein iritsiko, horien deskargaegiteko, eta atoi-lana ere aipatzen du.

Lope Martinez de Isastik XVIII.mendean idatzi zuen batelariak gizon-itxurako emakumeak zirela, egiten zu-ten lan gogorra zela medio.

Victor Hugo idazle frantziarra harri-tuta mintzatu zen batelariez, 1843anargitaratu zuen En voyage. Alpes et Py-rinees liburuan: «Adin eta itxura asko-takoak ziren, gazteak, zaharrak, ede-

q008-009_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:03 Página 1

Page 9: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

9

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAPASAIAKO BATELARIAK

1966. urteko argazkia, emakumeak, batelariz jantzita. OARSOBIDASOKO HITZA

rrak, itsusiak... denak batera oihukahasten zirenez, ez nien ulertzen. Azke-nean, amarratuta zituzten txalupekargitu zidaten kontua; beraiekin bate-tik bestera joateko eskaintza egiten ariziren txalupariak ziren».

Zumaian ere izan zen gabarrari bat,senarrak emandako ontzia zerabilenajendea batetik bestera mugitzeko.

IZAERAAipamen anitz daude batelarien izae-ra oldarkorraren inguruan. «Haien ar-tean ika-mika asko izaten zituzteladiote, eta oso lotsagabeak zirela jen-dearekin. Kaiko emakumeei maiz le-poratu izan diete lotsagabetasun etahizkera txar hori», dio Maciasek. As-kok nabarmendu zuten txalupak gi-datzeko zuten abilezia, eta su-armakerabiltzeko zuten trebetasuna. Izanere, frantsesen aurkako gudetan, an-tza, dinbi-danba aritzen ziren por-tuan.

LEHIAKORTASUNAMaciasek ikertu duenaren arabera,oso ohikoak ziren batelarien artekonorgehiagokak. Agian, itsasontzietaraahalik eta azkarren ailegatzeko zutenlehia harengatik, edo euren arteanegindako apustuak medio sortutakoestropadengatik. «Kontua da estropa-da horiek batzuetan herriko San Ina-zio jaietan jokatzen zituztela. Gerora,ohitura hura galdu egin zuten, eta1962an berreskuratu zuten».

Erregeen aurrean ere estropadak jo-katzen zituzten, haien entretenigarri.Hala, Felipe IV.a Espainiako erregea-ren idazkariak eskatu zien Hondarri-bia eta Donostiako alkateei, honakoa

eskatzeko: hamabi batelera nahi zitue-la, erakustaldi bat egiteko MadrilgoBuen Retiroko urmaelean, erregina-ren gozamenerako. Eskaerak ez zuenaurrera egin, batelarien ezezkoa jasobaitzuten.

LAN BALDINTZAKBatelari asko ontzien jabe zirela dioMaciasek: «Gabarretan, bereziki, gizo-nezkoei laguntzen zieten andreek.Txalupa txikiagoetan, berriz, badirudiemakumeak zirela jabeak». Ondorioz,egunean lortutako bidaia-kopuruarenarabera, momentuan jasoko zuten di-rua; hala ere, idatziren batean ageri daenpresari baten menpe ere aritu zirelalanean. «Sumatzen dut batelari bakoi-tzak bere bezeroak izango zituela, bai-

na ez dut horretaz ezer ere topatu. Sol-data zuten bakarrak arrain-saltzaileakziren, kofradien parte zirelako, bainabatelariek ez zuten kofradiekin lotura-rik, eta ez dakigu ezer ere horri buruz»,dio Maciasek.

ARROPAD'Aueaulony kondesak ere ideia idea-lizatu horietako bat sortu zuen batela-riez, 1691. urtean, jantzi ederrak soine-an ibiltzen zirela esanez. Zetazko arro-paz irudikatzen zituzten, eta kapeluhandiak buruan. Antza, lastozko txa-pelak bai erabiltzen zituzten, eguzki-tik babesteko, garai hartan ohikoakbaitziren. Kortsea, ordea, goi mailakoandreen kontua zen, herritarren arte-an ez zen existitu ere egiten.

q008-009_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:04 Página 2

Page 10: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

10

EMAKUMEAK ETA ARRAUNABATELARIAK

GAITZESPENAMitologia tarteko, batelariengana ereiritsi zen Elizaren gaitzespena. DeLancre izeneko inkisidoreak, 1622an,Zugarramurdiko sorginen aurka arituzen gizon berak ekarri zuen zentsura.De Lancrek zioenez, batelariek akor-dio bat zuten deabruarekin, mareakaldatu eta ekaitzak erakartzeko.

Aldi berean, mitologiak zioen ema-kumezko biluziek ekaitzak aldendu zi-tzaketela. Arrazoi horrengatik, gerritikgora biluztutako emakumeen irudiakegoten dira, askotan, itsasontzienbranketan.

NOIZ ARTE LAN EGINZUTEN?1920 arte topa daiteke batelarien aipa-menen bat. Zehazki, 1917an, baporez-ko motorrak sortu zituzten, eta erraz-tasun handiagoa lortu zuten itsason-tziek kaietan sartzeko. Hori dela eta,ordutik gutxika desagertu zen batela-rien lanbidea. 1967. urteko estropada bat. OARSOBIDASOKO HITZA

Gaur egun, ehun lagun baino gehiagok parte hartzen dute batelarien desfilean. OARSOBIDASOKO HITZA

q010-011_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:46 Página 1

Page 11: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

11TRAINERUAN ERE BAI

Bateletan eta trainerilletan ibilbi-dea egin ostean, emakumeak ere

traineruan arraunean egitera iritsidira, baita lehia ofizialak jokatzeraere. Topatutako datuen arabera,Txingudiko Bandera izan zen emaku-meen traineruek jokatutako lehen es-

Txingudiko Bandera daemakumeen traineru lehienaurrekari nagusia; eta benetakobultzada 2008an iritsi zen.

tropada, 2005eko irailean. Hondarri-bian jokatu zuten, eta Kantauri itsa-soan aitzindaria izan da. Cabok iraba-zi zuen lehen bandera hura; hemen,sailkapena: Cabo da Cruz (8:07),Txingudi -Hondarribia, Irun, Hen-daia- (8:10), Isuntza (8:42), eta UrolaKosta -Orio, Getaria, Zumaia- (9:07).

Estropada hura ziaboga bakarre-koa izan zen, eta bi zatitan jokatu zu-ten; lehenengo, bi txanda egin zituz-ten, finala nork jokatuko zuen eraba-

Tolosa-Getariaren trainerua, 2010eko Debako Banderan. JOXEMARI OLASAGASTI ARRUTI

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATRAINERUAK

kitzeko; ondoren, beste bi txanda jo-katu zituzten, bandera eta azken sail-kapena erabakitzeko.

«Ikusle asko bildu ziren, gizonez-koen estropada askotan baino gehia-go. Espero dezagun esperientzia ho-nek balio izan dezala beste klub ba-tzuek emakumeen traineruak osatuditzaten, eta datorren urtean estropa-da gehiago egon daitezen», dio Hon-darribiako klubak egun hartan osatu-tako kronikak.

q010-011_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:46 Página 2

Page 12: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

12

Hain zuzen ere, Hondarribiak antolatuzuen estropada hura, Hondarribia,Irun eta Hendaiako udalen babesare-kin, eta denborak hartzeaz arduratuzen Gipuzkoako Arraun Federazioa.Bitxia da ikustea nola lehen estropadahartan arraunlari bakoitza bere klube-ko arroparekin atera zen, traineru be-raren barruan.

2006an Txingudi Eguna ospatu zu-ten, eta bi traineruren arteko estropa-da egin zen. Hondarribiak irabazizuen (14:02) eta Isuntza 44 segundorageratu zen. Ondorengo zazpi urteetanjokatu zuen berriro ere TxingudikoBandera. 2007an eta 2008an Honda-rribiak irabazi zuen; 2009, 2010 eta2011 urteetan, Getaria-Tolosak;

2012an, Zumaiak; eta 2013an, Hibai-kak. Gipuzkoako Traineru Liga sortuzutenetik, 2010ean, ligako jardunaldibilakatu zuten.

DistantziakEuskadiko Arraun Federazioarenaraudia jarraituz, gizonen distantziaberak egin zituzten emakumeek hasie-rako lehia ofizialetan; hau da, 3 itsasmilia, hiru ziaboga eta lau luzerekin.Hala ikus daiteke 2009ko EuskadikoTraineru Txapelketako eta 2010eko Gi-puzkoako Traineru Txapelketakoemaitzetan. Ondoren, klubek hala era-bakita, gizonen ibilbidearen erdia egi-teari ekin zioten, gaur egun arte.

2009ko Euskadiko Txapelketa hura

Hondarribian izan zen, eta hau izanzen sailkapena: Getaria-Tolosa.(23:06'47); Zumaia. 23:56'51; Arkote.(24:03'24); Hondarribia. (24:26'94).

2010eko Gipuzkoako TxapelketaDonostian izan zen, Kontxako badian,eta hauek izan ziren denborak: Zu-maia. (24:22'32); Getaria-Tolosa.(24:53'16); San Juan. (25:44'12); Orio.(27:35'18); Hondarribia. (27:40'16).

Estropada ofizialen ibilbideaEmakumeen traineruko lehiak2008an hasi zituzten, esan bezala. Ga-rai hartan, arraunlari eskasia zela eta,selekzioen moduan funtzionatu zu-ten: Galizia, Gipuzkoa eta Bizkaia.Hala, selekzio bakoitzak inguruko klu-

San Juango arraunlariak, 2014an, Kontxan irabazitako garaikurrekin garaipena ospatzen. LIDE FERREIRA

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATRAINERUAK

q012-013_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 14:50 Página 1

Page 13: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

denbora egin zuen. 2010ean, katalu-niarrek eta valentziarrek ere parte har-tu zuten Kontxako Estropadan; biga-rren eta hirugarren urte horietan izanzuen indarrik handiena lehia hark. Le-henengo bost urteetan galiziarrek ira-bazi zuten, Rias Baixas. 2013tik aurre-ra gipuzkoarren gorakada hasi zen;Zumaiak irabazi zuen urte hartan ban-dera, eta hurrengo bi urteetan, SanJuanek.

2015ean, hamaika talde aurkeztu zi-ren sailkatze estropadara: Zumaia, Hi-baika, Orio, San Juan, Cabo, Zarautz-Getaria, Donostia, Chapela, Hernani,Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres.

2008, 2009 eta 2010ean sailkatze es-tropada egin zuten, eta ondoren, jar-dunaldi bakarra. Ondorengo urteetan,gizonezkoen formatu bera hartu zuen,eta egun beretan jokatzen dira lehiak.Iraileko lehen igandearen aurreko os-tegunean izaten da sailkatze estropa-da, eta ondorengo bi igandeetan, da-gozkien bi jardunaldiak. Hori bai, lautraineruk izan dute bertan parte har-tzeko aukera, orain arte. Aurten, or-dea, lehen aldiz, gizonezkoenarekinparekatuko dute, eta zortzi trainerukparte hartuko dute.

EEuskotren Liga 2009an sortu zuten.Lau trainerurentzako lekua izaten du,eta gizonezkoen TKE ligako estropa-

13

betako arraunlari onenak batzen zi-tuen. 2008an Zaragozako Expo-rajoan ziren erakustaldi bat egitera. Izanere, gizonekoen TKE San Miguel Ligak5 urte bete zituen, eta lehen estropadahan jokatu zuten. Emakumeen traine-rua elkarte hauetako arraunlariekinosatu zuten: Hibaika, Getaria, Zumaia,Tolosaldea eta San Juan. Maite Zun-zunegi izan zen Gipuzkoako selekziohartako entrenatzailea.

Urte hartan bertan, EmakumeenKontxako lehen bandera jokatu zuten.Kontxako Lehen Banderan hauek izanziren finalistak: Galizia, Astillero, Ge-taria-Zumaia eta Hondarribia. Iraila-ren 14an izan zen, 11:00etan. Galiziaizan zen txapelduna eta 11:35:80ko

Emakumeen traineru lehiaofizialak 2008an hasi ziren,eta hasiera hartan, selekziokaosatu zituzten taldeak

2016an, lehen aldiz, zortzitraineruk izango duteKontxako Bandera jokatzekoaukera, gizonekin parekatuta

EMAKUMEAK ETA ARRAUNATRAINERUAK

dekin batera jokatzen da. Selekzioakosatuta jokatu zuten lehen urte har-tan, eta hau izan zen sailkapena: Gali-zia (30 puntu), Gipuzkoa (21), Bizkaia(19) eta Katalunia (7). 2010ean, Gipuz-koako selekzioak irabazi zuen, eta bereatzetik geratu ziren Galizia, Bizkaiaeta Kantabria. 2011n, selekzioak aldebatera utzi, eta klubetako traineruakosatu zituzten lehen aldiz, ligarako.Getaria-Tolosa izan zen txapelduna le-hen urtean, eta hurrengo sailkatuak,hauek: Galizia, Zumaia eta San Juan.2012an Zumaiak irabazi zuen, eta bereatzetik geratu ziten Rianxeira-Meca-lia, Getaria-Tolosa eta San Juan.2013an: Zumaia, San Juan, Hibaika etaOrio. 2014an, San Juan, Hibaika, Zu-maia eta Samertolameu. 2015ean, SanJuan, Zumaia, Hibaika eta Orio.

Gipuzkoako Traineru Liga 2010eanantolatu zuten, lehen aldiz. Hala,2016an ligaren zazpigarren urtea iza-ten ari da. Gipuzkoan zeuden emaku-mezkoen traineruei estropadak joka-tzeko aukera emateko sortu zuten liga.Getaria-Tolosak eta Zumaiak binaLiga eskuratu dituzte, eta 2014an txa-pelduna San Juan izan zen, eta,2015ean, Zumaia. Euskotren Ligarakosailkatzen direnek ere aukera dute Gi-puzkoako Ligan parte hartzeko, baina,batzuetan, bat egiten dute bi ligetakojardunaldiek. Aurten, bitan gertatuda, eta estropada horiek ez puntuaga-rriak egin dituzte, bandera jokoanegon arren.

Urteek aurrera egin ahala, emakumegeroz eta gehiagok egin dute bat arrau-narekin. Kasu batzuetan bi klub elkartubehar izan diren arren, klub bat bainogehiago dira euren traineruak osatzerairitsi direnak, pixkanaka-pixkanaka.

q012-013_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 14:50 Página 2

Page 14: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

14

EMAKUMEAK ETA ITSASOA

Emakumeen eta itsasoaren in-guruko erakusketa bat zabal-tzeko gogoa aspalditik zutenOntzi Museoko arduradu-

nek. Hain zuzen, museoak helburu-tzat du laguntzea itsas ondarea be-rreskuratzen, kontserbatzen eta az-tertzen; eta, aldi berean, horriguztiari behar duen zabalkundeaematea. Hala, hutsune nabaria zego-en itsasoari lotutako historian ema-kumeek bete izan duten funtzioan;hori osatze aldera zabaldu dute Ema-kumeak eta itsasoa erakusketa. Az-ken batean, lehorreratu egin duteitsas azpian hor nonbait galdurik ze-goen altxorra, esker eta aitortza gisa.Gainera, arreta berezia jarri dioteeuskal kostaldeari.

Eraikinaren bi solairuetan banatudute erakusketa; beheko zatian mito-logia eta fantasia arloa agertu dute, ba-tez ere; goiko pisuan, berriz, lanbide-en inguruko alderdi serioagoari egindiote tartea. Beraz, honako ataletanbanatu dute erakusketa: Itsaslamiak,

Batelariez gain, asko izan dira itsasertzean emakumeek betetako lanbideak: zirgariak,arrain-saltzaileak... bereziki historian ezkutuan geratutako lan gogor horien aitortzaegin du Donostiako Ontzi Museoaren erakusketak: ‘Emakumeak eta itsasoa’.

birjinak eta sorginak; Emakumeak etaitsasontziak; Piratak eta kortsarioak;Portuko lanak: batelariak, kargaketa-riak eta zirgariak; Arrantzaren ingu-ruan; Itsasoko bainuak eta Uretako ki-rolak. Agerian uzten dute atal guztiekandrazkoen eta itsasoaren arteko ha-rremana, lan-munduan zein aisial-dian eta kirolean.

Material asko topa daiteke museo-an: grabatuak, margolanak, argazkiak,jantziak, kartelak, liburuak, aldizka-riak... dena, panel eta guzti osatuta.Ontzi Museoarenak eta beste erakun-de batzuek edo norbanakoek maile-guan utzitako piezak dira. EHUko ira-

kasle Olga Maciasen aholkularitza his-torikoa izan dute, eta Elena Odriozolailustratzaile donostiarra arduratu daerakusketaren diseinu grafikoaz.

Debekuei aurre eginezAlor garrantzitsuetan egon dira ema-kumezkoak itsas eta arrantza-komu-nitatean. Euren figura funtsezkoa izanzen kaietan eta arrantzan: batelari, zir-gari eta zamaketari lanetan. Horretazgain, etxe eta familiaren zaintza etaetxeko ekonomia batuz, bestelakoakere egiten zituzten: arrainaren deskar-ga, enkantea eta salmenta, eta kon-tserba-fabriketako eskulana. Aipatu-tako lanbide batzuk berez ez zirenemakumeek egin beharrekoak, oso go-gorrak zirelako; esaterako, zirgariena.Soka luze batetik tiraka, zirgariek on-tziak mugitzen zituzten kaian barre-na, eta oso ohiko eginkizuna izan zenXIX. mendeko Bilboko itsasadarrean.Karlistaldietan, gizonek utzitako hu-tsunea estaltzeko, emakumeek hartuzuten ardura astun hori.

Dora Salazar artistak, zirgarien omenez, 2011n egindako eskulturaren proiektua. ESTITXU ZABALA

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAEMAKUMEAK ETA ITSASOA

Eraikinaren bi solairuetanbanatu dute erakusketa:behean, mitologia; eta, goikopisuan, lanbideak eta kirolak

Zirgariek ontziak mugitzenzituzten, kaian barrena, soka handi batzuei tiraka,Bilboko itsasadarrean

q014-015_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:14 Página 1

Page 15: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

15

«ERAKUSKETAINTERESGARRIA,ERAKARGARRIA ETA ARINA IZATEA NAHI GENUEN»JOSE MARIA UNSAINMUSEOKO ZUZENDARI-KIDEA

Nolatan erabaki duzue emaku-meei eskainitako erakusketabat egitea? Aurretik landu gabeko gaia zen,Euskal Herrian behintzat. Betida-

nik genuen bu-ruan, eta hutsu-nea genuen hor.Gainera, orain,nazioartean, ba-dago emakumeeninguruko memo-ria historikoa be-

rreskuratzeko mugimendu modu-ko bat. Emakumeak arlo guztietanegin duen lana ikusarazteko beha-rra zegoen, aitortza moduan. Helburua finkatuta. Islatu nahizenutena agerian utzi duzue? Erakusketa interesgarria, erakar-garria eta arina izatea nahi genuen.Leku falta dugu, askoz erakusketazabalagoa egin genezakeen. Edo-nola, benetan bilatzen genituenpiezak topatu ditugula uste dut, ze-goen gutxia lortu dugu. Zirgarienlana edo marisko-lanarena islatze-ko kontu kuriosoak ekarri ditugu.Esfortzu fisikoaz ezer gutxi dago;emakumeak ikus daitezke sareakeramaten, txaluparen bat deskar-gatzen... argazkietara jo dugu. Zuen jakinduria zabaltzeko ba-lio izan dizue? Niri, behintzat, bai. Ikerketa ba-tzuen laguntza izan dugu. EHUkoirakasle Olga Maciasek egindakoa,adibidez; Jose Antonio Azpiazu,Jose Maria Merino... Aurten, gainera, Ontzi Museoak25 urte betetzen ditu. Erakusketa hau ez dugu bereziki25. urteurrenagatik sortu, egitekogenuen erakusketa garrantzitsuhorietako bat zen. Urteurrenarenharira hainbat jarduera egin ditu-gu: Elena Odriozolak zuzendutakoilustrazio tailer bat egin genuen:

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAEMAKUMEAK ETA ITSASOA

Atzegiko margolariek museoanabestu zuten; Pasaiako batelariekzortzikoa dantzatu zuten, lehen al-diz, Donostian, museoaren aurre-an. Kontu horiekin batera, museo-ak eta genero ikuspegiari buruzkohausnarketa tailer bat ere antolatugenuen. Mokadu bat ere egin ge-nuen hainbat lagunekin: lagun-tzaileak, ikertzaileak, piezak do-haintzan eman dizkigutenak... Gonbidatu nahi dugu museoare-kin kolaboratu duen jende guztia:materiala utzi dutenak, erakuske-tetan laguntza eman dutenak, iker-ketetan elkarlanean aritu dire-nak... zerbait argitaratzea ere inte-resgarria izango litzateke, bainaoraindik ez dugu ezer erabaki. Zein izan da museoaren ibilbi-dea? Betidanik esaten dugu inauguratugenuenean bitrina batzuk hutsikzeudela, denbora faltagatik. Muse-oak ez zuen ia jabetzarik, hutsetikhasi ginen, eta lan asko egin dugu,erakusketez gain, ondarea berres-kuratzeko: liburutegia, grabatuak,margolanak, material etnografi-koa, material arkeologikoa, posta-lak, kontserba-ontzi zaharrak...Ikerketa-arloan ere asko murgildugara, Itsas Memorian, Euskal He-rriko itsas gaiei buruzko aldizkaria;600 orrialde inguru ditu, eta jendeugarik kolaboratzen du. Ondasu-nen berreskurapenean ere aritugara; museoak 30 itsasontzi ditu,Pasaian, zaharberritze-prozesuan.Nahiko pozik gaude egin dugun la-narekin, gehiago egin genezakeen,baina baliabide ekonomiko gutxiizan ditugu hasieratik. Etorkizunera begira zer lortunahiko zenukete? Euskal Herriaren historian itsaso-ak izan duen garrantzia islatzeko,ez da nahikoa orain dugun lekua.Euskal Ontzi Museo batean pentsa-tu izan dugu. Proiektu bat egin ge-nuen museoa Pasaian egiteko, zo-ragarria, baina krisi ekonomikoairitsi zen, eta ez genuen lortu.Proiektu hori errealitate bihurtzeanahi dugu.Zein izango da hurrengo era-kusketa? Kantauriko estropaden historiaizango du izena, eta 2017ko urtarri-lean zabalduko dugu.

Mito eta sineskeria ugarik nahastendituzte emakumeak itsasoarekin. Si-neskeria zabalduenetakoa da emaku-meek ontzi barruan ekar zezaketen zo-rigaiztoarena. Hala ere, XVI. mendeanAmeriketara bidean abiatzen zirenitsasontzietan baziren andrazkoak.Laguntzaile bezala, edo gizonezkoenarropaz jantzita. Pirata legez ere ibiliziren, eta partaide izan ziren ontzigin-tzako negozioetan, kortsario-jardune-tan eta arrantzaldietan ere bai. Ezagu-nenetako bat izan zen Katalina Erau-so, 1585ean Donostian jaiotako moja.Hamabost urterekin abituak kendueta, gizon mozorrotuta, hainbat aben-tura bizi izan zituen, tartean, itsason-tzietan marinel gisa.

Gizarteak aurrera egin ahala, erron-ka berriekin topatu dira andrazkoak,eta debekatuak zituzten lan eta kiro-len parte bihurtu dira. Enpresa eta ko-fradien kudeaketan daude; eta bela,surf edo arraun lehiaketetan dira pro-tagonistak.

ERAKUSKETA‘EMAKUMEAK ETA ITSASOA’Zer. Emakumeek denboran zeharitsasoarekin izan duten harremanaazaltzen duen aldi baterako erakusketa. Non. Donostiako Ontzi Museoan (Kaikopasealekua, 24).Noiz. 2016ko azaroaren 19a arte. Ordutegia. Asteartetik larunbatera,10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik19:00etara. Astelehenetan, itxita. Sarrera. 3 euro (taldeek, ikasleek etafamilia ugariek deskontuak dituzte,besteak beste).

Batelariak, Ontzi Museoaren atarian. ONTZI MUSEOA

q014-015_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 15:14 Página 2

Page 16: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

16

«GUK IREKITAKO BIDEARIESKER, BADABILTZALAIKUSTEA OSO POLITA DA»MAITE ZUNZUNEGIARRAUNLARI ETA ENTRENATZAILE OHIA

Pasioz beteta hitz egiten du arraunaz Maite Zunzunegik(Pasai Donibane, 1959), eta ez da gutxiagorako ere, badu zer kontatu eta, arraunari urteak eskaini ostean.

Aulki mugikorrean arraunean hasi zi-ren lehen emakumeen artean dagoMaite Zunzunegi, Koxtapeko emaku-meen traineruko lehen entrenatzaileaizan zen, eta urte mordoa darama ba-telarien omenezko estropadan partehartzen.

Batelariak arraunlariak ziren ofi-zioz, baina ez kirolariak. Haien leku-koa hartuz, ordea, asko dira gaur egunarraunean dabiltzan neskak. Emaku-meen arraunaren hastapenez, ibilbi-deaz eta etorkizunaz aritu da Zunzu-negi, gustura asko.Nolatan hasi zinen arraunean?1970eko hamarkadan hasi ginen, or-duan hasi ziren klubean aulki mugi-korrarekin. Herrian kirola egiteko au-kera gutxi genuen orduan, eta ba-tzuek ikusita animatu ginen.Hasitako gehienek segituan utzi zu-ten, eta hiru geratu ginen. Garai har-tan ez zegoen emakumeentzat estro-padarik, eta gogoratzen dut, 1973an,Bordelera joan ginela. Beste biak se-niorrak ziren, eta scull bikoitz bateanatera ziren; ni kadetea nintzen, hama-

lau urte nituen, eta skiff batekin ibil-tzen nintzen. Bezperan, Urkira joanginen entrenatzera, eta entrenatzai-lea lehorretik ibili zen zuzenketak egi-ten. Entrenatzen ari ginela, BurnizkoZubitik harri bat bota zidaten, eta be-soa handituta izan nuen. Ez nuen es-tropadarik egin behar hurrengo egu-nean, nire mailan ez zegoelako, bainaeskua handitua izan nuen egun ba-tzuetan. Pentsatzen dut betiko bihu-rriak izango zirela, ez zidatela eginemakumea izateagatik. Zein harrera izan zenuten klubekoarraunlarien aldetik? Nola molda-tzen zineten entrenatzeko?Ondo hartu gintuzten. Atletismo klubbezala hasi zen Koxtape. Lehen Iber-drola zegoen lekuan, egin baino lehen,pista bat egin zuten, eta klubaren ize-na hortik dator, marea igotzean, pistadesagertu egiten zelako. Urkikoek ereasko entrenatzen zuten hor, eta batenbatek ontziren bat utzi, eta atletismoegiten zuten batzuk arraunean hasi zi-ren. Lehenengo, aulki mugikorrean,eta, gero, traineruan. Orain zinema

dagoen tokian, katekesia zegoen; gim-nasio tankerako zerbait jarri zuten, etahor aldatzen ginen. Lehenengo iristenzena aldatzen zen aurretik, eta denen-tzako txalupak ez zeudenez, zain ego-ten ginen, besteek entrenatzen zutenbitartean. Herrikoek zer zioten?Aulki mugikorra berria zen, eta ordu-ko gizonek -gehienak traineruan ibili-takoak- esaten zuten «deporte de seño-ritas» zela. Aurretik zer ezagutzen zenuenarraunaz?Gogoratzen naiz, batez ere, Kontxakoestropadez. Urteren batean herrikobapore-ontzi batean joan ginen estro-padak ikustera. Banituen arrauneanibilitako osabak ere, batez ere bat. Urondoan bizi gara eta beti ikusi dugujendea arraunean, beraz, asko bizi du-gun kirola da arrauna. Estropadarik izan gabe, nola lor-tzen zenuten arraunean jarraitze-ko indarra?Nirekin hasitako beste biek segituanutzi zuten, eta horietako bat eskuba-loian jokatzen hasi zen. Nik entrena-tzen jarraitzen nuen arraunean, bainaeskubaloia ere egiten nuen, berezikineguan izaten baitzen. 1977an, arrau-nean, Espainiako Federazioaren Tro-feoa jokatu nuen, eta apirilean, bestezerbait; baina estropada gutxi izatengenituen. Gogoratzen dut, 1974an,Madrilera ere joan ginela, San Juan la-kuan haur eta kadete mailakoen bil-kura egiten zutelako. Han, badakitmutilen aurka aritu nintzela arraune-an. Pixkanaka gehiago elkartu zine-ten, eta 1982an zortzikoa ere osatuzenuten, ezta?Bai, 1981ean Euskadiko Txapelketa

EMAKUMEAK ETA RRAUNAELKARRIZKETA

q016-017_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:20 Página 1

Page 17: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

17

antolatu zuten Soustonen, eta harajoan ginen zortzikoarekin. Txapelketaizateko lau txalupa behar zirela zioten;eta hori, beraz, ez zen txapelketa, bai-na guk Baionakoen aurka jokatu ge-nuen, eta irabazleak izan ginen. Baio-nakoek ezin zuten sinetsi, arazoakizan zituztela esan zuten, eta berrirojokatzeko. Federazioak esan zigunnahi bagenuen berriro jokatzeko, bai-na estropada guk irabazi genuela, etatrofeoa gurea zela. Eztabaidak izan ge-nituen, eta, azkenean, berriz egiteaerabaki genuen. Berriro ere azkarrago-an izan ginen, eta estropada bukatze-an txalotu egin gintuzten. Beraiek as-koz esperientzia gehiago zuten, eta gubaino askoz hobeak izango zirela pen-tsatuko zuten.

Urte askoan aritu zinen arraune-an?1980ko hamarkadan neska dezente gi-nen, eta nik 1986an utzi nuen. Orain-dik ez zegoen batel ligarik, gerora hasizen. Zuzendaritzan eta entrenatzailemoduan ere aritu nintzen; senarra erehor zegoen, eta ia beti ibili gara tarte-an. Emakumeen traineruko lehen es-tropadak 2008an iritsi ziren, ezta?Bai, Zaragozara joan ginen Gipuzkoa-ko arraunlariak Bizkaiaren aurka era-kustaldi estropada jokatzera, Expoazela-eta. Ni izan nintzen Gipuzkoakoentrenatzailea. Han ginela, hilda da-goen Gipuzkoako federazioko presi-dente Josetxo Etxeberriak esan zidan:«Elkartzen bazarete, gutxienez, klubbateko eta besteko arraunlariak elka-rrekin, antolatuko dut txapelketarenbat». Hortik aurrera, lehenengo Kon-txa ere antolatu zuten, urte hartan ber-tan. Aurretik jokatu zuten Txingudikobandera, eta hemengo arraunlariakere egon ziren. JOXERRA MIKEO

«Ur ondoan bizi gara eta beti ikusi dugu jendeaarraunean, beraz, asko bizidugun kirola da arrauna»

«Zuzendaritzan etaentrenatzaile ere aritu nintzen;senarra ere hor zegoen, eta iabeti ibili gara tartean»

«Zaragozara joan ginen,Gipuzkoako arraunlariakBizkaiaren aurka jokatzera,Expoa zela-eta»

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

q016-017_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:20 Página 2

Page 18: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

18

2010ean egin zuen San Juanekapustu sendoa, emakumeen trai-nerua uretaratzeko. Nolakoa izanzen hasiera hura? Bai, bitarte horretan, 2008an eta2009an, nirekin bateletan zebiltzanneskak Hondarribira joan ziren trai-neruan ibiltzera. 2010ean, dena al-datu zen, zuzendaritzan ere jendegaztea sartu zen, eta aldaketa askoegon ziren klubean. Kosta zitzaiguntrainerua osatzea, arraunlariekin es-kas genbiltzalako, baina atera ge-nuen.

Gogoratzen dut Deban egin genue-la lehen estropada, eta ondo. Kontxa-ko sailkatzea ere jokatu genuen, nahizeta ez sailkatu. Ordutik jarraitzen dutraineruak, baina nik urte hori baka-rrik egin nuen.

Traineruaren izena Batelerakizan da hasieratik. Oso argi zuenhori klubak?Bai. Betidanik entzun dugu beraietaz,eta aspalditik jokatzen dugu estropadaeuren omenez. Badakigu, motorrak ezzeuden garaian, hemengo gizongehienak itsasora joaten zirela lanera,eta emakumeek eramaten zituztelahemendik San Pedrora edo Antxorabisitariak. Baporeak ere beraiek hur-biltzen zituzten, atoi-lana eginez. Be-raientzako lana zen, gerora kirolbihurtu dena. JOXERRA MIKEO

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

«2010ean dena aldatu zen,zuzendaritzan ere jendegaztea sartu zen, eta aldaketaasko egon ziren klubean»

«Egun, jendeak normalagotzatjotzen du neskak arrauneanaritzea, lehen beti entzutengenuen ‘marimutil’»

q018-019_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:51 Página 1

Page 19: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

19

bi aldeetako indarra orekatzeko. Hasizirenean, batelikoak egurrezkoak zi-ren, arrantzaleenak ziren, eta bakoi-tzak lortu behar zuen bere batelikoaeta arraunak.

Utzi ziguten lehen batelikoak, adi-bidez, aurrean ez zuen toleterarik, etasenarrak egin zidan bat. Urteetan pol-tsa batean ibili nuen, atzera eta aurre-ra. Zuntzezko batelikoak egitea lortuzutenean, lokaletan gordetzen zituz-ten, eta gaur egun, klubean gordetzendituzte. Yola elkartea da estropadaantolatzen duena, eta bereak dira txa-lupak.

Nola bizi duzue herrian San Inazioeguna?Oso polita izaten da. Herriko sarreranelkartzen gara, Meipin. Desfile bategiten dugu, herriko bandarekin;emakume batzuk batelari jantzita, etabere koloreko jantziekin, arrauneanegin behar dugunak. Azken urteetan,arrosa kolorez jantzita joaten da au-rreko urteko txapelduna. Gero, bate-larien zortzikoa egiten dute, sari-ba-naketa eta bazkaria egiten ditugu,plazan bertan. Iaz, hamazazpi ontziinguruk parte hartu genuen, eta 1.000

Orain klubeko neskak noraino iri-tsi diren ikusita, zer pasatzen zai-zu burutik?Poza. Ikusten duzulako guk hasitakohura, erdi ezjakinean, bihurtu delagarrantzizko zerbait. Orain neska pilabat dabiltza, maila guztietan, irabaz-teak animatzen baitu.

Egun, jendeak normalagotzat jo-tzen du neskak arraunean aritzea, le-hen beti entzuten genuen «marimu-til» edo halakoren bat. Egun herriko arraun elkarteare-kin zein lotura duzu?Semea aurrekalari [brankari, aurreko;traineruaren brankan arraunean egi-ten duen kidea, tosta-kiderik gabe ari-tzen da] dabil San Juango traineruan ;eta beste semea, iaz, Oiartzunen ibilizen. Klubean orain ez dut ia loturarik,baina senarra ere beti dabil gauza batedo bestea egiten. Badira urte batzuk herriko jaietanbatelariak omentzen dituzuela,San Inazio egunean. Zu noiz hasizinen egun horretako estropadanparte hartzen?1974an hasi nintzen parte hartzen ba-telarien estropadan, arraunean arinintzenean, nirekin arraunean zebil-tzan beste bi lagunekin. 1973tik 1987raurtero atera nintzen. Gero, 1988an, le-hen semea izan nuenez, utzi eginnuen; eta 1998an itzuli nintzen. Ha-rrezkero, urte pare batean egingonuen huts. Bereziak dira batelarien txalupahoriek, ezta?Pentsatzen dut bere garaian batela-riek erabiltzen zituzten ontziak han-diagoak izango zirela. Orain, bi istri-borretik joaten dira, eta bat ababorre-an, erdian. Patroia ez da patroiarrunta, erdi arraunean joaten baita,

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

«Pentsatzen dut bere garaianbatelariek erabiltzen zituztenontziak handiagoak izango zirela»

«1974an hasi nintzen partehartzen batelarienestropadan, arraunean ari nintzenean»

«Fundamentuz entrenatzenbadute, traineruek segida ona izango dutelairuditzen zait»

metro inguruko estropada egitendugu. Emakumeek bakarrik parte har-tzen duzue estropadan edo gizo-nak ere egoten dira?Hasieran, arraunlariak emakumeakizaten ziren, eta patroia gizonezkoa.Behin esan genien Yolakoei emaku-me batekin atera nahi genuela patroi,eta tradizioa ezin zela aldatu esan zi-guten; ¡Hola! aldizkariko artikulu ba-tean atera zuten, gainera: 'Tres seño-ritas y el patron'. 1982an edo izan zenhori, eta hurrengo urtean, lortu ge-nuen emakume patroi batekin atera-tzea.

Orain, taldekideek aukeratzen dutepatroi emakume edo gizona izan; etaantolatzaileek nahiago dute emaku-meak ateratzea. Hamasei urtetik go-rakoek parte har dezakete, eta gazteasko hasi dira.Nola ikusten duzu emakumeenarraunaren etorkizuna?Ona. Bueno, ez hain ona, Zumaia aur-ten trainerurik gabe geratu delako.Hala ere, hor daude Hernani, Donos-tia... eta uste dut momentu honetanetorkizuna ona dela. Jendeak irabaz-ten duten taldeetan sartu nahiko du,horrek asko erakartzen duelako. Bai-na herrietan giro ona biltzen bada, etafundamentuz entrenatzen badute,traineruek segida ona izango dutelairuditzen zait.

Beti izaten dira boladak, gizonez-koetan ere bai, eta Kontxak jendeakjarraitzeko pisu handia duela ustedut. Beti ezagutu dugu estropadahori, eta hor arraunean egiteko auke-ra izatea oso polita da. Guk ezin izangenuen Kontxan atera, baina guk ire-kitako bideari esker, orain badabiltza-la ikustea oso polita da.

q018-019_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:52 Página 2

Page 20: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

20

«PENA DUT ARRAUNLARI GISA EZ BIZITZEAGATIK GARAI HAUEK »

MAIKA TAMERONARRAUNLARIA ETA HIBAIKAKO ZUZENDARITZAKO KIDEA

Begiak bustitzen zaizkio Maika Tameroni atzera begiratzenduenean; urteak daramatza arraunari lotuta, eta gogorborrokatu du emakumeek traineruan euren lekua izateko.

Errenterian jende guztiak ezagutzendu Maika Tameron (Paris, 1967);arraunagatik ez bada, beste mila kon-turengatik: «Beti ibili naiz saltsa asko-tan sartuta herrian». Hibaikako lehe-nengotako emakume arraunlaria izanzen, bere anaiak bultzatuta; orain, le-horretik bada ere, bere bihotzeko klu-barengatik lanean jarraitzen du. Nolatan hasi zinen arraunean?Herrian osatu genuen areto futbolekoemakumeen lehenengo taldea; etabertan jokatu nuen, 23 urteak arte.Nire anaia Hibaikan arraunean hasizen, eta nesken lehenengo batela osa-tzeko patroi bat behar zuten. Niri pro-

posatu zidaten, gutxi pisatzen nuela-eta, eta horrela hasi nintzen, 26 urtere-kin, orain arte.Hibaikak emakumeen trainerua-ren aldeko apustua egin zuen. Nolaoroitzen duzu hasiera hura?Lana, sekulako lana! Ni zuzendaritzannengoen jada, eta ikusten genuen se-kulako aukera genuela, arraunlariakbagenituelako. Arazoa zen ez genuelaez dirurik ezta trainerurik ere. Traine-ru bakarra genuen, mutilen taldeakerabiltzen zuen, eta partekatzea ezi-nezkoa zen, ez da futbol zelai bat. De-zente elkartu ginen lehen urtean,2011n, trainerua ateratzen saiatu gi-

nen, baina ez genuen lortu. Azkeneantruke bat egin genuen Zumaiarekin,Hibaikako bost neska Zumaiara joanginen, eta Zumaiako mutil batzukgure trainerua osatzera etorri ziren.Gero, 2012an, bigarren eskuko traine-ru bat erosi genuen. Denen artean jarrigenuen dirua, eta horrela hasi ginen.

Lehenengo estropada Kaikuk anto-latutako jaitsiera izan zen, Bilbon, etairabazi egin genuen. Niretzat, arraun-lari gisa, izan zen... [hunkituta] Osopolita izan zen gure trainerua uretanikustea, lorpen hori iristeko bidea go-gorra izan baitzen. Klubean, adibidez,beti egon gara neskak, eta bebes han-dia izan dugu. Baina arrauna gizonenmundua da, eta bilerak federazioaneta ligetan... ez dira errazak. Badirudiemakumeek hor egoteko jenio txarraizan behar dugula, eta norbaitek en-tzuteko ozenago hitz egin behar duzu-la. Orain emakume gehiago etortzen

JOXERRA MIKEO

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

q020-021_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:18 Página 1

Page 21: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

21

kaletik jende askok geratzen gaitu zo-riontzeko. Beste maila batean, baina arraune-an jarraitzen duzu, gainera. Bai. Iaz Zarauzko beteranoekin hasinintzen arraunean, eta, orain, Fortu-nako beteranoekin ibiltzen naiz. Des-berdina da, astean hiru aldiz entrena-tzen dugu, eta erritmoa lasaiagoa da.Zer moduz ikusten duzu gauregungo emakumeen traineruenantolaketa?Orain arte pausoak eman dira. Kon-txan, adibidez, lehenengo urtean, sail-katzea larunbatean jokatu zuten, etafinala igandean. Oraingo ligak balia-garriak dira emakumeen arraunakpresentzia izateko. Telebistan ez ba-zaude, adibidez, badirudi ez zarelaexistitzen.

Nire ustez, liga bat egin behar da,traineru guztiekin, denak batera etabaldintza berekin. Aurten, Kontxangertatuko den bezala, zortzi traineruegongo dira, eta hori da logikoenaorain. Moduren batera hasi behar ge-

dira bileretara, zuzendaritzetan jendegazteagoa sartu da, eta giroa aldatu da. Traineruaren lehenengo urteakgogorrak izan ziren, orduan?Oso politak. Lehengo Euskotren Li-gan sartzen saiatu ginen, eta ez ge-nuen lortu. Gero, Gipuzkoako Ligansartu ginen, eta Lekeition bandera batirabazi genuen, lehenengoa, Kaiku-koan ez baitzen banderarik egon gu-retzat. Ilusioz bete ginen, eta erabakigenuen hurrengo urtean gorago joa-tea. Horretarako, hobeto prestatu be-har genuen, eta material hobea lortubehar genuen.

Nik 2012an utzi nion Hibaikanarraun egiteari, traineruan denboral-di bat eginda. Pena badut, arraunlarigisa oraingo garaiak ez bizitzeagatik,baina horrela ere gustura nabil. Ha-siera hartan egon nintzen! Zaragoza-ko Expoan parte hartu nuen, Gipuz-koako patroi bezala; lehenengo Kon-txan, 2008an, patroi lanetan ibilinintzen, kataluniarrekin. Herrian, gainera, Errenterian, za-letasuna lortu duzue. Bai, herrian izugarria da! Lehen he-men jende guztia zen San Juanen edoSan Pedroren aldekoa. Bat-bateanohartu ziren arraun klub bat zegoelaherrian, eta, gainera, emakumeentrainerua zuela. Lortu dugun zaletasu-na ez dut uste arraunagatik izan denik,baizik eta herriko taldea delako, eta,gainera, neskena. Beraiek dira herria-ren izena zabaltzen ari direnak, eta za-leek oso ongi erantzuten dute. Sare so-zialak sutan izaten ditugu askotan, eta

JOXERRA MIKEO

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

«Orain emakume gehiagoetortzen dira bileretara,zuzendaritzetan gazteagoaksartu dira, eta giroa aldatu da»

«Oso polita izan zen guretrainerua uretan ikustea,lorpen hori iristeko bideagogorra izan baitzen»

nuen traineruan, baina urteak genera-matzan arraunean; ni 1993an hasi nin-tzen, eta nire aurretik bazebilen jen-dea. Batzuetan badirudi duela bi egunhasi garela arraunean emakumeak,eta ez da horrela. Etorkizun oparoa ikusten diozuorduan emakumeen arraunari?Harrobia badago, eta etorkizuna ziurta-tua du. Ez dakidana da konturatzen di-ren zenbat borroka egin behar izan du-gun, eta ez bakarrik emakumeek, baitagizonek ere, iristeko gaur egun gaudentokira. Ez dela Eusko Jaurlaritzak edoAldundiak esaten duelako parekideta-suna egon behar dela, baizik eta atzetikjende askok borrokatu duelako; femi-nistak, feministak ez direnak, kirola-riak eta kirolariak ez direnak.

Zumaiak aurten trainerurik ez ate-ratzea, adibidez, pena handia izan da.Nik Hibaikan hasieratik esan niengauzak ongi egin behar genituela, ezingarelako geratu nesken trainerurikgabe. Mutilekin ere esfortzua egitendugu, eta biak uretan ditugu.

q020-021_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:18 Página 2

Page 22: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

22

«ARRAUNLARIAK ZAINDU EGINBEHAR DIRA, EZ ERRETZEKO»

ATSEGIN ODRIOZOLAZUMAIAKO ARRAUNLARIA

Zumaiako arraunlaria da Atsegin Odriozola (Zestoa, 1991);emakumeen traineruen historian hasieratik egon denhorietako bat; tostak bi urtez utzi, eta aurten itzuli egin da.

Atsegin Odriozolak 2013an utzi zuenarrauna, Zumaiarekin Kontxako Ban-dera irabazi ostean, «Asko kostatakoerabakia hartuta»; denboraldi hone-tan, berriro itzuli da. Hain justu ere,Telmo Deun trainerua lehorrean gera-tu den garai berean. Klubari bultzadaemateko asmoz heldu dio arraunariberriro ere. Bateletan lehiatu da, etadominak lortu ditu bere taldekidee-kin, Gipuzkoako ligan eta txapelketan.Nolatan hasi zinen arraunean?Gaztetan hondartzara beti Zumaiarajoaten ginen; bertako klubean lagunbaten aita zebilen entrenatzaile. La-gun batekin batera hasi nintzen, 15 ur-terekin, kadeteak ginela. Batel denbo-raldi oso politak egin genituen; traine-rilletan ere ibili ginen aurrerago.2008an, Gipuzkoako selekzioa osatueta traineruarekin Expo Zaragozarajoan ginen, erakustaldi bat egitera, etahor hasi zen traineruaren kontua.Zazpi urte egin nituen jarraian, baina2013an Kontxa irabazi eta uztea era-baki nuen. Bi urtez geldirik egon, etaberriz hastea erabaki dut. Kontxa irabazi zuen lehen euskaltaldea izan zineten. Horraino iris-tea, ordea, ez zen lan erraza izan.Ez. Gogoratzen naiz Expo Zaragozakotrainerua osatzeko elkartu ginela Gi-puzkoako lau batel indartsuenetakoarraunlariak. Hilabetez San Juanenentrenatu genuen, eta taldea osatu

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

q022-023_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:55 Página 1

Page 23: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

23

nek uztea eragin handia du emakumetraineru batean, eta mutiletan ez, be-hetik harrobi handia dagoelako; ema-kumeetan berriro hori ez gertatzeko,lanean jarraitu behar da. Hutsunea nabarituko da klubean,ezta? Bai. Erreferentzia izatea oso ongidago, eta gertutik jarraitzea. Traineru-rik gabe geratu direnei Zumaiatik bul-tzatu zaie beste talde batzuetara joate-ko. Batzuk Getariara joan dira, bestebat Hibaikara, beste bat Oriora... saia-tu dira hemen batel eta trainerillaegin dezaten, edo hasieratik joan nahibazuten, aukera eman diete. Klubakbeti bultzatu die arraunean jarraitze-ko. Txikiekin harreman estua dugu,asko daude klubean. Zer moduzkoa izan da arrauneraitzulera? Hasieran beldurtuta nengoen, bi urteeta gero ea nola izango nituen abdo-minalak, eskuak, ipurdia... baina aldiberean, oso atsegina. Ilusioarekin ibilinaiz, banekien lan asko egin beharkonuela berriro ere neurrian jartzeko,eta lehen batel estropadan hanketiksartu nindutenean, gaizki pasa nuen,baina gero asko eskertu dut. Nire bu-ruarekin lasai geratzeko balio izan dit,denak hobeto egoteko. Estropadetansufritzen eta disfrutatzen ibili naiz,aldi berean, eta lorpenak ere izan di-tugu. Datorren urtean Zumaia itzulikoda traineruarekin?Bilera garrantzitsu bat egin beharkolitzateke. Orain ez da unea horretazhitz egiteko, baina laster egin beharkolukete, eta ea berriro ere traineru go-rria ikusten dugun uretan.Zuena desagertu, baina talde be-rriak sortu dira aurten. Nola ikus-ten duzu une honetan emakume-en arrauna? Etorkizunik badu?Traineru gehiago egotea beti positi-boa da, ez dira bost lagun bateletanbezala. Kantitate aldetik garrantzi-tsua da. Arraunlariak zaindu egin be-har dira, ez erretzeko, emakumeakzein gizonak. Momentuan osasuntsuikusten dut, baina zaintzen ez bada,ez da hain osasuntsu egongo. Oinarrisendoak jarri behar dira.

tzagu egitura berarekin, eta uste dutpentsatu behar dutela aurrera begirazer egin nahi duten.

Iaz Gipuzkoako liga Zumaiak ira-bazi zuen, baita Gipuzkoako Txa-pelketa ere. Aurten, zoritxarrez, ezduzue trainerurik uretaratuko.Zein sentipen duzu?Nik esan nuen ezin nuela traineruanaritu, nire egoera pertsonalagatik. Ba-teletarako eta trainerilletarako lagun-tza eskatu zidan klubak, eta nik baiez-koa eman nuen. Erabakia hartzea osogogorra izan da bertako traineruanahi zutenentzat eta klubarentzat.Niretzako ere, bere garaian traine-ruan sartzeko ezezkoa eman banuenere. Kanpora begira ea balio duen pi-lak jartzeko. Beti pertsona berbereta-tik tiraka aritzea arriskutsua da. Ger-tatutakoa ongi dago ikusteko zeinhauskorra den emakumeen arraunaeta zaindu egin behar dela. Hiru lagu-

genuen. Komunikabideen aldetik in-dar handia eman zioten kontuari, etaKontxan ere emakumeen txanda osa-tzea erabaki zuten. Hilabete lehenagoprestatu genuen Kontxa; hortik aurre-ra, gora.

Askotan ez genekien denboraldiahastean trainerua aterako genuen edoez. Nik beti diot, arrauna afizioa dela,ez ofizioa. Urtero zain egoten ginen,eta ez genekien seguru zertarako ariginen entrenatzen. Denboraldiak osoluzeak egiten zitzaizkidan; udan go-zatu egiten nuen, baina aurreko sei hi-labeteak oso gogorrak egiten zitzaiz-kidan, psikologikoki, ez genekielakozertarako prestatzen ari ginen. Aldehorretatik, 2012a eta 2013a goxoagoakizan ziren. Arraunlariak konbentzi-tzen aritzen ginen taldera etortzeko,Bizkaira deitu.... traineruan egotealorpena zen, hori bai.

2013ko Kontxa irabaztea oso bere-zia izan zen. Garrantzitsua tituluaridagokionean, eta herri batentzat ereoso garrantzitsua delako. Ez nuenhainbeste nire Kontxa bezala sentitu,Gipuzkoako federazioak egindako la-naren eta emakumeen lorpen batenmoduan baizik. Galiziarrak izan zirentxapeldunak ordura arte, baina haiekselekzioa ziren. Euskal Herrian eraba-ki ausarta hartu zuten, bultzada ema-teko, klub bakoitzak bere traineruaosatu zezala; eta egungo egoera ordu-ko erabaki hark ekarri zuen. Ontzira-lekura joan eta dena gorriz ikusteaizugarria izan zen, eta negar asko eginnuen. Lehietan hainbat aldaketa egondira. Nola bizi izan zenuen hori?Nire ustez ez da baloratzen Gipuzkoa-ko Liga, eta niretzat bereziena da, su-posatu zuenagatik. Hori ez balitz sor-tuko, egungo traineru asko ez liratekeuretan egongo, Euskotrenek lau tokibakarrik izatea erabaki baitzuen. Osoberezia da Euskotren niretzako, dauz-kan estropadengatik, eta dena eman-go nuke berriro hor egoteagatik; halaere, ez da baloratu Gipuzkoako ligakemakumeengatik egindako apustua.Orain gero eta talde lehiakorragoakdaude Gipuzkoan, eta hausnarketara-ko beharra dago; urte batzuk darama-

LIDE FERREIRA

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

«Urtero zain egoten ginen,ez genekien seguru zertarako ari ginenentrenatzen»

«Orain gero eta taldelehiakorragoak daudeGipuzkoan, hausnarketarakobeharra dago»

«Gertatutakoa ongi dagoikusteko zein hauskorra denemakumeen arrauna, etazaindu egin behar dela»

q022-023_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:55 Página 2

Page 24: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

24

«BETI BIGARREN MAILANDAGO EMAKUMEENARRAUNA»AINHITZE KALONJEHERNANIKO ARRAUN ELKARTEKO ARRAUNLARIA

Hernaniko Arraun Elkartean bederatzigarren denboraldiadu arraunean Ainhitze Kalonjek; horretaz gain, neskatoakentrenatzen ditu, eta zuzendaritzako kidea ere bada.

Lehorreko herria izanda ere, itsasoagertu du Hernanik, eta 50 urte bete be-rri ditu bertako arraun elkarteak. Gizo-nezkoen trainerua hainbat urtez ure-

taratu zuten 1971tik, klubaren gailurrahori izanik. 2008an, ordea, filosofia al-daketa bat egin zuten arduradunek,eta harrobia lantzeari gogor ekin zio-

ten, arraunlari gaztetxoekin. Klub txi-kia da Hernanikoa, baina iaztik baduberriz ere trainerua; oraingoan, ema-kumeena. Maialen izena jarri dioteontziari, Maialen Lujanbio herrikobertsolari aski ezagunaren omenez.Une honetan, gizonezkoen trainerurikizan gabe, emakumeena duen herribakarra da Hernani.Zerk erakarri zintuen arraunera?Hamasei bat urterekin hasi nintzenarraunean, lagun batekin batera. Kale-an kartel bat ikusi genuen ikastaroakemango zituztela esanez, eta pare bategunez probatzera joan ginen. Gusta-tu eta segi eta segi, orain arte. Iaz, azkenean, trainerua osatu ze-nuten. Zerk bultzatu zuen klubaerabaki hori hartzera?Garai batean egon zen trainerua Her-nanin, baina azken urteetan apustua

XABIER GURRUTXAGA

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

q024-025_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:57 Página 1

Page 25: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

25

egin zen harrobia lantzeko. Pixkanakabeheko mailetan hasitako neska ho-riek igotzen ari ziren, eta ikusi zen au-kera egon zitekeela emakumeen trai-neru bat osatzeko, jubenil eta seniormailetan bazegoelako taldetxo bat.Erabakia hartu zen aurrera joateko,Tolosaldetik etorritako beste arraun-lari batzuekin batera.

Zer moduzkoa izan zen iazko espe-rientzia?Polita. Lehen denboraldia izan zen,eta ez genekien nola moldatuko ginen.Sekula ez ginen ibili uda guztian en-trenatzen, denak traineruan hasibe-rriak ginen, eta ilusio hori genuen.Probatu genuen, eta aurrera.

Aurten, zein helburu duzue?Koska bat gora egitea. Iaz traineru be-rrien artean nahiko aurrean ibili gi-nen. Beraz, aurten, maila gehiago du-ten traineruengana gehiago hurbildunahi dugu, koska bat jan.

Badakigu erdi parean ibiliko garela,baina elitean dabiltzan horiengandikgertuago egon behar dugu denboretan.Euskotren Ligako sailkatze estropade-tan itxura ona eman genuen, eta dis-tantziak mozten jarraitu behar dugu.Jarraipena eman, batez ere. Zer ematen dio traineruak elkarte-ari? Nabari duzue gora iristeko ilu-sioa beheko mailetan?Ez dakit zenbaterainoko eragina duentraineruak. Edonola, neska dezentedaude beheko mailetan, beste trainerubat osatzeko adina. Ez dakit horregatikhasi diren arraunean, baina gu ilusiohori pizten saiatzen gara. Ikusten duteegunero aritzen garela entrenatzen,eta traineruarekin atzera eta aurreraibiltzen garela. Noizbehinka heldue-nak gure entrenamenduetara ekartzenditugu, pixka bat zirikatzeko, eta hu-rrengo urteetan ere jarrai dezaten.

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

Egoera orokorrari dagokionez, Zu-maia eta Oiartzungo Itsaslapurraktrainerua ezin osatu geratu dira,baina Deustu eta Hondarribia azal-du dira. Zer moduz ikusten duzuemakumeen arrauna?Ikusten da goraka doala. Gero eta klubgehiagok egiten dute apustua emaku-meen trainerua ateratzeko, eta zailada. Goraka doa, hala ere, oso mantso.Garestia da traineru bat ateratzea, etaikusten da emakumeen maila eta gizo-nena ez daudela parean.

Gizonen aldeko apustua egiten duteaskok, eta emakumeena atera badaite-ke, ba ondo. Oraindik asko falta da si-nisteko emakumeen arraunak ere izandezakeela maila ona. Oso kolokandaude emakumeen taldeak, Zumaiangertatutakoan argi ikusten da hori.Egoera horretan edozein klub egondaiteke, jende gutxi, oso justu... klubpare bat egongo dira ziur daudenak,San Juan eta Orio; gainontzekoak segi-tuan hautsi daitezkeela uste dut. Betibigarren mailan dago emakumeenarrauna, eta denok egin behar dugunlana da.

«Oso kolokan daudeemakumeen taldeak, Zumaian gertatutakoarekinargi ikusten da hori»

«Badakigu erdi parean ibilikogarela, baina elitean dabiltzanhoriengandik gertuago egonbehar dugu denboretan»

q024-025_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:25 Página 2

Page 26: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

26

«DATORRENDENBORALDIAN JAUZI HANDIA EMAN DEZAKEGU»ESTIBALIZ GEZALA ETA EDURNE URZELAIETAPATROIA ETA ARRAUNLARIA, HONDARRIBIAN

Lehenengo urteetan, Hondarribia egon zen emakumeentraineruak bultzatu zituen elkarteen artean; 2014an, ordea,talderik gabe geratu zen, eta aurten itzuli da, gogotsu.

Emakumeen Ama Guadalupekoa be-rriro ere uretan da, Joxerra Oiarzaba-len agindupean. Gipuzkoako Traine-ru Ligan pozik dabiltza Estibaliz Ge-zala patroia (Hondarribia, 1989) etaEdurne Urzelaieta arraunlaria (Lezo,1975), eta euren esperientziaren berrieman dute. Noiz hasi zineten arraunean?Estibaliz Gezala (E. G.): Hasi nintzen2002an, lagunekin batera Hondarri-bian, aulki mugikorra egiten. Ahizpajada arraunean zebilen aurretik, eta nihaur mailan hasi nintzen. Traineruan2005ean hasi nintzen, eta TxingudikoBanderan parte hartu genuen. Endai-kako eta Santiagotarrakeko arraunla-riekin osatu genuen trainerua. Cabo,Urola-Kosta eta Isuntzarekin atera gi-nen, eta Cabok irabazi zuen. Honda-rribian trainerua atera genuen urtee-

tan, neguan aulki mugikorra egin ge-nuen eta udan hasten ginen trainerua-rekin; talde bat borrokan aritu ginentraineruaren aldeko apustua egiteko,borrokan ibili ginen, baina ez genuenlortu, eta azkenean taldea deseginegin zen; 2013an egin zuten azken ur-tea.

Ni azkenean Hibaikara joan nin-tzen, eta bertan arraunean ibili naiz,2013, 2014 eta 2015eko udetan; bainaaurtengo otsailean, Hondarribiaraitzuli nintzen, eta patroi gisa nabil. Edurne Urzelaieta (E. U.): Nik duelaurte dezente probatu nuen arrauna,batel eta trainerilletan, Trintxerpekoklubetan, 2000 eta 2002 urteen buel-tan. Momentu hartan ez zegoen ema-kumeen trainerurik, eta batzuetanmutilekin entrenatzen genuen. Geroz-tik arrauna utzita eduki dut, eta korri-

ka egiten ibili naiz. Iaz esan zidatennola sortu behar zuten Oiartzunenarraun talde bat; hasiera batean entre-natzaile lanetan hasi behar zena nikezagutzen nuen Trintxerpetik, eta joa-teko esan zidan. Entrenatzeagatik hasinintzen, baina ez nuen uste arrauneanjarraituko nuenik. Egia esan talde ki-rola da, eta korrika egiten bakarrik ohi-tuta nengoen aspalditik. Talde lanagogorra da, baina indarra ematen dizuaurrera egiteko ere. Talde berria zeneta nahiko lan izan genuen jendearenaldetik uda guztian trainerua betetze-ko eta nahiko larri ibili ginen. Aurtenez zegoen Oiartzunen nesken traine-rua ateratzeko asmorik; Hondarribia-ko aukera azaldu zen, eta Oiartzungolau lagun eta ni joan ginen. Azkenean,iazko traineruko esperientzia oso poli-ta izan zen, eta harra sartu zitzaidan. Talde bat berriz abiatzea ez da lanerraza izango. Zer moduzkoa izanduzue negua?E. G. : Ni iritsi naiz jada etxeko lanakeginak zituztenean. Taldea egina ze-goean eta ez dut jende falta somatu. E. U. : Egia esan taldea ongi osatu da.Hasieratik hasi garenak hor gaude, ja-rraitu egin dugu. Zein helburu duzue?E. G. : Helburua hasieran zen atera-tzea, eta behin aterata, lehiatzea etauda egitea. Orain, non gauden ikusita,Hernaniri irabazi nahi diogu edo bide-an erortzen denari.Lortu behar dugudenboraldia ilusioarekin bukatzea;taldea mantentzen badugu datorrendenboraldirako, helburua guztiz beteaegongo da, nahiz eta kirol emaitzak ezizan onenak. Azkenean, denboraldiabukatzeko, Kontxan sartzea da helbu-rua. Datorren denboraldian jauzi han-dia eman dezakegu.

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

q026-027_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:59 Página 1

Page 27: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

27

San Juanen gaztetxo pila bat zebiltza-la. Baina, noski, banderak irabazi di-tuen talde bat da, eta horrek asko erab-kartzen du. Ongi ikusten duzue orduan Kon-txako Banderan zortzi traineru-rentzako lekua egotea lehen aldiz?E. G. : Behetik ikusita bai! Azkeneangoxoki bat da kirolariarentzako udaguztian ilusioa mantentzeko. Bestalde,pentsatzen dut gal daitekeela lehikor-tasuna, eta horrek eman dezakeenikuskizunaE. U. : Neskek badugu abantaila aldehorretatik ,badaudelako mutilak urteasko daramatzatenak eta ez dutelakoKontxan sartzeko aukerarik izan. Bes-te gauza batzuetan emakumeek auke-rarik ez dugun bezala, horretan badu-gu ilusio berezia.

Hondarribiako gizonen traineruaTKE ligan sekulako denboraldiaegiten ari da. Klubaren eta herria-ren aldetik horrek presioa sortzendizue?E. U. : Ez, aurkakoa, asko animatzengaituzte. Jendeak animatu egiten gai-tu, nahiz eta guk pentsatu ez gabiltzalahain ongi. Nola ikusten duzue orokorreanemakumeen arrauna?E. G. : Nik Hibaikan eta Hondarribianikusi dudanagatik, neska pila bat da-biltza arraunean. Gauza da gero iritsibehar dutela jubenil eta senior maila-tara, eta mantendu behar dutela go-goa arraunean jarraitzeko.

Aurrerapauso asko eman dira2005ean traineruak atera zirenetik,antolakuntza aldetik. Agian egia da

azken hiruzpalau urteetan antolakun-tzan ez dela ezer berririk sortu, aurtenKontxarako zortzi lekuak kenduta.Zaila da pauso bat ematea, telebistatikdesagertzeko beldurra ere badagoela-ko, baina agian Euskotren eta Gipuz-koako ligak bereiziak egitetik bestezerbaitetan pentsatu behar da. E. U. : Nik, iaz, esaterako, ikusten nuen

EMAKUMEAK ETA ARRAUNAELKARRIZKETA

Estibaliz Gezala eta Edurne Urzelaieta. ESTITXU ZABALA

«Helburua hasieran zenateratzea, eta behin aterata, lehiatzea eta uda egitea»

«Jendeak animatu egiten gaitu, nahiz eta guk pentsatu ez gabiltzala hain ongi»

q026-027_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 16:59 Página 2

Page 28: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

28

Donostian, proiektu berria

Donostiarrako presidente AlbertoLopezek albistea zabaldu zuen

uztaila hasieran, bazirudiena baiez-tatuz; 2017an emakumezkoen traine-rua izango duela Donostiarrak: «Ur-kirekin akordioa itxi dugu datozenbost urteetarako; Arraun Lagunak etanahi duen guztia batzea nahiko ge-nuke. Gizonezkoen bi traineruen la-nerako baldintza berak izango dituz-te». Izan ere, Donostiarrak, gizonez-koen bi traineru ditu, bere garaianUr-Kirolakek eta Arraunek itxitakoakordioaren ondorioz, urteetan egin-dako lanari esker. Lehen traineruaKAE-1 ligan dabil, eta, bigarrena,KAE-2 ligan. Laster, hirugarren batbatuko zaie, emakumeena.

Momentuz, badakite, traineru zurihorretan arituko direla egungo Ur-Ki-rolakeko arraunlari jubenilak. Hainzuzen, Urkiko arraunlariak dira In-txaurrondoko Maialen Alkorta, Anti-guako Ainara Goikoetxea, eta ParteZaharreko Itxaso Uzkudun; «Arrau-nak asko batu gaitu», diote. Hiruzpa-lau urte daramatzate arraunean, aul-ki mugikorrean, eta ilusioz hartudute datorren denboraldirako dutenerronka.

Laukoan osatu dute denboraldia,eta oraindik tostako arraunarekin ha-rremanik apenas izan dute: «Batele-an, Loiolako festetan atera nintzenbehin, astebete entrenatuta, ezer ereserioa», aipatu du Alkortak. «Osogustura gabiltza. Nire familia guztiaarraunlaria izan da, justu nire anaiahasi zen, eta ni Ainararekin animatunintzen; gurasoak entrenatzaile gisahasi ziren, eta azkenean denak sartuginen», gehitu du.

Orain, udaraz gozatzeko momen-tua dute, arraunak kanpotik jarrai-tuz, eta ikusiko dute datorren denbo-raldian zer datorkien. «Denboraldiaongi joan zaigu; noizbehinka uretarairtengo gara udan gure kabuz, etakanpotik jarraituko ditugu estropa-dak. Aipatu ziguten aulki mugikorra

Bat baino gehiago izan diraazken urteetan sortu direnemakumeen traineruak; bereaizango du Donostiarrak, 2017an

bateratu zitekeela traineruarekin, etagauza berri bat bezala hartuko dugu».

‘Lugañene’k, lehen banderaMomentuz uretan traineru bat duArraun Lagunakek, iaztik. Gipuzkoa-ko Traineru Ligan dabil, eta bere lehenbandera lortu du aurten. Ligako zazpi-garren jardunaldian izan zen, Orion.Estropadako azkarrena izan zen; etaDonostiako ontziaren atzetik geratuziren Getaria-Zarautz eta Hernani, be-deratzi segundora.

Sei taldek soilik parte hartu zutenestropadan hartan, izan ere, baditubere berezitasunak Gipuzkoako ligak.Euskotren Ligako jardunaldia jokoanzegoen Bilbon egun hartan, sailkatu-tako lau ontziekin: San Juan, Hibaika,Orio eta Cabo. Beraz, Orioko jardunal-di huraez zen Gipuzkoako ligarakopuntuagarria izan.

Aurten, beste jardunaldi batean eregauza bere gertatuko da, bi ligetakojardunaldiak egun berean izango bai-tira.

Ainara Goikoetxea, Maialen Alkorta eta Itxaso Uzkudun arraunlariak. ESTITXU ZABALA

Donostia Arraun Lagunakeko trainerua, iazko estropada batean. LIDE FERREIRA

EMAKUMEAK ETA ARRAUNADONOSTIA

q028_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 17:18 Página 1

Page 29: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

29

Egungo euskal taldeakDEUSTU ARRAUNTALDEA

Traineruaren lehen lehia urtea. 2016.Traineruaren izena. Tomatera.Entrenatzaileak. Fernando Beperet etaAitor Rodriguez.

HIBAIKA (ERRENTERIA)

Traineruaren lehen lehia urtea. 2012.Traineruaren izena. Maddalen.Entrenatzailea. Gorka Ibarluzea.

SAN JUAN

Traineruaren lehen lehia urtea. 2010.Traineruaren izena. Batelerak.Entrenatzailea. Juan Mari Etxabe.

DONOSTIA ARRAUNLAGUNAK

Traineruaren lehen lehia urtea. 2015.Traineruaren izena. Lugañene.Entrenatzaileak. Patxi Olabe eta Ekain Iriarte.

HERNANIKOARRAUN ELKARTEA

Traineruaren lehen lehia urtea. 2015.Traineruaren izena. Maialen.Entrenatzaileak. Juanjo Etxarte eta Jose Luis Perez Koteli.

HONDARRIBIA

Traineruaren lehen lehia urtea. 2005eanTxingudiko I. Banderan jada traineruauretaratu zuen. Ondoren, urtero izan du,baina 2014an eta 2015ean ez du taldeaosatu. Aurten, berriro ere du ontzia.Traineruaren izena. Ama Guadalupekoa.Entrenatzailea. Jose Ramon Oiarzabal.

ORIO

Traineruaren lehen lehia urtea. 2010.Traineruaren izena. Txiki.Entrenatzailea. Santi Zabaleta.

ZARAUTZ-GETARIA

Traineruaren lehen lehia urtea.2013 (Zarautz bakarrik). Getariak aurretik beste klub batzuekin osatu zuen trainerua;2008an, Zumaia-Getaria, eta 2009 eta 2010ean, Getaria-Tolosa. Ondoren, Getaria etaZarautz bateratu egin ziren; urte bakoitzean izena txandakatzen dute: Getaria-Zarautz edoZarautz-Getaria. Traineruaren izena. Esperantza. Entrenatzailea. Eneida Etxabe.

q029_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 17:22 Página 1

Page 30: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

30

BIBLIOGRAFIALIBURUAKBateleras de Pasajes. Rosa Maria Cantin. Eusko Ikaskuntza. 1995. Tostako arrauna. Luis Maria Zulaika Isasti. Gipuzkoako ForuAldundia.

WEBGUNEAKArraunikasi, euskal arraunketa ezagutzen. Manu Etxeberria.www.arraunikasi.com.Gipuzkoako Kirolaren webgunea. Kirolak.net.

BESTEAKEuskal Herriko arraun klubak.Gipuzkoako Arraun Federazioa.

DONOSTIAKO HEDABIDEAK E.M.Katalina Eleizegi 36, behea20009 DonostiaIRUTXULO.HITZA.EUSErredakzioa: Estitxu Zabala.Diseinua eta maketazioa: Lide Ferreira.Inprimategia: Bidasoa inprimatzeko zentroa S.A.

q030_emakumeak_Diseinua 2016-07-26 18:41 Página 1

Page 31: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

q031_emakumeak_Inpar 2016-07-26 16:48 Página 1

Page 32: EMAKUMEAK ETA ARRAUNA

q032_emakumeak_Inpar 2016-07-26 15:23 Página 1