gaia: euskararen erabilera • elkarrizketa: isabel celaÁ .... hh.pdf · zatiketak izan, badira,...

44
hh GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ EKARPENAK: NORBERAREN BEHAKETA • GALDEIDAZUE: PELLO JAUREGI MADARIAGA DORRETXEA • ATZEKO ATETIK: ANDONI TOLOSA “MORAU” 141 hik hasi 4 EURO 2009KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA HIK HASI Hezkuntza GORAIPAMENAK BERRIAK

Upload: others

Post on 25-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

hhGAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ • EKARPENAK: NORBERAREN BEHAKETA • GALDEIDAZUE: PELLO JAUREGI •MADARIAGA DORRETXEA • ATZEKO ATETIK: ANDONI TOLOSA “MORAU”

141hik hasi4 EURO • 2009KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

HIK HASI Hezkuntza GORAIPAMENAK

BERRIAK

Page 2: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin
Page 3: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

aurkibidea8gaia

EUSKARAREN ERABILERA“Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatikabiatuta” txostena aurkeztu berri du Euskararen GizarteErakundeen Konteiluak. Iazko hizkuntz ereduen gaineanegindako txostenaren jarraipena gisa hartu behar daoraingo proposamena.

15elkarrizketa

ISABEL CELAÁEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak datozen lau urteeta-rako dituen erronka nagusiak, hizkuntza ereduak, hezkuntzarenfuntzio publikoa, Europatik ezarritako ildoak eta abar izan dituhizpide.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi,Ainhoa Azpiroz, Izaskun Beraza eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: NereaAgirre, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi,Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Be-goña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi,Izaskun Madariaga,Karmele Perez Urraza,Amaia Vazquez,Lontxo Oihartzabal,Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azalekoirudia:Hik Hasi. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2009-09-23). Kopurua:3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaEUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO ESTRATEGIAKESKOLATIK ABIATUTA

16 elkarrizketaISABEL CELAÁ

26 ekarpenakNorberaren behaketaJoseba Idoyaga

31 galdeidazueZer berrikuntza dakarkio gurasotegi egitasmoak hezkuntzari eta euskalgintzari?Pello Jauregi

33 berriak

40 nora joango gara?Madariaga DorretxeaUrdaibai, Bizkaiko Busturia

42 Atzeko atetikAndoni Tolosa “Morau”

www.hikhasi.com

Page 4: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Euskarak merezi du,hezitzaileentzat ona da eta HIK HASIk behar du.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Harpidetu eta

HIK HASI egitasmoa

bermatu

Page 5: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r r i a

EEuusskkaall HHeezzkkuunnttzzaa eessppaarrrruuaa bbiilldduurriikk

Esku artean duzun aldizkari hone-kin, Hik Hasi euskal heziketarako egi-tasmoak bere 15. ikasturteari ekin dio.Gainera, uda honetan, X. Hik HasiUdako Topaketak antolatu zituen.

15 urte aldizkaria argitaratzen eta 10urte topaketak antolatzen. Bada, bai,zer ospatua etxe honetan.

Aukera baliatuz era berezian ospa-tu nahi izan dira bi urteurrenak. Eta zeinaitzakia hobea aspaldiko ametsa gor-puztu eta egi bihurtzeko.

Urte hauetan guztietan askotan etaaskotan, zoritxarrez, Euskal Hezkun-tzaren zatiketaren gainean aritu beharizan da. Hainbeste aldiz, ezen ia Hez-kuntza Sistemaren ezaugarri bilakatuden.

Zatiketak izan, badira, eta sakonak,ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiekgainditzeko urratsak ematearekin amets egiten genuen.

Bestalde, dagoeneko bide luzea bi-lakatu den honetan hamaika hezigune,jende eta egitasmo ezagutzeko eta,

tea, HUHEZI, bakoitzak bere espa-rruan egiten ari den ekarriagatik.

Eta hori guztia egiteko zein sukaldeeta mahai buelta baino leku aproposa-gorik! Martin Berasateguiren jatetxeanbildu genituen Euskal Herri osoko hez-kuntza arloko administrazio, eragile,hezkuntza sare, Irakasle Eskola, aisial-di, argitaletxe, artista, komunikabideeta abarreko ordezkariak.

Une pozgarri asko ezagutu ditugujada luze antzera egin dugun ibilbi-dean. Lagun asko izan ditugu inguruaneta badakigu haien laguntza eta aupadagabe ezingo ginatekeela iritsi garenpuntu honetaraino iritsi. Mila eskerguztioi bihotzez, harpide zaretenoi,aldizkarian eta web orrian idatziz etazuen ekarpenak eginez laguntzen di-guzuenoi, babesleoi eta urte hauetanguztietan era batera edo bestera zuenlaguntasuna eta berotasuna eskainidiguzuenoi. Ekitaldira hurbildu zireneiesan genien, orain zuei esan nahidizuegu: segi hasiz eta ikasiz!

alditan, partekatzeko aukera izandugu.

Ibilbide horretan, gainera, aldarri-katu nahi izan dugu haur eta gazteakhezitzea ez dela heziguneen egitekosoila.

Gure bidean, gero eta argiago ikusidugu hezkuntza jendarte osoari dago-kion egitekoa dela. Are gehiago, hez-kuntzak bere lekua berreskuratu eta izan behar duela jendartean.

Ideia horiek guztiak kabitzen zirenbatik bat gure ametsean. Eta orain,aukera baliaturik, ametsa egi bilakatudugu.

HEZKUNTZA GORAIPAMENAKdeitu dugun ekimenean nahi horieiguztiei erantzuten ahalegindu gara, etagure ametsa marraztu dugu, batez ere.

Euskal Herrian hezkuntzaren aldeegiten ari diren lan aberatsagatik lautalde aipatu eta goraipatu nahi izanditugu: Eskola Txikiak, Seaska, Karita-teko Alabak eta Eskoriatzako Humani-tate eta Hezkuntza Zientzien Fakulta-

Lehen aldiz banatu dira HIK HASIHezkuntza GORAIPAMENAK. Horretarako, Euskal Herri osokohezkuntza arloko administrazio,eragile, hezkuntza sare, IrakasleEskola, aisialdi, argitaletxe, artista,komunikabide eta abarrekoordezkariak elkartu ziren giroederrean.

Page 6: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

6 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Krisia dela-eta, haurrenjanaria etxetik emateko baimena

eskatzea pentsatzen ari daEHIGE Euskal Herriko

Irakaskuntza Publikoko gurasoekelkartea. Krisia tarteko guraso

askok seme-alabak jangelara ezeramatea erabaki dutela

konturatu da EHIGE. “Bi edohiru seme-alaba dituzten

familiak dira. Eta arrazoi bat edobeste tarteko jangelako gastueiaurre egitea ezinezkoa bilakatuzaie”, azaldu du Ana Eizagirre

EHIGEko koordinatzaileak.Jangelako gastua hilabeteko 75

eta 150 euro artean dago, etaguraso askorentzat janaria

etxetik tupper-ean eraman ahalizatea irtenbide ona izango

litzateke. “Kontua ez da ikasleekezer ez ordaintzea, bazkalorduan

zainduko dituen norbaitedukitzeko kopuru jakin batordaintzea baizik”. Zenbaitikastetxe pribatutan badago

aukera hori eta Europako hainbatherrialdetan oso ohikoa da.

Ikasleek jangelako azpiegituraerabil dezakete.

kronika

Pozik dago Iparraldeko ikastolenkonfederazioa. Izan ere, Seaskaren ga-rapena etengabea da. Zehazki, Baio-nako lizeoan, badute zer ospatua aur-ten. Lehen aldiz 200 ikasle baino gehia-go izango dituzte, orotara 211. Hau da,iaz baino 19 ikasle gehiago. Joera horiorokorra da. Izan ere, 2576 ikaslek hasidute ikasturtea Seaskako 27 ikastetxe-tan. Urtea 2700 ikasle ingururekinamaituko dutela uste dute Seaskakoarduradunek.

Seaskako ordezkarien datuen ara-bera, Angelun, Hiriburun eta Saranlehen mailako ziklo osoa beteko duteikastolek, 5. mailako gelak zabaldukobaitituzte. Datuei begiratuta matrikula-zioak gora egin du barnealdean. Gara-zin iaz baino 14 ikasle gehiago izan dituSeaskak ikasturte hasiera honetan, bai-

ta Hazparnen ere. Iaz, Arberoan 6 ikas-lerekin abiatu zen ikastolan, aurten 15ikasle dituzte. Zuberoan ere gora egindute datuek; Xohütan 13 ikasle gehia-go hartuko ditu ikastolak.

Kostaldera begiratuz gero, Hen-daian, bi urteko 18 ikasle gehiago izan-go dira. Eta ez ahantzi ikastola berriazabaldu dutela Bidarten (Lapurdi). Lauikaslerekin abiatu da Uhabia ikastolaberria, baina aste batzuren buruan 5izanen dira, eta urtean zehar ziurrenikikasle gehiago sartuko dira.

Aurten ikastola berri bat eta helduden ikasturterako bi gehiago. Seaskakaurreratu duenez, Itsasun eta Lekor-nen (Lapurdi) beste ikastola bana ire-kiko dute. Marka historikoa izango da.

Gripearen aurkaIkasturte hasierako beste gai bat

A/H1N1 gripearena izan da. FrantziakoGobernuak neurri zorrotzak iragarriditu. Aste bateko epean, gela bateanhiru ikasle edo gehiagok gripearen sin-tomak baldin badituzte, gela ixtea pro-posatuko dute Lapurdin, Zuberoan etaNafarroa Beherean.

Frantziako Gobernuaren eraba-kiak kezka eragin du gurasoen artean.Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendariaizateaz gain, guraso ere bada. “Nirehaurren gela ixten badute, ezin ditutinora eraman, etxean atxiki behar ditut.Beraz, nik edo nire lagunak lana utzibehar izanen dugu”, azaldu du.

Orotara 2576 ikaslek egin

dute sartzea Seaskako 27

ikastoletan

Page 7: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 7

Eskolak ez du apenas erakusten jendaurreannola hitz egin.

Josune Zabala Euskal Herriak Bere Eskolaherri ekimena kezkatuta dago A

griperaren birusarekin, bainabeste arrisku batez ere ohartarazidu: erdarazko ereduen “pandemiaarriskuaz” hain zuzen. Ikasturte

hasierarekin batera EHBEkgogorazi du A eta B ereduak ez

direla nahikoa ikasleakeuskalduntzeko, ez eta IparEuskal Herriko X eredua eta

Nafarroako G eta TIL ereduak ere. Araban, Bizkaian eta

Gipuzkoan A eta B ereduakezagunak diren arren, azken

hilabeteetan “pandemia arriskua”areagotu egin dela azaldu du

herri ekimenak. EHBEk uste duEusko Jaurlaritzan gertatu den

“muntazioaren” ondorioz gertatudela hori. Besteak beste, PSE-EEarteko hitzarmenean hezkuntzaklehentasuna izan duelako. EuskoJaurlaritzak A eta B ereduen aldeduen jarrera kritikatu du EHBEk.Pandemiari aurre egiteko botika

eredu euskalduna daEHBErentzat. Hori dela eta,

Euskal Herri osoko A, B, X, G etaTIL ereduetako ikastetxeetaneredu euskadunaren aldeko

txertatze kanpaina hasiko dutelairagarri dute.

Ikasturte hasiera maila-

katua izan da Nafarroan

gripea dela-eta

Ohiz kanpoko ikasturte hasieraizan da Nafarroan gurasoentzat etahaurretzat, baina baita ikastetxeetakolangile eta arduradunentzat ere. Inoizbaino lehenago hasi dira oporretatikbueltan Nafarroako 33.000 haur. Nafa-rroako Gobernuak gripeari aurre egite-ko hartu duen erabakiaren eraginez,Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkun-tzako aurreneko eta bigarren mailakoikasleak irailaren 3an hasi ziren esko-lan. Lehen Hezkuntzako gainerakoikasleak (25.000 ikasle) irailaren 9anhasi ziren. Gainerakoen txanda, berriz(37.500 ikasle), irailaren 15ean izanzen.

Carlos Perez Nievas NafarroakoGobernuko Hezkuntza kontseilariaknabarmendu zuen ikasturtea modu

mailakatuen hasteko erabakia sindi-katuetako ordezkariekin, ikasleen gu-rasoen elkarteetako ordezkariekin, sa-re publikoko ikastetxe eta institutue-tako zuzendaritza taldeekin eta itunpe-ko ikastetxeetako patronaleko kidee-kin adostu zela.

Sarriguren:garraiorik ezSarrigurengo (Iruñea) eskolak

Haur Hezkuntzan baino ez du D ereduaeskaintzen. Hori dela eta, bertako zen-bait guraso kexu azaldu dira egoerare-kin. Izan ere, Lehen Hezkuntzan hasikodiren ikasleek Mendillorrira (Iruñea)egin behar dute bidaia, bertan D ere-duan ikasten jarraitu ahal izateko. Ho-rientzat bai, bada garraioa. Ez ordea,ikasle horien anai-arreba txikiagoen-tzat. Azken horientzat ez dute garraio-rik ziurtatu Nafarroako Gobernutik.Hori da Sarrigurengo guraso askorenburuhaustea eskola garaia hasi zenetik.

Bi seme-alaba dituzten gurasoen-tzat ia ezinezkoa da bakoitza eskolabatera eramatea. Ordu berean bi leku-tan egon ezin denez, askok bi haurrakMendillorrira eramateko erabakia har-tu dute. Besteak beste, bidaiak lanare-kin eta bestelako zereginekin bateratuahal izateko. Autoz, hiri autobuses edotaxiz ibili behar dute goizero. Nafarroa-ko Gobernuak dio Haur Hezkuntzan Deredua izanda, haur horiek ez dutelaMendillorrira eskola garraioan joaterik.

Berria

Page 8: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

G A I A

8 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Euskararen erabileraareagotzeko estrategiakeskolatik abiatuta

Page 9: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Euskararen erabileraAzken hamarkadetan, ikastolaren,

eskolaren, eta, oro har, hezkuntzarenegiteko garrantzitsuenetakoa euskara-ren ezagutza izan bada ere, azkenaldian ezagutza horren maila eta kalita-tea aztergai bihurtu dira. Datuen argi-tan, gero eta ikasle kopuru handiagoaateratzen da eskolatik euskaldundua.

Hala ere, EUSKARAREN ERABI-LERA da kezka nagusia euskararennormalizazio prozesuan, erabilera de-lako normalizazio mailaren adierazlenabarmenena.

Martinez de Lunak landutako ”era-bileran eragiten duten FAKTOREAK”eskema argigarria da, modu grafikoan:

Eskeman agertzen diren hiru atalekeragiten dute, aldi berean, euskararenerabileran. Horregatik, atal bakoitzeanegiten diren hobekuntzek erraztu egi-ten dute euskara erabiltzea. Era berean,atal bakoitzean ematen diren atzerapausoak euskararen erabilerarako oz-topo izango dira.

Horien guztien eta beste batzuen e-karpenak kontuan hartuz, euskararenerabileran eragiten duten hainbat fun-tsezko irizpide jar litezke:

1.- Norbanakoarekin zerikusia du-tenak: gaitasun erlatiboa (hoberen men-

deratzen duen hizkuntza), motibazioa,jarrera, euskal identitatea eta abar.

2.- Dentsitatearekin zerikusia dute-nak (testuingurua): euskararen eta eus-kaldunen presentzia. Norberari buruzespero dena, espektatiba eta abar.

3.- Norbanakoaren eta jendartea-ren arteko harreman sarea, gertukoeuskaldunen kopurua, batez ere.Horrek, (familia, koadrila…) aurrekobien arteko zubi papera jokatzen du.

Datu zehatzetara joz, euskararenkale erabilerak honako bilakaera izandu Euskal Herrian: 1989an % 10,8;1993an % 12,0; 1997an % 13,0; 2001ean% 13,5 eta 2006an % 14,2.

G

Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluarenazken helburua euskararennormalizazio osoa erdiesteada. Helburu hori lortzeko,berebiziko garrantzia dueskolak edo hezkuntza-sistemak ikasle euskaldunaksortzeak.

2008ko hasieran,hezkun-tza eragileen adostasunhandia lortu eta “Ikasleeuskaldun eleanitzaksortzeko Hizkuntzak irakatsieta ikasteko markoa EAEnlegearen garapenerakoKontseiluaren proposamena”aurkeztu zuen.

Haren jarraipen etazehaztapen gisa,orain,“Euskararen erabileraareagotzeko estrategiakeskolatik abiatuta” aurkeztuberri du.

Hemen,azken lan horrenlaburpena agertzen dugu.

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 9

Hizkuntz gaitasunerlatibo handia

Erabilerako motibazioa

Aldeko baldintzademolinguistikoak

Euskaldunen artekoharreman sarea

Euskara erabiltzeko ageriko onarpena, motaguztietako gizarte talde

eta erakundeetan

Hizkuntzaren gizarteospe eta erakargarrita-

suna ( erabilgarria, baliosinbolikoa, arrakasta

eredua...)

EUSKARARENERABILERANo

rban

ako

ezau

garri

ak

(gai

tasu

na e

ta m

otib

azio

a) Gizartearen egitura

(eremu eta erakundeak)

Harreman sareak(egoerak)

Page 10: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

10 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Euskararen erabilera

Hezkuntza formalaren esparruraetorriz, ESKOLA instituzio bat dela esanbeharra dago. Hori baino gehiago erebada. Eskolak komunitatea sortzen du,gertuko harremanak ditu, inguruaneragiten du, euskaraz hitz egiteko etabizitzeko espazioa eskaintzen du edoeskain lezake; euskara irakasten du, etaeuskaraz ikasteaz gain, komunikazio-rako eta erabilera sustatzeko baliagarridela erakutsi du.

Erabilerari dagokionez, hezkun-tzan gehien eragiten duten faktoreakhauek lirateke:

- euskaldunen dentsitatea - euskaraz eta erdaraz hitz egiteko

gaitasun erlatiboa- euskararekiko jarrera, motibazioa

eta identitatea. Horregatik, hiru faktore horietan

eragin behar da, gutxienez.Nabarmena da haurren artean eus-

kaldunen dentsitateak ikaragarri eginduela gora. Euskal ereduan (D), hau-rrek eskola euskararekin identifika-tzen dute eta proportzio handian era-biltzen dute euskara.

Era berean, gaztetxoen artean eus-kararen erabilera indartzeko lehenurratsa betetzen hasi da: denek euskaraezagutzea. Hasi dela diogu gazteeneuskaldun kopurua handitzen ari dela-ko. Hala, hainbat herritan eta eskualde-tan egoera ona dela esan baliteke ere,ez da orokorra, eta, orokortzea ezin-besteko baldintza da erabilpena susta-tu nahi bada.

Horrela, bada, euskaraz ikasten du-ten haur eta gazteen kopurua gora egi-ten ari da etengabe. Eta datuak ikusita,euskararen ezagutza lana duela hamar-

kada batzuk baino aurreatuago dagoe-la pentsa liteke.

Hala ere, 12 eta 16 urtekin jasotakoemaitzak ez dira nahi bezain onak. Hiruikasletatik batek omen du “maila ego-kia” derrigorrezko irakaskuntza amai-tzean.

Bestalde, euskararen erabilera da-tuek kezka sortzen dute. Txikitan,euskaraz hitz egiteko hartutako ohituranerabezarora iristerakoan ahuldu egi-ten da.

Bada kontuan hartu beharreko bes-te datu esanguratsua, ikasle euskaldu-nen artean etxetik euskara ez dakarte-nak (euskaldun berriak) gehiago dira,jada, euskara etxetik dakartenak (eus-kaldun zaharrak) baino. Euskara lehenhizkuntza edo bigarren hizkuntza du-ten bi kolektiboak ezberdinak dira, era-bilera emaitzetan frogatzen da hori.

Horregatik, euskararen erabileran

eragiteko, aldekoagoak eta sendoa-goak behar ditugu beste bi faktoreakere: gaitasun erlatiboa eta motibazioa,jarrera, identitatea...

Egiteko horretan, eskolak eta esko-la ez den beste hainbat erakundek ereeragin handia dute. Euskararen erabi-lera gehitzeko lanean aritu behar diraelkarlanean ikastetxeak, familiak, kirolelkarteak, aisialdi taldeak, euskara etakultura elkarteak, udalak, Administra-zioak eta beste asko.

Proposamena antolatzeko, eskolabarrutik abiatu eta kanporako ibilbideaegingo da. Eskolako gelatik hasi etainstituzioetan amaitu. Izan ere, eskolakbakarrik ezingo luke lortu euskararennormalizazioa, eta, aldi berean, esko-laren lanik gabe ezinezkoa litzateke.Horrela, bada, bakoitzak egin beharkolukeena diseinatzen ahaleginduko daKontseilua, ondoko eskema jarraituz:

Hezkuntza

DISKURTSOA: hezkuntza, kultura, kohesioa...hizkuntza aukera berdintasuna

Hezkuntza ADMINISTRAZIOA, Kultura...

UDALERRIA: Udal planak (ingurune soziala...)

HERRIA: herriko elkarteak (kultura, kirola...)

IKASGELA

ESKOLA

Page 11: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 11

G A I A Euskararen erabileraeskolatik abiatuta

Ikasgela espazioaren MARKOAongi definitzeak asko laguntzen du:

- Euskara da gelako hizkuntza.- Gelan euskaraz bizitzen da.- Gurasoekin edo gelatik kanpoko

edonorekin euskaraz egingo da, ahalden guztietan.

- Gelatik kanpora egingo diren irte-erak aurretik prestatuko dira euskarazizan daitezen.

Erabileran eragin nahi badugu,ikasgelan jarri beharreko hizkuntzahelburu nagusia ikasleek euskara ongiezagutzea eta barruko bizitza euskarazegitea da.

Horren harira, eskolak gehien era-gin dezakeen arloa curriculumarekinzerikusia duena da. Eta gela barruanegiten diren jarduerek hizkuntzarenerabilera bultzatu beharko lukete. Hauda, ez litzateke bereizketarik eginbeharko hizkuntzaren irakaskuntza-ren eta erabileraren artean. Har deza-gun kontuan, hizkuntzak, komunika-ziorako baliatzen diren neurrian esku-ratzen direla.

Adituen arabera, hizkuntzak hobe-to garatzen dira jakintzarekin batera;hau da, ikasleek hobeto ikasten duteedozein hizkuntza beste zerbait ikastenari direnean.

Hizkuntza proiektuaGehienetan, hizkuntza bakoitzaren

irakaspenean metodologia bat erabil-tzen da, hizkuntza bakoitza modu des-berdinean ikasten dela pentsatzen bai-ta (euskara, gaztelania, ingelesa, fran-tsesa…).

Adituek beste norabide bat marka-tzen digute, ordea: hizkuntzen artean

loturak daude, transferentziak, eta lotu-ra horiek, gainera, oso garrantzitsuakdira.

Hizkuntza ezberdinetako irakasle-ek, beren artean koordinatu beharkolukete edukiak, metodologia edo hiz-kuntza jarduerez aritzeko eta horiekadosteko. Elkarlan horren ondorioz,hizkuntza bakoitzean ikasitakoa bestehizkuntzetara transferituko litzatekeeta beste hizkuntzetan erabili ahal izan-go litzateke: curriculumeko hizkuntzabatean landutakoa ez litzateke errepi-katuko, beraz, beste hizkuntzetan.

EleaniztasunaAzterketen arabera, gaitasun elea-

niztuna ez da hainbat gaitasun elebaka-rren batura; izaera propioa du eta jen-darteak sortzen dituen behar komuni-katiboen arabera garatzen da; hau da,egoera komunikatiboaren, gaiaren,hartzailearen, helburuaren, eta abarrenarabera.

MurgiltzeaEuskaran murgiltzea ezin da esko-

lan edozein eratan egin. Murgiltzeakbaditu hainbat arlo zaindu beharreko-ak, eraginkorra izan nahi badu, behin-tzat:

- Euskaraz aritzeak dituen abantai-lak ongi azaldu behar zaizkie gurasoei:alderdi kognitiboa, psikologikoa, so-ziala, instrumentala, integratzailea,emaitza estatistikoak eta beste.

- Bereiztu behar da murgiltze pro-grama eta garatze eta mantentze pro-grama. Murgiltze programetan hastendiren ikasleek ez dakite eskolako hiz-kuntza. Beraz, euskara etxetik dakarte-

nek ez dute murgiltzea egiten, maten-tzea eta garatzea baizik.

- Murgiltzen diren ikasleen hizkun-tzak ezagutzea edota ezagutzen dituz-ten laguntzaileak izatea oso beharrez-koa da. Ikasle berriak haien hizkuntze-tan adierazten dira eta zertan ari direnjakitea lagungarri da.

- Irakasleak euskara ona izan behardu: egoeretara egokitzen dakien hezi-tzailea; maiz hitz egingo duena, eta el-karrizketak erraztuko dituena; nori gal-detzen dion eta nola kontuan hartukoduena; gutxien dakienei galdera egite-an erantzuna ia inplizitu jartzen duena;eta abar.

- Edozein adinetan, gaiak, irteerak,proiektuak eta abar curriculumean lan-du behar den hura euskaraz egindaerrazago ikasten da hizkuntza, hizkun-tza modu espezifikoan lantzen baino.Horregatik, euskara erabiltzeko tes-tuinguru desberdinak aukeratuz, ko-munikazioa aberasten da.

AhozkotasunaLandu beharreko metodologian

ahozko komunikazioak izan beharkoluke irakas/ikaskuntzaren estrategianagusia. Are gehiago, erabilera sendo-tzea bada gure jardunaren helburubehinenetako bat.

Kontuan hartzekoak - Interakzioa.- Identifikazioa.- Afektibitatea.- Etxea edo familia.- Kanporako irteerak.- Ebaluazioa.- ...

Ikasgela

Page 12: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

12 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Euskararen erabilera

Ikasgeletan modu egokian eran-tzun ahal izateko, ikastetxe bakoitzakbere Hezkuntza Proiektua, HizkuntzaProiektua, Curriculuma eta Hezitzaile-en Taldea ongi zehaztuta izan beharkolituzke.

Ikastetxe bakoitzaren HezkuntzaProiektuan eskola hizkuntza euskaradela finkatzea beharrezkoa da. Horrek,aukera eskainiko du Hizkuntza Proiek-tuan, hizkuntzen irakaskuntzari etaerabilerari dagozkien alderdiak jasokodituen marko koherentea finkatzea.Hizkuntza gutxiagotuaren erabileraneragiteko eskola-markoan hizkuntzentrataera argi eta garbi agertzea komenida. Helburua ikasleak euskaldun elea-niztunak izatea bada, HizkuntzaProiektuak hori lortzeko bidea marka-tu behar du.

Hizkuntza egoera ezagutuHasteko, eskolako hizkuntza egoe-

ra ezagutzea ezinbesteko baldintza da. Hizkuntza ezagutza mailaz maila

eta ikastaldez ikastalde nola garatzenden, erabilera zenbatekoa den, indar-guneak non dauden eta ahuleziak zer-tan edota etenak non gertatzen diren ja-kin behar da. Horretarako, diagnosiaegitea da bidea.

Hau da, interakzio didaktikoan ge-la barruko harremanak nolakoak direnezagutzea, arlo bakoitzean zein hiz-kuntza mota erabiltzen den, gelako la-nean ikasleek ahozkotasuna zenbatlantzen duten, ea zer-nolako aukera es-kaintzen zaien ikasleei hitz egiteko,hizkuntzen lanketa aurrera eramatekozein baliabiderekin kontatzen den etaabar.

EskolaBehin egoera ezagututa, eta handik

abiatuta, hizkuntza lehentasunak etahelburuak finkatu beharko lirateke.Oinarri horrekin, Hizkuntza Proiektuegitasmo berritua gauzatzen hastea po-sible litzateke.

Hizkuntza normalkuntza planaIkastetxeek Hizkuntza Normal-

kuntza Plana behar dute, hizkuntzeninguruko egitasmo horiek guztiak bil-du eta uztartzeko. Plan hori, HizkuntzaProiektuaren barruan kokatu beharkolitzateke. Eta plan horrek behar dueneraginkortasuna izan dezan arduraduniraunkor eta prestatua beharko du. Ho-rretan laguntzeko, hizkuntzen erabile-ra eremuak aurreikustea garrantzi han-dikoa da; hau da, eremu pedagogikoaeta eremu instituzionala.

FamiliaGuraso askoren uste okerra da he-

ziketa euskaraz jasotze hutsak berenhaurrak euskaldunduko dituela pen-tsatzea. Erabileran duen garrantziaga-tik, ongi landu beharrekoa da familienhizkuntza transmisioa. Jauregik egin-dako ikerketen arabera, familiaren bi-dezko transmisioak erabileran eraginahandiagoa du eskolan euskaraz ikaste-ak baino. Biak, eskola eta familia, aldiberean, beharrezkoak direla ondorioz-tatzen du.

Ikasleen jardunaEuskararen normalizazioa nahi ba-

da, ikasleek euskaraz aritzeko hautuaegin behar dute; hau da, ikastetxekoharreman libreetan ere euskararen era-bileran eragin behar da, modu normali-

zatu eta automatikoan euskaraz egindezaten.

Horregatik, ikasleek diseina ditza-keten egitasmoak lagundu behar dira.Ikasleak hizkuntza proiektuko subjek-tu izanik, haiek antola ditzaketen ekin-tza eta ekimenetarako baliabideak jarri,lagundu, eta orientabideak eskainibehar dira.

Etorkinak edota iritsi berriakEskolako MARKOA zein den argi

eta garbi eduki behar dute hasieratik:- Eskola hizkuntza euskara da,

nahiz eta beste hainbat hizkuntza ikasiere.

- Eskolan euskaraz bizitzen da.- Ikasle bakoitzak bere ikasgela du

izendatua.- Ikasle bakoitzaren hizkuntza eta

kultura errespetatzen dira eta gainera-ko ikasleek horien berri dute.

Eskolari dagokionez, hiru esparru-tan egin behar da lan: egokitzapena,komunikazioa eta ezagutza.

Page 13: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

Euskararen normalizazioa lortunahi bada, Udalari, herritarrengandikgertuen dagoen instituzioa izanda, he-rri mailakoa planifikatzea dagokio, he-rrian sortzen diren iniziatibak susta-tzea… ikastetxe barneko hizkuntzarenegoera hobetzen laguntzea eta ikaste-txean jasotakoa hortik kanpo modu na-turalean erabiltzen laguntzea.

Udalerri mailako planak ikastetxebakoitzean garatzen diren HizkuntzaNormalkuntzako Planaren osagarriaizan behar du eta Udalerrian garatzenari dena (aisialdia, udalekuak, harreraplana, ikastaroak, kirola, familien bi-dezko transmisioa, kultur eskain-tzak…) koherentea eta lagungarriaizan behar du normalizazioa lortzeko.

Horrela, bada, lanean dihardutengainerako taldeekin bezala, eskolare-kin elkarlanean aritu behar du Udalak,ikastetxean egiten den lanaren osagarrigisa. Haurrek, eta batez ere gazteek,haien artean euskaraz hitz egiteko au-kera eta ohitura zabaltzeko ildo hauekjorratu beharko lirateke: herrian dau-den taldeen, iniziatiben eta eskaintzeninformazioa zabaltzea, herritarrak mo-tibatzea, eskaintza berriak sustatzea,gazteen inplikazioa bilatzea eta herrita-rrek euskaraz aritzeko sortzen dituzteniniziatibak sustatzea.

Azken honek, zer pentsatu emanbehar digu. Nola lagun liteke gazte tal-de bat naturaltasunez euskaraz hitzegitera? Haien gustuko diren jardune-tan euskaraz aritzeko aukera emateak(musika, dantza, antzerkia…) askolagun lezake. Horretarako, markoakongi finkatuta eta adostuta egon behar

du. Hau da, euskaraz bizitzeko guneakidentifikatu eta aukeratu behar dituztegazteek, erakargarriak direlakoan etairabazteko gehiago dutelakoan.

Azken finean, gustukoa dugunaeginez, erabiliaren erabiliaz erraztasu-na hartzen da, automatismoak sortzendira eta euskara naturaltasunez egingoda.

Udalerriko euskararen normaliza-zio planaren ikuspegitik, eta orain arteesandakoarekin koherenteak izanda,hauxe esan liteke:

1.- Eskolak bermatu behar ditu eus-karazko ahalik eta ezagutzarik jasoenaeta motibazio eta erabilera indartsue-nak.

2.- Eskola bidez jasotakoari jarrai-pena eman behar zaio handik kanpora,eta osatu egin behar da haurrei eta gaz-teei eskaintzak eskuratzen, eta gazteengertuko harreman-sarea osatzen duteneskola-orduz kanpoko jarduerak eus-karaz eskaintzen, aisialdiko eta lagu-nartean euskaraz hitz egiteko ohiturasustatzen eta abar.

Izan ere, haurrak gazte egiten direnheinean, erabileraren abiapuntua etamotorra motibazioa izango da. Gaz-teek protagonista izan behar dute.Zuzenean eta aktiboki parte hartubehar dute prozesuan. Hau da, gazte-entzako den hura gazteekin garatubeharko da.

Horrela, Udalerriko plana egitekounean, eskolarekin elkarlanean aritubehar da. Eta, gazteek beraien arteaneuskaraz hitz egiteko ohitura gehitzenjoan dadin, alor hauek kontuan hartubeharko lirateke:

- Herrian dauden taldeen, ini-ziatiben eta eskaintzen informa-zioa zabaltzea. Herrian egiten denaeta euskaraz egin litekeena (herrikoegunkaria, aldizkaria, irratia, telebista,kultur taldeak, ikastaroak, aisialdia…)

- Herritarrak motibatzea. Esko-lan, eta herrian orokorrean, euskararengarapenari buruz jasotzen den infor-mazioa eskaini (eskola eta euskaltegi-ko matrikulazioa, ezagutza eta erabile-rari buruzko datuak…), indarguneaketa ahulguneak detektatu, nola eragindaitekeen emaitzak hobetzen joateko,motibazio-saio espezifikoak egin etaabar.

- Eskaintzak bermatzea. Eskola-orduz kanpoko jardunak euskarazegin ahal izatea ziurtatzea (monitoreakedo begiraleak prestatuz, antolatzai-leak, aurkezleak eta epaileak bila-tuz…).

- Eskaintza berriak bideratzea.Udalerrian haur eta gazteentzat antola-tzen den eskola-orduz kanpoko es-kaintza berri eta motibagarriak euska-raz izan daitezen bideratzea (dantzak,abestiak, zinea, informatika saioak...)

- Gazteen inplikazioa bilatzea.Gazteei beraien artean euskaraz aritze-ko ohitura indartzeko konpromisoa es-katzea, horretarako programak eta au-kerak eskaini egin behar zaizkie (ikas-tetxeetako euskara-taldea, kuadrillate-gi, herriko komunikabideetako kaze-taria, aisialdi taldea, aisialdiko begirale-en ikastaroa, gaztelekuko dinamiza-tzailea, gaztetxea, gazte asanbladakodinamika, gaztelokalak, euskararenerabileraren kale-neurketa....).

Herria eta Udalerria

Euskararen erabileraeskolatik abiatuta

Page 14: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

14 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Euskararen erabilera

Erkide bakoitzeko Hezkuntza Ad-ministrazioari, hezkuntza eta hizkun-tza konpetentziak dituenez hizkuntzaplanifikatzea dagokio. Horretarako,normalkuntza ahalbidetuko duen le-ge-markoa finkatzea, hizkuntza politi-ka eraginkorra egitea eta baliabideakjartzea, eta, herritarrak euskararen al-deko jarrera izateko eta konpromisoahartzeko diskurtso koherentea eta mo-tibagarria erabiltzea dagokio.

Ildo horretan, ondokoak dira hartubeharko lituzkeen neurriak, Kontsei-luaren ustez:

- Eskolaren markoa ongidefinitzea.

Euskara eskola hizkuntza izatea bi-

Hezkuntza Administrazioa

de eraginkorrena da aukera berdinta-sunean eta kohesioan aurreratzeko.Horregatik, markoak irizpide hauekzehaztu beharko lituzke:

- Euskara eskola hizkuntza izatea.- Eskola bakoitzak garatu behar

izatea bere Hizkuntza NormalkuntzaPlana.

- Iritsi berriak ongi integratzekoharrera planen irizpide argiak zehaz-tea.

- Arlo anitzeko bitartekoakjartzea.

- Babesa eta garapena ahalbidetu-ko dituen legedia behar da.

- Eskolaren egitekoa ongi definitu-ta, hori aurrera eraman ahal izateko be-

har diren bitarteko materialak eta per-tsonalak jarri behar dira.

- Eskolako plantilak egon-kortzea.

- Erabileran aurreratu nahi bada,ongi planifikatzea eta horren jarraipenaegitea beharrezkoa da. Horretarako,eskola bakoitzeko langile-taldeaegonkorra izan beharra dauka, ezin-bestean (ongi prestatutako normaliza-ziorako teknikoa izateko, plana disei-natzeko eta adosteko, hizkuntza ardu-radun gaituak izateko, jarraipena etaebaluazioa egiteko, hobekuntzak di-seinatzeko eta abarrerako).

- Prestakuntza ona lor dadinneurriak hartzea.

- Oinarrizko prestakuntza. Ira-kasle Eskoletan irakasle titulua eskura-tzeko, irakasle guztiek euskara mailaona eta hizkuntzak ongi erabiltzeko etairakasteko trebezia edukitzea.

- Etengabeko prestakuntza. Hez-kuntzan ari diren langile guztiak ahoz-kotasuna eta komunikaziorako tresnagisa erabiltzeko trebatzea .

Azken finean, Hezkuntza Adminis-trazioak hezkuntzak herriaren garape-nean eta etorkizunean duen garrantziajendartean zabaldu behar du, eta horre-kin koherente jokatu. Egiteko hori ezdagokio Hezkuntza Sailari soilik, baitabeste Sailei ere. Horregatik, EuskararenGizarte Erakundeen Kontseiluak ustedu egiteko horri ongi erantzutea dago-kiola, bere osotasunean, Erkideko Ad-ministrazio Nagusiei.

Page 15: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

Hainbat ikuspegitik begiratuta, psi-kologikoa batez ere, izugarrizkogarrantzia du jendartean diskurtso batsortzea eta zabaltzea. Argudioak etaarrazoiak eman behar dira euskara ja-kiteak dakartzan onuren inguruan etaerabilera sustatuko duen motibazioaaktibatu behar da esparru guztietan.

Diskurtsoak halako oinarriak izanditzake:

- Aukera berdintasuna eskain-tzen du.

Euskal Herrian bizi den edonori au-kera berdintasunerako atea zabaltzenzaio euskara ezagututa. Edozein harre-manetan, lanetan, idatzitan, komuni-kaziotan, bileretan, jardunalditan…euskara ezagutzeak aukeran berdin-tzen du dakien beste edonorekin.

Ingelesak Europan bizitzeko auke-ra berdindintasunean laguntzen duenbezala, euskarak hemen komunika-tzen laguntzen du.

- Ondare kulturala da.Euskara euskal kulturaren ondare

adierazgarriena da. Lurralde honetanmendeetan erabili den komunikaziohizkuntza izanik herritarron pentsae-ran ere eragiten du. Horregatik, EuskalHerriko hezkuntza planteamenduarikultura aniztasunean eta eleaniztasu-nean ardaztea dagokio. Euskal kulturaardatz, horren inguruan ukipen kultu-rak, euskal curriculuma, Europako kul-tura eta kultura unibertsala uztartzea.Era berean, iritsi berrien ukipen kultu-rak uztartzen dituen curriculum inte-gratzailea egin beharko litzateke.

- Herritarrak kohesionatzenditu.

Aukera berdintasuna bideratzenden neurrian, herritarrak kohesiona-tzen laguntzen da.

Horrela, euskara ezagutzea kohe-siorako bitarteko ona da.

Ikuspegi antropolinguistikotik, er-kidegoaren kultur eta hizkuntza balio-ek eta erkidego-partaidetza sentimen-duak eragiten dute hizkuntzaren hau-taketan. Alde batetik, sentimendu etabalio jakin batzuetan oinarritzen da gi-zarte egitura. Eta bestetik, gizarte egitu-ra hori koherentzia emango dion kultureta balioen multzoa da. Biak elkartutadaude: gizarte bat ezin da bizi sinboloaparaturik gabe, eta aparatu horretangarrantzi berezia izango dute balioek.Izan ere, balio horiek zeregin hirukoi-tza betetzen dute: gizartearen araueiedo ereduei koherentzia ematen diote,pertsonen batasun psikikoa bermatzendute eta gizarte-integrazioari edo ados-tasunari oinarria ematen diote.

- Euskara ezagutzeak onurakdakartza.

Etxeko hizkuntza edozein delarik,euskara ezagutzeak ez du inongo kalte-rik eragiten, alderantziz baizik. Egin di-ren ikerketek argi eta garbi adieraztendute bi, hiru edo lau hizkuntza jakiteakburu malgutasunean, azkartasunean,irekitasunean eta abarrean laguntzenduela. Euskal Herrian egindako eba-luazioetan, euskara ezagutzen dute-nek gaztelanian maila ona ematen duteeta beste ikasgaietan (matematika, in-gurunea…) ere bai.

Diskurtsoa

- Euskarak komunikaziorakotresna eragingarria izan behar du.

Hiztunentzat beharrezkoa eta hiz-tun gaientzat erakargarria bihurtubehar dugu euskara. Eskola barruan etaeskolak eskolatik kanpo eragin ditza-keen esparruetan hizkuntza bizia etaerabilgarria izatea lortu behar da.

Helduen ereduek garrantzia handiadute, nerabeentzat batez ere. Komuni-kabideek hedatzen dituzten modak(musikan, hizkuntzan, balioetan…)imitazio iturri bihurtzen da hainba-tentzat.

- Eskolatik espero dena adie-razi.

Eskolaren egitekoak duen garran-tzia zabaldu behar da. Jendarteari era-kutsi behar zaio zer espero den hartaz,horretan sinisten dela garbi agertu etabehar diren bitartekoak jarri.

- Euskararen izaera modernoaerakutsi.

Euskara ez dago soilik gauza zaha-rrei lotuta, tradizioari. XXI. mendekoerronkei aurre egiteko prestatuta dagoeta bitarteko egokia da.

Euskararen erabileraeskolatik abiatuta

Page 16: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

“Hezkuntza edozeinherrialderen eraldaketarakoardatz nagusia da”

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua.

isabel celaáE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Page 17: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin
Page 18: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

18 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

isabelcelaá

E

“Lehenengo, etaoso modu berezian,

eskola publikoahezkuntza sistemarenerreferentea dela uste

dugu. Hori dela eta,eskola publikorako planestrategiko bat prestatu

eta aurkeztuko dugu.Gauza ugari aipa

ditzakegu ondorenhorren baitan: nola

landuko ditugunhizkuntzak, nola

landuko duguneskolaren eraldaketa

teknologikoa, nolatxertatuko garen

Europako xedeetara...

Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailburu kargua hartu berri du IsabelCelaák ( Bilbo, 1949). Hala ere,badueskarmentua. Bere hitzetan “ez diraalferrikakoak” alor horretan laneandaramatzan urteak. Hain zuzen ere,1991 - 1995 urteetan sailburuordeizan zen Fernando Buesak Hezkun-tza Saila gidatzen zuenean. PSEkolegebiltzarkidea izan da azken hirulegegintzaldietan,eta 1998az geroz-tik Hezkuntza eta Kultura batzorde-ko PSEren eleduna izan da. Filoso-fian, Ingeles filologian eta Zuzenbi-dean lizentziatua da,eta katedradu-na ingelesezko literaturan.

Ikasturte berria hastearekin ba-tera batzartu da Hik Hasi Celaárekin.Besteak beste, datozen lau urteeta-rako Hezkuntza Sailak dituen erron-ka nagusiak, hizkuntza ereduak,hezkuntzaren funtzio publikoa, Eu-ropatik ezarritako ildoak, A gripea-ren ondorioak eta krisi ekonomikoahezkuntzan izango duen eraginaizan ditu hizpide.

Celaáren hitzetan hezkuntza daedozein herrialderen eraldaketara-ko ardatz nagusia. Hau da, hezkun-tzarik gabe egin daitekeen guztiaalferriakakoa dela uste du. Jendar-teari, orohar, hezkuntzak duen ga-rrantziaren berri ematea ezinbes-tekoa dela iritzi dio.

Abiatu berri duen legegintzal-dian Hezkuntza Sailaren helburuanagusia sistema modernizatzea de-la azaldu du,besteak beste.

Zeintzuk dira Hezkuntza Sailaklegegintzaldi honetarako dituenerronka nagusiak?

Zalantzarik gabe gure helburu na-gusia hezkuntza sistema hobetzea da.Modernizatu egin nahi dugu. Eta horre-tarako, uste dugu, modurik eraginko-rrena akordioak bilatzea dela. Hau da,oinarri komunak dituzten elementu es-trategiko batzuetara ailegatzea, horie-tan, pentsamenduak eta ideologiak al-de batera utzita, guztiok etxean sentitugaitezen.

Hezkuntza Sistema hori moderni-zatzeko hiru zutabe nagusi landu beharditugu: Lehenengo, eta oso modu bere-zian, eskola publikoa hezkuntza siste-maren erreferentea dela uste dugu.Hori dela eta, eskola publikorako planestrategiko bat prestatu eta aurkeztukodugu. Gauza ugari aipa ditzakeguondoren horren baitan. Nola landukoditugun hizkuntzak, nola landukodugun eskolaren eraldaketa teknologi-koa, nola txertatuko garen Europakoxedeetara...

Beste zutabe bat funts publikoekinmantentzen diren ikastetxeei, hau da,itunpeko ikastetxeei, bidezko trata-mendua emateko filosofia oso bat osa-tzea izango litzateke. Eta oinarrizkohirugarren zutabea, ezinbestekoa, uni-bertsitatean ikerketaren alorra garatzeaizango litzateke. Uste dut hirurek bate-ra, bakoitzak bere edukiekin, sistemamodernizatzeko esparru oso bat taxu-tzen dutela. Eta horretarako beharrez-koa da akordioak lortzea. Agian zen-bait gaietan ez dugu hain akordio zaba-la izango, baina beste batzuetan lortu-ko dugu. Izan ere, nik ezagutzen duteragile politiko eta hezkuntzako eragi-leen pentsamendua. Eta uste dut zen-bait gauzetan nahiko ados gaudela. Ez

Page 19: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 19

dira alferrikakoak alor honetan laneandaramatzagun urteak.

Guretzat hezkuntza edozein he-rrialderen eraldaketarako ardatz nagu-sia da. Hau da, hezkuntzarik gabe egindaitekeen lan guztia alferrikakoa izan-go da. Azken batean, herrialde batek i-zan dezakeen erakusgarri onena berehezkuntza sistemaren maila baita.

Aipatu dituzun hiru ardatznagusien artean eskolapublikoaren garrantzia etaitunpeko ikastetxeen bidezkofinantzaketa aipatu dituzu. Nolauztartzen dira biak?

Buletin bitartez agintzen duen jen-dea, eta akordio bidez agintzen duenjendea dago. Nik nahiago dut akordiobitartez egin. Izan ere, inposaketak, orohar, ez dira urrutira iristen.

Oraintxe nire gain hartu dudan hez-kuntza sistemako ikasleen %50 itunpe-ko ikastetxeetan dago. Eta nik uste dut,politikari batek duen lehenengo bete-beharra errealitatea aintzat hartzea de-la. Horixe da errealitatea eta nik erreali-tate horren arduradun egin behar dut.

Zergatik diot hezkuntza publikoaardatz nagusia dela? Administrazio pu-

bliko orok ardura nagusi bat duelako:pertsona guztiek hezkuntzarako duteneskubidea aintzakotzat hartzea. Eta ho-ri oinarrizko eskubide bat den heinean,administrazio publikoa da eskubidehori berma dezakeen bakarra. Gaine-rakoek nahi badute egingo dute, bainaadministrazio publikoak betebeharhori dauka. Horregatik, administraziopublikoak ezin du inolaz ere eskubidehori ate atzean botata utzi. Hau da, ezindu inolaz ere, erantzukizun hori albora-tu. Eta egiten badu, hots, hezkuntza sis-tema osoa erakunde pribatuen eskuuzten badu, bere erantzukizunen au-rrean entzungorrarena egiten ariko da.

Beraz, bi gai izango lirateke.Administrazioaren ardura etaikastetxeek eskaintzen dutenzerbitzu publikoa. KataluniakoHezkuntza Akordioan, esaterako,zerbitzu publikoaren zentzu horiindartzen da.

Ni, egia esan, saiatuko nintzatekeEuskadi eta Katalunia bezalako biherrialde ez alderatzen. Arrazoi errazbategatik. Kataluniak bere garapenpropioa izan duelako. Esaterako, Kata-luniak udalerrietan oinarritutako hez-

kuntza sistema bat izan du. Eta guk eus-kal hezkuntza sistema oso ona, eta ele-biduna daukagu. Bere ibilbide propioaizan duena. Badakit, Katalunian legehorren bitartez filosofia bat garatzen jo-an direla. Filosofia hori tarteko, ikaste-txe publikoak tratatzen dituzte publi-koak izango ez balira bezala, nolabaitesatearren. Nik errespetatu egiten dutegiteko modu hori, baina hemen ez lu-ke lekurik izango. Ez luke tokirik izan-go Katalunian egin den moduan. Hauda, guk gure garapena izan behar dugu,gure hezkuntza sistema, eta izan badu-gu. Sistema horrek bere ezaugarriak di-tu, guztiz berritzaileak.

Guk hezkuntza sistema elebidunadugu. Hain zuzen ere, euskara hezkun-tza publikoan sartzea berrikuntza asko-ren iturburu izan zen. Horren harira go-gorarazi behar dugu, Katalunian gerta-tzen ez zen bezala, 80ko hamarkadaneuskara eskola publikoan sartzekoahaleginetan hasi ginenean, ni hezkun-tza sailburuordea nintzen orduan, ira-kasleen %5a baino ez zela elebiduna.Orain, bide luzea egin dugu eta irakas-leen %80a elebiduna da. Beraz, baduguoinarri bat hizkuntzei dagokienezgehiago ere egin dezakegula esateko.

Page 20: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

20 •hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

isabelcelaá

E

“Egia dakezkatuta gaudela A

gripearen balizkomehatxuak ikasgeletanizan dezakeen eragina

dela eta. Baina argidaukagu hezkuntzazerbitzu publiko batdela eta posible denneurrian ikastetxeak

zabalik mantendu beharditugula. Hezkuntza

zerbitzu publiko bat da,egiazki. Eta eskaintzenduten guztiek zerbitzupubliko bat eskaintzen

dute.

Irakaskuntzak eskaintzen duenzerbitzu publikoarengatik aipatzengenuen Kataluniako adibidea. ?

Hezkuntza zerbitzu publiko bat daeta hala esan dut nik ere. Egia da kezka-tuta gaudela A Gripearen balizko me-hatxuak ikasgeletan izan dezakeeneragina dela eta. Baina hezkuntza zer-bitzu publiko bat dela eta posible denneurrian gure ikastetxeak zabalik man-tentzeko ardura daukagula, argi dauka-gu. Beraz, hezkuntza zerbitzu publikobat da, egiazki. Eta eskaintzen duteneragile guztiek, zerbitzu publiko bateskaintzen dute. Ezbairik gabe, baina,titulartasunak ezberdinak dira eta gaijuridikoa den arren praktikan ondorio-ak ditu.

Esaterako, administrazio publiko-ak eskola publiko batean inbertitzeaerabakitzen duenean, badaki titularradela, eta era berean ikastetxe publikohori herritar orok ordaintzen duen ad-ministrazio publikoaren ondarearenbarruan dagoela. Alabaina, dirua itun-peko ikastetxe batean jartzea erabaki-tzen duenean, diru hori itunpeko ikas-tetxe horretako titularrarena izango da.Ikastetxe horrek, biharko eguneanixtea erabakitzen badu, administraziopublikoak ezin du jarri duen dirua be-rreskuratu. Beraz, esan nahi dudana da,eman beharrekoa den, eta erkidegohonetan modu berezian ematen dugunlaguntza horretatik haratago, kontutaneduki behar dela administrazio publi-koak zergen bidez hiritarrek egiten du-ten kontribuzioa zaintzeko betebeha-rra duela.

Ikastetxeen autonomia aipatuduzu lehen. Autonomia horibeharrezkoa da proiektuek aurrera

egiteko, gurasoek, irakasleek,denek erabakietan esku hartuahal izateko... Baina landu aldaiteke bide hori legearidagokionez?

Oso galdera egokia da. Izan ere,urteak daramatzagu ikastetxeen auto-nomiari buruz eztabaidatzen. Aregehiago, autonomia hori legez aitortu-ta dago. 1993an Eskola Publikoarenlegea egin genuenean, heziketa zen-truek beren autonomia garatzeko zu-ten eskubidea gauzatu genuen: peda-gogikoa, antolaketari dagokiona, eko-nomikoa... Ordutik hona, 93ko legetikhona, hainbat gauza garatu ditugu, bes-te batzuk, baina, aztertzeko daudeoraindik.

Izan ere, ikastetxeek egiten duteneskaera nagusietako bat horixe da. Eaautonomoagoak izan gaitezkeen, itun-peko ikastetxeekin baldintza homolo-gagarriagoak izateko. Horrek hainbatzailtasun ditu. 1993az geroztik admi-nistrazioan izan den ia inork ez dela gaihori sakonki aztertu. Batez ere, mugabatzuk dituelako. Irakasleen gaia, esa-terako. Azken batean zerrendak jarrai-tu behar dira, berdintasun printzipioakgidatu behar baitu zeregin publikoa.Baina badira egin daitezkeen gauza ba-tzuk, eta egiten aritu garenak. Adibi-dez, lehen, ikastetxe bati ordutegi bat e-maten zitzaionean, ez zitzaion ordube-te ere ematen berak nahi edo beharzuenerako erabiltzeko. Orain, ordea, i-kastetxeek astean bost ordu dituzte ira-kasgai bati edo besteari eskaini ahal iza-teko. Alegia, pixkanaka ikastetxeen au-tonomia hori zabaltzen ari gara.

Baina, noski, benetan autonomiahori guztiz zabaltzea irakasleen gaiaukitzen hastea izango litzateke. Eta ira-kasletza, funtzio publikoa da eta ber-dintasun, merezimendu eta gaitasunprintzipioek zuzentzen dute. Eta hori,ezbairik gabe, ez dut esango autono-mia garatzeko oztopo bat denik, bainabada autonomiaren inguruan bueltakadabilen berezitasun bat.

Baina autonomiaz hitz egitea,esaterako eskola txikietan urtero

Page 21: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 21

irakasleen %50a aldatzen denean,oso zaila da.

Bai bai, horrela da eta arrazoi osoaduzu. Euskal hezkuntza sisteman ira-kasleen portzentaia handia da finko ezdagoena. Ez bakarrik eskola txikietan.Horietan geratzen direnak, oso boka-ziozkoak izaten dira, inguruan sustrai-tuta daudenak, oso profesionalak etabenetan eskola txikien proiektuan si-nisten dutenak. Nahiago nuke bokazioeta profesionaltasun hori leku guztie-tan izango bagenu. Euskal hezkuntzasisteman irakasle asko daude postu fin-koa ez dutenak; neurri handi batean70eko hamarkadan elebakarra zen sis-tema batetik, sistema elebidun bat eginbehar izan dugulako.

Orain, aurreko legegintzalditik oi-nordekotzan hartutakoa egiten ari ga-ra, hau da, hainbat oposaketa daudemartxan. Aurten 1053 irakasle finkatuahal izan ditugu eta datorren urtean bi-garren hezkuntzako oposaketa egingodugu. Izan ere, azaldu duzuen bezala,nola lotu proiektu bati, nola ilusioa izaneta konpromisoa eduki proiektu batengarapenarekin, inguruarekin, gurasoelkartearekin... lanpostu finkorik ezbaduzu eta ez badakizu datorren urte-an non egingo duzun lan? Benetan dagarrantzitsua.

Aipatu duzun beste gaigarrantzitsu bat; hizkuntzaereduena. Nola bermatuko daderrigorrezko hezkuntza amaitutaikasleek bi hizkuntzak –euskaraeta gaztelania– menderatzea?

Uste dugu bermatu egin behar du-gula derrigorrezko bigarren hezkuntzaamaitzean ikasleek gaitasunak bi hiz-kuntzatan garatzea. Besteak beste,guztiei aukera berdintasuna eskaininahi diegulako.

Bi bide daude hori egiteko. Bata in-posaketaren bidea da eta badakigu ho-rrek zein emaitza ematen dituen; osotxarrak. Gainera, inposatzen den hiz-kuntzarekiko ezinikusia sor dezake etagu ez gaude ados bide horrekin. Bestemodu bat konbentzitzea izango litzate-ke. Gurasoei esatea garrantzitsua dela

Euskadiko neska-mutilek euskaraz etagaztelaniaz jakitea. Garrantzitsua dela,bi hizkuntza jakiteak hirugarren batedo gehiago jakitea errazten duelako.Baina, batez ere, herrikideekiko erres-petuagatik.

Erkidego honetako gurasoek askeaukeratzeko duten eskubidea aitor-tzen dugu, eta ez ditugu aukera bat edobeste egitera bideratuko. Ez A eredura,ez B eredura ezta D eredura ere. Gerta-erek berresten dute, gurasoak D eta Bereduak hautatzen ari direla. Eta ikas-turte honen hasieran ikusi berri duguhori. Hau da, A ereduko sarrerak ez dira

%6ra iristen. Gurasoek, edozein arrazoi dela tar-

teko, uste badute bere seme-alabak Aeredura eraman behar dituztela, egindezatela. Ikusten ari gara joera nolakoaden. Baina, egia da, guk konpromisobat dugula, baita A eredura joaten direnhoriekin, trebetasunak modu elebidu-nean garatu ahal izateko.

Ezin dugu ulertu neska-mutilek ha-mahiru urte A ereduan eman eta gerooso gutxi jakitea. Beste sistema batzukbilatu behar ditugu, metodologia akti-boagoa erabili behar dugu. Ahaleginaegin behar dugu, A ereduan geratzen

Page 22: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

22 •hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

isabelcelaá

E

“Ez duguereduak desitxuratzekoasmorik. Baina euskalhezkuntzan, gertaeren

indarrak eramangogaitu hizkuntzak

pixkanaka eredu bakarbatean integratzera.

Eredu hori askotarikoaizango da, dauden

ikastetxeen adinakoa.Hau da, ezingo dugu

eredu itxi bakar batezhitz egin. Baina euskalhezkuntza sistemaren

joera, une honetan,elebitasuna

lantzearena da

diren haur horiekin. Esaterako euska-razko barnetegietara joateko aukeraizan dezaten. Era berean, zenbait ikas-gaietako atalen bat edo beste euskarazeskaini ahal izateko aukera ere aztertubeharko genuke. Horrek, badakizue,zenbait jende asaldatu egingo lukeenarren.

Ez dugu ereduak desitxuratzekoasmorik. Baina euskal hezkuntzan,gertaeren indarrak eramango gaitu hiz-kuntzak pixkanaka eredu bakar bateanintegratzera. Eredu hori askotarikoaizango da, dauden ikastetxeen adina-koa. Hau da, ezingo dugu eredu itxi ba-kar batez hitz egin. Baina euskal hez-kuntza sistemaren joera, une honetan,elebitasuna lantzearena da. Apurkaapurka ingelesa sartuz.

Baina sistema hirueledunarekin,edukien transmisioa ezberdinaizango da, baita eskolak ematekomodua ere.

Izan ere, hizkuntzak modu bidera-tzailean erabili behar dira, hots, ikashizkuntza bezala. Horrela erabiltzen ezbadira, askoz mantsoago ikasten dira.Heldu askok dute ingelesa ikastea egi-teko dituzten gauzen artean. Ez dutela-ko eskolan ikusi eta ikusi dutenean, Iam, you are, he is... ezagutu dutelako.Gauzak horrela, guk ingelesa bultzatunahi dugu. Beti ere koofizialtasunean

oinarrituta, hots, euskara gehiagoemango da ingelesa baino. Ingelesa,baina, ikasgaiak transmititzeko tresnamoduan erabili behar da.

Orohar, herrialde honetan nahikotxarrak gara hizkuntzetan. EsaterakoHerbeeretan, gasolindegiko langileaknahi duzun hizkuntzatan egiten dizukasu. Hemen, besteak beste, filmakitzuli egiten dira. Eta hori oso erosoaizan da ikuslearentzat baina ondoren,hizkuntzak ikasteko traba bilakatu da.

Bada beste puntu garrantzitsubat. Europako hezkuntza ildoakzein eragin izaten ari dira?

Europako helburuei dagokienez,hau da, Lisboa 2010eko helburuei begi-ra, ez gaude gaizki. Ez behintzat gureingurura begiratzen badugu. Baina ezgaude bikain. Bi helburu daude. Lehe-na, hezkuntza sisteman dauden ikasle-en %85ak gutxienez, goi heziketa iza-tea. Hau da, derrigorrezko hezkuntza-ren ondoren gutxienez batxilergoa edoheziketa profesionala egitea. Azkenbatean 18-19 urtera arte ikasketak arra-kastaz gainditzea.

Alde horretatik, euskal hezkuntzasisteman nahiko ondo gabiltzan arren,2010erako ez gara %85 horretara aile-gatuko. Une honetan hori egiten duten%81-82 inguruan gabiltza. Hala ere, etaparentesi bat zabaltzera noa, krisi eko-

Page 23: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 23

nomikoak lagundu egingo digu ikasle-ak hezkuntza sisteman mantentzen.Europako bigarren erronka eskola ber-tan behera modu goiztiarrean uztekodagoen joera saihestea litzateke.2010erako, Lisboak esaten digu lortubehar dugula eskola dagokiena bainogoizago ikasleen %10ak baino gutxia-gok uztea. Gai horretan ere, gure ingu-rukoak baino hobeto gauden arren, ezdugu helburua lortuko. Oraindik%15ean gaude. Baina horretan ari gara.Ikasleek derrigorrezko bigarren hez-kuntza gainditu eta ikasketak uzteasaihestu behar dugu.

Orain lotura lana egiten ari gara.Krisia soka bezala erabiliko dugu lanmundura joan zitzaizkigun ikasle ba-tzuk berreskuratzeko. Bitarteko mal-guak behar dira horretarako. Izan ere,orain arte hezkuntza sistemako sartu ir-tenak oso zurrunak izan dira, eta horiekmalgutu beharra daude. Helburu argibatekin: ikasleek denbora gehiago pa-satu dezatela lan intelektuala egiten. Irakasgai bakoitzeko irakasle bat

izateak, horrek ez al du ikasleenbizitza zailtzen...

Bai, eta batez ere adin zehatz ba-tzuetan. Garai bateko lehen hezkun-tzako irakasleaz oroitzen naiz. Deneta-tik irakasten zuen, haurra inork bainohobeto ezagutzen zuen, bere akats etabere trebetasunekin, guztia zekien.Baina zer gertatu zen? Ingeleseko espe-zialistak, heziketa fisikokoak, informa-tika irakasten zutenak... oso ongi har-tuak izan ziren, azken batean irakaslebakar batek ezin zuelako guztia jakin.Eta errealitatea oso konplexua bilakatuda, ingelesa erakutsi behar diegu, infor-mazio eta komunikazio teknologietantrebatu behar ditugu...Eta irakasle ba-kar batek ezin du horrekin guztiarekin.Baina, era berean, irakasle bakar ho-rrek zeukan gaitasuna, ikasleekin zuenharremana, ikuspegi orokorra... galduegin da, apur bat. Espezialista oso ondodago adin batetik aurrera. Baina hau-rrek, txikienek, norbait behar dute. Ho-rregatik, nik badut garatu nahi nukeenideia bat. Baina krisia tarteko dela nahi-

ko lotuta nago. Benetan uste dut edo-zein ikaslek bere ikasgelan izan deza-keen tutore formalaz gain, haur bakoi-tzak izan behar duela beste tutore bat.Bere orientatzailea izango dena, bereizaera ezagutuko duena, nerabe batenarazoen berri izango duena...Izan erenerabeek zalantzak izaten dituzte, berebizitzako unerik ahulenetakoa da etaaldi berean gailenena. Tutore horrekgidatu egin beharko luke, segurtasunaeman, enpatia eskaini... Bakoitzari tu-tore/orientatzaile bat egokitu beharkolitzaioke. Ikasleak ikasturtea gaindutu-ko duen kezkatik harantzago. Ikaste-txean erreferentzia puntu heldu batizan dezaten. Horixe bultzatzea gusta-tuko litzaidake niri, ea nola egiten du-gun.

Aipatu duzu hezkuntzaezinbestekoa dela gizarteaeraldatzeko. Baina krisiekonomikoak nola eragingo dio?

Krisiak denei eragingo digu. Nik ba-dakit 2010ean, eta zorteduna sentitzennaiz horregatik, 2009ko aurrekontua-ren antzekoa izango dudala, eta horipagotxa da egoera ikusita. Bestelakoarloek izango dituzten murrizketei be-giratu besterik ez dago.

Ezinbestekoak ez diren elementuugari joan da pilatzen euskal hezkuntzasistemaren itsasertzean ere. Bainagogoratu behar dugu hezkuntza siste-ma zerbitzu bat dela eta, beraz, saiatubehar dugu testuinguru ekonomikohonetan –nahiz eta 2009ko aurrekontubera izan–oso mugatuta gaudela kon-tutan izaten, hezkuntza kontzertuak di-rela tarteko, eskola publikoaren gara-pena dela eta, aurten 8.000 ikasle gehia-gok eman dutelako izena...

Hasi gara gastuak arrazionalitzatze-ko formulak zehazten. Baliabideakgehiago kontzentratu ditzakegu eta ezhain sakabanatuta eduki. Era berean,langileriaren gaia arrazionalizatu beha-rra dago, bai funtzio publikoaren ba-rruan baita ikastetxeetan ere. Azken ba-tean, krisiak ariketa garrantzitsuak egi-tera behartzen gaitu. Dagoeneko hain-bat ikastetxetako titularrekin egin ditutbilerak eta ardurak hartu ditugu jarraitu

Page 24: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

beharreko doitasun arau batzuen ingu-ruan. Gauzak beste modu batera eginote daitezkeen aztertzen saiatuko gara,baliabide ekonomikoak hezkuntza po-litika garaikideagoak egiteko erabiliahal izateko.

Esaterako, ikastetxeen eraldaketateknologikoa oso garrantzitsua irudi-tzen zaigu. Gai honen inguruan eszep-tizismo handia dago, esan erraz esatendelako, baina egitea zaila izan daiteke-elako. Baina ikasturte honetan lehenhezkuntzako 5. maila osoak eraldaketateknologiko hori izango du. Ikasle ba-koitzak ordenagailu bat izango du etahorrekin egingo dute lan. Gainera soft-ware libreari bultzada bat ematen saia-tuko gara. Egia da ahalegin handi bategitera behartuko gaituela. Besteakbeste, irakasleei formakuntza eman be-harko diegu dinamizatzaileak izan dai-tezen.

Ingelesa beste gai bat izango litzate-ke. Barnetegiak ezarri nahi ditugulehen hezkuntzako 6. mailako ikasleeizuzenduta. Ikasturte osoan, gutxienezastebetez, hara joateko ohitura ezar-tzen joan daitezen nahi dugu.

Europako araudiak aipatzen dubatzorde bat osatu beharkolitzatekeela gizartean landukodiren balioak zehazteko. Europakohainbat lekutan, Katalunianesaterako, horrela diseinatutadago eta komunikabideek,hezkuntza eragileek,administrazioak... batzordeanparte hartzen dute. Horrelakozerbaitentzat lekurik ba al dago?

Guk ere horrelako zerbait sustatunahiko genuke hemen. Dagoenekobadugu euskal telebista publiko bat hi-rugarren kate bat duena. Uste dut horibaliatu beharko litzatekeela balioak etagaitasunak garatzeko. Gure kasuanesaterako gaitasun lingüistikoak garatudaitezke hirugarren kate horren bidez.Gai honi buruz hitz egin dut AlbertoSurio EiTBko zuzendariarekin eta beraados egongo litzateke horrelakoproiektu bat garatzeko aukerarekin.

Azken batean gure baliabideakaprobetxatu behar ditugu heziketara-

ko eta kulturarako kateak egiteko. Ustedut ETB3 ezin hobea izan daitekeelahori guztia martxan jartzeko. Azken ba-tean eskolak ezin du, inondik inora,guztia egin. Lehenengo urratsa familiakinplikatzea izango litzateke eta ondo-ren baita gizartea ere. Guztion artean–administrazioa, zuek, telebista...– gaiizan beharko genuke gizarteari hez-kuntzak duen garrantziaren berri ema-teko... Alegia, gizarteari ulertarazi be-har diogu hezkuntzak lehentasunaduela eta ezinbestekoa dela nork beretrebetasunak garatu eta ondoren gizar-teari ekarpena egiteko. Lana bateraegingo bagenu, agian lortuko genuke.Eskolatik bakarrik ezinezkoa da, askohitz egin behar da horri buruz eta heda-bideak erabili behar dira hori guztiatransmititzeko.

A gripeari buruzko aipamena eginduzu lehen. Hainbesteko eraginaizango al du? Ez al gara apur batjendea beldurtzen ari?

Egia esan oraindik ez dakigu zenba-terainokoa izango den. Aurretik izanditugun behi eroen gaitza eta hegaztiengripea gogoratzen baditugu ohartukogara izugarrizko alarma sortu zela etaazkenean ez zela hainbesterako izan,gurean behintzat. A gripearen ingu-ruan, lasaitasun mezua helarazi nahiizan diegu familiei. Ez axolagabetasu-narena. Guk badaezpada neurriak har-tuko ditugu eta bide batez ohitura osa-sungarriak bultzatuko ditugu ikaste-txeetan. Esaterako, haurrek eskuakegunean lauzpabost aldiz garbitzea pri-meran dator, beti.

Baina, noski, ezin dugu ia ezer eginhedabideek sortu duten alarmarenaurrean. Esan beharra dago, alarmagehiago somatu dudala komunikabi-deetan familietan baino. Abuztuanikastetxe publikoetako gurasoekin,itunpeko ikastetxeetako titularrekin,EUDELekin, errektoreekin, sindika-tuekin...esateko zerbait zuten guztie-kin bildu nintzen. Eta normaltasunezhartzen dute gaia.

Gu OME Osasunerako Mundu Era-kundearen argibideak jarraitzen ari ga-ra eta gainera hedabideetatik sortzen

ari den alarma horri erantzuteko eran-tzunkizuna dugu. Baina nik espero dutA gripearekin aurrekoekin bezalagertatzea. Bestelako ondoriorik gabepasatzea.

Amaitze aldera. Irakasleei,ikasleei, gurasoei zein mezuhelaraziko zenieke zuk EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailburuzaren aldetik. Zeintzuk diragakoak sortu nahi den hezkuntzaaurrera eramateko?

Lehenik eta behin, hau ezin du ad-ministrazioak bakarrik egin. Familienlaguntza eta konplizitatea behar ditu-gu. Gurasoen beharra daukagu eta be-raiek ere ardura hartu behar dute, etamugak jarri behar dizkiete seme-alabei.Heziketa mugak jartzea da. Ikasleek ja-kin egin behar dute garatu ahal izatekoeta egin nahi dituzten gauzak egitekomuga batzuk dituztela. Ezinbestekoada eskolaren eta familien arteko harre-mana.

Era berean, ezagutzaren eta balioentransmisioari garrantzia handia emanbehar zaio. Balio eskala argia izan be-har da. Bi edo hiru balio, baina mugiezi-nak. Hezkuntzaren helburua ezagutzatransmititzea dela gogoratu behardugu, baina ezagutza pilatzea, baliorikgabe, alferrikakoa dela. Egia, ontasuna,errespetua...ezinbestekoak dira.

Eta oso garrantzitsua, irakaskuntzaeta heziketa ez nahastea.

Ingeles Filologia ikasi etagero, urte asko pasatu nituenIrlandan,Belfasten. Han,garran-tzia handia ematen genion tuto-retzari. Eta benetan uste dut edo-zein ikaslek bere ikasgelan izandezakeen tutore formalaz gain,beste tutore bat izan behar duela.Bere orientatzailea izango dena,bere izaera ondo ezagutukoduena.

24 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Page 25: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin
Page 26: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

26 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

e k a r p e n a k

Geletan egiten den behaketarengarrantzia guztiok onartzen dugu.Baina behaketa hori, gehienetan,kanpora zuzentzen dugu; hau da,haurrarengana (ikaslearengana). Etazer gertatzen da irakasle-hezitzai-leokin?

Hezitzaileak berak egiten, pentsa-tzen, sentitzen... duena, maiz, behake-ta horretatik kanpo geratzen da. Guresentimenduek eta pentsamenduek gu-re hitzak eta jarrerak zuzentzen dituzte,baina, gehienetan, hezitzaileok ezdugu hori nozitzen, ez gara horretazkonturatzen, edo, nahiz eta maila teori-koan hori horrela dela aitortu, gero gu-re eguneroko jardueretan murgildu, etaditugun pentsamenduez eta sentimen-duez ez gara ohartzen.

Ez ohartzeak, ordea, ez du esannahi ez daudenik, eta ez du esan nahi ezdutenik agintzen.

Aurkezten dugun esperientzia hauLanbide Heziketako goi mailako HaurHezkuntzako ikasleek egin zuten2008-09 ikasturtean, praktikak egitenari ziren bitartean, eta, emaitzak esperobaino hobeak izan direla kontuan har-tuta, Haur Hezkuntzan diharduten he-zitzaileentzat nahiz edozein mailatakohezitzaileentzat ere baliagarria izandaitekeelakoan aurkezten dugu.

GURE ESPERIENTZIA

1. OinarriakNorberaren behaketarako jarduera

hau egin baino lehen, oinarri batzukonartu eta ulertu behar ditugu guztiok:

1. Haur Hezkuntzako edozein zi-klotako haurrek –eta gauza bera esandezakegu edozein pertsonari buruz–,haurtxoak zein 4 urtekoak izan, senti-menduak eta pentsamenduak eragitendizkigute. Hiru ataletan sailkatukoditugu:

• Lehenengoan, sentimendu posi-tiboak deitutakoak: amodioa, alaitasu-

na, samurtasuna... • Bigarrenean, sentimendu negati-

boak, askotan aditzera ematera ausar-tzen ez garenak: esate baterako, gai-tzestea, nazka, amorrua, haserrea, hoz-tasuna…

• Eta, azkenik, sentimendu eta pen-tsamendu neutroak, indiferenteak;beste modu batean esanda, ez hotzak,ez beroak.

Hori guztia normaltzat hartu behar-ko litzateke, jakina: pertsona guztienarteko harremanetan gertatzen da, ber-din da nagusiak zein txikiak izan.

Beraz, lehenengo printzipioa hauda: “Ez gabiltza errudun bila”. Ez dugu i-nor erruduntzat hartu nahi, geure ba-rruan gertatzen dena ezagutu baizik.Geure barruan zer gertatzen den jakite-ko erruduntasun kontzeptua baztertuegin behar dugu. Bestela, erruduntasu-nak ez liguke utziko, modu objektibo-an, zer gertatzen den jakiten, sentimen-du onartezinak direlakoan.

Bigarren oinarria gure betebeharre-an dago, hezitzaile gisa zaintzen etahezten ditugun haurrekiko dugunarduran. Behar duten segurtasuna,arreta, afektua… gure haur guztieieman behar diegu, eta ez gure gustuko-ak direnei bakarrik –edo batzuei bestebatzuei baino gehiago–. Aitzitik, guregustuen edo lehentasunen gainetik,guztiei eman behar diegu, hein berean.Gure esperientzian, praktikak egiterajoan ziren ikasle-hezitzaileei abiapuntugisa zera irudikatzeko eskatu genien:txikiak izanda, nola sentituko lirateke-en, egunean 6-7 orduz, astean 5 egu-nez, eta urtean 9 hilabetez, onartuko ezlituzkeen hezitzaile batekin egonda.

Norberaren behaketa

Debekua baino larriagoa da ikusezin bihurtzea.

Mikel Laboa

Elkar aldizkaria, 2008ko negua

Joseba Imanol IDOYAGAHAUR HEZKUNTZA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOKO

IRAKASLEA ESKURTZE BHI-N

Page 27: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

2. Helburuak1. Autobehaketa egitea. Barruan

pairatzen ditugun emozioak nozitzea,eta pentsamenduek eta besteek geurejardueretan dituzten eraginak antze-matea.

2. Nozitu eta gero, geure jardueraketa joerak bideratzea.

3. Kontzientzia zabaltzea (kon-tzientzia: gertatzen denaz jabetzea).

Ez da gu mingosteko lana, geurehezitzaile-prestakuntza eta jarduerahobetzeko egiten dugun lana baizik.Profesional onak izateko, geure gus-tuen, erakarpenen, ikusezinen eta go-rrotoen gainetik egon behar dugu, haurguztiei behar bezalako arreta eta aten-tzioa emanez. Teknikak eta teoriakmendera ditzakegu; baina, norberarenbehaketan arreta jartzen ez badugu, ezgara haur guztiengana helduko.

Ez gara eroso sentitzen haur guztie-kin. Batzuekin oso emozio atseginakedukiko ditugu: esate baterako, maita-suna, poza, hurbiltasuna, interesa, ha-rekin egoteko gogoa…; beste batzue-kin, aldiz, ezinegona, haserrea, gorro-toa… Horrelako sentipenak edukitzeaguztiz normala da. Argi izan behar duguhori. Baina, esan bezala, profesionalonak izateko eta haur guztiei behar be-zalako arreta emateko, horren gainetikegon behar dugu.

3. ProzeduraHau egitea proposatzen dugu:

Lehenengo astean.- Erregistro bategin: haur bakoitzak sortzen dizkizunemozioak eta pentsamenduak idatzi.Aste horretan, besterik ez: horretazjabetu eta idatziz jaso.

Baliteke zeure artean horrelakoakentzutea:

Ene! Zer potxoloa den Eneko! Askomaite nau (edo dut).

O! Zer gustura nagoen Iratirekin,

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 27

zer gozoa den! Nola besarkatzennauen/dudan!

Uf! Zer nazkagarria den Irune! Zeastuna! Berriro niri deika. Ezin dutjasan.

Bigarren astean.- Haurrekin egotekodaukagun joera aztertu: norekin ego-ten garen denbora gehiago, norekingutxiago, zer jarrerarekin egiten dugunlan haur batekin edo bestearekin, zer-nolako hitzak eta keinuak egiten ditu-gun...

Baliteke honelakoak antzematea:Irune datorkidala ikusten duda-

nean, aurpegi txarra jartzen diot etabeste aldera begiratzen dut.

Iratirengana hurbildu, eta hitzgozoak esanez besarkatzen dut.

Konturatu naiz maiz egoten nai-zela Karmelerekin, berari laguntzenedo berak egiten duenari begira.

Konturatu naiz Markeli ia ez dio-dala begiratzen, ez eta hitz egiten ere.

Hirugarren astean.- Orain arte edukiditugun pentsamendu batzuk bestepentsamendu batzuekin ordezkatzensaiatu.

Pentsamendu berri horiek honela-koak izan litezke:

Markelek ere eskubide osoa daukanire arreta bereganatzeko.

Irunerekin ere egon naiteke ondo.

Ez nago hemen nire gustukoak dire-nekin bakarrik egoteko.

Iratik du nirekin egoteko beharraala neuk dut berarekin egoteko beha-rra?

Laugarren astean.- Gure jarduerakzuzendu, guztiei dagokien tratua ema-teko. Berriz nabarmenduko dugu: pro-fesional onak izateko (hau da, hezitzai-le onak izateko) haur guztiak hartu be-har ditugu abegi onez, haur guztiek me-rezi dute gure maitasuna, gure arreta...Eta hori egiteko, nahiz eta lehentasu-nak izan, horien gainetik egin behar du-gu lan.

Markeli zer edo zer esaten diotegunero.

Irunek zerbait eskatzen didane-an, adeitasunez ematen diot, eta in-teresa erakusten diot bere gauzakazaltzen dizkidanean.

4. Adibide batOndoren, gure ikasle-hezitzaile ba-

tek urtebeteko haurren gela bateannorberaren behaketaz egindako des-kripzioa adierazten da, aldaketarik ga-be, nahiz eta askotan, ikusiko denez,sentimenduak eta bestelakoak nahastuJarduerak/Jarrerak zutabean, esanda-ko guztiaren garrantziaz hobeto jabe-tzeko. Oharra: haurren izenak aldatuegin dira.

Page 28: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Egunero nigana hurbiltzen da; asko jolasten gara; irriba-rre egiten diogu elkarri; bilatu egiten nau eta beti eran-tzuten diet haren beharrei.

Ez dator nigana eta ni ez noa harengana; negarrez arida beti; gaitzespena sortzen du nigan, eta, askotan, ezdiet haren beharrei erantzuten.

Maiz harengana hurbiltzen naiz; harekin jolasten naiz;jostailuak eramaten dizkiot; oraindik ez daki ibiltzen;zaindu egiten dut, eta ondo erantzuten dit.

Konturatzen naiz ez naizela harengana hurbiltzen;oharkabean pasatzen da; kexatzen ez denez, eta betileku berean dagoenez, ez diot erreparatzen.

Negar egiten ez badu, ez naiz harengana hurbiltzen;baina, negarrez hasten denean, zer gertatzen zaionaztertu, eta haren beharrak asetzen ditut.

28 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Haurraren izena Pentsamenduak, emozioak

Norberaren behaketa / 1. astea

Nekane

Maria

Aitana

Andres

Mikel

Zeinen haur alaia! Beti irribarretsu; gustatzen zait: maiz hurbiltzen da nigana, eta betijolastu nahi du

Ez zait gustatzen: beti negarrez, hezitzailearen besoetan baino ez du egon nahi, kostatu egi-ten zait harengana hurbiltzea, ez dut gogoko hark negar egitea, eta hori baino ez du egiten!

Zein potxoloa den! Beti irribarretsu; nahiz eta urtebete ere ez izan, oso independentea da;asko gustatzen zait harekin egotea; luzaroan jarduten naiz harekin jolasean; zoragarriada.

Gogoko dut, nahiz eta ez naizen luzaro egoten harekin; oso haur pasiboa da; ez da jolastenia; goiz osoa pasa dezaket haren presentziaz konturatu gabe; ikusezina da.

Haur potxoloa da, baina duen itxura fisikoak, dituen arropek, gorputzak, aurpegiak…galarazi egiten diote jendeari hurbiltzea. Zikin ibiltzen da, eta ematen du elikatu gabedagoela; horregatik guztiagatik, kosta egiten zait harengana hurbiltzea.

Haurraren izena Pentsamenduak, emozioak Jarduerak/Jarrerak

Norberaren behaketa / 2. astea

Nekane

Maria

Aitana

Andres

Mikel

Gustatzen zait: beti irribarretsu,pozik eta jolasteko prest.

Ez dut gogoko: beti negarrez, etaez da nirekin ondo konpontzen.

Asko gustatzen zait: beti pozikdago, eta horrek erakarri egitennau.

Ez dut gogoko: ez dut gaitzesten,baina pasibo dago beti.

Ez dut gogoko: ez dut gaitzesten,baina haren itxurak arbuioasorrarazten dit.

Haurraren izena Pentsamenduak, emozioak

Norberaren behaketa / 3. astea

Nekane

Maria

Aitana

Andres

Mikel

Nire gustukoa izaten jarraitzen du; beti egoten da pozik, eta haren presentzia gustatzeadakar horrek.

Konturatu naiz oraindik nirekin egoten ohituta ez dagoelako egiten duela negar; orain,kasu egiten diodanean, ez du negarrik egiten; asko gustatzen zait eta asko gustatzen zaiojolastea.

Asko gustatzen zait: potxolada bat da; beti irribarretsu eta beti jolasten.

Konturatu naiz jolastea asko gustatzen zaiola, bere erritmoan; gainera, harengana hurbil-tzen bazara eta harekin jolasten bazara, barre egiten du eta pozik agertzen da.

Gogoko dut; lortu dut lehengo ukatze hartatik ihes egitea; haurrak ez du bere itxura fisikoa-ren errurik; gainera, asko gustatzen zaio abestea eta dantzatzea, eta gogoko ditut horiek.

Page 29: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

5. OndorioakIzandako bileretan, praktiketan jar-

dun duten ikasleak oso pozik agertu zi-ren egin zituzten aurkikuntzekin, eta o-so pozik norberaren behaketarekin: ar-gi ikusi zuten hasieran beren zaletasu-nek eta ezinikusiek markatzen zutelahaur bakoitzarekin zuten jarrera; bainaez zuten errurik sentitu, hobetzeko de-sioa baizik. Onena, berriz, hau izan zen:aldatzeko aukera bazutela ikusita, kon-turatu ziren bazutela hezitzaile hobeakizateko aukera.

Eta —Mikel Laboaren hitzak berrizekartzearren— nabaritu zuten haur i-kusezinak zeudela eta, egindako lana-ren ondorioz, berriro ikusgai (zenbai-tetan, ikusgarri ere bai) bihurtzen zire-la; lehen, zenbait haurrekin harremangutxi izan bazuten ere, haur horiekinberoiekin harreman estuagoa eduki-tzen hasi zirela; hasieran zorroztasunhandiz hitz egiten zieten haurrei bestemodu batez hitz egiten hasi ziren, etab.Hori guztia egin eta gero, hezitzaile ho-beak zirela konturatu ziren, kontzien-teago egiten zituztela gauzak.

Norberaren behaketa behar-beha-rrezkoa da, horrek ahalbidetzen baiti-gu haur guztiengana ailegatzea, sarri-tan ezkutukoak edo inkontzienteak di-ren gustuen eta gorrotoen gainetik.

Norberaren behaketak norberarenkontzientziaren aurrean jartzen ditusentimenduok, eta, haietaz ohartuta,beste modu batean jarduteko aukera e-maten digu horrek. Lan egiteko bidehorri oinarri-oinarrizkoa deritzogu, gu-re garapena eta gaitasun profesionalahobetzeko. Eta kontuan hartu horrela-ko esperientzia bat edozein mailatan e-gin daitekeela, ez Haur Hezkuntzansoilik. Askotan, kanpoan jartzen duguarreta, besteek egiten duten horretan;baina gu prozesu horren parte gara, di-

tugun pentsamenduek eta sentimen-duek gobernatzen dituzte geure jarre-rak, eta horiek eragin handia daukatehaurrengan, neska-mutilengan, edo-zein ikaslerengan... Soilik kanpora be-giratzen badugu, zati handi bat —ba-rrukoa— geure behaketatik kanpo ge-ratuko da, eta, hala, gure behaketa ezda osoa izango.

Hemen aurkeztu duguna hutsunehori betetzeko lanabes erabilgarria iza-tea espero dugu.

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 29

Konturatu naiz denbora gehiegi pasatzen nuela berare-kin, eta ni premiazkoa bihurtzen ari nintzaiola; orain,jolasten naiz harekin, baina bere lekua ere uzten diot.

Denbora gutxi pasatzen nuen harekin; orain, egunerojarduten naiz tarte batean harekin, elkarrekin jolastengara eta besarkatu egiten dut.

Denbora gehiegi pasatzen nuen harekin; orain, jolastengara elkarrekin, besoetan hartzen dut, baina beretzakodenbora ere uzten diot, ni gabe egoten ikas dezan.

Hurbiltzen naiz harengana, jostailuak eramaten dizkiot,eta aldika-aldika begiratzen diot, ea ondo dagoen edozerbait behar ote duen ikusteko, oraindik ez baita mugi-tzen.

Egunero, tartetxo bat hartzen dut harekin egoteko; dan-tzatzea eta abestea gustatzen zaionez, harekin egotekoaprobetxatzen dut musikarako denbora.

Haurraren izena Pentsamenduak, emozioak Jarduerak/Jarrerak

Norberaren behaketa / 4. astea

Nekane

Maria

Aitana

Andres

Mikel

Gustatzen zait; beti irribarretsu.

Gustatzen zait: irribarretsua daeta beti dago prest jolasteko.

Potxolada bat da; zoratu egitennau.

Gustatzen zait: oso potxoloa daeta irribarreak egiten ditu.

Gustatzen zait: oso alaia da etairribarreak egiten ditu.

Joseba Idoyaga Budapesteko Loczy institutuan.

Page 30: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin
Page 31: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 31

Zer berrikuntza dakarkioGurasotegi egitasmoak

hezkuntzari etaeuskalgintzari?

Irakurle gehien-gehienek ez duteseguru asko Gurasotegi egitasmoarenberri zehatzik izango. Urte pare batbesterik ez baita egitasmo hau abiatuzela, Pasai Antxoko guraso talde txikibatek bultzatuta. Denborak aurrera e-gin ahala familia gehiago joan zaizkiolotzen, eta, jada, Lezo, Pasaia eta Oiar-tzungo 18 familia dabiltza egitasmoa-ren inguruan.

Esandakoarekin antzematen daGurasotegiren lehenengo ezaugarria:egitasmoak familiak biltzen ditu berebaitan, ez gurasoak banaka hartuta.Talde ikuspegia dugu oinarri. Familiaharreman sare finko bat da, sendoa etaegituratuta dagoena. Talde osoa aintzathartzea funtsezko zaigu, aurreraxeagoemango ditugun arrazoiengatik, hez-kuntza ildo batzuk aurrera eramateko,eta baita euskarazko eremuak finka-tzeko ere.

Etxean euskaraz jardutea da, eraberean, egitasmora hurbiltzeko beste

baldintza ezinbesteko bat. Horrekinbat, Gurasotegiko jarduera guztietaneuskara besterik ez dugu erabiltzen.Guraso mugimenduaren barruan “D e-redua” izan nahi dugu.

Seme-alaben hezkuntzaren gaine-an dugun kezka da egitasmora biltzeko

arrazoi nagusia. Hori dugu hirugarrenezaugarria. Hezitzaile garen neurrianzalantza ugari dabilzkigu gogoan, etahoriek besteekin partekatzea eta de-non artean aurrera egiteko bideak bila-tzea izaten dugu jardunbide. Geure bu-rua hobetu eta prestatu nahi dugu. Iazgeure buruarentzat prestatu genuen e-gitarauan honako gai hauek jorratu ge-nituen: 1) nola lagundu seme-alabeiberen sentimenduei aurre egiten; 2)nola sustatu elkarlana; 3) zigorraz bes-teko bideak; 4) nola sustatu haurren bu-rujabetasuna; 5) nola erabili goratzea.

Gurasook gurasoontzat antolatuta-ko mugimendua da geurea. Ez gara i-kastola-ikastetxe batek edo psikope-dagogiako erakunderen batek antola-tutako guraso eskola bat. Ez gara udaleuskara zerbitzu batek edo euskara e-rakunde batek antolatutako euskara-ren transmisio kanpainako guraso tal-de bat. Ez, ez bata ez bestea, geure bu-rua antolatu eta aurrera daramagun

galdeidazue

?Pello JAUREGI

UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

Page 32: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Seme-alaben hezkuntza-ren gainean dugun

kezka daegitasmora biltzeko arra-zoi nagusie-

na. Hezitzaile garenneurrian zalantza ugaridabilzkigu gogoan, etahoriek besteekin partekatzea eta denonartean aurrera egitekobideak bilatzea izatendugu jardunbide. Geureburua hobetu etaprestatu nahi dugu.

?

mugimendu bat gara. Gurasoen mugi-mendu burujabea.

Bada azken ezaugarri bat, agian au-rrekoak bezain agerikoa ez izan arren,guretzat behinik behin, barruko ikus-pegitik, oso-oso estimagarri dena: lanestiloa. Gure estiloa, erantzukizunetanbaino gehiago, atseginean oinarritzenda, helburuetan baino gehiago, barnebeharretan. Egiten ditugun gauzak go-gokoak ditugulako egiten ditugu. Ezdugu geure burua behartzen, estutzeneta larritzen helburu batzuen bila jardu-teko. Ibili egiten gara, barne gogoaribegira. Ez dago talde presiorik konpro-misoak betearazteko eta gogoko ez du-guna egiteko.

Honaino zer garen. Eta zer berrikuntzadakarkio hezkuntzari?

Heziketa formalaren hedaduraneurrigabearen garai hauetan, infor-mazioaren eta arrazionalismoaren na-gusitasun itogarriaren aldi hauetan, ai-re eta espazio pixka bat behar dugu ar-nasteko, etxeko heziketa naturalak

duen itzelezko garrantzia aitortzeko, e-txean berez, goxo eta osoki ematen denbalio eta emozioen garapen naturala le-hen lerroan jartzeko. Gurasook hezi-tzaile nagusiak gara. Egiteko horrekmerezi du gorespena eta antolaketa au-tonomoa. Gurasook geure burua pres-tatu eta jantzi behar dugu, baina geurebaitan oinarrituta, geure ardurapean,geure irizpideekin, geure erritmoekin.Etxeko heziketak badu bere eremupropioa, beste hezkuntza eremuekinbatera daitekeena, noski, baina ez ezin-bestean eskola erakundeen menpe e-do esaneko.

Etxeko hezkuntzaren muinak osonabarmen jotzen du pertsonarteko ha-rremanen kalitatea zaintzera. Behar du-gun prestakuntza, beraz, ez da teorikoaedo teknikoa, esperientziala eta prakti-koa baizik. Gurasook prestakuntza bi-de berezia behar dugu, eta bide horigeure beharretatik abiatuta eraiki be-har dugu; honi eta hari entzunda bai,hemendik eta handik gauzak hartutabai, baina beti ere gure baitatik galba-hetuta.

Zer berrikuntza dakarkio euskalgin-tzari?

Euskararen erabilerak gero etagehiago kezkatzen gaituen honetan,familiaren garrantzia inoiz baino argia-go ageri zaigu. Datu asko ditugu honez-kero baieztatzeko euskara erabiltzerabultzatzen dituzten barne baldintzakfuntsean familian sortzen direla, esko-lan baino gehiago. Hizkuntza baten e-rabilera gaitasunari bezainbeste lotutadago jarrera eta alderdi afektiboei. E-txeko arragoan sortzen dira modu na-tural eta jarraituan hizkuntza baten era-bilerak behar dituen baldintza afekti-boak eta komunikatiboak. Hortaz, be-rriro ere gurasoak eta etxea ditugu hez-kuntza eragile nagusi.

Euskalgintzaren arreta berezko tal-deetara bihurtzea behar-beharrezkoadugu. Bertan sortzen da hizkuntzarenberezko osasuna eta bizitasuna. Esko-lak ezin du izan euskalgintzaren errefe-rente nagusia, zeharo garrantzitsua de-la aitortuta ere. Familiak duen lehenmailako eginkizuna sozializatu beha-

rrean gaude. Gurasotegik hartara bide-ratu nahi du begirada modu praktiko e-ta hezur-haragizko batez. Horren ingu-runean erreferente bizi eta erakargarriizan nahi du, errealitate bat, bide bat etaipar bat erakusten duena.

Erreferente hori guk geuk, guraso-ok, eraikiko dugu edo ez du beste inorkegingo. Esperientziak erakutsi digu ezdela oso bide emankorra gurasoei be-girako planak bestelako erakunde ba-tzuek egitea, hala eskolek nola udale-txeek edo euskara erakundeek. Gura-sook, benetan mugituko bagara, geurebaitan behar dugu motorra. Kanpotikeraginda bultza eta bultza datozen ho-riek ez dute gehienetan emaitza oparo-rik ematen, ez dute lortzen mugimenduautonomorik abiatzea. Kanpoko etabarruko mugimenduen arteko dialekti-kan dago hemen jokoa.

Hezkuntzaren ikuspegitik bezala,hizkuntzaren ikuspegitik ere, familia e-rakunde bat da, talde bat, sare egituratubat, sistema finkatu bat. Banakako i-kuspegi batek galdu egiten du norma-lean dimentsio sistemiko hori. Guk, or-dea, taldetasuna dugu jardueraren oi-narri. Talde osoa baitago, nolabait, in-plikatuta etxeko kideen artean harre-manbideak moldatu, aldatu edo indar-tu nahi ditugunean. Eta guk, eragilesentitzen garen neurrian, hainbat etahainbat kontu eragin nahi ditugu etxe-ko harremanetan, hala bihotz kontue-tan, nola hizkuntz jokaeretan ere.

Gauzak horrela, hizkuntzan etahezkuntzan, hankak alde banatan ditu-gun mugimendu autonomo bat eraiki-tzen ari gara poliki-poliki. Gure hez-kuntza ikuspegia lantzen eta sortzen a-ri gara arian-arian. Irizpideak argituzgoaz. Eskarmentua eta bizipenak meta-tzen ari gara. Hizkuntza alorrean dugunerreferentzialtasuna ere garatuz joanbehar dugu. Beste hizkuntz egoera ba-tean bizi diren familiekiko zubiak nolaeraiki ere ikuskizun dugu.

Jaioberri orok bezala, ugari ditugueginkizunak. Hala ere, jaioberri orokbezala, gurekin dakargu jite eta norta-sun berezia. Urte askotarako izan bedi.

32 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Page 33: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurria

Page 34: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

HIK HASI euskal heziketarako egi-tasmoak “Hezkuntza Goraipamenak”ekitaldia antolatu zuen irailaren 25ean.Lehen aldiz Euskal Herri osorako hez-kuntzako hainbat ekimen goraipatu zi-tuen. Ondoren, ekitaldira gonbidatuta-ko 80 lagunez osatutako hezkuntzakoordezkaritza zabalak elkarrekin baz-kaltzeko aukera izan zuen.

Bertan izan ziren administrazioeta-ko ordezkariak: Frantziako HezkuntzaNazionaleko euskara arduraduna denJakes Sarraillet, Nafarroako HezkuntzaDepartamenduko Euskarabideako zu-zendaria den Xabier Azanza, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailekoa denJuan Manuel Aramendi eta Gipuzkoa-ko Foru Aldundiko euskara zuzendariaden Estibaliz Alkorta. Han izan zirenIrakasle Eskola guztietako ordezka-riak; sare publikokoak, ikastolakoak

eta kristau eskolakoak; hezkuntza era-gile eta talde gehienetako ordezkariak ,aisialdikoak, argitaletxetakoak, artis-tak, euskalgintzakoak, komunikabide-etakoak...

HIK HASI Hezkuntza Goraipamenekitaldiak bi helburu nagusi izan zi-tuen: batetik, Euskal Herrian hezkun-tza arloan garatzen ari diren praktikaedo jardunbide onak goraipatzea; etabestetik, Euskal Herrian hezkuntzaarloan ari diren talde eta eragileak el-kartzea eta elkarrekin parteka ditzake-gun bi arloak (euskararen eta kultura-ren transmisioa eta hezkuntzaren pres-tigioa) indartzea.

Babesleak eskertu nahi dituguMartin Berasategui, Elkar Taldea,

Ibaizabal argitaletxea eta Kutxa funda-zioa egin dira gastuen kargu.

34 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

HIK HASI Hezkuntza GORAIPAMENAK

Nafarroako eta EAEko EskolaTxikien koordinadorek Juan Gorritiren“Langaurdin” artelanak jaso zituzten ELKAR taldearen eskutik.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako Seaska ikastolen federa-zioak Jose Luis Zumetaren margolana jaso zuen IBAIZABAL argita-letxearen eskutik.

Page 35: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

GORAIPAMENAK

EAEko Karitateko Alabek Anton Mendizabalek egurrez, beiraz etaarbelaz egindako “Argizaiolbaratz” lana jaso zuten KUTXA fundazioareneskutik.

Eskoriatzako HUHEZI Irakasle Eskolak Txitxi Orbegozoren margola-na jaso zuen. Martin BERASATEGUIren goraipamena zen etaLontxo Oihartzabalen eskutik jaso zuen.

Banatu ziren goraipamenak haue-xek izan ziren:

Eskola TxikiakHerri txikietan Eskola Txikiak he-

rrien biziraupenererako egiten ari di-ren lan garrantzitsua goraipatu nahiizan da. EskolaTxikiek bi koordinadoradituzte. Bat Nafarroan, herrialde osoanbanatutako eskola txikiak biltzen di-tuena; 78 hain zuzen. Bestea EAEn, na-gusiki Gipuzkoako Eskola Txikiek osa-tzen dute, baina Bizkaiko hainbat Esko-la Txiki ere biltzen ditu.

SeaskaLapurdi, Nafarroa Beherea eta Zu-

beroako ikastolen federazioak 40 urtebete ditu aurten. Jakina da Lapurdin,Nafarroa Beherean eta Zuberoan fran-tsesa dela hizkuntza ofizial bakarra. Ha-

la ere, Seaskak 40 urte egin ditu bere i-kastoletan haurrak eta gazteak euska-raz hezten.

Karitateko AlabakKaritateko Alabek 9 ikastetxe dituz-

te Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.Ikastetxe horietan ikasleen % 28 etorriberria da. Ikuspegi sozialetik dueneraginagatik eta etorkinak HezkuntzaSisteman eta jendartean beren lekuaizan dezaten egiten ari diren ahalegina-gatik goraipatu nahi izan dira.

Eskoriatzako Humanitate eta Hezkun-tza Zientzien fakultatea,HUHEZI

HUHEZI metodologia aurrerakoiaeskaintzeko ahalegin handia egiten arida eta gaurkoz irakaslegaien eskola ba-karra da adar guztiak euskaraz eskain-tzen dituena. Horregatik goraipamena.

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 35

Page 36: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

36 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

603 kide ibili dira aurtengo Hik HasiUdako Topaketetako 26 ikastaroetan:535 matrikulatu, 57 emaile eta 11 anto-latzaile.

X. Hik Hasi Udako Topaketa Peda-gogikoak izan dira uztailak 1, 2 eta 3kogoizetan Donostiako Pedagogia Fakul-tatean. HIK HASIk eta EHUko Hezkun-tzaren Teoria eta Historia Sailak antola-tu dituzte elkarrekin Topaketa horiek.

Lontxo Oihartzabal eskolako etaEHUko irakasle ohia, eta Hik Hasikokolaboratzailea, omendua izan da.

X. hik hasi Udako Topaketakemankorrak izan dira

Udako Topaketek ez dute GARATU-ko dirulaguntza jasoko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-latik esan zaigunez, Udako Topaketakantolatzeko Hik Hasik ez du dirulagun-tzarik jasoko aurrera begira.

Harpidetza da egitasmoaren bermaEgoera aztertu, eta datorren urtera-

ko zer proposatu eztabaidatzen ari daHik Hasi.

Aldizkariak, Topaketek eta, oro har,egitasmoak aurrera egin behar badu,harpidetza da berma bakarra.

Antzezle, antzerki irakasle, eskole-tako irakasle eta zaleen artean batzarraegin, azpibatzordeetan elkartu, egite-koak eztabaidatu, ordezkariak izenda-tu, eta batzarrean, Antzerkizaleen El-kartea sortzeko oinarriak finkatu ziren.

AntzerkizaleenElkartea sortzeko oinarriak finkatu zirenTopaketetan

EHIK ikastolen europar koopera-tibak zuzendaritza taldea eta artez-karitza kontseilua izendatu ditu

Ekainean, Europako Kooperatibaelkartea sortu zuten eta irailaren 26anTolosako Leidor antzokian ikasturtearihasiera eman zioten zuzendaritza etakooperatibaren kontseilua aurkeztuz.

Page 37: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Habanako (Kuba) Batzar Jauregian,Heziketa, Orientabide eta Terapia sexua-laren V. Biltzarra egingo dute 2010ekourtarrilaren 18tik 22ra bitartean. Sexuali-tatea, heziketa eta osasuna. Eskubideakmundu hobe baterako izenburupean,jardunaldi horien helburu nagusia sexo-logiari eta sexu heziketari buruzko espe-rientzia trukea sustatzea da.

Era berean, Sexu Heziketarako Kuba-ko programa nazionalaren testuingu-ruan, gaur egun Kubako gizarteak dituenkontraesan eta arazoei aurre egiteko irte-bideak bilatzea da bosgarren aldiz ospa-tuko den biltzar horren xedeetako bat.

Parte hartu nahi izanez gero, edo bil-tzarrari buruz gehiago jakiteko:

http://www.sexologiacuba.com web-gunea kontsulta daiteke.

Kubako heziketa,Orientabide etaTerapia sexuala-ren V biltzarra

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 37

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako gitarra ikastaroa

Ikasturte hasierarekin batera Xirula Mirulak ekimen berria jarri du martxan.Urteak daramatza Xirula Mirulak haurrekin lanean. Oraingoan, baina, haurreibaino hezitzaileei zuzendutako ikastaroa antolatzen ari da. Hain zuzen ere, HaurHezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako gitarra ikastaroa.

Asmoa maila apalenetik hastea da, hau da, ezertxo ere ez dakiten irakas-leekin. Helburua, ikastaro amaieran, eskola giroko kantuak eta zenbait abestiherrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea da; tonalitate eta erritmoa zainduz.

Taldetxoa sortzen bada, urriaren erdi aldean hasi eta ikasturtea amaitu bitar-tean, astean behin elkartzea da asmoa.

Noiz: AsteartetanOrdua: 19:15eanIraupena: 75 minutuArgibide gehiagorako: 943 46 3 5 55 edo [email protected]: Catalina Erauso 12 (Amara auzoa). Donostia.

IX Psikomotrizitate praktikariburuzko jardunaldiak Gasteizen

Datorren azaroaren 13tik 15era Gasteizko Europa Jauregian UNED-Bergara-ko Psikomotrizitate Praktikako Eskolak antolatuta IX. Psikomotrizitate praktika-ri buruzko jardunaldiak egingo dira.

Jardunaldietan jorratuko den gaia honakoa izango da: “0-3 urteko haurrenbiografiaren eraikuntza: 3-8 urtekoen hezkuntzaren hasiera eta oinarriak”.

Aurten honakoak izango dira gonbidatuak: Bernard Aucouturier (Psikomo-trizitate Praktikaren sortzailea), Sonia Compostella (Asefop-eko psikomotrizistaeta formatzailea), Luis Casanovas (medikua, diafreista), Mª Jose Intxausti (psiko-logoa, psikomotrizista, Bergarako eskolako irakaslea) eta Pello Añorga (idazlea,ipuin kontalaria, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).

Jardunaldi hauen bidez, Psikomotrizitate Praktikan hausnartzeko tartea etaesparrua eskaini nahi du UNED-Bergarako Psikomotrizitate Praktikako Eskolak.Halaber, psikomotrizitateari lotuta daudenentzat eta psikomotrizitatea zer denjakin nahi duten guztientzat topaleku izan nahi dute jardunaldiek.

Aurten, laugarren urtez abiatuko daKosmodisea ekimena. GipuzkoakoForu Aldundiaren Berrikuntzako etaJakintzaren Gizarteko Departamentua-ren proiektu honek, hainbat ikasle, ira-kasle eta eskola batuko ditu oraingoanere. Guztien egitekoa talde laneanproiektu berritzaileak sortzea izango da.

Talde lanaren eta Informazio etaKomunikazioaren Teknologien bitar-tez kultura ekintzaile eta digitalaralekinbat datozen konpetentzia eta balioaksustatzeko helburuarekin sortutakoproiektua da Kosmodisea. Lehen Hez-kuntza, Derrigorrezko Bigarren Hez-

kuntza, Batxilergoa eta Heziketa Ziklo-etako ikasle eta irakasleei zuzendutakoproiektua da.

Bost urratsetanEkimen honek bost urrats izaten

ditu. Lehena, ideien ekaitza izenekoada eta talde bakoitzak hiruna proposa-men egin beharko ditu. Ideia horien ar-tean batzuk aukeratuko dira, ikasleeneta irakasleen botoen bidez. Hurrengourratsa entrenamendua izango da. Tal-deak Kosmodisean erabiliko dituztenprogramekin eta materialekin kontak-tuan jartzeko unea izango da.

Praktika apur bat hartu ostean taldebakoitzak bere proiektua garatu behar-ko du, soinua eta irudia txertatuz. Nola?Bada, FONO, IKONO eta MITO plane-tetan banatuta. Lehenengo planetanproiektuaren beharra agertu beharkodu taldeak, irratsaio batean. Bigarrene-an, proiektua prestatu, garatu eta sortubeharko dute. Eta azkenik, hirugarrenplanetan, garatutako proiektuaren pro-mozioa eta hedapena egin beharkodute bideo baten bidez.

Informazio gehiago:[email protected] 900 840 842

Kosmodisea ekimenean parte hartzeko epea zabalik dago

Page 38: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Eskuartean proiektu interesgarriak izango dituzue, ziur. Maiz, apalen batean ahaztuta geratzen dira, ordea, eta guk, hautsakendu eta horiek partekatzera bultzatu nahi zaituztegu. Ikastetxeetan erabiltzen diren proiektuak, materialak, fitxak, irudiak,gidoiak, powerpointak, unitate didaktikoak... partekatzeko aukera duzue gure web gunean. Guztion artean, hezkuntza abe-rasteko aukera dugu. Anima zaitezte besteekin PARTEKATZERA!

Partekatzeko proiektuak

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> A gripea dela, ekonomiaren krisia dela, erasoak direla... Hezkuntzaren ikuspegirik, nola jokatu beharko genuke halakopresio mediatikoen aurrean? Nola jokatu beharko lukete komunikabideek? Nola...

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen maia-tzeko eztabaidak utzi diguna...

>>> Krisia guztion ahotan dabilen garaiotan, zure inguruan, hezkuntza arloan, nabari al duzu horren eraginik? Zertansumatzen duzu hori?

> Krisian dagoena hezkuntza bera da. Horregatik hezkuntzaren pribatizaziorako saiakera oso nabarmena da. Europan Bolognaprozesua da adibiderik garbiena.

Bolognaren pareko prozesuak edo unibertsitateak egiten ari dira mundu osoan. Nik dakidala behintzat, Asian eta Ipar Ameriketanbehintzat bai ( AEB, Kandada...). Horien guztien helburu nagusietako bat hezkuntza babestutako eskubidea izatetik negoziorako au-kera berria izatera igarotzea da. Hala, multinazional handien neurrirako unibertsitateak –pribatuak eta publiko deitutakoak– egitea daxedea; aberatsak unibertsitatera joan daitezen eta herritar xeheak lan esku merke izan daitezen; unibertsitateak herri garapenera bai-no kapitalaren garapenera makurtuz...

Batzuk esan dezakete, kapitalak lehengo lepotik duela burua eta hala izan daiteke. Baina, neoliberalismoaren garai honetan bul-tzatzen ari diren politika ekonomikoak are eta oldarkorragoak dira, ikusi besterik ez dago Europako Batasunaren eraketa.

Egoera horren aurrean, negargarria da, Euskal Herriko unibertsitateetako "jakintsuak" – ezkerrekoak omen direnak– erakusten a-ri diren epelkeria. Norberak bere burua salbatu eta gainontzeko guztia bost axola! Nire galdera da, unibertsitateak aldatzen badira, gai-nontzeko epealdietarako ez al da antzerako planik egongo? Martxan ote dira jada? Neu

> Krisiak beldurra dakar berarekin. Segurtasun falta, zer gerta litekeen ez jakitea, gure inguruan egoera ekonomiko bereziak ikus-tea... Horrek guztiak beldurra sortzen d, eta era berean, egoera normalean onartuko ez genituenak onartzera garamatza, menekota-suna indartuz. Hezkuntzan, gizartean legez, bere eragina du krisiak, eta niretzat nabarmenena, balioen krisia da. Isa

> A gripearena ez al da kezko gortina hutsa krisi ekonomikoaren ondorio latzak desbideratzeko? Oso interesgarria litzateke bote-reak afera guzti horretan komunikabideen bidez jokatu eta jokatzen ari diren paperaren inguruko hausnarketa bat egitea.

Izan ere, erraza da, komunikabideak kontrolatuz, munduko gizarte osoa nahi den bezala erabiltzea. Jendea beldurtzeak eta elka-rren arteko mesfidantza sortzeak bere ondorioak ditu. Ziurtasun falta dugunean denok bihurtzen gara erabilgarriago, ezta?

Horren guztiaren aurrean, hezkuntzak jokatu behar duen papera ikuspegi kritikoa garatzearena izan beharko lukeela deritzot. Agripea nola agertu z en, zer nolako garapena izan duen, zein urrats eman dituen, zeintzuk diren ondorioak...

Galderak egin, informazioa jaso, ikuspegi desberdinak alderatu, eztabaidatu, elkarrekin pentsatzen ikasi, norbanaka arrazoitzeneta pentsatzen ikasi. Primerako aukera dugu, pil-pilean dagoen gaia aztertuz hori guztia egiteko. Hezitzaileok, animo, ekarpena han-dia izan daiteke eta! Manu.I.

38 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Page 39: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

argitalpenak

Bitartekotza eta gatazken konponbidea

Leonor Pérez CasajúsNafarroako Gobernua

Egilearen beraren hitzetan bildumahonen asmoa, etapa baten hasieratikhezkuntza oinarriak ezartzea da. Ira-kasleentzako gida didaktikoa eta ikas-leentzako koadernoa prestatu dituzte.Biek ala biek, DBHko ikasleak gizarte-an bizikidetza baikorra izateko mo-duan heztea dute helburu•

Euskera Askoren artean

EUSKALTZAINDIAEuskera Euskaltzaindiaren agerkari

ofiziala da eta hiru zenbaki argitaratzenditu urtero. Zenbaki honetan hamar i-kerketa lan bildu dira eta testu-antola-tzaileen erabilera estrategikoari eskain-tzen dio arreta berezia. Hain zuzen ere,2008ko irailean Iruñeko Jaso Ikastolanantolatutako XII. Jagon jardunaldieta-ko mintzaldiak jaso dira ale honetan. •

Euskal Herrirrako CurriculumaEuskal Eskola Publikoa

GAUR BIHAR Haur Hezkuntzako eta Lehen Hez-

kuntzako –Sarean– eta Bigarren Hez-kuntzako –BiHe– elkarteek eta EuskalHerriko Irakaskuntza Publikoko fami-liek–EHIGE– bultzatzen duten EuskalEskola Publikoa GAUR BIHAR ekime-naren argitalpen honek oinarrizko hez-kuntzarako curriculumaren eztabaida-tzeko prozesua aberastea du helburu•

Ura, gizadiaren ondareaFernando Bustillo / Ekain

Mtz.LizarduikoaGAIAK

Gizadiaren garapena ulertzeko e-zinbesteko elementua da ura. Baitakultura ororen mundu sinbolikoa, gauregun gertatzen ari diren eta etorkizune-an gertatuko diren gatazkak ulertzekoezinbesteko osagaia. Horren guztiarenberri ematea du helburu liburu honek.Antzinako zibilizazioetan hasi eta gauregun duen eragina aztertu arte •

Egun bat Petre Romanescuren bizitzan

Xabier MendigurenEREIN

Bere egun bat kontatuz idazlan bategiteko eskatu dio andereño Itsasok Petre Romanescuri. Petreri, baina, ezzaio idaztea gustatzen, zinema, ordea,ikaragarri. Horregatik, gurasoek opari-tutako bideo kamerarekin grabatukodu mendian egingo duten egun-pasa.Patxadan eta ondo pasatzeko eguna,baina, ez da uste bezala amaituko •

UrtaroakMarrazkiak: Manu Ortega Santos

ELKARLau liburuk osatzen dute Urtaroak i-

zeneko saila. Liburu bakoitzak urtarobatekin lotutako irakurgaiak, erreze-tak, eskulanak, irudiak, ariketak eta jo-lasak biltzen ditu. Irudiek garrantziahandia dute bilduma honetan, eta ikus-garri bezain erakargarri egiten dute. Le-hen Hezkuntzako haurrentzako mate-rial egokia da, etxean nahiz eskolan e-rabil daitekeena •

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

... nora joangogara?

MADARIAGA DORRETXEA Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa

Zentroa aparteko eraikuntza bate-an kokatua dago. Dorretxea XV. men-dean eraiki zuten, seguruenik garaihartan bando-gerretan ohikoak zirendefentsarako eginkizunak edukiko zi-tuen dorretxe gisa. XVII. mendean jau-regi erantsia eraiki zioten, bizitokibihurtzeko asmoz. Dorretxeari erantsi-tako Erlujuaren Dorrea 1851. urtekoada.

Zentroa Ihobek kudeatzen du;hots, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen,

Lurralde Plangintza, Nekazaritza etaArrantza Sailari atxikita dagoen Inguru-men Jarduketarako Sozietate Publi-koak.

Euskadiko BiodibertsitatearenZentroa bi unitate ezberdinetan egitu-ratua dago:

Ezagutza UnitateaEzagutza zientifikoa eta teknikoa

sustatzeko, sortzeko eta kudeatzeko e-giten da lan unitate horretan. Erabakipolitikoak hartzeko euskarri gisa balioizateko, biodibertsitateari dagokionbalioa emateko eta gizartea sentikor-tzeko helburuarekin.

Erakusketa eta Partaidetza Uni-tatea

Madariaga Dorretxeak erakusketa-unitate bat du, eta unitate horren helbu-ru nagusia Biodibertsitatea zer denazaltzea eta bere balioarekiko sentikor-tasuna lantzea da, argazkien, ikus-en-tzunezkoen, eta muntaketa interakti-boen bitartez.

Madariaga Dorretxeko behatokitikbista zoragarriaz goza daiteke, eta kata-loxak erabiliz, hainbat lekuren xeheta-sunak aurki ditzakegu: Laidako hon-dartza, padura, estuarioa inguratzenduten mendi eta basoak, Atxarreko SanPedroko ermita...

Zentroak, gainera, honako hauekere baditu: auditorium bat, hezkuntza-rako eta prestakuntzarako lantegietarazuzendutako gune bat, eta biodibertsi-tatearekin lotutako gaietan sakontzekodokumentazio publikorako zentro bat.

40 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

Euskadiko BiodibertsitatearenZentroa – Madariaga Dorretxeakjoan zen 2008ko ekainean ireki zituenateak,biodibertsitatearen kontserba-zioa eta erabilera iraunkorra susta-tzeko eta hari buruzko ezagutza he-datzeko. Madariaga Dorretxea Bustu-rian dago kokatua,Urdaibaiko Biosfe-raren Erreserban; paisaia, ekosiste-ma, landaredi eta fauna aniztasunazgozatzeko leku paregabean.

Page 41: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

141. zenbakia. 2009ko urria • hik hasi • 41

Trena: Euskotren-en Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekintren-aldaketa egiteko aukera ere badago).

Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko:902 54 32 10; wwwwww..eeuusskkoottrreenn..eess

Busturiako San Kristobal eta Axpe dira Madariaga Dorretxetik gertuendauden geltokiak.

Autobusa: Bizkaibus-eko A3515 linea: Bilbo-Amorebieta-Gernika-Bermeo.

Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko:902 22 22 65; wwwwww..bbiizzkkaaiiaa..nneett

Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernika-rako norabidea) Zornotzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeora doana) eta aurrera jarraitu Busturiako SanBartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Bertan Madariaga Dorretxeranola joan adierazita dago.

iGernikatik Bermeorako errepidea San Bartolome auzoa 35 48350 - Busturia – BizkaiaTel. 946 870 [email protected]

Nola iritsi

- Landarediaz, faunaz eta ekosistemetaz gozatzeko adin guztiei zuzendurikojarduerak antolatzen ditu urte osoan.

- Zenbait Mundu Mailako Egunak ospatzeaz gain (hegaztiena, hezeguneena,biodibertsitatearena, urarena…) bestelako jarduerak antolatzen ditu:

- Paduran zeharreko ibilbide gidatuak. - Ibilbideak kanoan. - Artadi kantauriarra ezagutzeko irteerak. - Zetazeoak begiztatzeko irteerak...

Jarduerak:

MMAADDAARRIIAAGGAA DDOORRRREETTXXEEAA

Eskola programa didaktikoaIngurumen Hezkuntza eta Sentsibi-

lizaziorako Eskola Programa da Mada-riaga Dorretxeko Parte-hartze Publiko-aren Unitatearen elementu nagusieta-ko bat, eta ingurumena behatzeko, az-tertzeko, gozatzeko eta hobetzekohainbat ikaste jardueratan oinarritutadago.

Eskola Programa urritik ekainarenerdialdera bitartean garatuko da, etahonako helburu hauek bilduko ditu:

• Biodibertsitateari buruz sentikor-tzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsi-tate orokorrekoak zein lan-eremuan(Urdaibai bertan) oinarritutakoak.

• Gizakiok ingurumenean duguneragina ulertzea.

• Ingurumenaren eta GarapenIraunkorraren garrantzia geure gainhartzea, eta baita horien kudeaketariburuzko problematika ere.

• Ekosistema ezberdinen garran-tzia ezagutzea biodibertsitate iturri gi-sa, eta dibertsitate biologikoaren kon-tserbazioak gizakiontzat daukan ga-rrantzia balioestea.

• Eskola-eremutik kanpoko harre-man pertsonalak erraztea, eta astialdiazgozatzeko modu konstruktibo berriakaurkitzea.

Hezkuntza-ziklo bakoitzerako pro-posatutako jardueren edukiek loturahandia dute eskola-curriculumean bil-dutako helburuekin.

Page 42: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

42 • hik hasi • 141. zenbakia. 2009ko urria

atzeko atetik

Haur bati "euskaraz hitz egin behar duzu" esanaz ez da ezerlortzen. Euskararen inguruan aldeko giro afektibo bat sortzerairitsi behar dugu.

Imanol Urbieta.*

Mila esker!!

Uste dut 12 urte bete nituen arte edonahiko ikasle ona izan nintzela. Ikaste-ko balio zuten horietakoa, andereñoa-ren eta amaren esanetan. Jaungoikoa-ren grazia hark ukituta, ordea, nahikobeltza zen nire etorkizuna gizarte ha-rremanei dagokienez. Asko irakurtzennuen, beraz, imajina dezakezuenezdenbora asko ematen nuen bakarrik,eta liburutegiko bezero fidela nintzen.Ez, ordea, oso tipo ospetsua ikaskideenartean. Ez bazen, bederen, nire fisikoa-ri, janzkerari edota izaera baldar sama-rrari lotutako “txantxak” jasotzeko.

Ikaskideen trufatzeko zerrendabeltzean laugarrena baino ez nintzen,zorionez. Nire aurretik inguruarekin

harremanak egiteko arazoak zituen etaandereñoek ere tontotzat hartzen zu-ten mutil sentikor bat, neska betaurre-kodun “itsusia” –bullingaren klasikoe-tako bat– eta neskekin gusturago ibil-tzen zen mutil “amaneratua” zeuden.Ni gimnasia gartsuarekin arazoak zi-tuen potzoloa nintzen. Ezin esan, azke-naldian hain ospetsu bilakatu denbullyng delakoaren aitzindari haiek o-so irudimentsuak zirenik. Ni bai, ordea,eta hori ere nire kaltetan… ez zegoengure klaseko liderrak erraz konforma-tzerik! Burlaren eskaileran beste pausobat gora ematen nuen haiekin integra-tzeko saio bakoitzeko.

Ez dakit oso ongi zer gertatu zen on-doren. Hori bai, inoiz izan dudan lagu-nik fidelena egin nuen. Nire indibidua-lismoa izugarri garatu zen. Eta uste dut,ikasketek eskatzen zuten disziplinareneta baldintzarik gabeko arretaren tru-ke, irudimenak eskaintzen zidan ihes-bidea aukeratu nuela. Aukera kons-zientea egin nuela esan nahi dut.

Gogoan dut garai hartan kanoiez

betetako belaontzien marrazkiekin be-tetzen nituela nire kaieraren orrialdeak.Haizea irudikatzen nuen. Haizea, nirebelaontziaren paperezko oihalak bul-tzatzen. Kanoikadaka, aho baino boz-gorailu aspergarri haietatik ateratzenziren kontzeptu, lege, formula eterna-lak… isilarazten. Agi denez, guztia bo-robiltzeko, pentsamendu kritikoarentxinpartak ere esnatu zitzaizkidan. Azer pagotxa gurasoentzat!!

Orduz geroztik harreman gora be-heratsua eduki dut eskola porrota dela-koarekin. Eskola ez dut batere errespe-tatzen instituzio gisa, baina izugarri es-timatzen ditut bere inguruarekin eta i-kasketa prozesuarekin inplikatuta dau-den irakasle, laguntzaile, guraso, tekni-kari... ausartak. Asko ikasten dut haie-kin, hezkuntza instituzioetatik kanpogehienetan. Kuriosoa… ez da hala?

Eta guztia ikastola oso konfesional,oso folkloriko eta oso klasista bati esker.Eta… irudimen gutxi baina frustrazioasko zituzten ikaskide batzuei esker.Zorretan nago haiekin… kar, kar, kar.

Andoni Tolosa “Morau”IRAKASLEA ETA KANTARIA

Page 43: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin

“Ikastetxeetatik abiatuta euskararen erabilera areagotzen”Hezkuntza arloko jardunaldia

Eguna: azaroak 6Ordua: goizeko 9:15Lekua: Donostian,

Miramar Jauregian

EGITARAUA 9:15. Sarrera ekitaldia.9:30. “Euskararen erabilera areagotzeko estrategiakeskolatik abiatuta” liburuaren gakoak.10:00. Hizkuntza Proiektua (HIZPRO). Planteamenduteoriko-praktikoa. Ikastolen Elkartearen eskutik.11:00. Atsedenaldia.11:30. Herri-mailan, esparru ezberdinetan eragitekoestrategiak:

- 11:30. Familia.- 12:00. Kirola.- 12:30. Astialdia.

13:00. Hezkuntza-eragileen iritzia. Mahai-ingurua,Kontseiluko hezkuntza bazkideekin.13:30–15:30. Bazkaltzeko tartea.15:30. Euskararen erabilera tresna informatikoetan(Facebook, Tuenti…). IKTeroen eskutik.16:00. Eskola hizkuntza, gutxiagotutako hizkuntzan izatearen beharra. Kataluniako Generalitateko ordezkaria.17:00. Hitzaldiaren ondorengo galde-erantzunak.

Parte hartzeaDOAKOAizango da

Izen ematea [email protected]

Page 44: GAIA: EUSKARAREN ERABILERA • ELKARRIZKETA: ISABEL CELAÁ .... hh.pdf · Zatiketak izan, badira, eta sakonak, ezin ukatu. Baina aspaldidanik horiek gainditzeko urratsak ematearekin