gaida didaktikoa gidak... · web viewtestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso...

17
EUSKARAREN DIDAKTIKARAKO ATALA AUTOIKASKUNTZA AURKIBIDEA: AURKEZPENA 1.- ONLINE ARITZEKO HAINBAT MODU A. AUTOIKASKUNTZA AUTONOMOA B. AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUA 2.- MAILAK 3.- MINTZA SAIOAK ETA TUTORETZAK 4.- IKASLEAREN LANA 5.- HELBURUAK 6.- MATERIAL DIDAKTIKOA ETA BEHAR TEKNIKOAK 7.- METODOLOGIA 8.- EBALUAZIOA 9.- MINTZA SAIOAK ERRESERBATU 10.- ASISTENTZIA ETA LANAREN JARRAIPENA AURKEZPENA Euskarabideako Didaktika Zerbitzuan ematen dugun prestakuntza mota guztien gida didaktikoa egiterakoan bi gauza kontuan izan behar ditugu. Alde batetik, guk geuk idazterakoan hartzen dugun konpromisoa eta beste aldetik ikasleek izena ematerakoan hartzen dutena. Hemen garaturik dagoen gida didaktikoan azaltzen da modulu mota honek dituen ezaugarriak. 1

Upload: others

Post on 04-Jan-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

EUSKARAREN DIDAKTIKARAKO ATALA

AUTOIKASKUNTZA

AURKIBIDEA:

AURKEZPENA1.- ONLINE ARITZEKO HAINBAT MODU

A. AUTOIKASKUNTZA AUTONOMOAB. AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUA

2.- MAILAK 3.- MINTZA SAIOAK ETA TUTORETZAK4.- IKASLEAREN LANA 5.- HELBURUAK 6.- MATERIAL DIDAKTIKOA ETA BEHAR TEKNIKOAK 7.- METODOLOGIA 8.- EBALUAZIOA 9.- MINTZA SAIOAK ERRESERBATU 10.- ASISTENTZIA ETA LANAREN JARRAIPENA

AURKEZPENAEuskarabideako Didaktika Zerbitzuan ematen dugun prestakuntza mota guztien gida didaktikoa egiterakoan bi gauza kontuan izan behar ditugu. Alde batetik, guk geuk idazterakoan hartzen dugun konpromisoa eta beste aldetik ikasleek izena ematerakoan hartzen dutena.Hemen garaturik dagoen gida didaktikoan azaltzen da modulu mota honek dituen ezaugarriak.Berria bazara, edozein ikastarotan izena eman aurretik komenigarria da gida didaktika honek dituen puntuak irakurtzea.Gurekin egona bazara ere, komenigarria da gida didaktikoak esaten duena irakurtzea.

IRIZPIDE OROKORRA

1

Page 2: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

INAPek urtero egiten duen eskaintza 3 epetan zabaltzen du. Ikasle batek epe bakoitzean ikastaro batean soilik ematen ahal du izena. Une berean ez du bi plaza betetzerik. Hala ere, ikastaro mota batetik bestera mugitu nahi izanez gero, badu idatziz eskatzea. Eskaera onartzen bazaio, baja emanen zaio uzten duen taldean.

1.- ONLINE ARITZEKO HAINBAT MODUA. AUTOIKASKUNTZA AUTONOMOAB. AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUA

Izenak berak dioen moduan, autoikaskuntza ikasteko modu bat da, non ikasleak bere kasa ikasten duen, hobetu beharreko eduki eta trebetasunak bereziki landuz.

Nafarroako Foru Komunitatearen administrazio desberdinetako langileek inolako desplazamendurik gabe eta ordutegietan erabateko malgutasunez euskara ikasteko aukera izanen dute erraz erabiltzen den metodo baten bidez.

Bi modalitate hauek daude:

A.- AUTOIKASKUNTZA AUTONOMOA

Autoikaskuntza online, ikaslea bere kasa aritzen da eta bere autoikaskuntza kudeatzeko askatasun osoa dauka. Edozein unetan eman dezake izena ikastaroan parte hartzeko eta berak erabakiko du noiz eten edo bertan behera utzi.

Nork bere erritmoaren arabera lortuko ditu bere helburuak. Metodoa online aritzeko diseinatuta dago eta aurrez aurreko ikastaroetan ikasten dena finkatzeko erabil daiteke.

Ikastaro honetan parte hartzea oso erraza da: http://inapidiomas.net web orrian dagoen formularioa bete baino ez da egin behar.

Plataformak ikaslearen maila egiaztatzeko proba bat eskaintzen du. Maila jakin ondoren, ikasleak ariketak eginen ditu eta plataformak automatikoki zuzenduko dizkio. Modalitate honetan ikasleak bidaltzen dituen lanak eta zalantzak zuzendu eta argituko dira.

B.- AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUA

Autoikaskuntza mota honen bidez, ikasleak tutore baten laguntza izanen du. Ikasleak data jakin batean eman behar du izena ikasturte batean aritzeko.

Plataforman maila egiaztatzeko berariazko proba bat eskainiko da eta ikasleak mintzamenari dagokion proba telefono bidez egin beharko du. Maila jakin ondoren, bere lan guztia tutorizatua izanen da. Tutoretza pertsonalizatuaren bidez, ikasleak gehien behar dituen trebetasunei so eginen zaie.

Bestalde, tutorearen laguntza online eskaintzen diren edukiak baino garrantzitsuagoa dela esan behar da. Ikaslea ez dago bakarrik bere helburuak zehazteko eta hauek nola

2

Page 3: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

lortu behar dituen erabakitzeko unean; izan ere, une oro tutore baten laguntza pertsonalizatua izanen du.Tutoretza online eginen da.

Mezularitzak berebiziko garrantzia dauka. Mezuen bitartez, tutoreak ikasleari laguntzen dio autonomia lantzen, trebatzen du tresnak erabiltzen, kontsultak egiten, galderak behar bezala formulatzen Gainera, mezuen bitartez, tutoreak harreman zuzena mantentzen du ikaslearekin.

Amaitzeko, autoikaskuntza online tutorizatua talde lanaren bidez osatzen da. Izan ere, talde lanak berebiziko garrantzia hartzen du ahozko adierazpena modu komunikatiboan lantzeko orduan. Hau dela eta, astean behin ordubeteko mintza saio gidatuetan parte hartzea ezinbestekoa da.

Honenbestez, tutoretzaz eta mezularitzaz gain, autoikaskuntza mota honek dituen bi zutabe nagusiak hauek dira:

1. Tutoreak esandako epeetan online bidezko lana egitea. 2. Astean behin ordubeteko mintza saioetan parte hartzea.

2. MAILAK

Hauek dira autoikaskuntzako taldeak mailen arabera:

1. A1(tutorizatuan ez)2. A23. B1 4. B2 5. C1

Mailen definizioa:

1. A1 MailaGai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testuak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzeko esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteen aurkezpena egiten, eta badaki helbide, gauza, eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen. Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio, eta laguntzeko prest badago.

2. A2 MailaGai da eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako testuak, esaldi eta esapide mailakoak, ulertzeko, solaskidea laguntzeko prest badago: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa... Badaki komunikatzen ataza soilak eta arruntak egiteko orduan, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute. Gai da bere iraganaz eta inguruneaz narrazio eta deskribapen errazak ulertzeko eta idazteko, eta badaki bere berehalako beharrak adierazten. Zailtasunak izaten ditu testu luzeagoetako ideia nagusiak ulertzeko.

3. B1 Maila

3

Page 4: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

Gai da euskara estandarrean eta argi sortutako testuen ideia nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, eguneroko testuinguru ezagunetan, batez ere harremanetan eta aisialdian. Badaki toki euskaldun gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan. Gai ezagun edo interes pertsonaleko gaiei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko. Baina zailtasunak izaten ditu bere hurbileko testuingurutik kanpo. Mugak ditu, bestalde, zehaztasunean eta erregistroan. Akats linguistiko ugari egiten du, lexiko mugatua du, eta bere jarduera motela da.

4. B2 MailaGai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertzeko, eta ahoz nahiz idatziz adierazteko. Euskaldun osoekin mintza daiteke, nahiko jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez duten ahalegin handirik egin behar ez solaskide batek ez besteak elkar ulertzeko. Gauza da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailako ideia esplizituak ulertzeko, gizarte-harremanetan. Bere espezialitateko testuetan zehaztasunak ere ulertzen ditu. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez. Dena den, zailtasunak izaten ditu ñabardurak jasotzeko eta adierazteko, batez ere ohikoak ez dituen gizarte-gaietan. Hutsuneak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean.

5. C1 MailaGai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik gabe ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badaude ere edo kohesio-erlazioak oso esplizituak izan ez arren, eta baita telebista-programak eta filmak ere. Gertakarietan oinarritutako testuak, filmak eta literatura-testuak ulertzen ditu eta erregistroak bereiz ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzen ahal ditu, bere eremukoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa traba izan daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki, gizarte-edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta eraginkor erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi bikoitzaren gaineko umorea ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak egiteko, ahoz eta idatziz, gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz, eta baita testu argi eta ongi egituratuak osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai gehienak garatzen, gutun, idazlan edo txostenetan, puntu garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako erregistroa erabiltzen du.

3.- MINTZA SAIOAK ETA TUTORETZAK AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUAN

Ezaugarri nagusiak:

Ikasleak plataforman aukeratzen du hobekien datorkion ordutegia.

Mintza saioak astelehenetik ostiral bitartean izanen dira. Kurtso hasieran eta astero ikastaldeak sortuko dira plataforman. Ikastalde hauek dinamikoak dira eta Ikasleei

4

Page 5: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

astero ordutegia hautatzeko mailaren araberako markoa eskainiko zaie taldean izena emateko. Gutxienez eta gehienez 4-12 ikasle beharko dira taldea sortzeko. Lau ikasle baino gutxiagoko talderik ez da onartuko. Behin taldea osatuta, sistemak ikasleei beren mailako beste talde batean izena emateko ohartaraziko die.

Mintza saioak eta tutoretza

Mintza saioak

Mintza saioak astean behin izanen dira eta bertaratu egin behar da. Tutoreak beharrezkoak diren argibideak emanen ditu ikasleek saioa aldez aurretik presta dezaten.Saioek ordubeteko iraupena izanen dute eta ikasleek astelehenetik ostiral bitartean goizean edo arratsaldean agertu nahi ote duten aukeratuko dute. Ikasleek bertaratzea ziurtatzeko propio diseinatua dagoen orrian sinatu beharko dute saio bakoitzaren bukaeran.

Tutoretza

Tutoretzak online, mezularitza erabiliz, izanen dira.

Tutoreak aholkulari baten rola betetzen du eta ikaslearen ikas-prozesuaren gainean aritu ez ezik, mezuen bidez laguntza eskainiko dio ikasleari lana planifikatzen eta ikasteko beharrezkoak dituen teknikak ematen.

Garrantzitsua da tutoreak ikasleen parte-hartzearen jarraipena egitea, banaka eta maiz, proposatutako jardueretan parte har dezaten.

Ikasleak motibatzeko, tutoreak egin behar dituen atazetako batzuk ondokoak dira:

- Asistentzia: ikasleek egindako lanari eta mintza saioen asistentziari erreparatuko zaie.- Komunikazioa: nolakoa izan den tutorea eta ikaslearen artean, ea tutoreak zuzentzeko emandako lanak garaiz hartu eta zuzendu dituen, ea ikasleak asteko lana burutu duen…- Ikasleak eman beharreko informazioa: egindako lanaren balorazioa, materialaren balorazioa, ikastegitik kanpo eginiko lana zein izan den…- Tutoreak eman beharreko informazioa: ikasleak ikasteko arazoren bat badu, konpontzeko aholkuak eman; ikasleak ez badaki nondik segitu, bideratu; egindako zuzenketen gainean zer komentatu balitz, esan; eta ikasleak egindakoaren gaineko ebaluaketa formatiboa egin.

Jarraipena

Tutoreak ikasle bakoitzaren lanaren aurrerabideari jarraipena egin behar dio eta, hartara, ikasle bakoitzaren ahalmenez jabetu eta haiei egokitu behar zaie.

Ikaslearen jarraipena pertsonalizatua izanen da. Bertaratu beharreko irakaskuntzan tutoretzak, oro har, ikasleak eskatu ondoren egiten dira. Aitzitik, online irakaskuntzan tutoreak modu aktiboan egin behar du, ikasleak noiz eskatu zain egon gabe, sor daitezkeen arazoei aurrea hartuz.

5

Page 6: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

Tutorea ikasleekin harremanetan dago eta haien ahuleziak eta beharrak zein diren ezagutzen ahalegintzen da. Haien bilakaeraren jarraipena egiten du, komunikazio ekimenak hartzen ditu, harreman pertsonalizatuaren jarraipena errazten du, bilakaera-mailari jarraipena egiten dio, arrakastak eta porrotak baloratzen ditu, lanaren erritmoa ikasleen prestasunera egokitzen du eta, orobat, denbora aprobetxatzeko eta kudeatzeko modu berriak proposatzen ditu.

Tutoreek ikasleari bere lanen alderdi positiboak eta negatiboak zein diren azaldu behar diote eta, orobat, balizko alternatibak eta hobetzeko iradokizunak egin behar dizkiote.

Zalantzak edo kontsultak ebaztea

Maiz gertatzen da ikastaroan zehar ikasleak berak bere kabuz konpontzerik ez duen zalantzak izatea. Tutorea arduratuko da ikasmaterialak irakurtzean edo jarduera teorikoak eta praktikoak egitean sortutako zalantzak ebazten.

Ikasleek egindako jardueren banakako balorazioak eta balorazio globalak eginen ditu eta iradokizunak eginen dizkie edo lana nola hobetu behar duten esanen die.

Ikaskuntza elektronikoaren (e-learning) abantailetako bat da kontsulta guztiak atenditzeko aukera ematen duela, bereziki ordutegiarekin baterazintasunak daudenean edo ikaslearen edo irakaslearen bertaratzea erregularra ez denean, zenbait komunikazio tresna eskura dituelako, besteak beste, posta elektronikoa.

Zalantzak edo kontsultak askotarikoak izan daitezke: edukiak, metodologia, plataformaren erabilera, administrazioko alderdiak, etab.

Ikasleari argibideak ematea

Tutoreak ez du modu pasiboan ikasleen kontsultak edo zalantzak noiz jasoko dituen zain egon behar; jarrera proaktiboa izan behar du eta ikasleei ikastaroaren alderdi hauen gaineko argibideak eman behar dizkie:

Helburuak eta metodologia

Komunikazio kanalen bideak eta erabilera

Plataformako zerbitzuak erabiltzeko arauak

Eskura dauden edukiak edo materialak

Egin beharreko jarduerak

4.- IKASLEAREN LANA AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUAN

Ikaslearen lana honako hau izanen da:

Tutoreak agintzen dion lana egitea. Ikasturte honetan, aldi bakoitzean hiru unitate zabalduko dira. Ikasleek hiru unitate hauek hiru astetan egin behar dituzte, nork bere erritmoan. Beraz, erritmoak ikasleak markatzen du

6

Page 7: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

malgutasuna oso elementu garrantzitsua delako. Hirugarren astea pasa ondoren, ikasleek unitateen edukiak ikusteko aukera izanen dute, baina ez zaie ezer zuzenduko. Honetaz gain, hiru asteko lana egin ez duen ikasleari autoikaskuntza lagundura pasatzeko gonbidapena eginen zaio baja eman baino lehen.

Asteroko mintza saioa prestatzea eta bertan parte hartzea. Behar dituen online tutoretzak  eskatzea. Horretaz gain, nahi adina erabil dezake mezularitza kontsultak egiteko,

zalantzak argitzeko, asistentziaren hutsak jakinarazteko eta nahi adinako material osagarria eskatzeko.

5.- HELBURUAK

Modulu honen helburu orokorrak hauexek dira:

Euskarazko prestakuntza honetan parte hartzen dutenek ordutegiaren askatasunez, ekintzen aniztasunez eta tutore baten gidaritzapean beste erritmo batekin euskara ikastea.

Mailan aurreratzea.

6.- MATERIAL DIDAKTIKOA ETA BEHAR TEKNIKOAK

Ikasleek material didaktikoa eskuratzeko ahalmena izanen dute formazio plataforman ari baitira.Ikasleak ikastaroetan sartzen dira ikastaroaren hasieran emanen zaizkien erabiltzaile eta pasahitza erabiliz.

Autoikaskuntzan aritzeko ezinbestekoa da zenbait tresneri erabiltzeko aukera izatea lanpostuan edo etxean:

Honako behar teknikoak ezinbestekoak dira:

Internet Explorer 7.0 edo ondorengo bat Mozilla Firefox 3.0 edo ondorengo bat Chrome 4.0 edo ondorengo bat Opera 10 edo ondorengo bat Multimedia edukiak eskuratzeko Adobe Flash Player,  9. bertsioa edo

ondorengoa ezinbestekoa da.

7.- METODOLOGIA

1.- Helburu komunikatiboa izanen du; hau da, ikasleak komunikaziorako erabiliko du, eta erabilera horretaz hausnartuz lortuko du xede hizkuntzaren elementuak eskuratzea.

2.- Ikasleari argi azalduko zaizkio une bakoitzari dagozkion helburuak, maila, atazak eta ariketak, besteak beste, honela autoebaluazioa egiteko aukera izan dezan.Irakaslearen eginkizuna prozesuaren gidari izatea da, eta bultzatu beharko ditu ikaslearen motibazioa, autonomia eta elkarreraginerako gaitasuna.

7

Page 8: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

3.- Testu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea.

4.- Hizkuntz eredu nagusia euskara batua izanen da. Hala ere, hizkuntz aniztasuna dela-eta lehentasun batzuk ezarri dira: euskara batutik aldendu gabe, hurbileko euskalki eta hizkeretan ohikoagoak direnak hobetsiko dira, eta, gainera, hurbileko euskalkietan oso ohikoak ez izan arren, estandarizatuak eta erabilera zabalekoak.

Mezularitza

Online aritzeko ezinbesteko tresna da hau. Ikaslea eta tutorea aurrez aurre ez daudenez, mezularitza da bien arteko komunikazioa eraginkorra izan dadin dugun erreminta. Tutoreak ikasle bati edo gehiagori batera edozein berri jakinarazteko edo edozein informazio interesgarri azkar emateko bidea da hau.

Horretaz gain, mezularitza erabiltzen duen aldioro, ikaslea hizkuntza erabiltzen ari da, era ezin errealagoan, komunikatzeko eta hainbat funtzio betetzeko.

Tutorearen betebeharra da mezuak astean behin ikasle bakoitzari bidaltzea eta egunero mezularitza begiratzea eta mezuak erantzutea.

8.- EBALUAZIOA

Mailaz aldatu

Ebaluazioak zentroak, tutoreek eta ikasleek duten tresna bat da. Honen bidez, ikasleen ikasprozesuaren eta zentroan ematen den irakasprozesuaren jarraipena eginen da. Bestalde, ikasleek erdiesten dituzten helburuen berri izanen dute eta, era berean, zentroan programatzen den materialaren eta diseinuaren egokitasuna egiaztatuko da.Tutoreek “ikaslearen fitxa” delakoan ikaslearen ebaluazioa egingo du. Ebaluazio mota honek maila batetik bestera pasatu ahal izateko balioko du.

Kreditazio-azterketak: maila-agiria

Maila-agiria lortu ahal izateko ikasleek azterketa bat gainditu beharko dute. Azterketa honek irakaskuntzaren lau trebetasunak neurtuko ditu eta Euskarabideak Ebazpenaren bidez noiz izango den jakinaraziko du.

MAILAKETA PROBA. Ikasle berriek edo euskararen irakaskuntzatik ikasturte bat baino gehiago urrun

eman dutenek mailaketa proba egin beharko dute zein maila duten zehaztu ahal izateko. Euskarabideako eta INAPeko web orrietan noiz eta nola eginen den argitaratuko da.

Mailaketa proba online izanen da.

8

Page 9: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

9.- MINTZA SAIOAK ERRESERBATU

Erreserba sisteman eta hizkuntza ikastaroetan sartzeko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi behar dira. Helbidea hau da: http://euskarabidea.lingua.es

9

Page 10: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

Prestakuntza gunean sartzean, ikastaroaren menuaren ezkerrean “Más” botoia sakatu.

1

Page 11: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

Pantailan sartu eta egutegi bat agertuko da, non uneko hilabeterako programaturiko saioak dauden.

1

Page 12: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

IZENA EMATEA SAIO BATEAN

Ikasleak edozein saiotan eman dezake izena, betiere ez bada debekatutako norabidea duen seinale bat ageri. Horrek esan nahi du toki kupoa beterik dagoela.

Egutegiko saioan klik bikoitza eginez, orri batean sartuko da non agertuko diren kurtsoaren datuak, libre dauden tokiak eta "Izena eman saio honetan" izeneko botoia. Sistemak eskatuko dio izen-ematea berrestea eta baietz erantzun beharko du.

1

Page 13: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

Hori egin ondoren, ikaslearen izen-ematea egintzat joko da.

1

Page 14: GAIDA DIDAKTIKOA gidak... · Web viewTestu errealek hizkera sinesgarria izan behar dute, eta oso komenigarria da testu horien jatorria aipatzea. Hizkuntz eredu nagusia euskara batua

IZENA EMATEA DEUSEZTATZEA

Behin izena eman ondoren izen-ematea ezabatu nahi bada, klik bikoitza egin behar da saioan eta "Izen-ematea deuseztatu" botoian. Hala eginez gero, izen-ematea kenduko da egutegitik eta izena emandako saioen zerrendatik.

"Izen-ematea deuseztatu" botoia desaktibatuko da prestakuntza jarduera egin baino bi 8 ordu lehenago..

10.- ASISTENTZIA ETA LANAREN JARRAIPENA

Autoikaskuntza tutorizatuan aritu ahal izateko, gutxienez bete behar diren baldintzak hauek dira:

Unitateetako ariketen %80 egitea. Jolasean egiten diren lan guztiak plataforman bertan egitea. Unitate bakoitzeko ariketak osatzeko gutxienez 90 minutuz aritzea. Hilean 3 mintza saiotan parte hartzea.

Baldintza hauek betetzen ez dituenari, justifikatu ezean, baja emanen zaio.

1