ikasketa kooperatiboa

11
IKASKETA KOOPERATIBOA

Upload: urtaroak-hogeita-hamaika

Post on 19-Jan-2017

45 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikasketa kooperatiboa

IKASKETA KOOPERATIBOA

Page 2: Ikasketa kooperatiboa

Ikaskuntza prozesuak, aniztasunaren trataera eta bizikidetza hobetzeko asmoz, ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoari esaten zaio.

IKASKETA KOOPERATIBOA

Page 3: Ikasketa kooperatiboa

IKASKETA KOOPERATIBOA

Jardueraren egitura kooperatiboan ikasleak lantalde txiki heterogeneoetan banatuta daude,

elkar lagundu dezaten ariketak edo gainerako ikasketa-jarduera egiten ari direnean.

Ikasle bakoitzak irakasleak irakatsitakoa ikastea ez ezik, bere taldeko ikaskideek ere ikas

dezaten laguntzea bilatzen da, alegia, guztiek taldean lan egiten ikastea.

Ikasleek helburu bikoitz hori lortzen dute baldin eta besteek ere hala egiten badute.

Egitura horrek sortzen duen efektua edo «mugimendua» ikasleen «kooperatibotasuna» da,

ikasteko orduan.

Page 4: Ikasketa kooperatiboa

IKASKETA KOOPERATIBOA

Era kooperatiboan antolatutako jarduerekin eduki guztien ikasketa indartzen da, ez soilik

elkartasuna, elkarri laguntzea, desberdinekiko errespetua eta gisako balioen ingurukoak, baizik

eta curriculumeko eremu guztietako eduki espezifikoagoak; eta esandako jardueretan parte

hartzen duten ikasle guztien ikasketa bultzatzen da, ez bakarrik ikasketarako zailtasunak

dituztenena, baita ikasteko erraztasun handiagoa dutenena ere;

Bestalde, ikasle guztien parte-hartze aktiboa ere sustatzen du antolatzen diren irakaskuntza- eta

ikasketa-jardueretan, ikasleen protagonismoa areagotzen duelarik jarduera horien garapenean.

Horrek guztiak, «giro» hobea sortzen laguntzen du ikasle guztien ikasketarako, bakoitzaren

hezkuntza-premiak ezberdinak izanda ere.

Ikasleen arteko elkarreragina errazten du eta harreman estuagoa eta kalitate hobekoa ezartzen

da haien artean.

Page 5: Ikasketa kooperatiboa
Page 6: Ikasketa kooperatiboa

ESKU-HARTZE EREMUAK

A. TALDE-KOHESIOA

Metodologia hau martxan jartzeko, ezinbesteko gauza da

ikasleak elkar ezagutzea. Hau lantzeko dinamika eta jarduera

ugari daude: Motxila ibiltaria, Laguntxoen kaxa, Elur-bola,

Izenen katea...

Tutoretzako programa barruan ere badauzkagu talde-kohesioa

lantzeko dinamikak. Batez ere, hasieran landu beharreko atala

da hau, baina taldean arazoak sortzen direnean ere erabiliko

ditugu dinamika hauek.

Page 7: Ikasketa kooperatiboa
Page 8: Ikasketa kooperatiboa

B. TALDE-LANA BALIABIDE GISA

Edukiak bereganatzeko modurik egokiena talde-lana izan ohi da. Horretarako, egitura edo ariketa mota ugari daude.

Erabilienak honako hauek dira: “1-2-4”egitura. Folio birakaria. Irakurketa partekatua.

ESKU-HARTZE EREMUAK

Page 9: Ikasketa kooperatiboa
Page 10: Ikasketa kooperatiboa

C. TALDE-LANA EDUKI GISA Komunitate eta talde-kontzientzia hartzea ezinbestekoa da.

Talde-lanean hasi aurretik, taldean lana egiten irakatsi beharko zaie.

Taldeko arauak ongi ezagutu behar dituzte ikasleek.

Taldearen helburuak garbi azaldu behar zaizkie, eta hauek bateratuak edo komunak izan behar dute. Helburua, ikastea eta elkarri ikasten laguntzea da.

Taldearen nortasuna areagotzeko taldeari izena jarriko diogu edo logotipo bat sortuko dugu talde bakoitzarentzat.

Talde txikietan lan eginez hainbat gizarte trebezia garatzen dira eta hauek landu beharko dira.

Euren akatsak aurkitu eta guztien artean zuzentzen ikasi beharko dute.

ESKU-HARTZE EREMUAK

Page 11: Ikasketa kooperatiboa