jakin ezan/k

8
1 Galdera hauei erantzuten saiatuko gara Jakin ezank-en ale honetan, Udalak aurkeztutako Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aurrerapenaren arira. Honetaz gain, Udalak martxan jarritako herritarren parte hartze ekimenen inguruan jardungo dugu eta baita ezker abertzalearen aurrera begirako estrategia eta momentuari buruz ere. Nolako Elgoibar nahi dugu? Nolakoa behar dugu? ¿Que modelo de Elgoibar queremos? ¿Que modelo de pueblo necesitamos? Estas son las preguntas que trataremos de responder en esta revista junto con otros temas como la participacion ciudadana y la renovada estrategia de la izquierda abertzale mirando hacia el futuro. Jakin ezank 2009ko Azaroa elgoibarko ezker abertzalearen berri papera www.ezkerabertzalea.info www.herritarrak.com

Upload: herritarrak-gutarrak

Post on 07-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Elgoibarko Ezker Abertzalearen Aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: Jakin ezan/k

1

Galdera hauei erantzuten saiatuko gara Jakin ezank-en ale honetan, Udalak aurkeztutakoHiri Antolaketarako Plan Orokorraren aurrerapenaren arira. Honetaz gain, Udalak martxanjarritako herritarren parte hartze ekimenen inguruan jardungo dugu eta baita ezkerabertzalearen aurrera begirako estrategia eta momentuari buruz ere.

Nolako Elgoibar nahi dugu?Nolakoa behar dugu?

¿Que modelo de Elgoibar queremos? ¿Que modelo de pueblo necesitamos? Estas son laspreguntas que trataremos de responder en esta revista junto con otros temas como laparticipacion ciudadana y la renovada estrategia de la izquierda abertzale mirando haciael futuro.

Jakin ezank20

09ko

Aza

roa

elgoibarko ezker abertzalearen berri papera

www.ezkerabertzalea.info

www.herritarrak.com

Page 2: Jakin ezan/k

2

Argazki honetan laburbildu daiteke, modu oso orokorreanbada ere, Udalaren hiri antolamendurako plan orokorrakherriari ematen dion norabidea.

Etxebizitza gehiago eta gehiago: Sigman, UrasandiBerrin(GUASS parean), Kamiñerokuan(ONU) etab. Denera1000 etxebizitza berritik gora eraikitzeko lurrak izendatzeaproposatzen da planean.

Lur industrial berriak non nahi: Albitxurin(Albitxuri2),Alkortan(handitzea), Arriagan(Arriaga2, Arriaga3, Arriaga4,Arriaga5 eta Irabaneta), Karkizaon, Lerun Txiki Morterikaneta Sigman(Olasoate eta Olasogain).

Sallobente auzoa landa lur bezela izendatzea proposatzenda, egun eraikita dauden, Bernardo Ezenarro, Doimak ingurua

eta Alkorta enpresa kenduta. Azken honen balizko haunditzebaterako lur saila izendatzen zaio.

Ekipamendu eta gainerakoen inguruan zehatasun falta dagobaina agertzen dira adibidez kiroldegiaren berritzea, merkatuplazarena etab. Garraio mota eta bide ereduaren inguruanautoaren mende segitzen dugu, nahiz eta bidegorria aipatzenden.

Natur baliabide zein landa lurren babesari begira atzerantzagoaz abiadura bizian.

Gai garrantzitsuak erabakitzen dira plan honetan, gure iritziaere azaldu beharko dugu. Zuek ere egin dezakezute. NolakoElgoibar nahi/behar dugu?

Urte luzeetan esan dugu hiria antolatzeko azkenekoz sortu ziren arau subsidiarioakzaharkituak zeudela, garaia zela momentuko partxeoak eta txapuzak albo batera utzi etazein herri eredu nahi dugun eztabaidatzeko . Bada, iritsi da eztabaida hori emateko garaia.

Porfin ha llegado el momento de renovar las antiguas normas subsidiarias. El ayuntamiento esta inmerso en este proceso y hapresentado el avance del plan general al publico. En la foto superior podeis ver(en rasgos muy generales) el sentido en el quese va a desarrollar el pueblo en los siguientes años.

La designación de suelo urbanizable para construir más de 1000 nuevas viviendas, zonas industriales por todos los lados es loque nos ofrecen. Tdos los demás temas, como equipamientos, espacios culturales, están sin especificar o sin tratar, ya que lafalta de sensibilidad de este ayuntamiento es flagrante.

Udalaren Hiri antolamendurako planorokorraren aurrerapena. nora goaz?Avance del plan general del Ayuntamiento. ¿Hacia donde vamos?

Page 3: Jakin ezan/k

3

Espekulazioari frenoajarri behar zaio etahorretan Udalak askod a u k a e s a t e k o .Lehenik eta behinetxebizitza libreeneraikuntza gelditub e h a r r a d a g o .Benetako beharreierantzungo dien planbat osatuz.

H e r r i a n h u t s i kdauden etxebizitzakerabiltzeko plan batosatu behar da lur sailb e r r i a k i z o r r a t ubeharrean.

Alde zaharrak honetan garrantzia handia hartzen du, askobaitira hutsik dauden etxeak herriko gune honetan eta ezdugu arazo honi irteera emango dion planik ikusten inon.Gainera, gure alde zaharraa b e r a t s a d a o n d a r ehistorikoaren ikuspuntutik etagaur egun hau babesteko planedo irizpide zehatzik ez dago.Etxeak bota eta berr iakeraikitzen dira eraikitzaileennahierara.G u r e o n d a r e a b a b e s t ubeharrean gaude eta ez eraisolatuan gainera. Hilerrikoatariarekin gertaturikoak zerpentsatua eman beharko liguke.

Gure auzoetan ere auzoen nukleoak babestu beharrekotzatdauzkagu. Gune hauetan batere irizpiderik gabe eraikitzeaekidin behar dugu nola edo hala. Auzoek beraien garapenaizan behar dute noski, baina espekulatzaileen hatzaparretatikhurrun.

Aipatzekoa da gainera herrian landa lurren desagerpenakhartu duen abiadura. Nekazaritzarako lurrik hoberenak etxeakegin edo tai lerrakkokatzeko erabili diraeta uste dugu geratzendiren apurrak babestub e h a r r a d a g o e l a .Galbidean diren baserrieta lurrak ere erabilikod i t u z t e n e n e s k ujartzeko laguntza etan e u r r i a k h a r t z e abeharrezkoa da berandubaino lehen.

Etxebizitzaren afera guztiz eremu mingarria da gurean. Eskubidea behar lukeena gutxibatzuen aberasteko erabili da Elgoibarren ere. Espekulazioa basatia izan da azken urteetan.Etxebizitzak eraiki eta eraiki jardun dute eta aurrera begira ere, 1000 etxebizitzatik goraeraiki ahal izateko lurrak izendatzea aurrikusten du planak.

2007an, Udalak berak, burututako ikerketa bati esker jakin genuen, 600dik gora etxehuts zeudela herrian. Horrenbeste haziko da Elgoibar datozen urteetan? Horrenbestehaztea nahi dugu?

El propio Ayuntamiento realizó un estudio en 2007, el cual cuantificó en más de 600 las casas vacías en Elgoibar. Ahora nosproponen un plan para nombrar suelo urbanizable para realizar más de 1000 viviendas.

Hay que parar la construcción de vivienda libre para poner freno a la especulación y poner en marcha un plan para la reutilizaciónde las viviendas vacias. Es también vital un plan especifico para el casco viejo que lo revitalce y al mismo tiempo proteja nuestropatrimonio historico.

Nuestros barrios rurales también necesitan sus propios ritmos de desarrollo pero fuera de los cálculos de los especuladores.

Udalaren plan orokorraren aurrerapenaEtxebizitzaAvance del plan general del ayuntamiento.Vivienda.

Page 4: Jakin ezan/k

4

Udalak aurkezturiko planean industri lurrak biderkatzen diraeta bada zerbait kuriosoa honetan. Aurreko urteetan industrilurren beharra ikertuko duen azterketa bat eskatzen genueneta gaur da eguna oraindik burutu gabe dagoena.

Baina ikerketa gabe ere, badakite, gutxi gora behera, hamarurteko epean zein lur behar izango den...itzela! Industri lurberriak izendatzen dira Arriagan, Albitxurin, Alkortan,Sigman...

Gaur egun bizi dugun krisi egoera kontutan izanda, ez duguikusten zertan oinarritzen diren horrelako plan batarrazoitzeko. Debabarrenean hamaika industri eremu berri

eraiki dira(Eibarren, Mendaron...) oraindik bete gabe daudenaketa auzoko eskualdeetan berdin. Benetako beharreierantzungo dien industri lur izendapena behar dugu etahorretarako behar beharrezkoa da ikerketa bat burutzea.

Bestalde, Sallobente auzoa landa lur bezela izendatzen dabaina ez osorik. Gaur egun enpresak kokatuta dauden lurrakbere hortan mantentzea proposatzen da. Gure aldetik industri

ekimen oro auzo hortatik ateratzeak behar luke irizpidea etaenpresa jabeekin adostea, epe motzean ez bada ere, horiaurrera ateratzeko burutu beharrekoak. behintzat enpresakhaunditzeko industri eremu berriak izendatzea.

Industri eremuak biltzea izan behar du helburua eta eremuhoriek beharrezko baliabidekin hornitzea, hala nola, garraiopublikoan iristeko aukera, bizikletaz iristeko aukera etab.

Gai honetan kokatzen dugu ere Azkue auzoan dagoen zentralelektrikoa beste kokagune batera eramateko beharra. InguruanMintxeta bezelako kirol eta aisialdi gunea izanda ez dakokapen egokia eta aztertu beharko litzateke lekuz aldatzea.

Gune komertzial haundien kontua ere hemen nahasten da,izan ere industri lurrak ez dira soilik industri lur bezelaizendatzen, industri lur eta lur komertzial bezela baizik.Hemen merkatal gune haundi berriak eraikitzeko aukerazabaltzen da eta uste dugu holakoetatik nahikoa dela etagure denda gure poza bezelako kanpainekin ideia kontrajarriakdirela.

Elgoibarren industriak eta batez ere erraminta makinak duen garrantzia ukaezina da.Gure herritik mundu guztira saltzen dira makinak eta herritar asko eta askok lantegihauetan aurkitu dute ogibidea. Beste kontu bat da ordea enpresaburuekiko menpekotasunaherriko lurren kudeaketan.

La importancia del sector industrial, de la maquina-herramienta en concreto es innegable. Igual que lo es el hecho de que muchospuestos de trabajo están ligados a este sector. Sin embargo, ello no debe implicar una dependencia tan sustancial para con elempresariado en cuanto a la gestión del suelo de nuestro pueblo.

La izquierda abertzale viene pidiendo un estudio que clarifique la necesidad de suelo industrial, cosa a la que, al parecer, seniega el ayuntamiento, que sin embargo, afirma tajantemente tal necesidad. Tenemos zonas industriales en desarrollo, otrasque aún han de hacerse, aunque ya están calificadas anteriormente. Porqué tanto interés en declarar otras 7 zonas industriales?

Gaur egungo industri eremuakplanean proposatutakoak batuta

Udalaren plan orokorraren aurrerapenaindustri lurraAvance del plan general del ayuntamiento. Suelo industrial.

Page 5: Jakin ezan/k

5

San Lazaro egoitza adindun autonomoentzako aldarrikatudugu beti herrian, adinekoak herrira integratzea errezagoegiteko. Baina Pilarreko eraikinean egin asmo den orotarikoegoitza horrek buru edo hankarik badu? Menpekotasun handiaduten adindunentzako egoitza baten premia larria da etaerabakiak hartu beharra dago, baina presa ez da horrelakoetanlagun ona. Nolako irteera sarrerak izango ditu?Autoz?Anbulantziak? Nola egingo da oinezko lotura herrigunearekin?

Plaza txikiko eraikina ekipamendutarako izendatzen da bainaosasun ekipamendu bezela. Argi dago anbulategia gaur egundagoen tokian ez dagoela oso egoki, baina plaza txikia ez daaukera onena gure ustez. Plaza txikian Musika eskolarekinbat egingo duen kultur gunearen alde egiten dugu guk. Herrikomerkataritza indartuko duen lur azpiko parkin eta aisialdirakogainazal irekiarekin. Anbulategia plaza txikian kokatzeak autoeta anbulantzia trafikoa handituko luke erdiraino eta ustedugu ez dela egokia. Liburutegia, formato txikiko museoa,kultur taldeentzako baliabideak etab. bateragarri izandaitezke.

Kiroldegia txiki geratu da eta ganorazko frontoi bat izatekoordua ere bada, beraz beharrak aztertu eta erantzungo dienirtenbide bat bilatu behar da.

Bidegorriak bultzatu behar dira, baina praktikan autoarenerabilera ekiditea ahalbidetuko dutenak. Industriguneaklotuko dituen bidegorri sareari bai! Maltzagarainoko bideaEibarrera eta Soraluzera iristeko modua aurkitzea klabea dabestela bidegorriak balio guztia galtzen du mugikortasunarenarlotik, aisialdira bakarrik mugatuz.

Gaztetxea ere desagertzeko bidean da planaren araberaeta betiko eztabaida pizten du. Noizko gazteentzakoleku finko bat herrian? Gaztetxe finkorakopausuak ematen hasi behar dugu gaurdanik.

Hesi arkitektonikoei buruz zerbait aurreratubada ere azken urteetan esan dezakegugauza asko ez direla zuzen egin. Eskilara

mekanikoen eredua lehenetsi da eta hauek hesi bat gehiagosuposatzen dute.

Errepide eta zirkulazioaren antolakuntzaren inguruan norabidebakarreko bideak bultzatzea hobesten dugu, honela lekualibratzen delarik, bai oinezkoentzako egokitzeko edotaaparkamentu faltari erantzuteko gune puntualetan.Seguruagoa ere bada autoak norabide bakarrean ibiltzea.Autoa hartzen duenak buelta haundiago eman beharko dusoilik, oinez gehiago ibiltzea erakargarriago eginez.

Natur baliabideen kudeaketari dagokionez, uraren kudeaketan,azken urteetan iturburuak galbidean edo erabatabandonatzeko bidea egin da eta justu kontrakoa defendatzendugu. Iturburuak berreskuratzea eta menpekotasuneko urarenhorniketa eredua hobetzea.

Zaborren kudeaketaren inguruan gaur egun darabilgun ereduaguztiz suntsigarria da. Badakigu zabortegi batek suposatzenduena eta errauskailurik behintzat guretzat ez dugu nahi,orduan besterentzat ere ez! Usurbilen martxan jarritako etxezetxeko gaikako bilketak emaitza oso onak izan ditu eta bideahori dela iruditzen zaigu. Honek kaleetatik zaborrontzigehienak kentzea ahalbidetuko luke eta abantailak dauzkabai osasun-garbiketa aldetik eta baita biltzerakoan gaur egunsortzen diren zaraten aldetik ere. Txipa aldatu beharrean geraeta gure zaborraren ardura geuk hartu. Eredu honek hondakinorganikoak konpostatzeko gune bat eskatuko luke herrianeta primerako ongarria izango genuke bai lorategi errotondaeta baita nekazal lurretarako ere.

Ekipamenduei dagokienez Elgoibarren baditugu hobetu beharrekoak. Planean ere aipatzendira batzuek, baina orokorrean definizio falta handia dago eta borondate falta ere antza.

En el tema de equipamientos el ayuntamiento ha mostrado una falta de sensiblidad total en muchos años. Aunque ahoraparece que se mueven las deficiencias en el plan son manifiestas.Temas como la residencia San Lazaro y el futuro centro del Pilar no son temas a decidir con prisas sino que requieren un estudioexhaustivo. El edificio de la plaza Txikia y su entorno, las deficiencias del polideportivo, los bidegorris que no van a ningunaparte, el Gaztetxe itinerante, barreras arquitectónicas como las escaleras mecánica, la total dependencia en la gestión del agua.,la reordenación del tráfico, la gestión de los residuos y las dotaciones de los barrios son temas en los que el ayuntamiento noha sido capaz de darles salida.

Udalaren plan orokorraren aurrerapenaEkipamenduak, garraioa, irisgarritasuna...Avance del plan general del ayuntamiento. Equipamiento, sistemavial, movilidad, etc.

Page 6: Jakin ezan/k

6

1.-Etxebizitza eraikuntza gelditu. 600 etxe huts.2.-Industriguneen berrantolakuntza eta lur industrialaren beharrari buruzko ikeketa.3.-Sallobenten fabrikarik ez!4.-Plaza txikia herritarrentzat! Kultur eraikina, aparkalekua eta gainalde librea.5.-San Lazaro eta Pilarreko eraikinen inguruko berrazterketa. Egoitza eta gunesoziosanitarioa.6.-Gaztetxea erdigunera. Udalak hitz eman bezela Toletxe azpiko oruberako proiektuaberreskuratu.7.-Erdigune historikoarentzako plan berezia. Kultur ondarea eta ondare arkitektonikoababesteko plana.8.-Auzogune ruralentzako garapen plan berezia. Etxegintza basatitik babesteko.9.-Altzola auzoarentzako plan orokorra. Garraioa, zerbitzuak, sarrera irteerak.10.-Uholdeen aurkako plana.11.-Uraren kanpo menpekotasunaren aurkako kudeaketa. Iturburuen berreskuratzea.12.-Gaikako zabor bilketa etxez etxe.13.-Sallobenteko frontoi etxea herriaren erabilerarako14.-Hesi arkitektonikoak ezabatu. Eskailera mekanikoak ez, igogailuak.15.-Emakumeen aurkako indarkerari stop! Herriko puntu beltzen diagnosia etaezabatzea.16.-Meliton - San Pedro auzoaren eraberritze eta ekipatze plana.17.-Azkueko subestazio elektrikoa lekuz aldatzea.18.-Lurzoru publikoan inbertitzeko plana.19.-Merkadiloa plazara!20.-Ehorzketa zibilak egiteko lekua.21.-Saltoki haundi gehiagorentzat baimenik ez!

Detener la construcción de casas. Hay 600 vacías. Reordenación de zonas industriales y estudio imparcialsobre la necesidad de suelo industrial. Fuera la fábricas de San Lorenzo. La Plaza txikia para los ciudadanos.Edificio cultural, aparcamiento y zona libre de disfrute ciudadano. Volver a estudiar la idoneidad de SanLázaro y El Pilar para las necesidades de residencia y socio-sanitarias. El Gaztetxe al centro. Recuperar elproyecto del solar de Toletxe. Plan especial para el casco histórico. Plan especial para la recuperación delpatrimonio arquitectonico y cultural. Plan de desarrollo para los nucleos rurales, que evite la construcciónde casas. Plan general de reconstrucción del barrio de Altzola, para el transporte, servicios y equipamientos.Plan para evitar las inundaciones. Gestión del agua que nos libre de la dependencia externa. Recuperaciónde manantiales y fuentes. Recogida selectiva de residuos casa por casa. Publificación de la casa con frontónde san Lorenzo para uso ciudadano. Supresión de barreras arquitectónicas ya. Ascensores, no escalerasmecánicas. Detección y supresión de puntos negros para las mujeres, Cambio de sitio del a subestacióneléctrica de San Roke. Plan de inversión pública en suelo urbanizable. El mercadillo a la Plaza. Lugarapropiado para los entierros civiles. Plan de regeneración y equipación de Meliton - San Pedro. No máspermisos para grendes centros comerciales.

Gehiago ere badira, baina hemen, 21 proposamen

Udalaren plan orokorraren aurrerapenaproposamenak.Avance del plan general del ayuntamiento. Propuestas.

Page 7: Jakin ezan/k

7

Ultimanente se ha puesto de moda la palabra participación. El ayuntamiento de Elgoibar no podía ser menos, y se ha lanzadoa llamarnos por teléfono, a organizar seminarios y repartir folletos con el tema. Pero no hay peor sordo que el que no quiereoir.La izquierda abertzale siempre hemos reivindicado otro modelo de ayuntamiento, mucho más cercano al ciudadano, y que abrapaso a la opiniones ciudadanas. Por eso es una reivindicación que hacemos nuestra, la de la participación. Pero una participaciónde verdad, no un paripé que viene dirigido desde altas instituciones para lavarse la cara.Hace 6 años y medio que más de 1000 cidadanos quedaron sin voz en este ayuntamiento, y no ha habido ninguna voluntadpara solucionar este tema por parte de la alcaldía. A día de hoy se sigue aplicando el Apartheid político, se sigue marginandoa la segunda fuerza del pueblo, y los representantes democráticamente elegidos no tienen sitio para ejercer su labor derepresentantes populares.Ante ello nos parece un sarcasmo el apelar a la participación, como si nada ocurriese, cuando todos saben que 3 concejales sonilegítimos, y las mayorías que se logran son ficticias.

Ezker abertzalean beti aldarrikatu dugu beste udal eredu bat, herritarrengandik gertuagolan egingo duena, herritarrei entzun eta hauen ekarpenei bide emango diena. Aspaldikoaldarrikapena da beraz, herritarren parte hartzearena, guretzat. Norbaitek pentsa lezakegure garaipen txikia ere badela orain ikusten ari garen parte hartze olatua. Posible da gureerakundeak presionatuak sentitu izatea horrelako ekimenak martxan jartzeko. Erakundeeta herritarren arteko zanga zabaltzen ari zenaren joera aspaldikoa da eta neurriak hartubehar berandu baino lehen.

Parte hartzea ordea egungoaz haratago lan egiteko modu berrietan eta borondatean oinarritzenda eta tamalez gure erakundeek lehengo lepotik burua. Badira 6 urte eta erdi elgoibarrenguztion hitza kontuan hartzen ez dela eta afera konpontzeko saiakerak egin ditugunbakoitzean, borondaterik ez dugu aurkitu. EAJ-k apartheid egoera hau baliatzen du herrianahierara gobernatzeko eta gero parte hartzeaz mintzo zaizkigu. Ez da hau aukera bakarraordea, penaz ikusi genuen Agenda 21 bezalako ekimenek nolako trataera izan zutenherritarren ekarpenei dagokienez. Herritarrak nahastu bai, baina gero kasurik ez!

Merkadiloaren adibideak txistea dirudi inori kontatuta eta grazia ere izango luke suposatuduen oinaze, galera pertsonal eta ekonomikorik izan ez balitz. Garai hartan Udalak herritarroi

galdetu nahi ez-eta herritarrok antolatutako herri galdeketa burutu genuen. Merkadiloa herri gunean kokatzearen aldeko3000 iritzi bildu ziren eta udalak zer egingo eta ertzantza bidali zuen hau oztopatzeko. Orain, telefonoz etxeetara deika aridira ikerketa bat medio. Merkadiloa plazara orain!

Azkenaldian modan dago parte hartzearen kontzeptua, baita Elgoibarren ere. Orotarikoeskuorri mintegi etab. prestatuak dira herritarron gozagarri. Telefonotik ere deitzen digutebataren eta bestearen inguruan galdetzeko, pentsa. Baina esaerak dioen bezala, ez dagoentzun nahi ez duena baino gorragorik.

Herritarron partehartzea. Udalarenjardunaren inguruan hainbat gogoeta.Reflexiones acerca de la participación ciudadana en Elgoibar

Page 8: Jakin ezan/k

8

Udazkenerako aukera berriak zabalduko zirela aurreikusi etazabaldu genuen orain dela hilabeteak, eta egun, egoera nahasixamar badago ere, esan dezakegu espainiar estatuarenmugimendu errepresibo baldarrek, baieztatu baino ez dutelaegiten zerbait mugitzen ari dela. Gaur egun Euskal Herria banatzenduten markoen agorpena, sindikatu abertzale guztiek eta alderdiabertzale gehienok konpartitzen dugun irakurketa da. Ukapenaeta Euskal Herriaren desagertzea baino proposatzen ez digutenenaurrean estrategia bateratua antolatzearen beharrean ere batgatozelarik.

Egungo bidetik Euskal Herriak aurrerabiderik ez duela argi dagoeta ondo dakigu konpromiso eta borroka gogorraren ondotik lortudugula urte luzeen buruan herri izaerari eustea etadesagerrarazteko ahalegin guztien antzutasuna agerian uztea.Baina autokritika ere egin beharrean gaude, espainiar estatuaeta baita frantsesa ere, eroso aurkitzen dira eta. Gure ekinbideaneutralizatzea lortu dutela esan dezakegu neurri handi batean.Erasoei eutsi diegu, markoak agorpenera eraman ditugu etaespainiar estatuan(frantzian ere beste neurri baten) antolamendueztabaida saihestezina da. Aldaketaren atarian gaude, baina ezdugu atea zeharkatzea lortzen.

Behin betiko gatazka gainditu eta herri hau marko demokratikobatetara eramango duen bidea egin behar dugu ordea, helburudugun, Euskal Herri burujabe, sozialista, euskaldun,feminista...lortzeko ezinbestekoa dugu eta. Horretarako eztabaidaprozesu betean aurkitzen gera ezker abertzalean. Datozenurteetara begira estrategia eraginkorra martxan jarri behar dugu,baita egitura zein aliantza molde berriak landu ere , behingozeustetik irabaztera salto egiteko. Arnaldok esan bezala, EzkerAbertzalea ez baitzen irauteko jaio, irabazteko baizik. Besarkadabat Arnaldo, zuri eta beste guztiei. Geurea da garaipena!

Ezker abertzaleak, aurrera begirako estrategia erabakitze aldera, eztabaida prozesuazabaldu du. Espainiar estatuta eztabaida hau baldintzatu nahian ari da ordea, bai errepresiobidez eta baita medioen bitartez burutzen dituen intoxikazioen bidez. Hau ikusirik ezkerabertzaleak herritar guztien eskura jarri du eztabaidarako erabiliko den txostena. Irakurrinahi baduzue www.ezkerabertzalea.info-n eskura dezakezue.

La izquierda abertzale, todo el mundo lo comenta a estas alturas, ha abierto un proceso de debate para decidir su estrategiacara al futuro. El estado español, sin embargo, está tratando de condicionar este proceso, bien por medio de la represión,deteniendo a cualificados militantes políticos, bien por medio de los medios de comunicación afines, siempre dispuestos aintoxicar con noticias directamente provenientes del ministerio del interior. En vista de todo ello, la izquierda abertzale hadecidido poner dicho informe al alcance de todo el mundo. Si lo queréis leer podéis haceros con él en .

La lectura que se comparte desde una mayoría social –sindicatos, movimientos, partidos- es que el marco actual está agotado.Por ello, el objetivo de toda esa mayoría ha de ser la superación de ese marco, y urge el organizarse para conseguirlo. Los estadosfrancés y Español se encuentran cómodos en esta situación, ya que han conseguido, con ayuda de la ley de partidos, llegar atener una cota de poder que no les corresponde democráticamente.

Por ello, está en nuestras manos, el conseguir desbancar a este gobierno ilegítimo, con un apoyo suficiente para establecer unverdadero marco democrático, donde todos los proyectos, incluido el nuestro –Un estado vasco, reunificado, socialista yeuskaldun- sea no solo defendible, sino alcanzable. Un abrazo para Arnaldo y todos los presos políticos vascos.

Ezker abertzalea aurrera begira.momentua, erronka eta estrategia.La izquierda abertzale mira al fúturo. Situación, reto y estrategia.