kurrikulua, mamu berri hori - ikasten (habe) · azaldu ikas-irakasprozesua proposatzeko dimentsio...
TRANSCRIPT
Kurrikulua, mamu berri hori
Luis Mari Txabarri
Oinarrizko tresna da kurriku/ua zalantzarik gabe edozein heziketa-sistematan. Ha/axe da hizkuntzen irakaskuntzan eta, jakina, euskararen irakaskuntzan ere. Izan ere, ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duenororekin du kurrikuluak /atura zuzena nahiz zeharkakoa. Ez da desafiomakala, ez horixe, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-beteaneta beti ere erantzuten asmatzea. Artikulu honek gaiak dituen loturakkontuan hartu eta kurrikulua bera garatzeko behar diren baldintzak baitabere eguneratzeak zer dakarren ere aztertzen ditu.
Azkenaldi honetan, eta gero eta sarriago, komunikabide guztietan, heziketa-munduaren ingurukoan nagusiki, hamaika hitz berri azaldu zaigu:kurrikulua, kurrikulu-diseinua, kurrikulu-proiektua, kurrikuluarenzehaztapenak, kurrikulu berria, kurrikulu-materiala ... "Kurrikulu" hitzahartzen dute ardatz eta oinarri, baina zer adierazi nahi duten zehaztenhasita, berehala jausten gara kurrikulu hitzak berak ere arazoak sortzendizkigula.
Nola definitu? Lortu nahi denaren arabera?, bideratzen duenaren arabera?, lortzen duenaren arabera? ... Ez da erraza adostasunera iristea. Are:Alvarez Mendez-ek, kurrikuluaren esanahiaz diharduenean, gai honeninguruko kulturarik eza azpimarratzen du: ·
(...) Es por esto que podamos concluir en una primera aproximación al concepto de Currículo que entre nosotros no hay pensamiento curricular; y mucho menos tradición curricular( ...). Lo quesí se puede constatar es que el término se está poniendo de moda ysu utilización es cada vez más frecuente( ...).
HIZPIDE 38 (1997),33-52 orr. 33
Ildo beretik dator ZUTABE aldizkarian, 34. zenbakian, CastellokoJaume I Unibertsitateko Jose Ramon Insak dioena:
Kurrikulu terminoa aztertzen hasi bezain laster oztopo bat aurkituko dugu: ez dela erraza honek sortzen duen zalantza garaitu etakontzeptu honen osagaiak zehazten (...).
Irakaskuntzaren terminologian gaurkoa izan ez arren -tradizio handiadu lurralde nordikoetan-, berehala egin da gurean bere eremuaren jabe,eta indar handiz egin ere. Baina, esan bezala, ez da erraza zer adierazinahi duen argitzea; adiera ugari izan baititu historian zehar. Ideia bategiteko, nahikoa da Kemmis-en "El currículum: más allá de la teoríade la reproducción" liburua irakurtzea. Egile honen azterketak argi utziduenez, kurrikulu-kode bakoitzak heziketa-proiektuaren izate, helburueta jarrerei buruzko ikuspegi ezberdinak azaltzen ditu. Eta ondorio garbibat ere atera du: kurrikuluari buruzko ikerketak historiaren azterketarekin bat joan behar du, kurrikulua historiaren ernaitza delako. Beraz, ezinezkoa da a priori kurrikulua definitzea, zein mundu-ikuspegitan oinarritzen den ulertu gabe.Oso adierazgarriak <lira, gure ustez, autore hauen ekarpenak: batetik,tradiziorik ezak ezustean harrapatu du irakaslegoa; eta, bestetik, zehaztapenetara etorrita, kurrikulu terrninoa polisemikoa eta polimorfoa da.
Egoera honetan, Sacamantecas hitzak haur txiki bat bainoago kikiltzengaitu kurrikulu hitzak, oinarri handirik gabe harrapatzen gaitu eta. Bainajoan gaitezen piskana-piskana eremu hau zehazten, eta kurrikuluaz arigarenean zer adierazi nahi dugun esaten.
Irakaskuntza aldez aurretik ezarritako helburuak Jortzeko jardunadugu eta, oraintsu arte, programazioarena izan da eskuetan izan dugunesparru bakarretakoa: "zer" eta "noiz eman" ziren galdera nagusiak,hauei erantzunez hautatutako helburu jakinetara iritsiko ginelakoan.Plantearnendu honen oinarrian irakaskuntzaren dimentsio esplikatiboadugu: errealitatea, "zer da eman beharrekoa" eta "nolakoa da irakaskuntza". Dimentsio honetan programazioa eta kurrikulua parekatzenbaditugu, zenbait irakasleri kurrikulu hitzak ez dio inolako arazorikplanteatuko; esanahi jakina izango baitu: arian-arian bideratzen denlana, edota bestela esanda, irakatsi eta ikasi behar denaren egituraketa.Eredu teknologikoan oinarritutako prozesua dugu, oso teknika zehatzaduena. Prozesua elementu sinpleetan zatitzen da planifikatzekogaraian, eta horietan oinarrituz, era ordenatu bezain isolatuan hartzen<lira erabakiak, ordena zuzen eta lineal bati jarraituz: helburuakzehaztu, edukiak hautatu, ekintzak markatu eta ebaluatzeko moduaaukeratu.Baina kurrikulu berriaren ikuspegitik, planteamendu hau motz geratzenda, prozesuaren abstrakzio bat eginez, edukiari bakarrik erreparatzenbaitio. Schwab-ek (Contrerasek aipatua), esaterako, kurrikulua gauzatzeko garaian oinarrizko Jau topiko hartzen ditu: ikaslea, irakaslea, ingurune sozio-kulturala eta edukia. Ondoren, lau topiko hauen inguruan
34 Luis Mari Txabarri
hezurmamitzen du kurrikulua, topiko bakoitzari funtzioak zehaztuz etabaloreak eta rolak banatuz.
Kurrikulua, ikuspegi honetatik, irakaskuntza-proposamen bat da,dimentsio proielaiboa duena: errealitate bilakatu nahi izatea; izan nahiizatea. Aurreikusi egiten da zer-nolako egituraketa izango duen ekintzadidaktikoak: asmoak, nahiak, usteak ... Denak batzen ditu. Proposamenakonkretatu ahalean, definituago izango dugu jardun-esparrua; zehatzagobideratu beharreko ikas-irakaskuntza prozesua. Eta aurrera egin ahalean, praktikak prozesu dinamiko bati hasiera emanez, aldaketak etamoldaketak ekarriko dizkigu.
Planteamentuetan bilakaera dugu: errealitate izatetik errealitate izannahi izatera; prozesu estatikotik dinamikora. Beste hitzetan esanda, egiten denetik egin beharko litzatekeenera: proiektua. Eta helburu bakarra:kalitatea.
Orain arte aipatutakoa laburbilduz esan, bi dimentsioak, esplikatiboa etaproiektiboa, ez direla autonomoak; elkarren beharrean daude eta batabestearen argitara ulertzen da. Proiektuaren aurrerabidea ildo honetatikdator, harreman dialektiko honi erantzunez .
. 1:
AZALDU ikas-irakas prozesua PROPOSATZEKO
dimentsioesplikatiboa
dimentsioproiektiboa
!
Kurrikulua, izan ere, irakasle edo ikastetxe baten heziketa-proiektua da,ikasle, gizatalde eta gizarte bati zuzendua. Proiektua sintesia da, posturahartzea, arlo ezberdinak lantzen dituena: epistemologia, psikolinguistika, psikopedagogia, pedagogia ... Eta proiektu hori bideratu nahi da,garatu, irizpide metodologiko jakin batzuen inguruan eta egoerarizuzendutako material egokia erabiliz. Ondorioz, geroxeago ikusikodugun bezala, proiektu horrek, irakaskuntza-proposamena den neurrian,ikas-irakas prozesu osoa egituratu egingo du.
Orain arte adierazitakoaren oinarrian, Stenhouse-k "Investigación ydesarrollo del currículum" liburuan ematen duen definizioa dugu:
El currículum es una tentativa para comunicar los principios y rasgos esenciales de un propósito educativo, de forma tal que permanezca abierto a discusión crítica y pueda ser trasladado efectivamente a la práctica.
Kurrikulua, mamu berri hori 35
Kurrikulu irekia
36
Berrikuntza kurrikularrak, egile honek dioenaren arabera, ikastetxekoirakasle-taldea izan behar du abiapuntu. Berau izango da lanerako ekintza-oinarri eta honen egitekoa proiektua aztertzea, hausnartzea, erabakiak hartzea eta, ondoren, beharrezkoa denetan, hasierako proiektuamoldatu eta egoera berrietara egokitzea. Stenhouse-k kurrikulua etahonen garapena iker-prozesutzat hartzen ditu, bertan teoriak, kurrikulu-proposamenak, irakasleak eta praktika uztartzen dituelarik. Kateahonetan, teoriaren eta praktikaren arteko harremana da arazorik nagusiena: nola uztartu ideiak (teoria) eta kurrikulu-jarduna (praktika).
Autore honek dioenarekin jarraituz, kurrikuluaren inguruko ikerketek biadiera horien arteko harremanaz aritu beharko lukete: ideiak eta asmoak, batetik, eta errealitatea, bestetik. Nola lortu bi adiera horien arteko uztardura: formulazioaren esparrua eta errealizazioarena; dimentsioesplikatiboarena eta proiektiboarena. Iker-prozesu-honetan, kurrikuluakaukera ematen dio irakasleari jardunean bere ideiak frogatzeko, hau da,bere lan-hipotesia eta ekoizten duena uztartzeko. Eta bere diogunean,irakasle eta irakasle-talde bakoitzarenak dira, ez beste norbaitenak.
Irakas-kalitatearen hobekuntza ildo honetatik etorriko da: prozesuakaztertzetik, eta ez inolako ebazpenetik. Horrexegatik bilakatzen zaigukurrikulua lanabes: irakaslea bere prozesuaren aztertzaile izatera bultzatuko duelako ikasgelan.
"Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua" txostenak (HEOK,hemendik aurrera) honela dio sarreran:
Lau bereizgarri nagusi ditu, beraz, eskuetan dugun oinarrizko kurrikuluak. Azal ditzagun banan-banan zehatzago. ( ...)3. Oinarrizkoa da honako kurrikulu hau; oinarrizkoa, orokorra etazabala: euskaltegi bakoitzari dagokio moldatu eta zehaztea, eta irakasle eta ikasle bakoitzari hezurmamitzea.Ikuspegi horren arabera, prozesu baten lehen urratsa da kurrikuluhau, proiektu baten lehen agiria. Kurrikulua osatu eta zehaztu abalean joango da prozesua burutuz eta proiektua gauzatuz. (...)(...) euskaltegi bakoitzak bere autonomía garatu eta bere eskaintzazehazten duen neurrian joango da hezurmamituz, pixkana-pixkana,kurrikulu hau argitaratuz hasitako proiektu eta prozesua. Euskaltegibakoitzaren egitasmoa eta programazioa izango dira, besteak beste,hezurmamitze horren emaitza.
Honez gain, oinarrietara jo eta "ingurune soziokulturala" alorrean honako hau azalduko digu:
Ikuspegi soziokulturala, hau da, tokian tokiko egoera soziolinguistikoa, normalizazio soziala nahiz linguistikoa, hizkuntzaren funtzioerrepresentatiboa, ikasleen motibazioa, gaitasuna eta ikasestiloakontuan hartzeak, hain zuzen, ondorio bezala dakar kurrikulu irekiaplanteatzea. Kurrikulu irekia, batetik, tokian tokiko berezitasunenarabera, batasunaren baitan programazio berezietara heltzeko bidea
Luis Mari Txabarri
emango duena. Kurrikulu irekia, bestalde, metodologia malguabideratuko duena eta, azken batean, ikasleen beharretara ahalik etagehien hurbildu eta egokituko dena.
Baina azter dezagun, banan-banan, zer adierazi nahi den kurrikulu irekia aipatzean eta irakasleari dagokiola hezurmamittea adieraztean.
Kurrikulu irekiaren aldeko apustua egin da, argi eta garbi. Hala azaltzenda oinarrizko dokumentuan. Baina aukera hau egiteak, ezinbestean,ardura-banaketa dakar kurrikuluaren garapenean, erabakiak hartzekogaraian: batetik administrazioa, bestetik ikastetxea eta, hirugarrenik, irakaslea. Partaideei jardun-esparru bana egokitu zaie: kurrikuluaren hiruzehaztapen-mailak. Eta bakoitzari dagokio bere arloa hezurmamitzea,zeren eta, aurreko atalean adierazi bezala, kurrikuluak ikas-irakas prozesua nola ulertzen den azalduko baitu, irakaslearen zer egina, ikasleenaeta hauen arteko elkarreragina .
.2:
Kurrikuluaren zehaztapen-mailak
Lehenzehaztapen-maila 1 ~
Betebeharrekokurrikulua
~ 1Administrazioa
Bigarren lkastetxearen )~I lkastetxeazehaztapen-maila ~ Kurrikulu Proiektua
+-Hirugarren 1 ~ e lkasgela ) ~ l lrakasle-taldea
zehaztapen-maila Programazioa
Kurrikulu irekia izateak kurrikulu-heterogeneotasuna dakar, ikastetxeenizaera, egoera eta inguruaren arabera kurrikulu-proiektu ezberdinakgaratzea. HEOKen adierazten den bezala, beharretara ahalik eta gehienhurbildu eta egokituz osatu beharko dute euskaltegiek beren kurrikulu-proiektuak; ikasle, irakasle, egoera soziokultural eta inguru ezberdinenaurrean aurkituko baitira. Egokiera bat eskatzen du eta erabakia-hartzeko prozesu bat irekitzen. Begira zer dioen honi buruz J. A. Oramas-ek:
No puede obviarse el carácter peculiar e idiosincrásico de cada centro, conformado por una cultura propia, en la que se desarrollan ycultivan determinados valores, creencias, mitos y modos de hacer e
Kurrikulua, mamu berri hori 37
interpretar lo que ocurre. ( ...) Los proyectos y diseños curriculareshan de ser reflejo de las concepciones teóricas, de los valores, intereses y metas que cada comunidad educativa quiera darse. ( ...)Deesta forma, la comunidad educativa dispondrá de unos instrumentos propios, asumidos y consensuados que deberían ser reflejo desus necesidades e inquietudes, y que han de conformar toda la actividad de la institución escolar.
Kurrikulua, irakaskuntza-proposamena den neurrian, ez da lanabeszurruna izango, itxia; gauzatzen doan heziketa-proiektua denez, aldaketak izango ditu, egokierak eta moldaketak. Ez da utopia, prozesua beraere utopia ez den bezala. Ez da gaur edo bihar lortuko den helburua;gizartea, ikaslea, metodologia, egoera ... aldatuz doazen aldagaiak baitira. Utopía litzateke egokiera egun batetik bestera lortu nahi izatea etabere horretan uztea; beti baitago zer hobetua.
Gure jarduna aztertuz gero, nork ez du esan gaur egungo ikasleak ezdirela orain 10-15-20 urtekoak bezalakoak? Ez al da gizartea bera aldatu tarte horretan? Ez al dira denboraldi horretan euskalduntze-alfabetatzeari dagozkion zenbait erabaki hartu? ... Aldagai hauek eta antzekoakkontuan hartzeko, ezinbestekoa da kurrikulua malgua izatea: egokitzekoaukera eskainiko du.
Egokierak berekin etengabeko ebaluazioa dakar, eta hau da kurrikulu_!!lalg~aren aldeko apustu egiteak dakarren ondorioa: kalitatedun irakaskuritzarén" aldeko prozesua. Prozesu honetan, autoebaluaketa ezinbesteko elementu bilakatzen zaigu; berau baita kalitaterako abiapuntusendoa. Baina nola definitu autoebaluaketa: erakunde batek emaitzaketengabe hobetzeko duen gaitasuna eta abilezia. Argi eta garbi utzibehar du zeintzuk diren erakundearen alderdirik indartsuenak eta zeintzuk indartu beharreko esparruak; gerora, eta emaitza hauen arabera,aurrikusi beharko ditu hobekuntza-ekintzak eta egin aurrerabidearenjarraipena.
Baina kurrikulua irekia eta malgua izan dadin, zehaztapen-prozesuanbetebeharreko baldintza dugu deszentralizazioa. Partaidetza-mailaezberdinak izateak ziurtatzen du, batetik, hartutako erabakien egokiera(ez daga hartzaile errealen beharretara iristeko beraiekiko jarduna bainobide zuzenagorik); bestetik, sistema osoaren sormen-ahalmena areagotuegiten du, sormena erakundeak bere berrikuntza indarrean jartzeko duengaitasuna bezala hartuta, askoz ere jende gehiago baitago sortzen direnbeharrei erantzuteko. Baina kontuz: sormen-ahalmen hau ikastetxeariaitortzen zaion autonomi mailaren baitan geratzen da.
Eta autonomi mailaz hitz egiterik badago, esan diseinua ulertzekomoduari lotzen zaiola zuzen-zuzen kurrikulugintza: erabiltzailearieskaintzen zaion malgutasuna, irakasleari aitortzen zaion gaitasun profesionala ... Contrerasen (1991) hitzak hartuta:
Si todo currículum es una solución a los problemas de la enseñanza, es diferente el tipo de currículum que obtendremos si pensamos
38 Luis Mari Txabarri
que lo que hay que comunicarle al profesor es una solución terminada o un espacio en el que buscar y experimentar soluciones.
Hau da: kurrikuluaren garapena bere ezaugarrietatik ondorioztatzen da.Are: ez <lagokurrikuluaren garapenik irakaslearen garapenik ez badago.
Beraz, hartutako erabakiaren ildotik, kurrikulu irekiarena alegia, diseinugileari dagokio (administrazioa gure kasuan) euskaltegien antolaketan eta pedagogian autonomia indartzea, irakasleen arteko lan-taldeaksuspertzea, praktikan oinarritutako ikerketa-jarduerak bultzatzea, malgutasuna, ekimena, proiektuak ... Horrela bakarrik bidera baitaitekekurrikulu irekia ikasle, ikastetxe eta ingurune ezberdinetara.
Autonomiaren bidetik jarraituz , Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaizango da deszentralizazioaren ondorio zuzena eta horrela izango dituguheziketa-proiektu ezberdinak , dinamikoak eta errealistak. Bigarrenzehaztapen-maila honek euskaltegi jakin batek kurrikuluaren inguruanhartutako erabakiak islatuko ditu eta hauek izango <lirabertako irakasleen erreferente hirugarren zehaztapen-maila (ikasgela-programazioa)gauzatzean .
.3:
Kurrikuluaren nolakotasuna
Autonomoalrekia
l lMalgua
Kurrikulu Proiektuerrealistak
Kurrikulu Proiektuezberdinak
Kurrikulu Proiektudinamikoak
Halaber, kurrikulu irekiaren alde egiteak eragin zuzena du euskaltegian:paradigmaren aldaketa dagoenez, mundu-ikuskera berria, bertako organoetan moldaketak eragingo ditu. Eta alderantziz, paradigmaren aldaketak behar bezalako arrakasta izan dezan, ezinbesteko baldintza du antolaketa-rnailan patxada eta giro egokia izatea, oinarri-oinarrian finkatukodiren rol eta lankideen arteko harremanak nagusituko <liraeta.
Kurrikulua, mamu berri hori 39
lrakaslearenaldeko apustua
40
Une hau oso interesgarria da, ikastetxeetan zer gertatzen ari den aztertzeko parada eskaintzen duelako: zer-nolako kurrikulua gauzatzen ariden ikasgeletan, zer bitarteko erabiltzen diren, giza-baliabideak zerenarabera antolatzen diren ... Paradigmaren aldaketaz ari gara hizketan,.etaargi dago, nora iritsi nahi dugun jakiteko, ezinbesteko zaigula non gauden jakitea. Jomuga kalitatearen bidean jartzea bada, autoebaluazioadugu abiapuntu.
Baina prozesua ez da bide bakarrekoa, goitik beherakoa. Kurrikuluarengarapenak, zehaztasun-rnaila ezberdinei esker, diseinura, abiapuntura,itzultzeko aukera eskaintzen du, behar eta ezaugarri ezberdinetara egokituz eta hobekuntzak sartuz .
.4:
Errekurtsibitatea
Betebeharreko kurrikulua
lkastetxearen Kurrikulu Proiektua
lkasgelako programazioa
Berregokitzapen hau maila ezberdinetan egiten da: irakasleak ikastetxearen proiektuari egindako ekarpenak, irakasle-taldeak heziketa-proiektua berbideratzeko hartutako erabakiak, administrazioak asotakoinformazioaren arabera egindako moldaketak .... Denak datoz errealitatera egokitzera, irakaskuntza-eskaintza hobetzera. Ondorioz, eta sumadaitekeenez, kurrikuluarena ez da proiektu estatikoa, behin idatzi etabere horretan geratuko dena, dinamikoa baizik, egokitzapenak etaberregokitzapenak eskatzen dituena. Horrela hartzen dute berebizikoindarra lehen aipaturiko irakaskuntzaren bi dimentsioak, esplikatiboaketa proiektiboak, irakaslea duelarik ardatz nagusi, hiru zehaztapen-mailak baitira, beronen eragin-esparruak
Orain artekoa kontuan hartuz, azter dezagun zer suposatzen duen kurrikulu irekiaren alde apustu egiteak. Lehen aipatu bezala, kurrikulu ire-
Luis Mari Txabarri
kiak, dituen ezaugarriei esker, programazio berezietara heltzeko bideaeskainiko du tokian tokiko ezaugarriei erreparatuz. Kontuan hartzen du,hein berean, maila ezberdinetako partaideak daudela eta hauek ezinbestekoak direla proiektua bideratu eta praktikara iristeko
Baina, apustu guztiek bezala, kurrikulu irekiaren alde egiteak ere baditubere arriskuak. Ez zaio rol herbera eskatuko irakasleari kurrikulu irekian edo itxian, erabaki-maila esparru ezberdinetan baitago. Baina ikusdezagun zer dioen Teresa Maurik aukera honetaz:
La opción por un currículum de carácter abierto comporta unaopción por una formación del profesorado que le capacite para:analizar y valorar la propuesta confrontándola con los propioscriterios sobre educación escolar; elaborar junto con el equipodocente del centro una contextualización de la misma, para unarealidad escolar específica y realizar su desarrollo, seguimiento yevaluación tanto a nivel de equipo en un centro como a nivel personal en un aula concreta. El pensamiento del profesor actúacomo filtro en la interpretación de la propuesta. Es necesario queesté dispuesto a confrontar sus ideas sobre educación en generaly sobre el proceso de enseñanza-aprendizaje en particular conlas que fundamentan el currículum, a analizar la propia actividad en la elaboración de proyectos y la práctica. (azpimarragurea)
Eta aurrerago, irakasleaz diharduenean:
El profesorado es la pieza clave del proceso, ninguna innovaciónserá efectiva si no se cuenta con la preparación y la actitud positivadel mismo.( ...) Una opción de este estilo supone tomar una decisión firme sobre la formación del profesorado y la elaboración demateriales y recursos. (azpimarra gurea)
Kemmis-ek dioenera itzuliz, kurrikulu-kode bakoitzak heziketa-proiektuaren izate, helburu eta jarrerei buruzko ikuspegi ezberdinak azaltzenditu, eta, arestian esandakori lotuz gero, berehala konturatzen garakurrikulu-proposamen honetan paradigma aldaketa dugula, mundu-ikuskera berri baten aurrean gaudela, ereduaren eraldaketa: urtetanindarrean izan dugun helburuzko ereduiik ikerketa-ekintzazko eredurapasa nahi da.
Urtetan helbururko eredua izan dugu geure ikastetxeetan. Gu geuere paradigma horretan izan gara heziak. Oso bide markatua du:lehen urratsa helburuak ezartzea zen; ondoren, horiek lortzeko edukiaproposak definitzea; gerora, bitartekoak eskuratzea; ikas-irakasprozesua bideratzen zen ondoren; eta, azkenik, ikusi helburuak lortuziren ala ez. Psikologia konduktistan oinarritutako eredua dugu haueta bere planteamentuetan oso kezkatua ageri da aurreikuspen etakontrolaz.
Honela defini daitezke partaideen arteko harremanak eta lan-banaketa:
Kurrikulua, matnú berri hori 41
42
.5:Programatzailea 1 ___.. ¡ lrakaslea 1---.1 lkaslea 1
Paradigma honetan, partaide bakoitza bere esparruan arituko da isolaturik: programatzaileak ez du ikasgeletako berri, eta irakaslea ematenzaiona azaltzera makurtuko da. Ikasleak, berriz, ez du bere ikas-prozesuaz ia-ia zer esanik, irakasleak ez duelako kurrikuluan esku sartzerik.
Kurrikulu berriak, indarrak dimentsio proiektiboan jartzean, proposamen berria mahairatzen du eta ikerketa-ekintrazko eredua bultzatzen.Paradigma berri honek egitura lineala galdu egiten du eta berregituraketa onartzen. Ez da horrelako etenik gertatzen partaide ezberdinen artean;irakaslearen ardurapean geratzen baita ikasgelan gauzatzen dena aztertu, ikasgela-programazioa osatu eta horren araberako proposamenakbideratzea. Bere bi eragin-esparru nagusietan arituko da: euskaltegiarenkurrikulu-proiektua eta ikasgelako-programazioa .
.6:
Programatzailea
Lehen, ereduaren oinarrian psikologia konduktista genuen; bigarren honetan ikuspegi kognitiboa nagusitzen da. Azken paradigma honetan, besteanez bezala, partaide guztiak ekoizle eta hartzaile bilakatzen zaizkigu; beraienarteko harremanak partaidetzan oinarritutakoak baitira, eta ez kontrolean.
Aurrera egin baino lehen, eman dezagun azalpentxo bat: ereduak aipatzean, eta argigarri izan zedin, bi muturrak aipatu ditugu, baina ez dagoesan beharrik continuum horretan hamaika aukera daudela eta hortxekokatzen direla irakasleak.
Luis Mari Txabarri
Gaiarekin jarraituz, oso argigarria iruditzen zaigu Jose Luis Atienzarenekarpena eredu berria azaltzeko garaian. Egile honek dioenez, paradigma-aldaketa honetan irakaslearen izaera da ardatz eta oinarri:
No se trata de que ha cambiado el modelo de prét-a-porter y que elprofesor deba renovar sus stocks para vender los nuevos modelos asus alumnos. Lo que ha cambiado, es preciso insistir en ello, es elmodelo de profesor. Que de vendedor de los productos de otros seha convertido, debe convertirse, en confeccionador y vendedor desus propios productos. Lo que ha cambiado es que de dependientede una boutique, el profesor ha de pasar a ser responsable de unasastrería o de un taller de confección. (azpimarra gurea)
Are: irakaslea da berrikuntza pedagogikoaren ardatz nagusia; bereeskuetan geratzen baitira kurrikuluaren garapenean gauzatu beharrekohiru zehaztapenetatik bi: bigarrena eta hirugarrena. Ikasgelako-programazioan bakarka arituko da, eta Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuan,taldean. Eta areago: kurrikulu-proiektuaren izaera errekurtsiboa kontuan izanda (ikus .4 grafikoa), badu irakasleak lehen zehaztapen-mailaren inguruko erabakietan ere zer esanik. Baina azter dezagun zer-nolako jarduna duen edota aitortzen zaion irakasleari paradigmabakoitzean:
Helburuzko ereduan irakasleak ereduak, teoriak, pentsaera eta jokaeraonartu egiten ditu eta akritikoki jarraitu: irakasle aplikatzailea dugu.Ikerketa-ekintzazko ereduan, berriz, hausnarketa bultzatzen da irakaslearengan eta, printzipio ezberdinetan oinarrituz, praktika eta ezagutzabera bideratzen: irakasle sortzailea dugu.
lrakasle aplikatzaileari eguneroko jardunerako teknikak eskaintzen zaizkio, euskarri izango ditu eta segurantza emango die. Irakaskuntzarenikuspegi teknikoa dugu hemengo hau, zenbaitek zalantzan jarri dutena;ez baitute ulertzen nola murriz daitekeen ikas-irakas prozesua hain planteamendu itxi eta linealera. Guztiz aseptikoa da. Irakaslearentzat testuaketa manualak sortzen dira, "kurrikulu-paketeak" eta "katoiak", atipikoak, atopikoak eta anakronikroak, irakaslea subjetu pasibo bilakatuz.Prozesu honetan pisua programagileak jarritako helburuek hartzen duteeta aztergai geratzen da prozesua amaitzean bete diren ala ez. Inor gutxikezkatzen da, ebaluaketa egiteko garaian, prozesuaren garapenaz: nolabideratu eta nola jarri ditu ezagutzak indarrean irakasleak. Eredu honetan, eta heziketa-rnailako erabakiak hartzeko garaian, irakasleak ez dubere burua arduradun ikusten. Inposatutzat jotzen ditu gauza asko etaasko: egiturak, moduluak, erritmoak, planifikazioa, orduak ... Zenbaiterabaki ikas-irakas prozesutik atera egiten ditu eta programatzaileeiegotzi.
Baina kurrikulu irekiaren ikuspegia dela eta, hona hemen AngelPerezen iritzia irakasleez dihardunean:
Si se admite el carácter singular de cada contexto escolar y delaula, el profesor no puede ser un mero técnico que aplique una
Kurrikulua, mamu berri hori 43
serie de rutinas preespecificadas y experimentadas por los expertosy los científicos. (azpimarra gurea)
Irakasleari autonomia onartzen badiogu eta gai ikusten badugu bere jarduna eta eginkizuna aztertzeko, komeni da, heziketaren ildotik, ebaluaziorako jarrera suspertzea eta honetan gaitzea. Rosalesen hitzetan:
Lejos de pensar que esta capacidad pudiera lograrse mediante elconocimiento y puesta en práctica de técnicas específicas, consideramos que se produce de manera implícita a través de estimulacióndel desarrollo en el profesor de una capacidad de razonamientoreflexivo sobre la enseñanza.
Bi eredu proposatzen ditu arrazoiketa-prozesu horretarako, Shulman-ena (teoriatik ondorioztatutako praktikaren hausnarketa) eta Kolb-ena(praktikaren hausnarketa, oinarri teorikoak aplikatuz). Bi bideak osagarritzat jo daitezkeela dio, prozesu global baten zati. Eta gaineratzendu:
Cualquiera que sea la vía elegida para la descripción del proceso derazonamiento, nos encontramos ante una actividad reflexiva comoopuesta a la actividad rutinaria. Mientras que la actividad rutinariase puede asociar a la acptación y seguimiento acrítico de modelos,teorías, formas de pensar y actuar, la actividad reflexiva implica,por el contrario, un análisis del conocimiento y la experiencia a laluz de determinados principios o a través de la consideración de suscausas, de sus consecuencias.
Beraz, paradigma berrira etorriz, ikerketa-ekintzazko ereduan hausnarketa izango dugu giltzarri, praktika eraldatzera datorrena. Halere,Schwad-ek kurrikuluaren inguruko arazoaz eta hauen konponbideazdiharduenean, horiek teoriaren ikuspegitik ezin direla konpondu dio,praktikaren bidetik baizik. Eta gaineratzen du:
Las teorías del currículum y de la enseñanza y el aprendizaje nopueden por sí solas decirnos qué y cómo enseñar, porque las cuestiones sobre qué y cómo enseñar surgen en las situaciones concretas, llenas de detalles particulares y concretos de tiempo, lugar, personas y circunstancias.
Honek ez du esan nahi planteamendu teorikoei muzin egin behar zaienik; ezta gutxiagorik ere. Kolb-en ereduaren ildotik, honek ere praktikaren zerbitzura jartzen du teoria eta ez alderantziz. Birplanteatu egiten daeredu honetan irakaslearen egitekoa: besteek egindako programak ezditu itsumustuan beteko. Hausnarketa-prozesua eskatuko zaio eta ikas-irakaskuntzaren aurrean postura hartzea.
Kurrikulu irekiak zabaltzen duen prozesuan uztartu egiten dira teoria etapraktika: teoría hartzen du oinarri praktikak eta praktikan oinarritubeharra dauka teoriak. Batak bestearen argitara hartzen du esanahia. Ezdute elkar baztertzen, osatzen baizik, eta dikotomia horri erantzunezegiten du aurrera heziketa proiektuak.
44 Luis Mari Txabarri
Euskaltegia:berrikuntzarakooinarrizko gunea
Angel Perezen artikulua berrartuz:
El profesor ha de conocer los principios, objetivos y valores genéricos que constituyen el esqueleto del marco curricular, debe conocerejemplos y alternativas de proyectos curriculares elaborados enotro espacio y tiempo( ...) (azpimarra gurea)
Stenhouse-n proposamena, berriz, areago doa irakaslearen egitekoaz aridenean:
El camino a seguir es difundir la idea del profesor como artista, conla implicación de que los artistas hacen uso de la autonomía dejuicio, sostenida por la investigación orientada hacia el perfeccionamiento de su arte. (azpimarra gurea)
Eta ildo honetatik dator Diana Larsen-Freeman-ek, "Batasunetik aniztasunera: hogeita bost urte hizkuntz irakaskuntaren metodologian" artikuluan azaltzen duen konklusioa:
Hizkuntz irakaskuntzaren zientzia ez da iritsi, irakasle eta ikasle etainguru guztietarako, metodología bat beste bat baino hobea delafrogatzeko punturaino ... eta agian sekula ez da iritsiko. Irakaslanazientzia eta artearen konbinazioa baita. Zientziak lagundu egitendigu informaturik egoten, irakaskuntza eta hizkuntza ulertzenlaguntzen baitigu, baina irakaslearen alderdi artistikoa da informazio rientifikoa era berezian interpretatu eta aplikatzea eskatzendiguna, dauden aukera metodologikoen artetik egoera jakin baterako aukeraketak eginez; Honela, aukeraketa informatuak egiteandatza irakaslana. (azpimarra gurea)
Beraz, berreskuratu beharra dago irakaskuntzaren adiera artistikoa, teknikotik hainbeste urruntzen dena. Bestalde, irakaslearen profesionaltasuna ere aldarrikatu beharra dago: ideiak praktikan jartzean indartzen daezaugarri hori. Are: praktika bera ere indarturik ateratzen da.
Eta profesionaltasun honen ondorio dira, batetik , erabakiak eta partehartzeko autonomía izatea eta, bestetik, bere eginkizunetik datorkionardura. Autonomiak erabakiak hartzeko esparrua aitortzen badio, ardurak bere buruaren jabe izatea eskainiko dio, eta ez patuaren mende aritzea.
Gaurko gizarteak erabat onartua du profesional ororen heziketa; are,oinarrizko zientzietan gertatzen ari diren aldaketak kontuan izanik. Ikusibesterik ez dago hizkuntzen irakaskuntzak azken bi hamarkadetan izandako bilakaera.
Baina bada premia areagotzera datorren arrazoi nagusi bat: irakaslerenoinarrizko heziketa gaur egungo planteamenduetatik urrun geratu da.Oro har, irakasleak oro ikuspegi komunikatiboarekin harremanetanjarriak <lira,baina hizkuntzalaritzaren alorrean jaso duen heziketa teorikoa eredu estrukturalean edo/eta sortzailean oinarritua da. Gaur egun
Kurrikulua,mamu berri hori 45
gailenduak dira biak, ez baitira gauza ikasleen beharretara egokitukodiren ariketa komunikatiboak sortzeko. Ondorioz, zenbait planteamendueta oinarri metodologiko aldatu egin dira eta Larsen-Freernanek adierazten duen bezala,
(...) 1987ko ikasgelan esanahigabeko errepikamen gutxi edo batereez aurkitzea espero dugu, esanahia teknika ezberdinen bidez argitzea, ikasleen arteko elkarreragin handiagoa, eta hizkuntza berekornunikazio-aberastasun osoan aurkeztua izatea. (azpimarragurea)
Horrez gain, beste arrazoirik ere bada. Hona hemen, Bronckart-ek,Hizkuntraren zientzlak: irakaskuntzarako desafioa liburuan, hizkuntzenirakaskuntzaz dioena:
Esan ohi da hizkuntzen irakaskuntza dela oraindik ere lan pedagogikoen artean kontserbadoreenetako bat, eta bera dela helburu propioetatik (berezko hizkuntzaren funtsa den kornunikazio-sisternaezagutu eta menderatzen ikastea) maizenik desbideratzen denanolabaiteko xede historiko kulturalen probetxutan (hizkuntza idealbaten arauak irakatsi, Grezia klasikoaren pentsamendu gramatikalaberregin, "idazle onak" betikotu, etab .).
Hau guztia kontuan izanik, heziketaren beharra areagotu egiten da gurekasuan, besteak beste, hizkuntzen irakaskuntza oinarrizko zientzia ezdelako. Beraz, irakaslegoaren etengabeko heziketan lehentasunak markatzen hasita, behar-beharrezkotzat jotzen dugu arlo honetako ezagutzak eguneratzea.
Orain arte egin izan den bidea aztertuz gero, HEOKaren ildotik bideratutako ikastaroek oso planteamendu puntuala izan dute heziketa-rnailaneta, maíz asko, une jakin bati erantzutera etorri dira. Ikastetxeetatik kanpo bideratu izan dira, irakasleen errealitatetik urrun eta, agian larrienadena, teoría eta praktikaren artean etena emanez: ikuspegi deduktiboanagusitu da.
Horrez gain, eta partaidetza kontuan hartuz, aztertzekoa litzateke ikastetxeetara, irakaslerengana iristeko biderik egokiena hautatu izan den.Kontuan izan behar da irakaskuntzan berrikuntza orok izan duen arazonagusietako bat banakako isaera izan dela, hau da, ikastetxeetatik irakasle bana hartu eta prozesua hauengan oinarritzea. Baina Stenhouse-kdioen bezala,
Si respaldamos la autonomía profesional individual de los profesores, el apoyo se limita a reafirmar a los individuos. Así, por ejemplo, los profesores han asistido a cursillos y conferencias de perfeccionamiento y se les ha dado la excedencia para alcanzar una cualificación más elevada. Rara vez se solicitó que informaran a suscolegas( ...).
Gerora, oso zaila izaten da jakitea prozesuak erakundeetan benetakojarraipenik izan duen, inolako datu fidagarririk ez baita izaten horrelako
46 Luis Mari Txabarri
baieztapenik egiteko. Ondorioz, hau guztia arazo bilakatzen da edozeinberrikuntzaren hedapenean. Bestalde, eta hau ere aipatu beharra dago,aldaketa irakasle batzuengan oinarritzeak iraultza-kutsua susper dezakegainerako irakasleengan, ez baitute inolako arrazoirik ikusten berrikuntza-prozesua "bere" egiteko, besteak beste, non eta zertan oinarritu jasoez dutelako.
Berrikuntza banaka hartutako irakasleengan oinarritzen bada eta irakasleak bere ikasgelan jarraitzen badu, erakundearen estrukturak berehorretan segitzeko arrisku osoa du, inolako aldaketarik gabe. Ez daestrukturetan eraldaketarik gertatzen, eta elementu suspertzailea izanzitekeena, eguneroko dinamika apurtzera datorren elementu erasotzailebilaka daiteke, berrikuntzan dabilena baita egunerokotasunetik kanpodiharduena. Berau da arrotza, atzerritarra, eguneroko jarduna eteteradatorrena.
Era honetara bideratutako ikastaroen emankortasun eta errentagarritasuna zalantzan jartzen da, normalean irakas-prozesua berbideratzekogaraian oso eragin txikia izaten dutelako, kontuan izanda, irakasle oroklortu behar duela hobekuntza hori bere ikasgelan. Orain arte aipatu heziketa-prozesu honek paradigma zaharraren adiera du: kanpoko batekadierazten du nola aritu behar den, irakaslea programa-ejekutatzailebihurtuz.
Baina HEOKaren ildotik oinarri teorikoetan aldaketak gertatu dira: ezdira lehen bezala ulertzen ez irakaskuntza, ez ikasketa; hizkuntza menperatzeak eta gaitasun komunikatiboak bilakaera jasan dute eta ikuspegi osoagoa eskaintzen; inguruneak berebiziko garrantzia hartzen dukurrikuluaren bilakaeran; irakaslearen eta ikaslearen rolak aldatu egindira ... Horrexegatik behar ditugu erreferentzi marko berriak.
Artikuluaren garapenean esan bezala, kurrikulu irekiaren ildotik protagonismo berezia eskaintzen zaio irakasleari: marko eta izaera berriaaitortzen zaio, sotzailearena; berarentzat eredu-aldaketa aldarrikatzenda, ikerketa-ekintzazkoa; esparru berriak eskaintzen zaizkio, bigarreneta hirugarren zehaztapen-mailak ... Bere egiteko nagusiak, kurrikuluaren zehaztapenari bagagozkio, bi esparrutara makurtzen dira: bigarreneta hirugarren mailetara.
Dagoeneko, irakaslea ez dugu aplikatzailea, ikertzaile eta sortzailea baizik; bere esparruaren jabe egin beharko du, ikasgela eta ikastetxea,berari baitagokio horiei buruzko erabakiak hartzea; indar eta esanahiberria hartuko du inguruneak kurrikuluaren zehaztapen eta egokitzapenean. Ondorioz, irakaslea ez da planak eta programak betetzera etorriko, planak eta programak garatzera baizik. Irakaslea artisau bilakatukozaigu eta gai izan beharko du erabakiak hartu eta bere praktika diseinatueta aurrera eramateko.
Berriro ere Larsen-Freeman-en artikulura etorriz:
Garai batean irakasleak trebatu egin zitezkeen hizkuntza irakaste-
Kurrikulua,mamu berri hori 47
48
ko era bakarrean; gaur egun hezi egin behar dira, <laudenaukerabidean hauta dezaten.
Beraz, hezi egin behar da irakaslea erabakiak hartzeko gai izan dadin.Larsen-Freeman-en artikuluari egindako itzulpenean hezi aditza erabilida trebatu aditzari aurkajarriz .. Guk geuk, hezi aditzari birziklatu kontrajarriko diogu, gure esparruan duen erabilera oparoagatik, eta zeinezberdintasun dagoen aditzera ematen saiatu. Honetarako Atienzarenartikulua izango dugu oinarri .
.7:
HEZIKETA BIRZIKLAKETA
• lrakaslearen statusa aldatzera • Ez du statusa aldatu beharrik.dator. Teoría eta praktika uztar- Teknikak eta azturak dira mol-tuz, kurrikuluaren garapenean datu beharrekoak.gertatzen den lan-banaketa gai-lentzera eramango du.
. Elkarrizketan oinarritzen da. • Goitik beherako aldaketa da,Aldaketa oinarri-oinarritik bul- maila handi batean inposatua.tzatzen du, erakundetik bertatik. Kanpotik dator eta ez du onar-Onartua da. penik eskatzen.
. Oinarrizko aldaketak egiterabultzatzen du irakaslea. Aldake- • Aldaketa arinak bultzatzen ditu,ta esanguratsuak, besteak bes- ia-ia mekanikoak. Nola jokatute, sistema kognitiboa eta balo- adieraztera dator.re-sistemak berrestruktu ratuegiten dituelako. 1rakaslearenautonomía indartzera dator.
. Egoerari aurre egiteko bitarte- . Behar aldakorretara egokitu egi-koak eskaintzen dizkio. ten du irakaslea.
Azken batean, "heziketa vs. birziklaketa" binomio honen oinarrian irakaslearen rola dago eta ikerketa-ekintzazko ereduan bete beharrekopapera. Lehendabizikoan irakasle sortzailea dugu, bere praktika bideratzera datorrena. Bigarrengoan, berriz, teknikoa, eredu praktikoak aplikatu behar dituena. Baina ikerketa-ekintzazko eredua bultzatu nahi baldinbadugu , ezinezko zaigu trebakuntzaren ildotik joatea, birziklaketatik;oinarrian praktikarako informazioa eskaini beharko zaio irakasleari, etaez informazio praktikorik, hau da, ikas-irakas prozesuan, eta elkarreragina dela bide, sortzen zaizkion egoera ezberdinen aurrean autonomojokatzeko irizpideak. Irakaslearen autonomia-maila dago jokoan.
Baina ez dugu ahaztu behar kurrikulu irekiaz ari ginenean, autonomiagenuela deszentraliazioaren ondorioetako bat: irakaslearena zein erakundearena. Eta, horra iristeko, ezinbesteko bidea da euskaltegia oinarrizko ekintzagunetzat hartzea. Tann-en hitzetan:
Luis Mari Txabarri
En cuanto profesión, necesitamos ser capaces de articular los principiosque fundamentan nuestras prácticas, comunicarlos a alumnos, padres ycomunidad y justificar la postura de confianza en la que nos colocamos.No obstante, es también importante asegurar las condiciones en las quelos profesores puedan actuar como profesionales y recabar tiempo,espacio, recursos y oportunidades para ampliar su profesionalidad yactuar sobre esa base. (azpimarra gurea)
Beraz, irakaslegoak oinarrizko ekintzagune izan behar baldin badu, irakasle isolatuak izatetik lantaldera pasa beharra dago. Paradigma berrianirakaslea ez da bakarrik ibiliko, lantaldera integratu beharra dauka. Are:berrikuntzak aurrera egingo badu, talde-hausnarketa izango du oinarri,praktikaren azterketak bideratutakoa. Talde-Iana izango da proiektuagauzatu eta aurrera eramango duena.
Proiektuaz dihardugu, eta aurretik definitu bezala, irakasle-taldearidagokio esparru hau. Kurrikulu irekiaz ari ginenean ekintza-unitate irakasle-taldea hartzen genuen, ez irakasle soltea. Hau da oinarrizko irizpidea: lantaldean bideratu beharreko eginkizuntzat hartzen da irakaskuntza, eta horri buruzko hausnarketa egin eta erabakiak hartu behardira.
Ikerketa-ekintzazko ereduan gabiltza bete-betean, Stenhouse, Carr etaKemmis, Gimeno Sacristán eta Pérez Gómez dira, besteak beste, ereduhau proposatzen dutenak eta bat datoz irakaslea, irakasle-taldea etaikastetxea ardatz jartzean irakaslearen heziketan eta kurrikuluaren hobekuntza eta garapenean.
Baina partaidetzan bideratutako proiektuetan jarduteak, kurrikuluberriarekin koherenteki aritzeak, proiektuak behar bezalako kohesioaizateak ... besteak beste, denbora, motibazioa, ekimena, heziketa, estrategiak garatzea, eztabaida-foruak izatea ... eskatzen du. Eta hau bideratzeaezinezkoa da heziketaren banakako izaeraren ikuspegitik. Irakaslearenalde egiten da apustu, baina euskaltegian lantaldea hartzen da ekintza-unitatetzat eta taldelana eskatzen.
Proiektuak bere osotasunean hartu behar du euskaltegia; ikastetxeabaita planifikazio-esparru eta irakasle-taldea ekintza-unitate. Honidagokio arlo horretan egituratu, bideratu, ebaluatu eta proiektua berritzea. Horrela bakarrik bideratuko dugu hobekuntza eta heziketarenaldaketa, irakaslearen formakuntza eta eguneroko beharrei erantzutea.
Ikastetxearen alde egiten da apustu, esparru oso bat aitortzen zaio(bigarren zehaztapen-maila) eta autonomia aldarrikatzen. Kurrikuluirekiaren alde apustu egiteak sistemaren antolaketan aldaketak ekarrikodizkigu, baina ikastetxearen antolaketan ere bai, bi esparruak estu-esturik loturik baitaude: batean hartutako erabakiak ondorio zuzena izangodu bestean.
Ikus dezagun nola aurkajartzen dituen Gairin-ek menpeko ikastetxea etaautonomiaduna.
Kurrikulua, mamu berri hori 49
Amaiera gisa
50
.8:ALDAGAIAK ERAKUNDE ERAKUNDE
AUTONOMIA GABEA AUTONOMIADUNA
SISTEMARENANTOLAKETA
Heziketa-politikari Zentralizatua Zentralizatu gabeaburuzko erabakiak Arautzaile eta kontro- Suspertzailea etaAdministrazioaren latzailea koordinatzaileaegitekoa Oinarrizko araudia
ltxia lrekiaKurrikulua Zentralizatuak DeszentralizatuakZerbitzu teknikoak Arauak betearaztea Aholku-emaileakTeknikoen egitekoa Banakakoa. Multzoa Erakundean oinarritualrakasleen heziketa
ERAKUNDEARENANTOLAKETA
Erakundearen plan- lnposatuak Bertakoakteamenduak Ez daga AnitzaEgitura: Ez dira beharrezkoak Ezinbestekoak* partaidetzari buruz-koak Goitik beherakoa: ber- Maila berekoa: hori-* pedagogikoa tikala zontalaHarreman-sarea lnformatzailea Erabaki hartzailea• Komunikazioa lnposatuak Amankomunak• Partaidetza Bakarka. Aplikatzailea Lantaldea• Erabakiak Arautuak eta zentrali- Kurrikuluaren ardatzlrakaslea zatua Oinarrizko araudiaAntolaketa-funtzioak Kanpo-ebaluaketa Zentralizatu gabea
Autoebaluaketa
Beraz, makroestruktura-mailan egindako proposamen berria, kurrikuluirekiarena alegia, eragin zuzena du mikroestrukturan, ikastetxean, etazer esanik ez irakaslearen izaeran. Kurrikulu irekiaren ezaugarriak azaldu ditugunean, euskaltegietako organuetan moldaketak eragingo zituelaaipatu dugu, paradigma-aldaketak, tauletan ikus daitekeen bezala, jardun ezberdina eskatzen baitio bai ikastetxeari, baita lankideei ere.
Kurrikulu berri honek aurrera egingo badu, ezinbesteko du garapenabideratuko duten oinarrizko baldintzak betetzea. Honetarako behar-beharrezko iruditzen zaigu irakasleen heziketa indartzea eta motibazioasuspertzea, kontraesanetan eror ez gaitezen eta ezinean bizi.
Kurrikulu irekiaren alde egiteak eta ikastetxeei proiektuetan aritzekoeskatzeak partaide ezberdinen arteko jardun koherentea eskatzen du,kohesioa, lotura, kontuan izanik kurrikuluaren izaera errekurtsiboa.Baina ezinezkoa da zimentarririk bota gabe etxea altxatzea. Honek,
Luis Mari Txabarri
banakako ekintzetatik urrunduz , denbora, arrazoiak , estrategiak, guneak, eztabaida-foroak ... eskatzen ditu. Hitz batean: elkarlana.
Ez da nahikoa diskurtso zuhurretan aritzea. Lerro hauetan behin etaberriz aipatu da proiektua, autonomia, kalitatea ... Uztarri motzean loturik azaltzen zaizkigu eta prozesua dugu giltzarri. Baina honetarakobehar-beharrezkoa da oinarrizko azpiegitura osatzea, teoria eta praktikauztartzea; proiektuak aurrera egiteko ikusi egin behar da zertan oinarritzen den, zertan den, nola gauzatzen den ... Ikusi eta ikasi. Marchesirenhitzetan:
Eliminar las incertidumbres en los profesores y crear un clima detranquilidad y seguridad es, ciertamente, una condición necesariapara llevar a la práctica una reforma educativa. Pero este solo objetivo, siendo importante, no es suficiente para producir un cambioen la educación. Hace falta también abrir un debate y plantear soluciones sobre aquellas cuestiones que afectan a la profesión deldocente y a la organización de los centros que clarifiquen el caminohacia un progreso real en la calidad de la enseñanza con el que seidentifique el mayor número de profesores.
Paradigmaren aldaketa proposatzea erabaki erosoa da, baina ez da hainsamurra honek indarrean jartzen duen prozesua. Koherentziaren utopianaritzea eskatzen zaigu eta autoebaluaketa dugu ezinbesteko lanabes.Irakaslea bere egitekoaren aurrean kritiko izatera bultzatu nahi baldinbadugu, ikasteko gaitasuna suspertu egin beharko zaio. Errutinazko jardunetatik atera nahi baldin badugu eta paradigma berrira ekarri, analisirako irizpideak eman egin beharko zaizkio eta ikuspegi berrian aritzekooinarriak zabaldu, hau guztia kontuan izanda berrikuntzak topo egitenduela, beti, urteetako jardunekin eta irakaslea , eguneroko jardunean,errutina hauetan oinarritzen dela emankor zaizkiolako. Irakaslea hizkuntzen irakaskuntzak egun bizi duen errealitatearen aurrean jarri beharra dago eta kurrikuluaren oinarrietan hezi; horrela bakarrik lortuko baitu azterketa objektiboak egiteko gaitasuna garatzea.
Eta azkenik esan, lege eta ebazpen berriek ez dutela berekin jardundidaktikoen aldaketarik ekarriko; oso zaila baita, ezinezko ez esateagatik, eguneroko praktikak legez aldatu eta hobekuntzarako bideak ezartzea. Aldaketak eta berrikuntzak emankorrak izateko, ezin dira goitikbehera bakarrik bideratuak izan. Benetako berrikuntzaren sorburu ikastetxeak berak behar du izan; orduan lortuko baitu aurrera egiteko benetako indarra eta kernena; orduan izango baita gai bertan adostutakokurrikulu-proiektua aurrera eramateko. Horrela, erabateko kalitatearenatzetik gero eta autonomoago.
Kurrikulua, mamu berri hori 51
Bibliografia
Alvarez Mendez, J. M. 1987. Dos perspectivascontrapuestas sobre el currículo y su desarrollo.Revista de Educación 282.
Atienza, J. L. 1994. Materiales curriculares ¿paraqué? Signos 11: 12-21.
Bronckart, J. P. 1993. Hirkuntzaren zientziak: irakaskuntzara ko desafio a? It zulp en Saila 33.Donostia: HABE.
Contreras Domingo, J. 1990. Enseñanza, currículum y profesorado. Madrid: Akal Universitaria.
Contreras Domingo, J. 1991. El currículum comoformación. Cuadernos de Pedagogía 194.
Garin, J. Darder, P. 1994. Organización deCentros Educativos. Aspectos básico.: Barcelona:De Praxis.
HABE. Helduen euskalduntzearen oinarrizko kunikulua (argitara eman gabeko behin behineko txostena).
lnsa, J. R. 1994 Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntz/irakaskuntza Zutabe 34: 76-85.
Kemmis, S. 1988. El currículum: más allá de lateoría de la reproducción. Madrid: Morata.
Larsen-Freeman, D. 1993. Batasunetik aniztasune-
52 Luis Mari Txabarri
ra: hogeita bost urte hizkuntz irakaskuntzarenmetodologian. Zutabe 32: 79-97.
Marchesi, A. 1990. Profesores, centros docentes ycalidad de la educación. Cuadernos de Pedagogía184.
Martinez Bonafe, J. 1991. El cambio profesionalmediante los materiales. Cuadernos dePedagogía 189.
Maurí, T. 1993. El currículum en el centro educativo. Cuadernos de Educación. Madrid: ICE-Horsori.
Murua, l. 1997. Kalitatea gure esparruan. Hirpide38: 85-104.
Oramas Luis, J. A. 1996. Una apuesta por la creatividad organizativa de los centros. Organizacióny Gestión Educativa 1: 3-6.
Perez, A. 1986. Más sobre la formación del profesorado. Cuadernos de Pedagogía 139.
Stenhouse, L. 1991. Investigación y desarrollo delcurrículo. Madrid: Morata.
Rosales, C. 1990. Evaluar es reflexionar sobre laenseñanza. Madrid: Narcea.
Tann, C. S. 1993. Diseño y desarrollo de unidadesdidácticas. Madrid: Morata.