nutrizioa animaliengan

15
Nutrizioa Animaliengan 1- Sarrera Animaliak,onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak,hau da,beste izaki bizidun batzuek sintetizatutako elikagai organikoak hartu behar dituzte baina hartutako elikagai organiko gehienak oso landuak eta espezifikoak direnez zelulek ezin dituzte asimilatu,horrexegatik elikagaiak, mantenugai bihurtu behar dira,geroxeago euren molekulak konplexuak sortzeko. 2- Nutrizioaren xedea Izaki bizidunek behar dituzten oxigenoa eta mantenugaiak lortzea eta zeluletara eramatea da eta zeluletan sortzen diren hondakin substantziak kanporatzea 3- Nutrizio funtzioaren aparatuak Animali gehienek konplexutasun handikoak dira eta mantenugaiak zelula guztietara iritsi behar direnez ,nutrizioa burutzeko aparatu ezberdinek parte hartu behar dute. Ugaztunengan nutrizio funtzioan liseri-aparatuak, arnas aparatuak, iraitz-aparatuak,izerdi guruinek eta zirkulazio aparatuak parte hartzen dute. Liseri aparatuan, hartutako elikagaiak mantenugaiak eraldatzen dira, jarraian zeluletara eramango dira.Liseriketa ondoren erabili ez diren hondakinak kanpora botatzen ditu gorotz eran ( Egestioa). Arnas aparatuak, aireko oxigenoa hartu odolera emateko eta odoleko karbono-anhidridoa eta beste hainbat gas hartu eta kanpora botatzen du.(Arnasketa) Iraitz-aparatuan zelulen metabolismoan sortutako hondakinak( CO 2 , urea. antibiotikoak…) kanporatzen dira. (iraizketa) Zirkulazio aparatua: mantenugaiak zelula guztietara eramatea eta metabolismoaren hondakinak iraitz organoetara eramatea Animalien elikadura motak 1

Upload: jose-frco

Post on 29-Nov-2014

312 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Nutrizioaren oinarrizko definizioak eta digestiboa

TRANSCRIPT

Page 1: Nutrizioa Animaliengan

Nutrizioa Animaliengan

1- Sarrera

Animaliak,onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak,hau da,beste izaki bizidun batzuek sintetizatutako elikagai organikoak hartu behar dituzte baina hartutako elikagai organiko gehienak oso landuak eta espezifikoak direnez zelulek ezin dituzte asimilatu,horrexegatik elikagaiak, mantenugai bihurtu behar dira,geroxeago euren molekulak konplexuak sortzeko.

2- Nutrizioaren xedea

Izaki bizidunek behar dituzten oxigenoa eta mantenugaiak lortzea eta zeluletara eramatea da eta zeluletan sortzen diren hondakin substantziak kanporatzea

3- Nutrizio funtzioaren aparatuak

Animali gehienek konplexutasun handikoak dira eta mantenugaiak zelula guztietara iritsi behar direnez ,nutrizioa burutzeko aparatu ezberdinek parte hartu behar dute.Ugaztunengan nutrizio funtzioan liseri-aparatuak, arnas aparatuak, iraitz-aparatuak,izerdi guruinek eta zirkulazio aparatuak parte hartzen dute.

Liseri aparatuan, hartutako elikagaiak mantenugaiak eraldatzen dira, jarraian zeluletara eramango dira.Liseriketa ondoren erabili ez diren hondakinak kanpora botatzen ditu gorotz eran ( Egestioa).

Arnas aparatuak, aireko oxigenoa hartu odolera emateko eta odoleko karbono-anhidridoa eta beste hainbat gas hartu eta kanpora botatzen du.(Arnasketa)

Iraitz-aparatuan zelulen metabolismoan sortutako hondakinak( CO 2 , urea. antibiotikoak…) kanporatzen dira. (iraizketa)

Zirkulazio aparatua: mantenugaiak zelula guztietara eramatea eta metabolismoaren hondakinak iraitz organoetara eramatea

Animalien elikadura motak

Elikagaia lortzeko erabilitako estrategiaren arabera animaliak hiru motatakoak dira.

1 - Holozoikoak. Beste izaki batzuk jaten edo izakiengandik ateratako elikagaiak hartzen dituzte, animali gehienek nutrizio mota hau daukate esaterako guk.Hiru taldetan banatzen dira:Haragijaleak animaliez elikatzen diren izaki bizidunak dira. Zentzu orokorrean gehienbat haragiaz elikatzen diren animaliak hartzen dira haragijaletzat. Bakarrik haragia jan behar dutenak nahitaezko haragijaleak dira

Belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noizean behin. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da.

Orojale: Hainbat elikadura-iturriz baliatzen dena, animali, landare, onddo, intsektuak…denetarikoa jaten dituztenak dira. Gizakiok, hartzak

1

Page 2: Nutrizioa Animaliengan

2 – Saprofagoak (usteljaleak ). Materia organiko ez bizia erabiltzen dute elikatzeko. Nekrofagoak (gorpuen materia organikoa erabiltzen dute), Koprofagoak (gorozkien materia organikoa erabiltzen dute) eta Detritiboroak (Detritujaleak) materia organiko birrindua erabiltzen dute,lur zizareek egiten duten bezala.

3 – Parasitoak. (Bizkarroiak) Beste izaki batzuekin elkartzen dira, aldi baterako edo betirako, baina beti kalteak sortzen dizkio ostalariari, izan daitezke kanpo edo barne parasitoak. Lehenengoen artean zorriak, arkakusoak, eltxoak, barnekoak , bakterio batuk, zizareak, onddoak, nematodo batzuk.

Nutrizio holozoikoa.

Mikrofagoak. Partikula solida txikiak jaten dituzte, partikula horiek lortzeko iragazi egiten dute ura uretan dauden izaki mikroskopikoak lortzeko, esaterako muskuiluek, txirlek, belakiek ura iragazten dute uretan dagoen plaktona jateko. Zenbait arrain ere elikatzen dira ura iragaziz horien artean daude marrazo erraldoia eta marrazo balea

Makrofagoak: tamaina handiko partikulak jaten dituztenak dira, tigreak, otsoak, arranoak, marrazoak…

MANTENUGAIEN LORPENA

ANIMALIAK

LANDAREAK ETA ANIMALIAK

MIKROORGANISMOAK (URA IRAGAZIZ)

IZAKI BIZIDUNEN HONDAKINAK, GORPUAK, GOROZKIAK…

BIZIRIK DAGOEN IZAKI BIZIDUN BATETIK LORTZEN DUTE

LANDAREAK

BELARJALEAK

SAPROFITOAK

HARAGIJALEAK

OROJALEAK

SUSPENTSIBOROAK

PARASITOAK

2

Page 3: Nutrizioa Animaliengan

Liseri aparatua ( Digestio aparatua )

Ezaugarriak:

Liseri aparatuak elikagaien molekula organikoak mantenugai (gluzido,lipido eta proteinetan dauden unitate bakunak lortzea) bihurtzea du helburu, eta prozesu honi liseriketa deritzo.

Liseriketa hodian gertatzen da (ahoa, faringea, hestegorria, urdaila eta hesteak).

Eraldaketa ekintza mekaniko eta kimikoei esker gertatzen da

Digestio motak:

a) Zelula barruko digestioa:

Belakiak edo Marmoka (Poriferoak)hauek organismoaren barruko barrunbeankoanozitoak, zelula flagelatuak dituzte hauek flageloen mugimendu sinkronizaturikoen bidez, belakiaren barrura sartzen dituzte ur-korronteak elikagaiak lortzeko eta ugalketarako.Liseriketa zelula barnean egiten da, animali hauek ez bait dute liseriketabarrunberik. Koanozito eta pinakozitoetanbertan burutzen da, edo bestela,zelula hauek harrapatu dutena, inguruandauden amebozitoei ematen die,hauek, mugitzeko erraztasuna dutenez,barnekaldeko zeluletara eraman dezatenjanaria.

b) Digestio mistoa. Cnidarioak. Barrunbe gastrikoa estaliz entzimak jariatzen dituzten zelulak dituzte. Bereaz, barrunbera ailegatzen diren elikagaien digestioa hasiko da (zelulaz kanpokoa). Digestio partziala izan duten partikulak barrunbean dauden beste zelula batzuk fagozitatuko dituzte eta digestioa bukatuko dute (zelula barrukoa). Hondakinak barrunbe gastrikora kanporatzen dira eta hortik kanpoaldera.

c) Zelulaz kanpoko digestioa

Goi-mailako animalietan. Digestio-hodietan gertatzen da, hodi hauetara guruinek, hodietan daudenek edo organo laguntzaileek dituztenek, entzimak jariatzen dituzte, entzimek molekula konplexuak desegiten dituzte mantenugaiak askatuz

3

Page 4: Nutrizioa Animaliengan

Gizakiengan:

NUTRIZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN APARATUEN ORGANOAK

Liseri aparatuaren organoak:

Digestio-hodiak hamar metro inguruko luzera du eta liseri prozesu egiteko atal hauek ditu: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.

Digestio-guruinak, substantziak sortzen eta digestio-hodiko tarteetan jariatzen dituzten organoak dira: listu guruinak, gibela eta pankrea dira.

Ahoa:

Digestio-aparatuaren sarrera da, aurpegian dago sudurraren azpian eta kokotsaren gainean gizakiengan.

Barrualdea mihia, listu guruinak eta hortzak daude, kanpoaldean ezpainak dauden bitartean.

Hortz –haginak : elikagaien digestioa errazteko mastekatzen dute (ebaki,zatitu eta xehatu ). Bizitzaren lehenbiziko urteetan 20 hortz ditugu,esneko hortzak deitzen dira.6 urtetik 12 urtera hortz horiek eroriko dira eta behin betikoak aterako dira;guztiak ateratzen direnean 32 hortz –hagin izango ditugu,honela banaturik:

-8 ebakortz,ebakitzeko balio dute. -4 letagin,zatitzeko balio dute.-8 aurreko hagin,zehatzeko balio dute.-12 atzeko hagin,zehatzeko ere balio dute

Mihiak muskulu elastikoz osatuta dago, elikagaiak mugitzen ditu eta listuarekin nahastu. Giza mingainak 10.000 dastamen-papila inguru ditu, eta eurek antzematen dituzte zaporeak.Listu gurinak: listua jariatzen dute. Listua elikagaiekin nahasten da eta bien artean boloa osatzen dute, parotidak, mihipekoak eta masailezurpekoak dira.

4

Page 5: Nutrizioa Animaliengan

Digestioa Ahoan

Hortzek ebaki eta xehatu egiten dituzte jakiak mihiaren laguntzaz orduan jakiak listuarekin nahasten dira boloa sortzen.

Listua: osagaiak ura % 96, ioiak (Na , Cl, K ), muki jariapena boloaren mugimenduak erraztatzeko, entzimak: amilasa polisakaridoen hidrolisia hasteko, lisozima bakterioak hiltzeko.

Hestegorria:

Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da, 25 cm-koa, boloaren mugimendua errazteko, muki-jariapena ekoizten da, hestegorriaren muskulu leunek uzkurdura aktiboak burutzen dituzte, boloa urdailera sar dadin (mugimendu peristaltikoak).

Urdaila

Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du. 2 esfinter ditu: muskulu zirkularrak

Goikoa: kardia:urdailaren sarrera, errefluxu gastrikoa saihesten du

Behekoa: Piloro urdailaren irteera

Atalak

Kardiak: gertuko zatia eta hestegorriaren muga substantzien igarotzea erregulatzen du.

Fundus: goiko zatia goialdean gasak metatzen dira

5

Page 6: Nutrizioa Animaliengan

Gorputza: zatirik handiena az. klorhidrikoa jariatzen du Antro: urrutiko zatia elikagaiak urin gastrikoekin nahasten dira.

Urdailaren digestioa

Bere horma muskularrak hiru geruza ditu eta hauek jarraitzen dute elikagaien birrinketa, bolo kimo bihurtuz, ahi zuriko itxura hartuz.

Urin gastrikoa osagaiak:

Ura %97. HCl azidotasuna ematen dio bakterioak hiltzeko, haragiaren fibrina eta

kolagenoa bigundu egiten ditu eta entzimei behar duten azidotasuna emateko, honela pepsinogenoa pepsina bihurtzen da proteinen hidrolisia hasiz.

Mukiak, urdailaren paretak (epitelioa) babesteko eta kimoaren mugimendua errazteko

Entzimak, batez ere proteasak proteinen hidrolisia hasteko. Piloroa: kimoaren bidea kontrolatzen du partikula txikiak pasatuko dira

duodenora baina handiak urdailean geratuko dira

Siesta bazkaldu eta berehalaxe egiten badugu edota 15-20 minutu baino gehiago irauten badu, esnatzean janaria digeritu gabe daukagun sentsazioa, buruko mina, bihotz errea eta ondoeza nozituko ditugu, seguruenik. Zergatiak agerian dira: lo gaudela mantsoago funtzionatzen du denak -baita digestioak ere- gure organismoan eta, horizontalean etzanik, gure azidoak urdailetik hestegorrira errazkiago igarotzen dira (errefluxua). Horrelakorik gerta ez dadin, ohean etzan ordez, siesta laburra besaulkian eserita egin beharko dugu.

Urdailean substantzi batzuk xurgatzen dira eta berehala odolera igarotzen dira, hauen artean daukagu ura, ioiak, aspirina eta beste botika batzuk, alkohola horrexegatik arin-arin detektatzen da.

Heste meharra

Heste meharra 6,5 metroko luzera eta 3 cmko diametroa duen hodi bat da. Sabelaren barruan dago tolestuta.

Hiru zatitan banatzen da: duodeno,jejuno eta ileona.

Duodeno : area inguratzen du, Ez dago peritoneoz estalita, sabeleko hormetara Itsatsita dago, barneko pareta heste-bilo ugariz estalia dago nutriente gehienak xurgatzeko..

Jejuno : heste meharraren erdian kokatzen den zatia da, sabelean inongo loturarik gabe, peritoneoak babesten eta estaltzen du, Hemen ere tolesdura ugari daude xurgatzearen efikazia handituz xurgapen azalera zabaltzerakoan.

Ileona : azkeneko zatia da, Sabelean libre, Peritoneoak eusten du ia ez ditu tolesdurarik xurgapena eskasa delako.

6

Page 7: Nutrizioa Animaliengan

Peritoneoa mintz serosoa honek barrunbe abdominala; estaltzen du

Heste meharraren geruzak:

Kanpoko serosa edo mintz serosa, peritoneoan dauka jatorria, ehun epitelialez osatuta.

Geruza muskularrak : Kanpokoa: luzetarako muskuluak. Barrukoa: muskulu zirkularrak, odol hodiek, linfa hodiek eta nerbio zuntzek zeharkatzen dute kanpoko geruza muskularra

Mukosapekoa: Ehun konektiboz osatuta, bertan kapilarrak eta odol hodiak kokatzen dira mukosapekoa eta mukosa elikatzeko, linfa hodiak eta nerbio zuntza ugari daude ( nerbio zuntzek Meisnerren plexoa osatzen dute). Duodenoaren aldea guruinak daude bikarbonato jariatzeko. Mukosa: muskulu leuna eta zuntz elastikoak ditu, lamina propioa eta epitelioa. Epitelioa xurgapena egiten du, xurgapen azalera handitzeko tolesturak, biloxkak eta mikrobiloxkak aurkezten ditu.

Liseriketa:

Heste urina osagaiak: Ura %92,. Mukiak, babeserako eta mantenugaien mugimendua errazteko Entzimak: Gluzido, lipido, protido eta azido nukleikoen hidrolisia

amaitzeko.Beste aldetik inmoglobulinak sintetizatzen eta jariatzen dira, kimoan (kiloan) geratzen diren mikroorganismoak hiltzeko.

Bikarbonato jariatzen da kimoaren azidotasuna neutralizatzeko Heste meharrean mugimenduak sortzen dira kimoa ( kiloa) aurrera

bultzatzeko

Xurgapena:

Heste meharrera heldutako substantzietatik %85-90 xurgatuak izango diraDuodeno eta batez ere jejunoan ematen da, ura, ioiak, monosakarido, aminoazido, nukleotido, bitaminak kapilarretara joango dira eta hauek garraituko dituzte gibelera.Gantzen banatzen dira gantz azidoak eta glizerina emanez, heste pareta zeharkatu ondoren berriro gantzak osatzen dira (zelulen Golgi aparatuetan) eta handik linfara, sistemak linfatikoak garraiatuko ditu odolera baina gibelatik pasatu gabe.

Heste meharrak tolestura ugari ditu barruko aldetik (biloskak) honela ukipen-azalera handitzen da nutrieenteen xurgapen gehiena lortzeko. Bilosketak atzamar itxurakoa

7

Page 8: Nutrizioa Animaliengan

da eta mikrobili izeneko digitalizazioez beterik aurkitzen dira xurgapena hobetzeko. Biloska bakoitzari kapilar bat ailegatzen zaio nutrientak garraiatzeko.

Heste lodia:

Hiru zatitan banatuta dago,

Heste Itsua:Balbula ileozekala: ileon-en jarraipena da eta heste meharratik substantzien iragaitea kontrolatzen du ,Istuan apendiza aurkitzen da.Heste lodian ura eta ioi batzuk bakarrik xurgatzen dira

Kolon:

4 zati: goranzko kolon, zeharkako kolon, beheranzko kolon eta kolon sigmoide.Heste lodian digeritu gabe geratu diren substantziak eta xurgatu gabekoak prestatzen dira kanporatuak izateko. Kolon ematen diren mugimendu peristaltikoei esker gorozkiak eratzen dira, kolonan ere uraren xurgapena ematen da gorozkiei behar duten sendotasuna emateko..

Ondestea

Hemen gorozkiak metatzen dira atera aurretik, ondestearen paretak gai delako dilatazio bat jasotzeko, hau gertatzerakoan kakaguraren nahia sortzen da, egiten ez bada nahia hori desagertzen da baina uraren xurgapena jarraitzen duenez idorreria gerta daiteke.Uzkia esfinter bikoitza da, barnekoa muskulu leunezkoa da nerbio autonomoaren kontrolpean eta kanpokoa muskulu eskeletikoa, beraz nerbio zentralaren bidez kontrolatzen da, honela gai gara sabelustea kontrolatzeko.

Azpimukosa geruzan: linfozito ugari, fibroblastoak, plasmozitoak, eta makrofagoak bakterien kontrolatzeko daude, A inmunoglobulinaren bitartez, hesteko bakterioen kantitatea eta kalitatea erregulatzen da eta mukia paretak babesteko eta gorozkien iragaitea erraztekoEra berean heste lodian dauzkagun bakterioek babesten gaituzte beste mikroorganismoen aurrean, bakterioek bitaminak K eta B ekoizten dituzte gure mesederako.

Gorozkien osagaiak:

% 75 ura,% 5 gantzak,% 5 gai inorganikoak,% 1 proteinak.% 7 bakteriak hilak,gasak ere ekoizten dira ( guk irentsitakoa+erreakzio kimikoetan sortutakoak+ bakterioen fermentazioetan sortutakoak).

8

Page 9: Nutrizioa Animaliengan

Guruin erantsiak: Pankreasa eta Gibela

Pankreasa- Area

Organo honek funtzio bikoitza dauka alde batetik, endokrinoa, hormonak ekoizten baititu, adibidez Intsulina, hormona honek gluzidoen maila erregulatzen du odolean, eta bestetik exokrinoa, liseriketan parte hartzen baitu.Duodenoak inguratzen du area eta duodenora doa arearen jariapena vater anpuluan zehar.Are-urina osagaiak:

1. Ura %962. Bikarbonatoa urdailaren sortutako azidotasuna ekiditzeko eta entzimei behar

duten giroa emateko.3. Entzimak: lipasak lipidoen hidrolisiarako, nukleasak, nukleotidoen

hidrolisiarako, proteasak, protidoen hidrolisiarako eta amilasak gluzidoen hidrolisiarako.

Behazun-besikula:

Gibelan sortutako behazunak hemen gordetzen eta kontzentratzen dira, eta beharrezkoak direnean jariatzen dira duodenora. Behazunek, lipidoen emultzioa ( lipidoak tanta txikietan desegiten dira) eragiten dute, honela lipasak hobeto hidrolisia sortzen dute gantzak eta kolesterola disolbatzeko.

Gibela:

Organo hau ezinbestekoa da, funtzio anitz betetzen duelako, esaterako

Behazuna ekoizten du lipidoak liseritzeko Metabolismoaren erregulazioaz arduratzen da Babes sistemako proteina eta proteina plasmatiko gehienak sintetizatzen ditu Gai desberdinen gordailua da; lipidoak, proteinak, bitaminak, hormonak eta

burdina metatzen dira Detoxifikazioaz eta gaien iraizpenaz arduratzen da Beste guruinek jariatutako hormonen efektua alda dezake

Ornogabeen digestio aparatuak:

Platelmintoak

9

Page 10: Nutrizioa Animaliengan

Digestio aparatuak, garraioa funtzioa egiten duten heste-adar asko ditu.

Elikagaiak bultzatuta dira hesteetako adarkaduretara han kontaktuan jartzen dira eztzimeekin eta elikagaiak zati batez digeritzen dira, jarraian heste meharraren zelulek fagozitatzen dute zati hauek barneko digestioa burutzeko

Anelidoak:

Ahoa ondoren, landareak eta beste detritus batzuk xurgatzen dituen faringe muskulutsua dago.

Haien liseri aparatuak ditu ondorengo atalak.Ahoa, faringea, hestegorria, papoa, arandoia hesteak eta uzkiaPapoan metatzen dira eta arandoian, lurzoruaren bikorren laguntzaz, birrinduak izango dira.

Gero, uzkian bukatzen duen heste luzea dute. Hestean, entzimen bidez, elikagaien digestioa gertatzen da. Ondoren, zelula ziliodunen bidez, xurgatuak izango dira.

Beraz, digestioa zelulatik kanpokoa dela esan daiteke.

Moluskuak:

a) Bibalbioek, (txirla, ostra), ura irazten dute (filtratzaileak dira), Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratuak dira, zakatzen zilioek bidaltzen dituzte elikagaiak ahorantz sinu palealatik .

Gasteropodoak eta zefalopodoak

Haien digestio aparatuak ditu ondorengo atalak.Ahoa, hestegorria, urdaila, hesteak eta uzkia.

10

Page 11: Nutrizioa Animaliengan

Ahoan erradula aurkezten dute, janaria karraskatzeko kitinazko hortza da , eta liseri guruinak entzimak jariatzeko ( listu guruinak eta hepatopankreasa).

Artropodoak.

Oso talde zabala denez eta era guztietako elikadura mota aurkezten dutenez digestio aparatuari dagokionez aldaketa ugari daude.

Orokorrean ahoaren inguruan apendizeak dauzkate, hauek ehizakiak harrapatzeko, jakiak murtxikatzeko balio izango zaizkie, eta elikadura motaren arabera moldaketa ugari aurkeztuko dute.

1. Araknidoak

- Ez dute barailik- Kanpoko digestioa egite dute- Ehizakiak lotzen dituzte eta urin digestiboak erabiliz ehunak urtzen dituzte- Jarraian lortutako jakiak xurgatzen dituzte

2. Oskoldunak

- Antenak dituzte dastatzeko eta ikutzeko- Urdailak elikagaiak birrintzen ditu eta hepatopankreasa

3. Intsektuak

- Digestio hodia hiru zatitan banatuta aurreko hestea (ahoa, hestegorria eta paparoa) erdikoa ( urdaila) eta atzekoa ( hestea, ondestea eta uzkia )

- Digestio hodian guruinak daude beharrezkoak diren entzimak ekoizteko

11