pagoetara irteera

3
2011ko Apirilaren 12an Pagoetako Parke Naturalera joan ginen Amassorrain ikastolako 5. mailakoak. Mapa hau guk egindako ibilaldiarena da eta segidan azalduko dizuegu egin genuena. Espero dugu kronika zuen gustukoa izatea eta ibilaldiarekin disfrutatzea. Ikastolatik abiatu eta autobusean sartu gara. Aiara iritsi garenean Asier monitorearekin topatu gara, parkeko goarda den Joxek ekarri du Lanroverrean. Asierrrek oso ondo ezagutzen du Pagoeta, berak gidatuko gaitu parke naturalaren zehar. Asierrek taldetan banatu gaitu. Ondoren mendira abiatu gara. Mendi bidean lanbro asko ikusi dugu, erreka txiki-txikiak, eta arroka handi eta irristatsuak. Asierrek geldialdi bakoitzean domin batzuk ematen dizkigu egindako galderei zuzen erantzuteagatik. Zubian gelditu gara Asierrek esanda, segidan eskatu digu ingurura begiratzeko eta galdetu digu ea zein zuhaitz mota diren eta Jonek esan du: -Baso mistoa!! Baso mistoa da! Eta Asierrek esan dio: -Hori da, hori da!! Baso mistoa da!!!

Upload: inigo-aldabaldetreku

Post on 06-Mar-2016

231 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Pagoeta Parke Naturalera udaberrian egindako irteeraren kronika da honakoa. Egun pasa interesgarria eta ederra egin genuen bertan.

TRANSCRIPT

2011ko Apirilaren 12an Pagoetako Parke Naturalera

joan ginen Amassorrain ikastolako 5. mailakoak.

Mapa hau guk egindako ibilaldiarena da eta segidan

azalduko dizuegu egin genuena. Espero dugu kronika

zuen gustukoa izatea eta ibilaldiarekin disfrutatzea.

Ikastolatik abiatu eta autobusean sartu gara. Aiara iritsi

garenean Asier monitorearekin topatu gara, parkeko

goarda den Joxek ekarri du Lanroverrean. Asierrrek

oso ondo ezagutzen du Pagoeta, berak gidatuko gaitu

parke naturalaren zehar.

Asierrek taldetan banatu gaitu. Ondoren mendira abiatu

gara. Mendi bidean lanbro asko ikusi dugu, erreka

txiki-txikiak, eta arroka handi eta irristatsuak. Asierrek

geldialdi bakoitzean domin batzuk ematen dizkigu

egindako galderei zuzen erantzuteagatik.

Zubian gelditu gara

Asierrek esanda,

segidan eskatu digu

ingurura begiratzeko

eta galdetu digu ea

zein zuhaitz mota diren

eta Jonek esan du:

-Baso mistoa!! Baso

mistoa da!

Eta Asierrek esan dio:

-Hori da, hori da!! Baso mistoa da!!!

Aldapan goran joan gara eta geroz eta pikoago

jarri da eta gu oso nekaturik sentitu gara eta

azkenean hamaiketakoa jatera gelditu gara.

Talaia batean hamaiketakoa jan dugu eta

jendeak, jogurt poteak, albal papera eta

horietakoak lurrera bota eta bertan utziak zituen.

Orduan, Asier gure gidariak gauza batzuk

azaltzen hasi zaizkigu: Jogurt poteak 8 urte

iraun dezakeela desegin gabe, etabar kontatu

digu. Han ondoan eskailera batzuk daude, baina beste aldapa batetik jeitsi gara eta bertan

ariketa batzuk egin ditugu. 3 talde osatu

ditugu: landare-jaleak, haragi-jaleak eta

deskonposatuak.

Ondoren, gorantz segitu dugu eta han

”pago-motz” batzuk ikusi ditugu; oso

zaharrak dira. Egurrezko zubi zahar

baten gainetik pasa gara eta egurraren azala oso erraz hausten da. Gero eskailera pila ikusi

ditugu eta Asierrek zenbatzeko esan digu. Batzuek 140 eskailera maila direla esaten dute

eta besteek beste kopuru bat. Batzuk ibilaldi osoan batera goaz eta gero beste batzuekin

elkartu gara. Azkenean Sagastizabal baserria ikusi dugu eta denok korrika hasi gara ea

nor iristen den lehena. Azkena muki berdea!

Sagaztizabal baserrian sartzeko hiruzpalau

eskailera maila daude eta erdikoan bertan

olagarro baten besoaren fosila aurkitu dugu,

ikus dezakezuenez oso bitxia da.

Sagastizabalera iritsi gara. Bustita gaude

eta bero eta goxo aurkitu dugu barrua.

Joxek goizean goiz egurra bota omen dio

kalefazioari, eskerrak! Bertan eman diguten

fitxa bete dugu.

Gero fitxa zuzendu dugu eta ondoren

motxilen gelara joan eta janaria hartu dugu.

Bazkaldu eta gero burruka librea egin dugu.

Arratsaldeko saioan, Sagastizabal baserriaren

bigarren pisura igo gara eta bertan elika kateak

landu ditugu. Baita gauza asko egin ere:

zapaburuak ikusi, hezurdurak, janari bolak…

Geroxeago Sagastizabaletik atera gara eta

bidean ur-mahel txiki bat ikusi dugu

zapaburuz betea, eta badaude arrabio batzuk

ere. Denak harrapatzen saiatu gara… Baina

ez dugu ezer harrapatu. Badaude beste

animali batzuk baina ez ditugu ezagutzen.

Putzuari begira egon ondoren bideari segitu diogu.

Denon argazkia atera dugu ibiladia bukatzerakoan Asierrekin eta Izaskun irakaslearekin

ere. Pagoeta bistan dela gure atzean, udaberriko kolore-tonu berde guztiez betea.

Azkenik autobusera iritsi gara. Asierri eskerrak eman dizkiogu hain ondo aritzeagatik gurekin.

Kantari egin dugu bueltako bidea. Ikastolara iritsi gara azkenean!! Denok neka-neka

eginda gaude.