sugeak aimar olea

9
SUGEAK

Upload: lourdes-macicior

Post on 14-Feb-2017

63 views

Category:

Education


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Sugeak  aimar olea

SUGEAK

Page 2: Sugeak  aimar olea

SUGEAK

• Antartikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak. Gaur egun 15 familia ezagutzen dira, 456 genero eta 2.900 espezierekin. Uste denez, Kretazeoan uretako edo zuloak egiten zituzten sugandilatik eboluzionatu zuten. Gaur egungo dibertsitatea Paleozenoan lortu zen.

Page 3: Sugeak  aimar olea

JATORRIA ETA HEDAPENA

• Sugeen jatorria oraindik ere misterio bat da. Bi hipotesi nagusi daude, bakoitza bere onarpen mailarekin.

• 2.900 espezie inguru ezagutzen dira, Eskandinabiatik Australiako hegoalderaino.Sugeak Antartika ez beste kontinente guztietan aurki daitezke, baita itsasoetan ere, 4.900 metroko sakonerarate, eta Himalayatan, Asian.Munduko uharte askotan ez dago sugerik, adibidez Irlanda, Islandia eta Zeelanda Berrian

Page 4: Sugeak  aimar olea

USAIMENA

Sugeek usaimena erabiltzen dute harrapakariak aurkitzeko. Usaitzeko mihi biperakara erabiltzen dute, airean dauden partikulak jaso, organo bomeronasaletik pasatzeko ahoan. Mihian duten sarde itxura horrek usaimena ere direkzionalki hartzea baimentzen die, aldi berean dastatzeko aukera emanez. Euren mihiak denbora guztiak mugitzen ari dira, airean, lurrean edo uretan dauden partikulen bila.  

Page 5: Sugeak  aimar olea

IKUSMENA

• Sugeen ikusmena oso aldakorra da, argia/iluntasuna desberdintzeko gai direnetatik ikusmen zorrotza dutenengaino. Orokorrean ikusmena balekoa dute, baina ez ona, eta mugimenduak jarraitzeko gaitasuna dute. Orokorrean ikusmena hobea da zuhaitzetan bizi diren sugeengan, eta txikiagoa zuloetan bizi direnengan. Gauez bizi diren suge askok pupila luzeak dituzte, egunez bizi direnek borobilak dituzten bitartean.

Page 6: Sugeak  aimar olea

HORTZAK

• Sugeak polifiodonteak dira, eta hortzak denbora guztiak berritzen ari dira. Hagin mota ezberdinak daude, lotzen diren hezurraren arabera sailkatuak: maxilarrak, pterigoideak, palatinoak, dentarioak eta aurremaxilarrak. Hagin maxilarrak dira anitzenak eta pozoina isurtzeko aukera duten bakarrak. Lau motakoak daude: Aglifoak, Opostiglifoak, Proteroglifoak eta Solenoglifoak.

Page 7: Sugeak  aimar olea

MUGIMENDUA

• Sugeek gorputz-adarrik ez dutenez, mugimendua egiteko sistema bereziak dituzte. Bizi diren eremuaren araberako mugimendu ezberdinak egiten dituzte. Adardun animalien gorputz-mugimenduak ez bezala, kontinuo bat eratzen dutela, sugearen mugimenduaren modu bakoitzak sistema ezberdinak erabiltzen ditu ibilgua bukatzeko.

Page 8: Sugeak  aimar olea

BISORTZEA

• Sugeek birsortzeko modu oso ezberdinak dituzten arren, suge guztiek barne fertilizazioa erabiltzen dute.

• Suge espezie gehienek arrautzak uzten dituzte, baina suge gehienek arrautz hauek berehala uzten dituzte.

• Espezie batzuk obobibiparoak dira eta arrautzak gorputzaren barruan mantentzen ditzute kumea ateratzeko gai den arte.

Page 9: Sugeak  aimar olea

POZOINA

Kobrak, Viperidae eta gertuko beste suge batzuek pozoia dute euren harrapakinak hil eta inmobilizatzeko. Pozoi hau eraldatutako listua da, haginen bitartez txertatua. Elapidae eta Viperidae familietan oso sistema konplexuak erabiltzen dira pozoi hau txertatzeko, beste batzuetan sinpleki tutu bat da letaginen barruan. Suge pozoitsuek oso harrapakin espezifikoak izan ditzakete, eta auto-defentsan paper txikiagoa jokatzen du.