ugalketa funtzinoa

13
BIZITZAREN ETAPAK: Bizitzan zehar, pertsonok hainbat etapa igaroten doguz : Haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Haurtzaroa: Jaiotean hasi, eta 12 urtegaz amaitzen da. Neska-mutikoak hainbat gaitasun hartzen dabez, adibidez: Ibiltea, berba egitea… Nerabezaroa: 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte iraunten dau . Aldi horretan nerabeek aldaketa fisiko eta psikologikoak izaten dabez. Helduaroa: Hiru etapa nagusitan banatzen da: Gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Upload: nahiatorres

Post on 09-Aug-2015

122 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ugalketa funtzinoa

BIZITZAREN ETAPAK:

Bizitzan zehar, pertsonok hainbat etapa igaroten doguz : Haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa.

Haurtzaroa: Jaiotean hasi, eta 12 urtegaz amaitzen da. Neska-mutikoak hainbat gaitasun hartzen dabez, adibidez: Ibiltea, berba egitea…

Nerabezaroa: 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte iraunten dau . Aldi horretan nerabeek aldaketa fisiko eta psikologikoak izaten dabez.

Helduaroa: Hiru etapa nagusitan banatzen da: Gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Page 2: Ugalketa funtzinoa

*Gaztaroa: 25 urte arteko aldia da. Nortasuna finkatzen da, eta gazteek euren erabagiak hartze n ikasten dabe.

*Helduaroa : Pertsonak 60 uret inguru betetakoan amaitzen da. Tarte horretan pertsona askok behar egin eta familia osotzen dabe.

Zahartzaroa : Azkenengo etapea da. Behar egiteari izten deutsienez, denbora gehiago daukie bizitzaz gozatzeko.

Page 3: Ugalketa funtzinoa

KARAKTERE SEXUALAK

*Karaktere sexual primarioak gizonen eta emakumeen ugalketa aparatua osotzen sexu organoak dira.

*Karaktere sexual sekundarioak gure gorputzean gertatzen diran aldaketak dira.

Pubertaroan garatzen dira.

Emakumeak: Bularrak hazten dira, aldakak zabaltzen dira eta besapeetan eta pubisean ulea hazten da.

Page 4: Ugalketa funtzinoa

Gizonak: Sorbaldak zabaltzen dira, muskulaturea sendotu egiten da, ahotsa baxuagoa bihurtzen da, aurpegian, besapean, pubisean, toraxean eta gorputz adarretan ulea hazten da.

EMAKUMEZKOEN UGALKETA APARATUA

Obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokia, baginea eta bulbea osotzen dabe.

Obulutegiak : Arbendol formako organo txiki bi dira. Obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortzen dira.

Page 5: Ugalketa funtzinoa

Falopioren tronpak: Obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan hodi bi dira.

Umetokia: Buruz beherako madari formako organo bat da. Umetokian garatzen da izaki barria.

Baginea: Umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodia da.

Bulbea: Ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bat da. Ezpainak osotzen dabe eta ezpainak baginaren sarrerea babesten dabe.

Page 6: Ugalketa funtzinoa

GIZONEZKOEN UGALKETA APARATUA

Testikuluak, barrabilak, hodi deferenteak, semen besikulak, zakila eta uretrea osotzen dabe gizonezkoen ugalketa aparatua.

Testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira. Espermatozoide sexu zelula maskulinoak sortzen dira eta kanpoaldean dagoan eskroto izeneko boltsa batez babeztuta dagoz.

Hodi deferenteak testikuluak eta uretrea lotzen dabez.

Semen besikulak prostateagaz batera semen jariakina ekoizten daben guruin bi dira.

Page 7: Ugalketa funtzinoa

Zakila kanpoko organo gihartsua da eta barruan uretrea dago. Zakilaren muturra zabalagoa da eta glande dauka izena. Glandea estaltzen dauan azalari prepuzioa deitzen jako.

Uretrea Gernua eta semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da.

GIZA UGALKETA

Giza ugalketa sexuala da. Gizakiak bibiparoak gara eta ugaztunak gara

ERNALTZEA

Ernaltzea emekumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da. Espermatozoidea eta obulua elkartzea da. Espermatozoideek umetokitik gora egiten dabe Falopioren tronpetaraino eta bat egiten dira obuluagaz.

Page 8: Ugalketa funtzinoa

Obulu ernaldua, zigoto deitzen da. Zigotoa zatitzen da eta umetokirheldutakoan haurdunaldia hasten da

HAURDUNALDIA

Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena dauka.

*Haurdunaldiaren lehengo hilabeteetan, izaki barriari enbrioi deitzen jako. Organoak garatzen dira baina enbrioia ez dau giza itxurarik izaten.

*Hirugarren hilabetetik aurrera, enbrioia deitzen zanari umekia deitzen jako.

Organo guztiak guztiz osotuta egoten dira, birikiak izan ezik.

Emakumeen gorputzak aldaketa asko izaten dauz.

Page 9: Ugalketa funtzinoa

*Umetokian Karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez lotuta dagoz eta mantenugaiak eta oxigenoa emoten deutsoz umekiari. Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago.

*Sabelaldea handitu egiten da.

*Haurdunaldiaren amaieran bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira.

Page 10: Ugalketa funtzinoa

ERDITZEA

Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzea da. Hiru etapa daukaz:

*Boltsa amniotikoa haustea: Likido amniotikoa baginatik kanporatzen da eta bagina dilatatzen da umekiari bertatik urteten izteko.Umekia amaren gorputzetik kanporatzea eta zil hestea ebagi egiten da.

*Erditzea: Zil hestea, karenea eta boltsa amniotikoa kanporatzen da.

EGILEA: NAHIA TORRES