wert erreforma deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta...

6
4 2013KO MARTXOAREN 3A ASTEKO GAIA WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa Eduki homogeneo eta zentralistetan oinarritutako curriculum espainiarra, ikasle “txarra” lehenbailehen antzeman eta alboratzen duen ibilbidea, ezagutza memoristiko eta akademikoa hobesten eta gaitasunak alboratzen dituen eredu ekonomizista. 180 graduko bira, murrizketez eta euskararen kalterako neurriz hornituta. Horra, PPren gehiengo absolutuak ahalbidetuta, Espainiako Estatuan ezarri nahi duten hezkuntza sistema. | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | FAES FUNDAZIOAK –José María Aznar presi- dente duen think tank popularrak– 2009an argitaratutako La reforma de la educación escolar txostenean oinarrituta dago Hezkuntza Kalita- tea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), hortik atera kontuak. José Ignacio Wert Hez- kuntza ministroak aurkeztutako erreforma hau frankismoaz geroztik Espainian egindako zaz- pigarren hezkuntza erreforma da –aurrekoa 2006an egin zuen PSOEk–. Boterera iritsi ahala, irakaskuntza eredua nahieran aldatu ohi du gobernu bakoitzak, politikariak ez baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie- neko akordiorik adosteko. Werten planak, gainera, gaur egungo hezkuntza hel- buruen kontrako norabidea hartu du, irakaskuntza tres- na neoliberal bilakatuz. Xehatu dezagun arloko era- gile gehienak asaldatuta dituen erreforma. Oinarrizko konpetentziarik gabeko curriculuma Legeak aditzera ematen duenagatik, eduki kontzeptualen ezagutza izango da nagusi, oinarrizko konpetentziak edo gaitasunak alboratuz. Egungo hezkuntzan ezinbesteko- tzat jotzen dira oinarrizko gaitasunak eta norabide horretan ari dira Europan. “Edo- zein pertsonak bere osotasunean gure gizar- tean mugitzeko eta garatzeko behar dituen gaitasunak dira –azaldu digu Mariam Bilbatua Mondragon Unibertsitateko irakasle eta Filo- sofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak–: ikasten eta pentsatzen jakitea, komunikazio eraginkorra izatea, elkar bizitzen eta elkarre- kin lan egiten jakitea… Funtsa da buruz ikas- tetik egiten ikastera igarotzea, transmisioan oinarritutako ikas-prozesuak bultzatzetik proiektuak eta arazoak aztertzera… LOM- CEn ez da horren inguruan ezer agertzen, beste norabidean doa sistema, pertsona bere osotasunean erabat baztertuta geratzen da, bigarren mailan, eta profesional hitza errepi- katzen da behin eta berriz, profesionalki prestatzea, enplegurako”. Azken finean, hez- kuntza merkantilizatu eta ‘baliagarri’ diren ikasgaiak, ikasgai ardatzak, indartuko ditu PPk (Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Mate- matika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia), eta bere gain hartuko du Madrilek ikas- gai horien edukia zehaz- tea. Azterketetan eduki horiei buruz galdetuko zaie ikasleei eta egunero- koan gutxienez ordutegia- ren %50 hartuko dute ikasgai ardatzek, eta gaine- rako ikasgaiek gehienez %50. Hots, haur eta gaz- teek Espainiako Gobernuak finkatutako edu- kiak ikasiko dituzte batik bat –guztira curri- culumaren %65, baina %65 horri eskainiko diote ordu eta ahalegin gehien, ikasgaien hie- rarkizazioak baldintzatuta–. “Talentuaren” araberako eskubideak Ikasleek lehenago aukeratu beharko dute zein bide hartu. Orain, DBH amaitu arte –16 urtera arte– denak elkarrekin daude, baina lege berriak 14 urterekin banatuko ditu: “Guztiek ez dute talentu bera”, azpimarratu du Wertek, eta horregatik errendimendu aka- demiko baxuagoa dutenak –nota okerragoak ateratzen dituztenak– Lanbide Heziketara zuzendu nahi ditu, eta gainerakoak Batxiler- gora –unibertsitatera–. Unibertsitatean ikasle ‘Baliagarri’ diren ikasgaiak indartu eta oinarrizko gaitasunak alboratuko dira. “Pertsona bere osotasunean baztertuta geratzen da eta profesional hitza errepikatzen da behin eta berriz, enplegurako prestatzea”, dio Bilbatuak

Upload: others

Post on 12-Jun-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

�4 2013KO MARTXOAREN 3A

ASTEKO GAIA

WERT ERREFORMA

Deskalabru pedagogikoaEduki homogeneo eta zentralistetan oinarritutako curriculum espainiarra, ikasle “txarra”

lehenbailehen antzeman eta alboratzen duen ibilbidea, ezagutza memoristiko etaakademikoa hobesten eta gaitasunak alboratzen dituen eredu ekonomizista. 180 graduko

bira, murrizketez eta euskararen kalterako neurriz hornituta. Horra, PPren gehiengoabsolutuak ahalbidetuta, Espainiako Estatuan ezarri nahi duten hezkuntza sistema.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

FAES FUNDAZIOAK –José María Aznar presi-dente duen think tank popularrak– 2009anargitaratutako La reforma de la educación escolartxostenean oinarrituta dago Hezkuntza Kalita-tea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE),hortik atera kontuak. José Ignacio Wert Hez-kuntza ministroak aurkeztutako erreforma haufrankismoaz geroztik Espainian egindako zaz-pigarren hezkuntza erreforma da –aurrekoa2006an egin zuen PSOEk–. Boterera iritsiahala, irakaskuntza eredua nahieran aldatu ohidu gobernu bakoitzak, politikariak ez baitiragauza hezkuntza sistemaegonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko.Werten planak, gainera,gaur egungo hezkuntza hel-buruen kontrako norabideahartu du, irakaskuntza tres-na neoliberal bilakatuz.Xehatu dezagun arloko era-gile gehienak asaldatutadituen erreforma.

Oinarrizko konpetentziarik gabekocurriculumaLegeak aditzera ematen duenagatik, edukikontzeptualen ezagutza izango da nagusi,oinarrizko konpetentziak edo gaitasunakalboratuz. Egungo hezkuntzan ezinbesteko-tzat jotzen dira oinarrizko gaitasunak etanorabide horretan ari dira Europan. “Edo-zein pertsonak bere osotasunean gure gizar-tean mugitzeko eta garatzeko behar dituengaitasunak dira –azaldu digu Mariam BilbatuaMondragon Unibertsitateko irakasle eta Filo-sofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak–:ikasten eta pentsatzen jakitea, komunikazioeraginkorra izatea, elkar bizitzen eta elkarre-kin lan egiten jakitea… Funtsa da buruz ikas-tetik egiten ikastera igarotzea, transmisioan

oinarritutako ikas-prozesuak bultzatzetikproiektuak eta arazoak aztertzera… LOM-CEn ez da horren inguruan ezer agertzen,beste norabidean doa sistema, pertsona bereosotasunean erabat baztertuta geratzen da,bigarren mailan, eta profesional hitza errepi-katzen da behin eta berriz, profesionalkiprestatzea, enplegurako”. Azken finean, hez-kuntza merkantilizatu eta ‘baliagarri’ direnikasgaiak, ikasgai ardatzak, indartuko dituPPk (Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Mate-matika, Biologia eta Geologia, Fisika eta

Kimika, Geografia etaHistoria), eta bere gainhartuko du Madrilek ikas-gai horien edukia zehaz-tea. Azterketetan edukihoriei buruz galdetukozaie ikasleei eta egunero-koan gutxienez ordutegia-ren %50 hartuko duteikasgai ardatzek, eta gaine-rako ikasgaiek gehienez%50. Hots, haur eta gaz-

teek Espainiako Gobernuak finkatutako edu-kiak ikasiko dituzte batik bat –guztira curri-culumaren %65, baina %65 horri eskainikodiote ordu eta ahalegin gehien, ikasgaien hie-rarkizazioak baldintzatuta–.

“Talentuaren” araberako eskubideakIkasleek lehenago aukeratu beharko dute zeinbide hartu. Orain, DBH amaitu arte –16urtera arte– denak elkarrekin daude, bainalege berriak 14 urterekin banatuko ditu:“Guztiek ez dute talentu bera”, azpimarratudu Wertek, eta horregatik errendimendu aka-demiko baxuagoa dutenak –nota okerragoakateratzen dituztenak– Lanbide Heziketarazuzendu nahi ditu, eta gainerakoak Batxiler-gora –unibertsitatera–. Unibertsitatean ikasle

‘Baliagarri’ diren ikasgaiak indartu etaoinarrizko gaitasunak alboratuko dira.“Pertsona bere osotasunean baztertutageratzen da eta profesional hitzaerrepikatzen da behin eta berriz,enplegurako prestatzea”, dio Bilbatuak

Page 2: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

2013KO MARTXOAREN 3A 5�

gehiegi dagoela esan du ministroak, eta baheazorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekekbehera. Eskola porrotari aurre egitea omenda neurriaren helburua, ikasi nahi ez dutenaklehenbailehen lanera –Lanbide Heziketara–bideratzeko, baina eskola-uzte goiztiarra%14,7koa baino ez da Hego Euskal Herrian,eta neurriak ez du zentzurik gurean; aldiz,bereizketa areagotzeko eta ikasle “on” eta“txarren” gaineko espektatiben arriskuanerortzeko balioko du.

Hala uste du Bilbatuak: “LOMCEren bera-ren filosofian dago bereizketa hori, aipatzen

baitu helburua dela ikasle onak eta txarrakzeintzuk diren identifikatzea, onak potentzia-tzeko. Baztertzailea eta diskriminatzailea da,ikasleek hainbat ebaluaketa gainditu behardituzte eta horren arabera bide batetik edobestetik joango dira; ezin dugu ahaztu emai-tzak oso lotuta daudela maila sozio-ekonomi-koarekin, eta hortaz ikasle guztiek ez dituzteeskubide berberak izango. LOMCEren helbu-rua ez da denak helmuga berberetara iristea,bakoitza, dituen gaitasunen arabera, helmugaezberdinetara heltzea baizik”.

Kontrolerako lau azterketa “nazional”, 9 urterekin hasitaGaur egun, selektibitateak guztiz baldintza-tzen du Batxilergoa: urte horietan landu beha-rreko gaitasun orokorrak jasotzen ditu curri-culumak, baina selektibitateko edukienazterketa gainditzera mugatzen da Batxilergo-ko prestakuntza, hori da jomuga eta xede, etacurriculumak apenas duen lekurik. Irudikatuorain administrazioak ezarritako froga estan-dar bana 9, 12, 15 eta 18 urterekin egin beha-rra. Lau errebalida, Madrildik kontrolatuko

9, 12, 15 eta 18 urterekin, Madrilek ezarritako makroazterketak gainditu beharko dituzte ikasleek, ikastetxeen eta ikasleenartean lehiakortasuna areagotuz. Werten esanetan, “izaera nazionala” izango duten eduki homogeneoak ebaluatukodituzte; “jakin nahi dugu zer ikasten duten eskoletan, eta zer ez”. Irudian, selektibitatea egiten, NUPen.

“LOMCEren beraren filosofian dagobereizketa, aipatzen baitu helburua delaikasle onak eta txarrak zeintzuk direnidentifikatzea, onak potentziatzeko.Baztertzailea eta diskriminatzailea da”

MARIAM BILBATUA, HEZKUNTZAN DOKTOREA

NUP

Page 3: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

�6 2013KO MARTXOAREN 3A

WERT ERREFORMA

dituzten ikasgai ardatzei buruzko galderekin,eta azkeneko bi azterketak, derrigorrez gaindi-tu beharrekoak, ikasturtea ez errepikatzeko.Selektibitatearekin gertatzen dena aintzat har-tuta, ez da zaila aurreikustea ikastetxeen ibilbi-dea ebaluazio goiztiar hauetara egongo delazuzendua, etsaminak gainditzeko akademiabihurtzeko arriskupean. Eta zer ebaluatukodute azterketok? Wertenesanetan, “izaera nazionala”–uler bedi espainiarra– izan-go duten eduki homoge-neoak: “Jakin nahi dugu zerikasten duten eskoletan, etazer ez”.

Mariam Bilbatuak dioebaluazioa garrantzitsuadela, ikasleen autonomiaeta autoikasketa bultzatze-ko edo ikaslea non dagoen eta zer hobetubehar duen antzemateko, baina prozesuarenzati izan behar duela ebaluazioak, tresna etaez helmuga, eta legea emaitzei dago zuzen-dua, ikasle “onak” eta “txarrak” bereiztera.Areago, emaitzekin ikastetxeen rankinga pla-zaratzeko asmoa du Gobernuak. “Txilen etahezkuntza sistema oso neoliberala ezarri den

lekuetan ikusi dugu: haur hezkuntza amaitzendenetik egiten dituzten ebaluazioekin eskolenrankingak osatzen dituzte eta eskolek kalifi-kazioaren arabera jasotzen dituzte laguntzak.Dena bihurtzen da lehia eta lasterketa, baiikastetxeentzat eta bai ikasleentzat”.

Neurri horiek ere, handitu egingo dituztehaurren arteko ezberdintasunak. Eredutzat

hartu ohi den Finlandiakohezkuntza sisteman, adibi-dez, ez dute ebaluazio goiz-tiarrik eta ekitatean oinarri-tzen dira, ibilbide osoa dagoprentsatua ikasle guztiekemaitza onak lor ditzaten,gaitasunak garatzea pertso-nen eskubidea dela ulertzenbaitute. Erreforma espai-niarrarekin, ordea, arriskua

dago gutxi batzuek nota altuak lor ditzateneta beste askok baxuak, lehiakortasuna etabereizketa sustatzen baitu. Ez dirudi haurra-ren erritmoa errespetatuko denik, ibilbideaplanteatzen delako “gainditu beharreko las-terketa gisa”, dio Bilbatuak. Gainera, laster-keta horretan sistemak duen erantzukizunaez du aipatzen erreformak. “Legea irakurrita

Selektibitatearen adibidea aintzathartuta, ez da zaila aurreikusteaikastetxeen lana ebaluaziogoiztiarretara egongo dela zuzendua,etsaminak gainditzeko akademiabihurtzeko arriskupean

ULY

MA

RT

INJU

AN

AN

RU

IZ/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

LUIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Irakasleak espero duen erantzuna ematen dakien ikaslea sarituko du eredu berriak, baina ez bere kabuz pentsatzendakiena. Goiko argazkian, Espainiako Gobernuaren delegaritzaordearen aurrean protesta; behean ezkerrean, Hego EuskalHerriko hezkuntza eragileak, sistema propioa aldarrikatzen; eskuinekoan, ikasleen manifestazioa Madrilen.

Page 4: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

2013KO MARTXOAREN 3A 7�

WERT ERREFORMA

ematen du erantzukizuna ikaslearena bainoez dela, sistemaren ardura ez balitz bezalahelburuak lortzeko beharrezkoak diren balia-bideak eta neurriak ezartzea”.

Aipatzekoa da curriculumak MunduGaraikidearen Historia kendu eta Espainia-ren Historia sartu nahi duela. Halaber,PSOEk aurrera atera zuen Herritartasunera-ko Heziketa ezabatu eta Erlijioa hautatzen ezdutenentzat derrigorrezko ikasgaia ezarrikodu: Balio Kultural eta Sozialak Lehen Hez-kuntzan eta Balio Etikoak DBHn –orain artecurriculumeko ikasgaiak indartzeko aprobe-txatzen zuten ordu hori–. “Berdintasun mai-lan, hezkidetzan, aniztasunaren trataeran…urte hauetan eman diren urratsak bertanbehera uzten ditu legeak, ez dator bat Euro-pako hezkuntza eragileen plateamenduare-kin”, dio irakasleak.

Zer motako ikaslea ekarriko du ereduhonek? Bilbatuaren hitzetan, ikasketa memo-ristikoari oso lotuta dagoen inteligentziamota bultzatuko du, buruz ikastera ohitutadagoen ikaslea, gauzekin erlazio sakonakezartzeko ohiturarik ez duena, gaitasun gutxiduena abstrakzio maila handiko testuak idaz-ten… Alegia, “irakasleak espero duen eran-tzuna ematen dakien ikaslea, baina ez berekabuz pentsatzen dakiena, ez egoera zailenaurrean estrategiak identifikatu-ko dituena. Hezkuntza ereduhonek ez du balio gaur egungogizarteak dituen eskaerei eran-tzuteko”. Herritarrak bizitzara-ko prestatzen dituen heziketaintegrala eskaini baino, iritzikritikoa, kultura eta ikerketagaratu baino, badirudi legeaknahiago dituela lehenbailehenlanbide batera edo bestera bide-ratuko dituzten subjektu pasiboeta otzanak.

Zuzendariari boterea,ikastetxeen autonomiakamustekoIkastetxeari autonomia emangozaiola dio LOMCEk, bainaautonomia hori zuzendariarenmenera egongo da: profesiona-lizatu egingo da zuzendaritza,Madrildik hautatuko dutezuzendaria bera, eta eskola-komunitatearen parte-hartzeahutsaren hurrengoa izango da,guraso, irakasle, ikasle eta gai-nerako eragileen ahalmena kon-tsulta-mailara zokoratuko baitu.“Horri gehitzen badiogu Espai-niako Gobernuak ezarritako

azterketak izango direla neurgailu, praktikanikastetxeak oso autonomia gutxi izango duhezkuntza proiektu propioa aurrera ateratze-ko”, azpimarratu du adituak.

Molde jakin bateko hezkuntza pribatua erebultzatzen du erreformak. Legeak orain dio

GAZTELANIA bermatu beharko dela dio LOMCEk,eta gaztelania nagusi den ereduan ikasi nahi duenarizentro pribatua ordainduko zaiola. Katalunian protes-ta erraldoia egin zuten eta han duten murgiltze ereduaez dutela aldatuko erantzun du Generalitateak.Gurean, gaztelaniaren eta hizkuntza koofizialarenarteko oreka eskatzen duenez legeak, ikusi beharko daD eredua orekatutzat joko al duten. Euskara, gainera,espezialitatea izango da, hirugarren mailakoa, ikasgaiardatzen eta aukerazkoen atzetik. “Abiapuntua ez daerrespetua eta legearen puntu guztietan antzematenden filosofia da gaztelania dela nagusia, indartu beha-rrekoa, eta eleaniztasunari ematen zaion definizioaerabat lotuta dago atzerriko hizkuntzekin. Eredudesorekatu eta desegokia sustatu nahi dute”, dioskuMariam Bilbatua irakasleak.

Euskara,hirugarren mailako

Page 5: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

�8 2013KO MARTXOAREN 3A

WERT ERREFORMA

plaza publikoa haur ororentzat bermatu beha-rra dagoela, baina oinarri hori desagertu eginda LOMCEn eta sexu bereizketa egiten dutenikastetxeak kontzertatzera –eta gutxienez seiurteko kontzertazioa lotzera– derrigortukoditu. Ondorioz, eskola horiei diru-laguntzakeman beharko dizkiete Eusko Jaurlaritzak etaNafarroako Gobernuak, nahiz eta EspainiakoAuzitegi Gorenak aurretik baimendu zuenikastetxeok kontzertaziotik at uztea, bazter-tzaileak direla egotzita.

Aurre egiteko aukerarik?Lege organikoak aurrera jarrai-tzen du eta popularrek ez duteatzera egiteko asmorik. Jaurla-ritzak eta Nafarroako Gober-nuak ez dute eskumenik legeaez betetzeko –gogoratu boti-ken berrordainketarekin gerta-turikoa, Konstituzio Auzite-giak Espainiako Gobernuaren alde eginzuen– eta makroazterketek ekarriko duteninertziari aurre egitea zaila izango zaie ikaste-txeei. Hala ere, plantoa beharrezko ikustendu Bilbatuak: “Atzerapauso handia da ikus-puntu guztietatik, ez ditu pertsonon aniztasu-na eta ezberdintasunak errespetatzen, ez ditueskubide indibidualak errespetatzen, eztaeskubide kolektiboak ere, herri bezala gurehizkuntzaren biziraupena eta kulturarentransmisioa bermatzeko dugun eskubidea.Hezkuntza komunitate osoak eta gizarteosoak kontra egitea espero dut”. PPrengobernupean ez dauden erkidegoak, behin-tzat, aurka ditu LOMCEk, eta PPren eskudauden zenbaitek ere protesta egin du, batezere ekonomikoki erkidegoei ekarriko diengastuagatik. Hasierako zirriborroan zeuden

gauza batzuetan amore eman du Wertek; esa-terako, Lanbide Heziketara bideratutako ikas-leak DBHko titulazio gabe utzi nahi zituztenedota Espainiako Konstituzioa goratzea hel-buru zuen ikasgaia eman nahi zuten, bainaeskuineko alderdikideei beraiei gehiegikeriairuditu zitzaien.

Negoziaketak negoziaketa, erreformak ezduela aldaketa gehiago jasango eta Diputa-tuen Kongresura bere horretan eramango

dutela iragarri du ministroak.Estatu Kontseilutik eta Minis-troen Kontseilutik igaro osteaniritsiko litzateke erreformaKongresura, eta ez dezagunahaztu, PPk gehiengo absolu-tua du lege organikoa arazorikgabe onartzeko. Apirila-maia-tzean gerta liteke, baina Madril-go Gobernuak ez du argi utzihurrengo ikasturterako mar-

txan nahi duen eredu berria, ala 2014-2015ikasturterako.

Erreformaren nondik norakoak ezagututa,nekez irudika daiteke hezkuntza arloko aditu-rik halako eredua aholkatzen. Horixe beraesan diogu Mariam Bilbatuari, nola egin litekehalako baldarkeria? Baldarkeria ez, erantzundigu berak, oso ondo pentsatutako hezkuntzasistema baizik: “Erabat lerrokatuta dago PPkgaratu nahi duen gizarte ereduarekin, ez duguahaztu behar erreforma ideologia eta gizarteantolakuntza molde zentralizatu batetik dato-rrela, aniztasuna –kulturala nahiz pertsone-na– errespetatzen ez duena, bereizketan etalehiakortasunean oinarritua. Hezkuntzanjarraitzeko eskubidea eta botere ekonomikoagutxi batzuek baino ez dezatela izan bultza-tzen duen gizartea bermatu nahi dute”. n

EUSKO JAURLARITZAK eta Nafarroako Gober-nuak hezkuntzari egindako murrizketekin askiez, eta Espainiako Gobernuak iragarri du arlohonetan 10.000 milioi euro murriztuko dituela2015 urtera bitartean. Neurri batzuk dagoene-ko azalduak ditu José Ignacio Wert ministroak:ikasgelako haur kopurua handitzea, irakasleekeskola ordu gehiago ematea, ordezkapenakgutxitzea… Inbertsioa murriztearekin batera,LOMCE inplementatzeak ekarriko duen gas-tua ez da makala izango: azken datuen arabera,bi ikasturtetan 408 milioi euro ordainduko dituMadrilek eta beste 927 milioi euro erkidegoek–hasieran adierazitakoaren boskoitza–. Erkide-goetako gobernuek alarma gorria piztu dute,zifra horiek ezagutu ostean.

Ikastetxearen autonomiazuzendariaren menera egongoda. Madrildik hautatuko dute

eta eskola komunitatearenparte-hartzea hutsaren

hurrengoa izango da

IÑIG

OU

RIZ

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Gastu itzela eta murrizketak

Page 6: WERT ERREFORMA Deskalabru pedagogikoa · zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomi-koa, tasa eta matrikula unibertsitarioen pre-zioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola

2013KO MARTXOAREN 3A 9�

WERT ERREFORMA

Zein da Jaurlaritzaren jarreraLOMCE erreformarekiko?Gobernura iritsi bezain pronto,LOMCE delako erreformarenaurreproiektua izan dugu aztergai.Lege-proiektuak hainbat akatsdituela eta gure eskubideak sakonurratzen dituela argi eta garbi esandiogu Wert ministroari. Gure hez-kuntza eskubideen eta euskararenestatusaren kontra egiten du zuzen-zuzenean. Azken 30 urteetan argigeratu da Gernikako EstatutuakEuskadiri ematen dizkion konpe-tentziek onura izugarria ekarri dute-la, batez ere hezkuntzan, baita eus-karak bizi izan duen berpizteprozesuan ere. Ikasgai gehienakkanpotik inposatzeak, edukiak etahorien ebaluazioak haiek kontrola-tuz, eta euskarak erdararekiko esta-tusa galtzeko arriskua izateak askokezkatzen gaitu, eta beraz, ezin dugu onartu.

Espainiako Gobernuak erkidego guztiakhomogeneo bihurtzeko helburua du orain,horrek onurak ekarriko dituelakoan. Bainaoker dabil, LOMCEk bilatzen dituen helburugehienak aspalditik gainditu ditugu. Europa-ko herrialde aurreratuenekin egin dezakegukasu askotan konparazioa. Beraz, Estatu guz-tiko erkidegoekin homogeneo bihurtzeak ezluke inongo zentzurik izango gure kasuan.

Neurririk hartuko al duzue?Erreforma ez zaigula batere gustatzen argiutzi ondoren, egoera aztertu beharrean aur-kitzen gara. Kontuan izan behar dugumomentuz LOMCE erreforma aurreproiek-tua baino ez dela. Hitz egiteko eta ikuspun-tuak hurbiltzeko momentua da eta ahaleginhorretan aritu gara orain arte, nahiz eta

batzuek gure jarrera kritikatu.Hurrengo eszenatokia Madrilgoparlamentua dugu. Eta bertan ere,nahitaez, LOMCEren edukiareninguruan eztabaidatu beharkodugu, gustatzen ez zaiguna salatuzeta gure argudioen alde eginez.Arduragabekeria litzateke mahai-tik jaiki eta Madrilgo Gobernuakbere gehiengo absolutuarekin egi-ten duenaren zain geratzea. Gureinteresak defendatzen jarraitubeharrean gaude, eta horretarako,hitza erabili behar dugu. Askokgaldetzen digute, ahalegin horienguztien ondoren gure helburualortzen ez badugu, zer? Orduanbai, beste jokabide batzuk hartubeharko ditugu. Esan bezala, gureinteresak defendatzeko momentubakoitzean hartu beharreko eraba-kiak hartuko ditugu.

Erreforma aurrera aterako balitz, zer ekarrikolioke EAEko hezkuntza sistemari?Atzerapauso izugarria. Hezkuntzak azkenurteotan lortutako arrakasta ezerezean gera-tuko litzateke. Estatuko beste erkidegobatzuekin parekatzeko ahaleginean, orainondo gaudenok eta oso behean daudenakberdinduko ginateke. Hots, batzuentzat osoona dena, guretzat onartezina da. Eta ezbakarrik ikastetxe eta ikastolei begira. Lanbi-de Heziketan ere puntako emaitzak ditugu,gure ikasleak Estatu osoko prestatuenak diraeta irakasleak ere maila berekoak ditugu. Etahau ez dugu guk bakarrik esaten, beste auto-nomia erkidego batzuetako arduradunenhitzak dira. Gaur egun, Euskadin, LanbideHeziketara jauzi egin nahi duten gazteekgutxieneko ikasketa maila izan behar dute.Exijentzia horren kontra ere egiten du LOM-CEk. Gure inguruko enpresetako arduradu-nek izugarri baloratzen dute gure gazteenprestakuntza maila. LanbideHeziketari kalte egiten uzteak,gure ikasleei, ekonomiari, enpre-sei min egitea ekarriko luke.Onartezina. n

CRISTINA URIARTEEUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILBURUA

«Arduragabekeria litzateke mahaitikjaikitzea, ikuspuntuak hurbiltzeko unea da»

“Ahalegin guztien ondoren gurehelburua lortzen ez badugu, zer?Orduan bai, beste jokabide batzukhartu beharko ditugu”

EUSKOJAURLARITZA