2.m aurkikuntzen garaia rg
TRANSCRIPT
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
GAIA
Aurkikuntzen garaia
Kristo jaio
V X XV XX
Aurkikuntzen garaia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Gaiaren mapa
AURKIKUNTZENGARAIA
Aurkikuntza geografikoak
Garai Modernoaren
hasieran
Amerika europearrak
iritsi zirenean
EUROPEARREK XV. MENDEAN
EZAGUTZEN ZUTEN
LURRALDEA
AURKIKUNTZEN KAUSAK
ESPLORAZIO NAGUSIAK
AURKIKUNTZEN ONDORIOAK
EGOERA OROKORRAK
MAIAK
INKAK
AZTEKAK
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Europarrek XV. mendean ezagutzen zuten lurraldea
• XV. mendearen hasieran Europarrek ezagutzen zuten mundua: Europa, Mediterraneoa inguratzen duten lurraldeak eta Itsaso Beltza.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Zehaztasunez ezagutzen ez bazituzten ere, bazekiten India, Txina eta Japonen berri Marco Poloren bidaiak zirela eta.
Europarrek XV. mendean ezagutzen zuten lurraldea
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Zetaren bidea
• Zeta oso apreziatua zen, luxuzko produktua.
• Jantzi oso finak egin zitezkeen eta garraiatzeko oso erraza zen, ez zeukan pisurik.
• Horregatik demanda handia izaten zuen eta merkataritzako produktu oinarrizkoa bihurtu zen.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Baina 1453ean turkiarrek Konstantinopla konkistatzen dute ...
Aurkikuntzen kausak - Konstantinoplaren gainbehera
Konstantinopla Istanbul
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Horregatik beharrezkoa egiten zen itsas-bide berriak bilatzea.
Aurkikuntzen kausak – Zetaren bideak moztu egiten dira
... eta ekialdearekin (Asia) zeuden merkataritza bide tradizionalak moztu egin zituzten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen kausak – Mapa berriak
• Mapa berriak garatu zituzten, portulanoak. Itsasertza eta oztopoak soilik marratzen ziren.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen kausak – Nabigazio tresna berriak
Iparrorratza
Astrolabioa
Koadrantea
• Nabigazio tresna berriak ere garatuta zeuden eta baliagarriak ziren kostaldetik urrundu ahal izateko.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• XV. mendearen amaieran, beste itsasontzi mota batzuk sortu ziren: karabela
Aurkikuntzen kausak – Nabigazio tresnen erabilera hedatu
Grekoen trirremea
Erromatarren galera Karabela
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Testua: bizitza karabela baten gainean
Bizitza karabela gainean
Itsasontziek langileak behar dituzte eguneko 24 ordutan; horregatik, lau orduko txandak osatzen ziren eta zintzotasun osoz bete behar izaten ziren.
Goizeko lehen lana gauean itsasontzira sartutako ura txikatzea (ura itsasontzitik kanporatzea) zen.
Ondoren, sokak, belak eta bestelako aparailuak konpondu; belak jaso, ontzigaina garbitu edo sareak konpondu. Askotan, marinelek abestitxoak abesten zituzten.
Eguerdian, eguneko bazkari bero bakarra hartzeko etena egiten zuten. Gizon bakoitzak bere arrantxoa (janari neurria) egurrezko plater batean hartzen zuen. Hala ere, tripulazioko pertsona garrantzitsuenek banatuta jaten zuten eta euren jantokia eduki ohi zuten.
Arratsaldeetan, giroa lasaiagoa zen eta astialdirako jarduerak egiten zituzten, abestu, musika-tresnaren bat jo edo esperientzia handieneko marinelen historiak eta abenturak entzun besteak beste. Batzuetan, bertan zihoazen animalien lasterketak eta borrokak antolatu ohi ziren edo arrantza lehiaketak egin ohi zituzten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• XV. mendearen amaieran europarrak itsasoko bidaiak egiten hasi ziren eta munduarekiko zuten ezagutza handitu zuten.
Esplorazio bidaiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen kausak
ASIAREKIN MERKATARITZA HARREMANAK ETEN
KONSTANTINOPLA TURKIARREN ESKUETAN
AURKIKUNTZEN KAUSAK
MAPA HOBEAK
NABIGATZEKO TRESNA HOBEAK
ITSASONTZI HOBEAK
AURRERAPEN
TEKNIKOAK
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Portugaldarren eta gaztelarren esplorazio nagusiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen kronologia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• XV. mende hasieratik Portugaldarrek Afrikari buelta emanda mendebaldera iristeko bidea bilatu nahi zuten.
• 1488an Bartolomé Diasek Esperantza Onaren lurmuturrari bira ematea lortu zuen.
Portugaldarren bidaiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• 1498an Vasco de Gama Indiara iritsi zen.
• Portugal eta Asia arteko bidean portugaldarrek puntu ezberdinak zehaztu zituzten bidaian zehar janaria ziurtatzeko eta merkataritza kontrolatzeko.
Portugaldarren bidaiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Testua: Esperantza Onaren lurmuturra
Esperantza Onaren lurmuturra
Afrikako kostako leku zehatzetan kontaketak egiteko harrizko estelak jartzeaz gain, ezagutzen zituzten lurmuturrei eta itsasarteei izena jartzen zieten. […]
... irten eta lurmutur handia ikusi zuten, hainbeste mendetan ezkutatuta, lurrez beteriko beste mundu bat erakusten zuena, eta honi Bartolomé Dias-ek eta bere burkideek Ekaiztsu deitu zioten, zeharkatzean jasan zituzten ekaitz eta arriskuengatik.
Baina Don Juan erregeak, erresumara itzuli zirenean izen ederragoa eman zion, eta Esperantza Onaren lurmuturra deitu zion, hainbeste urtetan desiratutako Indiaren aurkikuntza iragartzen zuelako.
J. DE BARROS, Portugaldarrek mendebaldeko itsasoak eta lurrak aurkitzean eta konkistatzean egin zituztenei buruz, 1552-1563
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Portugaldarren eta gaztelarren esplorazio nagusiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Gaztelarren esplorazioak
Gaztelako Koroa Asiara mendebaldetik iristen saiatu zen, Atlantikoa gurutzatuta.
1492an Kolonek Asiara iritsi zela uste izan zuen. Baina, egiazki, kontinente berria ezagutu zuen, Amerika.
1520an Fernando de Magallanes eta Juan Sebastian Elkanok zuzendutako espedizio espainiarrak, munduari lehenengo bira eman zion eta lurra borobila zela erakutsi zen.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Kristobal Kolonek, Italiako Genobako itsas-gizonak, uste bat zuen: mundua biribila bazen, Asiara joateko mendebalderantzako bidea hartuta heldu zitekeela, Atlantikoa zeharkatuta, Afrika inguratu gabe.
• Kolonek bere proiektua Errege
Katolokoei aurkeztu zien eta
Isabel Erreginak eman zuen
dirua espediziorako, Santa Fe-
ko Kapitulazioak deituriko
akordioak sinatuz. (1492).
Gaztelauen bidaiak - Kolonen proiektua
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolonen proiektua
• Hiru itsasontzi atera ziren Huelvako Palos de la Fronterako portutik: Santa Maria, Pinta eta Niña izenekoak.
Lehorra !!!
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Testua: 1492ko urriaren 12a
1492ko urriaren 12a
Almirantea ontzi armatuan lurreratu zen eta Martin Alonso Pinzon eta Vicente Yanez, bere anaia, Niñaren kapitaina [...].
Lurrean zeudela zuhaitz oso berdeak ikusi zituzten, ur asko eta mota ezberdineko fruituak.
Almiranteak lur hartu zuten beste kapitanei eta gizonei deitu zien eta Errege-erreginari berak lur hura hartu zuela azal zezaten eskatu zien.
FRAY BARTOLOME DE LAS CASASKolonen itsasontzi gaineko egunerokoaren laburpena. Egokitua
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolon Ameriketara iritsi zen: XIX. mendeko margolari batek egindako irudi
idealizatua
Guanahami irla, San Salvador
izenarekin bataiatua
Indigenak, Kolonen arabera “kanarioen kolorekoak, ez zuriak, ez eta beltzak ere”
Pinzon anaiak, karabelen kapitainak, espedizioko
banderak dituztela: gurutze berdea fondo zuriaren gainean.
Kristobal Kolon errege banderarekin.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Gaztelarren esplorazioak
• 1492an Kolonek Asiara iritsi zela uste izan zuen. Baina, egiazki, kontinente berria ezagutu zuen, Amerika.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolonen bidaiak
• 1 - Guanahaní, irla aurkitu zuten, Bahamak artxipelagoan eta Kolonen San Salvador izena jarri zion.
2 - 493.ean atera zen. La Española irlara heldu ziren eta merkataritza-rako guneak sortu zituzten
• 3 - (1498), Kolon Dominica, Trinidad irletara heldu zen.
• 4 - (1502) Ertainamerikako kostaldetik zehar ibili zen.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolonen bidaiak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Kolonek aurkitutako lurraldeak esploratzeko eta ebangelizatzeko (kristau egiteko) Errege Katolikoek Aita Santuari lurralde haiekiko soberania, agintaritza eskubidea eskatu zioten.
Kolonen bidaiak eta mundu berriaren zatiketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Baina Portugalek ere nahi zuen bere itsas-gizonek esploratutako lurraldeak bereganatzea eta kontrolatzea. Gatazkak ebazteko, konpontzeko, Tordesillasko Ituna sinatu zen. (1494).
Aurkikuntzen ondorioak - Kolonen bidaiak eta mundu berriaren zatiketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
INDICAKO OZEANOA
OZEANO ATLANTIKOA
OZEANO BAREA
Ekuador OZEANO BAREA
Tordesillasko itunaren eskumen marra
Portugalerako
hemisferioa Gaztelarako hemisferioa
Aurkikuntzen ondorioak - Kolonen bidaiak eta mundu berriaren zatiketa
• Dokumentu honek irudizko lerro bat markatzen zuen: 370 legua Cabo Verde irletatik mendebalderantz. Hortik mendebalderantz zeuden lurrak Espainiarentzat eta ekialderantz zeudenak portugaldarrentzat. Horregatik gaurko Brasil ....
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Espainia Inglaterra Herbehereak Frantzia Portugal
Aurkikuntzen ondorioak – Europarren nagusitasuna
• Hegemonia (nagusitasuna) europarra hasi zen munduan
XVIII. mendea
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Hegemonia europarra hasi zen munduan.
Aurkikuntzen ondorioak – Europarren nagusitasuna
XVI. mendea
XIX. mendea
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Munduari lehen itzulia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Juan Sebastian Elkano (1486/87 – 1526), euskal esploratzailea izan zen, Getarian jaioa.
Munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu eta azkenengo partea berak gidatu zuen.
Magallaes esploratzaile portugaldarrak prestatutako espedizioan parte hartu zuen 23 urterekin.
Molukak irletara mendebaldetik heltzea zuten helburu.
Munduari lehen itzulia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Gaztetan arrantzale izan zen.
• 1519ko abuztuaren 10ean Sanlucar de Barramedatik (Sevilla) irten zen espedizioa.
• Concepción untziko kapitain zela, Atlantiar Ozeanotik Ozeano Barera heldu ziren, gaur egun Magallaes itsasartea deritzona aurkitu eta igaroz.
• Filipinetara iristerakoan bost ontzietatik bi besterik ez zitzaizkien geratzen eta espedizioko kide asko gaixotasunen ondorioz hil ziren
Munduari lehen itzulia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Mactan irlako erasoan Magallanes hilik suertatu zen eta Elkanok Victoria ontziko eta espedizio osoko agintea hartu zuen.
Munduari lehen itzulia
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Munduari lehen itzulia
• Moluka uharteetara iritsi eta ontzi bat bertan deseginda geratu arren, bestea espeziez kargatu eta itzulera antolatu zuten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Hiru urte behar izan zituzten Sanlucar de Barramedara itzultzeko baina azkenean, eta irten ziren 265 gizonetatik 18 bakarrik itzuliz, 1522ko ekainaren 6an.
Munduari lehen itzulia
• Karlos V.a erregeak Elkano Valladoliden hartu zuen eta bere armarrian munduaren irudi bat ezartzeko baimena eman zion honako esaldi hau ipiniz: "primus circumdedisti me" ("zuk inguratu ninduzun lehena"). Handik hiru urtera beste bidaia batean abiatu eta bertan hil zen. Gorpua kareletik behera itsasora bota zuten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Testua: Magallanesek eta Elkanok munduari emandako bira
1520ko apirilaren 20a
[...] Gutxien espero genuen egunean altuera ikaragarria zuen gizon bat agertu zen. Hondartza ia hutsik zegoen aldi berean abesten eta dantzatzen eta burutik behera harea botatzen [...]. Hain zen altua gizona non buruarekin ozta-ozta iristen gintzaizkion gerrira. Ondo osatua zegoen, aurpegi zabala zuen eta gorriz margotua zegoen, begiak horiz inguratuta zeuzkan, eta bihotz itxura zuten bi orbain zituen masailetan [...]. Bere jantzia, edo hobe esan, bere kapa, herrialdean ugari zen animalia larru josiekin egina zegoen. Animalia horrek mandeme burua eta belarriak zituen, gamelu gorputza, orein hankak eta zaldi buztana, eta baita haren irrintzia ere. Gizon horrek larru berdinarekin egindako oinetako antzekoak zituen. Ezkerreko eskuan arku motz eta trinkoa zuen [...] eta beste eskuan, kanaberazko geziak, motzak, eta haiek alde batean lumak zituzten.
ANTONIO PIGAFETTA, Munduari emandako lehen bira. Egokitua
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Europarrak Amerikara heldu zirenean, bertoko herriek, zibilizazio oparoak garatuta zituzten eta batzuk inperio handiak ere izan ziren: azteka, maya, inka.
• Denak erabiltzen zuten harria eraikitzeko material moduan.
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Kolonen espediziokoek Amerikara heldu zirenean, Indiara heldu zirela pentsatu zuten. Horregatik lurralde haiek eurentzak Indiak ziren eta bertako biztanleak indiarrak ziren.
• Kultura indigena hauei kolon-aurrekoak deitzen zaie, hau da, Kolon heldu aurretik garatu zirelako.
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
Mayak
• Maya zibilizazioa Yukatan penintsulan garatu zen V eta XV. mendeen artean.
• Batez ere artoa lantzen zuten nekazariak ziren. Baita ere kakaoa, indabak, tomateak...
• Gizartean: nobleak, apaizak, nekazariak eta esklaboak (gerra-gatibuak)
• Matematika eta astronomia ezagutzak garatu zituzten. Urteko egutegia berezia eta idazkera sistema asmatu zuten, esate baterako.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Inkak
• Hego Amerikan garatu zen, gaur egungo Peru, Bolibia, Txile, Ekuador inguruan.
• Cuzco-n hiriburua zuen inperio bat garatu zuten.
• 40.000 km-ko errepide sarea zeukaten eta posta zerbitzua.
• Agintari gorena inka zen, eguzkiaren semea.
• Biztanle gehienak nekazariak ziren. Artoa eta patata lantzen zuten.
• Etxabereak, llamak eta alpakak.
• Metalak ezagutzen zituzten: kobrea, urrea. Zeramika ere.
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aztekak
• Mexikoko haranean bizi ziren.
• Inperioaren oinarria 3 hirien arteko ituna zen: Tenochtitlan, (hiriburua) Texcoco eta Tiacopan.
• Tributan antolatuta zeuden.
• Gizarte mailakatua: apaizak, nobleak, gizaki askeak eta esklaboak.
• Ekonomiaren oinarria nekazaritza: artoa, kuia (kalabaza) eta tomatea.
• Menderatutako herriei zergak kobratzen zizkieten.
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Maiak
Aztekak
Inkak
Kolon aurreko Amerika - Maiak, inkak, aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Maiak
Chichén Itzáko aurriak (ruinak)
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Maiak - Bonampaken horma-irudia
Gatibu sakrifikatu baten gorpua
Arerio garaituak torturatu dituzte eta sakrifikatzeko zain daude.
Gerlari handiak gatibuak aurkezten.
Chan Muan nagusia lantzari eusten
Eliteko gerlariak burukoekin eta jaguarren larruekin
Bonampaken gorteko ordezkariak sakrifizio erritualean
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Inkak - Machu Picchu Sacsahuaman
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Inken urrezko maskara Inka
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Inkak - Quipuak
Quipuak kolore eta korapilo ezberdinak zituzten sistemak ziren.
Inka inperioko funtzionarioek datuak jasotzen zituzten, jaiotze eta heriotze kopurua, armak eta abere kopurua besteak beste...
Funtzionario bakoitzak quipu asko zaindu behar izaten zituen eta ontzitan gordeta izaten zituzten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aztekak - Tenochtitlan espainiarrak
iritsi aurretik
Tenochtitlaneko azokako eszena baten berreraiketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Moctezumaren harria Tenochtitlaneko azokako eszena baten berreraiketa
Aztekak
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Testua: Tenochtitlanen sorrera
Tenochtitlanen sorrera (1325)
Aztekak Aztlan izeneko toki mitiko batetik zetozen, koartza lekua esan nahi duen tokitik. Aztlanen kokapen nagusia ezezaguna da, Mexiko bailararen iparraldean zegoela baino ez dakigu. Egun batean, bertako jainko nagusiak, Huitzilopochtik (gudaren jainkoa), apaizekin hitz egin zuen eta hegoalderantz joan behar zutela esan zien, bertan hiri berri bat sortuko zuten eta. Hiri hartan indartsu egingo ziren eta bertatik lau aldeetarantz zabalduko ziren. Huitzilopochtlik Aztekei zin egin zien bidaian lagunduko ziela aukeratutako lekuraino hiri berri bat sor zezaten. Jainkoaren arabera, ondoko ezaugarriak izan behar zituen aukeratutako lekuak: harri bat aurkitu behar zuten, harriaren gainean indipikondo bat hazi behar zen eta indipikondoaren gainean sugea jaten ari zen arranoa ikusi behar zuten. Aztekak erromesaldian abiatu ziren, zenbait belaunaldi iraun zituen erromesaldiak. Mexikoko bailarara iritsi aurretik hainbat tokitan kokatu ziren baina guztietatik bota zituzten. Texcoco lakura iritsi zirenean, irla batean Huitzilopochtlik esandakoaren arrastoak topatu zituzten. Lur sakratu hari Tenochtitlán izena eman zioten eta harien jainkoa gurtzeko lehen tenplua sortu zuten.
Testu egokitua
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen ondorioak
• Ordura arte elkarren berri ez zuten herriak harremanetan jarri zituzten.
• Portugalek eta Gaztelak itsasoz bestaldeko inperio handiak eraiki zituzten.
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Aurkikuntzen ondorioak – Elkar-trukaketa
• Europarrak Amerikara eta alderantziz: elikagaiak, gaixotasunak ...
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
Espedizio handiak
Konkistatutako lurraldeen antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Mexikoren konkista
• 1518an, Hernan Cortés-ek zuzentzen zuen espedizio bat gaur egungo Mexiko aldera heldu zen, eta Veracruz hiria sortu zuen.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Peruren konkista
• 1531ean, Francisco Pizarro izan zen inken inperioa konkistatu zuena. Gaur egungo Perú, Ecuador eta Bolivia zati bat.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Beste konkista batzuk
• Garai berdinean Núñez Cabeza de Vaca-k Florida, Tejas eta California esploratzen ditu.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Beste konkista batzuk
• Hegoaldean Almagrok eta Pedro de Valdiviak Chile konkistatzen dute.
• Buenos Aires sortzen da eta azkenik, Asian, Filipina irlak konkistatzen dira.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Beste konkista batzuk
• Buenos Aires sortzen da eta Bruno Maurizio Zabala durangarrak Montevideo sortzen du.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Konkistatutako lurraldeak Gaztelako Koroak bereganatu zituen. Aurkikuntzarako espedizioa ordaindu zuen eta lurralde berrien kolonizazioa kontrolatu zuen.
• Berehala ezarri ziren hizkuntza, (gaztelania) kultura, erlijioa eta Gaztelako legeak.
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Erregeorderriak (virreinato) eratu ziren: Nueva España eta Peru.
• Bakoitzak erregeorde (virrey) deitzen zen agintari bat zuen.
• Erregeorderri bakoitzak probintziak zituen eta probintziako agintaria gobernadorea zen.
• Udalak edo kabildoak ere antolatu ziren hiriak gobernatzeko.
• Lege arazoetarako eta juztiziarako erakundeak Audientziak ziren.
Amerika
Antolaketa
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Amerikar inperioaren konkista eta antolaketa
Amerikako inperioa Felipe II.aren
garaian
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Lurralde berriak diru-sarrera handia izan ziren Gaztelarentzat eta bereziko Koroarentzat, erregearentzat.
• Urteak pasa ahala eta kolonizatzailek, behin egonkortu zirenean, eurak ere baliabide iraunkorrak nahi zituzten eta Koroari lurrak eta meategiak eurei uztea exijitu zieten.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Lurrak kolonizatzaileen artean banatu ziren eta lantzeko enkomienda deituriko sistema ezarri zuten.
• Urrea eta zilarra aurkitu zirenean, ustiaketa arautu behar izan zuten.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• “Indiak” (hau zen Amerikari hasieran eman zieten izena) merkataritzarako lurralde garrantzitsuak izan ziren.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Merkataritzarako monopolioa (erakunde batek bakarrik egitea) Sevillako portuari eman zioten. Handik irten eta heldu behar zuten itsasontziak.
• 1503an Sevillako Kontratazio Etxea sortu zen (Casa de Contratación de Sevilla), merkataritza trafikoa kontrolatzeko.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Botere politikoa eta ekonomikoa espainiarren esku zeuden. Espainiatik jende asko joan zen Amerikara eta hango agintaritza karguak hartzen zituzten.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Gizarte koloniala
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Baina biztanle gehienak amerindioak ziren, bertokoak, etnia desberdinetakoak.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Gizarte koloniala
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Kolonizatzaileen ondorengoak, krioiloak (criolloak) deiturikoak, XVI. mendean asko ziren jadanik.
• Eskulana urria zen lekuetara, hau da, bertoko amerindioak gutxi ziren lekuetara, Afrikatik eraman ziren milaka pertsona, esklabo giza lan egin zezaten. Hauek beltzak ziren, gehienbat Gineako golko inguruakoak
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Gizarte koloniala
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Azkenik, Asian, Filipina irlak konkistatzen dira.
• Migel Lopez Legazpikoa (Zumarraga-1502 – Manila- 1572) militar, esploratzaile eta konkistatzaile gipuzkoarra izan zen, Filipinetako hiriburu den Manila hiriaren sortzailea.
Beste konkista batzuk
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
• Andres Urdaneta nor zen ?
• Zergatik da ezaguna ?
Beste lorpen batzuk
AURKIKUNTZEN GARAIA GEOGRAFIA ETA HISTORIA2. DBH 8. GAIA
Kolon deitzen dela dio eta gu aurkitzera datorrela
ja, ja, ja ....