erdi aroa 5.d

33
ERDI AROAREN HASIERA Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengo eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta ehun urteko gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristean 1492.urtean. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoa garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipen ondorioa baitziren.

Upload: talaia

Post on 14-Apr-2017

669 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Erdi Aroa 5.D

ERDI AROAREN HASIERAErdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengo

eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV.menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urteahartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin,eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta ehun urteko gerrarenamaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristean 1492.urtean. ErdiAroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomiaarloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetandauzkate, muga politikoa garai gatazkatsu honetako leinu eta armadengaraipen ondorioa baitziren.

Page 2: Erdi Aroa 5.D

HASIERA:III. mendeko krisialdiaren ostean kokatzen dute,ekonomian (hiriakhustu ziren), gizartean (kristautasuna nagusitu zen) eta politikan(Diokleziano eta Konstantino enperadoreek ezarritako erreformaugariei esker hein handi batean) aldaketa handia gertatu baitziren.Beste batzuek, aldiz, Erdi Aroaren hastapena VII.mendeetankokatzen dute, islamaren hedapenarekin batera. Garai horri BerantAntzinaroa deitzen diote.

ERDI AROA EUSKAL HERRIAN:V. mendean, Europako Iparraldetik etorritako barbaroen taldebatzuek Erromatar Inperioa lurraldeak eraso zituzten. Talde horienartean bisigodoak zeuden eta hauek iberiar penintsula konkistatuzuten.

BARBAROAK EUSKAL HERRIAN:Bisigodoak Frantziako hegoaldetik sartu ziren, hau da, Ipar EuskalHerriko lurraldeetatik, eta Gazteizeraino iritsi ziren. FrankoekVI.mendean bisigodoak Ipar Euskal Herritik bota zituzten. Iberiarpenintsulako euskal lurraldeetako biztanleek bisigodoen kontra borrokaegin zuten .

Page 3: Erdi Aroa 5.D

FRANKOAK ETA ARABIARRAK EUSKAL HERRIAN:VII. eta X. mendeen artean, euskal – nafar lurraldeetako biztanleek

frankoek eta arabiarren kontra borroka egin zuten. Borroka horienarrazoia frankoek eta arabiarrek euren boterea toki horietarahedatu nahi zutela da. Nafarroako klanek gobernatutakolurraldeetan zatituta zegoen, eta arabiarren erasoak jasatenzituzten hegoaldetik, eta frankoenak, iparraldetik .

INPERIOAREN DESEGITEA ETA BARBAROEN ETORRERA ERDIAROAREN HASIERAREN ADIERAZGARRI DIRA.

Erromatar Inperioa V. mendean desegin zen. Handik aurrera, inperiokolurralde zabala barbaroek gobernatutako erresuma txikitan banatutagelditu zen.Barbaro hitzak atzerritar esan nahi du. barbaroak Europarenerdialdekoak ziren ,eta inperiora emigratu zuten, erromatarrenaberastasunak erakarrita. Herri horietako bat, bisigodoa, Penintsulanjarri zen bizitzen ,eta 200 urte baino gehiago iraun zuen erresuma sortuzuten. Bisigodoek Hispaniako lurralde erromatarrak bateratu, berenlegeak eta ohiturak sartu eta kristautasuna ezarri zuten erresumakoerlijio ofizialtzat .Bisigodoen erresumako hiriburua Toledo izan zen.

Page 4: Erdi Aroa 5.D

MUSULMANAK ETA AL-ANDALUS

VII. Mendearen hasieran, Mahoma profetak erlijio berri bat predikatu zuen, Arabian: islama. Erlijio hori jarraitzen zutenak musulmanak deitzen ziren. Mahoma hil eta gero, musulmanak oso bizkoz hedatu ziren: ekialdetik Indiaraino eta mendebaldetik Afrikako iparralderaino.

711. urtean, erresuma bisigodoa bi bandotan zatituta zegoen, boterea eskuratzeko elkarren aurka gerra zibil batean borrokan ziharduten bi bandotan zatituta. Bandoetako batek musulmanei laguntza eskatu zien. Musulmanek, penintsulan sartu ondoren eta bisigodoak ahul zeudela baliatuta, Rodrigo azken errege bisigodoa garaitu zuten. Erresistentziarik topatu gabe menderatu zuten penintsula osorik, iparraldeko eskualde menditsuak izan ezik.

Musulmanek Al-Andalus izena jarri zioten Iberiar penintsulari. Hasieran Al-Andalus emirerria izan zen, hau da emir batek gobernatutako probintzia. Emirrak buruzagi nagusiago baten agintepean zeuden, kalifa. Kordobako emirra Damaskoko kalifaren menpe zegoen .

X. Mendean, Al Andalus Damaskotik bereizi eta Kalifa-herri bihurtu zen.Kordobako kalifa-herriak iraun zuen bitartean, etengabeko borrokak izan zituzten kristua-erresumekin.

Barne liskarren ondorioz, Kordobako Kaliferria taifa izeneko erresuma txikitan zatitu zen 1031. urtean. Taifa- erreinuak bata bestearen arerio ziren. Erreinuen arteko zatiketa hori baliatu zuten Iberiar penintsularen iparraldeko kristau-erresumek, eta pixkanaka, musulmanek lurrak konkistatzeari ekin zioten.

1212an Navas de Tolosako gudua gertatu zen; bertan, gaztelau, nafar eta aragoiarrez osatutako armadak tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, errege-erregina kristauek Al Andalus osoa konkistatu zuten. Penintsulan lurralde musulman txiki bat baino ez zen geratu: Granadako emirerria.

Page 5: Erdi Aroa 5.D

Errege katolikoek 1492an konkistatu zuten Granadako erreinua. Urte berean, kolonek Amerika aurkitu zuen.

HIRIAK

Hiriek garrantzi handia zuten Al Andalusen; adibidez, Kordobak etaSevillak. Hesituta zeuden, eta kale estuak eta irregularrak zituzten. Zatinagusiari medina esaten zitzaion, eta bertan zeuden eraikingarrantzitsuenak, adibidez, meskita nagusia.

Hirietan, artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Artisauak adituak zirenzeta, metalak, larrua edo zeramika lantzen. Lantegietan lantzen zituztenproduktuak, eta zoco izeneko azoketan saltzen zituzten. Bestalde,andalustar produktua kontrako norazkoan, berriz, urrea eta esklaboakekartzen zituzten.

Hiriak soroz inguratuta zeuden. Biztalderiaren zati handi batnekazaritzan aritzen zen, eta jarduera horrek garapen handia izan zuen.Musulmanek beste labore batzuk ekarri zituzten; adibidez, orburuak,alberjinak eta arroza. Horrez gain, labore ureztatuak hedatu zituzten.Soroak ureztatzeko, noriak eta ubideak eraiki zituzten.Al Andalusko bizimodua lurralde kristauetakoa baino hiritarragoa zen.Hiriak kalezulo sare nahasiak ziren eta eraikin nabarmen hauek zituzten:agintaren gotorlekua; meskita, otoitzerako tokia; azoka edo merkatua; etabainuak.

Page 6: Erdi Aroa 5.D

ERRESUMA KRISTAUAKErresuma kristauaren sorrera:

Musulmanak penintsularen alderik beroenean jarri ziren bizitzen eta ia ezzen musulmanik iritsi iparraldeko mendi inguruetara. Euskadi ez zuten okupatu, musulmanentzat ez baitzen oso leku erakargarria. Espedizio militar batzuk Arabaraino iritsi ziren, baina besterik ez.Denborak aurrera egin ahala, mendietan bizi ziren kristauek erresuma, konderri eta jaurerriak eratu zituzten, musulmanen boteretik aparte.Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak gogor egin zieten musulmanei, eta pixkanaka erresumatan eta konderrietan antolatu ziren.Erreinu kristauek, apurka-apurka, lurrak kendu zizkieten Al-Andaluzeko musulmanei:-Kantaurialdekoak Pelaio noblebisigodoarekin, Asturiasekoerresuma sortu zuten, 722an.

-Gero hiriburua Leonen jarri zuten eta Leongo erresuma izena hartu zuen.-Erresumaren zati bat (ekialdekoa) independentzia lortu zuen eta Gaztelako konderria sortu zen, urte batzuetara Gaztelako erresuma bihurtu zena.-Portugaleko erresuma lehengo erresumarekiko independentzia lortu zuen.-Pirinio aldean, Nafarroako erresuma, Kataluniako konderriak eta Aragoiko Erresuma sortu ziren.

Page 7: Erdi Aroa 5.D

-XIII. eta XIV. mendeetan zehar, Iberiar penintsulako erresuma kristauek beren boterea sendotu zuten, beren agindupeko lurrak Hegoalderantz zabalduz. Gaztela pixkanaka penintsulako estatu hegemonikoa (estaturik handiena) bihurtu zen, Aragoiak Mediterraneoan zehar benetako inperio bat garatzen zuen bitartean. -Herrixka kristauak soroz eta basoz inguratuta zeuden. Herrixketan ehun edo berrehun lagun inguru baino ez ziren bizi. Parrokia eliza eraikinik garrantzitsuena zen. Elizak dorrea eta kanpandorrea izaten zituen; bertatik herritarrei dei egiten zitzaien igandeetan mezatara joateko. Suteak sortu edo norbait hiltzen zenean ere bertatik egiten zen deia.

-XV. mendean, gerra asko egin ostean, erreinu kristauek aurrera egin zuten hegoalderako bidean. Granadako erreinu musulmana bakarrik geratzen zitzaien konkistatzeko.

Errege katolikoek 1492an konkistatu zuten Granadako erreinua. Urte berean, Kolonek Amerika aurkitu zuen.

Page 8: Erdi Aroa 5.D

Borroka Penintsulako lurrengatik:

IX. mendearen hasieran zabaldutako berriaren arabera, Galizian Santiagoapostoluaren hilobia aurkitu zuten. Berri horrek Europa osoko erromesak erakarri zituen eta horiek egindako bideari Santiago edo Done Jakue bidea esan zitzaion.

Gurutzadak:XI.mendeko bukaeratik Mendebaldeko Europako kristauek Gurutzada izeneko espedizio militarretan parte hartu zuten. Gurutzaden helburu nagusia Jerusalen askatzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko guneetara kristautasuna berrezartzea zen. Gurutzadak Aita Santuek eskatuta gauzatzen ziren. Toki santuak berreskuratzeaz gain, gurutzatuek bestelako motibazioak ere bazituzten: lorpen militarren bidez leinua betikotzea; fedegabeen kontra borokatuz espirituaren salbamena bermatzea; aberastasunak, lurrak eta merkataritzarako aukeraonak lortzea, etab._ Zortzi gurutzada dira aipagarrienak eta zazpietan egin zuten porrot europarrek.

Page 9: Erdi Aroa 5.D

DONEJAKUE BIDEADone Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira( Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia.

Santiago bidea Erdi Aroan erromesentzat sortutako ibilbidea izan zen; erromesak, beren kristau fedea erakusteko, Santiago Apostoluaren hilobiraino joaten ziren oinez, bidean santutegi,eliza,ermita eta antzeko eraikuntza asko daude.

Asturiasko monarkiako apaizek propaganda kanpaina egin zuten Europa osoan,Santiagon apostoluaren hilobia zegoela zabaltzeko.

Page 10: Erdi Aroa 5.D

Errege horiei esker, Santiago kristautasunaren defendatzaile bihurtu zen, musulmanen borroketan kristauei laguntzeko kanpaina militarretan ikus daitekeen moduan.

Europatik Santiagoraino iristeko hainbat bide zeuden. Nafarroako Antso Handiaren garaian, Nafarroako bideak garrantzi handia hartu zuen. Gainera, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen zituzten bideak ere erabiltzen ziren.

Hainbat bide daude,helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu eta denek bat egiten dute Nafarroan.

Garrantzi txikiagoko beste bide batzuk ere badira. Horietako bat ,kostaldeko Donejakue bidea,Euskal Herriko kostari jarraitzen dio Baionatik Muskizeraino.

Page 11: Erdi Aroa 5.D

ZALDUNAK ETA GAZTELUAK

Gazteluak:

Erdi aroko segurtasun faltaren ondorioz,erregeak eta jaunek gotorlekuakeraiki zituzten etsaien armadetaz babesteko edo aurre egiteko.Hasierangazteluak,muinoen gainean zeuden zurezko etxe handiak bezala.Geroago,harresi batez edo gehiagoz inguratuta zituzten. Gazteluak tokiestrategikoetan kokatuta daude eta defendatzeko leku errazetankokatzen zituzten:muinoetan,amildegi baten ondoan,ibai edo aintzirabaten bazterrean ...Gaztelu askotan ziegak, armategiak eta altxor biltegia eta gudarientzakogelak zeuden.

Erdi Aroko Europan gerrak ugariak ziren;beraz, garrantzi handikoa zenerregea edo jauntxoak, eta familia zein jarraitzaileak ongi babestutaegotea. Gaztelua sistema feudaleko osagai garrantzitsu bilakatu zen.Gazteluak sarri, mendi tontorretan egon ohi ziren, defentsa naturalezbaliatzeko.Normandiarrek babeserako horma sendoko gazteluak eraikizituzten. Hormen barrualdean, gorazarre dorrea izeneko gotorlekuzentrala egon ohi zen.

GAZTELUKO BIZIMODUA

Gorazarre dorrea erasoaldietako babeslekurik onena izateaz gain,jauntxoaren, bere sendiaren eta jarraitzaileen bizilekua ere bazen.Barruan atari eder bat zegoen eta bertan jaten zuten denek.Inguruansukaldeak zituen eta zerbitzariek horietatik ekartzen zutenjanaria.Ataria kandelen eta egurrez eta grasez eginiko zuzien bidezargiztatzen zen. Nahiz eta ataria berotzeko beheko su handi bat egon,leihoek ez zeukaten beirarik eta gaztelu gehienak toki hotzak ziren, airekorronte ugariek zeharkatuak. Gauetan, jauntxoa eta emaztea beraiengela pribatura joaten ziren, baina jarraitzaile eta zerbitzariak berokietanbildu eta lastoz estalitako zoruan egiten zuten lo, gazteluko abereekinbatera

Page 12: Erdi Aroa 5.D

Zaldunak:

Erdi aroan lehiaketak antolatzen ziren. Borroka horien ezaugarririknabarmenena justak ziren eta borroka horietako zaldunek, armadurasendoa jantzita, etsai bakar baten kontra egiten zuten borrokazaldiaren gainean. Kolpea hartu eta erortzean, zaldunek lantzabotatzen zuten eta ezpatekin egiten zuten borroka. Zaldun bakoitzabere leinuaren ikurra eramaten zuen ezkutuan, tunika, zaldiarenestalkian etab.Normandiako William dukeak 1066an Ingalaterra inbaditu zuenean,zaldizko gudariak ekarri zituen. Ingelesek cnight deitzen,“zerbitzari” edo “morroi”. Sistema feudalean, gudari horietako askobaasailu bilakatu ziren, ondorioz,knight (zaldun) hitzak,laster besteadiera bat hartu zuen eta errege edo jauntxo baten zerbitzurazegoen zaldizko gudari armatua izendatzeko erabiltzen hasi ziren.

Page 13: Erdi Aroa 5.D

Zaldunek berezko klase bat osatu zuten,sistema feudalekonobleziaren azpian, baina merkatari eta artisauen gainetik. Zaldunekfideltasun eta ohore kodea jarraitu behar zuten ahulenak babesteko.Kode horri zalduntza -lege izena eman zioten.

ZALDUN BIHURTZEA

Zaldun izango zirenek urteak igaro behar zituzten trebatzenborrokarako gaitasunak garatu eta zaldunen jokabidearen kodeaikasten. Mutil gazteak zaldun-etxera bidaltzen ziren morroi lanetanaritzera. Gazteok 15-16 urte zeuzkatenean ezkutari izendatzenzituzten eta zaldun baten zerbitzari pertsonal bilakatu. Ezkutariborroka zelaira abiatzen zen jaunarekin eta borrokatzen ikastenzuen.Trebakuntza amaitzean, ezkutaria prest zegoen zaldunbilakatzeko, izendatzen errito baten bidez. Zaldunek borrokazelaira ezpata,mailu eta azikora ere eramaten zituzten, baina armanagusia lantza zen,beste zaldizkoak lurrera botatzeko.

NOLA JAZTEN DIRA?1 Kasketea2 Bisera 3 Lepokoa 4 Bular-oskola5 Sorbaldakoa6 Bizkarrekoa7 Ukondo babesa8 Burdinezko esku zorroak9 Mailadun gona 10 Belaun babes giltzatua11. Oin babes giltzatua

Page 14: Erdi Aroa 5.D
Page 15: Erdi Aroa 5.D

ERDI AROKO GIZARTEAErdi Aroan gizartea, estamentutan banatuta zegoen (1.estamentua: noblezia, 2.estamentua: kleroak eta 3.estamentua:herri xeheak). Jaiotzak egiten zuen pertsona estamentu batekokide, bizitza guztirako. Era berean, gaur egun, gizarteaondasunek mailatzen badute ere, oro har guztiok eskubidebereak ditugu. Erdi Aroan, aldiz, estamentuen arabera eskubidegehiago edo gutxiago zituzten. Erresuma kristauetan gizartea bitaldetan banatzen zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak.Pribilegiatuak gutxiengoak ziren, eta erregeek, nobleek etakleroak osatzen zuten talde hori.Ez-pribilegiatuak gehiengoak ziren eta, batez ere, nekazarizosatuta zegoen talde hura.

HERRI XEHEAK ETA NEKAZARIAKGizartearen zatirik handiena herri xeheak osatua zen. Herritarxehek (nekazariak adibidez) lan egin eta zergak ordaindu beharzituzten. Erdi Aroko gizartean herri xehearen funtzioa lan egineta eta beste bi taldeak bizitzeko behar zutena hornitzea zen.Lan horren truke erregearengandik babesa jasotzen zuten.Hasieran, eta hainbat mendez, nekazariek soilik osatzen zutentalde hori. Gazteluak edo monastegiak zituen lur eremuetannekazariak bizi ziren. Nekazarien etxebizitzak oholez eta lurlehorrez eginak zeuden. Teilatuan lastoa edo kainabera ipintzenzuten. Etxebizitza hauetan gela bat baino ez zegoen eta bertan biziziren guztiak. Zorua lurrezkoa eta tresneria oso eskasa zen.

Page 16: Erdi Aroa 5.D

Nekazarien lanak oso gogorrak ziren. Hauen tresnak ez zirenbatere aurreratuak, antzinako goldea erabiltzen zuten etaongarria ez zen oso ugaria.Nekazarien elikadura ez zen nahikoa egiten zuten lanerako.Garia, artoa, lekariak eta zopa ziren beraien janari nagusia.

KLEROAKKleroak monasterioetan eta elizetan bizi ziren. Otoitz egitenzuten, eta kultura lanak ere bai, hala nola liburuak kopiatu, idatzieta itzuli. Erdi Aroko gizarte estamentalaren barruan, taldehorren funtzioa gizartearen arima salbatzea zen. Horretarako,otoitz egin behar zuten. Talde pribilegiatuak ziren eta ez zutenlan egiteko ardurarik. Nobleak bezala, feudoak jasotzenzituzten eta hortik lortzen zuten bizitzeko beharrezko guztia.Erdi Aroan erlijioak bizitzako alderdi guztiak baldintzatzenzituztenez, botere handia zuten.

Kleroen artean monakoak zeuden eta haiek monastegietan biziziren. Monastegietako monakoak, abade edo abadesa batenesanetara zeuden eta arau gogor batzuei jarraitu behar zieten:monastegiko arauak ziren. Otoitza, lana eta ikasketak zirenmonastegiko bizitzaren eguneroko betebeharrak.

Monastegietako bizitza, otoitza eta bertako lurrak lantzea zen.Baina kultura gune garrantzitsuak zirenez liburutegi handiakzeuden.

Monakoek ordu asko ematen zuten eskuz kopiatzen. Eta liburuakmarrazki finekin apaintzen zituzten. Orriak arkume edo behi-larruaz egiten zituzten: pergaminnoak.

Page 17: Erdi Aroa 5.D

NOBLEAKNobleen funtzioa borroka egitea zen eta gazteluetan etadorretxeetan bizi ziren. Noble boteretsuena erregea zen.Nobleek, Erdi Aroko gizarte estamentalean, herria armekindefendatzeko ardura zuten. Talde pribilegiatuak ziren, beraz,ez zuten lan egiteko ardurarik. Gerlariak ziren lanbidez, ezzuten ekoizpen-jarduerarik egiten, eta ez zuten zergarikordaindu behar. Noble guztiak ez ziren maila berekoak. Binoblezia mota bereizten ziren: goi-noblezia eta behe-noblezia.

Goi-mailako nobleak basailu zuzenak ziren. Erregeak emandakofeudoetatik bizi ziren; jakina, feudo horiek oso handiak ziren.Dukeek eta kondeek osatzen zuten goi-mailako noblezia.Erregearen kontseiluko kideak ziren; erregeak, gobernukoerabakiak hartu baino lehen, aholkua eskatzen zien. Dukerri etakonderri bakoitzean jaun feudala lurraldeko jaun eta jabea zen.

Behe-mailako nobleak goi-mailako nobleen basailuak ziren.Noble handien feudo handia noble txikien artean feudotxikiagotan banaten zuten.

Nobleak eta zaldunak gazteluetan bizi ziren. Elkarrekin, bestenoble batzuen aurka borrokatzen ziren edo erregeadefendatzen zuten, hala behar balitz.

Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatiknobleen eta zaldunen semeek ehizan, zaldi gainean ibiltzen etaburrukatzen ikasten zuten.

Nobleen aisialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren

Page 18: Erdi Aroa 5.D

ERREGEAKErregea goi-mailako noblea zen. Erregea guztien jauna zen, etaez inoren basailua. Bere gainetik ez zeukan inor, Jainkoa ezbazen. Errregea zen erresumako buruzagi militar gorena, gerrakzuzentzen zituena, eta bere agintepean zeuden erresumakogaztelu, gotorleku... Noble boteretsuenak ( kondeak, dukeak, etamarkesak ) erregearen zuzeneko basailuak ziren, baita elizakogoi karguak ere (gotzainak eta abadeak). Harreman-sarekonplexu horren jatorria lurraldearen konkistan eta defentsanzegoen, baita nekazariei kendutako errenten banaketan ere.Kanpaina militarren ondoren, erregeari berari lagundu ziotennobleak saritzen zituen. Laguntzaren ordainetan, konkistatutakolurren zati bat ematen zien. Erregea goi-mailako noblea zen etahoriekin batera gobernatzen zuen erresuma. Praktikan erregeakeskubide gutxi zituen: gerra-garaian armada zuzentzea, zergagutxi batzuk biltzea ( gerrako, ezkontzeko eta erregeakoroatzeko ) edo nobleen arteko liskarrak. Berez, noble guztiakerregearen basailuak baziren ere, eta mendekotasuna etafideltasuna zor bazioten ere, errealitatea guztiz bestelakoazen: zenbait noblek erregeak berak baino aberastasun eta indarmilitar handiagoa zuten. Egoera horretan, ez da harritzekoanobleek beren borondatea erregeari inposatzea.

Page 19: Erdi Aroa 5.D

ERDI AROKO FEUDOAK,HERRIAK ETA HIRIAK

FEUDOAKFeudoak, jauntxoa jabea zuten lursail batzuk ziren.

Feudalismoaren jatorria Erromatar Inperioa erori ondoren sorturikomonarkietan dago bereziki. Frantziako erresuman kokatu ohi dutehistorialariek feudalismoaren sorrera.

Nekazaritzatik bizi den gizarte itxian gertatzen da bereziki,han lur-lantzailea lursail handien jabeari edo jauntxoari lotuta daude harremanpertsonalen bidez: lurjabeak edo jaunak lurrak lantzeko uzten dizkio etababesa ematen dio jauntxoari, honek hari errentak eta bestelakozerbitzuak eskaintzen dizkion bitartean.

Page 20: Erdi Aroa 5.D

Gizarte osoa goitik beherako ordena piramide batean antolatu zen: erpineanerregea edo enperadorea (edota aita santua), oinarrian nekazari jopunahiz askeak, eta tartean zaldunak, aitonen semeak eta klerikoak.

Jauntxoaren eta basailuaren arteko lotura zeremonia bereziz egitenzuten. Erregimen feudaleko burua, oro har gerlaria, aldi berean lurrenjabe eta jaun zen. Nekazari askeei lantzeko lurra eta babesa eskaintzenzien eta, ordain gisa, haien gain eskubide-multzo zabala bereganatzenzuen lege eta armen bortxa erabiliz eta sarritan gehiegikerietara.

Feudoko punturik nagusiena jaunaren gaztelua edo dorretxea zen.Nekazari gehienak inguruko herrixkan bizi ziren. Beste zerbitzari batzukgazteluan bertan bizi ziren, eta hantxe egiten zuten lan.

Page 21: Erdi Aroa 5.D

HIRIAK

Erdi Aroko hiriak harresiz betetako jende-multzo txikiak ziren eta,salbuespen batzuk izan ezik (Milan, Venezia, Florentzia, Paris...), ez ziren10.000 biztanlera iritsi. Hala ere, XIII. mendean garapen handia izanzuten, nekazaritza inguruetatik etorkin asko iritsi baitziren. Hiriakaskatasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago eskaintzen zizkien.

Erdi Aroko hiriek kale estuak eta bihurgunetsuak zituzten. Kale horietanaltxatutako etxeek zurezko egitura zuten eta harriz edo lokatzez betetazegoen egitura hori. Horregatik, suteek benetako hondamendiak eragitenzituzten. Higiene eta osasun-baldintzak ere oso txarrak ziren: etxe-abereak inolako kontrolik gabe ibiltzen ziren hirian, zaborrak eta urzikinak kalera botatzen ziren zuzenean...

Jauntxo askok jauregiak eraiki zituzten eta hirira joan ziren bizi izatera.Apaiz asko ere hirietan bizi ziren eta ospakizun erlijiosoak eskaintzenzituzten elizetan eta katedraletan.

Page 22: Erdi Aroa 5.D

GREMIOAK ETALANBIDEAKlñ7

Antzina herriak hazten hasi ziren,ehizarako eta erremintak lortzearren. Lehen zibilizazioetan soberakinen esker erremintak lantzeko eta produktuak eraldatzeko lehen artisauak azaldu ziren.Erdi aroan ,Europan,hiriak marraztu zirenean gremioak sortu ziren. Normalean hiriko kale berean bizi ziren ofizio bereko artisauek elkarteakziren. Arauak zituzten bere produkzio-jarduera bideratzeko.

Gremioak edota korporazioak Erdi Aroan Europako hirietan sortu ziren elkarte ekonomiko batzuk izan ziren, hauetan lanbide berdineko artisauakbiltzen ziren. Gerora, beste kontinenteetako europar kolonietan ere ezarri ziren. Beren helburua lan eskaera eta aktibo zeuden tailer kopuruaren arteko oreka mantentzea izan zen, gremioetako kideei lana, ongizate ekonomikoa eta lanbidearen ikasketa sistema bat bermatuz.Lanbide bereko artisauak beraien interesak babesteko antolatu zituzten elkarteak dira Gremioak.

Page 23: Erdi Aroa 5.D

Gremioak kideak maisuak ziren;beraiek erabakitzen zuten besteak sartzeko gai ziren ala ez. Gremioetan hiru langile motak bereizten zituzten:-maisuak:lanabesen eta lantegien jabeak ziren.-Ofizialak:soldata baten truke lana egiten zuten. Urte askotan lana aritu eta maisuak egiten bazuen,maisu bihurtuz ziteken,lantegia edo denda zabaltzeko nahiko diru izan ez gero,behintzat.-ikaslea:oso gazterik langile hasitakoa.5 edo 6 urte ikasten aritu behar izaten zuen. Gehienetan,maisuak etxean bizi zen,lanaren truke mantenua dohain zuela. Batzuetan gurasoak ordaindu ere egiten zioten maisuari,semeari ofizioa irakasteagatik.Gremio desberdin asko zeuden hiri batean igeltseroak,arotza,zapatariak,errementariak,olagizonak, ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak,ontzigileak, armagileak, ...

Page 24: Erdi Aroa 5.D

NAFARROKO ERRESUMA

Bisigodoak:VI. mendean,bisigodoek (godoen bi adearretako bat osatu zuen herri germaniar bateko kidea),herria fundatu zuten Penintsulan eta euskal lurrak konkistatzen ahalegindu ziren.baina euskaldunen eta bisigodoen arteko harremanak ez ziren onak izan eta gerrak etengabeak izan ziren.Azkenean,bisigodoek ia Araba osoa menperatu zuten eta Victoriako herria fundatu zuten gaur egungo Vitoria-Gasteiz.

Aldi berean, VIII. Mendearen amaieran , Karlomagnoren armada frankoa ,garai hartan Europan indarrik handiena zuena, Penintsulan sartzen ahalegindu zen eta Iruñea erre zuen. Hondamendia mendekatzeko, euskal gerrarien talde batek segada prestatu zien frankoei Pirinioen ahoan, Orreagan, eta garaiatu egin zituzten.

XI. mendean zehar ,Penintsulako iparraldeko errege kristauek musulmaneieraso egin eta gure lurrak Nafarroako erreinuaren esku geratu ziren. Ondoren,XII. mendean,Gaztelako erreinura igaro ziren.

XIV. Mendean, gerrak, izurriaketa uzta txarrak nagusitu zireneuskal lurraldeetan eta Gaztelako erreinu osoan. Krisi horrek XV. Mendera arte iraun zuen.

Page 25: Erdi Aroa 5.D

NAFARROAKO ERRESUMA:Borrokak oso ugariak ziren garai haietan, Euskal Herrian ere bertako

erresuma sortzea beharrezkoa zela erabaki zuten .Horerela ereeuskaldunal ere bere erregea aukeratu zuten.Errege hori Eneko Aritza

izan zen,824.urtean izendatu zuten errege.Eneko,kristaua zen,eta honekeragin handia izan zuen:kristautasuna euskal lurraldeetan barrera sartuz

joan zen.

IRUÑEKO ERRESUMA:Mendebaldeko Pirineotatik hasi eta Iruñeko lurraldeak barne

zirela,Lizarrako eremuetaraino iristen zen Eneko Aritzaren agintean,zegoen Erresuma:mendi,baso eta lautada koxkor bateko euskaldunak

zituen bere menpean.Inguruan,frankoak iparraldetik,arabiarrhegoaldetiketa beste euskaldunak mendebaldetik.

NAFARROKO ERRESUMA HANDIA:Gerrari bikaina eta antolatzaile argia izanik Antso III.a Nagusiak

Nafarroako errege batek sekula lortu ez zuena lortu zuen: ingurukoerregeen gainetik jartzea. Garona ibaia zuen iparraldeko muga,Leon etaZamoraraino iristen zen mendebaldetik,Bartzelonarrino ekialdetik,eta

Errioxako lurraldetaraino hegoaldetik.

NAFARROKO ERRESUMA TXIKIA:Antso III.a erregearen garietan izan zuen Nafarroako erresumak bere

hedadura handiena. Gero, jauntxoaren artekoborroken eta Gaztela eta Aragoiko erregeen

indartzearen eraginez, Nafarroako Erresumakbeheraka egin zuen. Denboraren poderioz Nafarroako

Erresuma indarra galtzen joan zen, ingurukoenmenpeko bihurtuz.

Page 26: Erdi Aroa 5.D

NAFARROKO ERRESUMA HONDAMENDIA:Gaztela eta Aragoako Fernando II.a Katolikoa izan zen Nafarroko Erresumaren desegilea,1512.urtean.Zenbait jauntxo nafarrek errege honekin aurrez tratuak eginda zeuzkaten.Nafarroko erregina,Katalina,Erresumak Pirineotatik iparraldera zuen lurraldearekin,Nafarroa Beherarekin,bakarrik gelditu zen.

Page 27: Erdi Aroa 5.D

ARTE ERROMANIKOA

Arte erromanikoa Europan Xl. mendean eta Xll. mendearen artean artitektura, eskultura eta margolaritza aurrera eraman zuten estiloartistikoa da.

Arte erromanikoa Donejakue Bidearen bitartez iritsi zen Iberiar penintsulara. Xl. mendeaz geroztik, Europa guztiko erromesak iritsiziren bide horretatik, Santiago Konpostelakoan Donejakue apostoluaren hiloba ikustera, eta handik sartu zen estilo erromanikoa.

X., Xl. eta Xll. mendeetan zehar erromaniko izeneko arte-estiloa garatu zen.

Garai hartan eraikitako eliza, monasterio eta katedralek horma lodiak zituzten, eta leiho gutxi, beraz, barrualde oso iluna zuten. Eraikinakez dira oso altuak. Elizaren atzeko aldeari abside deitzen zaio. Puntuerdiko arkuak erabiltzen zituzten, zirkunferentzia erdialdearen formakoa.

Aurrealdeak, ateak zein zutabeak eskulturekin apaintzen zituzten.Hormetan margolanak egiten ziren, eta horietan, gai erlijiotsuak lantzenzituzten eta Bibliako irakaspenen berri ematen. Azken hori osoerabilgarria zen, Erdi Aroan oso jende gutxik baitzekien irakurtzen etaidazten.Euskadin gaur arte iraun dute, bestek beste, honako eliza erromanikohauek: Armentiako San Pudentzio basilika eta Estibalizko Andre Mariarensantutegia (Araba)

Page 28: Erdi Aroa 5.D

ARTE GOTIKOA

Arte gotikoa azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen.Frantziako iparraldean sortu zen, XIII. eta XV. mendeen bitartez. Arte gotikoa sortutakoan, Europa osotik hedatu zen.Erromanikoa bezala, Gotikoa arte erlijiosoa izan zen,baita hirienboterearen eta aberastasunaren sinboloa ere.

Arte Erromanikoa eta arte Gotikoa ziren nagusi Erdi Aroan. Estilo bateannahiz bestean, eskulturaz apaindu ohi zituzten fatxadak. Arte gotikoaneraikinak oso altuak ziren, ez zuten zer ikusirik erromanikoan ikusditzakegun etxetxoekin. Gotikoan, horma meheak egiten zituzten, leiho asko eta koloretakobeirateekin (leiho modernoa) estali ohi zituzten.

Arrosetoia

Page 29: Erdi Aroa 5.D

Badira arte horiek bereizten dituzten elementu batzuk, adibidez:Arkuak,gangak, hormak, leihoak (horren barne arrosetoiak eta beirateak),pinakuluak eta zutabeak.Bereziki katedraletan nabarmentzen zen estiloa, bere arku zorrotzak etapinakuluak (eraikinaren goi aldeko igogune zorrotza) ez zutelakooharkabez pasatzen uzten. Katedralen artean norgehiagoka sortu zen, katedralik handiena eta garaiena nork egingo.

Burgoseko katedrala

PINTURA GOTIKOA Horma-pinturak Erromanikoan izandako garrantzia galdu zuen ia Europaosoan, Italian izan ezik.Gotikoaren hasieran, pintura adierazgarriena liburuak apaintzen zituztenminiatura eta katedraleko beirateak izan ziren. Gero, zuraren gaineko pintura garrantzitsua bihurtu zenez, pinturaerretaulak azaldu ziren. Margolariek erlijio gaiak margotzen jarraitu zuten batez ere, bainapertsonen erretratuak ere egiten hasi ziren. Jendeak Gotikoaren marrazteko era gustuko zuen honengatik: koloreenaberastasunengatik, urreztatua erabiltzeagatik, hondoko paisaiengatik,errealismoarengatik eta mugimendua marrazteagatik.

Page 30: Erdi Aroa 5.D

Mosaiko erlijiosoa

ARKITEKTURA GOTIKOAEstilo gotikoan egin ziren lehenengo eskulturak harriz soilik landu ziren.Erliebeek elizetako eta katedraletako portadak apaintzen jarraitu zuten.Hormen desmaterializazioarekin (horma finagoekin) leiho gehiago jarzitezkeen eta argia ia eraikuntza osoan sartzen zen, arku zorrotzareneta gurutze-gangaren erabileraren bidez.

Page 31: Erdi Aroa 5.D

BITXIKERIAK

Kaligrafia gotikoa eta gure kaligrafia osodesberdinak ziren, Arte Gotikoakkaligrafia eraldatu zuen eta.

Lehen eta oraingo kaligrafia

Arku mota asko zeuden, horien artean, Ojiba-arkua eta Gurutze-ganga.

Ojiba-arkua: Gezi mutur forma duen arkua da, bertikala da etaeraikuntza garaiak egiteko balio du.

Gurutze-ganga: Gangaren pisua ez zuen hormak eusten, baizik etazutabeek, arbotanteek (hormak eusteko hiruki forma duten horma zatiak)eta kontrahormek. Teknika horiei esker ez zegoen beharra horma lodiakegiteko eta horrela, argi gehiago sar zitekeen eraikuntzetan.

Ojiba-arkua Gurutze- ganga

Page 32: Erdi Aroa 5.D

ERDI AROAREN AMAIERA

Erdi Aroak V. mendetik- XV. menderainoko tartea hartzen du. Esan dezakegu Kolon Ameriketara iristean bukatu zela.

1031. urtean, Al Andalus, taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatuzen; beraz, kaliferria amaitu egin zen. Taifak elkarren etsaiak ziren. Kristau-erregeak liskar horietaz baliatu ziren, beren mugak hegoaldera zabaltzeko.

1212an,Navas de Tolosako Gudua izan zen:gaztelau,nafarrez eta aragoitarrez osatutako armada batek tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, ia AL Andalus osoa konkistatu zuten Fernando III.ak ,lehenik, eta Alfontso X.ak ,gero. Lurralde musulman bakarrak zirauen orduan, iberiar penintsulan : Granadako Erresuma.

Denbora pasa ahala, Iberiar penintsulako kristau erresumak eta konderriak bateratzen joan ziren.

1137an, Kataluniako konderriak eta Aragoiko Erresuma batu egi ziren. Horrelaxe sortu zen Aragoiko Koroa.

Urte batzuk geroago, Portugalgo Erresumak Leongo Erresumarekiko independentzia lortu zuen.

aztela eta Leon, berriz, zenbait aldiz batu eta banatu zen. 1230an, behin betiko batu ziren eta Gaztelako Koroa osatu zuten.

Nafarroko Erresumak hainbat lurralde galdu zituen eta Gaztelak bereganatu. Hala ere, Pirinioetatik ipaarralderantz hedatu ahal izan zuen.

Page 33: Erdi Aroa 5.D

XIV.Mendeko krisia

Krisi honek erabat geldiarazi zuen XII. eta XIII. mendean izan zen hazkunde ekonomiko eta demografikoa. Hona hemen horren zergatiak:

1)Hondamendi naturalak: Eguzki-ordu kopuruaren murrizpenak, gehiegizkoeuriteek eta hauen ondorioz sortutako uholdeek uztei kalte handia egin zieten. Uzta txarren segidak eskuragarri zegoen elikagai kopurua murriztu zuen eta biztanleriak gosea eta desnutrizioa jasan behar izan zuen.

2) Izurri beltza: epidemia 1348an heldu zen Europara, Ekialdetik zetorren ontzietan bidaiatu zuten arratoiek kutsatuta. Gosearen ondoriozahuldutako biztanleriarengana izan zuen eragina suntsitzailea izan zen. Epidemia honen agerraldi berria izan ziren geroago 1300. eta 1400. urteen artean, Europa 63.000.000 biztanle izatetik 45.000.000 bakarrik izatera igaro zelarik.

3) Gerrak: mongol eta turkoek Ekialdean egin zituzten erasoak, eta batez ere, Ehun urteko gerra (1337-1453), Frantzia eta Ingalaterra aurka jarri zituena eta Espainian eta Herbehereetan ere eragina izan zuena. Halaber,estatu Aleman ugarien arteko gatazkak izan ziren, baita Italiako hirien artekoak ere.