herria 2965

8
Errobiko festibala bete betean izanen delarik Itsasun, Gauargi festibalak bere ateak zabalduko ditu auzo herrian, Ezpeletan. Duela 12 urte eman zituen lehen urratsak munduko haur dantza taldeen ekitaldi horrek Kanbon, geroxago aldaira Ezpeletara eginez. Urtetik urtera errepikatzen den hitzordua, ikuskizun guziz ederrak eskainiz. Aurten bost herrialdetako dantzariak ikusiko ditugu, Argentina, Nepal, Ipar Osetia, Irlanda eta Euskal Herrikoak (Ibarrako Alurr, Donostiako Axular, Lesakako Tantiru Mairu eta Ezpeletako Ezpela). Uztailaren 18an, ostiralez (21:00), talde guziek eskainiko dute lehen ikuskizuna : “Munduaren inguruko bidaia”. Uztailaren 19an, larunbat goizean (11:00) Ezpeletako karrikak airostuko dituzte eta aratsean (21:00) “Nazioneen dantza” ikusgarria dute emango. Uztailaren 20an, igande goizean (11:30) “Hemengo eta urrungo musikak” Ezpeletako karriketan, aratsaldean aldiz (18:00) dantzarien karrika ibilaldia, ondotik (18:30) pilota plazan dantza ikusgarria. Uztailaren 21ean, astelehen goizean (11:00) dantzariek Kanboko karrikak dituzte alegeratuko eta aratsean (21:00) azken ikuskizuna Ezpeletan : “12 urtez munduaren inguruan”. Aratseko ikusgarriak ordainduko dira 18 eurotan helduek eta 10 eurotan 12 urtez peko haurrek, igande aratsaldeko ikusgarria aldiz 8 eurotan helduek eta 5 eurotan haurrek (sartzeak merkexago izanen dira txartelak aitzinetik erosiz). Argitasun gehiago www .gauargi.com gunean. AUSKALO ! Florencia eskualdean bazabilan, Bogota hirinagusitik seirehun bat kilometrotan, Kolonbia hegoaldean. “Auskalo !” zukeen orduan pentsatu Ingrid Betancourt kolon- biar presidentziarako hautagai ekologis- tak. “Auskalo”, Hegoaldeko euskaldunek dioten bezala, erran nahi baita “Nork daki !” edo “Ezin erran zer gerta litaikeen”. Bai, nork daki ez litzateken her- rialde hura baketu, alderdi guziak elgar- rekin mintzaraziz. Hala uste zuen, behintzat, bere herria baketzea amensten zuen andere politikari suharrak FARC-eko indar armatuek bahitu arte. 2002ko otsailaren 23a zen... Geroztik sei urte baino gehiago iragan dira, xuxen idazteko 2321 egun, Ingrid Betancourt bahiturik egon dela, bertze bahitu askoren artean, Kolonbiako mendi eta oihan ilunetan, FARC-eko gerrillarien eskuetan, baldintza gogorretan, bost aldiz ihesari emanik, aldi oroz debaldetan, bere preso baldintzak bortitzago baizik etzirela bilakatzen. Ukan du sustengu munduan gaindi, bahitu batek sekula ukan ez duen oihartzunarekin. Astekari huntan ere bazuen hiru urte eterdi segurik Jean Ha- ritschelhar-ek Telebista leihotik kronikan aste oroz, behinere hutsegin gabe, aipatzen zuela Ingrid Betancourt, “Noiz arte ?” galdera frangotan errepikatuz. Aste huntan “Noiz arte ?”-rik ez Ingrid Betan- court-entzat, joanden astean kolonbiar armadak libratu duenez gain (libratze baldintzak ez dira haatik argiak). Bainan “Noiz arte ?” hori beti bali bertze fran- gorentzat... “Hemen, hilak bezala bizi gira”. Oroit gira duela zenbait ilabete bere ahaideeri Ingrid Betancourt-ek helarazi zuen gutunaz, berak hilzorian zirudiela. Gutun hunkiga- rria, kondatzen zuela hain gaindiko eguneroko kalbarioa. Egun eta urte beltzak. Bainan orain eguzkiak du argitzen, libertatearen eguzkiak, zori- onaren eguzkiak. Eta bere baitan suak oraindik indartsu dirau. Kolonbian berriz ere politika alorrean engaiatzeraino, bere betiko bake eta zuzentasun xedeak gogoan ? Auskalo... P.J. 2008-ko Uztailaren 10-ekoa 10 juillet 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2965 BAIONAKO JAZZALDIA Seigarren aldikotz antolatzen du La ruée au jazz festibala Baionako Swing Home elkarteak. Erreposki abiaturik, urtetik urtera arrakasta emendatuz joaiki zaio, jazko jazzaldiak 11.200 presuna zituela biltzen hiru egunez. Jazzaldi hunek publiko ahal bezain zabalena nahi luke hunki programaketa aberats baten bidez, kontzertuetarako sartzeak aski apalak atxikiz, nornahiren moltsaren menekoak. Egunaz karriketan gaindi gurutza litaizke musikariak, ara- tsaldetan aldiz bi gunetan kokatuko dira kontzertuak : Glain- eko Elkartetxean eta Baiona ttipiko Xaho-Pelletier belardian. Egitarauan, bertzeak bertze : Mina Agossi kantari miresga- rria uztailaren 11n (22:15), Ahmad Jamal amerikano piano- joile maixua uztailaren 12an (20:30), Otawako The Souljazz Orkestra uztailaren 13an (22:45). Egitarau osoa www .larueeaujazz.com webgunean aurki dezakezue. Ederra ! Zendako ederra ? Ederra baizik ez dena deusetako ez da ! (John Ruskin) UZTAILEKO FESTIBALAK Mina Agossi Ahmad Jamal Euskal Herria Zuzenean festibala iragan orduko, uztail hunek festibal berri batzu eskaintzen daukzigu lerroan lerroan, La ruée au jazz Baionan, uztailaren 11tik 13ra, Errobiko Festibala Itsasun uztailaren 17tik 19ra eta Gauargi munduko haur dantzarien festibala Ezpeletan uztailaren 18tik 21era. ERROBIKO FESTIBALA ITSASUN Kantuak du haziko Ezkandrai elkarteak antolaturiko 13. fes- tibal hau, “Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi” Jose Men- diague bertsulariaren hitzetan oinarriturik. Beti bezala, mintzaldi batek du festibala idekiko, uztailaren 17an, ortze- gun aratsaldean (17:00), Youssouf Tata Cisse maliarraren inguruan, Sanoki gelan, Itsasun. Eta aratsean (21:30) “Kon- dalarien gaua”, Samir Ellook marokoar eta Yane Mareine guadelupear kantariekin, eta ere “Hitza pitz” sorkuntza Bernard Lubat eta Sandra N’Kake-rekin. Uztailaren 18an, ostiral goizeko 10etan, “Emazteak eta kantua” solasaldia Elizaldian ; aratsaldean aldiz (21:30) “Dantza eta kantu alo- rretako emazteak” ikuskizuna, bertzeak bertze Perrine Fifadgi benindarra eta Barbara Luna argentindar- rarekin. Uztailaren 19an, Gürs-eko zerra- giaz oroituko dira Elizaldeko solasaldian (10:00), zerragi hori presondegi balin- bazen, zen ere erre- sistentzia gune, kantu eta ederlanen bidez. Eta aratsean (21:00) “Mauriziatik Kubara” kontzertua, Carlo Rizzo, François Cor- neloup, Omar Sosa eta Beñat Achiary-rekin. Eta, bistan da, hiru egun horietan izanen da ere bertze animazio ugari : kantu, musika, dantza, olerki, irakurke- ta, ibilaldi, erakusketa... Argitasun guziak “http://errobikofestibala.free.fr” gunean. Barbara Luna Omar Sosa Sandra N’Kake GAUARGI EZPELETAN

Upload: 8probintziak

Post on 21-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2965

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2965

Errobiko festibala bete betean izanen delarik Itsasun, Gauargi festibalak bere ateak zabaldukoditu auzo herrian, Ezpeletan. Duela 12 urte eman zituen lehen urratsak munduko haur dantzataldeen ekitaldi horrek Kanbon, geroxago aldaira Ezpeletara eginez. Urtetik urtera errepikatzenden hitzordua, ikuskizun guziz ederrak eskainiz. Aurten bost herrialdetako dantzariak ikusikoditugu, Argentina, Nepal, Ipar Osetia, Irlanda eta Euskal Herrikoak (Ibarrako Alurr, DonostiakoAxular, Lesakako Tantiru Mairu eta Ezpeletako Ezpela).Uztailaren 18an, ostiralez (21:00), talde guziek eskainiko dute lehen ikuskizuna : “Munduareninguruko bidaia”. Uztailaren 19an, larunbat goizean (11:00) Ezpeletako karrikak airostukodituzte eta aratsean (21:00) “Nazioneen dantza” ikusgarria dute emango. Uztailaren 20an,igande goizean (11:30) “Hemengo eta urrungo musikak” Ezpeletako karriketan, aratsaldeanaldiz (18:00) dantzarien karrika ibilaldia, ondotik (18:30) pilota plazan dantza ikusgarria.Uztailaren 21ean, astelehen goizean (11:00) dantzariek Kanboko karrikak dituzte alegeratukoeta aratsean (21:00) azken ikuskizuna Ezpeletan : “12 urtez munduaren inguruan”. Aratsekoikusgarriak ordainduko dira 18 eurotan helduek eta 10 eurotan 12 urtez peko haurrek, igandearatsaldeko ikusgarria aldiz 8 eurotan helduek eta 5 eurotan haurrek (sartzeak merkexago izanen dira txartelak aitzinetik erosiz). Argitasun gehiago www.gauargi.com gunean.

AUSKALO !

Florencia eskualdean bazabilan, Bogotahirinagusitik seirehun bat kilometrotan,Kolonbia hegoaldean. “Auskalo !” zukeenorduan pentsatu Ingrid Betancourt kolon-biar presidentziarako hautagai ekologis-tak. “Auskalo”, Hegoaldeko euskaldunekdioten bezala, erran nahi baita “Norkdaki !” edo “Ezin erran zer gertalitaikeen”. Bai, nork daki ez litzateken her-rialde hura baketu, alderdi guziak elgar-rekin mintzaraziz. Hala uste zuen,behintzat, bere herria baketzea amenstenzuen andere politikari suharrak FARC-ekoindar armatuek bahitu arte. 2002kootsailaren 23a zen...

Geroztik sei urte baino gehiago iragandira, xuxen idazteko 2321 egun, IngridBetancourt bahiturik egon dela, bertzebahitu askoren artean, Kolonbiako mendieta oihan ilunetan, FARC-eko gerrillarieneskuetan, baldintza gogorretan, bost aldizihesari emanik, aldi oroz debaldetan, berepreso baldintzak bortitzago baizik etzirelabilakatzen. Ukan du sustengu munduangaindi, bahitu batek sekula ukan ez duenoihartzunarekin. Astekari huntan erebazuen hiru urte eterdi segurik Jean Ha-ritschelhar-ek Telebista leihotik kronikanaste oroz, behinere hutsegin gabe,aipatzen zuela Ingrid Betancourt, “Noizarte ?” galdera frangotan errepikatuz. Astehuntan “Noiz arte ?”-rik ez Ingrid Betan-court-entzat, joanden astean kolonbiararmadak libratu duenez gain (libratzebaldintzak ez dira haatik argiak). Bainan“Noiz arte ?” hori beti bali bertze fran-gorentzat...

“Hemen, hilak bezala bizi gira”. Oroit giraduela zenbait ilabete bere ahaideeri IngridBetancourt-ek helarazi zuen gutunaz,berak hilzorian zirudiela. Gutun hunkiga-rria, kondatzen zuela hain gaindikoeguneroko kalbarioa. Egun eta urtebeltzak. Bainan orain eguzkiak duargitzen, libertatearen eguzkiak, zori-onaren eguzkiak. Eta bere baitan suakoraindik indartsu dirau. Kolonbian berrizere politika alorrean engaiatzeraino, berebetiko bake eta zuzentasun xedeakgogoan ? Auskalo...

P.J.

2008-ko Uztailaren 10-ekoa10 juillet 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2965

BAIONAKO JAZZALDIA

Seigarren aldikotz antolatzen du La ruée au jazz festibalaBaionako Swing Home elkarteak. Erreposki abiaturik, urtetikurtera arrakasta emendatuz joaiki zaio, jazko jazzaldiak11.200 presuna zituela biltzen hiru egunez. Jazzaldi hunekpubliko ahal bezain zabalena nahi luke hunki programaketaaberats baten bidez, kontzertuetarako sartzeak aski apalakatxikiz, nornahiren moltsaren menekoak. Egunaz karriketan gaindi gurutza litaizke musikariak, ara-tsaldetan aldiz bi gunetan kokatuko dira kontzertuak : Glain-eko Elkartetxean eta Baiona ttipiko Xaho-Pelletier belardian.Egitarauan, bertzeak bertze : Mina Agossi kantari miresga-rria uztailaren 11n (22:15), Ahmad Jamal amerikano piano-joile maixua uztailaren 12an (20:30), Otawako The SouljazzOrkestra uztailaren 13an (22:45). Egitarau osoawww.larueeaujazz.com webgunean aurki dezakezue.

Ederra ! Zendako ederra ?Ederra baizik ez denadeusetako ez da !

(John Ruskin)

UZTAILEKO

FESTIBALAK

Mina Agossi

Ahmad Jamal

Euskal Herria Zuzenean festibala iragan orduko, uztail hunek festibal berribatzu eskaintzen daukzigu lerroan lerroan, LLaa rruuééee aauu jjaazzzz Baionan,uztailaren 11tik 13ra, EErrrroobbiikkoo FFeessttiibbaallaaItsasun uztailaren 17tik 19ra eta GGaauuaarrggiimunduko haur dantzarien festibalaEzpeletan uztailaren 18tik 21era.

ERROBIKO FESTIBALA ITSASUN

Kantuak du haziko Ezkandrai elkarteak antolaturiko 13. fes-tibal hau, “Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi” Jose Men-diague bertsulariaren hitzetan oinarriturik. Beti bezala,mintzaldi batek du festibala idekiko, uztailaren 17an, ortze-gun aratsaldean (17:00), Youssouf Tata Cisse maliarrareninguruan, Sanoki gelan, Itsasun. Eta aratsean (21:30) “Kon-dalarien gaua”, Samir Ellook marokoar eta Yane Mareineguadelupear kantariekin, eta ere “Hitza pitz” sorkuntzaBernard Lubat eta Sandra N’Kake-rekin. Uztailaren 18an,ostiral goizeko 10etan, “Emazteak eta kantua” solasaldiaElizaldian ; aratsaldean aldiz (21:30) “Dantza eta kantu alo-rretako emazteak”ikuskizuna, bertzeakbertze Perrine Fifadgibenindarra eta BarbaraLuna argentindar-rarekin. Uztailaren19an, Gürs-eko zerra-giaz oroituko diraElizaldeko solasaldian(10:00), zerragi horipresondegi balin-bazen, zen ere erre-sistentzia gune, kantueta ederlanen bidez.Eta aratsean (21:00)“Mauriziatik Kubara”kontzertua, CarloRizzo, François Cor-neloup, Omar Sosa etaBeñat Achiary-rekin.Eta, bistan da, hiruegun horietan izanenda ere bertze animaziougari : kantu, musika,dantza, olerki, irakurke-ta, ibilaldi, erakusketa... Argitasun guziak“http://errobikofestibala.free.fr” gunean.

BarbaraLuna

Omar Sosa

SandraN’Kake

GAUARGI EZPELETAN

Page 2: Herria 2965

• Afganistan herrialdean, noiz nahieta gutien ustean, gertakari guziz la-tzak ! Kaboul hirian, astelehenean, indarhandiko lehergailu bat zartarazi dute. Ondo-rioz, 41 hil eta 140 kolpaltu.

• Kolonbian sei urte ta erdi huntan bahitua zau-katen Ingrid Betancourt anderea libro utzi dutedenboraren buruan FARC alderdiko sasipeta-rrek, odol ixurtzerik gabe gehiago dena, nahizez diren lehen huntan segurik libratze hori eginden moldeak argituegiak. Beste 14 bahitu erelibratu dituzte hango gobernuaren kontrakokomunistek. Jukutria batez du Uriberen arma-dak joko hori kausitu, iduri duenaz, hori ez baitabahitzaileentzat afera ona batere. Frantses-Kolunbiar andere horren libratzea berri haundibat izan da Kolunbiarrentzat berentzat ere, oraimanifestaldi haundiak baiterabiltzate bestaldeFARC horiek gartzeletan dituzten beste hirumilako bat dohakaberentzat ere, talde horreneta hori iduri batzuen aztaparretan daudenen-tzat. Mundu guziak ere agurtu du jokaldi hori,anderea bera Frantziarat itzuli delarik bere bihaurrekin. Bere fedeak ere epe luze eta txarhortan sustengatu duela goretsi du hango politi-kan ere bermatu izana den andereak, frantsespresidenta eta politikoak ere ez daudelarik ixilik.• Hugo Chavez venezuelar presidenta ere horzen nunbait Ingrid Betancourt anderearen libra-tzeaz axolatua. Tenore batez hura zen aitzina-tua libratze horren ardiesteko, FARC ekoeritratu zerbait eskainiz, baina Kolunbiako Uribebera zaio aitzindu. Luzatu gabe, berea gogoanbainan gizonki telefonatu dio eskertuz eta gore-tsiz president auzoari, eta egun laburrik barneelgarrekin mintzatu beharrak dira jada erabakibezala.• Jerusalemen xehakuntza haundiak egin ditubasaturik Bulldozer batek hiri sainduko karrikabeteenetarik batean itsura sartuz bere indarguziarekin hango beribil eta kausitu guziak joeta lehertuz. Iduriz gizon bakarra zen balentriahori egin duena eta tiroz hil dute 30 urtekogizon hori. Nahiz hori berak bakarrik egin duenitxura guzien arabera, ezin uka atrebitu horibezalako araben marka duela ukaldi horrek,arabak eta Al-Aqsakoak baitira hola jokatzenhan gaindi. Bush presidenta mintzatu da kasuhortaz bere desenkusak eginez Ehud Olmert

Israelgo lehen ministroari.• Zinbabueko kasua ezin utz aipatu

gabe bere Mugabe president zahar okitueta itsutuarekin. Morgan Tsvangirai kontra-

rioak ez du onartzen herri horren bi alderdiekelgarrekin eskuz-esku gidatzekoeskaintzarik, Morgan hori bera bai-tzen bozen irabazlea eta eskuak librobehar zituena.• Britania Haundian ere pretrolioa-ren bat-bateko kariotze hori ezinonetsia daukate beste batzuetanbezala. Kamionlariek ehunka lerro-katurik egin dituzte manifestaldiakbideetan eta heien arduradun anda-nak izan ere dira oinez lerroan gober-namenduaren buruzagitzan protes-tatzeko.• Poloniak bazterrak harritu ditueuropearren artean, Sarkozy presi-dentak hain zuzen Europaren presi-dentzia sei ilabeterentzat hartzenzuenean berean : Poloniako Lech

Kaczinski presidentak alabainan uko eginenduela Europaren aldeko bere baieztatzeari, horinehork ez zuen uste beste herrialdetan, alabai-nan jada alde agertua baitzen herri hori Bruxe-llesen batetik eta Lisboan bestetik. Egia daFrantziak eta gero Irlandak etsenplu txarraemana zutela behin, beren ezarekin. Gisa guzizez zuen Europak traba horien beharrik, ainitzekharen aldekoa aitzina doala uste zuten denbo-ran.• Palestinarrek urte bat luzamen eman diotebere president karguan Mahmud Abbas jaunari,konstituzioan emendio hori ezarriz. Hola, heldu-den urtarrilean bururatu beharra zuen nausigoa2010 urteko urtarrilaren 25a arte iraunaraztenahalko du. Gisa hortan orozbat egiten ahalkodituzte presidentaren eta deputatuen hautuakorduan. Dakigun bezala araba bi alderdiak diraelgarrekin buruz buru izanen orduan ere, Hama-seko bortitzenak eta Fatakoak beste aldetik,hau Abbas horrena.• Nazio industriadunen Biltzarra hasi da berrizere Tokyo japoniakoan, lurraren gaineko kezkahaundienez mintzatzeko, menturaz G8 hortanegun batez bildu beharko diren Xina, India, Bra-sil eta sarri Afrikar batzu ere gogoan. Hor baiti-ra denen gain nahitez petrolio, jangailu, eta pre-zioen kariotze jauziak aroklima arraberotze,airearen pozoindatze eta holakoak ahantzigabe. Griña bide haundiak. Lehenago elgarrenarteko kezkabide eta desafio bezala ziren auzihaundienak. Oraiko mundialisatze huntan aldiz,denek eskuz-esku kudeatzeri jokatu beharko,hain da orai gizona bera bere bizimenturan etageroaren errespontsabilean hunkitua eta horrekdenak hunkitzen gaitu, nehoren berexbiderikgabe.• Turkian bi jeneral erretiratu preso ezarri dituz-te beren gobernamenduaren jauzarazteko jokobaten prestatzen ari omen zirelakoan. Egunberean itzaleratu dituzte ere beste 19 lagun,poliziak bost hiri desbardinetan erabili duenikertze zabal batean. Herri horren guziaren isla-misatze jestuak zituzten jazarle horiek gogoan.

ORTZIAKBatzuek diote uda huntan usu izanen direlaortziak... Zeruko ortziez ari dira... Bainan badaere beste ortzirik... Politikaren mundu hortan,sendi da halako aire pisu bat eta gutien usteanortziak izaiten ahal beraz... Batean 35 orenenlegearekin, bestean ezantza azkarki kariotuadelakotz, edo berdin beste prezio ainitzek erekolpez goiti egin dutela-eta, bada eztabada,tirabira eta kexaldi frango... Azen ontzeko,halako sukar bat armadan, Carcasssonne hiri-an gertatu ixtripu latz horrekin segur, orokorkia-go armada nahi baitu gobernuak arramoldatueta horrek sor-arazten baitu arrangura askoeskuin eta ezker... Eta bestalde oraino telebixtako gate publikoengeroaz agertu diren griña samin horiek. Bai etapresidentaren ateraldi batzu, hein bat harrigarri-ak, diolarik konparazione orai grebak izaitendirelarik nehor ez dela gehiago biziki ohartzengrebarik baden ala ez den...Denen buru haatik, eta duda mikorik gabe,giroa oraino nahasiagoa eta mintuagoa litakeez balitz arte hortan gertatu Ingrid Betancourtanderearen libratze hori, denek berantetsia gi-nuena eta azkenean jin dena, ez balinbadakiguere segurtamenekin erraiteko gauzak xuxennola iragan diren... Berri on horrek nolazpaitlasaitu ditu bazterrak. Bainan noiz arte?

NUN OTE?Nukleartegi berri bat, orai egiten direnenmotako bigarrena, muntatuko da Frantzian,Nicolas Sarkozy presidentak deplauki erran duhori joanden egunean. Lehena Normandianeraikia, bigarren hori oraino ez jakin nunkokatuko den. Gobernuak erakusterat emanadu tokia hautatuko dela helduden urtean, obrak

gero hasteko handik bi urteren buruan edohola...Alde direnek diote holako nukleartegi bat besteedozoin indargai iturri baino “garbiagoa” deladenen buru, eta elektrika indarra aise merkea-go furnitzen ahal duela. Kontrakoak hasarre gorrian, bereziki “berdeak”,muntadura gisa horrekin badela lanjer handiaeta ez dela ere batere egia hein bat merke ate-ratzen ahal dela bide hori hartuz...“Berde” gazteen elkartea ez da haatik baterenukleartegi horren kontra, hori egitekotanNeuilly hirian, Nicolas Sarkozy-ren herrian...Toki asurtiagorik ez ditakeela!

“ALEGIA ETA DEUSEZ”Txirrindularien Franziako Itzulia hasi zauku etabeti bezala ukanen du aipaldi bixtan da! Hiruastez gure solasgai nagusietarik beharra da... Jende ainitz oporretarat joanak dira edo abian,horra beste solasgai bat hauta!Eta gure arrangurak oraino aiseago ahantz

ditzagun, horra nun Errepublikako Presi-dentaren andreak diska bat ateratzen duenaste huntan! Holakorik etzen oraino behineregertatua! Bainan beihalakoak ziona, gertzatzenez denik ez da!Hirugarrena du andere horrek eta untsalazortziralean da jalgiko... Titulua, “Comme si derien n’était”, euskaraz erraiten ahal ginuke“Alegia eta deusez” edo holako zerbait.Hamalau kantu orotarat, Carla Bruni-k berakidatziak gehienak, musika ere arras egokiaomen eta biziki polliki lantua... Bere bi lehendiskeri esker, Carla Bruni-k eskuratu zuen diru-alde ederrra. Aldi huntan, ez du nahi sos batere hartu. Irabaziko duen guzia utziko du obraon batzuentzat! Nork erranen du beraz ez dela berri onik udahuntan? J-B D

2

Zapaterok euskal gizarteari ahoa hetsi nahi diola dioeuskal gobernuak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentak, kon-tsultaren debekatzeko, auzitegi konstituzionalari dei eginez, herriari gal-deketaren egitea debekatzea bilatzen duela deklaratu du IdoiaZenarrutzabeitia lehendakariordeak. Azken finean gizarteari ahoa hetsinahi diola Zapaterok, entzun nahi ez duena erran ez dezan. Gizartearigaldetzea noiztik den gizartearen zatitzea galdera eginez. Ostiralean aur-keztuko du errekurtsoa Espainiar gobernuak.

EAJk ez duela Konstituzioaren muga gainditu nahi dioANVek Nahiz eta kontsultaren aldeko legeari gehiengoa emaiteko, ANVk botobakar bat alde eman euskal legebiltzarrean, ezker abertzaleko alderdiakjakinarazi du kontsultaren aldeko ekimenaren alde ez duela kanpainarikeginen. ANV ren izenean, Xanti Kirogak deklaratu du, Ibarretxek propo-satu duen galdeketak ez duela Konstituzioaren muga gainditu nahi eta ezduela urrats bakar bat ere emanen zentzu horretan.

San Ferminak Herriko etxeko balkoi-netik, Uxue BarkosNafarroa Bai koalizio-ko hautetsiak “Pam-plonesas, pamplone-ses, viva SanFermín. Iruindarrok,gora San Fermín”oihukatuz eman diehasiera San fermine-tako bestei. Uztai-laren 14ean “pobrede mi” kantatu arteiraunen dutena, mila-ka eta milaka herritarala kanpotiarren atseginerako.

Enpresa buruak ETAri ordaintzeagatik auziperatuak “Zerga iraultzalea” deitu dirutza, mehatxupean ETAri ordaintzeagatik,enpresa buruak auziperatu ditu Garzon epaileak. Hala nola Jesus GuibertMarzial Ucineko zuzendari ohia eta Jose Antonio Jainaga Sidenorrekoordezkari kontseilaria edo Orioko Bruño ahizpak. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak 20.000 euroko fidantzaordaindu eta libro utzi ditu Maria Isabel eta Blanca Bruño Azpiroz Oriotarahizpak. Ekainaren 12 an preso ezarriak zituen ETArekin lankidetza egineta erakunde armatuari 6.000 euro ordaintzea leporatuz.Garzon epailearen neurriek, euskal alderdi politiko gehienen eta enpresaerakundeen kritikak entzun dituzte, enpresaburuak ETAren biktimak dire-la eta ez gaizkileak. Auzitegi Nazionalari “neurrigabeko eta errespeturikgabeko” erasoak ez egiteko eskatu die politikari abertzaleei BaltazarGarzon epaileak.Jose Antonio Jainaga Sidenorreko kontseilari delegatuaren, JesusGuibert Laminados de Hierro Marcialeko gerentearen eta Bruño ahizpenetxeak miatu dituzte.

Hego Euskal Herrian barne-produktu gordina EuroparBatasunekoa baino %40 handiagoa daEuskal Autonomia Erkidegoak dauka espainiar estatuko barne produktohaundiena, Madrilgoa eta Nafarrokoaren aitzinetik. Europa mailean, hiru-garren tokian kokatzen da Luxemburgo eta Irlandaren ondotik. Banabeste Europakoa baino %40 haundiagoa da. Hazkunde handiena izanduten gainerateko herrialdeak: Estonia (29,7 puntu), Euskadi (24,9),Irlanda (24,7), Letonia (22,3) eta Lituania (20,1).

Palestinar haurrak Euskal Herrian Biladi elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanari esker, 20 haur jinakdira Zisjordaniatik Euskal Herrira udaren iragaitera. Sopelako ikastolandira hiru aste pasatzeko, Euskal Gobernuak eman 75.000 euroko dirulaguntzari esker. Helburua: haurrek Palestinako larritasunak, heriotzak,biolentziak, doi bat ahantzi eta euskal herriaren deskubritzea, hoietanGuggenheim museoa edo Donostiako akuariuma .

Biktimei buruzko erakusketa Europako Kontseiluan Terrorismoaren biktimei buruzko erakusketa ibiltaria EuropakoKontseiluan izanen da ikusgai. Eusko Legebiltzarrean bi hilabetez egonik5.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute apirilaren 12 tik ekainaren20 a arte. Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidentak akordioa sinatu duLluis Maria Puig, Europako Batzordeko biltzar parlamentarioko buruare-kin erakusketa Europara zabaltzeko.

Euskal patata hoberenetarik Neiker-Teknalia enpresak sortu Zorba izeneko lursagar mota oso arra-kastatsua da Alemanian. Merkatuan saltze onak lortu ditu. 15 mila tone-lada hazitako salduak izan dira, Neiker-Teknalia enpresari 350.000 euro-ko dirutza ekarriz .

Iker eta Ane dira gehienik haurrei eman izenak Azken hiru urteetan Ane eta Iker izan dira haurrei gehienik eman izenakestatistiken arabera. Gero, Irati, Naroa, June, Jon, Unai eta Ander.Nesken artean Aneren ondotik Irati, Naroa, June, Uxue, Leire eta Nahia.Mutikoetan, Iker, Jon, Unai, Ander, Mikel eta Oier

Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko leizeak GizadiarenOndare Unescoren Gizadi ondare batzordeak, Kortezubiko, Deba-Zestoako etaAiako leizeak gizadiaren ondare izendatu ditu Asturiasko eta Kantabriakobeste hainbatekin batera, Altamiraren izendapenaren “hedapen” gisa.Eusko Jaurlaritzak ala Kantabria eta Asturiasko Gobernuek elkarrekinbultzatu dute hautagaitza, paleolitoko arteak Kantauriko kostan dituengune erakusgarrienak aurkeztuz. 1985ean Altamirako leizea izendatuzuten Gizadiaren Ondare eta gaurkoak horren luzapena dira.

2005ean baino 8.198 etxebizitza huts gutxiago gaurHegoaldean Euskal Autonomia Erkidegoan, 18.493 etxebizitza hutsik daude urteosoan zehar, gune urbanizatuetan dauden 853.271 etxebizitzetatik%2,20 ; 2005 arekin alderatuz egun EAEn 8.198 etxebizitza huts gutxia-go daude. Hala jakinarazi du Javier Madrazo Etxebizitza eta GizarteGaietarako sailburuak.Bizigunek 55,1 milioi euro gastatu ditu alokairuko, 4.489 etxebizitzakudeatzeko eta horietako 3.880 etan jada jendea bizi da.

Atentatu zinez izigarria !

Page 3: Herria 2965

Iragan asteko kasetanluzaz aipatua izan daeta eguna egituratuazen bezala pasatu daberaz igandean Aintzi-lan, Joanes zenaren fa-milia guziaren inguruan.Mezatik hasiz, zer kar-tsutasuna eta zerairostasuna kantuetan !Irakurgaiek ez oteziguten erraiten : “ezzaiteztela bizi gor-putzaren araberabainan izpirituarenarabera”. Denen gogo-bihotzetan zagolaJoanes zenaren izpiri-tua ez da dudarikbatere ez, Emile Larrekjende guziari kantarazidituelarik bertsulariakAintzileko Ama Birjinariegin bertsuak, desi-ratzen zuela kantu hori geldi zadin ondoan ere herriko himno bezala. Oroitharriarenaitzinean falta ginuen iguzkia, nahiz ateri atxiki duen. Hor ere aipatu bezala, hitzaldi,benedizione, bertsualdi, denak joan dira ederki. Joanesen seme Peiok moldatutakobertsu pollit batzu kantatu ditu Bernadette bere arrebak, boz pollit batekin, ez baitzuenhorrek grazia eskasik, gomitatzen zituela denak azken bertsuan besta egitera etsai-keri guziak baztertuz. Uztariztar bi dantzarik ere egin dute ohiko aurreskua.Soinulari batzu lagun, zintzur bustitzeak eta berrehun jendez gorako bazkariak giroapiztu dute aratsaldeko saiorako tenorean. Sei bertsulari, hiru gazte huts (M. Arzallus,O. Barroso, E. Erremundegi) eta hiru lehengo gazte, ez omen da “zahar” hitza erabilibehar (M. Xalbador, J.L. Laka, F. Mihura), han zeuden mingainak xorrotx, Pantzo Hiri-garay zutela gidari. Gaiak “Bihotz barneko solasak” liburutik ontuak. Gai bateanJoanesen bertsutan hastea aipatuz galdatu diote bakotxari nola hasiak ziren etahoberena izan da, uste dut, Maddalen Arzallus-ena, erran duelarik bertsulari eginazagola sortu aurretik, bere amaren sabelean zagola bera aita ondoan kantuz aditu-eta. Hain goizik hastea seinale ona izan ote daiteke iraupenerako, geroak erranen.Bertze gaietan, hauteskunde kanpaña, politika kargudun, artzaintza, San Ferminaketa beste aipatu izan da, ahantzi gabe emazte bati omenaldi bat egin behar-eta, MixelXalbadorrek bere espos lagunari egin diona. Orokorki saio bikaina egin da, entzule-goa loriatua zagola. Dezadan erran bururatzeko, Joanes zenak holako egun bat osokimerezitua zuela eta funtsean ez bakarrik harek bainan haren bertsulari lagunek ereez ote dute ainitzek merezitua ? Agian herriak, elkarteak eta beste higituko dira on-doko denboretan, bertsularitzak ere galdatzen baitu ainitz trakasu, ibilaldi eta nekezia,zonbait aldiz osagarriaren eta familiako biziaren kaltetan. Dena den, gorabertsularitza ! B.S.

ATUN-BESTADonibane Lohizunen eta Ziburun udaguziko hitzordu airosenetarik izaiten daAtun-Besta eta aurtengoa larunbateaneginen da. Besta herrikoia, bi herrietakoelkarte askoren aldeko kermeza batbezala baita, portuaren inguru hortanegiten dena giro alegera batean.Kanpotiarrek ere aski maite duten besta,aldi bakoitx zernahi udatiar izaiten baitaparte hartzale. Atuna janez bixtan dena.Ziburun, aintzineko urtetan bezala, PanpiLaduche han ukanen dute bere lagunekineta denek ezagutzen diogun talendunasaiarekin ariko da bazterren harrotzen.

MAULERATPhilippe Haristoy apezak utzi duDonibane Lohizune, apezpikuak izendatubaitu Maulerat hango erretor gisa.Igandean, eskerrak bihurtu zaizkio kar-tsuki Donibanen ereman duen sail abe-ratsarentzat. Bederatzi urte hor zela, pa-rropiaren zerbitzari kartsu. PeyucoDuhart auzapezak konplimenduak egindaizkio herriaren izenean eta opari ederbat eskaini. Berak ere, hitz hunkigarribatzuekin, milesker handi bat erran dudeneri...

JOAN-JINKABidarten ere bada uda huntan autobusñobat herrian gaindi joan-jinka ibilki denagoizeko 9-etarik aratseko 7-ak arte,Arbonarat ere sartuz. Nornahik hartzenahal du eta urririk da. Gisa hortan,autoekin galkadura gutiago izanen dela...Zerbitzu hori, herriko etxeak muntatua,joanden larunbatean hasia da eta segi-tuko du agorrilaren 31 arte.

SOBERA XAKURDonibane Lohizunen, APA elkarteakkudeatzen duen xakurtegia dena beteada. Untsalaz bada hor 45 xakurren ater-bea. Keinka huntan, badira kasik 60. Etagutien ustean beste batzu heldu, udahastean han edo hemen beren gisa utzi-ak izaiten direnetarik. Dei bat luzatua danorbaitek nahi balinbadu hartu xakur hori-etarik. Hartzeko direnak osagarri oneandira, behar bezala artatuak izanik, xer-toak ere ukanak.

HERIOTZEZiburun zendu da Hélène Poulou, 92urte. Erizain ohia, biziki ezagutua zen etaestimatua, zerbitzu egilea ere baitzen.Jean Poulou auzapez zenaren andreazen, Daniel Poulou deputatuaren ama,bai eta Michel Poulou Ziburuko auzapezohiarena. Guy Poulou oraiko auza-pezaren izaba.

ESTROPADAKDonibane Lohizune eta Ziburukoestropadak ez ditu aurten aroak baterelagundu. Euria hasi da zoin-lehenkahorien lehen txandan berean. Gero, egu-raldi hitsarekin, deusik etzen ere untsaikusten eta traineruak aldizka ibil-arazidituzte, bakarka beraz, sailkapena moldehortan finkatzeko. Astillero elkartekokantabriarrak atera dira lehen, Oriotarrakbigarren, Ilunbe elkarteko gipuzkoarrakhirugarren. Jendea ere etzen usaiakoa,ez baita harritzeko. 1991-n egin zirenDonibane-Ziburuko lehen estropadak.Lehen aldia aurten aroa hoin okerrazutela.

3

LABORARIAK LAGUNDU ORAIN

700 laborari nunbaitan bildu dira Baio-nan joanden ortzegunean, ELBsindikataren deialdiari ihardetsirik, labo-rantzan gaur bizi duten egoera gero-etanekeagoa salatzeko. Erosgaien prezioakitsuski goratu direlarik, beren mozkinenprezioak hein beran gelditu dira, nun ezdiren zenbait aldiz apaldu ere. Gero-etalaborari gehiago bada nekezian, zorrakezin ordainduz, bankuen peko, mai-leguak egitera beharturik...Hamar bat traktur aitzinean, laborariekPaulmy hiribidea jautsi dute suprefeturaaitzineraino. Han Daniel Barberarenakhitza hartu du, goragoko salaketak xe-heki eginez. Haren ondotik mintzatu diraere Confederation Paysanne sindikatekobiarnes kide bat, landestar bat ere baieta EHNE sindikateko IñakiLazarobazter laborari gaztea. Ber-denboran, bost laguneko ordezkaritza

bat errezebitu du Eric Morvan jaunsuprefetak : Christian Harlouchet, MixelEtcheverry, Mixel Urricariet, Filipe Maitiaeta Jean Paul Duhalde. Berehalako bieskakizun aurkeztu dizkiote suprefetari :“larrialdi talde” bat muntatzea uztailaren20a aitzin eta 3000 euroko prima bat es-kaintzea laborari bakotxari, hauek jasai-ten duten galtzea doi bat arintzeko.Suprefetak onartu du krisi taldearenmuntatzea partaide guzien artean :sindikatak, estadu zerbitzuak, lurraldeeta departamendu zerbitzuak, bankuak,MSA eta laborarien hornitzaileak.Haatik, mementoko primarik ez daaipu... Ez badira bazterrak lastermugitzen, laborariek hitzeman dute uz-tailaren 20tik harat berriz ere mobi-lisatzea, aldi hortan sindikata guzi-etakoak batera, elgarrekin hitzartuakdiren bezala.

Laborarien manifestaldi lerroa, Paulmy hiribidea jaustean

LAN MERKATUA BAIONA-DONOSTIA EUROHIRIAN

Joan den astean, HEMEN elkarteaketa GAINDEGIA behatoki sozioeko-nomikoak jendea gomitatu zutenBaionako IUTko areto nagusira.Euskadi-Akitania kutxaren laguntzabat ardietsirik, bi egiturak elgarrekinentseatu dira hiru galderei ihar-destera:

- Ipar Euskal Herriko milaka gaztekberen sort-herria uzten dute ikasterajoaiteko edo lanbide bat aurkitzeko.Zergatik dute joera hori ?

- Zer diote hemengo formakuntzaeskaintzaz ?

- Etorkizunean, hegoaldera joaiteko hau-tuak emendatuko ote dira ?

Hortarako hiru lan eginak izan dira:

- Baiona-Donostia Euro-hiriak biltzendituen udalerrieri buruzko lan merkatu-aren argazki estatistikoa;

- Lan merkatuaz, Iparraldeko gazteenformakuntzaz eta ibilbide profesionalariburuzko azterketa;

- Langileen mugikortasunari buruzkoazterketa Baiona-Donostia euskal Euro-hiriaren baitan.

Lan bakotxaren emaitzek txosten lodibat osatzen dute. Gaia xehe xehea eza-

gutu nahi duenak ukanen du orainmamia.

Mugaren bi aldetako formakuntza etaekonomia kurutzamenduez elkarhizketapubliko bat abiarazi nahiz, IUTkoaurkezpenean, 60 presunek arreta han-diarekin entzun dituzte lekukotasunak.Urko Urreizti eta Xabier Isasi HEMENeta GAINDEGIA-ren lehendakarieninguruan ziren Amaia Elizagarate (iker-keta AZTIKER zentroko arduraduna),Eneko Gorri, Arantxa Idieder, EulatzZufiaurre eta Xan Anton DurrutyEkonomia ikasketak eginak dituztenhemengo gazteak.

Hauen mintzaldien ondotik, entzun duguVirginie Brillant abokataren lekukota-suna trabak gainditzeko hartu beharkolitaizken neurrietaz eta HEMEN erai-kitzera doan Euskalherrilan izeneko lanburtsaz.

Bururatzean, entzule batzuek ere berenikusmoldea eman dute, RamuntxoCamblong, Jakes Abeberry eta bestezonbaitek.

HEMEN-en eta GAINDEGIA-ren xedeabaita azterketa horien ondorio nagusienjendarteratzea, laburpen bat idatzi duteeuskaraz eta frantsesez. Bilkuran ezzirenek eskura dezakete HEMENElkartearekin harremanetan sartuz.

JOANES ARROSAGARAI OMENDUAAINTZILEN

Bernadette Arrosagarai, Joanes zenaren alaba, Peio bere anaiak moldaturiko bertsuak kantatzen

“HAIZEA ALDE BAITA”2009ko maiatzaren 10ean beharra den 26. Herri Urrats bestarentzat, Seaskak logo lehi-aketa bat antolatzen du, “Haizea alde baita” lelo pean. Deneri idekia den lehiaketa,lanak agorrilaren 25eko berantenez igorriz helbide hontara : Herri Urrats, ZI Pontôts64100 Baiona (xehetasunak : [email protected] edo tel. 05.59.52.26.89).Saria : 300 euro.

Page 4: Herria 2965

4

SARALarrungo oihartzunak

• Aroa ez izanagatik ere egokia, plazer egiten du jakiteak gure igeritegia idekia dela biilabetez, kirolari amoratuendako. Xehetasunak lekuan bertan jakinaraziko dire. Tenizguneak ere aterbetuko ditu berriz kirolzale suharrak.• Omorditik Ibartsorat buruz doan bidea apailatu dute, itxtripuetarik begiratzea gatik.Gainerat, itxura pollita irabazi du.• Pilotan, lehiaketek agertzen dituzten ondorioak hauk dire : xitoen mailan B. Vidal etaB. Sarri galtzale 30-21 Baigorrin ; gazteetan, D. Calvet eta M. Gachen 30-13 irabazlebai eta seniorretan D. Endara eta P. Mariluz 30-23, Denek Bateko pilotarieri. Goramutilak !

UZTARITZEGaner huste

Latsa elkarteak berea egina, Frantses Xabier kolegioak ere ba, helduden igandean,uztailaren 13an, egun guzian izanen da Ur Begi elkarteak Heraitzeko auzoaldean egi-nen duena. Jendalde gaitza ibiltzen da beti ganer huste horietan, puska zaharrek betidutela arrakasta. Merkatu on deneri !

BestakHerriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu. Beharrak dira uztail hunen 20eko asteburuan.Helduden astean xehetasun gehiago, egitaraua plazaratzen bada segurik.

MAKEA-LEKORNEEzkontza

Christine Jaurena eta Jean Michel Etxe-toren ezteiak iragan dira ospe handitan,Mendiondoan. Alabainan, biak herrita-rrak izanki, eta biak gazte lerdenak, etasegur argituak ! Jakinen dute zintzokibiziaren borrokan parte hartzen. Gaine-rat, holako bikote balios bat herrianberean kokatzen, Gerezieta Bidegain-berrian ! Eliza bete-betean iragan daalegeraki gaurko espos gazteen mezaeta ondotik jo dute Heleta aldera, etahan etzen deuseren eskasik, soinu,dantza, kantu, xixtu eta gaineratiko.

Zintzur bustitzea Erregelun eta afariaAgerrean. Zoriontsu izan dadila gaurkourtxo baliosen biziaren segida, eta bienetxeko guzieri goresmen herrikoiak.

BestaldeMakea Mendiartean iraganen diren he-rriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu.Lehen eguna uztailaren 17an, ortzegunaratsean besten idekitzea. Xo ! Xeheta-sunak bestaldian.

Mezen tenoreakMakean larunbatean 20.00, Gerezietanigandean 10.30.

P.I.

LEKUINEIntxaurmendi kantuzZubia elkarte berriak antolaturik, “Intxaur-mendi kantuz” ekitaldia beharra dauztailaren 13an, igandearekin. 18:00 Intxaurmendi kaskorat ibilaldia,musikariek alaiturik (45’ familiaka egindaitekeen ibilaldiarentzat), abiatzea he-rriko plazatik. 19:30 Herriko plazan animazioak, eta talota xingar. Mutxikoak, trikitilariak,dantzatzeko eta kantatzeko parada... Ezahantz, bakoitxak bere musika ekar deza-la !!!

AZKAINEKermezako zozketa

Parropiako kermezan parte hartu dutenguziak eskertuak izan ditela. Huna hemenzozketan atera diren txartelen numeroak :

463 - 1746 – 2688 – 3091 – 3857 – 4490– 4831 – 5115 – 5236 – 6035 – 6791 –6798 – 7964 – 8327 – 8421 – 8727 –9650 – 9830 – 10033 – 11390 – 11631 –11986 – 13597 – 14689 – 15726 – 15811– 16215 – 16628 – 16760 – 16781 –17247 – 17267 – 17732 – 17793 – 19921– 21683 – 22417 – 23885 – 23931

Zuen saria eskuratzen ahal duzue PiarresLarzabal salan, apezetxean, ortzegunetanarratsaldeko 6ak eta 7ak artean edoortziraletan goizeko 9ak eterdiak eta 10aketerdiak artean.

KANBO

“Euskal munduak – Les mondes basques” erakusketa Kanbon ikusten ahalko dauda honetan eta karia hortara Euskal kultur erakundeak animazioak antolatzen ditu,lehena izanen delarik datorren larunbatean, uztailaren 12an (18:00) ezkerparetarenondoko gelan. Erakusketaren zatihandi batek Euskal diasporaaipatzen baitu, lehen hitzordua gaihorren itzulian iraganen da, hainzuzen, Kaliforniako Noka taldeko biemazte kantari gutartean izanenbaitira.Bata da Andrea Miren Bidart-Oteiza. Aitaren aldetik, aitatxi-amatxiak Ibarlakoak eta Azkarate-koak zituen, eta bestea, BegoñaEcheverria Mendiburu, aitamakBaztandarrak. Kantiruki taldeakgomitaturik heldu dira eta kontzertubatzu eginen dituzte. Erran beharda, ekintza hau trukaketa bateansartzen dela : jaz, Noka taldeakjoanarazi baitzuen Kantiruki Xinora.Noka, duela hamar urte hauetan arida kantuz eta disko bat ere plaza-ratua du. Kanboko elgarretaratzeakontzertu xoil bat baino gehiagoizanen da : bi emazte kantariakmintzatuko dira Kaliforniako euskal-dunen bizimoldeaz eta beren ibilmoldeaz ere ariko dira, tarteka kantu eder zenbaitemanez. Sartzea urririk.

Kaliforniako bi emazte kantari

ITSASUSan Josep eskolan

Uztailaren 3an, ortzegun aratsarekin, eskolako ikasle, erakasle, burraso eta lagunekbihotz bihotzez eskertu dituzte eskolatik joaiten diren bi erakasle : Maite Boué, 12 urtehuntan hor zagona (5 urtez zuzendari) eta Paxkal Bourgoin, 11 urte huntan horzagona (7 urtez zuzendari). Alain Saldumbide burrasoak eskaini dioten aurreskutiklanda lerrokatu dira hitzaldi, haur ikusgarri eta opari eskaintze. Omenaldia aitzinasegitu da giro goxoan, hurrupaldi eta janaldi batekin, musikaz alaiturik. Hemendikaitzina ere, bide on zueri, Maite eta Paxkal !

Maite Boué etaPaxkalBourgoin,opariakeskuratzean

SENPEREAmotzeko bestak

Amotzeko kartierak asteburu huntanospatuko ditu bere bestak- Ortziralean, aratseko 7etan trinketeanAmozko trofeoaren bi finalerdiak.Lehena : Alfaro-Ducassou eta Idiart-Bessonart.Bigarrena : Ezcurra-Mayte eta Bielle-Kurutcharry. Aratsean 9etan zikirojatea.- Larunbatean 10etarik 17ak arte “ Ball-Trap ”. Aratsaldean erreboteanpalantxan finalak hiru mailetan, 6etanlasterkaldia bere opariekin, 10etan kon-tzertua eta dantzaldia. - Igandean 10ak eta erditan MariaMadalena patroin sainduaren ohoretankaperan meza nagusia EMAK HOR-ekosoinulari eta koralarekin. Igandeko mezahor izanen dugu. Ondotik erreboteanpilota esku huska : Laurencena-Ara-mendi eta Ourkia-Mariluz. Gero Amoz-tarren bazkaria oihal gerizapean. Ara-tsaldean trinketeko trofeoaren finala,kantaldia Peio eta Pantxoarekin, 9tanMendionde ostatuan afaria, ondotikkontzertua eta dantzaldia.

- Astelehenean, Larraldean 11etanpetanka jokoa. Zintzur bustitzea eta talojatea. Aratsaldean 3etarik goiti Xubero-ko dantzak. Antzara jokoa eta gau pasaalaitua.Behar dugu erran hor berean igandeeguerditan bazkaria izango dela, 8 ber-tsulari gaztek alaiturik.

SortzeGanden ilabeteko sortzeak : SimardLucas Amotzen, Pomme Louise FloraElbarrunen Aztarritza etxean, Lagrange-Barbara Andree Valentina Serresen,Lameiras-Soçarres Daniel Ibarrun Xomi-nenean. Zorionak. Bizi luze eta urosasortu berrieri eta goresmenak horienaitameri.

EzkontzaLaster ezkontzekotan dire DanielMamonteil eta Valerie DAVID biak elba-rrundarrak, Ramuntxo Saubaber Olha-tarra eta Marina Ado Azkaindarra,Fabrice Jacques Sangougnet Urketarraeta Françoise Narbey, gure jaun medi-kuaren arreba.Zorionak ezkont gaieri eta goresmenakhorien etxekoeri.

Kermeza Ederki iragan da aurtengo kermeza, joan-den igandean. 360 bat bazkaltiar bildudira eguerditan eta 140 bat presuna etorridira aratseko afariarentzat. Denek prezia-tu dute sukaldariek prestatu bildoskia.San Mixel kolegioko haurren korala,BOST ITURRI izena duena, eta GAZ-TEAK Garazi-Baigorri aldeko kantari tal-dea hor ziren meza eta aperitifaren alege-ratzeko. Bazkaritik landa HEGALKANTAhazpandar taldeak kontzertu bat eskainidu eta JEIKADI taldeko dantzari gazteekeman dute dantza ikusgarri pollit bat.Horra zein diren aurtengo zozketarenzenbaki irabazdunak : 68- 167- 181-197-256-400-405-948-1208-1585-2088-2260-2487-2570-2590-2621-2660-2673-2732-2763-2775-2811-2841-3346-3558-3609-3615-3714-3810-3859-3874-3880-4373-4435-4469-4683-4751-4760-4769-4793-4808-4867-4922-5373-5408-5440-5461-5464-5594-5625-5693-5778-5820-5881-5924-6190-6261-6269-6313-6502-7076-7256-7321-7377-7390-7465-7476-7659-7709-7784-7854-7857-8362-8454-8492Irabazi sariak eskuratzen ahal dira Kan-boko apezetxean uztailaren 26a arte.

BATEKMILA, EUSKAL MUNDUAKEuskal Kultur Erakundeak muntatu era-kusketa hau Kanbon ikusten ahalko dauztailaren 11tik agorrilaren 15era, ezkerparetari lotua den gela batean. Egunguziez, salbu astelehenez, idekia izanen

da erakusketa hau, 15.00etarik20.00etara, eta sartzea urririk da. Erakus-keta honek, multimedia tresnak erabiliz,euskara, euskal kultura bainan ere EuskalHerriko eta diasporako gaurko bizia eza-gutzera eta galdezkatzera gonbidatzendu. Erakusketa honen karietara animazioezberdinak proposatzen ditu Euskal Kul-tur Erakundeak toki berean. Hala nolauztailaren 12an, larunbatez, 18.00etan,NOKA, Ameriketako euskal kantarisa tal-deak kantaldi bat eskainiko duen eta eus-kal diasporaz mintzatzeko parada ema-nen. Uztailaren 25ean, 19.00etan, min-tzaldi bat izanen da euskara hizkuntzaz :iragana, oraina eta geroa. Agorrilaren8an, ostiralez, 19.00etan, euskal kantuakartista gazte batzuekin : Amaia Riouspey-rous eta beste kantari gazte batzu entzu-ten ahalko dira.

MARQUE-TA-PAGEKanboko mediatekan iragaiten da erakus-keta hau. Aisialdi zentroko haurren obrakikusten ahal dira hemen.

Su ikusgarri eta harmoniaren kontzertu

Igande aratsean, uztailaren 13an,21.30etan Kanboko harmoniak eskainikodu kontzertu bat elizako plazan.22.30etan, su ikusgarria emana izanenda Behereko Plazatik eta ikusten ahalkoda ederki elizako plazatik. Ondotik dan-tzaldi bat izanen da GAU AINARA taldea-rekin.

����

HAZPARNEParropiako kermeza

Aurten uztailean izanen dugu kermeza,helduden larunbatean eta igandean ira-ganen da bi egunez.Uztailaren 12 an, larunbat ara-tsaldearekin hasiko da 4.30etan ezker-paretean mus xapelgo batekin. Irabaz-gai izanen dira: telebixta, etxeko tresnaelektrikazkoak, bildotxa, xingar azpia,gasna, biharamuneko bazkariaren sariaeta bertze asko gauza. Jokolaribakotxaren parte hartzea 10€ tanfinkatua da. Zoingehiagoka denborantaloak, ogitartekoak eta edariak salgaiizanen dira.Biharamunean igandearekin, uztailaren13 an, goiz guzian askaria eliza sahe-tseko arku azpian. Bixkotxak salgai iza-nen dira eta brokanta saltegi bat izanenda. Aratsaldeko ordu batean, bazkariasoinulari, kantari eta dantzariek alaiturik,Uharteko Paxkal sukaldariak eginik :Amarrain ttipiak, ahate saheskia tuaxa-rekin eta lursagar errearekin, ardigasna, bixkotxa izozkiarekin, kafe etaondokoa, arnoa barne, 20€ helduentzateta 8€ haurrentzat. Janaldi denborakozozketan irabazten ahalko dira : Saloualderat pidaia bat bientzat, telebixta bat,DVD irakurtzeko tresna bat, bildotxa,xingar azpia etabar…

Ohar bat egiterat menturatzen naiz,damugarri da gertakari hunen afixakosoki erdaraz baitira. Bainan horrengatik pesta egun goxo bat izanen dakermezako eguna herritarrek elgarrekiniraganen duguna izan ditaiken girohoberenean.

“Deti Gor” Errusiako talde bat etaElgar Oinka

Aurten ere, GAUARGI festibala kari,Hazparneko Elgar Oinka dantza tal-deak, Ipar Osetiako “ Deti Gor ” (men-dietako haurrak) taldeari ongi etorriaeginen dio.Gisa honetan, ikusgarri bat antolatua daHazparneko Mendeala gelan uztailaren22an. 7 orenetarik goiti, mutxikoak dan-tzatzeko aukera ukanen duzue giro ezinhobean, freskatzeko eta taloen jastatze-ko parada ere izanen delarik. 9 orene-tan ikusgarria hasiko da, HazparnekoElgar Oinkaren eta “Deti Gor” Ipar Ose-tiako taldearen dantzak erakutsiz. “DetiGor”, haur eta gaztez osatutako taldeaErrusia osoan eta atzerrian ezagutuada. Izan ere, txapelketa eta festibalainitzetan parte hartu du, sari ainitz era-manez. Beraz, momentu goxo eta ahanztezinbaten pasatzeko, usaiaz kanpokodantzak ikusiz, zatozte denak !

Page 5: Herria 2965

Kantaldi eta dantzaldiHelduden igandean,13-an, dugu Aldu-den kontzertu berezia KaliforniakoChino eskualdeko kantariekin arratsal-deko bost orenetan. Bainan aldaketattiki bat etorri da antolaketan zeren kon-tzertu hori iraganen da berriki zabalduden Alfaro ostatuan, eta ez Sanokigelan. Ber mementoan egun hortan,Maika Alfaro-k antolatzen du besta ttikibat bere ostatuan, eguerditan aperitifaeskainia izanen delarik nahi duenaren-dako eta ondotik zikiro jatea ogitartean.Aipatu behar da akordeonista ospetsubatek alaituko dituela bazterrak memen-to goxo hortan. Ondotik 5 orenetanerran bezala Noka taldearen erakustal-dia lekuko kantarien laguntzarekin.Eguna ongi bururatzeko dantzaldia iza-nen da oraino zangoak arin dituztenen-dako. Beraz etorri igande huntan Alfaroostatuko “ate idekitzetara” eta goza

dezagun azkenean ostatu berri batenukaitea Aldudeko xoko huntan.

G.S

5

LAPURDI SEGIDA

BIDARRAIDolu

Joanden astean zendu da XantxoenekoXanti Oreguy, 87 urtetan. EhorzketakHiriburun iragan dira, Leon Oxarangogure apeza meza emaile. Gure doluminbizienak familiari.

Herriko bestakLau egun iraunen dute herriko bestek,

uztailaren 12tik 15era. Larunbatean,egun guzian, ball-trap Xurrutako gaine-tan, han berean bazkari eta edari. Aras-tiriko 7tan, plazan, aperitifa herriko tri-kitilariek alaiturik. Aratseko 11etan,Soziedad Alkoholika famatuarenkontzertua, ondotik dantzaldia Tri-

kiziorekin. Igandean, 19:00 aperitifa(trikitilari eta gaitero), 20:00 zikiro jate(Beñat Elizondo eta Kilimon), 23:00dantzaldi (Egan). Astelehenean,eguerditan aperitifa eta bazkari hotza,17:00 Canta U Populu Corsu, ondotiktalo ta xingar Kiki Bordatxorekin eta gaupasa Barberaenea ostatuan. Astear-

tean, herritarren eguna : eguerditanaperitifa-bazkaria Nobliaenean, 15:00mus lehiaketa Seroraenean, 19:00Dantza Bietan taldeko haur dantzarienemanaldia Nobliaenean, ondotik afaria,gaualdiaren alaitzale Jose Angel.

IZTURITZESelauru hustea igandean

Uztailaren 13an dugu selauru huste eguna, beraz igande huntan goizeko 7tarik ara-tseko 7ak arte, 50 bat salmahairekin trinketa ondoko gela haundian. Sala hoztua iza-nen da sekula bero balitz. Haurrentzat, jostaleku gerizatua bada gelari datxikola.Bestalde, antolatzaileek oroitarazten dute izanen dela denentzat janari eta edari : ogi-tarteko, izozki eta beste...Holakoetan, luzaz xoko batean egonak diren gauza xaharrak ere hatxeman ditazke.Beraz ongi etorri deneri eta aintzinetik milesker elkarteak laguntzeagatik.

2005ean bezala, Canta U Populu Corsu taldearen entzuteko atsegina ukanen dugu

BAIGORRIDolu

Aste huntan, bi herritar lagundu dituguberen azken egoitzetara. Ortzegun goi-zean, Germaine Lorre, sortze Eyherabi-de, Xoko-Ona-ko alaba. Bere bizia Pari-sen iraganik, sort herrira erretiratua zenbere senarrarekin eta hemen zendu da81 urtetan.Larunbat aratsaldean, jendalde ederrakparte hartu du Jakes Errecalde-n ehorz-ketetan. Herrian ongi ezagutua zen,komertsant bezala, txokoleta egile etagero kinkailerian, herriko hautetsi be-zala, axuant 23 urtez egonik eta nola ezpilota munduan, esku huska, erreboteaneta atxiki-ttipian txapeldun izanik bai etaZaharrer-Segi-ko lehendakari ere 22urtez. Gizon goxoa eta zerbitzu egilea,ixil ixila joan zauku mundu huntarik 95urtetan. Gure doluminak eskaintzen ditugu nahi-gabetan diren familieri.

IkusgarriakUda huntako animazioak hasi zauzkigu.Joanden astean “ Solas eta jolas ”aipatua, igandean indar jokoak izanendira ikusgai. Zuraide, Donazaharre etaBaigorri neurtuko dira bortz probetan

(sokatira, lasto altxatze, orga altxatze,lasterka eta bidun eremaite). Jokoenartean, ariko dira Goenatxo harri altxan,Agite, Ayerbe eta Mugersa anaiak aiz-koran. Astelehenean 14ean, plazanagusian 17.00tan joko garbi pilota par-tida. 19.00tan zikiroa ogitartean Zubipuntan, 21.00tan dantzaldia Adartza-rekin eta suzko ziriak. Asteartean,ezkerparetan, 20.30tan Eki torneoarenkonduko partidak helduekin, esku huskaeta joko garbian. Hunek segituko duuztailean eta agorrilean beti astearta-rekin. Astezkenean, elizan, 21.00tankantaldia, Jean-Bapstiste Arrosteguytenor kantaria.

PilotaEuskal Herriko Ligaren konduko lehenfinalak jokatu dira larunbatean, Laka-rran. Esku huska, B mailean : xitoetanM. Esain eta M. Iribarrenek galdu 16 –30 Lau Herri-ren kontra. Ttarroetan : B.Etchemendy eta X. Oronos-ek galdu 25– 30 Denek-Bat-en kontra. Gaztetxoe-tan, F. Ernautene eta M. Labat-ek eregaldu 15 – 30. Luzaz Gazte-ren kontra.Galdurik ere, txaloak pilotari gaztehauer eta segi aintzina.

AIHERRASortze

Maiarteiko Audrey Berge eta FrancisDurruty andere jaunak zorionean ditugu,ongi-etorria eginik beren lehen haurrari.Ilan ttipia izanen da berriki arranjatuaduten egoitzako lehen lorea. Urostasu-nean eta zorionean bizi dadila sortu be-rria. Goresmenak aitama gazteeri, etagoraintziak Miñoteiko aitatxi amatxieri.

Astelehenean, ArrantzazuraBi urtetarik antolatzen du Baionako dio-sesak beila bat Arrantzazu-ra. Hau daFrantxixkanoek atxikitzen duten komen-tu xoragarri bat, Oñati ondoko mendie-tan aurkitzen dena. Horra hor egun ederbaten pasatzeko parada, helduden aste-lehenean, uztailaren 14ean. Meza nagu-siko orgina joilea, Ttoma Ospital herritar

gaztea dugu. Autobusak antolatuak bai-tira, izena emana ez dutenek, egindezatela Xipri Arbelbide erretora deituz,05 59 29 64 09 ra, ahal bezain laster.

Belzuntze elkartean berritasunJoan den larunbatean bildu dira Bel-zuntze elkarteko partaideak. Xaxe izen-datzen ginuen Jean Aphal zenaren segi-da hartu du Sebastien Christy gazteak,diruzain gisa. Funtsean, joan den urtekokonduak aipatu edo xeheki eman ditu(Gaubeila, Eltzegor taldearen kantaldia,Hernandorena saria, Gomeet antzer-kia,…). Aurtengo xedeeri ere behakobat eman dute : Antzuolarren errezebi-tze, gaubeila eta beste… Xehetasunakberantago ukanen ditugu.

HELETAKermeza

Aipatu bezala, igande huntan dugu ker-meza. 8.30etan askaria Erregelu salan.Meza 10.30etan Lagunak klikarekin.Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria,Josep eta Henri musikariekin. Buru-ratzean zozketa, aratsaldean mus lehi-aketa, aratsean talo ta xingar. Ongi-etorri deneri !

MusUrte guziz bezala, Idioineko ostatuakantolatzen du mus lehiaketa batuztailaren 14ean, astelehenean. 500euro irabazdunentzat, 250 finalekogaltzaleentzat. Aratsaldeko 3etan

hasiko da, izenen hartzea 2 orenetarikgoiti. Aratsean afal ditaike 10 eurotan.

PilotaErregelun, joko berri xapelgoa eskuhuska hasiko da laster. Lau maila iza-nen dira. Izenak eman behar dirauztailaren 20eko Ttotte Larre-ri tel05.59.37.62.81.

Igandeko mezakLarunbat aratsean 9etan Mehainen.Igandean 9etan Landibarre Behauneneta Iholdin, 10.30etan Heletan, 11etanArmendaritzen.

Herritarra

DONAIXTIEhorzte

81 urtetan azken egoitzara lagundu daJan Battitt Agergarai Bordaxarrekoa.Familiaren doluminari juntatzen gira.

LARZABALEEzkontze

Patrizia Larralde Etxeletakoak senartzathartu du Peio Etxeberri garaztarra. Larza-balen egin duten etxe berrian dira bizi.Goresmen eta zorionak bikoteari !

ALDUDE

AINTZILAOmenaldia

Aintzile herriak omenaldi eskaintza ederraegin dako Joanes Arrosagarai aintzildarseme zenari, ezker eta eskuinetik etorrieuskaldun zintzo ainitzek lagundurik,Joanesek eta bere familiak merexi zutenbezala. Joanes hain baitzen gizonlangilea, eskukaldi emailea, lagunkarigoxoa eta bertsulari ederra. Bere ber-tsuen bitartez erakutsi izan dauku zereuskalduntasuna zaukan bere baitan.Kari hortara, uztailaren 6an, igandean,meza nagusi eder batekin hasi zaio ome-naldi ohoragarria, Emile Larre apezakemanik meza, kantu eta otoitz behar denbezala. Gero elizari hurbil, hil harrietakoharresiaren ondoan, harri zizelkatu batezarria izan da, bere sortzeko eta hiltzekodatekin, baita berak eginikako bertsu eder

bat ere zizelkaturik, sekula ahantziko ezden gisan.Harri zizelkatu horren ondoan, aurreskuadantzatu dute bi gaztek, baita kantatu ereJoanesen ohoretan 7 edo 8 bertsularik,lehenago berarekin kantatu izan zutenek.Heien artean bi gazte. Artetik bestakarihor ziren soinulariek bazterrak alaiturikezin hobeki. Bertsulariek ere hunkigarriziren bertsuak kantatuz. Bainan denakhartze zitien Joanes zenak. Horrenondotik zintzur bustitzea izan da denen-dako, oihalezko aterpean, denak urririk.Gero bazkaria nahi zutenentzat, bertsukantari, soinulari eta gainerateko…Beraz, herriko auzapez, zinegotzi eta he-rritarreri eskerrak eta zorionak, holakoospatze bat herritar bati egitea gatik.

A.A.

IRISARRIHeriotze

Juanden hilabetean segitu dugu azkenegoitzarat Jean Louis EtchartLapitzekoa, 88garren urtean itzali dena.Bi haurren aita, bizi luze hortan ez dageldirik egon Jean Louis zena. Gureoroitzapenarik eta doluminik beroenakharen familia guziari.Ameriketatik jakin dugu ere gure herritarPiarres Etchebehere Aroztartekoazendu dela 84 urtetan. Ongi zeno maite

zuen bere espos lagunarekin itzuli batenegitea sortherrirat eta plazerrekinikusten ginuen gure artean. Guregoraintziarekin doluminak haren familiaeta ahide guzieri.

EzkontzaEkainaren 28an espos ziren herritarCarine Etchegoimberry Urrutikoa etaFabrice Bidegaray ortzaiztarra. Guregoresmenekin, ainitz zorion bikote gaztehorri. A.I.

AHETZEPilota

Urte guziz bezala, Ahetzeko Hiriarteaostatuak muntatu du pilopta lehiaketaherriko plazan, palantxaz. 48 pare arizandira zoingehiagoka, maiatzean hasi etafinalak ekainaren 29an jokatuz.Emazteak : Ugarte Sonia-Cardy Isabelle35, Haramboure Valery-Ugarte Aurelie28. Isabelle Cardy 10 pundutan zirelarikkolpatu da eta Stephanie Goyhetchekordaindu du.Gizonak 2. mailan : Artayet Dominique-Dunoguier Laurent 35, Fouillot Beñat-

Pinaquy 30.Gizonak 1. mailan : Lafitte Eric-Jaca-choury Christophe 35, Housset J. Noël-Chapelet Pettan 32.Irabazdunek, 10 punduren gibeletik ibiliondoan, 32tan berdindu dute eta onda-rrera 3 puntuz irabazi. Hiru partidak xora-garriak ziren. Gure pilota maitea segidezatela luzaz. Jean d’Elbée Ahetzekoauzapezak eskaini ditu kopak. Egunabururatu da zikiro on bat janez ale-grantzian. Gure eskerrik beroenak PanpiHiriarteko nagusiari. Segi beti luzaz.

1. mailekoak : Jean d’Elbée auzapeza, J. Noël Housset, Pettan Chapelet, ChristopheJacachoury, Eric Lafitte

Page 6: Herria 2965

6

KULTURA SAILA

Askatuak : Ene azken kronikan idazten nuen : “ aste bat gehiago ”. Eznuen pentsatzen azken astea zela harentzat eta bertze hamalau bahituen-tzat. Ongi etorri denei, bihotzez.2002-ko otsailaren 23-tik 2008-ko uztailaren 2-a arte, orotara 2323 egun etagau iragan direla Kolonbiako oihan zabalean preso.2004-eko azaroaren 11-ko “ Herria ” gure astekarian agertu da lehen aldi-kotz Ingrid Betancourt-en alderako artikulua. Geroztik, astero, kronikatxo ho-netan “ Herriak ” gogorazi du Kolonbiako oihanetan bazela emazte bat bahi-tua eta haren familiak bere egin-ahalak egiten zituela haren askatzeko. Be-raz, munduko hizkuntza guzien artean, denek galdegiten zutela Ingrid Be-tancourt-en salbatzea, euskara ere sartu da 2004-eko azaroaren 11-tik joanden aste artio.

***Bahituak : Ingrid Betancourt-ekin bertze hamalau bahitu baziren, haien ar-tean hiru Estatu Batuetakoak eta bertze hamekak Kolonbiar militarrak. Bai-nan gelditzen dira oraindik hogeita hamar bat bahitu politiko – hala deitzenditut haiekin egin daitekelakotz trukada – eta ehunka bahitu ekonomikoakdiru biltzeko bahituak – Ingrid Betancourt-ek galdegiten du bahituen ezahanztea.

***Zertan gara ? Uztailaren 1-ean hasi da sei hilabeterentzat aro berri bat.Frantzia da Europak duen zuzendaria. Aro txarra Irlandaren eza hor baita-go, Poloniar presidentaren iritzia diolarik ez duela sinatuko parlamentuakhartu duen delibero baikorra, pentsatuz ere ez dela hain bero Txekiako le-hendakaria. Nora goaz ? Laster hor dugu uztailaren 14-a Mediterraneokoburuzagi guziak gomit direla Parisera. Nor jinen da eta nor ez jinen ?

***Eztabaida : Batzuk diote zuzenki mintzo dela gure presidenta, bertze batzukmehatxatzen dituela jendeak, hala nola armadako lehen burua, edo komer-tzioko europear komisarioa, edo telebixta publikoko burua. Lehena ixilikegon da eta kargua utzi ; bigarrena gomitatua zen bazkaltzera Eliseoko jau-regian, bainan goraki adierazi du ez zela joanen ; hirugarrenak erran dugarbiki presidentaren iritzia zozoa eta bidegabekoa zela. Mehatxuari eran-tzunak.

***Errugbia : Frantziako taldea jokatu da Austrialian, hango errugbilarien kon-tra. Bi partida jokatu dituzte eta biak galdu eta aise galdu. Lehena 34 eta 13,bigarrena joan den larunbatean 40 eta 10. Galtzearekin ikasten da irabaz-ten. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA(Frantses Akademiak 2008/06/12an egindako adierazpena dela-eta)

1. Euskara euskaldunen hizkuntzada, ez baitezpada hizkuntza ba-karra, aspaldi baita euskaldunekeleaniztasunaren beharraren etaharen onuren berri dakitela, bai or-dea berezko hizkuntza. Mintzairahorren bidez izendatzen dugugeure burua, haren bidez, halaber,geure herria.

2. Horiek hola, euskara historikokiestatu eta administrazio eremudesberdinetan mintzatua izan da,eta ondorioz beti legezko egoeradesberdinetan bizi izana da. Zu-zenbide egoera desberdintasunhorren gainetik, Euskaltzaindiakaspaldi jakinarazi du euskarari zorzaiola, mendez mende aspaldikodenboretan mintzatua izan denherrialde guztietan, legearen eza-gutza eta geriza. Hain zuzen ere,1994an, bere 75. urtemugakari,Miarritzen egin zuen adierazpe-nean galdatu zuen Frantziako es-tatuan ere euskarak izan zezandagozkion hiru herrialde histori-koetan ko-ofizialtasuna.

3. Egun, berriz ere, printzipio bere-tan finkaturik, biziro eskatzen duguFrantziako estatuan ere euskarakizan dezan estatuaren legezko an-tolamenduan zor zaion ezagutzabetea, nazioarteko hitzarmen guz-tietan, bereziki Europakoetan, es-katua den bezala.4. Deitoratzen dugu, frantses min-tzairaren kasuan legearen babe-saren beharraz horren kezkatuaden Frantses Akademia, hain bor-tizki eta itsuski, Frantziako bestehizkuntza anitzez ahulagoen ka-suan Frantziako Konstituzioan ai-pamen sinboliko den gutienekobaten egitearen aurka altxatzea.5. Euskaltzaindiak jakinarazten dugerturik dagoela, orain arte izanden bezala, herri agintari eta era-kunde publiko guztiekin lan egite-ko euskarak izan dezan ezagutzaofiziala Frantziako herrialde eus-kaldunetan.

Euskaltzaindiak aho batez onartua, Bilbon, 2008ko

ekainaren 27an

Frantziako Konstituzioa aldatzeko xedea eztabaidatu da berrikitan Fran-tziako Parlamentuan. Karia horretara, proposamen bat egina izan da,Frantziako eskualde hizkuntzei nolabaiteko ezagutza emateko, hizkuntzahoriek Frantziako ondarearen parte direla Konstituzioan agerraraziz. Le-henik Diputatu Ganbarak onartu du aldaketa proposamen hori; ondoren,haatik, Senatuak kenarazi du, gai horren inguruan gizartean eztabaidabizia sortzen zelarik. Frantses Akademia bereziki holako aldaketa batenaurka goraki mintzatu da, akademiakideek aho batez onartu adierazpenbatean galdatzen zutelarik aldaketa proposamen hori ken zedin, Fran-tziako Konstituzioan hizkuntza horiei aipamen den mendrenik ez egiteko,edo ezagutza formalik ez emateko. Testuinguru horretan, eta Konstitu-zioaren aldaketa oraino eztabaidatzen delarik, Euskaltzaindiak hauxe ja-kinarazten du:

“ PACHAMAMA ” DISKA BERRIAAnne Etchegoyen kantariak helarazi dauku bere azken obra : Pachama-ma diska berria, 14 kantuz osatua. Kantueder eta ezagunak, asko, euskaraz eta er-daraz, Gimenez anaiak, Abesti taldea,Aizkoa koroa, Raul Bardoza eskusoinula-ria, Diane Tell, Anouch Adjarias, SergeBetsen eta bertze batzuren partaidetzaardietsirik. Pachamama, Iñaki sainduarenotoitza, Gracias a la vida, Gernikako arbo-la, Basoilarrak, Hegoak, Xalbadorren heri-otzean... bada beharrien xarmatzekoa !Huna kantari amikuztarrak programatuakdituen kontzertuak : Itsasuko elizan uz-tailaren 13an (21.30), Atharratzeko elizanuztailaren 29an (21.30), DonibaneGaraziko elizan agorrilaren 9an (21.30),Arrangoitzeko natura antzokian agorri-laren 13an (21.00), Sarako harpeetanagorri laren 16an edo 17an (21.30),Bidarteko elizan agorri laren 21ean(21.30), Ainhoako elizan agorrilaren 28an(21.30).

8, Herriko Etxearen plaza - 64120 Donapaleu05 59 65 97 10

B

egi Lagun Lekua

Optique Amiku z e

Jon AtchoarenaBEGI LAGUN EGILE

MMUUNNDDUUKKOO GGAAZZTTEENN EEGGUUNNAAKK AAUUSSTTRRAALLIIAANNBaxoa eta konkurtsoen presioa bazterturik,eta emaitza ezin hobeak kausiturik...(Izpiritu saindua hor izan behar zen nonbaitzain…) Marie Morgane, Julie, Laura,Elodie, Joelle eta Nicolas prest diraAustraliarat joaiteko, Sydney hirinagusirat.Behauze, Domintxine, Hazparne, Heleta,Irisarri eta Mitikiletik abiatu dira 6 gaztehoriek Munduko Gazten Egunetan partehartzeko, uztailaren 8tik 23arte.2007ko larrazkenetik, hilabete guziz elkar-tu dira Jean Paul Martinon Garazikoapezarekin, aurtengo gaiarenlantzeko : “Ukanen duzue indar bat, zuenbaitara jautsiko den Izpiritu Sainduarena.Orduan nere lekukoak izango zirezte”.Sei horiekin batera, Akize eta Baionako 45gaztek (18 urtetik 30 urterainokoek) duteAustraliako bidea hartu astearte goizean,Moleres jaun apezpikuak Akizen agurraeginik.Bidai hau esperientzia berri bat izanen dadenentzat. Zer abentura, munduko bestepuntarat joaitea beste 500 000beilarirekin, heien fedea eta nortasunarenpartikatzerat ! Mugagabeko egunak bizikodituzte, eta omen euskaldun batzu heienbeha direla Melbourne aldean...Egun guziz heien beila zuzenki segitzekohorra sortu duten blogaren helbidea :

http://dioceses40et64.blogspot.comedo

http://www.dioceses40et64.blogspot.comLaster arte. J.E.

ARANTZAZUKOBEILA

Helduden astelehenean, uztailak14, Iparralde huntarik beila batmuntatua da Arantzazurat. Pa-rropia batzuetarik izanen dira au-tobusak.Huna egunaren egitaraua :10:00 kantuen errepika.10:30 meza, gure herrietako ko-ralekin.12:30 bazkaria.15:30 bezperak.17:30 itzultzea.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8U z t a i l a r e n 1 2 - t i k 1 8 - r a t

Uztailaren 13anOrtzaitze-tik

Goizeko 10.30etan

Asteko emankizunak; urteko ber zabalkuntzak : Uztailaren 12an Larunbata :20.15 : Presoekin Elkartasunez, martxoaren 14eko Itsasuko otoitzaldiaren soinuak.Uztailaren 13an Igandea :20.30 : “Pauloren urratsetan bidari” Petto Olhagaray, 4.partea.Uztailaren 15an : 14.30 : “Pauloren urratsetan bidari” Petto Olhagaray, 5.partea.Uztailaren 16tik – 18rat 14.30 : JMJ ak Lurdetik

7.10, 8.45, 15.00 : Lapurdi Irratiaren kroniken ber zabalkuntza.Asteartea 15 : ATD 1/4 monde- pobretasuna ? (7.10,15.00 bakarrik)Asteazkena 16 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 17: Jainkoa Bizia Jendea (7.10, 15.00bakarrik)Ostirala 18 : ATD 1/4 monde - Semaine de l’avenirpartagé.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

LUMA-BAIONA HAURTZAINDEGIAARRAS POLLIKI ABIATUA

Joanden urtarrilean idekia Baionan, Luma haurtzaindegi euskalduna - Ziburun duela hiru urtemuntatuaren idurikoa - arras polliki badoa bere bide, hori azpimarratu da joanden egunean tokianberean egin den biltzarrean. Hamabi familia hunkitzen ditu eta beste hamazazpi badira izenaemana dutenak. Balichon auzoaldeko atsedengunean kokatua da haurtzaindegi hori bainanegoitza berri bat segurtatu beharra zaio bi urte barne.Jean Grenet Baionako auzapez eta deputatuak haste-hastetik bere sustengua ekarria dio etahitzemana aitzina segituko duela bide hortarik, Aitor Arandia zinegotziak biltzarrean erranduenaren arabera. Haurtzaindegia kudeatzen duen elkartearen buru da Manuel Castiella berrike-taria, Baionan denek ezagutzen dutena. Ikusiz haurtzaindegi horren arrakasta, solasa da besteholako bat idekitzen ahal litakeela hein bat epe laburrean Baionan berean.Biltzarra bururatu da zintzur bustitze batekin, konplimenduak eginez Dominika Ortuño zuzen-dariari eta harekin lanean ari direneri.

Euskal Herri barne aldetik Australiarat joan diren sei gazteak

Page 7: Herria 2965

7

ARRANGOITZENBielle-Etcheto. . . . . . . . . . . 40Larrechea-Waltari . . . . . . . 33“Hoberenek” partida hunekinhasi dute larunbatean Arran-goitzeko lehiaketa. Ibarrolabeharra bainan eskua ez on, Fi-lipe Bielle arrosatarrak du harenlekua hartu, bai-eta ederki eginere bere lana. Batere heraberikgabe berezko horien artean,funski sartzen zen eskuineraino,berdin bere eskuinarekin airezere, eta berak sartu dituen 12sakeak izan ditu arras gaixtoak,Larrechea handiak etzituelarik 6baizik sartzen. Gaineratekoan,12tan berdindurik, beti gainahartuz joan dira irabazleak, 16-12, 24-21, eta 31-22 ere, bienarteko alderik handiena. Ezbaitzen gehiago Armendaritzekoloria berean Waltari, hanEtcheverryrekin finala irabazibaitzuten. Aldiz hor, Etchetokere arras gogotik jotzen zuengibelean holako putiko batekinaitzinean. Bazen jende Arran-goitzen, eta balio zuen.Sorhuet-Ezcurra. . . . . . . . . 40Etcheverry-Oçafrain . . . . . 34Arrangoitzeko bigarren finaler-dia izan da hau eta ezin eginizan du Herve Etcheverrygazteak Armendaritzekofinalean Waltarirekin egina zuenbalentria bera. Oçafrain izanikere hor laguna eta gidari segu-ra. Lapurtarren eguna baitzenhan eta ez kontrarioa aspaldikoPerkain eta Azantzaren kantufamatu heietan bezala. Gauzakgarbi dira beraz orai gisa guziz :finala uztailaren 14 an jokatukodute bi irabazleek 11 orenetanArrangoitzen, Bielle- Etchetobatetik eta Sorhuet-Ezcurrabestetik. Parioa libro Errepublikaegunean.

KANBOKO TROFEOALambert-Mayte . . . . . . . . . . 40Alfaro-Jeannots . . . . . . . . . 30Uztail huntan jokatzeko hasi dahau ere Kanboko trinketeangibeleko sarerik gabe. Oroit hel-duden ortzegun aratseanjokatuko dela hor berean lehenfinalerdia 9 orenetan.

GARATENEAN UDATIARRENDOIAAlfaro-Jeannots . . . . . . . . . 50Ezcurra-Lazcano . . . . . . . . 33Udatiar jendea prestua da etaez dio eman dezakeena bainogehiago galdegiten pilotariari,berak ere pausa denbora due-larik. Astelehenean denaden,trenpu onean ziren bi irabazlehauk, Jeannots ere barne, etahorra zertako irabazi duten airezaire 15 kintze eginez lerroan21etik 35era. Erran behar daprestua dela garaztar jendeaere.

Gazteen lehiaketa hasteBi partida helduden astelehe-nean, 4etan hasirik : lehenikikusiko ditugu Petoteguy etaLambert gaztea David Saldube-

here ta Amuleten kontra. Etabigarren partidan, Alfaro-Jean-nots ariko dira Aguirre-Ducas-souren kontra. Ekar bezateberen hats berria.

JACQUES ERRECALDEZENDU DAIkus arte Jakes ! 95 urtetan utzidu baigorriar pilotari haundiakhain luzaz zerbitzatu herria.Jokogarbian eta Luzean pare-gabea izana, azken huntan hirualdiz xapeldun, beti pilota izandu bere mundua, plazetan joko-lari artexa bezain plazagizonixila, ororekin bere ofizioko egin-bide eta familiakoen artetik.Zaharrer Segi batasunarenburuzagitza ere atxiki du adinajitearekin, Alexandre Bergoui-gnan zenaren ondotik. Eskerraketa goresmenak gizon etapilotari berdin zintzo izan denadiskideari. Pilota munduarendoluminak har ditzatela hur-bilekoek, eta lehenik Hortenseemazteak, familia guziak etazaharre Segiko arduradunekberen gazteria ederrarekin.

HEGOALDEAN SANFERMINETA BESTEBengoetxea VI-Peña . . . . . 22Leiza-Zearra . . . . . . . . . . . . 14Etxebarrin, Bizkaian, berexapela ohorezki ekarri du Ben-goetxeak.

Aimar Olaizola II . . . . . . . . 22Asier Olaizola I. . . . . . . . . . 14Bi anaien artekoan, gazteanausi halere Etxebarrin.

Alvaro Gomez-Altuna . . . . 22Antxia-Larramendi . . . . . . . 15

Nagore . . . . . . . . . . . . . . . . 22Bengoetxea VII. . . . . . . . . . . 7Hauk biak Zangotzan, Nafa-rroan.

Mikel . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Antxia . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

Camarero-Elola . . . . . . . . . 22Bengoetxea VII-Mixelena . . 8Lesakan, lehena laueterdian.

Mikel Goñi-Arruti . . . . . . . . 22Olazabal-Nalda III. . . . . . . . 18

Titin-Eulate . . . . . . . . . . . . . 22Xala-Laskurain . . . . . . . . . . 15

Apezetxea-Galarza VI . . . . 18Cabrerizo-Arizmendi . . . . . . 9Zarautzen jokatu partidak.

Abel Barriola . . . . . . . . . . . 22Aimar Olaizola . . . . . . . . . . 13Iruñean, bestetan, laueterdianAbel nausitu zaio Aimarri.

Patxi Eugi erretiratuBere azken partida haundiaeginez eta irabaziz 22-17 utzi dunafarrak pilota, Lasarekin jozJulen Retegi eta Patxi Ruiz.Gutiz barka eta goresmenak !

Bego

EUSKAL LIGAKO ASTEAK AROA KONTRA

LEGEZKO ABISU

SEASKAk, 2008ko irailetikgoiti,

Bigarren mailako ikaste-txeentzat, irakasleak eta

hezkuntza arloko langileakbilatzen ditu ORDEZKETAKsegurtatzeko :- Baionako Etxepare Lizeoan • Matematika : denbora erdiz etaurte osorako• Monitore Hezitzaile : denboraerdiz eta urte osorako(Kanboko barnategian)• Frantsesa : urte osorako

- Larzabaleko ManexErdozaintzi Etxart kolegioanInglesa : denbora osoz :2008/09/18tik -> 2009/01/15a arte- Bi ikastetxeen artean aritzeko • Baionako Lizeoa eta Larza-baleko KolegioanFisika : denbora erdiz eta urteosorako• Ziburu eta Larzabaleko Kole-gioetanFrantsesa : denbora osoz :2008ko irailetik -> 2008ko aben-duraBETE BEHAR DIREN BAL-DINTZAK IRAKASLEENtzat • Irakasgaiari loturiko lizentzia• Euskaraduna• Esperientzia irakaskuntzan• Frantsesaren ezagutza on bat

BETE BEHAR DIREN BALDIN-TZAK HEZITZAILEARENTZAT• Hezitzaile diploma ukaitea etaeuskaradunaInteresatuak direnek - motibapengutun bat + CV bat igor dezatela

Seaskara2008ko uztailaren 11 aitzinSEASKA - Central Forum,

19 - 10 André Emlinger plaza -64100 BAIONA

Fax : 05 59 52 88 87email : [email protected]

LAN ESKAINTZA

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial

« Central Forum » Bayonne (64100)(05 59 52 93 32)

« LAMEIRAS » devenu « MASA »SARL au capital de 10 000 euros

Siège social : ZA du Prince Impérial –n°13 rue du Prince Impérial

(64600) ANGLETTransféré à ANGLET (64600) – 117 rue

de hausquette499787116 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération desassociés en date du 1er juillet 2008, il aété décidé :- D’adopter comme nouvelle dénomi-nation sociale « MASA » en substitu-tion de « LAMEIRAS », De transférerle siège social du ZA du Prince Impé-rial, n° 13 rue du Prince Impérial(64600) ANGLET au 117 rue de Haus-quette à (64600) ANGLET,

Pour avisDépôt : RCS de BAYONNE,

La Gérance

KASKOETAKO LASTERKALDIEKARRAKASTA GAITZA EZPELETAN

Aroa murritza zen alta larunbatean, bazterrak arrunt lanbrotsu,halere sekulako jendea hurbildu da Ezpeletara, kaskoetako ibilaldieta lasterkaldietan parte hartzeko, marka guziak hautsiz : 2000 ibil-tari urratsean eta 2850 lasterkari, nun nahitik etorriak.Lasterkaldi nagusian (27 km), Briveko Thierry Breuil nagusi (1.48’),orain arteko marka hoberena hobetuz, bigarren Mohamed Serbouti.19 km-koan, Irisarriko Claude Escots (Baztandarrak) nagusi (1.30’),bigarren Hervé Bros uztariztarra (1.31’). 13 km-koan Benoît Boutetirabazle (0.56’) eta 7 km-koan David Sanchez (0.56’).

BIDARRAIKOMARATOIA

Lehen aldikotz beharra daIpar Euskal Herriko mendimaratoia , Bidarrain,uztailaren 27an, Baztanda-rrak elkarteak antolaturik.“Claude Fromenteau Trofeoa”deitu dute maratoi hori, muko-bisidosaz jorik zendua zaiotenlagunaren oroimenez. Mara-toiaren abiatzea goizeko7etan eginen da eta 42,195km beteko dira Bidarrait ikBidarrairat, Artzamendi,Hirubelakaskoa, Goramakil,Goramendi eta Iparla iraganez(3100 m. desmaila). 300lasterkarir i mugatuko damaratoia. Izenak emanditaizke oraino uztailaren 13aarte, 30 eurotan (ondotikakobazkaria barne). Maratoiegunean berean, tokiakgelditzen balire, 45 eurobeharko da ordaindu. Izenemaite f i txa aurki ditaikewww.baztandarrak.fr gunean.Maratoi egunean bazkari batzerbitzatuko da berazlasterkarieri Bidarraiko trin-ketean bai eta bertze jendeeri(hauentzat 15 eurotan).

Bosgarren aldikotz iraganen dira Errobi eta Larrun arteko oinezkoibilaldiak, igande huntan, eskualde hortako turismo bulegoek anto-laturik. Kanbotik Sararat, 25 km, 7-8 oren ibilbide, abiatzea7.30etan. Ezpeletatik Sararat, 16 km, 4-5 oren, abiatzea 8etan.Senperetik Sararat, 8km, 2-3 oren, abiatzea 9.30etan. AzkaindikSararat, 8 km, 2-3 oren, abiatzea 9.30etan. Aratsaldean, autobusbatek itzuliko ditu ibiltariak beren autoetara. Partehartze saria : 2,5euro. Xehetasun eta izen emaite Kanboko turismo bulegoan(05.59.29.70.25).

MAIANA MENDIBOURE SENPERTARRA LIBROJoanden azaroan Pariseko auzitegiak lau urte eterdiren presondegizigorra ezarri zion Maiana Mendiboure senpertarrari, ETArenlaguntza sarearekin zerikusirik ba omen zaukalakoan. Dei eginik,zigor hori hamabost ilabetera ekarria izan zen. Eta joanden ostiraleanlibratua izan da senpertar gaztea. Ongi-etorri beroa egina izan zaiolehenik Donibane Lohizuneko geltokian, ondotik Senpere Oxtike-nean.

ERROBI ETA LARRUN ARTEKO IBILALDIAK

Udako pilota partidak Ezpeletan Plazer haundi batekin jakinarazten dugu uda huntako pilota sailazer izanen den Ezpeletako plazan. Herriko ofizialeen elkarteakantolaturik, berriz ere pilotari hoberenak ikusiko ditugu gure herrian.Partidak izango dira asteazkenez, merkatu egunakari, arratsaldeko5 orenetan. Uztailan hasirik, agorril undar arte pilotari ainitzen ikus-teko parada ukanen duzue. Pentsatzen dugu joanden urtean beza-la arrakasta haundi bat ukanen dituztela partida horiek eta jendeekgozatuko dutela egitaraua. Gainera plazak itxura berri bat harturik,iduri du berri berria.Hasiko gira uztailaren 16an. Euskal Herriko xapeldun berriek (Iri-sarri edo Hazparne) Ibarrola eta JC Dermit ukanen dituzte parrean.Ondoko partidetan parte hartuko duten pilotarien izenak helarazikodizkizuet ondoko egunetan. Aintzin partidan, Napurrak taldeko gaz-teak ikusiko ditugu 4 orenetarik goiti. F.C.

Argitxu Noblia Alderdi Jeltzalearen buru iparraldean

Alderdi Jeltzaleak lau urtetarik berritzen du bere buruzagitza.Iparraldeko biltzar edo batzarrak bere lehendakari bezala hautetsidu Argitxu Noblia. Behin, hautatua zuen Aitor Arandia bainanhunek denen buru nahiago ukan du kargu hori ez hartu bere gain.Asteartean, Argitxu Noblia mintzatu da beraz prentsari, bere aldeanzuela Ramuntxo Camblong, azken lau urte horietako burulehena.Argitxu Noblia lehen emaztea da Euskal-Herriko lurralde bateangisa hortako karguan jartzen dena.“Iraun eta eraiki”, hori du bere leloa, hortan dauka bere sailarenardatza.Erran du ohore zaiola Euskal-Herri osoari behatuz denetako alderdiazkarrena den kondu kargu horren hartzea. Erran ere ahal guziakeginen dituela alderdia azkar dadien Iparraldean ere eta Euskal-Herriak aintzinerat egin dezan. Seaskaren sortzaile, Bakea Baisailaren kudeatzaile, sei urtez Baionako zinegotzi egona, ondareazere ainitz axolatzen - eihera zaharrez bereziki - hedadura handikoemaztea da Argitxu Noblia.

Argitxu Noblia eta Ramuntxo Camblong

Euskal Herriko finalak euriz ezin jokatu dira uztailaren 6kolehen igande guzian Hazparnen, lehenik luzeko finala goizeaneta hala-hala esku huskakoa aratsaldean. Luzekoa astezkenhuntako bereko erabaki bazen, beti Hazparnen, eskuhuskakoa uztailaren 14an jokatzekoa da, beti Hazparnen ara-tsaldeko 5ak eta erditan.

PATXI LASKARAI-EN ARGAZKI ERAKUSKETADONIBANE GARAZIN

Sortzez Garazi aldekoadugu Patxi Laskarai argazki-laria. Gaur haatik DonibaneLohizunen dauka bereargazki saltegia. Talenduhandiko argazkilari hunek“Itsasoa” izeneko argazkierakusketa bat idekitzen duDonibane Garaziko HerrikoEtxeko erakusketa gelan,uztailaren 13tik 27ra egunguziz zabalik izango dena,sartzea urririk.

Page 8: Herria 2965

Urte guziz, uztailean, txirrindularienFrantziako Itzuliak azkarki harrotzen ditubazterrak. Aurtengo Itzulia joanden larun-batean abiatua da Bretainiako Brest portuhanditik Pariserat heltzeko hilabete hunen27-an. Frangotan aditzen da segur lehi-aketa hori ez dela gehiago lehen zenbezalakoa, ez dela gehiago hain “garbia”,dena diru-negozio eta droga-ixtorio... Bai,holakoak entzuten dira eta ez dira denakgezurrak ere, bixtan da, bainan itzalak

itzaltei Frantzi-ako Itzuli ho-rrek betib a d a u k ahalere famagaitza etanundik iragai-ten baita ereeta han biltzendira izigarrikoj e n d e k e t a k !Bereziki mendihorietan, txir-r i n d u l a r i e kbalentria han-dienak egitendituzten tokipartartsuetan!

DESAFIOKA BEZALA

Bainan noiz eta nola sortu zen badaFrantziako Itzulia? Lehena egin zen 1903-an, badu beraz ehun urte pasaturik,bainan aurtengoa 95. da, hameka urtezez baita muntatu, lehenik 14-eko gerlarengatik eta gero 40-ekoa jinik egundai-nokotan!Iragan mendearen haste-hastean, bazirenParisen bi kaseta ordukotz arrunt kiroleriemanak, batto zen Le Vélo eta besteaL’Auto. Biak zoin-gehiagoka ari ziren ahalbezen irakurlego zabala segurtatu nahiz.Denbora hartan hain xuxen, txirrindula-ritzak biltzen ari zuen arrakasta ederra.Hauxe gertatu zen poll i ta: L’Autokudeatzen zuteneri gogoratu zitzaiotenbizikleta zoin-lehenka handi batenmuntatzea Le Vélo moldatzen zuteneridesafioka bezala. Izenaren arabera,egokiago izanen zelarik holako xedeabeste kasetak agertzea eta gauzatzea...

EGUNAZ ETA GAUAZ

1903-ko urtarrilaren 19-an beraz, HenriDesgrange L’Auto kasetaren zuzendariakjakin-arazi zuen “ urte hartan berean sor-

tuko zela behinere izan zen bizikleta zoin-lehenka handiena eta ederrena”. ParisetikPariserat. Sei haitada edo etapetan. Orotarat, 2428 kilometro. Gureeskualderat etziren batere hurbildu.Tolosatik Bordelerat xuxenean joanik,Bordeletik iparralde segitu zuten. Denenburu, etziren ere ausartatu arruntParisetik abiatzerat. Itzulia abiatu zenberaz uztailaren lehenean Parise ondokoMontgeron herritik, parte hartu nahizuteneri hitzordua emanik hango ostatubaten aintzinerat. Lehiaketa etzen erearras Parisen bururatu bainan Villed’Avray herrian. Han finkaturik sailkape-na, segitu zuten halere Pariseko kirolzelaibatetaraino, besta poxi bat egin beharzutela... 80 ziren itzuliaren egiteko izena

emana zutenak, kasik denak frantsesak(71). Azken puntan, hogoi bat etzirenbatere agertu, lotsaturik dudarik gabe. 60abiatu, 21 arribatu bakarrik. Nola bizikietapa luzeak zituzten, luzeena NantesetikPariseko ondorat, 471 kilometro - egunaez aski izanez gauaz ere segitzen zuten!Etziren ere oraiko bideak ez eta oraikobizikletak (biziki pisuak!). Maurice Garinizan zen lehen irabazlea.

AINITZ ALDAKETAEhun urtez gauzak itsuski kanbiatu diraFrantziako Itzulian ere. Itzulia aise luzea-go da, hogoita-zonbait etaparekin bainanaise etapa laburragoak, batzuetan men-dian frango gora joanez haatik… Aspal-dian, txirrindulariak taldeka daude: denbo-ra batez talde horiek herrialdeka ziren,berrogoi urte huntan etxe handi batzuenkondu. Itzulia beti Parisen bururatzen da bainangehienetan beste nunbaitik partitzen.Batzuetan estranjeretik berdin, hala nolajaz Londresetik eta helduden urtean Mo-nakotik. Urte guziz, Itzuliak egiten du gisa guziz“jauzi” bat edo beste Frantziatik kanpo.Ez da hori oraikoa. 1907-an, bosgarrenItzulian beraz, helmuga bat izan zen Metzhirian. Erranen dautazue Metz Frantzian

dela, eta hala da, bainan oroit 14-ekogerla aintzin Alemaniako egiten zela…Gero eta usuago gertatzen dena ere,egun hiri batetarat heltzea eta bihar bestebatetarik partitzea... Itzuliaren “erreze-bitzeko”, herri batek pagatzen du nunbaithan 75.000 euro, hori arribatzea han egi-teko, 45.000 euro partitze xoilarentzat.Hiri batzuk gibelerat egiten dute, soberakario heldu dela. Beste frangok aldizdaukate alde batetik xahutua baino aiseeta aise gehiago irabazten dela bestetik... Lehenbiziko urtetan, txirrindulariak kasik

bakarrik ziren, segitzailezonbaitekin. Orai, badamundu bat segitzenzaiotena! Berriketari etaerreklama-egile besteakbeste! Berriketariakberak badira ehunka!Lehen urtean, batto izanzen bakarra Itzulia buru-tik buru egin zuena.Beste bat agertuz etapaabiatze eta arribatze-tarat, bainan hiri batetikbesterat treinez eginezbidea eta ez txirrindula-rien ondotik!

IRABAZI EDERRAK

Etapa bat irabazten due-nak hunkitzen ditu 8.000

euro. Sailkapen nagusian lehen ateratzendenak irabazten 450.000 euro. Hura dahoriz jauntzia izaiten, horia baitzen L’Autokasetaren kolorea.Nork irabaziko du aurten? Orai arte 36aldiz gertatua da frantses batek irabaztea,bainan azkenik 1985-ean (Bernard Hi-nault), eta aldi bat ere ez geroztik!Beljikarrak bigarren, 18 aldiz irabazle. Zazpi aldiz irabazi duen bakarra, LanceArsmtrong ipar-amerikanoa. Bainan bostaldiz irabazi dutenetan, bada euskaldunbat, ez baitzauku batere itsusi, MikelIndurain nafartarra! Eta aurten ere badirahegoaldeko euskaldun batzu apetitu xo-rrotxa omen dutenak bai eta jeinu na-saia... Hea zer eginen duten?

Muslaria

8

-Astelehen arte, Iruñeko besta famatu-ak, San Ferminak-Ortzegunean (18.30) Gamarten,“Paella Musikala”, Jean-ChristianIrigoyen, David Holmes eta BeñatAchiary-Ortzegunean (20.00- 24.00) Hendaian,gaualdeko merkatua eta JondoniBixintxo elizan (21.00) Ozenki koroa-Ortzegunean (21.00) Baionan, hirikoHarmoniaren kontzertua De Gaulleplazan-Ortzegunean (21.00) Miarritzen,Itsasoa abesbatza Santa Eugeniaelizan-Ortzegunean (21.00) Getarian, euskaldantzak herriko plazan, Getariataldearekin-Ortzegunean (21.00) Sarako elizan,euskal kantuak Larrun Kantataldearekin-Ortzegunean (21.15) DonibaneLohizuneko elizan, Arin taldeko kan-tariak eta Coro Easo koroa-Ortzegunean (21.15) Bidarten, behilasterrak Uhabiako ondartzan-Ortzegunean (21.30) Angelun,Amodio-Gelako harpe aintzinean,euskal dantza eta kantuakAngeluarrak taldearekin-Ortzegunean (21.30) Azkainen,euskal-dantzak Xurio plazan, Airoskitaldearekin-Ortzegunean (21.30) DonibaneGarazin, pilota plazan, zazpi probintzi-etako dantzak.-Asteburu guzian, herriko bestakBidarrain, Donamartirin, Maulen,Mugerren, Behauzen eta Gixunen.Bestak ere Senpereko Amotzeauzoaldean eta Arberatzeko Zilhekoaauzoaldean-Ortziraletik iganderat, Baionako jaz-zaldia-Ortziralean (19.00) Ziburun, Postakoaintzinean, “Les Trois petitsCochons” taldea-Ortziralean (19.00) Bastidan, aratsekomerkatua eta xardina-jatea-Ortziralean (20.00) Hendaian, xardina-jatea Kanetako portuan, eta Kanttuostatuan (21.00) bertsu afari: SustraiColina, Andoni Egaña, gai emaileAmets Arzallus-Ortziralean (21.00) Kanbon, Arnagaegoitzan, kontzertua, Maryse Graciet-Guitard (flauta) eta Muriel Dupin(harpa)-Larunbatean, Azkainen, herrikoplazan, selauru-hustea-Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua herriko plazan-Larunbatean, Ziburun eta DonibaneLohizunen, Atun-Besta-Larunbatean, Donazaharren, Ederlanbesta eguna. Herriko elizan (17.30),Lapurtarrak taldea kantari-Larunbatean (19.30) Getarian, xingar-besta herriko plazan-Larunbatean (19.30) Baionako kate-dralean, “A choeur et à orgue”kontzertua-Larunbatean (21.00) Saran,Espainiako dantzak, Fabiana berelagunekin, herriko kiroldegian-Larunbatean (21.30) Bidarten, herrikoplazan, indar-jokoak

-Larunbatetik astelehenerat, Baionan,Erdi-Aroko merkatua-Igandean, Saran, jateko, edateko etaederlan feria eguna-Igandean, kermeza Hazparnen etaHeletan-Igandean, Angelun, zaharki-feriaBost-Kantoineko plazan-Igandean, Urruñan, selauru-husteaherriko plazan. Bai eta Uztaritzen,Herairitzeko plazan, eta Izturitzen-Igandean, oinezko ibilaldiak,Kanbotik Sararat, Errobi bazterretikLarrun alderat-Igandean (11.15) Ziburun, Postarenaintzinean, Espainiako dantzakFabiana bere lagunekin-Igandean (12.15) Bidarten, herrikoetxe aintzinean, mutxikoak Punpekataldearekin. Aratsean, pilota plazan,euskal dantzak Xinkako taldearekin-Igandean (16.00) Arrangoitzen, MichelEtcheverry kantari Luis Marianoomenduz-Igandean (16.30) Baigorrin, indar-jokoak herriko pilota plazan-Igandean (18.00) Lekuinen,“Intxaurmendi kantuz”-Igandean(19.00) Hendaian, Xipiroi-besta-Igande aratsean, Angelun, Amodio-Gelako aldean, Errepublika egunarenohoretan, musikaldi berezia, ondotiksuzko-ziriak zeruaren bete-Igandean (21.15) Miarritzen, indar-jokoak Mazon parkean-Igandean (21.30) DonibaneLohizunen, behi lasterrak Erromardiauzoaldean-Igandean (21.30) Azkainen, herrrikoplazan, euskal-dantzak Ikasleaktaldearekin-Igandean (21.30) Senperen, behilasterrak jauregi zaharreko ondoan.Ondotik, aintziran, suzko-ziri botaketa-Igandean (21.30) Itsasuko elizan,Anne Etchegoyen kantaria-Astelehenean (09.30) igerikariak zoin-lehenka Zokoatik DonibaneLohizuneko ondartza handirat-Astelehenean, Senperen, selauru-hustea jauregi zaharreko bazterrean-Astelehenean (11.00 eta 18.00)Baionan, zezen-lasterrak-Astelehenean (11.15) Ziburun, herrikopilota plazan, mutxikoak Patxi Perez-ekin-Astelehenean (11.15) DonibaneLohizunen, herriko etxe aintzinean,Espainiako dantzak, Fabiana berelagunekin-Astelehenean (19.00) Urruñan, indar-jokoak Zokoa aldeko bilgunean-Astelehenean (19.30) Baigorrin, zubizaharreko besta, zikiro-jatearekin-Astelehenean (20.30) Donapaleun,Mixains fanfararen musikaldiamerkatu plaza estalian-Astelehenean (22.30) DonibaneGarazin, herriko etxe aintzinean,dantzaldia eta suzko-ziri botaketa-Astelehenean (23.00) Ziburun,Zokoako gotor-lekutik, eta DonibaneLohizunen, ondartza handitik, suzko-ziriak zeruaren bete-Astelehenean (23.00) Miarritzen,ondartza handian, suzko-ziriak zeru-aren bete

FRANTZIAKO ITZULIA

Munduko euskaldunek San Fermin ospatzenIragan astelehena uztailaren 7a zen,San Fermin, eta egun bat lehenagohasi ziren Iruñean Sanferminak,Euskal Herriko bestetan munduanfamatuenak eta ezagutuenak.Iruñean,Lesakan, Pasaian, etamunduko hainbat euskal etxetan ereospatzen dituzte. Estatu Batuetan,joan den asteburuan ospatu zutenheien besta, Elkoko (Nevada) EuskalEtxeak eta Chino-Ontarioko (Kalifor-nia) Southern California Basque Club-ekoek. Mexikon, berriz, larunbateanohoratu zuten San Fermin, DF hiribu-ruko Euskal Etxean egin bazkari etabestarekin.

Argentinan, Rosarioko Nafar Etxeakigandean jaurti zuen txupinazoa eta‘Peñen Afaria’ egin zuen, sanfermineriburuzko irratsaio berezi bat osatuz etabertako “Manuel Turrillas” fanfarreakkontzertua eskainiz. Buenos Airesprobintziako General Rodriguez hirian“Eusko Aterpea” Euskal Etxeak, “SanFermin mus txapelgoa” antolatu zuen.La Plata hirian, heldu den asteburu-rako deitu dute besta Euzko Etxean.Buenos Aires hiriburuan, ortziraleanospatuko dute, Mexiko 1880 karrikan,Euskaltzaleak eta Eusko Kultur Etxekopartaideek; Nafar Etxekoek, meza,dantzariak eta Serafin Zubiri kantari-aren emanaldia zituzten astelehenean,pilota partidak ere eta uztailaren 9rako

—besta nazionala Argentinan—bazkaria eta besta egiteko bata-sunaren egoitzan. Mendozako NafarEtxeak, San Fermin paella antolatu etabertako ‘Alma Navarra’ koralak kantuzjantzi zuen besta hastapena, asteosoan ‘Peñak’ ospatzeko eta, lehenen-goz, Erraldoiak ateratzeko. Besta egindute eta segituko dute aste honetanBolivar eta Mar del Platako Nafar E-txeek. Chascomús herrian, San Fer-mineko zapi gorriak banatu eta euskaldantza emanaldia egin zuten iraganasteburuan “Zingirako Euskaldunak”Euskal Etxekoek.

Italian, Erromako Asociazzione Cultu-rale Euskara Euskal Etxeak bilkura etabesta egin zuen San Fermin egunean,Iruñeko Aizaga koralaren kantuekederturik. Venezuelan ere, Cara-caseko eta Valencia-Carabobo-koEuskal Etxeek txupinazo berezia anto-latu, entzierro txiki batekin.Katalunian, Bartzelonako Euskal E-txeak igandean ekin zioten bestari,txupinazioa telebistaz segiturik etaondoren besta Euskal Etxe barnera etaharen ondoko karriketara hedatuz.Hurbilagotik, Espainiako estatuan ba-rreiatutako nafar etxeek manera bere-zian errezibitu dute besta. Bartzelonanere ekitaldi bereziak egiten ari dira etabaita Madrilen ere. Joseba Etxarri

MikelIndurain

Euskaltel taldeko batzu!

Haimar Zubeldiahegoaldeko hoberenetarik

batzuetan untsa nekatzen !

ASKATUAEgia da bahituetarik ezagutuena zela mundu guzian ; emaztea zelakotzeta ez nor nahi ; alabainan, behitua izan zelarik Kolonbiako lehendaka-ritzara aurkezten zuen bere burua, senadore izanez eta berdeenalderdikoa.Ez bakarrik emazte politikoa zelakotz baita ere familia zuelakotz, amalehenik Kolonbian, bigarren senarra ere eta, denbora berean, Frantzian,seme alabak eta lehenbiziko senarra, ahantzi gabe ahizpa. Denakjokatu dira komunika bideen bitartez nehork ez dezan ahantz.Azkenean askatua, egiazko bozkarioa ! Gehexan Pontto