erribosomak

Post on 06-Jan-2016

58 Views

Category:

Documents

9 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

ERRIBOSOMAK. Erribosomak zelula prokariotikoetan zein eukariotikoetan daude. ARN eta proteinaz osatzen dira. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

ERRIBOSOMAK

• Erribosomak zelula prokariotikoetan zein eukariotikoetan daude. ARN eta proteinaz osatzen dira.

• Zelula eukariotikoetan, erribosomak aske egon daitezke zitosolean,erretikulu endoplasmatiko bikortsuari eta nukleoaren bildukiari lotuta, edota kloroplastoen edo mitokondrioen barnealdean.

Egitura:

• Bi azpiunitate bereizten dira, handia bata eta txikia bestea. Azpiunitate bakoitzean zenbait ARN-katea, zeinek erribosomen osagai gisa ARN erribosomiko izena hartzen duen, eta proteina-molekula anitz identifikatzen dira.

• ARNr-molekulen tamainari dagokionez desberdintasunak egon arren, antzekotasun handia dago molekula horiek tolesteko duten moduan.• Proteinen edukiari dagokionez, konposizio-desberdintasun nabarmenak daude izaki bizidun batean edo bestean.• Kloroplastoen eta mitokondrien erribosomak txikiagoak dira aske daudenak edo erretikuluari eta nukleoaren bildukiari itsatsitakoak baino.

Funtzioa:

Erribosometan proteinen sintesia burutzen da.1. ADN-katea oinarritzat hartuz ARNm-katea sintetizatzen da nukleoan. ARNm kate hori zitoplasmara pasatuko da erribosomekin elkartzeko.2. ARNm-aren nukleotido-hirukote bakoitzari sekuentzia osagarria duen ARNt bat lotzen zaio. 3. ARNt desberdinek garraiatzen dituzten aminoaziedoek lotura peptidikoen bidez bat egiten dute, proteina bat osatuz.

top related