erdi aroa

11

Upload: arrasate-herri-eskola

Post on 23-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Erdia aroko apunteak

TRANSCRIPT

Page 1: Erdi Aroa
Page 2: Erdi Aroa
Page 3: Erdi Aroa

ERDI AROA

Page 4: Erdi Aroa
Page 5: Erdi Aroa

ERDI AROKO AMAIERA

Page 6: Erdi Aroa

Kristau-erresumetako bizimodua

Gizartea: Feudalismoa IX-X mendetan eta mendebaldeko Europan sortu zen sistema ekonomikoa, sozial eta politikoa da.

Feudalismoa bi arrazoiengatik sortu zen. Alde batetik nobleek botere asko eskuratu zuten eta beste aldetik, nekazariak nobleen jopu bihurtu ziren. Zergatik bihurtuko ziren jopu? Galdetuko duzue. Ba oso erraza da. Gerrateak zeudenean erregearengana babes bila joaten ziren baina erregeak ezin zituen nekazari guztiak babestu eta orduan nobleen gazteluetara babes bila

joaten ziren, eta beraien jopu bihurtu ziren. Jopuak nobleen nekazariak ziren Monarkia feudalaren ezaugarri nagusietakoa erregeak goi-nobleziaren aurrean zuen ahultasuna zen. Berez, nobleak erregearen basailuak ziren eta obedientzia eta leialtasuna zor zioten, baina errealitatea bestelakoa zen: noble batzuek erregeak berak baino aberastasun eta baliabide militar gehiago zituzten.

Kristau-erresumetan bi talde handi zeuden: prilegiodunak eta pribilegiorik gabeak.

Gizartea hiru estamentutan zegoen antolatuta:

Pribilegiodunak nobleak eta kleroa ziren; ez zuten zergarik ordaintzen.

Page 7: Erdi Aroa

• Nobleak gaztelu etan bizi ziren, eta ondasun handien eta aberastasun ugariren jabe ziren. Nobleen artean erregea zen boteretsuena. Nobleak lurraren jabeak ziren, eta hainbat pribilegio zituzten. Nekazariei askotariko zergak kobratzen zizkieten: errota erabiltzeagatik, zubia zeharkatzeagatik etab. Nobleek zerbitzu militarren truke lortu zituzten lurrak.

• Kleroa, berriz, monasterio etan bizi zen, mojek eta fraideek, eta

elizetako jarduerez arduratzen ziren apaiz eta apezpikuek osatzen zuten

Erdi Aroan erlijioak bizitzako alderdi guztiak baldintzatzen zituen. Eliza Katolikoa oso boteretsua zen. Fraideak eta mojak komentuetan bizi ziren, eta, nobleek bezala, lurrak eta pribilegioak izaten zituzten. Lurrak donazioak ziren gehienetan, besteen arima salbatzeko egindako otoitzengatik emanak. Gainera, uztaren eta lan guztien hamarrena jasotzen zuten

Pribilegiorik gabeek zergak ordaindu behar zituz-ten. Talde hori nekazariek, artisauek eta merka-tariek osatzen zuten. Herrixketan bizi ziren, eta nobleen edo ordena erlijiosoen lurrak lantzen zituzten.).

• Nekazariak ziren talderikhandiena, eta gazteluaren inguruko herrixketanbizi ziren. Gehienek nobleen lurrak lantzen zituzten. Oso bizimodu latza zuten: jateko gutxi zuten, garbitasun faltak gaixotasun ugari eragiten zituen, eta, ondorioz, heriotza-tasa oso altua zen, eta bizi itxaropena baxua (40 urte)

• Artisauak eta merkatariak, berriz, hirietanbizi ziren.

DIBERTSIOAK :

Jaiak

Banketetan festak ospatzen zituzten, Garai horretan behatzekin jaten.zuten bitaretan, junglareak, akrobatak eta musikoak arpa jotzen zuten, trobalarien zeregina abestea zen .

Aisialdia zen bizitzeko modu on bat, lana mespretsagarria zelako eta esklabuek egiten zutelako.

Page 8: Erdi Aroa

Hiriak: Erdi Aroko hiriek garrantzia hartu zuten XII. mendetik aurrera. Harresiz inguratuta zeuden, eta ateak itxi egiten ziren gauez, balizko erasoetatik babesteko. Auzotan banatuta zeuden. Kaleak estuak ziren, eta etxeak, zurezkoak. Plaza handi batzuten, eta merkatariek produktuak saltzen zituzten bertan. Hiri askotan, katedral ederrak eraikizituzten. Hirietan, merkatariak eta artisauak bizi

ziren, nagusiki: okinak, arotzak, tindatzaileak, ehuleak… Lanbide bereko artisauak gremiotan elkartzen ziren, eta guztiek kale berean izaten zituzten lantegiak. Hiri askotako hainbat kaleek garai hartako izenak dituzte, gaur egun ere: Upelgileen kalea, Aiztogileen kalea eta abar. Gremio bakoitzak bere produktuen kalitatea eta prezioa kontrolatzen zituen. Zenbait hiritan, merkataritza-feriak egiten ziren, urtean behin edo bitan, eta Europa guztiko produktuak izaten zituzten Hiri nagusietan, unibertsitateak sortu ziren; adibidez, Palentzian eta Salamancan.

• Harresiz inguratuta zeuden. · Auzotan banatuta zeuden. Kaleak estuak eta etxeak zurezkoak ziren. · Plaza handi bat zegoen eta merkatariek produktuak saltzen zituzten · Hirietan merkatariak eta artisauak bizi ziren. · Lanbide berekoek kale berean izaten zituzten lantegiak. • Merkatarizta-feriak antolatzen zituzten Europako

produktuak saltzeko.

· Hiri nagusietan unibertsitateak sortu ziren:Salamancan adibidez.

Page 9: Erdi Aroa

Arte erromanikoa eta arte gotikoa

Erdi Aroan, bi estilotako eraikin handiak (elizak, monasterioak eta jauregiak) eraiki zituzten: erromanikoak eta gotikoak. Hasieran, estilo erromanikoaren arabera eraiki zi-tuzten eraikinok. Eraikin erromanikoak garaiera txi-kikoak ziren, eta harrizko horma lodi-lodiak etaleiho gutxikoak zituzten. Horregatik, barrualdeaoso iluna izaten zen. Ateek eta leihoek erdi-puntu-ko arkua izaten zuten. XIII. mendetik aurrera, katedralak eta jauregiak estilo gotikoan eraikitzen hasi ziren. Eraikin goti-koak garaiera handikoak ziren. Hormak mehea-goak ziren erromanikoenak baino, eta arku zorrotzeko ate nahiz leiho handiak zituzten. Leihoak koloretako beiratez apaintzen ziren.

Page 10: Erdi Aroa

Euskal Herria Erdi Aroan

Bisigodoen garaia Garai honetako ezaugarri garrantzitsuenetako batbaskoien eta errege bisigodoen arteko etengabe-ko borrokak dira. Hala ere, Erresuma Bisigodoakez zuen lortu baskoien lurraldea menderatzea, eta bertako biztanleek haien kontrolpetik kanpoiraun zuten. Horrela, baskoiak kasu bitxia izan ziren monarkiabisigodoaren garaian; izan ere, bisigodoek Iberiar penintsulako eremu guztiak bereganatzea lortu zuten, euskaldunen herria izan ezik. Garai horretako aztarnategi arkeologikoen artean, nabarmentzekoa da Aldaietako nekropolia, Araban. Bertan, etxeko arreoak, hilobiak eta zenbaitarma aurkitu dituzte.

Kristauen konkista Kristautasunaren hedapena ez zen homogeneoaizan gaur egungo Euskal Herriko lurralde osoan. Kristautzearen lehen seinaleak gaur egungo Euskal Herriko hegoaldean agertu ziren, IV. mendearen amaieran eta V. mendearen hasieran. Iparraldean –hauda, gaur egungo Bizkaian eta Gipuzkoan–, aldiz, prozesua geroago gertatu zen, eta jentilen ohiturek eta jarduteek nahiko luzaroan iraun zuten.

Page 11: Erdi Aroa

Ondare artistikoa Euskal Herrian

Eraikin erromanikoen artean: Armentiako San Pru-dentzio basilika eta Estibalizko Andre Maria santu-tegia nabarmentzen dira, Araban, eta San Pelaioeta Abrisketako San Pedro ermitak, Bizkaian Estilo gotikoko eraikinen artean, berriz, bestehauek dira aipagarriak: Gasteizko Santa Mariaeliza (katedral zaharra); Bilboko San Anton, Begoñako Andre Maria eta Santiago katedrala; eta Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza.