ingurugela news 4

9
ALE HONETAN: 1 Berriak 2 Prestakuntza 3 Eskolako Agenda 21 4 Tokiko Agenda 21 5 IRAES 21 6 Baliabideak 7 IHITZA aldizkaria 2011. maiatza 4. alea 1. BERRIAK Elorrieta-Erreka Mari Institutoak EMAS ingurumen erregistroa lortu du Bilboko Elorrieta-Errekamari GBLHI izan da EMAS ingurumen erregistroa eskuratzen duen bigarren erakundea Ekoscan Plus ziurtagiria lortu ondoren, Ingurumeneko Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoan EMAS ziurtagiriak bultzatzeko Ihoberen bidez sustatutako proiektuaren esparruan. Más información EHAA Artikutzako boletina Donostiako paraje berezi honetako natura, ingurumena eta bertan garatzen diren jardueren berri zabaltzeko jaio da “Artikutzako ttanttak” buletina. Gehiago Txango ornitologikoak Orduña - 2011ko Udaberria Aurreko udagoienean martxan jarri ziren ibilaldi ornitologikoen programa jarraituz, Orduñako harrera eta turismoko bulegoak udaberriko egutegia aurkezten du. Aurreko kanpainan bezala, txangoak hilabete bakoitzeko hirugarren igandean egingo dira, goizeko 9:30etatik eguerdiko 2etara. Aurreko erreserba ezinbestekoa da eta egin daiteke Orduñako turismo bulegoan [email protected] edo 945 38 43 84 telefonoan. Gehiago Ikastexeen arteko lankidetza: ARCE proiektua Martxoaren 16ean Hezkuntza Ministeritzak atera duen ARCE proiektuaren deialdia, interesgarria izan liteke Erkidego ezberdinetako ikastetxeen arteko proiektu bateratu baten inguruko lankidetza sustatzeko (gutxienez 2 ikastetxe, 2 erkidego). (KONTUZ!! epea, maiatzaren 31an amaitzen da) Gehiago

Upload: olatz-zabaleta

Post on 29-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

4.alea 2010-2011 ikasturtea

TRANSCRIPT

Page 1: Ingurugela News 4

ALE HONETAN:

1 Berriak

2 Prestakuntza

3 Eskolako Agenda 21

4 Tokiko Agenda 21

5 IRAES 21

6 Baliabideak

7 IHITZA aldizkaria

2011. maiatza 4. alea

1. BERRIAK Elorrieta-Erreka Mari Institutoak EMAS ingurumen erregistroa lortu du Bilboko Elorrieta-Errekamari GBLHI izan da EMAS ingurumen erregistroa eskuratzen duen bigarren erakundea Ekoscan Plus ziurtagiria lortu ondoren, Ingurumeneko Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoan EMAS ziurtagiriak bultzatzeko Ihoberen bidez sustatutako proiektuaren esparruan. Más información EHAA

Artikutzako boletina Donostiako paraje berezi honetako natura, ingurumena eta bertan garatzen diren jardueren berri zabaltzeko jaio da “Artikutzako ttanttak” buletina. Gehiago

Txango ornitologikoak Orduña - 2011ko Udaberria Aurreko udagoienean martxan jarri ziren ibilaldi ornitologikoen programa jarraituz, Orduñako harrera eta turismoko bulegoak udaberriko egutegia aurkezten du. Aurreko kanpainan bezala, txangoak hilabete bakoitzeko hirugarren igandean egingo dira, goizeko 9:30etatik eguerdiko 2etara. Aurreko erreserba ezinbestekoa da eta egin daiteke Orduñako turismo bulegoan [email protected] edo 945 38 43 84 telefonoan. Gehiago

Ikastexeen arteko lankidetza: ARCE proiektua Martxoaren 16ean Hezkuntza Ministeritzak atera duen ARCE proiektuaren deialdia, interesgarria izan liteke Erkidego ezberdinetako ikastetxeen arteko proiektu bateratu baten inguruko lankidetza sustatzeko (gutxienez 2 ikastetxe, 2 erkidego). (KONTUZ!! epea, maiatzaren 31an amaitzen da) Gehiago

Page 2: Ingurugela News 4

CLMNTK IV. Biltzarra eta Climántica Sariak Klima-aldaketa arazoaz sentikortzeko eta ingurumenarekin jarrera jasangarriagoak bultzatzeko helburuekin, Xunta de Galiciaren Consellería de Medio Ambiente, Territorio e Infraestructuras-ek, Consellería de Educación y Ordenación Universitariarekin lankidetzan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Batxilergo eta Unibertsitateko ikasleei CLMNTK IV. Biltzarra eta Climántica Sarietan parte hartzeko dei egiten die. Gehiago Parke Naturalen Europako Eguna Maiatzaren 24an Europako Parke Naturalen Eguna ospatuko da. Egun horrekin 1909ko maiatzaren 24an Europako lehendabiziko Parke Naturalaren izendapena oroitzen da, Suedian hain zuzen. "Boluntariotza: Naturak behar zaitu" lelopean, Europako Parke Naturalak batzen dituen EUROPARC Federakundeak jai hau bultzatzen du, esparru babestu hauen erabilera publikoa eta beraien kontserbazioa helburuekin. Urtero hainbat jarduera ezberdin antolatzen dira esparru hauen balore natural eta kulturalak hedatzeko eta haien babesaren garrantzia azpimarratzeko. Parke Naturalen Europako Eguna ospa dezagun gure parkeetaz eta bertan antolatzen diren jarduerataz gozatuz. Gehiago

Maiatzaren 22a, Biodibertsitatearen Mundu Mailako Eguna Ospakizun hau Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak gauzatu zuen 2000ko Abenduan, 1992ko Maiatzak 22an Aniztasun Biologikoaren inguruko Konbenioko testuaren adopzio data oroitarazteko. Honen helburuak aniztasun biologikoaren kontserbazioa, hau osatzen duten atalen erabilera jasangarria eta baliabide naturalen erabileretatik eratorritako onuren beharrezko eta bidezko eskuhartzea dira. Euskadiko Biodibertsitate Zentroak jai hau ospatuko du, maiatzaren 21 eta 22an hainbat jarduera eta ekitaldiak antolatuz, besteak beste, globo aerostatikoan igo, ibilbide gidatuak inguruetatik, bai oinez zein itsasontziz, “Insectos de Urdaibai” liburuaren egileak, Biologian doktorea den Pablo Bahillok aurkezpena egingo du, espezie inbaditzaileek duten eraginaz ohartarazteko tailerrak, etab. Dudarik gabe, aukera paregabea Busturiara hurbiltzeko eta kontzientziazio jarduera hauetan parte hartzeko. Gehiago

AZTERTOKI Blog-a AZTERTU programa ezagutu ezazu blog honetan, AZTERKOSTA eta IBAIALDE kanpainei buruzko informazioarekin. Era berean, BLOG hau partaidetza sustatzeko bidea izan nahi du, zuen iritzia jasoz, eta interesgarria izan daitekeen publikazioen lehioa izanez. AZTERKOSTA Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldea Aztertuz... Ikasturtero, urritik abendura bitartean, AZTERKOSTA kanpaina jartzen da martxan, aukera paregabea zabaltzen da Euskal Autonomi Erkidegoko kostaldearen zati bat aztertzeko dohaineko material interesgarriekin. Ekintza paregabea gure kosta-ingurua ezagutu eta zaintzeko. IBAIALDE Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaiak aztertzeko programa, martxoa eta ekaina bitartean. Primerako aukera ikastetxe, elkarte eta interesa daukan edonorentzat bere inguruko ibaien egoera aztertzeko. Gehiago

22

Page 3: Ingurugela News 4

Olioen birziklapenari buruzko laburmetraia Olioa biltzeko Nerbioi-Ibaizabalen egindako "Ez nahasi olioa eta ura" kanpaina saritu du Smile Festibalak Gehiago

Gazte Foroa Gasteizen: “Ibaiarekin bizi eta ez ibaiaren kontra: uhaldiak” Nueva Cultura del Agua Fundazioak, Uraren Agentzia eta Confederación Hidrográfica del Ebro erakundeekin batera, 3. Gazte Foroa antolatu dute Gasteizen “Ibaiarekin bizi eta ez ibaiaren kontra: uhaldiak” lelopean. Ekintza hau 1. Gazte Foroa: bizitzeko ibaiak ekitaldiaren jarraipena da. Topaketa datorren maiatzaren 19an arratsaldeko 4retan Europa Jauregian ospatuko da eta parte hartzen duten Erkidego Autonomiko bakoitzeko hainbat ikastetxek hartuko dute parte, beraien ekarpenak aurkeztuko dituztelarik, uhaldiekin elkarbizitzeko eta alboko kalteak ekiditzeko hain zuzen. Material elebidun lagungarria eta aurkezpen bat egin dira eta ondoko esteka hauetan sakatuz ikus daitezke:

Gazte Foroa Proiektua: Bizitzeko ibaiakPower Point aurkezpena Ebro Arroaren Plana foiletoaUhaldiak, fitxa didaktikoak

Euskeraz: http://dl.dropbox.com/u/23106337/Crecidas%20e%20Inundaciones_EUS.rar

2. PRESTAKUNTZA UPV/EHU-ko Uda Ikastaroak 2011 “Energía, medio ambiente y desarrollo sostenible / Energy, the environment and sustainable development” atalean 6 ikastaro egingo dira.

Gehiago Nazioarteko I. Biltzarra: Jasangarritasunaren bideak Latinoameriketako ingurumen zientzietarako foroa (FLACAM), Euskal Herriko Unibertsitako (UPV/EHU) Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesco katedra, Kataluniako Unibertsitate politeknikoko Iraunkortasunerako Unesco katedra eta EHUko Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetzarekin batera Iraunkortsunerako bideak: eredu berritzaileak izeneko lehenengo nazioarteko kongresua antolatzen ari da 2011ko Ekainaren 15tik 17ra Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbo. Kongresuaren helburua, partaide diren herrialde desberdinen tokiko zein herrialdeko proiektuak eta garatutako ikerkuntza aplikatuko ikerketekin erlazionaturiko gaiak oinarritzat hartuz, proiektuetako jardunbide egokiak eta iraunkortasun politikak identifikatzea da. Gehiago FLACAM

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Eskola baratzak Tolomendik, Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak, laguntza eskeini die eskualdeko ikastetxeei Eskola Baratzak martxan jartzeko edo dagoeneko martxan daudenak indartzeko. Laguntza hauek eskeintzen ditu: lurra topatzea, azpiegiturak prestatzea, babes tekniko eta profesionala, oporraldietan baratza zaintzeko pertsona egokiak jartzea barne, eta prestakuntza.

33

Page 4: Ingurugela News 4

Udal foroak prestatzen Herrian zein ikastetxeetan diagnostikoak egin ondoren ikastetxeko ingurumen batzordeko ordezkariak udal foroak prestatzeko bilduko dira. Saio hauetan, eskolen arteko foroak, ikasleen bizitzarako eta ikastetxerako konpromisoak erabakiko dituzte, baita udal arduradunei aurkeztuko dituzten proposamenak. Maiatzak 17 Errenterian - Hondakinak Maiatzak 19 Lasarte-Orian - Ura Maiatzak 26 Lazkaon - Biodibertsitatea Maiatzak 27 Oiartzun - Hondakinak Maiatzak 30 Donostian - Ura Maiatzak 31 Urnietan - Klima-aldaketa Ekainak 3 Gordexolan - Biodibertsitatea Ekainak 3 Bilbon - Kontsumo iraunkorra Ekainak 7 Karrantzan - Kontsumo iraunkorra Ekainak 14 Sopuertan - Kontsumo iraunkorra

Ingurumen-hezkuntzako Topaketei buruzko bloga Ondoko estekan, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan pasa den apirilaren 1ean ospatu ziren Euskadiko Ingurumen-hezkuntzako XX. Topaketetan erabili ziren materialen bilduma aurki ditzakezue. Bloga

ESKOLAKO UDAL FOROAK Ikasleak Legazpiko udal foro iraunkorrean Apirilak 14an Legazpiko EA21eko hiru ikastetxeetako ikasleen ordezkari batzuk, DBH eta Batxilerrekoak, herriko Foro iraunkorrean parte hartu zuten, aste horretan bertan egindako entzunaldian Mugikortasunari buruz alkateari aurkeztutako konpromiso eta proposamenen berri emateko. Santurtziko Udal Foroa Pasa den apirilaren 14an (Gora errepublika !!!!!!) herri honetako Udal Foroa bildu zen. Herriko ikasleek Ricardo Ituarte Alkate jaunari hiriko mugikortasuna hobetzeko gaiari buruz, haien ekarpenak luzatu (azaldu) zizkioten. Gipuzkoan izan diren Udal Foroak prentsan Aretxabaleta Soraluze Tolosa Tolosaldea Zarautz Arrasate 1 Arrasate 2 Arrasate 3

Ur inguruneen ekologia balio eta espezie inbaditzaileen arazoez irteera gidatuak Goierrin Gipuzkoako Goierriko GOIEKI Garapen Agentziak Oria ibaia eta bere azpi arroetako balio naturalak berreskuratze aldera espezie inbaditzaileen erauzpena eta ibai-ertzeetan leheneratze lanak gauzatzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Agauntza, Amondarain erreken azpi-arroetan eta bi azpi-arro hauek lotzen dituen Oria ibai tramuan (Beasain-Ordizia zatian). Bestalde, Eskolako Agenda 21aren baitan eskualdeko ikasleak biodibertsitatea lantzen ari direnez, Ur inguruneek ekologiaren aldetik duten balioak zabaltze aldera eta espezie inbaditzaileek sortarazten dituzten arazoak ezagutzera emateko helburuarekin, ikasleei zuzenduriko 4 irteera antolatu dituzte, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarien gidaritzapean, DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Irteera hauek apirila eta maiatzean zehar egin dira. Gehiago

44

Page 5: Ingurugela News 4

Basauriko Uribarri BHI-ko Ingurumen Jardunaldia Apirilaren 11 eta 12an, klima aldaketaren inguruan hainbat ekintza burutu zituzten DBH-ko ikasle guztiekin. Jardueretan DBH-ko 4.mailako ikasle batzuek monitore lana egin zuten. Bost tailer eta hitzaldi bat antolatu zituzten eta hortik ikasle guztiak bi egunetan pasatu ziren, hauek izan ziren tailerrak:

• Aire korronten formazioa • Albedoa • Aerosorgailuak • Negutegi efektua • Tenperatura diferentzia energia sortzeko

4. TOKIKO AGENDA 21 Legazpi oinez Legazpiko Udalak eta dendarien elkarteak, Agenda 21eko filosofiaren barruan, kanpaina berri bat jarriko du martxan. Hauxe da kanpainaren helburua: herritarrek Legazpin eros dezatela eta erosketa horiek oinez -autoa etxean utzita- egin ditzatela bultzatzea Gehiago

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

Euskadiko Eskola Jasangarrien 2. Konferentzia

Apirilean zehar Euskadiko Eskola Jasangarrien IRAES 21 sareko 20 ikastetxe baino gehiagok, Eskola Konferentziak (Confint) egin dituzte. Hauetan, Brasil edo Euskadiko Confint-eko Arduren Gutunaren inguruan hausnartu, planifikatu eta jardun dute.

Maiatzaren 12an Euskadiko Eskola Jasangarrien 2. Konferentzia burutzeko 19 ikastetxetako 80 ikasle bildu ziren Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean. Konferentzia arrakastatsua izan zen eta bertan ikasleek esperientziak trukatu zituzten eta proposamenen eztabaida burutu zen “IRAES 21-ko Ikasleen Deia” gorpuzteko. Agiri honetan, Brasilgo Confint-eko Arduren Gutunaren baloreak aditzera emateko eta bertan agertzen diren konpromisoak garatzeko ekimenak jasotzen dira. Konferentziaren balorazioa oso positiboa izan da ikasle eta irakasleen partetik, gazteen partaidetza eta inplikazioa nabarmendu dute. CONFINT-Euskadi Konferentziak hartu duen garrantziaren adierazgarria da inaugurazioan parte hartu zuten pertsonalitateak, UNESCO Espainiako Presidentea den Luis Ramallok, Jaurlaritzaren Biodibertsitateko Zuzendaria den German Alonsok eta Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaria den Candi Hernandezek.

55

Page 6: Ingurugela News 4

Eskolabarri Ikastetxeak gure planeta zaintzen du Ermuako ikastetxeak pasa den maiatzaren 12an “Euskadiko Eskola Jasangarrien Gazteen II. Konferentzia”-n parte hartu zuen. Lehenago, martxoaren 31n hain zuzen, Eskolabarri ikastetxeak Ermua Antzokian bere Eskola Konferentzia ospatu zuen, bertan adin guztietako 150 ikaslek esperientziak eta hausnarketak elkar trukatu zituzten eta “Arduren gutuna: zain dezagun planeta” ekintzetan garatzeko konpromisoak eskuratu zituzten. Adibidez, detektibeen agenda eta "Bai, bai, hori bai, ez ahaztu stand-by" esaten zuten maskotak tresna elektrikoen itlzalpena kontrolatzeko. Más información

6. BALIABIDEAK

Lurraldearen zaintza Lurralde zaintza akordioa lurraldearen jabeak eta erabiltzaileak baliabide eta balore naturalak, kulturalak eta paisaiakoak kontserbazio eta erabilpenera erakartzeko teknika edo estrategia juridikoen multzoa da. Teknika horiek besteen artean honako hauek izan daitezke: jabetza gordetzea eta jabeak kudeaketa konpromisoak bereganatzea, edota zaintza erakundeak eskubide errealak hartzea (jabetza eskualdatzea edo kudeaketa ematea zaintza erakundeari, erabilpen laga-pena edo errentamenduaren bidez), edota hezkuntza edo aholkularitza ekintzak, etab...

Gaur egun EAE-an, proiektu hauetan jarduten duten fundazioak bi dira, EDE Fundazioa, IZATE talde ekologistaren lankidetza teknikoarekin (Etxebarrin eta Muskizen bideratzen ditu bi proiektu eta Galdamesen oraindik prestatzen beste bat), eta Lurgaia Fundazioa (lehen Urdaibai Fundazioa). EDE Fundazioa Lurgaia Fundazioa Izate

Fukushima-ko istripua eta energia nuklearra Japoniako Fukushimako zentral nuklearrak pairatu duen hondamendiak, kolokan jarri du energia nuklearraren etorkizuna mundu osoan eta horren inguruan oso eztabaida bizia sortu da. Ondoko esteka hauetan, iritzi interesgarriak aurki ditzakezue. 64. boletina 63. boletina El País Elhuyar Berria Bideoa - 1 Bideoa - 2 Chernobil Roberto Bermejo

Urdaibaiko gida zientifikoa Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UPV/EHUko UNESCO Katedrak, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren lankidetzarekin, Urdaibaiko gida zientifikoa argitaratu du gune natural honi buruz sakabanaturik dagoen ezagutza biltzeko. Gidak 19 kapitulu ditu eta Miguel Clüsener-Godt eta Miren Onaindiak idatzitako hitzaurrea. Gida CD Rom formatoan aurki daiteke eta UNESCO Katedraren webgunean. Testu osoa

66

Page 7: Ingurugela News 4

Zetazeoen behaketa Santurtziko portutik Herri honetako Udalak hurrengo denboraldirako turismo eskeintza aurkeztu du. Eskeintza horren ardatzetariko bat narturako turismoa da: Serantes mendira txango ornitologikoak, ibilaldiak belauntzian edo zetazeo eta itsas hegaztien behaketa, 10 pertsanarako itsasontzian, egun osoko irteerak. Gehiago Santurtziko Udala

Gorlizko dunetako floraren ikuste gida Zenbat eta babestu beharreko esparru naturalak hauskorragoak edo eskasagoak izan, orduan eta garrantzi handiagoa du osatzen duten espezie eta habitatei buruzko ezagutzaren beharrizanak. Aurkezten dugun obra honen moduko dibulgazio lanen xedea, argi eta garbi, Bizkaiko kostaldean oso urria den habitat horren artapena lortzen laguntzea da, Gorlizko dunetan gertatzen den moduan arrisku handiak eta interes natural itzela dituen esparrua artatzea. Liburua Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu du eta eskuragarri dugu euskeraz zein gaztelaniaz Ingurugela-Bilbo liburutegian.

Musikaren Plaza. Amiantoren historioak (DVD) Azken Donostiako Zinemaldian aurkeztutako dokumental hau, Juanmi Gutierrezek zuzendutakoa, amiantok gizakiengan dituen eraginei buruz dihardu, kaltetuen lekukotzen bitartez. Errealismo osoz eta era gordin batez zera kontatzen du: lan-arriskuak aurreikusterakoan enpresarien sensibilitate ezak dakartzan ondorioak. Juamni Gutierrez zuzendariak pelikula hau eskaini zuen amiantoren biktima diren guztiei, bere ama barne. Filmak 67 minutuko iraupena du, eta amiantoaren erabileraren ondorioez gain, laneko osasun prebentzioaren beharra, globalizazioaren ondorioak zein zoritxarren aurrean bizitzari aurre egiteko moduak azaltzen ditu, musika ederraz lagundurik. DBHko 4. mailatik aurrera gomendagarria da. Filmea Ingurugeletan edo ASVIAMI (Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartea) elkartearen bidez eskura daiteke. Kontaktoa: 691 833 456 edo posta elektronikoz: [email protected] edo [email protected]. Filmea ikastetxean proiektatu nahi izatekotan, ASVIAMIko kide bat zein zuzendaria prest azaldu dira ikastetxeetara joateko.

Motxila jasangarria Berriz eta Zaldibarko eskoletako LHko 5. eta 6. mailako ikasleek aukera dute tresna berri bat erabiltzeko, motxila digitala. Aurrez digitalki hornitutako USB memoria bat da, etxeko lan autonomoago eta dibertigarriagoa eskaintzen duena, pisu fisiko gutxiago eta, nabari, paperaren kontsumo murrizketa handia. Nerea Astoreka, Joseba Eguren eta Iñaki Urresti, Durangoko Berritzeguneko Lehen Hezkuntzako aholkulariek, motxila horretan sartu daitekeen materialaren katalogoa eskaintzen diete ikastetxeetako irakasleei, hauek behar dutena aukeratu eta euren testuingurura egokitu dezaten. Hortaz, gelako lanean laguntzeko material asko bildu eta USB memorian txertatu dute, baita erabilera erraztuko duen softwarea gehitu ere, eta gainera, ikasle bakoitzari e-posta kontu bat atxiki zaio. Dudarik gabe, proposamen berritzaile honek eskola paperaren kontsumoan murrizketa handia eragingo du, fotokopia kopuruaren jaitsiera berez dakar eta. Gehiago

77

Page 8: Ingurugela News 4

Lurra zorua bailitzan. Iñaki Petxarroman Saiakera liburu honetan ekologiaren inguruan Euskal Herriaren argazkia eskeintzen zaigu eta irudi gogorra gainera: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa % 47 handitu da gure herrian, Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Atzerako bidaiatzeko unea izan daitekelako, gogoetarako gonbita egin nahi dizu liburu honek. Idazleari elkarrizketa Gehiago

“Ipuinak basotik”, Mugagabeko Basoak erakundeko materiala Basoen Nazio Arteko Urtean guraso eta hezitzaileei zuhaitzak eta basoak protagonistak diren ipuinak eskaintzen ditu Mugagabeko Basoak erakundeak, ume txikiei basoen hazpenaren garrantziaz ohartarazteko Ipuinak eskuratu Gehiago

Agenda 21 proiektoaren komunikaziorako proposamena Nerbioi Ibaizabal eskualdean ari dira honen moduko buletina argitaratzen. Eskola Agenda 21 proiektuan dauden ikastetxeek komunikazio tresna hau erabiltzen dute beraien ekintzak eta gorabeherak jaso eta plazaratzeko. Animo !! Gehiago

7. IHITZA ALDIZKARIA

Zbk. 35 Basoak Gaia Zabaltzen

Basoak bizitza-asegurua dira. Miren Onaindia Jakinaren Gainean

2011 - Basoen Nazioarteko Urtea. Ecosia. Bilatzaile ekologikoa. Ramsarreko Konbentzioak 40 urte bete ditu. Eskola baratzeek haurren adimena hobetzen dute. Espezie autoktonoen sustapena eta hedapena.

Zenbat buru hainbat aburu Azoka (Zizurkil) Mugikortasuna (Dulantzi) Eraikuntza bioklimatikoa (Natxitua eskola) BITAKORA KAIERA Guztiok elkarlanean

Landareak, ezinbestekoak osasuntsu egoteko. Ekin eta ekin

Basoa atarian. Basoan murgilduta. Baso autoktonoa. Basoak babestu, iraunkorrak izateko moduan kudeatuz. Basoa. Gure mintegia.

Begiratokia

Zentzumenak eta sentipenak (Germán Alonso Campos)

88

Page 9: Ingurugela News 4

Klasetik AT

Lurraldearen zaintza. Jane Goodall Institutua. Ipuinak basotik. Txangoa naturan zehar. Zuhaitzaren eguna.

Eta gurasoek zer?

Baso berria sortzen. Baliabideak eskura

Aizkorriko Ataria interpretazio-zentroa. Ikasmaterialak. Liburuak. Webguneak. Multimedia. Erakusketa.

IHITZA

Hurrengo alea udazkenean argitaratuko da “Aztarna ekologikoa” gaiaren inguruan. Ekarpenak egin ditzakezue.

INGURUGELA

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz 945 17 90 30 [email protected]

Ondarroa, 2 48004 Bilbao 944 11 49 99 [email protected]

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián 943 32 18 59 [email protected]

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi 943 73 16 97 [email protected]

99